Skip to main content

EDERRA DAGO 2019

Page 1

EDERRA DAGO!

2019 UDABERRI UDA KULTUR PROGRAMA


Ederra dago! esan ohi dugu uda giroan elkarren ondotik igarotzerakoan. Eguraldi ederrarekiko laudorioa ez ezik norberaren aldarte gogotsua ere adierazten du. Kanporako tira eta harreman irrika. Izen horixe jarri diogu udaberri-udako egitarau kulturalarari, iaz bezala aurten ere. Jendarte gisa kulturak batzen gaitu eta egiten gaitu berezko. Gutxienen interesekoa denaren ideia zaharkitutik aldenduz, herri-ohiturek eta sormenak osatzen du kultura, gero eta gehiago. Kultura ez da eta hainbeste goi itxurako hura, ospatu eta elkarrekin bizitzeko esparrua baizik, desberdintasun eta gatazkaz ere berdintzen gaituena. Hirietako festibal eta erakarpen haundien ondoan, bada eta bizitzarik herri txikietan. Eragile eta parte hartze desberdinez osatu dugu egitarau hau. Denetarik da bertan, egokitu denaren neurrian. Musika, antzerkia, hitzaldiak, naturaren ezagutza, esku-lanak, usadioak eta abar. Lehendik datozkigun tradizio eta proposamen berriak elkarren ondoan jarri ditugu, guztion onerako. Itziarko Auzo Udalaren lana da asmoak jaso eta bideratzea. Horrela egin dugu honetan ere, kultura eta aniztasuna direlako gizarte aurreratuaren ikur.


Egitaraua: Kontzertua: Eneritz Furyak — Maiatzak 17 Debarren Eguna — Maiatzak 19 ‘Manifestu bat’ — Maiatzak 24 Xoxoteko eguna — Maiatzak 27 Asentzioak Endoian — Maiatzak 30 Txangoa: Miaritze — Ekainak 8 Akanpada Urritzun — Ekainak 8 Andutz eguna — Ekainak 9 Eskola Txikien Festa Aginagan — Ekainak 9 “Napardeath” — Ekainak 13 Otabak Aittolan — Ekainak 23 Zumaia Flysch Trail — Ekainak 23 Sanjuan bezpera — Ekainak 23 Erromeria Santakatalinan — Ekainak 24 Mendi ibilaldia gauez — Ekainak 29 Kontzertua: Fredi Pelaez Trio — Uztailak 5 Hitzaldia: “Trabajadoriak” — Uztailak 18 Raku zeramika tailerra — Uztailak 4, 13 Zestoako Musika Banda — Uztailak 20


A N T Z E R K I A Maiatzak 24 ostirala 22:00 Sarrera: 5 ₏

“Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean...� Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne-ahotsek, behingoagatik, begirada guzien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan, bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea. Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz. Zerbait erakutsiko digu azkenerako? Zuzendaritza eta aktorea: Miren Tirapu Goikoetxea Idazlea: Gaizka Sarasola Iarzabal Argi diseinua: Andoni Mendizabal Andonaegi Argazkiak: Itziar Matxain Urra Kartela: Araiz Mesanza Iturritxa Ekoizpena: Beheko Larraine www.behekolarraine.eus Debako Antzerki Astearen barruan


ASENTZIOAK ENDOIAN 2019 MAIATZAK 30, OSTEGUNA 20:00ean Meza ONDOREN Auzo afaria Unai Agirre eta Agin Laburu bertsolariekin Ainhoa era Garaia trikitilariak alaiturik EKAINAK 1, LARUNBATA 23:00 Elortza eta IĂąaki-rekin erromeria EKAINAK 2, IGANDEA 11:00etan Meza Nagusia 12:00etan Itziarko dantza taldea Ondoren Iago Magoa Guztia Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaiturik 14:00etan Auzo bazkaria 17:30ean Herri-kirolak Haritz eta Jon harrijasotzaileak Hodei eta Ioriz aizkolariak Karmele txinga eta ingurarekin 19:00etan Lopene zezenak


Ek ainak 8 zapatua

T X A N G O A :

ta atu e at jubil ukoentz r ingu

MIARRITZE – HONDARRIBIA Irteera 10:00etan – Kanala pareko markesinatik 25 € (Autobusa + akuarium sarrera + bazkaria) IZENA EMATEKO: 676 60 19 25 / 943 19 92 55 Miarritzeko bisita bukatu ondoren ardo batzuek hartu eta... Hondaribiara bazkaritara!!! Menua: – Gula eta langostinoz osaturiko entsalada epela. – Ganba ederrak plantxan eginak. – Eta ondoren, bi aukera: Legatza panadera erara eginiko patatekin. Entrekota patata eta piper berdeekin. – Etxeko postreak.

Antolatzaile: Itziarko Jubilatuen Komisioa Itziarko Auzo Udala


Miarritzeko itsas museoa eta akuariuma: XIX. mendeko markes baten burutazioan du jatorria, eraikitze lanak ordea 1933raino luzatu ziren. Kokapen aproposa du, itsasoari begira, Amabirjinaren arrokatik hurbil. Berritze lan sakonak jaso zituen 1992an eta 2008an Ozeanoaren Hiria deituriko eraikina altxatzen da. Gaur egun 7000 metro karratu ditu eta itsasoetako hainbat espezie ageri zaizkigu, ur hotzetakoak, koral itsasokoak eta baita ere karibekoak. Hondarribiako harresiak; Bidasoa ibaiaren ertzean dago Hondarribia, muga pasabide garrantzitsua garai batean. Hura kontrolatzeko erabat gotortu zuten hiribildua. Erdi Aroan eraikitakoak dira jatorriz, gerra, setioa eta hondamendien lekuko, Jaizkibelgo hareharriz eginak. Sei gotorleku ditu, eta bi kubo kanpoaldean, guztiak ere defentsarako eraikiak.


AKANPADA

Ekainak 8, zapatua Irteera: 18:00 Itziarko

• Mendira goaz, Urritzuko le Andutz eta Salsamendi iza • Giroa lagun, ikusmira eta ezezagun ditugun bazterra • Gaua igaro eta Andutz egu bueltatuko gara etxera.

Motxila egiterakoa • Oinetako zein err • Lozakua eta este • Kanpin denda. • Frontala edo linte • Jan–edana, afald

Oharrak: • Eramatekoak norberak eram • 12 urtez azpikoak guraso ed dira, hortik gorakoak berta • Traste eta sortutako zaborra

Izen ematea: • 626 710 441 telefono • Ekainaren 6a bitatea • Osatzen den taldear dira kanpin denda e


URRITZUN

(Andutz Egun bezpera) o frontoi paretik.

epora, artzaien topaleku. ango ditugu zaindari. ilunabarra behatzeaz gain, ak arakatuko ditugu. uneko ekitaldia amaitzean

an ezinbestekoak: ropa egokiak. erilla.

erna. du eta gosaltzeko.

man beharko ditu soinean. do arduradunarekin joango an garen guztion ardurapean. a norberak jaitsiko du.

oan (Xabier) an. ren arabera antolatuko eta erregailuak.


Ekainak 9 igandea

ANDUTZ EGUNA • Tontorretik igaro ondoren juntadizoa Urritzun. • 11:00 aurtengo mendi irteeratan parte hartu duten ikasleen artean sari banaketa. • Ondoren txorizoa eta salda. • Erromeria.

ANTOLATZAILE: BURDIN KURUTZ MENDI TALDEA


Hogeitahamar urtetik gora igaro dira Itxaiztik gora trasteak eta jeneroa lepaka jasotzen zirenetik Andutz Egunerako. Gaur egun pista zabalak daude Urritzura iristeko. Andutz eta bere aldapa pikoak erakartzen gaitu oraindik nahiz eta paisaia eraldatzen ari garen. Ipar aurpegia ezagunagoa egiten zaigun arren, hego-ekialdeko isuriak bere sekretuak ondo gorderik mantentzen ditu. Ohiko bideetatik aparte, hamaika aukera eskeintzen dizkigu Andutz mendiak, txoko eder eta ikuspegi zoragarriak dastatzeko.


Ekainak 13 osteguna 20:30 Andutz Biltokian

(mokadu eta guzti)

Ataun Of The Dead (2010) eta Joxean´s Hil Eben (2013) orain urte batzuk aurkeztu ondoren, bueltan da Katihotsak Logia Itziarren. Honetan, trilogiari amaiera emango dion �lm berria aurkeztuko digute: NAPARDEATH. Euskal Herrian barna, puntarik punta, ibili dira erreka, ibai, mendi, desertu eta glaziarretan. 150 pertsonatik gorak hartu zuen parte grabazioan, 7 hilabetetan zehar. Iraupena: 47 min


Lehenengo �lmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñeara abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz. Bidea ez da uste bezain erraza izango ordea, Ezker Abertzaleak Antso Azkarra momia berpiztuko bait u, nafar erresuma berrezarri eta tronua berreskuratzeko asmoz. Nor izango da garaile tronua lortzeko dema honetan? Ideia originala eta argumentua: Beñat Iturrioz eta Xabier Padin Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Iturrioz Ekoizpen zuzendaria: Jaione Irazu Arte zuzendaria: Oskarbi Sein Ekoizpen taldea: Jaione Irazu, Oskarbi Sein, Beñat Iturrioz, Gorka Estomba, Javi Gonzalez, Mikel Alvarez, Ihintza Iturrioz, Xabier Cueto, Etxahun Galparsoro, Julen Aldabe, Xabier Padin, David Larrañaga. Ekoiztetxea: Katihotsak Logia Kultur Elkartea


EKAINA

23

n ean TA : 0eta 12:0 gorri gain S TA K E ta Buru A I DA aztaia e T g G A Z itxa ardi aztaia s g Mau ku behi e Axel

IGANDEA

SA N J UA N BEZPERA Udako solstizioko gaurik motzenean ospatzen den ohitura honekin, uda garaiari ongi etorria eman, espiritua garbitu, bedeinkapenak jasotzen dira. Erritual hauek, pasatakoa ahaztu eta datorrena hobea izatean oinarritzen direnak, garbi erakusten dute garai batean Euskal Herriko biztanleentzat gau honetan bukatu eta hasten zela urte berria.


20:00 Afari–merienda Itziarko plazan. Norberak eraman jatekoa, beti bezela. Trikitilariak: Naiara Mantzisidor eta Itziar Egaña 22:00 Supesta

eskola gainekaldeko sailean.

Suaren inguruan dantza:

“Lehenengo eta bigarren kontradantzak” eta “arrosaren balsa”

Erretzeko traste eta zakarrak dituenak aurreko egunetan pilatu ditzala bertan.

Lasturko plazan ere bai: 21:00 Mokadua 22:30 Supesta Eta inguruko baserri eta auzoetan sua non-nahi.


MENDI IBILALDIA GAUEZ Ekainak 29 zapatua 22:00 Herriko plazatik Iraupena: 3 bat ordu Ibilbidea: (eguna hurreratu ahala zehaztuko da) Norbere kontu: ·Erropa eta oinetako egokia ·Linterna edo frontala ·Elikadura eta ura


Gero eta ohikoagoa da mendira gauez joatea. Bestelako esperientzia eta sentsazioak pizten dizkigu ilunpeko ibilerak, hots eta panorama desberdinak, isiltasuna, hontzaren ulua eta izarren distira. Are bereziagoa da gaua ilargi betez, eta halaxe egokitzen da hilaren 28an, udaren erdian. Aukera polita gure parajeak ikusmira desberdinetik ezagutzeko, lagun Oharra: adingabekoak guraso edo arduradun batekin joan beharko dira. Antolatzaile: GAINEZ GAIN


Trio honekin, Fredi Pelaezek bere Hammondarekiko eta Jazz musikarekiko pasioa garatzen jarraitzen du. Frediren Hammond organoa oinarri, bateriak eta gitarrak lagunduta, Jazz-ak ikutzen dituen hainbat estilo ezberdinetako konposizioak garatzen dituzte, beti ere inprobisazioa eta musikarien arteko komunikazioa bilatuta. FREDI PELAEZ: HAMMOND ORGANOA Euskal Herriko Goi mailako musika ikastegian Jazz Musikan lizentziatua. Pianoa bere lehen tresna izanik, organo Hammond-arekin aditua. Parte hartu duen proiektuen artean Organiks, Dynamic trio, Carlos Bernal trio, CIF proyect etab daude. Musikari bezala hainbat artista eta taldeekin grabatu du: Sorkun, Marea, Ruper Ordorika, Baxter, Fontso, Korrontzi, Pello Ramirez, Kupela etab. HILARIO RODEIRO: BATERIA Santiago de Compostelan perkusioa ikasi eta gero, Musikenen jazz baterian lizentziatu zen. Pamplona Jazz Orquesta, R.S. Faktor, The Good Time Rollers, CiTriC... Inprobisazio elektronikoaren alorrean ere aritzen da, eta konpositorea ere bada. MIKEL ROMERO: GITARRA Gitarra klasiko eta elektrikoan goi mailako tituluduna. Organiks, Mikro, Dynamic Trio, FMA, Sorkun, Korrontzi, Urgabe...


UZTAILAK 5 OSTIRALA 23:00 JAZZ JONTZERTUA BURUGORRI OSTATUAN


Irakaslea: KEIXETA (Arroa1963) Gaztetatik erakutsi zuen arterako zaletasuna. 70 eko hamarkadaren bukaeran ezagutu zuen buztingintza Marino Plazaren eskutik. EHn eta espainiar estatuan hainbat, erakusketa egin ditu eta sari ugari jaso. Zumaian sortu zuen zeramika tailerra duela urte batzuk, eta bertan da irakasle. Zarauzko Artezaleak elkartean ere ematen ditu ikastaroak.

RAKU

H I R U E G U N E KO TA I L E R R A ENDOIAN: 1

Ekainak 27, osteguna > 17:00 - 20:00

Egosketarako piezak egingo ditugu bi motako buztinaz.

2

Uztailak 4, osteguna > 17:00 - 20:00 Piezak egosi ondoren esmaltatuko egingo ditugu, bereziki.

3

Uztailak 13, zapatua > 10:00 - 19:00 (tartean bazkaria) Raku egosketa egun guztian zehar, labe desberdinetan.

Plaza mugatuak. Izen ematea: tel 645714633 (Arantza). Adina: 1 eta 2 egunak: 8 urtetik gora (14 urtera arte helduen laguntzaz). 3 eguna: 14 urtetik gora (txikiagoak ikusmiran) Matrikula:10 ₏ (14 urtetik beherakoek debalde)


Raku delakoa zeramika tradizionalean ontziak egosteko teknika bat da. Ekialde urrunean sortu zen XVI.mendean. Japonian, bakoitzak bere ontzia egiten zuen te zeremonian tea hartzeko. Gaur egun munduan zehar hedaturik dago Rakua. Buztin errefraktarioa erabiltzen da, eta batez ere katiluak egiten dira; piezak lehortu ondoren esmalte edo oxido metalikoz margotzen dira. Labean sartzen dira egosteko, 900ยบ inguruan, gori-gori daudela ateratzen dira, eta berehala zerrautsez edo hosto lehorrekin estaltzen dira, kea sortuz. Giro oxidantetik erreduktorera pasatzen dira piezak, karbonizazioa lortuz, aldaketa horretan koloreak zeharo aldatzen dira, metal disdiratsu itxura hartuz. Prozesua amaitzeko piezak hoztu egiten dira, tenperatura aldaketarekin esmaltea pitzatu egiten da, efektuak errepika ezinak dira. Naturaren lau elementuk hartzen dute parte prozesan: lurrak, aireak, urak eta suak.


Uztailak 18 osteguna

H

I

T

Z

A

L

D

I

A

:

T RABAJA D O R I A K

Zigor destakamenduak Gipuzkoan Burugorri 20:00

1942 eta 1944 urteen bitartean, erregimen frankistaren mila berrehun presotik gora egin zuten lan Gipuzkoan. “Redención de penas por el trabajo” sistema pean egin zuten lan preso hauek, 1938an sortutako Patronato Central para la Redención de Penas por el Trabajo erakundeak kudeatutako lanetan. Erakunde honek, 1943an, 15.000 preso baino gehiago erabili zituen 121 zigor destakamentutan. Gipuzkoan zazpi zigor destakamentu ezarri ziren obra publiko eta pribatuak garatzeko Irun, Errenteria, Donostia, Zestoa, Itziar, Zegama eta Eibarren.

Hizlariari buruz: Aiala Oronoz Mitxelena (Hondarribia, 1977). Filosofia, Musikaren Historian eta Zientzietan Lizenziatua. Nicolas Guerendiain Elkartearen babesean argitaratu du “A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa. Destacamento penal de Irun (1942-1944)” lana.


Uztailak 20 zapatua 19:00 eleiza atzeko parkean (eguraldi txarraz eleizan)

UDAKO KONTZERTUA: ZZESTOAKO MUSIKA BANDA


Herri txkia izateko musikak tradizio handia du Zestoan, eta banda sortzeko lehen saioak 1910ean hasi ziren. Ordura arte (baina baita geroago ere), inguruko herrietatik ekarri behar izaten zen musikari-talderen bat. Bandaren funtzio nagusietako bat Amabirjin jaiak girotzea izaten zen; besteak beste, zezenketetan jotzea. Baina beste une batzuetan ere jotzen zuen, hala nola igandeetako dantzaldietan, beste egun seinalatu batzuetan... Gerraostetik banda indarra hartzen joan da eta orduztik bederatzi zuzendari izan ditu, Kepa Martinez de Albeniz da zuzendaria gaur egun. 40 bat gizon-emakumek osatzen dute: gazteenak 14 urte ditu, eta zaharrenak 64. Aipagarria da benetan, belaunaldi desberdinetako musikariek bandako giroari ematen dioten aberastasuna.


GAINEZ GAIN


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
EDERRA DAGO 2019 by Itziarko Auzo Udala - Issuu