Skip to main content

EDERRA DAGO

Page 1

EDERRA D A G O


E G U T E G I A Debarren Eguna — Maiatzak 21 Asentzioak Endoian — Maiatzak 25, 27, 28 Debako Antzerki Astea — Maiatz 26 - Ekain 4 Xoxoteko Eguna — Maiatzak 28 Itziarko Eskolaren Jaia — Ekainak 3 Andutz Eguna — Ekainak 11 Eskola Txikien Festa Arroan — Ekainak 11 Otabak Aittolan — Ekainak 18 ‘Udako solstizioa’ — Ekainak 22 Sanjuan bezpera — Ekainak 23 Erromeria Santakatalinan — Ekainak 24 Akelarrea Urritzun — Ekainak 24 Zumaia Flysch Trail — Ekainak 25 Kontzertua: Anari — Ekainak 30 Auzolana: Elurzuloa — Uztailak 3 - 8 Ibilaldia itsaslabarretik — Uztailak 9 Elurzulo motxorra — Uztailak 15 Debako Musika Banda — Uztailak 22


Gaur egun Itziarren daukagun eskola, Debako Luzaro ikastetxearen adar bat da. Hemendik aurrera, umeen bertoko behar eta ezaugarrietara egokitzen den eskola propio berria bultzatzea da jai honen helburua.

HERRITAR GUZTIONTZAT DA JAIA


10:30 Altxorraren bila 12:00 Txupinazoa. Buruhaundiak eta kalejira Jagoba Uranga bere trikitilariekin. 14:00 Herri-bazkaria

Menua: paella, almondigak, postrea eta kafea. Helduak 12 € / Umeak 8 € Tiketak salgai Gure Dendan (azken eguna: maiatzak 30)

Bazkalondoan bertsoak – Itziarko Bertso Eskola 17:30 ‘Tailer txiki ibiltaria’ SOKA ZIRKO taldea


EKAINA

11 ANDUTZ

EGUNA

Tontorretik igaro ondoren juntadizoa Urritzun. 11:00 aurtengo mendi irteeratan parte hartu duten ikasleen artean sari banaketa Ondoren txorizoa eta salda. Erromeria: Naiara Mantzisidor eta Nahia Agirregabiria

Hogeitahamar urtetik gora igaro dira Itxaiztik gora trasteak eta jeneroa lepaka jasotzen zirenetik Andutz Egunerako. Gaur egun pista zabalak daude Urritzura iristeko. Andutz eta bere aldapa pikoak erakartzen gaitu oraindik nahiz eta paisaia eraldatzen ari garen. Ipar aurpegia ezagunagoa egiten zaigun arren, hego-ekialdeko isuriak bere sekretuak ondo gorderik mantentzen ditu. Ohiko bideetatik aparte, hamaika aukera eskeintzen dizkigu Andutz mendiak, txoko eder eta ikuspegi zoragarriak dastatzeko.

BURDIN KURUTZ MENDI TALDEA

Mendizale bat Andutz tontorrean. Indalezio Ojanguren. www.guregipuzkoa.eus

IGANDEA


EKAINA

22

OSTEGUNA

HITZALDIA: “UDAKO SOLSTIZIOA”

Aritza Bergara Lasturko Aterpetxean 19:30

Laguntzaile:

Adina: 10 urtetik aurrera (ez da umeentzako hitzaldia)

Zeintzuk ziren herri zaharren ospakizunak? Zer zen SOLSTIZIOA? Zer gertatu zen kristau erlijioa zabaldu zenean? Zeintzuk ziren Euskal Herriko errito, sinesmen eta ohiturak solstizioari lotutakoak? Orain dela gutxi arte bizi iraun duten datu guzti hauek galtzen ari dira azken urteotan. Gaur egun daukagun informazioa jendearengana hurbiltzea da helburua, hain zuzen ere. Gazteei zein helduei antzinako sinesmen hauek zeintzuk ziren eta zeukaten esanahiak ezagutaraziko ditugu. Sua, ura, landare eta zuhaitzen papera erritoak burutzeko. Hizlariak ilustrazioen proiekzioa prestatu du horretarako. Aritza Bergara Alustiza (Sestao, 1972 - Armintza) idazle, musikari eta euskal kulturari lotutako ekimen berrien bultzatzailea. “Zugarramurdi” musika tresnen taldearen eta “Albokale” albokari bandaren sortzaile eta kidea. Musika irakaslea hainbat eskolatan. Folklore eta mitologiaren inguruan asmo ugaritan parte hartu du.


EKAINA

23 SANJUAN

OSTIRALA

BEZPERA

Udako solstizioko gaurik motzenean ospatzen den ohitura honekin, uda garaiari ongi etorria eman, espiritua garbitu, bedeinkapenak jasotzen dira. Erritual hauek, pasatakoa ahaztu eta datorrena hobea izatean oinarritzen direnak, garbi erakusten dute garai batean Euskal Herriko biztanleentzat gau honetan bukatu eta hasten zela urte berria.

19:00 Afari–merienda Itziarko plazan.

Norberak eraman jatekoa, beti bezela.

22:00 Supesta eskola gainekaldeko sailean. Txalaparta eta guzti. Erretzeko traste eta zakarrak dituenak aurreko egunetan pilatu ditzala bertan. Lasturko plazan ere bai: 21:00 Mokadua 22:30 Supesta Eta inguruko baserri eta auzoetan sua non-nahi.


EKAINA

30

OSTIRALA

KONTZERTUA

ANARI “Zure Aurrekari Penalak” izena darama Anariren azken emaitzak, bere musika bidean bosgarren iraupen luzekoa delarik. Disko horren jarraipen gisa, “Epilogo bat” lan laburra argitaratu du duela gutxi. Indar emozional handiko kantuak sortzen ditu abeslari azkoitiarrak, rock elektriko gordinaz eta hitz landu eta zainduez baliatuz. Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak darabiltza, eta oso kritika onak jaso ditu. Taldearekin zein bakarka ehundaka kontzertu eman ondoren aurrenekoz dator Itziarra.

Argazkia: Gorka Beunza

Bakarkako saioa 22:00 Burugorri aretoan Sarrera: 5 €


U Z TA I L A

3

ASTELEHENA

AUZOLANA: ELURZULOA

Hilaren 3an Lan ordutegia: 9:30–14:00 (bertan) hasi eta (hamaiketakoa: 11:30–12:00) amaitu arte. • ‘Elutzetako’ elurzuloa balioan jartzea da asmoa (Andutz bideko argindar postearen ondoan). Horretarako, zuloa hustu eta hormak konponduko ditugu. Ondoren azalpen-panela eta seinaleak ipiniko dira lekuan. • Auzolanean burutuko da jarduna, Suhar Arkeologia taldearen gidaritzaz. www.suhararkeologia.com • Lan taldea aldez aurretik osatuko ditugu, txanda desberdinak moldatuz. • Unean uneko laguntza ere ondo etorriko zaigu. • Baliabideak eta hamaiketakoa antolatzailearen esku. • Erropa eta oinetako egokiak ekarri lanerako. Eguzkitarako babesa ere bai. • Adina: 12 urtetik gorakoentzat. Harremanetarako: t. 627693632 (Xabier)

Laguntzaile:


Elur eta izotzaren erabilera aintzin-aintzinatik izan da ezaguna, batez ere janariak eta edariak freskatzeko edota gaixotasun eta epidemiei aurre egiteko. Izotza garaiz kanpo hornitu ahal izateko elurzuloak erabili ohi ziren. Euskal Herrian XVI. Mendetik aurrera, elurzuloak ugaritzen hasi ziren, hirietako jendearen eskariari aurre egiteko, eta hauen ustiaketa udal, monastegi edota komentuen esku egoten zen. XIX. mendearen amaieran, izotza argindarraren laguntzaz modu arti�zialean egiten hasi zenean, elurzuloen gainbehera etorri zen, harik eta XX. mendeko bigarren hamarkadan bertan behera utzi ziren arte. Elurra bildu eta denbora luzeagoan mantentzeko erabiltzen zuten prozesua honakoa zen: elurzuloko lurra landarezko jantzi batez estaltzen zuten. Gero, erortzen zen elurra mazoaz eta makilaz prentsatzen zuten hura trinkotzeko. Jarraian, adarrez estaltzen zuten zuloa bete arte, eta azkenik, belar lehorrarekin estaltzen zuten. Gure inguruan ere bada elurzulorik, Arrateko Sakonekoa Agiron, edota Xoxotekoa, besteak beste. Hurre dugun arren, ezezagunagoa da Elutzetakoa, Andutz magalean. Itxistan, Ibixa eta Teleixa baserrien artean ustiatzen omen zuten garai batean eta bertatik Donostia, Zarautz edota Hondarribiraino garraiatzen zuten izotza, gauez eta mandoz. Elurzulo hau galduta dago, eta auzolanean konpondu eta ezagutzera ematea da asmoa, uztailaren 3an ekin eta egun askorik gabe amaitu arte, sasoiaren arabera.


U Z TA I L A

ELURZULO M OT X O R R A

ZAPATUA

Berreskuratutako ondarearen aurkezpen ekitaldia. Salda eta musika.

15

11:00 Elutzetan bertan.


Aitzbeltza Sakoneta

Elorrixako senaia

U Z TA I L A Errotaberri

9

IGANDEA

IBILALDIA ITSASLABARRETIK Elorrixa

Marearteko labar ekosistema aberatsa ezagutzeko aukera. Itsas izar, olagarro, itsas erbi, arrain eta abar aurkituko ditugu bertan, kolore zein forma anitzeko bizitza begien aurrean. Hegazti zein landareetaz ere gozatzeko aukera izango degu, bazter hauek ondo ezagutzen dituzten Aitor Leiza eta Asier Aldalur naturzale porrokatuen eskutik.

Oinez abiatu Itziarko plazatik, 8:30 (Elorrixako eleiz aurrean 9:30) Elorrixako haitzetatik Sakonetara. Ondoren, Errotaberrin bazkaltzeko plana, nahi duenarentzat. Izena emateko + argibideak: t: 643379436 (Inaxio) imanta_m@hotmail.com


Marrazkiak: Ander Ormazuri


DEBAKO 22 MUSIKA BANDA

U Z TA I L A

ZAPATUA

12:30

KONTZERTUA

Eguraldi ona: eleiz atzekaldean Eguraldi txarra: eleizan Ondoren luntxa eskainiko da


Debako Musika Bandak 1978 urtean hasi zuen bere ibilbidea. Andima EgaĂąa izan zen zuzendari 1992 urtera arte. 1994 urtean, zuzendaria aldatu eta Fernando Urain jarri zen, gaur egungo zuzendaria bera izanik. Harrezkero hainbat sari jaso ditu, eta kontzertu kontaezin eskaini, festetan, kalejira, diana eta zezenketetarako martxetan ere ibiltzeaz gain. Aipagarriak dira, esaterako, Donostiako Musika Hamabostaldian eta Jazzaldian egindako aktuazioak. Gonbidatu bereziekin ere eskaini ditu kontzertuak musika bandak, hala nola, Alberto Urretxo, Lizarrako gaiteroak, Arkaitz Mendoza, Marixi Sesma, Garikoitz Mendizabal edota Mikel Emezabal.

arg. ArrateSM


2017 UDABERRI–UDA K U LT U R P R O G R A M A


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
EDERRA DAGO by Itziarko Auzo Udala - Issuu