__MAIN_TEXT__

Page 1

Shhhhh Visit Enkarterri Next to Bilbao

Herriak eta hiribilduak

Natura

Berezko zaporeak

Kultura eta tradizioak

Historia eta xarmaz beteriko herriak aurkituko dituzu gurean.

Itsasaldeak eta mendiek bat egiten dute ingurune liluragarrien artean.

Eskualdeko errezeta bikainak eta berezko produktuak dasta itzazu.

Zabaleraz txikia izan arren, Enkarterri kultura-mosaiko paregabea da.


Enkarterri Bizkaiko mendebaldeko muturrean kokatuta dago, natura betean eta Bilbotik oso gertu. Gurean sekulako panoramikak aurkituko dituzu, Erdi Aroko kaleetan zehar ibiliko zara, munduko kobarik bitxienean barneratuko zara eta zaporerik onenak dastatuko dituzu. Zeren zain zaude Enkarterri bisitatzeko?

Azalera

Nola heldu

Aireportuak

Herri-zerrenda

Bizkaibus www.bizkaia.eus Renfe www.renfe.com/viajeros/ cercanias/bilbao Feve www.renfe.com/viajeros/feve

Bilbao Vitoria - Gasteiz Santander Hondarribia

25 km 61 km 70 km 150 km

Distantziak 10 km 65 km 70 km 125 km 130 km 425 km 640 km

Bilbao Vitoria - Gasteiz Santander Donostia - San Sebastián Burgos Madril Bartzelona

ENKARTUR Martin Mendia, 2 48800 Balmaseda (Bizkaia) Tel.: 946 802 976 www.visitenkarterri.com info@visitenkarterri.com

KARRANTZAKO TURISMO BULEGOA Ambasaguas auzoa, 22 48891 Karrantza Tel.: 946 806 928 turismo@karrantza.org

2

Abanto-Zierbena Alonsotegi Artzentales Balmaseda Galdames Gordexola Güeñes Karrantza Harana Lanestosa Muskiz Ortuella Sopuerta Trapagaran Turtzioz Valle de Villaverde (Kantabria) Zalla Zierbena

SOPUERTAKO TURISMO BULEGOA Carmen Quintana plaza, 6 48190 Sopuerta Tel.: 946 504 750 sopuertaturismo@sopuerta.biz

2 Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin

500 Km

Konpromisoa Berrikuntzarekin

LANESTOSAKO TURISMO BULEGOA Balcón de Bizkaia plaza, 2 48895 Lanestosa Tel.: 675 71 61 61 lanestosaturismo@gmail.com


Shhhhh Enkarterri

Ongi etorri Enkarterrira


Shhhhh Enkarterri

Enkarterri 17

16

1 14

Parque Natural de Armañón

3

4

22 1

5

11

10 12

6 9

23

2

8 7


Getxo

18

6

15

19

20

25

13

Trapagaran 21 24

1

Lanestosako Alde Zaharra

2

Koben Koba

3

Pozalaguako kobazuloa

4

Armañongo Parke Naturala (Parketxea)

5

San Andrés de Biañez elizako margoak

6

Karpin Abentura

7

La Encartada Fabrika Museoa

8

Balmasedako Alde Zaharra

9

Enkarterrietako Museoa

10

Sopuerta Abentura

11

Armañongo Parke Naturala (Interpretazio Zentroa)

12

Loizaga Dorrea

13

Arenatzarte

14

El Pobaleko burdinola

15

Muñatoizko gaztelua

16

La Arena hondartza

17

Itsaslur

18

Zierbenako portua

19

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

20

Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa

21

Meaztegi Golf

22

Dolomitas Antzinako Fabrika Museoa

23

Villaverde Haraneko Zentro Etnografikoa

24

La Arboledako meatzarien etxea

25

Bizkaia Abentura Park Autokarabana gunea Funikularra Bia Berdea Bidegorria (oinez zein bizikletaz)


Shhhhh Enkarterri · Gure herriak

Gure herriak Erdi Aroko hiribilduetako alde zaharretik ibil zaitez. Gure haranak zeharkatu eskualdeko tradizioen eta industria ondare paregabearen bila. Kantauri Itsasoko labar bortitzen aurrean para zaitez argazkiak ateratzeko. Hauxe Enkarterrin egin dezakezun guztiaren zertzelada bat baino ez da. Aisia-aukerak zabalak eta anitzak dira gurean. Bisita gaitzazu! Enkarterri huts egingo al duzu?

Hiru plan proposatzen dizkizugu bakarrik, familia edo lagunekin Enkarterriz goza dezazun. Ez zara damutuko.

Natura

Meatze-sustraiak

Sekulako bilduma

Karrantza Harana ezagutu. Karpin Abenturan eta Armañongo Parke Naturalean primeran pasako duzu. Pozalaguako kobazuloan barneratu eta indianoen historiaz jabe zaitez. Bisitaldia amaitzeko, San Andrés de Biañez elizako margoak ikusteko aukera izango duzu.

Bizkaiko meatze-historian murgil zaitez Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan. Burdinak itzelezko garrantzia izan zuen lurraldeko historian eta orografian, AbantoZierbena, Ortuella, Muskiz, Galdames eta Sopuertako paisaiak erabat moldatuz.

Galdamesen, mendien artean ezkutaturik, munduko Rolls Roycen bildumarik handiena gordetzen duen XIII. mendeko Loizaga Dorrea altxatzen da. Xarmaz beteriko tokia egunaz familiartean edo lagunekin gozatzeko.

6


Shhhhh Enkarterri ¡ Xarma handiko hiribilduak

Xarma handiko hiribilduak Estalperik gabeko museoa da Enkarterri. Denboraz kanpoko enparantzak eta kaleak, historiaz beteriko eraikinak, natura oparoa‌ Xarma dario Enkarterrik. Gurean Erdi Aroko zubiak, jauregi-etxeak, indianoen luxuzko etxeak, elizak eta komentuak aurkituko dituzu.

Zer ikusi Balmaseda: Zubi Zaharra Lanestosa: Koben Koba

Balmaseda

Lanestosa

Erdi Aroko zubia, kale harriztatuak, jauregiak, elizak eta komentuak ageri dira Bizkaiko lehen hiribilduan, 1199. urtean sortua. Balmasedak historiaren aztarnak eta modernotasuna elkartzen ditu. La Encartada Fabrika Museoa fusio honen adierazle bikaina dugu.

Lanestosak liluratuko zaitu. Enkarterriko bigarren hiribildua haran estuetan barrena zabaltzen da. Herrixka, txikia bada ere, historiaz beteriko tokia da, mendiz eta zidorrez inguraturik.

7


Shhhhh Enkarterri ¡ Itsasaldeko herriak

Itsasaldeko herriak Enkarterri itsasora zabaltzen da Muskiz eta Zierbenatik. Herri bietan zehar zabaltzen den La Arena hondartzan eguzkiaz gozatzeko eta surfa edo bestelako ur kirolak egiteko aukera izango duzu. Muskizeko ondarea hautemangarria da. MuĂąatoizko gaztelua eta El Pobaleko burdinola udalerriak iraganean izandako handitasun eta garrantziaren adierazgarri dira. Itsaslur pasealekua, halaber, Kantauri Itsasoko labarren ertzetik

Zer ikusi Itsaslur pasealekua Zierbenako portua

bihurka doa, ikuspegi liluragarrien artean. Arrantza-portua Zierbenak duen erakargarri turistiko nagusia da. Jatetxez beteta dago eta aparteko giroa eta eskaintza gastronomikoa ditu (Bizkaiko golkoko itsaski eta arrainetan berezitua). Ahosabaiak zein bost-zentzuek kostaldeko usain eta zaporeez gozatuko dute Enkarterriko itsasaldean.


Autokarabana guneak

Lanestosa Mirabueno, 6 Tel. 946 806 116/675 717 161 www.lanestosa.net

Hornikuntzak: Edateko ura Dutxak Korronte-hartunea Ur beltzen hustuketa Ur grisen hustuketa Bainugela publikoa Umeentzako jolastokia Picnic gunea Igeritokiak udan 22 plaza

Posible da Zallako udalerrian zehar autokarabanak aparkatzea eta bertan gaua ematea.

Araudia kontsultatu: www.zalla.org

9


Shhhhh Enkarterri ¡ Burdinaren ibilbidea

Burdinaren ibilbidea Aire zabaleko meategiek, eskualdeko meatzeiraganaren adierazgarri izan ez ezik, panoramika harrigarriak moldatu zituzten. Enkarterriko meatzeaberastasuna erromatarrek ezagutzen zuten

jadanik, baina mineral-hobien ustiapena ez zen XIX. mendera arte hasi. Meategiek oparotasuna ekarri bazuten ere, lan-gatazkak eragin eta herrien fisonomia eta izaera erabat aldatu zituzten.

Muskiz

Abanto-Zierbena

Ortuella

Meatzaritzak aztarna ugari utzi zuen Muskizen. El Pobaleko burdinolan, esaterako, burdin minerala metal bihurtzen zen. Itsaslur pasealekuak, halaber, meatze-trenbidearen bidea jarraitzen du itsasoko labarren ertzetik. Minerala trenetan eramaten zen kostalderaino, hemendik Europara garraiatzeko itsasontzietako sotoetan.

Meatzaritzak eta AbantoZierbenak bat egin zuten XIX. eta XX. mendeetan. Trianoko Mendien hegalean kokaturik, udalerria ezaguna da Gallarta auzoko lekualdaketagatik eta ondoriozko gatazka sozialengatik. Abanto-Zierbenako lurpeko ondasunak izugarriak ziren. Hemen dago Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa.

Bere meatze-iraganaz harro dago Ortuella. Hortaz, omenaldi bizia eskaini nahi izan dio mineralhobiak ustiatu zituzten langileei. PeĂąas Negras Interpretazio Zentroan meatzaritzak paisaian eragindako aldaketak hautemango dituzu. Nahiz eta industria aztarnak nonahi agertu, modernotasunak ere badauka tokia Ortuellan: Meaztegi golfzelaia adibide aparta dugu.

10


Shhhhh Enkarterri · Burdinaren ibilbidea

Zer ikusi Sopuerta: Enkarterrietako Museoa Galdames: Loizaga Dorrea Muskiz: El Pobaleko Burdinola Abanto-Zierbena: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Ortuella: Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa Trapagaran: La Arboledako Meatzarien Etxea

Galdames

Sopuerta

Trapagaran

Galdameseko paisaia bereizgarriak meatzaritzaren ondorio dira: hunkigarriak eta XX. mendeko historiaren adierazle.

Sopuertako bizimodu tradizionala erabat aldatu zuen meatzaritzak XIX. mendean eta XX.eko lehenengo hamarkadetan.

San Pedro auzoan Martínez de las Rivas ontzi-jabearen omenez egindako estatua ikus daiteke. Garcí González eta Mariano Benlliure artistek egindako oroitarria Bizkaikoen artean bikainena da, adituen arabera, eta oinarrian burdin-meategitako lanen eszenak ditu grabatuta.

Linde auzoan, aintzinako meategiaren azpiegituraz inguraturik, minerala kiskaltzeko erabiltzen ziren bi labe daude (ondare industrial izendatuta). Bestaldetik, Alen auzoan, iraganean udalerriko gune industrialena izan zena, gaur aparteko tokia dugu naturaz gozatzeko.

Euskadiko transformazio industrialaren buru da Trapagaran. Larreinetako funikularretik garai batean aire zabaleko meategiak izan ziren sakonuneak ageri dira, gaur egun aintzira eta gune berdeetan transformaturik. La Arboleda auzoan Europa osoan hobeto kontserbatutako meatzari-herria dago, haraneko ikuspegi hunkigarrien artean.

11


Shhhhh Enkarterri ¡ Gure haranak

Gure haranak

Turtzioz

Artzentales

Gordexola

Turtziozen Enkarterrin eta Euskadin bakarra den baserri mota aurkituko duzu. Bestalde, herrian ohitura izan zen zezen-plaza txikiak eliza eta baselizen ondoan eraikitzea erromeriak girotzeko.

Artzentalesen natura oparoa da, ezohiko ikuspegiak eskaintzen dituzten gailur harritsuz beterik. Baserriak, halaber, izaera ezberdineko auzoetan zehar banatzen dira, herriari kutsu xarmagarria emanez.

Gordexolan bizitza lasaitasunez doa aurrera, paraje zoragarrien artean eta Bilbotik oso gertu. Ondare arkitektonikoa aintzat hartzekoa da ere: indianoen etxeak, dorretxeak, Barrokoko jauregiak, komentuak, etab.

Sopuerta

Villaverdeko Harana

Karrantza

Sopuertan eskualdeko leku adierazgarrienetako bat aurkituko duzu: Abellanedako BatzarEtxea (gaur egun museo bihurtuta; Enkarterrietako Museoa, hain zuzen ere). Eskualdeko ordezkariak bertan bildu ziren mendeetan zehar.

Villaverdeko Harana Kantabriako barrendegia da Enkarterrin. Tejea basoan zehar ibiltzeko eta udalerriko Interpretazio Zentro Etnografikoa bisitatzeko aukera izango duzu, naturaren bihotzean.

Naturak, abeltzaintzak eta gastronomiak bat egiten dute Karrantzarekin. Haraneko ikuspegi apartak El Suceso muineko eta ArmaĂąongo Parketxeko begiratokietatik hauteman daitezke. Bizkaiko herririk zabalena da.


Shhhhh Enkarterri · Kadaguaren ibilbidea

Kadaguaren ibilbidea Bilbotik irtenda, eta Kadaguaren ibilgua jarraituz, Alonsotegi, Güeñes eta Zalla topatuko dituzu. Zalantzarik gabe, ibilbide honen edertasuna natura eta ondarearen arteko harmonian datza. Sorginduko zaitu!

Zer ikusi Alonsotegi: Pagasarriko elurzuloak Güeñes: La Quadra Dorrea Zalla: Bolunburu

Alonsotegi

Güeñes

Zalla

Bilbotik 8 kilometrotara, Alonsotegi kirolari eta mendizaleen paradisua da, mendiz eta zidorrez inguraturik. Bizkaiko herri maldatsuenetako bat da, baina lotura bikainak ditu Bilborekin errepidez, trenez eta autobusez.

Natura, ondarea eta arte garaikidearen arteko batura ezin hobea da Güeñes. ARENATZarte eskultura parkea, Urrutia Jauregia eta Santa María Eliza aniztasun horren adierazle dira. Bestalde, bidegorriz josita dago herria.

Tradizio, kontakizun, txakolina eta tipula morearen lurra da Zalla. Sustraitze handia izan zuten hemen naturaz gaindiko izakiei buruzko sineskeriek. Bolunburuko kastroa eta dorretxea, hala nola Mellako multzoa, udalerriko historiaren adierazle dira.

13


Shhhhh Enkarterri ¡ Arkitektura ikusgarria

Arkitektura ikusgarria

Indianoen etxeak

Turtziozeko baserria

Indianoek (hauxe da, XIX. mendean Ameriketan aberastu ziren auzokoek) eraikitako etxeak dira. Ikaragarriko lorategiak dituzte, sarritan palmondoz eta bestelako zuhaitz tropikalez jantzita. Emakumezkoen eta urruneko herrialdeen izenak ipini ohi zizkieten jabeek etxeei.

XVIII. mendeko erdialdean AgĂźera ibaiaren ibilguan zehar agerturiko baserri mota da, artoaren ekoizpenak ekarritako oparotasunaren ondorioz. Turtziozen ez ezik, Artzentalesen eta Villaverden nabarmentzen da baserri mota hau.

Gordexolan, Lanestosan eta Karrantzan nabarmentzen dira luxuzko eraikin itzel hauek. Amerikak egin zituzten talde txiki baten zoria islatzen dute etxeek. Liluratuta, beste auzoko asko haien urratsak jarraitzen saiatu ziren, baina ez zuten halako zorterik izan.

14

Euskadi eta Kantabriako ohizko etxeen ezaugarriak nahasten ditu; esaterako, aurrealdeko mutur batetik bestera zabaltzen diren balkoiak, askotan lorez apainduta agertzen direnak. XX. mendeko hasiera arte eraiki ziren.


Shhhhh Enkarterri · Arkitektura ikusgarria

Muñatoizko gaztelua Bisita gidatuak San Martín auzoa (Muskiz) Igandeak (ekainaren 15etik irailaren 14ra) Informazioa eta erreserbak Tel.: 629 271 516

Erdi Aroko dorretxeak

Muñatoizko gaztelua

XIV eta XVI. mendeetan zehar eraikitako gotorlekuak dira. Erdi Aroko leinu ahaltsuenak, bi alderdi nagusitan banatuta (Oñaz eta Gamboa familia famatuak), elkarren aurka borrokatu ziren Bizkaiko ondasunak eta boterea lortzeko lehian. Bortitzak izan ziren borrokak Enkarterrin bereziki.

Muñatoizko gaztelua XIV eta XV. mendeetan zehar eraiki zuten, Erdi Aroko leinu guduen garaian. Bizkaiko arkitektura-ondarearen adibide bikainenetako bat dugu. Monumentu multzo izendatu zuten horren ondorioz, eta probintzian gaztelutzat har daitekeen gotorleku bakarra da, kanpoko barrutia dela eta.

Babesa eta etxebizitza eskaini ez ezik, bandokideen izen eta ospearen adierazle ziren dorretxeak. Leinuaren interesak defendatzeko puntu estrategikoetan kokatzen ziren. Erdi Aroko guduen amaierak oparotasun handia ekarri zuen eskualdera.

Gazteluak harreman estua dauka Lope García de Salazar historialari eta bandokidearekin. Berak, Muskizen jaioa, Bizkaiari buruzko lehenengo kronika idatzi zuen.

15


Shhhhh Enkarterri ¡ Enkarterriko itsasaldea

Enkarterriko itsasaldea

La Arena hondartza

Zierbenako portua

La Arena hondartza Muskiz eta Zierbenan zehar zabaltzen da eta Enkarterriko gune natural garrantzitsuenetako bat da. Kilometro bateko luzera izanik, Bizkaiko kostaldeko bigarrena da.

Zierbenako portuak, Bilboko portuaren eraikuntzaren ondorioz jasandako transformazioa arren, bere xarma tradizionala gorde du, portuko ontziek eta jatetxeek adierazten duten bezala.

Aparteko lekua da surfean edota bestelako ur kiroletan aritzeko. Aisialdi eskaintza handia eta anitza dauka. Dunetan gune berde zabala dago eta denbora pasatzeko jokoak ere badaude. Ikusi beharreko paisaia aldaketak eragiten dituzte itsasaldiek, itsas beherean batez ere, hondartzak itsasoaren kontura izugarriki zabaltzen denean.

Asteburuetan portuko marinel-jatetxeek eskainitako sukaldaritza apartaz gozatzeko aukera izango duzu. Tradizioak eta joera berriek bat egiten dute arrain eta itsaskiz eginiko kalitate handiko errezetetan. On egin!

16


Shhhhh Enkarterri ¡ Enkarterriko itsasaldea

Labarretatik doan pasealekua

Surfa

Itsaslur pasealekuak Muskizeko PobeĂąa eta Kobaron auzoak elkartzen ditu eta ikuspegi zoragarrienez gozatzeko aukera eskaintzen digu.

La Arena hondartza Kantauri Itsasoko ertzean surfa egiteko leku garrantzitsuenetako bat da, daukan ur korronte haserre eta bortitzengatik.

Itsaslur itsaslabarren ertzetik bihurka doa, meatze-trenbidearen bidea jarraituz. Hortaz, meatzaritza-iraganeko aztarna ugari nabarmenduko dira ibilbidean zehar.

Baina, surfa ez ezik, bestelako uretako kiroletan aritzeko leku aparta da. Azken urteotan, urpeko igeriketak ospea hartu du La Arena hondartzan, mundu guztietatik etorritako zaleak erakarriz.

Bi kilometroko luzera du pasealekuak eta adin guztietako pertsonentzat egokia da, bankuz, iturriz eta askaldegiz beteta baitago.

Gainera, gustukoen dituzun kirol-ikastaroetan izena emateko aukera izango duzu. Ausartuko zara?

17


Shhhhh Enkarterri ¡ Aktiba zaitez

Aktiba zaitez

Natura betean

Surfa

BTT

Bizikletaz, oinez, zaldiz‌ Enkarterri zeharkatu eta ezagutzeko aukerak anitzak dira. Zurea da aukera. Natura gustuko baduzu eta txangozale zaildua bazara, gurean ezin erosoago sentituko zara.

Enkarterriko gune natural garrantzitsuenetako bat da La Arena hondartza. Daukan ur haserre eta korronte arriskutsuengatik, apartekoa da ur kirolak egiteko, batez ere surfa.

Beste edonon bezala ekingo diezu pedalei Enkarterrin. Eskualdeko lur malkartsuek eta ibilbide amaiezinek bat egiten dute esperientziarik onena eskaintzeko bi gurpilen gainean.

Ura osasuna da

Piraten lurraldea

Zuhaitzen gainean

Enkarterriko ur sendagarrietan murgil zaitez eta kezkak eta ardurak bazter itzazu ingurune hunkigarrien artean. Eskaintza zabala da: balnearioak, bainu turkoak, jacuzziak, saunak‌

Txikitxoenek primeran pasako dute piraten lurraldean. Zuhaitzetatik eta itsasargi batetik igoko dira, itsaslapurren sareetatik ihes egiten saiatu beharko dute eta egundoko txirristetatik jausiko dira.

Pilatutako estresa aska ezazu zuhaitzen gainean. Sopuerta Abenturan tibetar zubiak, tirolina zirkuituak, lianak eta abordatze sareak aurkituko dituzu. Adrenalina eta barreak adin guztientzat.

18


Natura betean

BTT

Ura osasuna da

Alboan Zerbitzu Turistikoak Balmaseda 605 757 420 www.alboanserviciosturisticos.com

Enkarterriko Pedalak   (Burdinkleta Bike Point-ek eskainitako produktua) Vallejas auzoa, 1 Galdames 636 374 520 / 722 245 452  www.enkarterrikopedalak.com 

El Molinar Termak Karrantza 946 806 002 www.casavicentepallotti.com

Carrantia Karrantza Harana 618 055 753 www.carrantia.com Mendian Zaldiz Sopuerta 649 988 473 www.mendianzaldiz.com

Surfa La Arena Surf Center La Arena auzoa, 21 Zierbena 946 366 381 / 617 480 401 www.laarenasurfcenter.com 

Tracks de Euskadi (BizkaiRoute Bike Center-ek eskainitako produktua) Isasi Industria Poligonoa  Zubiete auzoa, 44 Gordexola 685 757 999  www.bizkairoute.es 

Piraten lurraldea Bizkaia Park Abentura Arangoiti, 1 - 1D -1H 48840 Güeñes 946 859 761 / 688 603 814 www.bizkaiaparkabentura.com 

Spa Amalurra Artzentales 946 109 540 www.amalurra.com

Zuhaitzen gainean Sopuerta Abentura San Cristóbal auzoa (San Viator eskolako atzekaldean) Sopuerta 663 805 609  www.sopuerta-abentura.com 

19


Shhhhh Enkarterri ¡ Mahastien artean

Mahastien artean

Txakolina Txakolina fruta-gustuko ardo gaztea eta garratza dugu, gehienbat zuria dena (hala ere, barietate beltza eta gorriak ekoizten dira ere); gure lurraldeko produktu tradizional eta bereizgarrienetako bat da. Enkarterrin txakolina ekoiztu izan da aspalditik, agian eskualdeko klima, barnealdeko eta kostaldeko ezaugarriak nahasiz, oso egokia delako kalitatezko mahatsak lortzeko. Izan ere, eguraldiari esker Enkarterriko txakolina Bizkaiko beste ardo baino egituratuagoa da. 20

Gurean ekoiztutako ardoen kalitatea nabarmena da. Mahastiak mimoz zaintzen dituzte mahastizainek; bestalde, produkzio-prozesuak (baita kontserbazioa ere) puntakoak dira azken urteon hobekuntzen ondorioz. Azken urteotan eskualdeko ardoak munduko onenen artean nabarmendu dira Bacchus nazioarteko ardo lehiaketan.


Shhhhh Enkarterri · Mahastien artean

Gure upeltegiak Bisita gidatuak Virgen de Lorea Txakoli Txabarri Galdameseko upeltegiak

Virgen de Lorea Lorea auzoa, z/g Otxaran-Zalla Tel.: 629 455 620 www.bodegasvirgendelorea.com

Txabarri Txakolina Bizkaiko txakolina J.I.

Lehenengo dastatzea

Gure txakolin guztiek “Bizkaiko Txakolina” jatorrizko izendapena dute.

Oso erreza da Enkarterriko txakolinak eskainitako xehetasun eta zaporeen unibertsoaz gozatzea.

Izendapen honek ardo guztiek kontseilu erregulatzaileak ezarritako kalitate-kontrolak gainditu dituztela esan nahi du. Kontseiluak, kalitatea ez ezik, txakolinak Bizkaiko mahatsez soilik egina daudela eta hainbat ezaugarri organoleptikoak biltzen dituztela bermatzen du.

Eskualdeko bar eta jatetxe gehienetan txakolin kopa bat hartzeko aukera izango duzu, pintxo edota plater tradizional batekin batera. Nahiago baduzu, enologo batek zuzendutako dastatze batean parte hartu ahal izango duzu, ardo honen xehetasun eta sekretu guztiak hautematen ikas dezazun.

Muñeran auzoa, 17 Aranguren-Zalla Tel.: 658 728 865 www.txakolitxabarri.com

Egia Enea Txakolina Castillo La Piedra, z/g Balmaseda Tel.: 661 922 101

Ulibarri Artzaiak Isuskiza Handia auzoa, 1 Gordexola Tel.: 665 725 732

Galdameseko upeltegiak El Bentorro, 4 Galdames Tel.: 627 992 063 www.vinasulibarria.com

21


Shhhhh Enkarterri ¡ Enkarterriko zaporeak

Enkarterriko zaporeak

Ogia

Gozogintza

Esnekiak

Gure sukaldaritzako produktu nagusia da, janariari ezinbesteko zaporea eta kutsua ematen dion osagarria. Enkarterriko ogia xelebrea da bere aparteko kalitateagatik. Gure okinen sekreturik handiena pasioa da.

Enkarterriko gozogileek baserrietako errezeta tradizionalak gorde dituzte mendeetan zehar. Hemengo gozokiak, pastak eta postreak betiko erara egiten dira, baita glutenik gabe.

Eskualdeko mendi eta landetan bizi diren behiek kalitate handiko esnea ematen dute, geroxeago yogurrak, gaztak, gurina eta gatzatuak egiteko erabiltzen dena. Eguneroko plazer txikia.

Okela

Eztia

Tipula morea

Abeltzaintzak garrantzi berezia du Enkarterrin, gure ekonomiaren euskarrietako bat baita. Eskualdeko xahala, txerria eta arkumea dasta itzazu. Errepikatu nahi izango duzu.

Eskualdeko txilar- eta eukalipto-eztiek produktu honen aromak eta ezaugarri naturalak mantentzen dituzte. Enkarterriko zaporeak dastatzeko aukera galduko duzu?

Enkarterrik berezko tipula mota du: Zallako tipula morea. Ezaugarri ezin hobeak ditu (gozoa, ez osa mina eta mamitsua) eta Slow Food elkarte gastronomikoko kidea da. Aparta da ongailu gisa edota bizkaitar saltsan.

22


Shhhhh Enkarterri ¡ Enkarterriko zaporeak

Baserriko arrautzak

Garagardoa

Vermoutha

Gure baserrietako arrautza eta kapoi esklusiboak dasta itzazu. Euskal oiloa bertoko hegazti arrazak emandakoak dira eta zapore bikaina dute. Arrautza-frijitu eta patata-tortilla ezin hobeak egingo dituzu.

Enkarterri maiteko dute garagardozaleek. Eskualdean garagardo barietate ugari eta bereizgarriak ekoizten dira. Primerako kalitatea dute eta oso estimatuak dira gurean eta baita beste lekuetan ere.

Txurrut –hauxe da, zurrupada– Enkarterrin hazitako hondarribi zuri mahatsekin egindako lehenengo vermoutha dugu. Txurrut eta Txurrut Vintage barietateak aurkituko dituzu gure denda eta saltokietan.

Ardi gazta

Hestebeteak

Karrantzako ardi latxaren esnearen emaitza dugu gazta hau. Primerako kalitatea ez ezik, zapore bereizgarria du. Hiru motako gaztak aurkituko dituzu: freskoa, erdiondua eta ondua (zein baino zein gozoagoa).

Enkarterritik joango zara hemengo hestebeteak dastatu gabe? Denetarik dugu: txorizoa, hirugiharra, zezina, solomoa eta askoz gehiago. Bestalde, tripaki-platerrak eta txerrihankak Bizkaiko erara prestatzen ditugu jankide ausartenentzat.

23


Shhhhh Enkarterri · Non erosi

Non erosi

Karrantza Gastronomika Turistika

Enkarterri Concept Store

Arte Carne

Delicatessen denda baino askoz gehiago da Karrantza Gastronomika Turistika. Enkarterriko aberastasun gastronomikoaren erakustoki aparta da.

Enkarterrietako produktuak Bilboko erdialdean aurkituko dituzu Enkarterri Concept Store saltokian. Gure baratzetako barazkiak eta lekaleak, upeltegietako txakolina, okelak eta hestebeteak, txilar- eta eukalipto-eztiak ikusgai daude urte osoan zehar. Jangaiak ez ezik, Enkarterrin egindako beste produktu asko erosi ahal izango dituzu.

Fernández Terreros familiaren harategia Muskizen egon da 1908tik. Limusin aziendak emandako haragikiak eta Euskal txerri izendapena duten txerrijangai sorta handia aurkituko dituzu hemen. Horrez gain, delicatessen produktuen aukera bikaina dago ikusgai. Enkarterrin lehenengo kalitateko lehengaiak besterik ez ditugu erabiltzen.

Bisitariei eta eskualdeko biztanleei lekuko produktuak erosteko aukera eskaintzen die denda honek. Izan ere, Karrantza Gastronomika Turistikan Enkarterrin egindako produktuak besterik ez dituzu aurkituko. Biañez auzoa, 16 Karrantza Tel.: 946 806 070

24

Urquijo Zumarkalea, 40 Bilbao Tel.: 946 123 282

Fernández Terreros Harategia San Juan auzoa, 17 Muskiz Tel.: 946 706 227 www.artecarne.com


Shhhhh Enkarterri ¡ Jatetxeak

Jatetxeak

Pintxoak

Jateko ordua

Potez pote

Euskadiko gosegarri ezagunenaren eskaintza zoragarria aurkituko duzu Enkarterrin. Mota guztietako pintxoak ditugu: tradizionalak, abangoardiakoak, pertsonalak‌ Gure taberna eta jatetxeetako barrak pintxoz gainezka daude urte osoan zehar, eskualdeko herri guztietan.

Pintxoak, betiko jakiak, okelak eta arrainak txingarretan, baratzeko barazkiak, txuletoiak eta baita sukaldaritza berritzailea ere elkartzen ditu Enkarterrik. Gure gastronomiaren askotasunak, zaporeak eta usainak harrituko zaituzte. On egin!

Lagunarteko denbora-pasa ez ezik, Euskadiko erritu-sozialik esanguratsuena dugu poteoa. Enkarterrin potez pote joateko taberna eta pub ugari aurkituko dituzu. Eguna lagunen artean eta barrezka amaitzeko ohitura dibertigarria da, giro alaian eta musikaren soinura.

Jatetxez, edaritegiz eta beste hainbat saltokiz osatutako bikaintasun sarea da Euskadi Gastronomika, produktua eta bezeroekiko kalitatea eta konpromisoa lokarri duena. Bere xede nagusia herrialdeko nortasun gastronomikoa eta honen kalitatea bermatzea da, betiere turismoari begira.

25


Non erosi

Haragikiak eta hestebeteak Lombera de Carranza Hestebeteak Ambasaguas auzoa, 97 Karrantza Tel.: 946 107 079 www.lomberadecarranza.com

Arte Carne Fernández Terreros Harategia San Juan auzoa, 17 Muskiz Tel.: 946 706 227 www.artecarne.com

Arrautzak eta kapoiak Emusan Goikuria auzoa, 5 Sodupe Tel.: 609 027 880

26

Ogia eta gozogintza Galdameseko Ogia Garai auzoa Galdames Tel.: 665 405 361 Saratxaga Egur Labea Artxube auzoa, 7 Güeñes Tel.: 660 696 511 www.pancaserosaratxaga.es

Crosta San Pantaleón auzoa, 2 Zalla Tel.: 946 390 447 Matxako Artisau Gozogintza Kontxa auzoa, 19 Karrantza Tel.: 946 806 110 www.matxako.com

Esnekiak Láctea de Balmaseda El Páramo Industriagunea, A Partzela, 8 Balmaseda Tel.: 946 802 864 lactebal.wordpress.com

Bizkaia Esnea Boiano auzoa, z/g Karrantza Tel.: 946 107 051 www.bizkaiaesnea.com


Eztia Herriko Eztia La Toba auzoa, 46 Artzentales Tel.: 608 318 059

Zallako tipula morea Ana Mari Llaguno Somavalle, 4 Otxaran Zalla Tel.: 619 471 700

Gluten eta laktosa gabeko gozogintza

Ardi gazta

Garagardoa

Isusi Anaiak gaztandegia Buniete Baserria Sodupe Tel.: 626 351 164

Laugar Brewery Zubiete auzoa, 42 Isasi Industriagunea, 9. nabea Gordexola Tel.: 628 069 653 – 692 710 263 www.laugarbrewery.com

Ulibarri Artzaiak Isuskiza Handia auzoa, 1 Gordexola Tel.: 665 725 735

Vermoutha Vegame Txurrut Vermoutha Carral auzoa, 55 Sopuerta Tel.: 946 104 869 www.txurrutvermut.com

Magora Bakery Los Lombanos, 15 Karrantza Tel.: 626 292 431 www.magorabakery.es

27


Jatetxeak

Albokak Jatetxea Bilbao-Balmaseda Errepidea (10. Irteera) Arbuio auzoa, 11 (14. Lokala) Alonsotegi Tel.: 944 982 370 www.albokakjatetxea.com

Amalurra Jatetxea La Reneja auzoa, 35 Artzentales Tel.: 946 109 540 www.amalurra.com

Pintxo i Blanco Martín Mendia, 5 Balmaseda Tel.: 626 166 665 www.pintxoiblanco.com

San Roque Jatetxea Campo de las monjas, 2 Balmaseda Tel.: 946 102 268 www.puntuanhoteles.com 28

Komentu Maitea Jatetxea Gordexola Sandamendi auzoa, 41 Tel.: 946 798 082 www.komentumaitea.com

Erreka Jatetxea Lasier auzoa, z/g (BilbaoBalmaseda errepidea, 17. km-a) Güeñes Tel.: 946 690 345 www.restauranteserreka.com

Gailurretan Jatetxea Lanzasagudas auzoa, 17 Karrantza-Harana Tel.: 946 806 667 www.gailurretan.com

Casa Garras Jatetxea Kontxa auzoa, 6 Karrantza Tel.: 946 806 280 www.casagarras.com

Mendi Alai Jatetxea Cezura, 23 Karrantza Harana Tel.: 944 005 440 - 678 787 256 www.mendialai.net

Pallottienea Jatetxea El Molinar, 17 Karrantza Harana Tel.: 946 806 002 www.casavicentepallotti.com

Arcos de Quejana Jatetxea Beotegi errepidea, z/g Kexana - Araba Tel.: 945 399 320 www.arcosdequejana.com

Mugarri Jatetxea Pobeña Enparantza, z/g Pobeña-Muskiz Tel.: 946 707 799 www.apartamentosmugarri.com


Ortuella Jatetxea Bilbao etorbidea, z/g (Granada Industria gunea, 1 – Trapagaran eta Ortuella artean, N-634) Tel.: 946 640 443 www.hotelortuella.com

Basilio Jatetxea El Crucero auzoa Sopuerta Tel.: 946 50 4129

Mendiondo Jatetxea Revilla auzoa, 1 San Martín de Carral Sopuerta Tel.: 946 504 452 www.mendiondo.com

Zierbenako Batzokia El Puerto auzoa, 19-21 Zierbena Tel.: 946 366 374 www.hotelkaiarural.com)

El Marinero Jatetxea El Puerto auzoa, 27 Zierbena Tel.: 946 365 058

El Puerto Jatetxea El Puerto auzoa, 19 Zierbena Tel.: 946 365 348

Gloria Jatetxea El Puerto auzoa, 25 Zierbena Tel.: 946 365 013 www.saborapuertozierbena.com

Aretxaga Jatetxea Aretxaga jatetxea, 16 Zalla Tel.: 946 390 679 29


Shhhhh Enkarterri ¡ Esperientziak

Esperientziak

Artzain egun batez

Historiaurrea eta sorginkeria ZALLA

Malta eta lupulua

SODUPE Benetako artzain bati lagundu nahiko zenioke? Bere errutina ezagutu eta eguneroko eginkizunetan parte hartu? Enkarterrin hau guztia egin ahal izango duzu.

Natura, kirolak, kultura ala sorginkeriari buruzko elezaharrak? Ez duzu aukeratu beharrik. Den-denaz txango bakar batean gozatuko duzu Kadagua ibaiaren arroan.

Artzaina eta ardi-txakurrei lagunduko diezu artaldea gidatzen duten bitartean (txakurraren trebetasunak harrituko zaitu), Enkarterriko ardi latxa ezagutuko duzu eta, amaitzeko, ardi-gazta zoragarria dastatzeko aukera izango duzu.

Bolunburuko kastroraino igoko zara eta bertan Burdin Aroko gotortutako herrixka ezagutuko duzu ikuspegi liluragarrien artean. Bisitaldia Bizkaiko lehenengo akelarreak egin ziren basoan amaituko da.

Laugar-en mikrogarardotegia beste leiho bat da Enkarterriko garagardorik sonatuenera. Bertan lehen eskutik ezagutuko duzu garagardoaren elaboratze prozesua, bere historia eta filosofia. Eta, birra bat ez ezik, gosegarri batzuk dastatzeko aukera izango duzu.

Alboan Zerbitzu Turistikoak 605 757 420 www.alboanserviciosturisticos.com 30

GORDEXOLA

Bisitaldiak gutxienez zortzi pertsonetako taldeetan antolatzen dira asteburuetan, goizetik.

Laugar Brewery 675 141 372 www.laugarbrewery.com


Shhhhh Enkarterri ¡ Esperientziak

Informazio gehiago Tel.: 946 802 976 www.visitenkarterri.com

Abeltzain egun batez

Larru tailerra

Itsasoko zaporeak

MUSKIZ

SOPUERTA

ZIERBENA

Kezkak eta ardurak baztertu egun batez abeltzain bihurtuz. Ganaduzainak Eusko Label kalitatearen K ikurra duen azienda erakutsiko dizu bere eguneroko zeregin guztietan parte hartzen duzun bitartean.

Larrua beti modan dago eta bat dator dotoretasunarekin. Aretxederra tailerrean eskulangintza-piezak egingo dituzu ondutako larru erabat naturala erabiliz.

Bakailao pil-pilean prestatzen ikasi nahi duzu? Edo txipiroiak bere tintan gogokoago dituzu? Zierbenako portuan dagoen Batzoki jatetxeak itsas produktuak prestatzen ikasteko aukera ematen dizu.

Oroitzapen ahaztezina eramango duzu etxera eta egun aparta pasako duzu familia edo lagunenekin. Jarduera hau Muskizeko muino batean egiten da, itsaslabarren aurrealdean.

Kalitatezko produktu esklusiboa lortuko duzu; neurrira egindako pieza bakarrak, beste inon aurkituko ez dituzunak. Sopuertan egiten da jarduera hau, inspirazioa dakarren mendiz ingurututako tailer batean.

Ohizko platerrak prestatzeaz gain (hegaluzea, muskuiluak...), gure produktuen kontserbazio teknikak erakutsiko dizkizugu: arrain gazituak, potean, eskabetxea, etab.

FernĂĄndez Terreros anaiak 946 706 227 / 616 767 763 www.artecarne.com

Aretxederra 607 761 059 www.aretxederra.com

Zierbenako batzokia 946 366 374 www.hotelkaiarural.com 31


Shhhhh Enkarterri · Esperientziak

Reluxeko leihoa

Indianoen arkitektura

KARRANTZA

KARRANTZA

Bizkaiko lehenengo hiribildua BALMASEDA

Reluxeko leihoa Karrantza eta Enkarterriko txokorik politenetako bat da. Ibilbide erraza egingo duzu bertaraino. Mazo mendiko hegaletatik abiatuta, Ubaleko larreetatik zehar abiatuko zara Karrantzako harana iparraldetik mugatzen duten kareharrietaraino iritsi arte.

Kontakizunak gustatzen zaizkizu? Karrantzara etor zaitez eta aspaldi batean Amerikak eta diruak egin zituzten auzokoen istorioak kontatuko dizkizugu.

Bizkaiko hiribildu zaharreneko (1199an sortuta) kaleetatik ibil zaitez, gaurko eta atzoko sekretuak ezagutuz. Denboran bidaiatzen ari zarela sentituko duzu Balmasedan.

Leykaturen eskutik, San Andrés de Biañezeko eliza eta Romulado Chávarriren gertaera zirraragarrienak ezagutuko dituzu. Horrez gain, Kontxa auzoan zehar bisita gidatua egingo dugu, bertan baitaude Karrantzako indianoen etxe gehienak.

Herri honek historiaren aztarnak eta modernotasuna elkartzen ditu. Erdi Aroko zubi eta kaleetan zehar ibiltzeaz gain, museoak bisitatzeko eta sekulako sukaldaritzaz gozatzeko aukera izango duzu.

Ordunteko mendiez inguratuta, saien artean ibili egingo duzu Reluxeko leihoraino. Kontuz ibili! Arkuaren beste aldean, itzelezko amildegia zabaltzen da.

Alboan Zerbitzu Turistikoak 605 757 420 www.alboanserviciosturisticos.com Carrantia 618 055 753 www.carrantia.com

32

Leykatur 616 498 621 www.leykatur.com

Leykatur 616 498 621 www.leykatur.com


Shhhhh Enkarterri ¡ Esperientziak

Meatzarien herrixka

Mendian Zaldiz

Masoiak eta tenplarioak

TRAPAGARAN

SOPUERTA

KARRANTZA

Bizkaiko industria erraietan barneratuko zara Trapagaranen. La Arboleda auzoan bikain kontserbatutako meatzari herrixka dago, haraneko ikuspegi hunkigarrien artean.

Enkarterri zeharka ezazu zaldi baten gainean. Mendian Zaldiz mota guztietako ibilbideak eskaintzen ditu El CastaĂąo auzotik, Sopuertan. Ibilbideak zenbait ordu edo egun iraun ditzake.

Indiano, masoi eta tenplarioei buruzko istorio harrigarrienak kontatuko dizkizuegu, Gurutzadetan borrokan aritu ziren zaldunen gorpuzkien artean edo Romualdo ChĂĄvarri jaunaren kriptaren aurrealdean.

Larreinetako funikularretik garai batean aire zabaleko meategiak izan ziren sekulako sakonuneak ikusiko dituzu. Gaur egun aintzirak eta gune berdeak dira, zoragarriak kirola egiteko eta aire zabalez gozatzeko.

Umeentzat zein helduentzat zuzenduta dago jarduera hau. Etxeko txikienak poniz ibiliko dira eta, primeran pasa ez ezik, animaliak gidatzen era errespetatzen ikasiko dute.

Loria eta distirako iragana ezagutuko duzu, sekretuz eta azpikeriaz beteta, Bizkaiko haran handieneko itxurazko baretasunaren artean.

Meatzaritzaren Museoa 946 363 682 www.meatzaldea.eus

Mendian Zaldiz 649 988 473 www.mendianzaldiz.com

Karrantza Gastronomika Turistika 627 340 218

33


Shhhhh Enkarterri · Artea eta kultura

Artea eta kultura

Informazio gehiago Tel.: 946 802 976 www.visitenkarterri.com

Enkarterrietako Museoa

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Enkarterriko museo adierazgarriena da, Bizkaiko Batzar Nagusiena. Abellaneda batzarretxearen egoitza izan zen mendeetan zehar, hauxe da, eskualdeko herri bakoitzeko ordezkariak elkartzen ziren tokia.

Bizkaiko eta Enkarterriko meatzeiragana ezagut ezazu Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan. Paisaiak eta ikuspegiak ez ezik, aire zabaleko meategiek tokikoen izaera erabat aldatu eta lan gatazka asko eragin zituen.

Galdameseko mendien artean ezkutaturik XIII. mendeko gotorleku hau altxatzen da. Barruan Rolls-Roycen bilduma bikaina gordetzen du, munduko onenetariko bat adituen arabera. Xarmaz beteriko tokia da, natura betean.

Abellaneda auzoa Sopuerta Tel.: 946 504 488 – 946 104 815 www.enkarterrimuseoa.net

Campodiego auzoa, z/g Gallarta Tel.: 946 363 682 www.meatzaldea.eus

Concejuelo auzoa Galdames Tel.: 946 802 976 – 649 412 001 www.torreloizaga.com

34

Loizaga Dorrea


Shhhhh Enkarterri · Artea eta kultura

La Encartada Fabrika Museoa

El Pobaleko Burdinola

Boinas La Encartada ehun-gaiak ekoizten zituen lantegia zen. Gaur egun Balmasedako museo nagusia da, Kadagua ibaiaren ertzean kokaturik. XIX. mendean txapelak nola egiten ziren ikasiko duzu, fabrikak garaiko makineria osorik mantentzen baitu.

El Pobaleko burdinola Muskizen dago, Barbadun ibaiaren ertzean. XVI. mendeko lantegi honetan burdin minerala metal bihurtzen zuten eguneroko objektuak egiteko. Larunbatetan erakustaldi osoa ikusteko aukera izango duzu.

Naturak eta arteak bat egiten dute ARENATZarten ehun urtetik gorako zuhaitz eta abangoardiako eskulturen artean. Paperez egindako jantzien erakusketa ikusgai dago urte osoan zehar. Bisita beharrekoa da.

El Peñueco auzoa, 11 Balmaseda Tel.: 946 800 778 www.laencartadamuseoa.com

El Pobal auzoa Muskiz Tel.: 629 271 516 www.bizkaia.net/elpobal

Enkarterri, 5 Güeñes Tel.: 649 890 320 – 946 802 976 www.bizkaia.net/elpobal

ARENATZarte

35


Shhhhh Enkarterri ¡ Artea eta kultura

Dolomitas Museoa

Koben Koba

Balmasedako museoak

Dolomitas antzinako lantegiaren deskarga-gunea, 2002an Eusko Jaurlaritzak Ondare kultural izendatu zuena, Monumentu kategoriarekin. Donosa harrobian dolomia minerala eraunzten zen eta aireko tranbia baten bidez Ambasaguas auzoraino eramaten zuten. Aireko tranbia hori Bizkaiko azkena izan zen. Martxan egon zen harrobia itxi zuen arte, 1976an.

Lanestosan, Los JudĂ­os kobazuloaren barnealdean, Europako Paleolitoko arteari buruzko lehen interpretazio zentroa dago: Koben Koba. Haitzuloaren lurazpiko pasabideak zeharka itzazu gizakiek margotutako lehenbiziko labarpinturak begiztatzen dituzun bitartean. Hau guztia, noski, era ludiko eta dibertigarrian.

Bi museo daude Balmasedako alde zaharrean, Bizkaiko lehen hiribildua denaren historia eta tradizioen adierazle: Historia Museoa eta Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa.

Karrantza Ambasaguas auzoa, z/g Tel.: 946 806 928 / 696 446 301 www.karrantza.org

36

Lanestosa Tel.: 675 716 161 www.lanestosa.org

Balmasedako Historia Museoa San Juan del Moral Eliza MartĂ­n Mendia, 27 Tel.: 657 795 806 www.balmaseda.net

Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa Santa Clara Eliza Komentua Campo de las Monjas, 2 Tel.: 946 806 438 www.balmaseda.net


Shhhhh Enkarterri · Donejakue bidea

Donejakue bidea

Donejakue bidea egin nahi duzu? Santiago de Compostolera doazen bi ibilbide igarotzen dira Enkarterritik: Iparraldeko bidea –ezagunenetariko bat– eta Ahaztutako edo Mendiko Bidea. Iparraldeko bidea, Portugaleten hasita, Ortuella, Abanto-Zierbena eta Muskiz zeharkatzen ditu Kobaron auzora iritsi arte. Aldapak ez dira handiak eta bidegorri bat dago ibilbidea bizikletaz egiteko. Era berean, Meatzaldeko eta Kantauri Itsasoko ikuspegiak zoragarriak dira, bidaiari kutsu are alaiagoa emanez.

Informazio gehiago www.elcaminoolvidado.com www.turismo.euskadi.net

Pobeña auzoan erromesentzako aterpetxea aurkituko duzu (maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean baino ez du irekitzen). Ahaztutako bideak (edo mendikoa: hainbat izen ezberdin ditu) Enkarterriko historia eta kulturan murgiltzeko aukera eskura jartzen dizu. Bilbon hasita, mendebalderantz abiatzen da Alonsotegi, Güeñes, Zalla eta Balmasedan zehar. Bidea merkatari eta bidaiariz gainezka zegoen behinola, salgaiak Gaztelatik kostaldera –eta alderantziz– zeramatzatela. Dorretxeak, luxuzko etxeak eta jauregiak ageri dira bidean zehar.

37


Shhhhh Enkarterri · Historiaren bidean

Historiaren bidean

Elizez, baselizez eta komentuz josita dago Enkarterri. Tradizio katolikoak ondare arkitektoniko nabarmena utzi digu. Auzo bakoitzak bere tenplua du, historiaren eta estilo aldakorren adierazle. Aire zabaleko museoa dugu Enkarterri: bere historiaz harro dagoen eta tradizioaren aztarnak eta modernotasuna elkartzen dituen eskualdea.

Historiaren bidean sentituko zara gurean. Katedral-dimentsioak dituzten eraikin monumentalak (esaterako Santa María eliza, Güeñesen, edo San Severinokoa, Balmasedan), baselizen inguruetan eraikitako zezen-plazak, begizkoen aurkako babesa eskaintzen omen zuten tenpluak eta askoz gehiago aurkituko duzu. Zure zain gaude!


Shhhhh Enkarterri · Historiaren bidean

Bisita gidatuak (San Andrés de Biáñez) Leykatur Tel.: 616 498 621 www.leykatur.com

Ba al zenekien… … Enkarterriko mendebaldeko ohitura izan zela zezenplaza txikiak baselizen ondoan eraikitzea, erromeriak girotzeko meza ostean? Ezohiko arkitektura erlijioso honen adierazgarri nagusiak Artzentales, Karrantza, Sopuerta eta Turtziozen nabarmentzen dira batik bat.

San Andrés de Biáñez … sustraitze handia izan zutela sineskeria-kontuek Zallan? Elezaharrak dio San Pedro de Zariquete baselizara bide batetik joanez eta bestetik itzuliz begizkoen aurkako babesa aurkitzen zutela jainkozaleek. Sorginkeriak saihesteko erritoek milaka lagun erakarri zituzten Zallaraino mendeetan zehar. San Pantaleón baselizako jatorrizko kokalekuan Inkisizioak Lucía de Aretxaga auzokoa sorgintzat jo eta erre zuen.

San Andrés de Biáñez eliza berritzen ari zirela, XVIII. mendeko erretaula desmuntatu behar izan zuten. Orduantxe, eta halabeharrez, XV. mendeko fresko izugarria azaleratu zen. Oso balio handia du Errenazimenduko pintura honek; izan ere, Kantauriar eskualdeko margolan baliotsuen artean nabarmentzen da. Aurrez erreserba egitea beharrezkoa da eliza eta freskoa bisitatzeko. Bestalde, Karrantzako indianoen etxeak eta auzoko hauek eskualdeko artean eta kulturan izan zuten eragina ezagutzeko ibilbidea proposatzen dizuegu.

39


Shhhhh Enkarterri ¡ Natura betean

Natura betean

Pozalaguako kobazuloa Pozalaguako kobazuloak ikuskizun bakarra eskaintzen dio bisitariari: estalaktita eszentrikoak direlakoen pilaketa izugarria. Australiara jo beharko zenuke holako zerbait ikusteko. Estalaktitek forma imajinaezinak hartzen dituzte, grabitatelegeei aurre eginez itxuraz. Tamaina ezberdinetako zutabe eta koladak topatuko dituzu Versalles 40

gelarainoko ibilbidean. Areto honetan estalaktita eszentrikoen multzo handiena dago. Ikuspegi hunkigarrienak, alabaina, pasabidearen amaieran ageri dira, behatoki gisa egokitutako “muino� batean. Zorupeko handitasuna zirragarria da: behatzailea harritu eta txikiagotuko du aldi berean.

Informazio gehiago

Ranero auzoa Karrantza Harana Tel.: 649 811 673 www.visitenkarterri.com www.karrantza.org


Shhhhh Enkarterri · Natura betean

Armañongo Parke Naturala

Parketxea

Karrantza eta Turtziozeko udalerrien artean zabaltzen da Armañongo Parke Naturala. Paisaia karstikoak eta bazkaleku diren belardi aberatsak ditu ezaugarri. Izan ere, ganadua eta ardiak parkean bazkatzen dira urte osoan zehar.

Pozalaguako kobazuloaren aurrealdean, Dolomitas del Norte meatze-konpainia izan zenaren instalazioetan, parke naturalaren interpretazio zentroa dago. Parketxeak Armañongo eta Ordunte mendietako flora eta faunari buruzko informazioa, erakusketak eta erreprodukzioak ditu.

Los Jorrios eta Raneroko mendiguneak nabarmentzen dira. Inguruetan, Pozalaguako koba ez ezik, 200dik gorako haitzulo eta leize daude. La Torca del Carlista izenekoa itzel nabarikoa da, Europako handienetako bat baita.

Inguruko haranak eta paisaiak ikusteko behatoki aparta du parketxeak. Honetaz gain, eskualdeko ezaugarri geologikoak eta arkitektura bereizgarria ulertzeko aukera izango duzu, eta batak bestearekin duen erlazioa.

Armañon mendia, 854 m-ko altuera izanik, parkeko mendirik garaiena da. Eskualdeko baretasun eta edertasunaren adierazle bikaina dugu. Tontorrak itxura biribila du eta elurrez estalita agertzen da sarritan neguan.

Armañongo Parke Naturaleko informazio-puntua Lehendakari Agirre zeharkabidea, 59 Turtzioz

Parketxea Ranero auzoa Karrantza Harana Tel.: 946 560 079 armanon.parke.naturala@bizkaia.net

41


Shhhhh Enkarterri ¡ Natura betean

Karpin Abentura

Ordunteko mendiak

Karrantzako Karpin Abentura basa faunaren babes zentroa da; bertan arriskuan dauden animaliak hartzen dituzte, bizimodu duina izan dezaten eta bisitariak animalien aurkako bortizkeriaz kontzientziatzeko.

Hogei kilometro inguruko gailur-multzoak osatzen du Ordunteko mendiak. 1.000 metrotik gora duten hainbat gailur nabarmentzen dira, hala nola Zalama mendia (1.336 metro), Bizkaiko bigarren garaiena.

Hainbat kausa direla eta, animalia hauek ezin dira berezko habitatera itzuli. Karpin Abenturan zaintza egokia jasotzen dute bere istorioa ezagutarazten den bitartean. Hiru gune tematikotan banatzen da parkea: Dinosaurioen harana, Piztien lorategia eta Natura bizia. BiaĂąez auzoa, 37 Karrantza Harana Tel.: 946 107 066 www.karpinabentura.com

42

Ordunte Europako Natura 2000 sare ekologikoko lekua da. Izan ere, hemengo mendiek, pagoz eta haritzez estalitako baso-masa handia ez ezik, landare-espezie bereizgarriak dituzte. Joritasun itzelezko gunea da, zalantzarik gabe. Gizakiek eta mendiek bat egin dute Enkarterrin historian zehar. Kolitza (879 metro), esaterako, Bizkaian dauden bost deiadar-mendietako bat da. Mendi hauen tontorretan sua pizten zen Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko.


Shhhhh Enkarterri · Natura betean

Peñas Negras Interpretazio Zentroa La Arboleda – Muskiz Errepidea 1,6. km-a (Ortuella) Tel.: 946 338 097

Trianoko mendiak

Peñas Negras Interpretazio Zentroa

Trianoko Mendien burdin aberastasuna eta kalitatea erromatarrek ezagutzen zituzten jadanik, baina mineral-hobien ustiapena XIX. mendean hasi zen (1876 eta 1930 urteen bitartean, batik bat).

Meatzaldeko bihotzean kokaturiko Peñas Negras zentroak ingurumenari buruzko informazioa herritarren eskura jartzea eta sentsibilizazioa handitzea du helburu. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailak kudeatzen du.

Meatzaritzak paisaian eragindako aldaketak agerian daude egungo, hala nola meategien hondarrak eta laku artifizialak. Mendien fisonomia eta auzokoen izaera erabat aldatu zituen mineral-hobien ustiapenak. Pasaden mendeko 90eko hamarkadan azken meategiak ixten joan ziren (azkena, Gallartan, 1993an). Ekonomiaren gainbeherak ondorio latzak izan bazituen ere, gaur egun ingurunearen berpizkunde prozesua antzeman daiteke (apurka-apurka).

Ortuellako inguruneak behatzeko aparteko ikuspuntua da. Paisaiaz gozatzeko aukera eskaini arren, meatzaritzaren ondorioz gertatutako eraldaketak eta hauen ondorioak azaltzeko xedea du zentroak. Kanpoaldean meategietatik ateratako piezen erakusketa ikusgai dago.

43


Shhhhh Enkarterri · Natura betean

GR 123 Bizkaiko Itzulia GR 281 Bizkaiko Itzulia

Burdin Mendien Bide Berdea

Kirolak natura betean

Bizkaiko historiaren erraietatik abiatzen den ibilbidea da Burdin Mendien Bide Berdea. Burdinak eskualdea erabat modelatu zituen mendeetan zehar: paisaiak, bizimodua eta herritarren izaera. Bide berdean zehar ibilita Meatzaldeko historian eta naturan murgilduko zara. Prest zaude?

Natura betean kiroletan aritzea egia bihurtutako ametsa da. Mendi maratoiak, lasterketak, MTB eta Enduro txapelketak… Hona hemen Enkarterriko kirol-egutegiaren zertzelada:

Antzinako meatze-trenaren bidea jarraitzen du 42 kilometro luzerako ibilbide honek, Artzentales eta Muskiz artean. Poesia kutsua sentituko du ibiltariak. Izan ere, Barbadun ibaiaren arroan zehar anitza da fauna: bisoi europarra, izokina eta sai zuria bezalako espezieak nabarmentzen dira, batik bat.

Apuko igoera eta Apuko Extrem www.apukoigoera.com

Hauxe da ibilbidea: Traslaviña (Artzentales), Sopuerta, Galdames, Muskiz, AbantoZierbena eta Zierbena.

“Galdameseko Itzulia” mendi martxa www.gaztainaga.galeon.com

www.montesdehierro.com

44

Galarleiz mendi maratoia www.galarleiz.org

Mello mendi martxa www.elcerromuskiz.com La SAMU Sánchez txirrindularitza martxa www.lasamu.enkarterri.biz

Gordexola Xtreme Enduro txapelketa www.motoclubaiala.com LaRetrobike Enkarterri www.laretrobike.com


Shhhhh Enkarterri · Zure neurrira

Zure neurrira Laguntza behar duzu zure egonaldia Enkarterrin antolatzeko? Gure turismo-zerbitzuetako enpresek oporrak edo geldialdia zure neurrira antolatzen lagunduko dizute.

Bisitaldiak, ibilbideak, bazkariak, ekitaldiak… Behar duzun guztiaz arduratuko gara zure egonaldiaren arrakasta bermatzeko. Ez izan zalantzarik eta gugana jo!

Leykatur

Alboan

Carrantia

Bisita gidatuak: Balmaseda, Lanestosa, Enkarterrietako museoa. Ibilbide tematikoak: indianoen etxeak, dorretxeak... Gida-laguntzailea. Bidaia eta txangoen antolaketa. Ekitaldien antolaketa. Ibilbideak (mendietatik, bizizkletaz), 4x4. Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Bisita gidatuak: Balmaseda, Zalla, Güeñes, Gordexola… Ibilbide tematikoak: Güeñeseko udaletxea, indianoen etxeak, Turtziozeko baserria… Bisita eta ekitaldi gastronomikoak: upeltegiak, putxerak… Kirolak eta mendi ibilbideak. Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Karrantzan espezializatua. Mota guztietako mendi txangoak eta ibilbideak. Oinez edo lur orotako ibilgailuan. Zure neurrira: nahi duzuna eskatu. Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Alboan Zerbitzu Turistikoak Balmaseda Tel.: 605 757 420 www.alboanserviciosturisticos.com

Carrantia Karrantza Harana Tel.:618 055 753 www.carrantia.com

Tel.: 616 498 621 www.leykatur.com

45


Shhhhh Enkarterri ¡ Enkarterriko agenda

Enkarterriko agenda

Jesusen gurutziltzaketa Balmasedako kaleak antzeztoki bihurtzen dira Aste Santuan. Bizkaiko lehen hiribilduko bazter bakoitzak, auzokoen jantziek eta makillajeak Jesusen azken orduko antzezpen hunkigarria osatzen dute. Sinetsi ala ez, Balmasedako Pasio Biziduna ezinbesteko ekitaldi artistikoa dugu, Kristoren gurutziltzaketaren errealismo eta herritarren parte-hartze masiboari esker.

omen baitu. Gau berean Olibetako mendian atxilotu eta Kaifasen aurrera eramango dute. Pilatosen Jesusi egindako epaiketak Ostiral Santua abian jartzen du. Kristoren Nekaldiak aurrera egiten duen bitartean, Pilatok bere burua hiltzen du. Antzezpena Jesusen heriotzarekin amaitzen da, Kalbario mendian.

Ostegun Santuan hasten da antzezpena. Azken afarian Jesusek amaiera hurbil dagoela esaten die bere diszipuluei, haietariko batek Kristo saldu 46

Informazio gehiago www.viacrucisbalmaseda.com


Shhhhh Enkarterri ¡ Enkarterriko agenda

San Severino

Enkarterri Fest

Enkarzine

Urriaren 23an Balmasedak San Severino patroiaren eguna ospatzen du. Goizetik milaka lagun kalez kale ibiltzen dira giro ezin hobean, Nazioarteko Putxera Txapelketan parte hartu aurretik.

Zalla gastronomiaren hiriburu bihurtzen da Enkarterri Fest jaialdiaren eskutik, eskualdeko sukaldaritza ekitaldirik handiena. Tailerrak, dastatzeak, saioak, pintxo-ibilbideak eta produktuak aurkituko dituzu.

Enkarterriko Zine eta Bideo Amateur Lehiaketa azaroan ospatzeko da Zallan. Filmak, dokumentalak eta marrazkiak aurkeztu ahal dira. Grabazio irabazlea jaialdian proiektatzen da.

www.balmaseda.eus

www.enkarterrifest.eus

www.enkarzine.com

Mahats-bilketa

Euskadi Bike Fest

Gordexola Xtrem

Mahats Bilketaren Jaia ospatzen dugu Balmasedan udazkenean gure historian errotutako ardo honi omenaldia egiteko. Bizkaiko Txakolina jatorrizko izendapena duten upeltegiek besterik ez dute parte hartzen.

Txirrindularitza zaleen topagunea da Euskadi Bike Fest. Turismoa eta txirrindularitza bat datoz urtero Enkarterriko herri ezberdin batean antolatutako azoka honetan, aparteko ingurune eta giroan.

Hard enduroko probarik ezagunena da Gordexola Xtrem, pilotuak zein motorrak limiteraino eramaten dituena. Gordexolako paisaiak eta orografiak hobe ezinak dira lehiaketa hau ospatzeko.

www.balmaseda.eus

www.euskadibikefest.com

www.motoclubaiala.com

47


Shhhhh Enkarterri · Enkarterriko agenda

Arku loretsuak

Paperezko soinekoak

Erdi Aroko azoka

Urtero, abuztuaren 5ean, Lanestosako eguna ospatzen da: Elurretako Andra Marirena, hain justu. Herriko enparantza lorez beteriko dantza-pista bihurtzen da txistulariak jotzen duten bitartean.

Güeñeseko Nazioarteko Paperezko Soinekoen Lehiaketa irailean ospatzen da urtero. Sekulako artelanak ikus daitezke ibiltokian eta, horrez gain, soinekoak ikusgai daude urte osoan zehar ARENATZarten.

Maiatzean ospatzen den Balmasedako Erdi Aroko azoka Euskadiko nagusietako bat da. Garaiko jantziek, kale apaingarriek eta postu tematikoek izugarrizko kolorea ematen diote Bizkaiko lehenengo hiribilduari.

www.lanestosa.net

www.vestidosdepapel.com

www.balmaseda.eus

Gangas Eguna

Kantauri Fest

Burdin Jaia

Pagotxa pilo aurkituko dituzu Zallan urriaren lehenengo astelehenean. Baserritarrak herriko enparantza nagusian biltzen dira urteko uzta erakusteko aire zabaleko merkatu itzel honetan.

Zierbenan urriaren lehenengo asteburuan gertatzen dena ez da piraten lehorreratzea, Euskadiko ontzi tradizionalen festarik handiena baizik: txalupak, traineruak, batelak… eta makina bat jarduera!

Meatzaritzan historia oinaze eta atsekabeko kontaketa da. Abanto-Zierbenako Burdin Jaian gure burdina-zainetan aritu ziren meatzariak eta txirterak ohoratzen ditugu.

www.zalla.org

www.kantaurifest.com

www.abanto-zierbena.eus

48


Shhhhh Enkarterri ¡ Enkarterriko agenda

San Joan gaua

Apuko Igoera

Traineruak

Suak urteko gaurik labur eta magikoena argitzen du Muskizen urtero San Joan egunean. Sugarrak itzali baino lehen, itxi begiak eta desio bat eskatu.

Enkarterrin egiten den mendi lasterketen artean beteranoena da Apuko Igoera. Bi modalitate daude (lasterketa eta bizikleta) 22,3 kilometrotako ibilbidean.

Traineruen tradizioa bizirik mantentzeko kemena San Miguel Ligan eta Zierbenako traineruestropadan aurkitzen dugu. Urtero ospatzen da eta partehartzaileak Petronor bandera lortzeko lehian aritzen dira.

www.apukoigoera.com www.muskiz.org

www.zierbena.net

Sokorroko Ama Birjina

San Cosme

Sucesoko Ama Birjina

Irailaren 8an Sokorroko Ama Birjina -itsasgizonen babeslebere ermitatik ateratzen dute PobeĂąako auzotarrek eta San NicolĂĄs de Bari elizaraino eramaten dute andetan.

San Cosme Gordexolako erromeriarik bereizgarriena da. Urtero, irailaren 26an, parte-hartzaileek perfekziora hurbiltzen diren zurez egindako etxeak eraikitzen dituzte.

Irailaren 18an El Sucesoko Ama birjinaren omenezko erromeria ospatzen dute Karrantzan. Herri otoruntzak, lehiaketak eta dantzak ez ezik, zezen korrida izaten da.

www.muskiz.org

www.gordexola.eus

www.karrantza.org 49


Gure azokak Informazio gehiago www.euskadiferiak.com

Txerriki azoka (Sopuerta) Martxoaren lehenengo igandea

Lanestosako nekazaritzako elikagaien azoka Urriak 1

San José azoka (Güeñes) Martxoak 19

Gangas Eguna (Zalla) Urriak 2

Nekazaritza eta abeltzaintza azoka (Ortuella) Apirilak 2

Nekazaritza azoka (Karrantza) Urriak 7

Pottoka Eguna (Turtzioz) Maiatzak 1

Burdin Jaia (Abanto Zierbena) Urriak 7 eta 8

Balmasedako Erdi Aroko azoka Maiatzak 13 eta 14

Sagardo Eguna (Abanto-Zierbena) Urriak 14

Txakolin Eguna (Zalla) Maiatzak 21

Mahats Bilketaren azoka (Balmaseda) Urriak 15

Andra Mari azoka (Alonsotegi) Ekainaren lehenengo igandea

Gazta Eguna (Turtzioz) Azaroak 1

Nekazaritza azoka (Abanto Zierbena) Uztailak 9

Nekazaritza eta abeltzaintza azoka Abenduak 3

Nekazaritza azoka (Balmaseda) Uztailak 16

Ogi Eguna (Galdames) Abenduak 24

Nekazaritza eta abeltzaintza azoka (Muskiz) Irailak 17 Beziko azoka (Sopuerta) Irailak 27

50

2017ko datak


Sekulako bidaia egiteko prest zaude?

51


Shhhhh Enkarterri · Non geratu

Non geratu

Amalurra Hotela Artzentales La Reneja auzoa, 35 Tel.: 946 109 540 www.amalurra.com

Kolitza Landetxea Traslaviña (Artzentales) Regomedo auzoa, 45 A Tel.: 687 739 163 / 672 147 880 www.casaruralkolitza.com

Horkasitas Jauregia Traslaviña (Artzentales) Horkasitas auzoa, 69 Tel.: 946 809 055 / 615 655 822 www.palaciohorkasitas.com

52

Ortuella Hotela Granada industriagunea Trapagaran eta Ortuella artean (N634) Tel.: 946 353 204 www.hotelortuella.com

San Roque Komentu-Hotela Balmaseda Campo de Las Monjas, 2 Tel.: 946 102 268 www.puntuanhoteles.com

Ibarra Hotela Zalla Llantada auzoa, 11 Tel.: 618 789 720 www.hotelibarrazalla.com

Las Palmeras Hotela Muskiz Fuente Vieja zeharkabidea, 9 Tel.: 946 706 392 - 647 852 800 www.laspalmerashotelrural.com

Erreka Güeñes Hotela Lasier auzoa, z/g Bilbao-Balmaseda errepidea, 17km-a Tel.: 946 690 345 www.restauranteserreka.com

Kaia Hotela Zierbena El Puerto auzoa Tel.: 946 366 374 www.hotelkaiarural.com


Shhhhh Enkarterri · Non geratu

Isasi Hotela Gordexola Zubiete auzoa, 53 Tel.: 946 798 224 www.hotelisasi.com

Arcos de Quejana Hotela Kexana (Araba) Beotegi errepidea, z/g · 01477 Tel.: 945 399 320 www.arcosdequejana.com

Komentu Maitea Hotela Gordexola Sandamendi auzoa, 41 Tel.: 946 798 082 www.komentumaitea.com

Artetxea Landetxea Karrantza Harana Biañez auzoa, 24 Tel.: 946 106 853 - 630 659 404

Vicente Pallotti Etxea (El Molinar Termak) Karrantza Harana El Molinar auzoa, 17 Tel.: 946 806 002 www.casavicentepallotti.com

Enkartada Landetxea Sopuerta Mercadillo auzoa, 34 Tel.: 946 104 005 - 638 579 183 www.enkartada.com

Labeondo Landetxea Muskiz Memerea auzoa Giba Fregenal, 18 Tel.: 946 706 111 - 628 718 710 www.labeondo.com

Mendi Alai Landetxea Karrantza Harana Cezura auzoa, 23 Tel.: 944 005 440 - 678 787 256 www.mendialai.net

Aingeru Landetxea Karrantza Harana Los Lombanos auzoa Tel.: 946 107 180 - 675 118 632 www.casaruralaingeru.com 53


Shhhhh Enkarterri · Non geratu

Gailurretan Landetxea Karrantza Harana Lanzasagudas auzoa, 17 Tel.: 946 806 667 www.gailurretan.com Taboada Baserri-Landetxea Gordexola Allende auzoa, 4 – Iratzagorria Tel.: 944 499 231 - 675 715 298 www.fotorural.com

Mugarri Apartamentuak Muskiz Pobeñako Enparantza, z/g Tel.: 946 707 799 - 617 038 292 www.apartamentosmugarri.com

Amalurra Aterpetxea Artzentales La Reneja auzoa, 35 Tel.: 946 109 540 www.amalurra.com

Pikatzaenea Apartamentuak Sopuerta Cañedo auzoa, 8 – Bezi Tel.: 617 471 936 www.pikatzaenea.com

Santxosolo Aterpetxea Güeñes Santxosolo auzoa, z/g Tel.: 946 693 204 www.enkargune.com


Bizitza osorako esperientziak


facebook.com/bilbaoenkarterri twitter.com/enkarterribio

www.visitenkarterri.com

ENKARTUR C/ Martín Mendia, 2 48800 Balmaseda (Bizkaia) Tfno. +34 / 946 80 29 76 www.visitenkarterri.com info@visitenkarterri.com Neguko ordutegia Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara Asteburu eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara Udako ordutegia (Ekainak 15 – Irailak 15) Astelehenetik larunbatera: 9:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara Igande eta jaiegunetan: 9:00etatik 14:00etara

Profile for Inboost

Shhhhh euskera 2017  

Shhhhh euskera 2017  

Profile for inboost
Advertisement