EMAN ETA HARTU GALDETEGIAREN EMAITZAK 02.– Parte hartze et a iritziaren grafikoak. 04.– Dozena proposamen, emaitzaren arabera. 08.– Beste proposamenik bai? 12 . – Au zo l a n p r o p o s a m e n a k . 13 . – Z e r h o b e tu ko ze n u ke ? 15 . – G a i n o n t ze a n a i t a t ze ko a k . 16 . – Ba l o r a z i o o r o ko r r a .
2 01 8 k o o t s a i l a
0 3 . – Ta l d e E r a g i l e a r e n b a l o r a z i o a .
2
PARTEHARTZEA AUZOAREN ARABERA (%) Besterik %3,6
Arriola %4,7
Itziarko kalea %49,7
portzentaien arabera agertzen dira argitalpen
Elorrixa %4,7 Mardari %9,8 Endoia %4,1 Lastur–Arbiskoa %9,3
PARTEHARTZEA ADIN-TARTEAREN ARABERA (%) Besterik %4,7
1/4 jaso dira beteta, 197 guztira. Gra�ko eta datuak
Egia %3,6 Itsaspe %10,4
80tik gora %4,1
Zabaldutako galdetegien
16–25 urte %10,4
65–80 urte %11,9 25–40 urte %23,8
65–65 urte %26,9 45–50 urte %18,1
GALDETEGIARI BURUZKO IRITZIA (%) Besterik %9,3 Ez dakit %8,8 Alfer-alferrik da %3,6 Berdin zait %2,1
Baliagarri deritzot %76,6
honetan, 197 horiek liratekeelarik %100a.
3
B
A
L
O
R
A
Z
I
O
A
Hasieratik azpimarratu genuen auzo udalak ezer izatekotan parte hartzailea behar zuela, administrazio publikoaren funtzionamendu ohikotik harago, hurbiltasunean funtzionatu behar zuela. Aurreko urteetan ahal den bezala landu ditugu aurrekontuak, hutsetik abiatzeak dakarren erronka eta ditugun zailtasunek mugatuta. Hirugarren saiakeran herritarren iritzi eta ekarpenak jaso nahi izan ditugu, inbertsioen atalean lehentasunak markatzeko. Hortik etorri da “Eman eta hartu” galdetegia. Izenak buelta ematen dio betiko moldeari, hartu eta ematetik, eman eta hartzera. Erabakiak gure ordezkariek hartzetik erabakien parte geu izatera pasatzeak ohitura aldaketa dakar. Positiboa da Talde Eragilearen balorazioa. Galdetegiaren emaitza kopurua eta zenbakiekin tematu gabe, ikusi behar genuke nondik gatozen, eta nora nahi degun iritsi. Zabaldutako galdetegietatik laurdena jaso dugu bueltan. Balekoa deritzogu lehenengo aldia izanik, emaitzak bezainbat baldintzak hartu behar direlako kontutan. Emaitzen zehaztasunak pixkanaka barneratuko ditugu. Irakurketa egiten hasita, askotarikoak dira ondorioak: • Herritarren gogoa eta lehentasunak non dauden antzemateko balio izan digu. Ekarpen bezainbat kexa jaso dira bertan. • Itziarko Auzo Udala eratu aurretik datozkigun premiak dira nagusi. Urteetan konpondu gabeko eskaerak. • Ondorioetan azpiegiturak eta behar materialak nabarmentzen dira, zerbitzu edo politika sozialen gainetik. • Auzo udalaren funtzio eta eskumenak ez dira oraindik behar bezela barneratu, zertarako ahalmenak dituen eta zertarako ez. • Emaitza parekatuak izanik ere, kalegune eta baserri-auzoetako eskaeren artean bada aldea eta zenbait kontu agertu dizkigu. • Adin tartearen arabera aldakorra izan da parte hartzea. Aipagarria da gazte jendearen erantzun apala. • Auzolana estimatzen dugu herritarrok, baina garai bateko antolaketa moduak bestelako planteamendu bat eskatzen digu gaur egun. • Hainbat txokotako arazo puntualak bistaratzeko balio izan du, Talde Eragileak ikusi ezin dituenak, horietako zenbait konponbide errezekoak dira, gainera. • Ebaluazio moduan ere baliagarri zaigu galdetegia. Bere gorabeherekin, herritarrek babestu egin dute orain arte egindako bidea eta konfiantza eman diote Talde Eragileari. • “Eman eta hartu” galdetegia tresna egokitzat jo da eta ondo ulertu da bere eginkizuna. Aurrerantzean eredu bezela burutzeko ekimena izan daiteke. • Hobetzeko, lehenago hasi daiteke lanketa, denbora tarte gehiagoz. Hartara, urteko aurrekontuen inbertsio atalaz gain, bestelako partidak jorratzeko ere astia emango luke. • Epea ez ezik prozedura ere berrikusi daiteke, beti ere emaitzak hobetzeko bidean. ITZIARKO AUZO UDALAREN TALDE ERAGILEA
tel: 943 19 92 55 / itziarkoauzoudala@gmail.com
4
DOZENA PROPOSAMEN Dozena proposamen berri luzatu genizkizuen, modu zabal batean iradokiak, norberarentzat duen inportantziaren arabera 0tik 10era puntuatzeko. Guztiek jaso dute sostengu zabala, gutxieneko 6,40tik gorako bataz bestekoaz. Proposamenok 2018an aurrera eramatea litzateke helburua, beti ere egungo baldintza tekniko, juridiko eta ekonomikoek bermatzen duten bideragarritasunaren baitan. Ezaugarriak zehaztuz, bataz besteko puntuazioaren arabera ordenatu dizkizuegu orriotan. Eginbehar hauetako bakoitzari arduradun bat izendatu zaio, emaitzera iristeko.
2
1
Hondakin kudeaketa eta kale garbitzea berraztertzea, kostu eta emaitzak hobetuz.
Bataz beste: 7,95 Kalean: 8,22 / Baserri-auzoetan: 7,73
Itziarko Auzo Udalaren gastu �joen erdia baino gehiago xurgatzen du hondakinen kudeaketak. Era berean, emaitzak ez dira oraindik nahi bezalakoak. Zer esanik ez kale garbitzea. Ez dugu oraindik eskuratu hondakin zerbitzu osoaren informazio teknikorik. Lehenik eta behin, eskaintzen zaigun zerbitzuari buruz txostena enkargatuko diogu Mankomunitatea eta Debako Udaleko zerbitzu batzordeari. Hortik kostuak murriztu eta ahalik eta zerbitzu onena jasotzeko urratsak emango ditugu, Debako Udalarekin lankidetzan.
Argiteria publikoaren hobekuntza plana. Egungo instalazioen berrikuntza eta egokitzapena. Bataz beste: 7,65 Kalean: 8,32 / Baserri-auzoetan: 7,01
Arazoak ematen ditu argiteria publikoak, herrigunean zein industrialdean. Landa eremuan ere badira oraindik gabeziak. Lerro ezberdinetan banatua dago argiteria herrigunean, eta sarri dira itzalaldiak. Horren zergatia bilatu eta konpontzea litzateke egitekoa. Era berean instalazioen estudio bat eskatuko dugu Auzo ezberdinetan farolak eguneratu diren arren, herriguneko farolak ez dira jasangarriak. Beraz, asmoa litzateke egungo irizpideetara egokitzea, kontsumoari eta kutsadura luminikoari dagokionez. Idustrialdeko argiteriaren ardura ere auzo udalari dagokio. Hor ere, plangintza bat egin eta epe ezberdinetan, argiteria egokitzea aurreikusten da. Haserako inbertsioak luzera begira kostuak murriztea ahalbideratuko digu.
DOZENA PROPOSAMEN
3
Auzolan plangintza bateratua. Asmo desberdinak sailkatu eta antolatzea. Bataz beste: 7,46 Kalean: 7,58 / Baserri-auzoetan: 7,45
Gurea bezelako herri txikian bizirik dirau auzolan antolaketak. Asko dira horren adibidean urtean zeharreko egutegian. Auzolana koordinatuko duen arduradun talde bat osatzea litzateke helburua, auzolan ekimena antolatuko duena. Auzo desberdinetara iristea litzateke asmoa.
4
Gazte eta gaztetxoen bilgune, antolaketa eta arazoak tratatuko dituen proiektu bat jorratzea. Bataz beste: 7,35 Kalean: 7,74 / Baserri-auzoetan: 7,07
Ohiturak asko aldatu dira azken hamarkadotan, eta pixkanaka gazteen dinamika apalduz joan da Itziarren. Antolaketa indartu eta gazteen behar eta kezkak bilduko dituen prozesua martxan jartzea litzateke asmoa. Gazte eta gaztetxoak izango dira prozesu honen eragile eta auzo udalak bitartekoak jarriko ditu. Andutz Biltokia izango da horretarako gunea. Uda bitartean landuko litzateke proposamena, gero aurkeztu eta irailetik aurrera burutzeko asmoarekin.
5
Baserrien egoera aztertzeko inkesta bat egitea. Bataz beste: 7,32 Kalean: 7,04 / Baserri-auzoetan: 7,49
Baserria izan da gure nortasun eta bizimoduaren oinarri. Gaur egun egoera zaila da, orokorrean. Ezinbestekoa deritzogu baldintzak aztertzea, aurrerago saiakerak egiteko. Aurtengo helburua litzateke auzo ezberdinetako baserri multzoak nola dauden jasotzea (zenbat lagun bizi diren, hutsik ote dauden, bizitzeko egoeran...). Horrekin txosten moduko bat osatuko genuke.
5
DOZENA PROPOSAMEN
6
6
Jubilatu batzorde bat martxan jartzea, auzo udalaren baitan urtean zeharreko ekimenak koordinatuko dituena. Bataz beste: 7,28 Kalean: 7,48 / Baserri-auzoetan: 7,14
Jubilatuei zuzendutako ekimena kudeatuko duen batzorde bat osatzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Urteko bazkariaz gain, tailer eta hitzaldi desberdinak antolatu eta urtean zeharreko jarraipenaz arduratuko dena Talde Eragilearen jardunarekin bat eginez proposamenak aurrera aterako dituen talde bat. Horretarako herritar ezberdinekin harremanetan jarriko gara, eta taldea osatu ahala elkarlanean antolatuko dira ekintzak.
7
Mapa-puntuak eta landa eremuko seinalizazioak berritzea eta egokitzea. Bataz beste: 7,20 Kalean: 7,05 / Baserri-auzoetan: 7,31
Bistan da zenbait lekutako mapa puntuak eta seinaleak daukaten berritu beharra. Baserri izenen seinale eta mapak, ingurumirako mapak eta bestelakoak. Auzo udalari dagokion uneetan, osoko plangintza bat egin eta baliabideak bilatuko ditugu. Foru Aldundiari dagozkionetan, berriz, eskaera bideratu dugu konponketak egiteko.
8
Landa eremuko bidegurutze–gune nagusietan argiteria jartzea. Bataz beste: 7,02 Kalean: 6,88 / Baserri-auzoetan: 7,20
Auzotarrekin hitz egin eta argiteria jarri beharreko guneak detektatu eta zehaztuko ditugu. Zabor ontziak kokatuta daudeneko bidegurutzeei emango zaie lehentasuna. Mugimenduarekin bere kasa pizten diren farolak jartzea litzateke asmoa, beharraren arabera funtzionatuko dutenak.
9
7
Industrialdeko P eta R lursailei (kanposantuzahar parekoak) parke erabilera emateko txukuntze eta egokitze lanak. Bataz beste: 6,92 Kalean: 7,69 / Baserri-auzoetan: 6,08
Nonbaitetik hasteko, hirigintza artxiboetara jo eta lursail hauen mugak begiratuko ditugu, pendizak eta inguruak noraino iristen diren zehazteko. Ondoren, asmo bat landuko da adituen aholkularitzaz, behar eta iritzi derberdinak jasota eredu bat marrazteko. Horren arabera, fase desberdinetan, pixkanaka joango gara egokitzapenak egiten laster batean erabilera publikoko parke izaera har dezan.
10
Urtean zeharreko ikastaro eskaintza zabala osatzea, aukera eta gai desberdinekin.
Bataz beste: 6,87 Kalean: 7,26 / Baserri-auzoetan: 6,59 Ikasturte berrirako egungo eskaintza sendotu eta aukera haunditzea litzateke helburua, elkarguneak bultzatu eta jendartea sustatuz, baliabide publikoak erabiliz. Horretarako gela berriak egokituko dira Burugorri eraikinaren bigarren solairuan, eta Burugorri Martxan ekimenarekin koordinatuko dugu asmoa. Baldintzak adostu (gutxieneko kopurua, gehinezko kuota,...) eta aukera ezberdinak landuko dira.
11
Kaleguneko etxebizitza hutsen arazoaren gainean azterketa bat.
Bataz beste: 6,42 Kalean: 6,43 / Baserri-auzoetan: 6,51 Itziarko kalegunearen garapenean etorkizuneko eraikuntza berrien plangintza aztertzea bezain premiazkoa dirudi hutsik edota egoera txarrean dauden etxebizitzei begiratzea. Hasteko, txosten bat enkargatuko dugu, errealitatea zein den aztertzeko, eta hortik aukera desberdinak landu. Emaitzak esku artean izandakoan erabakiko da nondik jo.
12
Inguruko ibilbide eta pasealekuetan eserlekuak jartzea. Bataz beste: 6,40 Kalean: 6,63 / Baserri-auzoetan: 6,24
Paraje ederrak ditugu inguruan, baina egokitutako pasealekurik ez da apenas, industrialdeko bideaz aparte. Daudenak aztertu eta txukuntze lan bat burutu nahi da. Eserleku berriak jarriko ditugu han-hemenka.
Beste proposamenik bai?
8
LANDAGUNEKO BIDEAK
MENDI-BIDEAK
– Baserri bideen hobekuntza plan zabal bat aztertu.
– Lasturko kanalaren egoera aztertu eta interbideak topatzea. Proiektu bat burutzeko urratsak ematea, egoera arriskutsuan delako.
H E R R I T A R R E N
E K A R P E N A K
– Baserri bideak hobetzea–konpontzea. / Bide bazterrak eta kunetak garbitzea. – Bihurgune arriskutsuetan babesak jartzea.
– Mendi bideak txukuntzea.
– Kamioien gasoil isurketak zaintzea.
HERRIKO SARRERA
Eskaera konkretuak:
– Herriko sarrera txukun–ondo jartzea.
– Lastur Beheko bide ertzeko marra eten zuriak margotzea.
– Herriko sarrera oso arriskutsua dago oinezkoentzat.
– Presalde, Uraintziar, Sagarbide, Usarra, Santuaran bideak asfaltzatzea.
– Herriko sarreran urbideak txukundu.
– Marizelai-Olaberri-Arrua Erreka bidea konpontzea. – Arbiskoan Zabaletatik gora SakabiBerriko etxe barrenian dagoen kurba itxia zabaltzea. – Elorrixako bidea konpontzea. – Galarreta gainera doan bidea konpontzea. – Herribideak egitea baserriko irisgarritasuna hobetzeko. BeliosorotikOlazabala, Uxarruatik-Santuaranera, Santuaranetik-Irurera. Baserri bideen arloan, ahalegin berezia egin du Itziarko Auzo Udalak bere sorreraz geroztik. Ditugun baliabideak xumeak izanik, pixkanaka burutu beharreko lana da hauxe, eta horretan ari gera. Oraintsu Foru Aldundiak argitaratutako dirulaguntzetarako aurkeztuko dira aukera gehien dituzten bideak, eta daukagun zerrendatik dagoen aurrekontuaren arabera joango gera konpontzen.
ITSASPEKO BIDEA – Itsaspeko bidearen (Etxeberritik Bustorako tartea) hobekuntza, zabaldu eta garbitu.
Eskaera konkretuak:
– Hostala - Benta - Kanala - kalebarrena lotuko dituen espaloi bat. – Kalebarrenetik Kanala aldera doan bidea zabaldu. – Lizarbetik aurreikusita dagoen barianteari bultzada bat ematea. – Kanaletik poligonoa doan bide bazterreko zuhaitzak moztea. – Zebra bideak: poligono bidean, Erreten parian, Kanala gainian... – Industrialdeko espaloia bukatu. – Erreten paretik txalet adosatuetara egitekoa den azeraren benetako beharra berraztertzea. – Bus geltokian, Kanala parean, semaforoa eta markesina jarri. – Eleiza azpiko lursaila udalarena izanik, hor proiektu bat garatzea. – Etxeberri aurrean (Benta parean) rotonda egoki bat egitea.
Herriko sarrerari dagokionez, daukan egoera kaskarra ikusita, txukuntzeaz gain, osoko plangintza bat eskatzen du behetik hasi eta gorainokoa. Esfortzu nabarmena izanik, lehenik eta behin, ibilbide-orri bat zehaztu eta Debako Udalarekin zein Foru Aldundiarekin egitasmo bat aurrera ateratzea litzateke modua.
Beste proposamenik bai?
9
HERRI LANGILEA (BALIABIDEAK)
– Kaleen zirkulazio zentzuak azterzea. Eskaera konkretuak: – Kalebarrena peatonalizatzea. / Kalebarrenetik plazara kalea peatonalizatzea. – Kaleko errepide zatia asfaltatzea eta konpontzea. – Galtzada kalea konpontzea. / Kaltzadako adokin desberdin hoiek liso jartzea. – Burugorri inguruan oinezkoei lehentasuna ematea. – Kaleak norabide bakarrekoak jartzea. – Kili-kolo dauden alkantarilak konpontzea,inguruan goma bat jarrita adibidez. Behin eta berriz agertzen den eskaera da kalearen peatonalizazioa. Oraingo trafiko norabideek estualdia sortzen dute sarri kalebarrenean. Zirkulazioa hobetzeko saiakerak egin daitezke. Hala ere ez dirudi erraza, bestelako irtenbiderik gauzatu bitartean. Zentzu honetan, aspaldi mahai gainean jarritako herriko saihesbidea litzateke irtenbidea. Kontsultak egingo ditugu, proiektu horren bideragarritasuna aztertzeko.
– Udal makinaria langileak erabiltzeko, desbrozadora, ibilgailua 4x4 elur kentzeko egokitua, pick up bat... GARRAIO PUBLIKOA – Garraio publikoaren egutegi/ordutegia eguneratzea. – Autobus zerbitzua landa-eremura eta auzoetara zabaltzea. – Egunean autobus zerbitzu bat ItziarLastur-Deba, Deba-Itziar-Lastur ibilbidea egingo duena. KIROLA - ZENBAIT – Frontoian, umeen ordutegitik kanpo, lehentasuna herritarrek izatea. – Frontoia margotzea. – Polikiroldegi bat, Txitxarro eremua ondo legoke horretarako. – Piszina ireki edo itxiak jartzea. – Kirol instalakuntza/ekipamendu bat jartzearen azterketa. – Kirol arloko aktibitate gehiago, cross-�t, eskalada,TRX... – Korrika ibiltzeko leku politak. – Kirol taldeak sortu eta kudeatuko duen taldea sortu. – Eskalada-boulder leku bat egokitzea. Itziarko kaskoan edo auzoren batean. – P eta R lursailak parke eta kirol ekintzetarako egokitzea.
FIBRA OPTIKOA - INTERNET – Fibra optikoa jartzea herrian. / Internet estaldura leku guztietara iristea, baserrietara ere bai. ARGITERIA
PASEALEKUAK – Pasealekuak hobetzea adinekoentzat, gurpil-aulki eta umeentzat modukoak. – Oinezko ibilbide-sare seguru bat osatzea herri inguruan.
– Poligonoko eta kaleko argitegia hobetzea.
– Santa Katalinara oinezko ibilbide egoki bat osatu.
– Frontoi aurreko parkeko argiteria ondo jartzea.
– Bidegorri bat.
– Gabonetako argiak gehitu edo aldatu.
– Teleixatik Irure aldera doan herribidea zati bat asfaltatu eta eserlekuak jarri.
E K A R P E N A K
– Kalearen peatonalizazioaren azterketa bat egitea.
– Udal langile bat herri eta inguruetako lan desberdinak egingo dituena (garbiketa, zuhaitzen zainketa, bideak konpontzea...)
H E R R I T A R R E N
KALE PEATONALIZAZIOA - TRAFIKOA
10
Beste proposamenik bai? OSASUN ZERBITZUA – BOTIKA
IKASTARO-TAILERRAK
– Osasun zerbitzu gehiago.
– Ikastaro eta taller plangintza eta informazio zabala.
– Des�briladora bat jartea Burugorrin. – Botikako eta medikuen orduak bateratu. Botikarien oporretan ordezkoa eskatu. – Botika eguerdiko ordubatak arte irekita egotea. GAZTERIA–ANDUTZ BILTOKIA
H E R R I T A R R E N
E K A R P E N A K
– Gazte kuadrila batek lokala nahi balu, lokal hoien informazioa eskura izatea. – Zentro eraikinean eskola egingo balitz, gazteentzat beste topagune bat egokitzea. – Andutz Biltokiko gaztetxoen parte hartzea bultzatu. / Gazteentzat ekintza gehiago. ADINEKOENTZAT LOKALA – Eguneko zentru - bilgune bat, jokuan ibiltzeko, elkartzeko... – Udaletxe zaharraren berritze planean, jubilatu elkartea sortzea plazaren mailan, erdi taberna erdi elkarte. Astean zehar zerbitzuak eskeiniz jubilatuei eta umeak plazan dauden bitartean gurasoentzat kafe lekua. Plazak bizitza behar du.
– Gai ezberdinetako ikastaro praktikoak adin guztientzako. / Tailer edo ikastaro trukaketa, dkitenen artean. – Tailer eta hitzaldi gehiago: eskulanak, sendabelarrak, sukaldaritza, margotzen ikasi, jaboia egiten, josteko ikastaroa, ekonomia alternatiboa sustatu, energia alternatiboak, osasuna, kutsadura, berrerabilpena, elektrizitatea, iturgintza...... – Euskara barnetegia. – Ordenagailu batzuk Burugorri eraikinean. KULTUR ESKAINTZA – AISIA – “Aterki kulturala” asmoa martxan jartzea. – Herri giroa falta da. Ekintza desberdinak jendea ez joateko kanpora, behar beharrezkoa. – Belaunaldi arteko harremana sustatzeko jarduerak-proiektuak bultzatu. – Neguan zinema eta dokumentalak.
– Txitxarroko eraikina eguneko zentro edo residentzi bat egiteko aprobetxatu, edo baita eraikin bera tanatorio bat jartzeko.
LIBURUTEGIA
ZENTRO / UDALETXE ERAIKINA
KOMUNIKAZIOA
– Zentru-udaletxe eraikina berritzea.
– Herritarrenganako komunikazioa landu/ hobetu: webgunea, hileroko boletina, urteko memoria...
ESKOLA – Eskola berri bat behar da. – Eskola berriaren proiektuari babesa eta bultzada ematea. BASERRIA: DIRU-LAGUNTZAK ETA ATENTZIOA – Baserrietako fatxadak pintatzeko diru laguntza ahalegina. – Baserritarren egoera hobetzeko dauden laguntzak adieraztea. – Baserritara bisitak beraien beharrak ikusteko. / Baserrietako edadetu eta gaixoen beharren ardura izatea...mediku zerbitzuak, zaintzak dituzten edo ta ez...
– Liburutegi baten beharra. / Liburutegi bat, etxeko liburuekin.
– Itziarren informazio puntua jartzea. – Ixixa berreskuratzea. Komunikazio arazoaz jabetzen da Talde Eragilea eta hobetzen joatea du lehentasun, ahal den heinean. Laster izango dugu martxan auzo udalaren webgunea, eta horrekin batera noizean behineko boletinak argitaratzea ondo legoke, unean uneko informazioa argitaratu eta orain arte bezala etxez-etxe banatzeaz gain.
Beste proposamenik bai?
– Herriko sarreran eraso sexistaren aurkako adierazten duen kartela. – Herriko sarrera bakoitzean panel bat mapa eta informazioakin. – Sakoneta eta Mendata itsasora jeitsierak seinalizatzea. – Itxaspen panel informatiborik ez dago. URA – Ura pasatzea oraindik behar bezela ez dagoen baserrietara. – Itxaspe auzoan ura sartzea oraindik ura legez ez dagoen baserrietara. HERRI TXUKUNA
LIZARBE – Lizarbeko eskilara eta inguruak txukundu eta egokitu. – Lizarbeko garbilekua berreskuratzea ondare bezala. AZTERKETA ZENBAIT – Herrian dauden etxe-hutsak birbaloratu eta aztertu nola aprobetxatu daitezkeen. – Turismoak landagunean eragiten duen inpaktoa aztertu. – Legegintzaldi osorako plangintza bat. Nolako herria nahi degun... lehentasunak jarri... – Komertzio berria sustatzea, hutsak dauden lokaletan, zerbitzu �nkoak izateko.
– Goixena zulua garbitu. – Paretak txukundu, kalebarreneko muralen antzera. – Kartel eta pankartak behin pasatakoan kentzea jarri dituenak. KUTSADURA – Industrialdeko kutsadura neurtu. – Enpresetako ingurugiroa zaindu eta kontrolatu. – Etxe ondoan dauden tailerrek ateratzen duten zarata eta bibrazioa kontuan hartzea. HONDAKIN KUDEAKETA – Zabor bilketaren inguruan azterketa sakon bat egin. / Gastua nola jeitsi.
ZENBAIT AKTUAZIO – Lasturko frontoia ixtea, gutxinez festatan toldo batekin, hobeto kristalera batekin. – Autobus paradan, Kanalan, markesina eta semaforoa. – Eskolatik jangelara bide bat egin. ALMAZEN BAT – Almazen bat, herrian erabiltzen diren tresna eta baliabideak gordetzeko. – Herriko gauzak gordetzeko lekua, era berean erabiltzeko eskaera prozesua landu. GEHIAGO – Ludoteka edade guztitako umeentzat.
– Konpost gune gehiago jarri.
– Mendiak garbittu.
– Sagarbide pareko kontenedoreekin dagoen arazoa konpontzea.
– Entitate juridiko berri baten beharra, ekimenak aurrera eramateko. – Harrera bulegoa egunero irekitzea.
TXAKURRAK – Txakur kaka botatzeko zakarrontziak jartzea eta jabeak kontzientziatzea, mesedez. – Txakurrak ibiltzeko gune berezia jarri, kalea ez zikintzeko.
– Sagardotegi bat herrikoia, inguruko baserrietan biltzen ez den sagarrekin, auzolanarekin. – Ehizerako herriko kotua.
E K A R P E N A K
– Baserri inguruetako bidegurutzeetako seinaleak berreskuratu.
H E R R I T A R R E N
SEINALEAK
11
12
Auzolan proposamenak AUZOLANAREN ANTOLAKETA
ZENBAIT
– Talde bat osatzea, auzolana kudeatzeko. / Urteko auzolan plangintza bat.
– Auzo ezberdinetan ekintzak antolatzea.
– Auzo guztietan auzolan taldeak antolatzea eta urteko planaren barruan deialdiak egitea.
H E R R I T A R R E N
E K A R P E N A K
– Auzolana da lanabesa eta hau da batzarraren erabakiak egi bihurtzeko indarra. – Auzolan batzuk urterokoak dira... Peria antolatu, herriko festak... Burugorri Martxan... ez da soilik aitzurrarekin eta palakin egiten den lana.... ta jendiak parte hartzen du.
– Elurzuloa bukatu. / Elurzuloa bezela, patrimonioa konpontzen joatea pixkanaka, adibidez karobiak. / Elurzuloa oso gaizki. – Txunkunketak: Herriko txoko desberdinak. / Mutxiarte kaleko paretaren kuixidadea. / Frontoiko kristalak garbitu, urtean behin edo bitan. – Garbiketak: Itziarko itsasertza garbitzea denon artean. / Goixenako zuloa garbitzea.
– Auzolanean zenbait lan txiki egin daitezke, baina gauza gutxi.
– Lizarbe berreskuratu. / Aintzinako labaderoak errekuperatu, replika edo kartel batzuk jarriz.
– Auzolana injustua eta zikina da, batzuk lanean eta besteak aprobetxatu!
– Zuhaitz landaketa eta zaintzak. / Poligonoko pendizetan arbolak landatzea.
BIDEAK / HERRI-BIDEAK / MENDIAK ETA MENDIKO BIDEAK – Bideak garbitzea. / Kuneta eta kamin bazterrak garbitzea. – Herri-bideak berreskuratu eta zaindu. – Bentatik kalera daraman bide zaharra berritu-txukundu. / Kanala gaineko markesinatik Zabalenera doan herri-bidea asfaltatu – Kanposantu zaharreko herri-bidea garbitzea.
– Langabeziaren aurkako politika lokalak sustatu. – Kirol ekintzak antolatu...mendi bizikleta martxa bat, BTT martxa bat. – Baserrian bizi diren eta guztiz gai ez diren pertsonei baserriko lanetan laguntzeko plangintza egin eta burutzea. – Materiala jarri ezkero frontoia egitea Elorrixan. – Baserritan faltan dauden herriko ura sartzea.
– San Martin baserritik Elorrixako auzora doan bidea txukundu.
– Indutrialdeko P eta R lursailei parke erabilera, biztanleak eta Itziarko eskolako irakasleak parte hartzea erabakietan.
– Mendiak eta ingurua garbitzea. / Mendiko bide-pasealekuen garbitzea.
– Komunikazio arloa, txostenen bidez edo urteko memoria idatziz.
– Oinezko ibilbide berriak sortu eta daudenak zaindu.
– Baratzak herritarrentzat.
– Mendia txukuntzeari utzi ta kalea txukuntzen hasi. “Dozena proposamen” atalean adierazi bezala, berebiziko garrantzia du gurean auzolanak. Funtzionamendu egoki baterako antolaketa hobetzea litzateke giltzarria. Horretarako, talde bat izendatzea izango da gure helburua, auzolana koordinatu eta bideratuko duena.
Zer hobetuko zenuke?
13
BIDEAK
– Haizeteak direnean, bideko oztopak kontrolatu. – Elurra eta izotza egiten dueneako protokolo edo zerbitzu hobea, gatza bota... – Baserri bideetako kuneten garbiketa. / Baserrietako bideak hobetzea. KALEALDEA – Kaskoko errepidea. / Kaleko asfaltoa berritzea herri osoan. – Kotxeak hobeto aparkatzea. / Tra�koa berbideratzea eta zoruaren hobekuntza. – Itziarko kale eta inguruen itxura txukuntzea, lotsagarri daude, abandonatuta. – Jardinen eta belardien mantenua. HONDAKINAK – GARBIKETA – Itxaspen kontenedore gehiago jarri, batez ere uda garaian. – Kontenedoriak betetakoan hustu. – Kale garbitasuna eta hondakinen kudeaketa hobetzea HERRI SARRERA ETA INGURUAK – Hostaleko rotondatik poligonoko bidea hobetu kamionentzat. – Itziarko kasko ingurua hobetzea, sarrerak eta poligonoa. – Industrialdea: azerak bukatu, espaloietako zuloak tapatu, ataialdia garbitu. – Brigadako bat bazterrak txukuntzeko.
– Argitegia hobetzea. / Poligonoko argiteria hobetzea. Led motako argiak jartzea – Frontoiko parkean argiteria hobetu. – Gabonetako argiak gehiago jartzea. – Herriko plazatik aparkalekura bitartean argiak jartzea. SEINALEAK... – Seinaleak jarri, bai abiadurak, bai animaliak. (Arriola auzoan) – Auzoetako mapak eta baserrietarako seinaleak ondo jartzea. – Bidekutzetan baserriaren izena. – Auzo eta baserri bakoitzeko mugak seinalatzea, errespetoz bizitzeko armonia onean. KOMUNIKAZIOA – Komunikazioa Talde Eragilea eta herritarren artean. – Herritarrengana, auzo udalaren mezua iristea eta jendea gehiago gerturatuko lukeen metodologia bat. Burugorri ekimenakin hobekuntzak eman direla uste dut zentzu honetan. – IAUren bileren informazioa herritarrei azaldu weborri baten bidez. – Herritarrak idatziz hilero informatzea beharrezkoa litzateke. KEXAK – Herriaren kejei kasu egitea. Norberari ez dionean molestatzen, txorakeriak omen dira! – Enpresa kutsatzaile batek sortu duen arazoen aurrean interes txikia azaltzea bi urte hauetan. – Tailler zaratatsuak eta dardaratsuak etxe ondotik kentzea.
E K A R P E N A K
– Arbiskoa bidean dauden bi bihurgune zabaldu eta beste zati baten bazterbabesa jarri.
ARGITERIA
H E R R I T A R R E N
– Auzoetako bideak konpondu (Arriola). Arbolen adarrak moztu.
14
Zer hobetuko zenuke?
ANTOLAKETA
ESTRATEGIA
– Herritarren inplikazioa.
– Dirua hobeto baliatu, inbertsio, lanpostu eta herritarren ongizaterako.
– Ekintza ezberdinetarako antolaketa modua.
H E R R I T A R R E N
E K A R P E N A K
– Gauzak burutu baino lehen, garrantziaren araberako sailkapen bat egitea. – Talde ezberdinen arteko koordinazioa eta funtzionamendua hobetzea: Auzo Udalak izan behar du bateragune, ezin dute bakoitzak bere aldetik funtzionatu “Burugorri Martxan”, “Peria Batzordea”, “Gure Bagea”, “Guraso-Elkartea”... Ezinbestekoa da elkarlan estuagoa. – Proiektuen baliabideak neurtuak izatea aurretik. – Diru laguntzak eskatzeko prozesua zehaztu. – Debako udal teknikariaren parte hartzea bultzatzea auzo udalaren ekimenetan. BATZARRAK – BILERAK – Batzarrak gehiago sustatu. / Batzarrak urtean bitan auzoz auzo. – Batzar edo biltzarretan kide izateko prestasuna izan lezakeen jendearengana jo sare zabala osatzeko. / Biltzarretara deitu eta lan taldeak osatu. – Herrian bertan dauden taldeei proposamenak helarazteko bilerak egitea. – Talde Eragileko plenoak irekiak izatea.
– Etorkizuneko Itziarren inguruko hausnarketa bat egitea. Nolako herria nahi dugun, etorkizuneko helburuak, plangintza bat egin... – Itziarreako proiektu bat jorratzea. KULTURA GASTUA – Kultur ekintza gutxiago. / Beharrezko ez diren gastuak murriztu, txarla, hitzaldi, kontzertu eta horrelakoak. ZENBAIT – Adinekoen atentzioa. / Pertsona helduekin anbulategira joandakoan, aurrean aparkatzeko aukera. / Jubilatuentzat aukera gehiago jartzea Itziarren, baita umeentzat ere. – Frontoia: erabileran lehentasunak �nkatzea. Argia pizteko aukera. Argiteria exkaxa. – Botika: ordutegia eta egutegia hobetzea. Medikua dagoen egunetan, botika ere irekita egotea. – Harrera bulegoko ordutegia hobetu. – Autobusen zerbitzua hobetu. / Herrian taxiak. – Abereen etsitura eta mugak ondo egotea. – Hilerriaren egoera aztertu. – Landa eremuko buzoiak berritu.
Astelehenetan elkartzen da Talde Eragilea, 21:00etan Burugorri eraikinean, gai desberdinak tratatzeko. Plenoak, aldiz, hilaren lehenengo ostegunean izan ohi dira 19:00etan. Bilera hauek irekiak dira, bokazioz, nahiz eta oraingoz ez dugun lortu horretara iristea. Herritarrak ohartu eta parte hartu dezaten komunikazioa hobetu beharrean gara eta saiatuko gara urratsak ematen.
– Eraikin publikoen erosketa. – Euskara plana. Gurasoek umeei itziartarrez hitz egin diezaieten. Gure euskalkia manten dezagun eta umeei gure hizkeran hitz egin, ez euskara batuan. – Astean zehar kirola egitteko interesa duen jendia juntatu eta antolatu. – Herri instalazioen hobekuntza. – Itziarko Santutegiko zerbitzua, Santiago bidean doazenak atenditu eta harrera ona izan dezaten.
Gainontzean aitatzekoak
15
ESKERRONA – Galdetegia oso ideia ona iruditzen zat. / Txalotzekoa da herriari hitza ematea.
– Eskerrak eman talde eragileari, auzo udala aurrera ateratzeko egiten ari zeraten lan guztiagatik. – Aipatu beharra dago guztien onurako izan dela eta beti hobetu daitekeela, guztiok nahi dugun guztia ezin dela lortu garbi eduki behar dugula. – Aisialdi eta ikastaro jarduerak oso baliagarriak. Egitarau kulturala oso zabala eta anitza da.
Eskerrik asko guztioi!!!
ZENBAIT – Gaztientzat aktibitateak, herrian giroa falta da. Plan bakarra tabernara joan ta han egotea da. – Arriola auzoan 7 argi poste jarri ziren. Horietako 6 eremu publikoan eta 1 eremu “pribatuan”. Beste 2 argi falta dira kamino publikoan jartzeko. – Inguruak, bideak, basoak botatzerakoan legearen barruan egitea. – Urteko plana egin eta egutegia �nkatu. Urtero Batzar osorako deialdia egin, festa eguna bezela antolatu. – Interesgarria azterketa demogra�ko bat egitea. Etorkizuneko jaiotza tasa, langabezia eta zahartzea aztertu lehentasunak eta helburuak zehazteko. – Beharrezko gauzei lehentasuna eman. – Udal zerbitzuak presentzia haundiagoa. – Herritarrak egindako proposamenak kontutan hartzea, proiektu danak ez dira aurrera atera, adibidez, eskalatzeko “boulderra”. – Papel gehiegi, rollo asko, hau dena ez du inork irakurriko. Gauzak hitz gitxitan azaldu behar dira. – Etxebizitza sozialak eraikitzeko proiektua aztertu. – Itziarko kaskotik haruntz begiratzea, zer behar dituzten auzoek jakiteko.
H E R R I T A R R E N
– Nahiz eta zaila izan, galdetegi honen atzean dagoen lana jendeari ikustaraztea, jendea konturatu dadin egindako ahalegina.
E K A R P E N A K
– Iniziatiba interesgarria da “Eman eta Hartu”. Hasiera xume bat da baina ondorengo urteetan bide honetatik jarraituz, herritarren hitza eskatuz, auzo udala herritarrona hurbiltzen da, parte sentiarazten zaitu. Jarraitu bide honetatik!!!
16
BALORAZIO OROKORRA Zer iritzi duzu Itziarko Auzo Udalaz? (%)
Erdipurdi %13,0
Gaizki Ed/Ee %1,6 %2,1
Oso ondo %32,1
Antolaketa berriari onurarik nabari al diozu? (%)
Zenbateraino zaude informatuta Talde Eragilearen antolaketaz (%)
Oso gaizki Ed/Ee %0,5 %3,6 Gaizki %8,3
Oso gaizki %5,2
Oso ondo %20,2
Ed/Ee %5,2
Oso ondo %6,7
Gaizki %12,4
Ondo %30,6
Erdipurdi %16,6
Ondo %51,3
Erdipurdi %39,9
Ondo %50,8
Nola baloratzen duzu auzolan ekimena? (%)
Auzoetako premiak behar bezela atenditzen al dira? (%) Oso gaizki %5,2
Ed/Ee %9,8
Oso gaizki %1,0
Oso ondo %5,2
Ed/Ee %4,7
Erdipurdi %22,3
Gaizki %10,9
Ed/Ee %5,7
Oso gaizki %4,7
Oso ondo %26,4
Gaizki %3,1 Erdipurdi %18,7
Ondo %37,3
Erdipurdi %31,6
Ondo %44,6
Zer deritzozu aisialdi eta ikastaro eskaintzaz ? (%) Oso gaizki %0,5
Oso ondo %23,8
Gaizki %3,6
Egitarau kulturalaz zer iritzi daukazu? (%)
Ed/Ee %8,3
Ondo %41,5
Hirugarren adinekoei zuzendutako ekintzei buruz (%) Oso gaizki %1,0
Oso ondo %16,1
Gaizki %1,6
Gaizki %2,6 Erdipurdi %23,3
Ed/Ee %4,7
Oso ondo %15,0
Baserri bideak berritzeko ahalegina nabari al da ? (%)
Ed/Ee %10,9 Oso gaizki %10,9
Oso ondo %13,0
Erdipurdi %24,9 Gaizki %12,4 Ondo %35,2 Ondo %49,2
Ondo %52,8
Erdipurdi %17,6