Skip to main content

LAN ESKAINTZA: Itziarko Auzo Udalaren administrari-kudeatzailea

Page 1

LAN ESKAINTZA: ITZIARKO AUZO UDALAREN ADMINISTRARI -KUDEATZAILEA


DEIALDIA Itziarko Auzo Udalean administrari-kudeatzaile lanpostua betetzeko, deialdi bidezko hautaketa prozesua ipini da martxan. Siadeco enpresaren aholkularitza zerbitzuaren bitartez kudeatuko da lanpostu horretarako teknikariaren hautaketa prozesua. Jarraian zehazten dira, lanpostuaren ezaugarriak eta curriculumak bidaltzeko epeak eta emaila. – Lanpostua: administrari-kudeatzailea – Erreferentzia: AK03-19 – Curriculumak bidaltzeko epea: 2019ko urriak 13 – Curriculumak bidaltzeko emaila: siadeco@siadeco.eus

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK Ardura eta zeregin orokorrak: – Izaera publikoa duen entitatearen gobernu batzordeen erabaki eta jarraibideak jarraituz, kudeatu beharreko zerbitzuen arduradun tekniko nagusia eta koordinatzaile orokorra izatea. – Administrari-kudeatzaileak, kudeatu beharreko entitateak dituen helburuei begira, koordinazio, gestio eta gidaritza lanak ere egin beharko ditu. Herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzea izango da entitatearen helburu nagusia, eta horretarako, eskaini beharreko zerbitzuen antolaketa egokia egitea, lantalde ezberdinei laguntza eskaintzea eta proiektu berriak martxan jartzeko �nantzaketa lortu eta aurrekontuak kudeatzea izango dira zeregin nagusiak. Aurreko zeregin guztietan, eraginkortasuna eta informazioaren gardentasun osoa bermatu beharko da, bai entitateko gobernu eta lan batzordeekiko, baita herritarrekiko ere. Funtzio eta egiteko zehatzagoak: – Idazkaritza teknikoa: • Entitatearen gobernu batzorde eta lantalde ezberdinen bilerak antolatu eta koordinatzea, dokumentazioa prestatu eta bileretako esan-eginen aktak jasotzea. • Entitatearen ohiko funtzionamenduak eta ohiko proiektuen kudeaketak beste enpresa eta erakundeekin egitea eskatzen dituen bileretan parte hartu eta jarraipena egitea.

ITZIARKO AUZO UDALA – Debako Udala / ENTIDAD LOCAL MENOR DE ITZIAR – Ayuntamiento de Deba | Herriko Plaza z/g - 20829 Itziar, Gipuzkoa — Tel.: 943199255

1


– Lan administratibo-teknikoa: • Herritarrei eskaini beharreko zerbitzuak ongi antolatu eta jarraipen lana egitea. Zerbitzu horiek hobetzeko proposamenak egitea. • Herritarrak informatu, orientatu eta entitatearen eskumenekoak diren arloetan laguntza ematea. • Gobernu batzorde eta lantaldeei laguntza administratibo-teknikoa ematea. • Proiektu berrietarako, txosten teknikoak idatzi, beste erakundeekiko lankidetza bideratu eta erakunde publikoen diru-laguntzak lortzeko, informazioa eskuratu, eskaerak tramitatu eta jarraipena egitea. • Kudeaketa administratibo-teknikorako lanak eta proiektuak, tokiko entitate baten eskumenekoak diren arlo guztietara zuzendutakoak izango dira: herritarren arrera zerbitzua; landa garapena; hirigintza, obrak eta zerbitzuak; kultura; parekidetasuna, bizikidetza eta aniztasuna; ingurumena, tokiko ekonomia, enplegua eta turismoa; herritarren partaidetza; eta abar. • Entitatearen informazio eta dokumentazioa, euskarri �sikoan nahiz digitalean dagoena, sailkatu, gorde eta zaintzea. • Entitatearen kanpo zerbitzu eta barneko lan prozesuetan, informazio eta komunikaziorako teknologia berrien erabilera optimizatzea. • Entitatearen aurrekontu, baliabide material eta humanoen aurreikuspenak egin eta kontrolatzea. • Entitatearen erabaki eta funtzionamenduetan, indarrean dagoen araudia betetzeko neurriak hartzea, bereziki zuzenbide publikoko erakundeei eragiten dieten arauetan. – Gidaritza eta koordinazio teknikoa, bi norabidetakoa: batetik, entitateko erabaki organoek �nkatutako helburuak lortu eta erabakiak gauzatzeko. Bestetik, erabaki organo horiei, entitatearentzako proiektu berriak proposatu eta beroien gidaritza teknikoa bideratzeko.

HAUTAGAIAREN EZAUGARRIAK Unibertsitate mailako ikasketak: Unibertsitate mailako ikasketak izatea eskatuko da. Beste arloetako unibertsitate ikasketak dituztenak baztertu gabe, lehentasuna izango duten ikasketa arloak honakoak izango dira: enpresen administrazioa, zuzenbidea, kudeaketa ekonomikoa, zientzia politikoak edo administraziokoak, soziologia eta giza baliabideen arloko ikasketak, landa garapena eta lurralde antolaketarekin zerikusia dutenek.

ITZIARKO AUZO UDALA – Debako Udala / ENTIDAD LOCAL MENOR DE ITZIAR – Ayuntamiento de Deba | Herriko Plaza z/g - 20829 Itziar, Gipuzkoa — Tel.: 943199255

2


Hizkuntzak: Ahozko harremanetarako, euskara eta gaztelania ongi menderatzea, eta idatzizkoan, txosten teknikoak euskaraz eta gaztelaniaz idazteko gaitasun altua izatea ezinbesteko baldintzak izango dira. Beste hizkuntzetako ezagutza eta tituluak ere baloratuko dira, bereziki ingelesekoak. Beste baldintzak edota kontuan hartuko diren ezaugarriak: – Gidatzeko baimena (ezinbesteko baldintza). – Landa eremuaren ezagutza edota landa eremuarekiko harremana. – Lantaldeak gidatu eta taldean lan egiteko gaitasuna. – Espiritu ekintzailea eta sortzailea izatea. – Hainbat diziplinatan jarduteko gaitasuna izatea, proiektu mota ezberdinetan eta lan zeregin oso diferenteetan. – Kontabilitate arloko ezagutza izatea. – Bulegoko lan, datuen azterketa, txostenen erredakzio eta maketaziorako eta proiektuen aurkezpenerako baliabide informatiko eta software aplikazioetako ezagutza eta trebetasunak – Bestelako teknologia berriekiko ezagutza eta gertutasuna (sare sozialak, webgintza...) Esperientzia profesionala: Baloratu egingo da hautagai bakoitzak honako arloetakoren batean edo bat baino gehiagotan zenbateko esperientzia duen: administrazio publikoarekin lotura duten proiektu eta zerbitzuen kudeaketa; arlo pribatuko enpresetan kudeatzaile edota arloren bateko arduradun bezala lortutako esperientzia; auditoria, kudeaketa ekonomikoa edota finantzen arloko esperientzia; zerbitzu juridikoen arloko esperientzia: enpresei zuzendutako bestelako aholkularitza zerbitzuak, landa eremura bideratutako proiektuetako esperientzia eta bestelako plangintza sektorialen kudeaketan lortutako esperientzia.

Itziarren, 2019ko irailaren 25ean

ITZIARKO AUZO UDALA – Debako Udala / ENTIDAD LOCAL MENOR DE ITZIAR – Ayuntamiento de Deba | Herriko Plaza z/g - 20829 Itziar, Gipuzkoa — Tel.: 943199255

3


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
LAN ESKAINTZA: Itziarko Auzo Udalaren administrari-kudeatzailea by Itziarko Auzo Udala - Issuu