XXX Itziarko Auzo Udalaren berripapera Aurrenekoa 2020/21 negua Auzo udalaren sorreratik komunikazioa izan da erronketako bat, herritarrekin zuzeneko harremana eraiki eta sustatzea. Jarraipeneko informazioa hedatzeko boletin moduko informazio inprimaki baten beharra lehendik dator. Bestelako lanen korapilon, eta egunerokoaren itolarriaz atzeratuz joan da baina bitarteko hau, tamalez. Pandemiak ekarritako egoerak areagotu egin ditu premiak, eta ezinbesteko bihurtu zaigu elkarbizitzaren zaintza. Ondoren etorri dira orrialde hauetan jasotako hitzarmena, edota aurtengo aurrekontuen onarpena, gaurkotasuneko berri esanguratsuak guztiak ere. Gauzak horrela, hona Itziarko Auzo Udalaren berripapera, oraindik izen propiorik gabe. Urtean zehar gutxienez bi ale argitaratzea litzateke asmoa, balditzen arabera sortuko dira hortik aurrerakoak.
1.– Hitzaurrea 2.– Ikerketa sozioekonomikoa, etorkizunerako abiapuntu 5.– Estudio socioeconómico, punto de partida para afrontar el futuro 6.– Itziarko harrera bulegoa: jendaurreko zerbitzua astelehenetik ostiralera 7.– Oficina de atención ciudadana: servicio presencial de lunes a viernes 8.– Kudeatzailea, jauzi garrantzitsua auzo udalaren garapenean 9.– La figura del gestor, un salto cualitativo en el desarrollo de la ELM 10.– Hitzarmena sinatu dute Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak 12.– El Ayuntamiento de Deba y la Entidad Local Menor de Itziar han firmado su convenio 13.– 2021 Aurrekontuak: Balorazioa 13.– Presupuestos 2021: Valoración 14.– Inkesta: Hitzarmenari buruz 16.– Elkarrizketa: Arantza Egaña 19.– Gurutze Gorria eta Itziarko Auzo Udalak hitzarmena berritu dute 19.– Banda zabala ultraazkarraren hedapena landa eremuan, nahi baino motelago 20.– Paisaia lanak PR lursailaren pendizetan 20.– Zerbitzuetarako gas natural hargunea Lasturren 21.– Baserri-bideen zangak konpontzea eta garbitzea
ITZIARKO AUZO UDALA ENTIDAD LOCAL MENOR DE ITZIAR Herriko Plaza z/g - 20829 Itziar, Gipuzkoa Tel.: 943 19 92 55 DEBAKO UDALA AYUNTAMIENTO DE DEBA Portu Kalea, 1 - 20820 Deba, Gipuzkoa Tel.: 943 19 28 40
21.– “Tranpapea” egokitzeko lanak, aterpe gisa erabilgarri jartzeko 22.– Egindakoen zerrenda 24.– Pandemiaren eraginpean
3
Orain dela sei urte eratu zenetik, inguruan dugun errealitate sozial eta ekonomikoaren ezagutza zehatzik gabe egin du lan Itziarko Auzo Udalak. Izan ere, datuen gabezia hau aspalditik datorkigu, eta azken hamarkada hauetan jasandako aldaketen ondoren ez dugu bizi gareneko eremuaren erradiografia zehatzik. Ikerketa sozioekonomikoa ezinbesteko tresna da gaur egungo testuinguruaren irakurketa tekniko bat egin eta datozkigun erronkei aurre egiteko.
Ikerketa sozioekonomikoa, etorkizunerako abiapuntu Azterlan honen helburu nagusia da dugun egoeraren diagnostiko ahalik eta osoena egitea, garapen sozial eta ekonomikoan eragiten duten arlo nagusiak eta horietan esku hartzen duten agenteak aztertuz. Lurralde-eremuaren eta bertako biztanleen bilakaera, egungo egoera eta etorkizunekoa izango ditu oinarri azterketak, familien gaur egungo familia-egitura, osasunegoera, egoera ekonomikoa, bizitza sozial eta kulturala, zerbitzu eta azpiegiturei buruzko beharrak eta perspektiba sozio-profesionalak kontutan hartuz. Horretarako, Itziarko Auzo Udalaren eremua eta Deba udalerri osoa ere hartuko dira kontuan. Informazio zuzenaren bilketa egingo da horretarako, herritarrei inkesta bat eginez. Etxez etxe egingo da inkesta, eta kontratatutako adituak arduratuko dira lanaz. Familiaunitate bakoitzeko solaskide batek emango ditu inkestaren erantzunak, familiako kide guztien inguruko informazioa emanez. Inkesta erantzuteko aukera ezberdinak jarriko dira, erakunde eskudunen osasun eta segurtasun jarraibideen arabera, beti ere: aurrez aurre, telefonoz edo internet bidez. txebizitza eta familia guztiekin kontaktatzeko saiakera egingo da, ahalik eta herritar gehienen erantzunak jasotzeko. Egungo egoerari, bilakaerari eta etorkizuneko aurreikuspenei buruzkoak izango dira galderak,
herritarren egoera pertsonalaren eta egoera orokorraren inguruan. Jasotako datuak anonimoak izango dira eta datu emailearen zein familiaren pribatutasuna errespetatuko da beti ere. Askotariko gaiak landuko dira inkestan, baina bi izango dira ardatz nagusiak:
1.Garapen soziokomunitarioa Karakterizazio sozioekonomikoa egingo da, biztanleen alderdi soziodemografikoak, soziokulturalak, soziolinguistikoak eta lanmerkatuari buruzkoak aztertuz: bilakaera demografikoa, hezkuntzarekin eta gizarteongizatearekin lotutako zerbitzuak, kultur eta kirol jarduera eta ekipamenduak eta egoera soziolinguistikoa, besteak beste.
2. Egoera eta bilakaera ekonomikoa Jarduera ekonomikoaren ezaugarri nagusiak aztertuko dira, jarduera-sektore ezberdinek (lehen sektorea, industria, merkataritza, turismoa) izan duten bilakaera aztertuz. Analisi horretan oinarrituta, etorkizuneko garapen sozioekonomikorako sektore ekonomiko garrantzitsuenak zein diren identifikatuko da. Jarduera ekonomiko horiek Itziarko Toki Erakunde Txikiaren eraginpeko eremuan duten eragina eta gizarte-dinamikan duten inplikazioa aztertuko da. Bestalde, familien eros-ahalmena neurtuko da, per capita kontsumoarekin lotuz.
4
Informazio zuzenaren bilketa egingo da horretarako, herritarrei inkesta bat eginez. Etxez-etxe egingo da inkesta, eta kontratautako adituak arduratuko dira lanaz. Garrantzi handikoak eta oso erabilgarriak izango dira 2021eko inkesta honen emaitzak, garapen integral eta iraunkorra bideratzeko orientabideak emango baitituzte. Inkestarekin batera, ezaugarri, baliabide eta potentzialitateei buruzko gogoeta estrategikoa ere egingo da. Horretarako auzo, adin eta jatorri ezberdinetako herritarren partaidetzarako bilera eta elkarrizketak egingo dira eta baita arloaren araberako solaskide kualifikatuei zuzendutakoak ere. Landa-lan osoa egin eta gero, eta behin bildutako emaitzak Itziarko Toki Erakunde Txikiak izendatutako arduradunekin kontrastatuta, egoera sozioekonomikoari buruzko diagnostikoa landuko du ikerketaren aditu taldeak, hiru ikuspuntu kontuan hartuta: lehiakortasuna, bizi-kalitatea eta iraunkortasuna. Azterketaren emaitzak eta ondorioak jendaurrean aurkeztuko dira azkenik, eta inprimatutako argitalpenean zein euskarri digitalean partekatuko dira. Azterketa hau Siadeco Ikerketa Elkarteak egingo du, Itziarko Auzo Udalaren enkarguz, joan den azaroko osoko bilkuran hartutako erabakiaz. Azterketa burutu ahal izateko, 2021 urteko aurrekontuetan partida bat gorde da propio. Auzo udalaren kudeatzailea arduratuko da prozesua koordinatzeaz, eta Talde Eragileak jarraipena egingo dio. Covid-19ak sortutako egoera dela eta, atzeratu egin da berez udazkenean abiatzekoa zen etxez etxeko inkesta. Honela, 2021eko udaberrian egin ahal izatea espero dugu, baldintzak hobetzen direnean. Etxez etxeko lana abiatzekoa denean auzo udalak jakinaren gainean jarriko ditu herritarrak, parte hartzeko deia eginaz.
5
Estudio socioeconómico, punto de partida para afrontar el futuro
Desde su creación hace seis años, la Entidad Local Menor de Itziar ha trabajado sin nociones concretas de la realidad social y económica de su entorno. De hecho, esta carencia viene de lejos, y a causa de los cambios acontecidos en las últimas décadas, no contamos con una radiografía del ámbito en el que vivimos. Hoy en día la investigación socioeconómica es una herramienta imprescindible para poder realizar una lectura técnica del contexto actual y poder afrontar nuevos retos. El objetivo principal de este estudio es realizar un diagnóstico lo más completo posible de la situación en la que nos encontramos, analizando los aspectos principales que afectan al desarrollo social y económico y los agentes que participan en ellos. El estudio tendrá como base el desarrollo del territorio y sus habitantes, la situación actual y la futura. Igualmente, tendrá en cuenta las necesidades en cuanto a estructura familiar actual, situación sanitaria, situación económica, vida social y cultural, las necesidades de servicios e infraestructuras, así como las perspectivas socio-profesionales. Básicamente, se realizará una recogida de datos directa, realizando una encuesta a la ciudadanía. La encuesta se realizará a domicilio por expertos contratados expresamente para ello. Solo podrá responder una persona por cada unidad familiar, ofreciendo información sobre todos los miembros de dicha unidad. Para responder a la encuesta, se facilitarán diferentes medios, todos ellos conforme a lo dictado por las autoridades competentes en materia de salud y seguridad; la encuesta podrá realizarse de manera presencial, telefónica o mediante Internet. Las preguntas versarán sobre la situación actual, evolución y perspectivas de futuro, la situación personal de cada uno de los ciudadanos y ciudadanas y sobre la situación en general. Cabe mencionar que los datos serán anónimos y que se respetará la privacidad de la persona que facilite la información y de cada familia.
La encuesta tratará diversos temas, si bien habrá dos bloques principales: 1. Desarrollo sociocomunitario Se realizará una caracterización socioeconómica, analizando los aspectos sociodemográficos, socioculturales, sociolingüísticos y sobre el mercado laboral de la población. Se tratarán, entre otros,la evolución demográfica, los servicios relacionados con la educación y el bienestar social, las actividades culturales y deportivas y sus equipamientos y la situación sociolingüística. 2. Situación y evolución económica Se estudiarán las principales características de la actividad económica, analizando la evolución de los diferentes sectores de actividad (primer sector, industria, comercio, turismo). En base a este análisis, se identificarán los sectores económicos más relevantes para el futuro desarrollo socioeconómico. Asimismo, se analizará la incidencia de estas actividades económicas en el ámbito de influencia de la ELM y su implicación en la dinámica social. Por otro lado, también se medirá el poder adquisitivo de las familias, relacionándolo con el consumo per cápita. Los resultados de estas encuestas de 2021 resultarán realmente útiles y serán de gran relevancia, ya que servirán de orientación para encaminar un desarrollo integral y sostenible. Junto con la encuesta, se realizará una reflexión estratégica sobre las características, recursos y potencialidades del territorio. Para ello, se celebrarán reuniones y entrevistas para promover la participación de ciudadanos y ciudadanas de diferentes barrios, edades y procedencias así como otras dirigidas a interlocutores cualificados según el tema a tratar. Una vez realizado todo el trabajo de campo, se contrastarán los resultados con las personas encargadas designadas por la ELM. A continuación, el grupo de expertos del estudio elaborará un diagnóstico sobre la situación socioeconómica desde tres puntos de vista: competitividad, calidad de vida y sostenibilidad. Finalmente, se presentarán en público los resultados y conclusiones del estudio, y se compartirán tanto en una publicación impresa como en formato digital. Este estudio lo llevará a cabo la empresa Siadeco Ikerketa Elkartea, por encargo de la Entidad Local Menor de Itziar, en base a lo acordado en el pleno del pasado noviembre. Para poder realizar el estudio, se ha reservado una partida presupuestaria específica en el presupuesto de 2021. El gestor de la ELM será el encargado de coordinar el proceso y el grupo operativo hará el seguimiento. A causa de la situación provocada por el Covid-19, se ha tenido que retrasar la encuesta a domicilio programada para otoño. Se espera poder realizar la encuesta en primavera de 2021, cuando la situación mejore. Cuando se vaya a comenzar con la encuesta a domicilio, se pondrá en conocimiento de toda la ciudadanía, haciendo un llamamiento a la participación.
Itziarko harrera bulegoa: jendaurreko zerbitzua astelehenetik ostiralera Auzo udala eratzearekin bat ireki zen harrera bulegoa Burugorri eraikinaren hegalean. Administrazio puntua herritarrengana hurreratu eta hainbat tramite bertatik bertara egin daitezke harrezkero. Edonola ere, harrera bulegoak ez ditu guztiz bete bere zerbitzuak orain arte eta, hobetuz badoa ere, erdipurdikoa izan da bere funtzionamendua, eta herritarrok ez diogu behar bezalako erabilerarik eman. Azken hilabeteotan astelehenetik ostiralerako zerbitzua finkatu da, eta ordutegia egonkortu da 08:00etatik 12:00etara. Maria Jose Ostolaza udal langilea aritzen da Itziarko harrera bulegoan, uztailaz geroztik. Hala ere, jendaurreko zerbitzu bilakatzeko herritarrok bertara jotzen ohitu beharko dugu.
7
Hauek dira, besteak beste, Itziarko harrera bulegoaren funtzioak: * Telefono deiei erantzutea, erabiltzaileari informazioa emanez. * Publikoa aurrez aurre artatzea. * Sarrerako eta irteerako dokumentazioa erregistratzea. * Auzo udalaren posta elektroniko orokorra jasotzea. * Agiriak udal-iragarkien oholean jendaurrean jartzea. * Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrera zuzendutako dokumentazioa erregistratzea eta izapidetzea. * Udal-erroldako datu informatizatuak eguneratzea eta ziurtagiriak ematea: erroldatzea, bizikidetza. * Herritarren kexak, iradokizunak eta eskaerak jaso eta dagokion unitateari helaraztea. * Dokumentazioa konpultsatzea. * Biztanleen erroldako datu eta ziurtagiriak eguneratzea. * Administrazio publikoaren plataformetan sartzeko kredentzialak eskatzeko izapideak egitea. * Etxeko hondakinak edukiontzietan uzteko eta poltsak banatzeko txartel eskaerak bideratzea. * Herritarrentzat fotokopia zerbitzua. * Argitalpen ofizialak artxibatzea. * Familia ugarien ziurtagiri eskaerak tramitatzea. * Eusko Jaurlaritzaren Bizigune etxebizitza hutseko programan eskaerak eta erregistroak tramitatzea. * Auzo udalaren espazio ezberdinen erabilera kudeatzea, dagozkion baimenak helaraziz. * Auzo udalaren ekimenetan izen-emateak kudeatzea. A RA BULEGO E R R A H O ITZIARK le a 8 , b e h e a M u tx ia rt e k a 2 55 Te l: 9 4 3 1 9 9 ERA T IK O S T IR A L ASTELEHENE 0 8 :0 0 – 1 2 :0 0
OFICINA DE ATENCIÓN CIUDADANA: servicio presencial de lunes a viernes Junto a la creación de la Entidad Local Menor, se instauró una oficina de atención ciudadana en el ala del edificio Burugorri. Desde entonces, se ha acercado el punto administrativo a la ciudadanía y se pueden realizar ciertos trámites en el mismo. De todos modos, hasta ahora la oficina de atención ciudadana no ha cumplido del todo su cometido y, aunque ha ido mejorando, su funcionamiento no ha sido óptimo, por lo que la ciudadanía no ha podido utilizar adecuadamente dicho servicio. Durante estos últimos meses se ha establecido un servicio de lunes a viernes, de 08:00 a 12:00. Desde julio, la empleada municipal Maria Jose Ostolaza está trabajando en la oficina de atención ciudadana de Itziar. Aun así, la ciudadanía deberá acostumbrarse a acudir a dicha oficina para que el servicio de atención al público sea verdaderamente útil. Estas son, entre otras, las funciones de la oficina de atención ciudadana de Itziar: • Atender las llamadas telefónicas, ofreciendo información a los y las usuarias. • Atender al público de manera presencial. • Registrar la documentación de salida y entrada. • Recibir el correo electrónico ordinario de la ELM. • Publicar los documentos pertinentes en el tablón de anuncios. • Registrar y tramitar la documentación dirigida al Registro General de la Diputación Foral de Gipuzkoa. • Actualizar los datos informatizados del padrón municipal y emitir certificados: empadronamiento, convivencia. • Recibir y remitir a la unidad correspondiente las quejas, sugerencias y solicitudes de la ciudadanía. • Compulsar documentos. • Actualizar datos y certificados del censo de habitantes. • Realizar los trámites necesarios para solicitar las credenciales para ingresar en plataformas de la Administración Pública. • Tramitar las solicitudes de tarjetas para depositar los residuos domésticos en los contenedores y para repartir bolsas. • Servicio de fotocopias para la ciudadanía. • Archivar publicaciones oficiales. • Tramitar solicitudes del certificado de familia numerosa. • Tramitar las solicitudes y registros del Programa de Vivienda Vacía Bizigune del Gobierno Vasco. • Gestionar los diversos espacios de la ELM, remitiendo los correspondientes permisos. • Gestionar las inscripciones en iniciativas de la ELM.
Kudeatzailea, jauzi garrantzitsua auzo udalaren garapenean Talde Eragilean aritu diren herritarren borondatezko lanaz eta konpromisoaz funtzionatu du Itziarko Auzo Udalak aurreneko legealdian. Antolaketa berria martxan jartzearen erronkak neke pertsonalak eta hainbat alorretara iritsi ezina eragin ditu. Hasieratik jo zen ezinbestekoa kudeatzaile-administraria, besteak beste auzo udalaren gestio lanak zuzentzeko, eta foru dekretuak ezarritako hiru faseetako bigarrenean aurreikusia du figura hori. Aldiz, aurreneko legealdian ez da izan baldintzarik lanpostu hori bideratu ahal izateko. Horregatik, Debako Udalak kontratazio publikoa argitaratu bitartean, 2020 urte hasieratik zerbitzu gisa
azpikontratatu ditu Itziarko Auzo Udalak kudeatzailearen funtzioak, horretan aritzen den kooperatiba baten bitartez. Azpikontratatutako langilearen zerbitzuari dagokion partida aurrekontu orokorrean jasotzea lortu zen. Aurrera egin ahala, lanpostua esleitu eta bere funtzioak egonkortzea litzateke helburua. Burugorri eraikineko bigarren solairuan egokitu da oraingoz kudeatzailearen bulegoa, egunean zortzi orduko dedikazioz. Dudarik gabe jauzi garrantzitsua da auzo udalarentzat, eta hainbat lan profesionalizatzeaz gain, onurak ekarriko dituelakoan gaude.
9
Hauek dira kudeatzaileak beregain hartuak dituen funtzio eta egitekoak, laburbilduta: • Idazkaritza teknikoa eramatea. Batzorde eta lantalde ezberdinen bilerak antolatu eta koordinatzea. Proiektuen kudeaketei lotutako bileretan parte hartu eta jarraipena egitea. • Lan administratibo-teknikoa. Herritarrei eskaini beharreko zerbitzuak antolatu eta jarraipen lana egitea. Herritarrak informatu, orientatu eta entitatearen eskumenekoak diren arloetan laguntza ematea. Laguntza administratibo-teknikoa ematea. • Proiektuen txosten teknikoak garatzea. Informazio eta dokumentazioa sailkatu, gorde eta zaintzea. Teknologia berrien erabilera optimizatzea. Aurrekontu, baliabide material eta humanoen aurreikuspenak egin eta kontrolatzea. Entitatearen erabaki eta funtzionamenduetan, indarrean dagoen araudia betetzeko neurriak hartzea. • Gidaritza eta koordinazio teknikoa. Kudeatzailearen bulegoa martxan jarri izana jauzi garrantzitsua da auzo udalaren garapenean. Ugalduz doazen eguneroko gestio lanak eraginkortu eta koordinatzen ditu. Proiektu desberdinak jorratu eta horientzat diru-laguntza eskaerak gauzatzera iristea da hobekuntza honen adibide. Egituraketa honek ez du esan nahi, ordea, lehengo antolaketa eta auzolana alboratzen direnik, aldiz, bateragarriak eta osagarriak dira, auzo udalaren eskeman
La figura del gestor, un salto cualitativo en el desarrollo de la Entidad Local Menor La ELM de Itziar ha funcionado en su primera legislatura gracias al trabajo y compromiso voluntario de las personas involucradas. El reto de poner en marcha la nueva organización ha generado fatigas personales y el no poder llegar a cubrir ciertos aspectos. Desde el principio se consideró fundamental la figura del gestor-administrativo para dirigir, entre otras, las labores de gestión de la entidad. De hecho, la mencionada figura está contemplada en la segunda de las tres fases establecidas por el Decreto Foral. Sin embargo, en la primera legislatura no se han dado las condiciones adecuadas para crear dicho puesto. Es por ello que, hasta que el Ayuntamiento de Deba publique la contratación pública, la ELM ha subcontratado desde principios de 2020 las funciones de gestión, mediante una cooperativa que se dedica a ello. Afortunadamente, se incluyó la partida que corresponde al servicio de la persona subcontratada en el presupuesto general. A medida que se vaya avanzando, el objetivo consistirá en adjudicar el puesto y afianzar las funciones del mismo. Por el momento, la oficina de la persona gestora se ha habilitado en la segunda planta del edificio Burugorri, y la dedicación del puesto es de ocho horas diarias. Sin ninguna duda, es un gran paso, y se prevé que, además de profesionalizar muchas tareas, traerá los consiguientes beneficios. Las funciones de la persona encargada de la gestión son, en síntesis, las siguientes: • Llevar la secretaría técnica. Organizar y coordinar las reuniones de las diferentes comisiones y grupos de trabajo. Participar en las reuniones relacionadas con la gestión de proyectos y hacer un seguimiento de estas. • Trabajo administrativo-técnico. Organizar los servicios a ofrecer a la ciudadanía y hacer un seguimiento de estos. Informar, orientar y ayudar a la ciudadanía en los ámbitos que competan a la entidad. Ofrecer ayuda administrativa y técnica. • Desarrollar los informes técnicos de los proyectos. Clasificar, guardar y custodiar la información y documentación. Optimizar el uso de nuevas tecnologías. Controlar y hacer previsiones de presupuestos y recursos materiales y humanos. Adoptar las medidas necesarias para el cumplimiento de la normativa vigente en las decisiones y funcionamientos de la entidad. • Orientación y coordinación técnica. La puesta en marcha de la oficina de gestión es un salto cualitativo en el desarrollo de la ELM. De hecho, en esta oficina se coordinan y se hacen más eficientes las tareas de gestión del día a día. Un ejemplo de esta mejora es abordar diferentes proyectos y llegar a materializar solicitudes de subvención para los mismos. Esta estructuración no significa que se vayan a dejar de lado el trabajo vecinal y la organización anteriores, ya que son formas de trabajar compatibles y complementarias, cumpliendo con lo establecido y previsto desde el principio.
Hitzarmena sinatu dute Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 3/2015 Foru Dekretuak ezarritako jarraibideen gainean hasi zuen bere ibilera Itziarko Toki Entitate Txikiak 2015eko otsailean. Oinarrizko dokumentua izanik eskumen eta jarduerak orokortasunean arautzen ditu foru dekretuak. Alabaina, bi erakunderen arteko jarduna hitzarmen bidez adostearen komenientzia azpimarratzen du. Sei urteren ondoren sinatu dute aho batez onartutako hitzarmena Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak.
Urteroko udal aurrekontutik entitate txikiari bideratuko zaion ekarpena zuzkidura formula bidez zehazten du foru dekretuak. Formula mailakatua izanik, hiru fasetan banatzen du entitate txikiaren ahalmenen garapena, dagozkion eskumenak bereganatu ahala. Fase batetik bestera igarotzerakoan aportazioak handituz doaz horrela. Esate baterako, lehenengo fasetik bigarrenera aurreikusten du Itziarko Auzo Udalarentzat ariko den kudeatzaile lanpostuaren partida. Edota hirugarren fasean turismo alorrari dagozkion zenbait ardura bereganatuko ditu Itziarko Auzo Udalak (Lasturko aterpetxearena, esaterako). Urte hauetan hainbat atzerapen eta aldakuntza jasan ditu hasierako formulak. Urteroko aurrekontuak jorratzerakoan sortu izan dira batez ere desadostasunak eta interpretazio kontrajarriak.
11
Dagozkion eskumen eta jarduerak beregain hartuak ditu hasieratik Itziarko Auzo Udalak. Dakigunez, zenbait eginbide nagusi delegatuak dira ordea, Debako Udalak kudeatu beharrekoak (hala nola hirigintza asmo nagusiei dagozkienak edo turismo alorrekoak, gizarte zerbitzuak, edota diru-bilketa). Zehaztuta dauden funtzioez gain, beste hainbeste dira alde bien artean adostasunetik finkatu beharreko ildoak. Horretarako Foru Dekretuak xedatzen du ildo horiek Debako Udalaren eta Itziarko Auzo Udalaren arteko hitzarmen bidez adostea komeni dela. Aurreneko legealdian, auzo udalaren egoera ziurgabea batetik, Debako Udalarekiko konponezina bestetik, hainbat saiakeraren ondoren ez zen adostasuna gauzatzeko baldintzarik eraiki. Gauzak horrela, Itziarko Auzo Udalaren eta Debako Udaleko oposizioaren babesik ez zuen dokumentu bat ontzat eman zuen hitzarmen deituraz udal gobernuak gehiengoz osoko bilkuran. “Itziarko Mahaia” izenaz Debako Udaletik sortutako organoak garrantzia hartu du pixkanaka. Debako Udaleko alderdien ordezkariak eta alkatea, eta Itziarko Auzo Udaleko ordezkaria eta alkatea, udal idazkariarekin batera, dira beronen parte. Bi erakundeen arteko koordinazioa sustatzea izanik xede, ezinbestekoa izan da bertan ahalbideratutako elkarrizketa hitzarmenaren bidean, hainbat mamu uxatuz. Urtetik urtera koskak leunduz joan dira, pixkanaka kontrakotasunak gaindituz. 2020ko aurrekontuen negoziaketatik sortutako lankidetza giroa ezinbestekoa izan da hitzarmenaren elkarrizketa bultzatzeko. Covid-19ak sortutako egoera larriak elkarlan institutuzionalera eraman gaitu ezinbestean, eta hori lagungarria gertatu da bi erakundeen arteko lan ildoak konfiantzatik sustatzeko.
Itziarko Auzo Udalaren garapenean aurreikusitako faseak gaindituta bereak dituen eskumenak berresteaz gain, horiek kudeatzeko ahalmena eta datozen pausoak zehazten ditu sinatutako hitzarmenak.
Joan den abenduaren 9an egindako osoko bilkuran eman zion oniritzia Itziarko Auzo Udalak hitzarmen dokumentuari; era berean, abenduaren 17an Debako Udaleko osoko bilkurak beste hainbeste egin zuen. Ondoren, abenduaren 18an Itziarko Kotzeju Etxean egin zen sinadura ekitaldia, Debako Udaleko alkate zein zinegotziak, eta Itziarko Auzo Udalaren Talde Eragileko kideak zirelarik bertan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, Eider Mendoza Larrañaga gobernantza diputatua eta foru bozeramaleak hartu zuen parte. Itziarko Auzo Udalaren garapenean aurreikusitako faseak gaindituta bereak dituen eskumenak berresteaz gain, horiek kudeatzeko ahalmena eta datozen pausoak zehazten ditu sinatutako hitzarmenak. Bestalde, nortasun juridiko propioa izanik hainbat eremutan gaitasun propioz jarduteko bidea sendotzen dio hitzarmenak auzo udalari. Hitzarmenaren muin eraikitzailearen seinale dira berriki onartutako auzo udalaren 2021eko aurrekontuak; izan ere, sei urtetan lehenbizikoz aplikatu zaie formula bere osotasunean, aurreko urteetako murrizketak gaindituz. Era berean da eraginkorra Debako Udalaren ikuspegitik. Lehendik auzo udalari aitortuak zaizkion eskumenak ofizialki jasotzen ditu, eta bestelako baliabideak garatzeko bidea zabaltzen du hitzarmenak. Eguneroko funtzionamenduan garrantzitsuak diren eginbeharrak finkatu eta zabaltzen ditu. Esate baterako Itziarko harrera bulego zerbitzua egonkortu izana, edota obra txikien lizentziak emateko ahalmena egiaztatzea. Hitzarmenak udal langile eta teknikariek auzo udalari eskaini beharreko dedikazioa ere jasotzen du, izan ere orain arte zaila suertatu da bitarteko horiek entitate txikiaren zerbitzura ere jartzea. Horren adibide da idazkaria eta udal aparejadorea hamabostean behin Itziarren aritzea dagoeneko. Auzo alkatea eta talde eragileari dagokie egin beharreko lanean lehentasunak ezartzea. Hitzarmen hau guztiontzat aurrerapauso garrantzitsua da inondik ere. Hainbat urtetako konponezina gainditu eta aro berri bat finkatzen du auzo udalaren ibilbidean, ezinbestekoa izango zaiguna egungo eta etorkizuneko erronkei elkarlanean aurre egiteko. Aho batez sinatutako hitzarmen hau oinarrizko dokumentu berriztagarria da, eta adostasun berriak gauzatu ahala joango da osatzen.
12
El Ayuntamiento de Deba y la Entidad Local Menor de Itziar han firmado su convenio La Entidad Local Menor de Itziar comenzó su andadura en febrero de 2015, en base a lo establecido en el Decreto Foral 3/2015 de la Diputación Foral de Gipuzkoa. Este documento básico regula las competencias y actuaciones de un modo general. En el mismo se remarca la conveniencia de acordar las debidas actuaciones entre las dos entidades mediante un convenio. Tras seis años, el Ayuntamiento de Deba y la Entidad Local Menor de Itziar han firmado dicho convenio aprobado por unanimidad. El Decreto Foral establece mediante una fórmula de dotación la aportación que se destinará del presupuesto anual municipal a la Entidad Local Menor de Itziar. Al tratarse de una fórmula escalonada, el convenio establece tres fases para el desarrollo de los poderes de la ELM, a medida que esta vaya adquiriendo las correspondientes competencias. Por lo tanto, al pasar de una fase a otra, las aportaciones irán aumentando. Por ejemplo, se prevé que en el paso de la primera fase a la segunda, se aplicará la partida del puesto de trabajo de gestor de la ELM. Durante los últimos años, la mencionada fórmula ha sufrido varios retrasos y modificaciones, dando lugar a discrepancias e interpretaciones contradictorias al abordar, sobre todo, los presupuestos anuales. La ELM ha tomado cargo de sus competencias y actuaciones correspondientes desde el principio. Sin embargo, como sabemos, algunas de las principales diligencias son delegadas, ya que han de ser gestionadas por el Ayuntamiento de Deba. Además de las funciones ya establecidas, existen otros muchos aspectos a acordar entre las dos entidades. Para ello, el Decreto Foral establece que es conveniente que dichos aspectos se acuerden mediante un convenio entre el Ayuntamiento de Deba y la Entidad Local Menor de Itziar. En la última legislatura hubo varios intentos de llegar a un acuerdo, pero por la situación de inestabilidad de la ELM y por el desacuerdo existente con el Ayuntamiento de Deba, no se dieron las condiciones pertinentes para ello. En consecuencia, el gobierno municipal, en sesión plenaria, aprobó un documento denominado convenio, sin contar con el apoyo de la ELM de Itziar ni de los partidos de la oposición. El órgano creado por el Ayuntamiento de Deba llamado “Itziarko Mahaia” ha ganado importancia poco a poco.
Son miembros del mencionado órgano, por un lado, la persona representante de los partidos políticos y el alcalde del Ayuntamiento de Deba, y por otro, la persona representante y la alcaldesa de la ELM, junto al secretario municipal. Al tener como objetivo principal fomentar la coordinación entre las dos entidades, ha sido fundamental el trabajo y debates en torno al convenio, donde también se han ahuyentado muchos fantasmas y mitos. Se han ido limando las asperezas y se han superado muchas discrepancias. El clima de colaboración ha sido imprescindible para poder llevar a cabo los debates sobre el convenio. La grave situación creada por el Covid-19 nos ha llevado inexorablemente a la colaboración institucional, lo que ha contribuido a fomentar desde la confianza las líneas de trabajo entre ambas instituciones. El pasado 9 de diciembre se celebró un pleno donde la ELM aceptó el documento del convenio, y el 17 de diciembre el pleno del Ayuntamiento de Deba hizo lo mismo. Posteriormente, el 18 de diciembre, se celebró el acto de firma en casa concejil de Itziar, con la presencia del alcalde y los concejales del Ayuntamiento de Deba, así como los representantes de la ELM de Itziar.También asistió, en nombre de la Diputación Foral de Gipuzkoa, la diputada de Gobernanza y portavoz foral Eider Mendoza. Además de ratificar las competencias que tendrá la entidad local una vez superadas las fases ya previstas, el convenio firmado establece la capacidad de gestionar las mismas y los pasos a dar más adelante. Por otro lado, el convenio fortalece la vía de la ELM para poder actuar con capacidad jurídica propia en ciertos ámbitos. Los presupuestos del 2021 recientemente aprobados son reflejo del núcleo constructivo del convenio, ya que, por primera vez en seis años, se ha aplicado la fórmula en su totalidad, y se han superado los recortes de años anteriores. Asimismo, es igualmente eficaz desde el punto de vista del Ayuntamiento de Deba. El convenio recoge de manera oficial las competencias reconocidas anteriormente a la ELM y abre vías para desarrollar otros procedimientos. En definitiva, establece y amplía tareas relevantes para el funcionamiento del día a día. De la misma manera, el convenio recoge la dedicación que el personal y técnicos municipales deben ofrecer a la ELM, ya que hasta ahora ha sido complicado poner al servicio de la entidad dichos recursos. Esto último se ve reflejado, por ejemplo, en que el secretario y el aparejador municipal acudirán una vez cada quince días a Itziar. Se trata de un gran paso adelante para toda la ciudadanía. Se han superado muchas adversidades de estos últimos años y se ha establecido una nueva etapa en el desarrollo de la Entidad Local Menor de Itziar, algo imprescindible para poder afrontar los retos actuales y futuros de manera conjunta. Este convenio aprobado por unanimidad es un documento renovable de base y se podrá completar a medida que se vayan materializando nuevos acuerdos.
13
— 2 0 2 1 AU R R E KO N T UA K : B A L O R A Z I OA –
Dagokion aurrekontua osotasunean jasoko du Itziarko Auzo Udalak, sei urteren ondoren Otsailaren 3ko Osoko Bilkuran onartu zituen Itziarko Auzo Udalak 2021eko bere aurrekontuak. Erakundea 2015ean martxan jarri zenetik lehenbiziko aldiz, aurten aplikatu da legez dagokion formula osoa aurrekontuen zenbatekoa kalkulatzerako orduan. Honenbestez, 2021 urtean Itziarko Auzo Udalak dagokion diru kantitatea jasoko du Debako Udaletik, sortu zenetik izan duen kopururik handiena. Kopuru hau Debako aurrekontu-kapituluen zenbatekoaren arabera zehazten da eta hortik finantzatzen da ia osorik auzo udala. Auzo udalaren prozesuan izandako konponezinen ondoren, urteroko aurrekontuen negoziaketa bihurtu izan da tirabira iturri. Aurrekontuen zuzkiduraren kalkulua egiteko orduan sortu ohi ziren bi instituzioen artean irizpide kontrajarriak, foru dekretuaren jarraibideak modu interesatuan interpretatuz. Ondorioz, dagokion kopurutik murrizketak jaso izan ditu bost urtetan auzo udalak, aurreikusitako hainbat egitasmo alde batera lagatzera behartuz. Horregatik, goraipatzekoa da aurten kopurua bere osotasunean jasotzea. Prozedura zuzena izan da eta auzo udalaren eskaera konkretuak ez dira ezbaian jarri. Adostasun horretan lagungarria izan da elkarrizketa instituzionalaren bidetik sustatutako konfiantza giroa eta pandemiaren larritasunak eragindako lankidetza. Era berean, abenduan aho batez sinatutako hitzarmenak oinarriak jarri ditu lan ildoak bateratzeko. Bizi dugun egoera zailak behartuta, ez dugu partaidetza herritarra bultzatzerik izan aurrekontuak jorratzeko. Nolanahi ere, adostasun zabala eta gobernantza izango dira aurrekontuak ontzeko langa datozen urteetan. Aurrekontuaren balorazio positiboa egiten dugu, abiatutako bideak aurrerantzean emaitzak ekarriko dituelakoan. Itziarko Auzo Udalaren Talde Eragilea
— P R E S U P U E S TO S 2 0 2 1 : VA L O R AC I O N –
La Entidad Local Menor de Itziar recibirá, seis años después de su creación, íntegro su presupuesto La Entidad Local Menor de Itziar aprobó en la sesión plenaria del 3 de febrero sus presupuestos para el año 2021. Por primera vez desde la creación de la institución en 2015, se ha aplicado la fórmula completa que por ley debe calcular el importe a transferir desde el Ayuntamiento de Deba a la ELM de Itziar. De esta forma, en el año 2021 la ELM de Itziar recibirá por parte del Ayuntamiento de Deba la cantidad que le corresponde, la más alta de su historia. Esta cuantía se determina con la aplicación de una fórmula que pondera los importes de los capítulos presupuestarios de Deba y se financia la práctica totalidad de la ELM. Tras desacuerdos en el proceso de consolidación de la ELM, la negociación de los presupuestos ha sido la principal fuente de fricción en los últimos años. Los criterios contrapuestos entre ambas instituciones surgían a la hora de realizar el cálculo de la dotación presupuestaria, ya que se interpretaban de forma interesada las directrices del decreto foral. En consecuencia, la ELM ha sufrido recortes durante cinco años, obligando a no iniciar algunos de los proyectos previstos. Por ello, cabe destacar que este año la cifra se recoge en su totalidad. El proceder en el diseño del presupuesto ha sido el correcto y las peticiones concretas de la ELM no han sido cuestionadas como en años anteriores. El clima de confianza impulsado por la vía del diálogo institucional y la colaboración derivada de la gravedad de la pandemia han contribuido a este acuerdo. Asimismo, la firma del convenio firmado en diciembre ha sentado las bases para unificar las líneas de trabajo. La difícil situación que vivimos nos ha llevado a no poder impulsar la participación ciudadana en la elaboración de los presupuestos. En cualquier caso, el consenso y la gobernanza serán la herramienta para la elaboración de los presupuestos en los próximos años. Hacemos una valoración positiva del presupuesto, en la confianza de que el camino emprendido va a dar sus frutos. Itziarko Auzo Udalaren Talde Eragilea
INKESTA: Eskumenak arautzen dituen hitzarmena adostu dute Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak, sei urteren ondoren. Zer garrantzi du zuretzat?
Ainhoa Osa
Hitzarmena adostia gauza ona izango dala suposatzen det. Bi alderdixak elkar ulertzia beti izaten da ona alderdi guztixentzat, debar eta itziartarrentzat kasu hontan. Guri Aintzane dagokigunez, itziartarrok erabakitzeko aukeria Mujika izango deu bertan zer egin behar dan eta gauzak zela kudeatu behar dian. Bertako beharrak hobeto Hitzarmen hau berri pozezautzen ditxu, eta pixkanaka gauza berrixak eitxen garri bat dela esango nuke itziartar eta jungo da auzo udala. Adostasuna lortu danez, kondebarrentzat. Bestalde, auzoetako beharrei eta tu batzuetan, indarrak ez dia gastatuko oinarriproiektuei bultzakada bat emateko, bi erakundeen zko gauzak defenditzeko eta bertako biharrei arteko elkarlana ezinbestekoa da eta erreztasunak erantzuten eta kudeaketan zentratzeko emango lizkiguke, adibidez, Elorrixan horrenbeste aukeria emango doala pentsatzet, nahi eta behar degun aterpe-frontoia egiteko. debarrek zer esango deuen Eta, bertan turismoarekin ditugun arazoei zain eon gabe. irtenbidea emateko. Sekula ez dela berandu esan beharko genuke, baina sei urte bada zerbait... Hala ere, berri pozgarria degu eta ahobatez onartzea pausu garrantzitsua! Espero det honen ondoren elkarlanak Itziarri onurak ekarriko dizkiola, gazteok bertan gera gaitezen zerbitzuen hobekuntzak eta ezarpenak. Esperoko nuke Debako Udalaren laguntza gehitzea eta auzo udalaren barruan proiektu haundiagoak egiteko baliogarri izatea. Ongi etorri adostasunak!
Eñaut Salegi
Albiste kezkagarri, ezkor eta triste ugari jaso ditugu azken hilabeteotan, bizi dugun pandemia dela eta. Beharrezkoak ditugu albiste baikor eta itxaropentsuak ere. Horregatik, pozik jaso dut Itziarko Auzo Udalak eta Debako Udalak eskumenen inguruan sinatutako hitzarmenaren berria. Sei urteren ondoren lortutako hitzarmena da eta alderdi politiko guztien onespena jaso du. Azpimarratzekoa. Ezinezkoa zirudiena posible bihurtu da harreman eta giro baikorragoa tarteko, egindako elkarrizketa saio eta lanen ondorioz, hasieran diferentzia gaindiezinak ziruditenak alboratu eta oinarrizko adostasunak aprobetxatu eta hitzarmena josten ahaleginduz. Merezi zuen, batez ere Itziar eta Debaren arteko harreman humano eta instituzionalak normalizatzen eta bizikidetza hobetzen lagundu duelako.
Patxi Azpitarte
Iñigo Izagirre Hitzarmena lan tresna garrantzitsua izango dela iruditzen zait etorkizunari begira. Bi aldeei ate gehiago irekitzeko aukera emango diena. Garai bakoitzera egokitzeko eta herritarren beharrak identifikatzeko jarrera ezinbestekoa da. Zorionak eta animo! Nere ustetan garrantzia Itziarren bizi geran guztientzat du, hemengo beharrak bertatik kudeatu ahal izatea oso positiboa dela uste dut eta Debako eta Itziarko alderdi guztien oniritziarekin izatean are eta gehiago. Naia Agirregabiria
Aldaketa guztiek dute zerbait positiboa, aurrera egiten den pauso bakoitza, pauso handia dela esango nuke, eta kasu honetan hain zuzen ere, oso aurrerapen ona dala iruditzen zait itziartar guztiontzat. Adostasun hauek lehenik herrian lortuak dauden proiektuak egonkortuko ditu, hala nola, eskola bertan izateak, horrek sortzen dituen mesedeekin, eta, bestalde, zerbitzuak ere gehitzeko balio du, ludoteka, udalekuak, gaztelekua, ikastaroak… Falta diren zerbitzuak osatu ahala, lortuko dugu herrian gazteak gelditzea, eta jendea gelditu ahala hobetuko dira zerbitzuak, edo sortuko dira ( haurtzaindegia…).
Idurre Oianeder
15 Sei urteren ondoren tira bira, borondatea gora behera eta ulertu ezinak pasata gero dudik gabe hitzarmena adostea, hasiera garrantzitsu bat dela esango nuke. Pausorik zailena eman da, elkar ulertzeko borondatea agertzen duela hitzarmenak esango nuke, beraz aurrera begira ilusioz jarraitzeko modua daukagula. Bien aldeen arteko akordioak dudarik gabe bien Niretzat, ongizatea indartzen akordio hau oso garrantzitsua da, alde
Karmen Esnaola
batetik, zer nahi dugun erabakitzeko aukera daukagulako, zerbitzuak ere hurbilago dauzkagulako eta, batez ere, herri bat garela onartzeagatik eta aitortzeagatik, baina nortasun desberdinekoak, duela sei urte Itziartik “Denon Herria” sortuz planteatu zen bezala, eta ez gora batzuk edo gora besteak. Orain, Deba barruan nortasun propioa duen Itziar bezala errespetatuak izaten hasi gara. Landa-eremuan bizi garenok (Itziar) uste dut Debakoak ere sentitzen garela (ziur aski ez denak) eta ona izango litzateke hirigunekoak (Deba) itziartarrak sentitzea, ez Itziar jabegotzat hartzea, baizik eta beraiek Itziarren parte izatea. Espero dut ulertuko dela zer esan nahi dudan, eta gure herriari (guztiona) Deba-Itziar deitzea proposatzen dut, fonetikoki niretzat Itziar-Deba hobea da, baina Deban askoz pertsona gehiago daudela kontuan hartuta, Deba-Itziar izatea proposatzen dut, uste dut bidezkoa eta ona izango litzatekeela denontzat (izan ere, denok dakigu zerbait aipatzen ez denean ez dela existitzen).”
Andoni
Hitzarmenak eta akorAgirregabiria dioak beti izaten dira denon onerako. Beraz Auzo Udala eta Debako Udalaren arteko hitzarmen hau ere denon onerako Ekintza xumea diruizango dela pentsatzen dut. Eta tirri-tarra urte luzez dien arren eta sei urtek luze diruibili ondoren, batzuetan elkar ulertu ezinik, udalerri guzditen arren, lanketa hauek prozesu luze tiaren mesederako elkar ulertzea ezinbestekoa da. Badirudi eta korapilatsuak izaten dira. Beraz, lorpen gaizki ulertuak gainditu, eta borondatea izan ezkero alderdi garrantzitsua dela esango nuke. Debako Udala eta guztien aldetik, posible dela. Nahastu xamartuta egon diren Itziarko Auzo Udala elkar ulertzera behartuta daukontuak argitzen laguntzen duen hitzarmen bat sinatzea de, adostasunak topatzera. Elkarlanean aurrera oso pozgarria iruditzen zait. Eta Deba udalerri osoari mesede egingo dio, Itziar barne. egiteko, oinarri garrantzitsua dela esango nuke Eta bide batez eskerrak emateko ere aprohitzarmen hau. Bide luze baten geldiune betxatu nahi nuke bide honetan parMaribi bat aurrera begira elkarlanean te hartu duten guztiei. Altzibar jarraitzeko.
Andoni Aranberri
Joxe Martija
Hitzarmen hau auzo udala finkatzeko aurrerapauso haundia izango dela iruditzen zait. Aurreko legealdian sinatuta behar zuen, baina Debako Udalaren aldetik nola borondaterik ez zegoen, urteetan auzo udala bere osotasunean garatu ezinik ibili da. Hitzarmen falta horrek eta Debako Udaletik auzo udalarekiko egon den aurkako jarrerak, eskuduntzetan eta aurrekontutan atzerapenak eta murrizketak ekarri ditu. Hemen bizi garenok egunerokoan aldaketa nabarmenak ikusiko ditugulakoan nago, hitzarmenari esker.
Patxi Garate
Badira makina bat urte Herria Sortzenen hasieran parte hartu nuela. Eta jakitun naiz zenbat arazo izan ditugun udalean edozer gauza lortzeko ere. Pausu garrantzitsu bat iruditzen zait. Adostasunek elkarbizitza hobe bat ekarriko digute, eta auzo udala moduko erakundeak arazoak bertatik bertara ezagutzeko eta konpontzeko balio du. Bien arteko harremanak zehaztuta eta konponbidean egoteak guztiari eragingo dio orokorrean, eta etorkizunari begira elkarlana errextuko du. Ikaragarrizko garrantzia du hitzarmen honek, hauxe da gure elkarlanaren eta elkarbizitza hobea eta erosoago baten oinarria. Izugarri poztu nau. Aurreko legealdian juntakide eta alkateorde izatea egokitu zitzaidan, eta hasierako urte haiek nahiko gogorrak izan ziren, hainbat mamu zeuden atzetik eta giroa nahiko gaiztotuta bizi izan genuen. Hasierako hitzarmenarekiko elkarrizketetan ere parte izatea tokatu zitzaidan, eta ez ziren xamurrak izan. Ahobatez onartzeak duen garrantzia azpimarratuko nuke, aurrerapauso haundi bat dalako eta ondo egindako lanaren emaitza. Horren adierazle degu, sei urte ondoren ere, aurrekontuaren formula osoa jasotzearen garrantzia. Bejondeiela denei!
Itziar Garate
Arantza Egaña: “Covid-19ak sortutako larrialdi egoerak auzo udalaren lehentasunei eragin die” 2019an hartu zuen Arantzak Itziarko Auzo Udalaren alkate makila, aurreko lau urteetan ere talde eragilean lanean aritu ondoren. Legealdi hau erdialdera hurreratzen ari den honetan balorazioak egiteko unea da, pandemiak markatutako errealitate berriak erakunde txikiari zer-nolako erronkak dakarzkion aintzat hartuta.
Urte eta erdi pasatu da legealdi berria hasi zenetik. Zer balorazio egingo zenuke? Ba ia konturatzeke pasa zaigu urte eta erdi hau. Neurri batean jarraipeneko lana izaten ari da, joan den legealdian jarritako oinarrien garapena. Baina, kosta egiten zain orain artekoa baloratzea, bizi dugun egoeragatik. Baikor hasi nuen, aurreko legealdia gainditu eta ilusio handiarekin hasi genuen aro berria. Jakina, atzera begiratuz auzo udalak izan duen garapena baloratzen jakin behar genuke, hainbat egoera makurrei aurre egin behar diegu, eta pasatakoak azkar ahazten baditugu ere, nekez imajinatuko genuke honaino iritsi izana. Auzo udalak dena du egiteko eta, arazoak arazo, itxaropenaz begiratzen diot etorkizunari, pausoak zuzen eman eta elkarlanean arituz, bide egokitik ari garela iruditzen zait.
17
Aurreko legealdian talde eragileko kide gisa aritu zinen, honetan auzo alkate. Zer eragin izan du horrek zugan? Egia esan, ez nintzen oso kontziente izan emandako pausoaz. Nahiko natural bizi izan nuen, aurreko legealdian lehen lerroan aritu izanak lagundu zidan urratsa ematen. Hala ere, alkate karguak badu bere zama. Gustura ari naiz, normalean jendearekin harremantzeko arazorik ez dudalako, baina erantzunkizunez beteriko zeregina da. Eta horrela bizi dut. Auzo udal txiki haundiaren erantzule sentitzen naiz, eta edozein erabakiren aurrean ondo hausnartzen saiatzen naiz. Azkenean herriaren ordezkari bihurtzen zara hainbat foro ezberdinetan, eta irudi hori zaindu behar bat ere sentitzen dut. Antolaketa berria izanik hasiera haietan oso dimentsio zabala hartu zuen talde eragileak. Urteak aurrera igaro ahala nola joan da egokitzen laneko egitura anitz hura? Bai, hasiera hartan talde eragile mardula osatu genuen. Auzo alkatea, lau juntakide eta dozena bat lagun gehiago bai. Egoki jo genuen herritarren presentzia zabala bermatzea bertan, auzo, jarduera eta ikuspegi ezberdineko ahotsak bilduz. Era berean, auzo udalaren prozesuak izan zuen partaidetza sena eta batzar ohituratik gentozen, horregatik garrantzitsua zen trantsizio hori ondo konpontzea. Asko ikasi dugu hasierako bide hartatik, eta talde anitza ezinbestean egokituz joan da, berezko neurria hartu arte. Konturatu gara, esate baterako, ordezkaritza zabalak baduela berezko aberastasuna, baina bestalde eraginkortasuna ere galtzen du, guztiok elkartzeko zailtasunak, erabakiak hartzeko moteltasuna eta abar. Bigarren legealdi honetan xumeagoa izan da apustua, eta eraginkortasunari heldu nahi izan diogu, lan talde dinamikoa eratuz. Konpromiso mailari eutsi, eta indibidualki zein kolektiboki ahalduntzea da bidea, eta ari gara poliki-poliki lekua egiten. Orain bertan, auzo alkate, lau juntakide eta beste lau taldekide ari gara, baina ez da multzo zurrun bat. Malgutasun eta bizkortasun gehiago dute bilerek eta erabakiek, nahiz eta hasierako osotasun hura batzuetan faltan bota. Bestetik, auzo udalak kudeatzailea lanean jartzea aurrepauso galanta izan da, horrek eraginkortasuna ekarri dio entitateari, eta gutariko bakoitzari lan zama arindu digu. Horrek bideragarriago egin du auzo udalarekiko inplikazioa, eta norbere bizitzaren orekan lagungarria izan zaigu.
Hasieratik herritarren partaidetza izan da Itziarko Auzo Udalaren aldarrietako bat. Zein da hauskarketa horri dagokionez, ia sei urte igaro direnean? Bai, Itziarren herritarron partaidetza zabala izan da denboran zehar. Horren lekuko dira, esate baterako, laurogeita hamarreko hasieran sortutako Herria Sortzen mugimendua, eta hori baino lehenago, baserritarren kooperatibigintza. Beste adibideak dira Andutz Biltokia, herriko festen antolaketa, edota Itziarko Peria. Hortik, partaidetzak ezaugarritu eta ahalbideratu zuen auzo udalaren prozesua. Halako jatorriak oinarri sendoa eman zion entitate txikiari. Aurrekari horietatik auzo udalak ahalegin berezia egin du partaidetza bitarteko duen gobernantza eredua erdigunean jarriz, nahiz eta urte hauetan egunerokoak eta burokrazia instituzionalak behin baino gehiagotan ito egin gaituen. Partaidetzaren lekuko dira urtero samar egin izan ditugun batzar irekiak, edota “Eman eta hartu” izenpean burututako galdetegi saiakerak. Komunitate esperientzia horiek sendotzea litzateke helburua, badago zer eginik. Era berean, aipatutako galdetegiak egin zirenean, auzo udala eta herritarren arteko komunikazioa hobetu beharra seinalatu zuten hainbatek. Eman al da aurrerapausorik ildo horretatik? Bai, komunikazioa bihurtu da egungo erakunde publiko eta gizarte jardunaren funtsetako bat gero eta gehiago. Informazio aroan bizi gara eta gero eta azkarrago doa mundua. Auzo udaletik herritarrenganako harreman zuzen gisa ulertzen dugu komunikazioa, eta asko daukagu hobetzeko horretan. Esandako galdetegiaren emaitzetan garbi gelditu zen daukagun falta. Bigarren legealdian erronkatzat hartua dugu, ezohiko egoera honek hankaz gora jarri badu ere esku artean genuen plangintza. Eginbehar horren adibide dira esku artean duzuen berripaper hau, edota funtzionamendu bidean den webgunea. Hala ere, jardunak erakutsi digu helburu baino tresna izan behar duela komunikazioak, komunitate izaera zaintzea dela gakoa. Adibidez, herritarrekiko informazioa etxez etxe banatzeak dakarren lotura eraginkorra da oso, teknologia berriak gutxietsi gabe betiko jardunak erabiltzen saiatzen gara.
18
“Etorkizun hurbilari begira azpiegitura berriak sortu behar dira, oinarrizko zerbitzuak sendotu, ingurumena gehiago zaindu, digitalizaziorako bideak urratu eta zerbitzu integralak eskaini.” Lehendik garatu gabe dauden azpiegiturak egitea izan da herritarren eskaera nagusia, hala nola Itziarko herrigunerako sarrerak edota Elorrixako frontoia. Horietarako eskumen propiorik ez izanik, zer egin dezake auzo udalak egoerari buelta emateko? Bai, hala da, urte askotako ezin konponduen ondorioz, nabariak dira gabeziak gure inguruan. Hortik, normala da herritarren gehiengoak azpiegituren premia azpimarratzea, izan herrigunerako sarrera edo Elorrixako frontoiaterpea. Zailtasun nagusia da tamaina haundiko proiektuak direla eta auzo udalak ez duela horietarako eskumen eta baliabide propiorik. Hala ere, auzo udalak herritarren eskaerak jaso eta koordinatu ditzake, eta horretan ari gara, erakunde nagusiekin koordinatuta. Proiektuak elkarlanean jorratzea da bidea, auzo udalak egin dezakeelarik agente lana. Asmo horietarako ezinbestekoa da Debako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazioa.
baldintzek elkarrenganako harremanak murriztu dituzte, eta kohesio soziala indartzen duten ekimenak (kultur programa, festak, erromeri eguna…) bertan behera laga beharrak higadura haundia eragin digu. Pandemia aro honetan Aldundiak zenbait dirulaguntza (baserri bideena adibidez) bertan behera uzteak ere ez digu mesederik egiten, eta zenbait proiektu gauzatu gabe laga behar izan ditugu. Baina era berean, larritasun egoerak Debako Udalarekin lankidetza sendotu du, eta erabakiguneak zehaztera eraman gaitu, instituzio bakoitzari dagozkion atalak eta eskumenak finkatuz, eta hori oso positiboa izan da bi erakundeentzat. Aho batez sinaturiko hitzarmena eta lehenbizikoz murrizketarik gabe onartutako aurrekontuak dira elkarlan horren seinale argiena. Hasia dugun urteari begira, saiatzen gara pandemia-osteko mundua irudikatzen. Itziarko ikuspegitik nola egin diezaiokegu aurre errealitate berriari? Pandemia osteko munduak nolabait ezberdin izan beharko duela iruditzen zait. Landa-eremuaren balioa ikusarazi digu, eta herri haundi eta hirietako masifikazioak horrelako krisi baten aurrean sor ditzaketen arazoak agerian geratu dira.
Inolaz ere, Covid-19ak eragindako krisiak zeharo baldintzatu du azken urte honetako jarduna. Nola eragin dio horrek auzo udala moduko erakunde txiki bati?
Era berean, herri txiki zein landa-eremuko beharrak eta ezinak bistaratu dizkigu. Oinarrizko zerbitzu publikoen garrantzia eta giza harremanetarako espazioen premia azpimarratuko nituzke. Larrialdiak bereziki kolpatu du adineko herritarren bizimodua, eta nahitaezkoa dugu zaintza ekimenak bultzatzea. Gaztetxo eta umeengan izan duen eragina da arretaz hartzeko beste errealitatea. Esango nuke gizarte gisa ez garela behar bezala erantzuten ari dituzten eskakizunei.
Garai latzak bizi ditugu eta 2020 urtea atzean lagatzea guztiontzat aringarria izan den arren, amaitzen ez den zorigaitzean sartuta gaude. Erakunde txikia izanik, bete-betean harrapatu du auzo udala krisi honek. Baliabide murritzak ditugu, eta horrelako egoera baten aurrean zaila da borondatearekin soilik aurrera egiten. Covid19ak sortutako larrialdi egoerak auzo udalaren lehentasunei eragin die, eta beharrezkoa izan da premiazko zer dugun ondo aztertzea. Orokorrak ditugun ondorio ekonomikoez gain, osasun
Etorkizun hurbilari begira azpiegitura berriak sortu behar dira, oinarrizko zerbitzuak sendotu, ingurumena gehiago zaindu, digitalizaziorako bideak urratu eta zerbitzu integralak eskaini. Haundiak dira erronkak datorkigun mundu gero eta konplexuagoari aurre egiteko prestatu nahi badugu. Edozein plangintza pentsatzen dela ere, parametro ekonomikoen gainetik behar sozialak kontuan hartu beharko direla iruditzen zait, eta, jendearen ongizatea bermatuko duten proiektuak indartu, aukeraketa zehatzak eginez.
19
Gurutze Gorria eta Itziarko Auzo Udalak hitzarmena berritu dute
Banda zabal ultraazkarraren hedapena landa eremuan, nahi baino motelago
2023 urtera bitartean luzatzen den lankidetza hitzarmena sinatu dute Itziarko Auzo Udalak eta Debako Gurutze Gorriak. Bi erakunde hauen arteko zerbitzu harremana lehendik dator, izan ere 2019an gauzatu zuten elkarren artean hitzarmena aurrenekoz. Edonola ere, ohiko ekintzak izan dira orain arteko elkarlanaren egitekoak, festa desberdinetan, zezenak direnean edota mendi lasterketetan eskaintzen den arreta zerbitzua dira adibidez horren lekuko. Hortik, lankidetza harremana sendotuz joan da hainbat arlotan, eta Covid-19ak sortutako egoera berezian izandako jarraipenak erakutsi zuen bezala, udaberrian sortu zen larrialdi egoerak eskatu zuen erantzuna eman zelarik. Lehendik hartutako ardurak finkatu eta eginkizun berrietan sakontzen du hitzarmen berriak, horren adibide dira dagoeneko Itziarko Auzo Udalak jarriak dituen bi desfibrilagailuak, bat Harrera Bulegoaren parean eta bestea Lasturko Aterpetxean. Debako Gurutze Gorriak lagapenean eman ditu azpiegiturak eta mantenuaz ere arduratuko da; horretaz gain, desfibriladoreen erabilerarako formakuntza saioak ere beregain hartuko ditu, auzo udalarekin horrela adostuta.
Aldundiak 2022an amaitzeko asmoa du banda zabal ultraazkarra Gipuzkoako udalerri txikietako biztanleria osora hedatzeko prozesua. Horretarako, 2 milioi euroko laguntza deialdia onartu zuen joan den abendu bukaeran, telekomunikazioetako operadoreetan inbertitzeko. Hirigunearekin lotuta ez dauden eta 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan dauden higiezin unitate sakabanatu guztiei azpiegitura hori ematea du helburu inbertsioak. Landa eremuan dugun telekomunikazio egoera kaskarra dela eta lehentasun osoko gaia izanik Itziarko Auzo Udalak hilabeteak pasa ditu Aldundiarekin negoziatzen eremuetako baserriak programa honen onuradun izan daitezen. Zoritxarrez, eskaera ez da onartua izan, hemengo baserriak 2500 biztanletik gorako eremuen artean sartu dituztelako, Debako udalerriaren baitan. Ondorioz, kalkulaturiko kostua 470.000 eurokoa izanik, Itziarko Auzo Udalak eta Debako Udalak 235.000 euro jarri behar lituzkete, Aldundiak beste erdia jar dezan. Erakundeon artean hitzarmena sinatuko litzateke lehendabizi, lanak 2022-2023an burutu ahal izateko. Auzo udalaren konpromisoaren seinale dira 2021eko aurrekontuan egitasmo honetarako gordetako 200.000 euro..
20
Paisaia lanak PR lursailaren pendizetan Itziarko herrigunearen eta industrialdearen tartean dago PR lursaila. Bere garaian lantegi zerbitzuak kokatzeko moldatua, udalaren jabetza publikora pasa zen denborarekin, eta auzo udalaren baitakoa da gaur egun. Noizbehinkako erabilera du, bertan egiten da Sanjuan bezperako supesta, esate baterako. Hala ere, pixkanaka desitxuratuz joan da lekua, eta sasiak hartu ditu bazterrak. Orain dela bi urte, eremuaren goi parteko pendizak txukundu eta zuhaitzak landatu genituen bertan. Guztira 350 landare, urkiak (Betula pendula), haritzak (Quercus robur), ametzak (Quercus pyrenaica), arteak (Quercus ilex), erramuak (Laurus nobilis) eta gorostiak (Ilex aquifolium). Inguru hau pixkanaka aisialdirako erabilgarri jarri, herrigunearen bueltan berdeguneak atondu eta industrialdearen gainaldeko pabiloiek sortzen duten paisaia-inpaktua leuntzea da helburua. Aurten, hasitako lanari jarraipena ematez, lursail beraren azpialdeko pendiza errekuperatzea da asmoa, kanposantu zaharra eta Zabaleta gainera doan herri-bidearen artean hain zuzen ere, eskola eraikinaren aurrea. Dagoeneko garbitu dira sastrakak, eta laster beste 300 zuhaitz aurreikusten ditugu. Bide batez, azterketa topografikoa egin du auzo udalak, eremu horren ezaugarriak teknikoki jaso, eta aurrerantzean egin daitezkeen aktuazioak plano gainean tolesteko.
Zerbitzuetarako gas natural hargunea Lasturren Egun, Lasturko San Nikolas plazako eraikinetan propano-bonbonekin hornitzen dituzte bertako eraikinetako sukalde eta berogailuak. Sistema hau ez da batere eraginkorra energetikoki eta zerbitzu kaskarra emateaz gain, etengabe berrezartzeko beharra egoten da taberna edo aterpetxean bezero asko dagoenean. Gas naturalaren hoditeri zentrala Lasturko frontoi aldamenetik igarotzen dela jakinda, Nortegas enpresari eskatu zaio inguru horretan gas hornikuntza sistema instalatzeko proiektu bat. Beraiengandik jaso dugun proposamenean gas hori potentzia altutik erdira jaisteko transformadore bat jartzea proposatu dute eskola etxearen atzeko hormaren kontra. Bertatik, plazan zehar dauden eraikinetan harguneak egingo dituzte. Instalazio honek aukera emango du Lasturko eskola zaharrean (orain ludoteka eta elkartea dena), tabernan eta aterpetxean gas naturala edukitzeko.
21
“Tranpapea” egokitzeko lanak, aterpe gisa erabilgarri jartzeko Baserri-bideen zangak konpontzea eta garbitzea Orokorrean oso kaskarra da baserri-bideetako zangen egoera gure inguruan. Hautsita, zakarrez beteta eta zikin daude gehienak. Azken urteetan ez da mantenu lanak egiteko egokierarik sortu, eta kaltetuz joan dira pixkanaka. Bestetik, baso ustiaketaren boladak ere eragin zuzena izan du bide bazterren kaltean. Azkenaldian egindako euriteek erakutsi digute zebatekoa den arazoa. Ura bere lekutik joan beharrean bidean zeharpilatuz doa, putzuak sortuz, kalteak eraginez eta askoz azkarrago hondatuz. Garai batean auzolanean egin ohi zen zangen garbiketa lana, baina baliabideak ahulduz joan dira. Bide-zangen egoera txarrari erantzunez 20212022rako plangintza zehaztu du Itziarko Auzo Udalak. Debemen Debabarreneko Landa Garapen Elkartearen bidez egingo dira landa eremuko bide-zangen garbitze eta konponketak. Horrela, martxoaren amaieran hasiko dira lanak eta bide erdiak aurten eta beste erdiak hurrengo urtean egiteko asmoa dago. Ondorenean, mantenurako hitzarmen bat lantzea litzateke asmoa, bide-zangei bi urtean behin emango zaielarik errepasoa.
Urriak dira erabilera publikoko espazioak Itziarko herrigunean. Covid-19ak eragindako egoerak agerian jarri digu egokitutako azpiegituren gabezia. Eguraldi txarra denean, frontoia da gune erabilgarri ia bakarra. Plaza inguruak ez du babesleku aproposik, eta ezatsegin da urtean zeharreko egun askotan. Bestetik, LH eskola plazan bertan kokatuta dago, apaiz etxean hain zuzen ere, eta ez du estalitako zabalgunerik. Hortik, behin baino gehiagotan egindako eskaera da umeentzat (eta gainontzekoentzat) aterpedun leku bat egokitzea. Premia honi erantzunez, aukera desberdinak aztertu ditugu, aterpe berri bat proposatu aurretik ditugun aukerak lehenetsiz. Hortik, kontzeju etxearen azpiko “tranpape” espazioa egokitzeko erabakia hartu du auzo udalak, irtenbiderik praktikoena delakoan. Tranpapeak 130 metro karratu ditu guztira. Hiru aldetan pareta du eta alde oso bat plazara irekita du. Kontzeju etxearen eraikina zaharkituta dago, egoera ezegonkorrean. Horregatik “tranpape” espazioa itxi egin zen orain dela urte batzuk. Ziurtasuna bermatzeko ikerketa teknikoa egin du auzo udalak. Eta espazio horren ziurtasuna bermatzeko, gainean duen eraikinaren zenbait puntu sendotu beharra du. Horrela, beharrezko konponketak egingo dira, modu arin eta bideragarrian. Egitura sendotuko zaio sabaiaren hainbat puntutan. Ondoren sabaia estaliko da, instalazio elektrikoa eta argiteria berria jarriko dira eta pintatu egingo da. Txikienen premiei erantzunez herrigunean espazio publikoa irabazi eta eremu seguru eta atseginak moldatzea du helburu hobekuntza honek. Edonola ere ez du baldintzatuko gerora eraikin horretan sortu daitezkeen asmo berririk.
22
Legealdi honen hasieratik Itziarko Auzo Udalak egindakoen eta egitear dituenen zerrenda 01. Itsaspe auzoan internet konexio egokia izateko antena bat jarri da apaiz etxeko teilatuan. 02. Indusketen lehen fasea egin da auzolanean Mardari auzoko aztarnategian. 03. Haur Hezkuntzako eraikinean inguruko hesia konpondu da.
* Zaintza sarea sortzea bultzatu da Gurutze Gorriarekin. * Janari bilketa egin da Caritas eta Gurutze Gorriarekin batera. 10. Hitzarmena prestatu da elizarekin apaiz etxeko eraikuntzako gelak erabiltzeko eta ikastaroak segurtasun osoz emateko.
04. N-634an Itziarko sarreran Aldundiak eginiko biribilgunean, herritarren eskaerei erantzunez, oinezkoen nolabaiteko pasabideak bermatzeko eskaera luzatu eta betearazi da.
11. Covid garaiari egokituriko ludoteka eta gazteleku zerbitzua martxan jarri da.
05. Baserri bideen konpondu dira: Potzualde, Beliosoro bekoa, Txarrantxola eta Garabanera bidea, Erlete beherako bidea, Zozobarroko bidea, Uraintziar baserrira bidea eta eskollera, Olaberri baserrirako bidea.
13. Pintaketa lanak egin dira herriko hainbat bankutan.
06. Espaloiak garbitu eta ez-labaingarria eman da hainbat gunetan, segurtasuna bermatzeko asmoz. 07. Urmael bat sortzeko proiektua egiteko baimenak eta baliabideak jarri dira Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean. 08. Hainbat dirulaguntza jaso dira: * Kultur programarako laguntza (EJko kultura saila) * Parte hartzea sustatzeko (GFA Partaidetza saila). * Baserri bideak konpontzeko (GFA Landa Garapena). * Burugorri eraikinaren bigarren solairuko moldaketarako (EJko Landa Garapena). * Rokodromo eta boulderrak eraikitzeko(EJko Landa Garapena). * Eskolako hesia jartzeko (EJko Hezkuntza saila). * Landaola, Landa Garapen elkarte guztiak biltzen dituen elkarteak ateratako dirulaguntza osagarria. 09. Covid-19aren aurrean honako neurriak hartu dira: * Maskara banaketa egin da. * Eraikin publikoetan gel hidroalkoholikoaren dosifikatzaileak jarri dira. * Ostalaritza suspertzeko bideoak ekoitzi dira.
12. Botikinaren parean ikurra instalatu da, telefonoa martxan jarri da eta ordutegia luzatu da.
14. Baso bideen ordenantza bultzatu da Debako Udalarekin batera. 15. Udalerriaren mapa berriak egin dira GIS teknologiarekin Debako Udalarekin batera. 16. Desbroze lanak egin dira: * Baserri bideen ertzetan. * Eskola pareko aldapan. * Zabalsoro frontoi bueltan. 17. Burugorri eraikinean hobekuntzak egin dira: bigarren solairuan gelak atera, beheko aretoa egurrarekin forratu, pintaketa lanak, kudeatzailearentzat bulegoaren atondu eta beharrezko altzariak erosi. 18. Hobekuntzak egin dira Zabalsoro frontoian: garbiketa orokor bat, LED sistemadun argiteria instalatu eta frontoiaren pintaketa egin Itziarko Peri Batzordearekin elkarlanean. 19. Lasturren mahai eta banku berriak jarri dira aisialdi gunean, eta erreka ondoko hesia konpondu eta zubia gurutzatzeko heldulekuak jarri dira. 20. Elorrixako auzotarren eraikineko “fosa septikoa” konpondu da eta proposamen ekologikoagoa landu da arazoei konponbidea eman nahian. 21. Lasturko eta Elorrixako GR mapen egiturak konpondu eta txukundu dira. 22. Harrera zerbitzua hobetu da. 23. Debako Udalak Itziarko Auzo Udalaren kudeatzaile lanpostua atera bitartean, Siadeco Elkartearen bitartez kontratatu da zerbitzu hori beteko duen langilea.
23
24. Debako Gurutze Gorriarekin desfibriladore bat kaskoan eta bestea Lasturko aterpetxean jarri dira, egoera hobetzen denean ikastaroak egingo direlarik herritar orori irekiak. 25. Burugorri eraikinean berrikuntza eta konponketak egin dira: mahai berriak tabernan, segurtasun atea eta leiho berriak lehen solairuan, baldosa zegoen lekuan egurrezko lurra jarri eta pintatu, fatxada zuritu,atzeko terraza eta bigarren solairuko balkoia txukundu eta garbitu. 26. Aldundiari beharrezko ikusi diren hainbat bionda eskatu eta ipinarazi zaizkio bereak diren bideetan, hala nola, Lasturko bidean, Endoiako bidean eta Arbizkoa auzoan. 27. Endoiako Biltokia ireki da, prozesuaren kudeaketa Zestoako Udalarekin elkarlanean eginda. 28. Zuhaitz landaketak egin dira Elorrixako eremuan (GFA eta Geoparkearekin lankidetzan)eta industrialdea eta herrigunearen arteko pendizetan. 29. Auzolan saioak antolatu dira Egia auzora doan herri bide bazterrak garbitzeko. 30. Elurzuloaren lehengoratzea amaitu da. 31. Landutako hainbat proiektu dira, nahiz eta oraindik ez gauzatu: * Industrialdearen inguruan oinezkoen espaloiak hobetzea (Girder ingenieros). * Industrialdean autobus markesina berria jartzea(Girder ingenieros). * Industrialdeko bariantea diseinatzea (Girder ingenieros). * Boulderraren proiektua (The Climb). 32. Udaleku ibiltaria sortu da 12-16 urte bitartekoei eskaintza zabalduz, Burugorri Martxanekin lankidetzan. 33. Eskolako zaintza babestu eta diruz lagundu da gauzatu dadin. 34. Frontoi aurreko parkeko lurra eta jolas gune berria sortu dira. 35. Gabonetako argiteria berritu da. 36. Elorrixako erdigunean ibilgailuen abiadura moteldu asmoz badenak jarri dira. 37. Herriko ostalariak ezagutarazi asmoz, IAUk, bakoitzaren ezaugarriak eta berezitasunak aipatuz grabaketak gauzatu ditu. 38. Umeentzat gabonetan guraso elkartearekin batera Lasturko rokodromoan eskalada eta zaldiketa antolatu dira.
39. Endañeta Altzariak paretik hasi eta kalebarrenerainoko farolen aldaketa egingo da. Kontsumo gutxiagoko argiteria jarriz. 40. Herri sarreretako señalizazioak jarri dira (Bikain, Gure Denda, Kanala parean) herri barneko abiadura arautzeko. 41. Itziarko Auzo Udalaren lehen berripaperaren argitaratu da. 42. Kontzeju Etxeko batzar aretoa atondu da, zenbait konponketa arin eginez. 43. Pilota partidu ofiziala egin da Zabalsoro frontoian. 44. Amak taldearen kontzertua elizan. 45. Arriola auzoko farolen bateriak aldatu dira. 46. Arnasa Gara ekitaldia egin zen, euskararen arnasgune izatearen ondorioz. 47. ExerCita saio informatiboa egin da, Cita-Alzheimer ekimenetik sortutako programari buruzkoa. 48. Oinatzen Tailerra egin zen Burugorrin Geoparkeko Ingurumenaren teknikoarekin. 49. Mutxiarte kalearen asfaltatze eta egokitzeari ekiteko, inguruaren degradazioaren eta egin beharreko lanen inguruko txosten teknikoa enkargatu da. 50. PR lursailaren goiko aldearen azterketa topografikoa egun da eta beheko aldearen azterketa enkargatu da. 51. Datorren ikasturterako, osasun prebentzio neurrietara egokituko den ikastaro eskaintza lantzeko taldea osatu da. 52. Ur, gas, elektrizitate, telekomunikazio eta gainerako udal sareen informazio digitala eskuratzeko Inkolan zerbitzuan alta eman da. 53. Uda Aisiaren egitarauaren aseguru eta nomina gastuak auzo udalak bere gain hartu ditu. 54. Gurutze Gorriarekin sinatutako 2020ko hitzarmenaren baitan, mediku estaldura eman zaio nerabeen kanpaldi ibiltariari. 55. Lasturko aterpetxea irekitzeko baimena eman da, bete beharreko osasun neurriak hartuta. 56. Andutz Biltokia irekitzeko baimena eman da, bete beharreko osasun neurriak hartuta. 57. UEMArekin lanean, Bertatik Bertara proiektua sustatu da, Euskaraldia bultzatu da urteko plangintzaz gain.
Pandemiaren eraginpean Egundo aurreikusten ez genituen aldaketak ekarri dizkigu Covid-19a dela eta sortutako larrialdiak. Orain dela ia urtebete kaleak hustu eta etxean konfinatu ginen, eta geroztik olatu bat bestearen atzetik bizitzen ari gara, guztion egunerokoari nabarmen eraginez. Itziarko Auzo Udalak ahal duen mailan egin behar izan dio aurre egoera berriari. Erakunde xumea izanik, baliabide mugatuak ditu. Osasun neurriak hartzea izan zen lehenengo lana, eraikin publiko guztiak itxi eta bertan behera geratu ziren ekimen, ikastaro eta bestelakoak. Urtean zeharreko usadio, jai eta ospakizun soziokulturalak eteteak zuzenean kolpatu gaitu, herri txiki batean horrek dakartzan ondorio zuzenekin. Jendartearen ahultzea, giza harremanen txirotzea eta bizitza-kalitatearen galera, besteak beste. Eta, jakina, oraindik neurtu ezinak diren ondorio ekonomikoak. Era berean, erakundeen arteko elkarlana bultzatu eta oinarrizko premiak lehenestera eraman gaitu egoera honek. Hortik, Debako Udalarekin lankidetza sendotu egin dugu, ekimena bateratu, erabakiguneak zehaztu eta eginbeharrak koordinatuz. Ezinbesteko elkarlana aurrerapauso positiboa izan da, eta eskumenak balioan jartzeko ere lagungarri bilakatu da. Konfiantza giro horren lekuko dira sinatutako hitzarmena, eta aurrekontu berrien onarpena. Honako neurriak hartu ditu auzo udalak Covid-19a hedatu zenetik: • Maskara berrerabilgarrien banaketa. • Gurutze Gorriarekin Zaintza Sarea eta janari bilketa. • Hitzarmena elizbarrutiarekin, apaiz etxea erabiltzeko, ikastaroak bertan kokatuz segurtasuna berma dadin. • “Tranpapea” espazio ireki gisa egokitzea, eskola-ume eta herritarren erabilerarako. • Bertako ostalaritza suspertzeko kanpaina. • Gazteleku eta ludoteka irekiak, Burugorri Martxan-ekin lankidetzan, osasun neurrietara egokituta. • Aisialdi eta denborapasa guneen arautzea, erabilera segurua eskaintzeko. • Salbuespeneko jarduerak: ekitaldiak udan (pilota partiduak, Amak kontzertua elizan), ikastaro eta tailerrak. Laster gaztelekua eta ludoteka irekiko dira, baldintzapean.
Osasun larrialdi honek agerian laga dizkigu gabeziak. Bertatik bertarako gutxieneko zerbitzu publikoen garrantzia inoiz baino gehiago antzeman dugu. Bestetik, espazio irekien eta ingurumenarekiko harremanaren balioa bistaratu digu. Premiazko egitasmoak argitzeko ikasgaitzat hartu behar genuke aurrerantzean, denon ongizatea babesteko bideak jorratuz. Egoera honek luze joko du, eta hasi berria dugun urtean ere, indarra bateratu eta aurre egitea dagokigu. Elkar zaindu dezagun!