Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

IZENA: Aitor Bereziartua eta Izarne Olano

Irakurketa-galderak Monereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó. • • •

Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena egin eta esteka txertatu.

1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez)

Carles Monereok eta Marta Fuentesek diotenez, informazio bilatzen, aukeratzen eta interpretatzen jakitea garrantzitsua da norberak bere burua garatzeko, inoren laguntzarik gabe bere formazio akademikoa abian jartzeko gai izateko. Horrez gain, kontuan izan behar da jarrera honekin pertsona bezala ere garatzen garela. Gure egunerokotasunean (akademiko zein pertsonalean) aurkituko ditugun arazoei aurre egiten ikasiz. Beraz, gure etorkizunari begira baliagarria izan daiteke. Azkenik, ezinbestekoa da beharrezkoa den informazioa identifikatzen jakitea

informazio

horretatik

probetxua

atera

ahal

izateko,

gehiegizko

informazioaren aurrean (askotan faltsua ere izan ohi dena), arazorik gabe mugituz. Honela gure errendimendua handiagotu dezakegu.

1


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet “hipermercado hipermedia� bezala? Interneta, elkarrekin lotutako milaka dokumentu biltzen dituen sarea denez, informazio batetik bestera erraztasun osoz saltatzeko aukera eskaintzen du. Honi, euskarri hipertestuala izatea deitzen zaio. Izan ere, lotura hauei esker, guk nahi dugun informazioa modu erraz batean lortu dezakegu, sareko hainbat dokumentutan agertzen diren link edota enlazeei esker beste testu, soinu, argazki, mapa, irudi eta abar bixitatu ditzakegulako. Ondorioz, Internet “hipermercado hipermedia� bezala ere definitzen da, soporte guztiak hartzen baititu; lehen esan bezala webgune guztiak lotuta daudelako. Adibidez, google bilatzailean gai bat ipiniz gero, gai horrekin lotutako web orrialde guztiak azaltze dira.

3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da arrisku handiena? Gure

iritziz,

informazioaren

internetek

fidagarritasuna

duen

arazorik

izango

handienetako

litzateke.

Gaur

bat

bertako

egungo

gizarte

multimedia honetan edonoren esku dago sarera hainbat informazio igotzea. Beraz, normala da bertako datuen kalitatea zalantzan jartzea. Horrez gain, hainbeste informazio izateak dakarren lana kontuan hartu dugu, izan ere, jakinduria publiko guzti horren artean beharrezko aurkitzea zailagoa bihurtzen da. Beste arrisku handienetako bat informazio horren erabilera desegokia litzateke. Egungo baliabideei esker eta interneten anonimotasunari esker, edonork erabil dezake komunikabide hau gainontzekoak erasotzeko.

2


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira? Informazioa era estrategikoan bilatzeko, garrantzitsua da bilatu behar duzun gaiaren izena gako hitz bezala erabiltzea, baita bilaketa bilatzaile ezberdinetan burutzea ere, horrela, bilatzaile bakoitzean aurkitutako lehen hiru artikuluak elkarrekin kontrastatu eta informazio zehatza lortzeko gai izango gara. Informazioa modu honetara aurkitzen saiatzen bagara, gai izango gara hainbat gauza ikasteko: zein bilatzaile erabili gaiaren arabera, noiz eta zergatik aplikatu bilatzaileak eskaintzen dituen aukerak…

5. Zergatik uste duzu esaten duela hau “ llevar a termino un proceso de planificación-revisión-regulación y evaluación sistemático puede compensar la falta de conocimientos temáticos previos”?

Gure iritziz bilaketa prozesu horren erregulazioaren bidez bilaketa praktiko edo efektiboago bat bilatzen du, helburu nagusia (beharrezko informazioaren bilaketa) lortu nahian. Bertan dioenez, jadanik aurkitutako datuen arabera erabaki egokia hartzen jakitea ezinbestekoa da. Horrez gain, lehenagoko planifikazioa garrantzitsua dela dio, arrakastaren eta porrotaren arteko diferentzia izan omen daiteke.

6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da. Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure ustez zergatik egiten dituzun.

-

Askotan, informazioa bilatu aurretik ez dugu estrategiarik pentsatzen, gehienetan denbora aurrezteagatik.

-

Behin informazioa aurkituta, ez gara gehiegi arduratzen ea informazioa benetakoa den, zer kalitate duen ... Hau ere denbora aurrezteko.

-

Askotan, aurkitutako lehen informazioarekin konformatzen gara. Adibidez, bilatzaileen kasuetan, bakarra erabiltzen dugu eta agian beste batek

3


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

baliabide egokiagoak eskaintzen dizkigu. Hau ere denbora aurrezteko. -

Nahi dugun informazioa lortzen ez dugunean, etsi egiten dugu.

7. Zer esan nahi du “las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo el proceso hasta concluir en una selección critica de la información encontrada”? ''Lehendabizi aurkitzen dugun informazioarekin ezin garela geratu, informazio ezberdinak aukeratu behar ditugula, iturri ezberdinetakoak eta ondoren, informazio desberdina edukita aukeraketa bat egin behar dugula. Hau da, web orri batetik beste batera joaten garenean, informazioa gorde behar dugula, bukaeran informazio egokiena hautatzeko.Prozesua behin eta berriz hasi beharko genuke, atzera aurrera ibili hitz gakoak aldatuz eta autorregulatuz.

8. Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. “Condiciones” atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute? Demanda: argi izan behar dugu hasieratik zer informazio behar dugun eta zertarako behar dugun. Horretarako jakin behar dugu informazioa non bilatu, nola, zein bilatzailetan… Sujeto: bilatzaile (pertsona) bakoitzak jarrera jakin bat izan behar du aurkitzen duen informazioarekiko, hau da kritikoa izanez eta informazioaren kalitatea eta benetakotasuna baloratuz. Entorno: informazioa biltzen dugun gunean, interneten bilatzen ari garela kontuan hartu behar dugu, hau da, sare hipertestuala eta hipermediatiko batean. Beraz, zer, nola eta non bilatzen ari garen kontuan izan behar dugu, zein arrisku dauden ohartuz.

4


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

9. Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio behar duzun? Zergatik? Bai. Kantitatea egoera bakoitzaren araberakoa izango da baina beti jakin behar dugu bereizten garrantzitsua dena eta ez dena. 10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio eta ze kalitateko informazioa behar duzun? Bilatu nahi duguna zer den baldin badakigu, bilakuntza esparrua askoz ere txikiagoa izango da. Honela, informazio hau aurkitzea errazagoa bihurtzeaz gain, ondorioz, askoz ere selektiboak izan gaitezke nahi dugun motatako

informazioa

aukeratuz.

Testuan

bertan

dioenez,

aurreko

planifikazioa arrakastaren giltza izan omen daiteke. 11. Ze ezberdintasun da “aprendiz permanente” eta “aprendiz autonomo” artean? “Aprendiz permanente” deritzona bizitza osoan zehar ikasten jarraitzen duen ikaslea da, garai berriei eta hauek exijitzen duten jakinduria berriei aurre egiteko gai dena da. “Aprendiz autonomoa” berriz,

errekurtso propioak

norberarentzat soilik erabiltzen dituen ikaslea litzateke.

12. Ze erlazio dago informazioan-konpetente izatea eta “aprendiz estrategico” artean? Informazioan-konpetente izatea eta aprendiz estrategikoa izatea oso ezberdina da. Informazioan konpetentea den bat, baliteke “aprendiz estrategikoa ere izatea, hau da, planifikazio lanetan ona izatea eta edozein arazo aurkituta ere aurre egiteko gai izatea. Azken finean, bi ideia ezberdin dira, bata hasi aurretik egin beharrekoa eta bestea bilaketa prozesuan aurkitutako arazoen aurrean egin beharrekoa. Beraz, argi eta garbi ikus daiteke planifikazioaren garrantzia zelakoa den, honi esker, arazoak saihesteko baliabidea litzateke.

5


2.ekarpena