Page 1


Pixka bat urduri nengoen oso ondo pasa dut eta ez diot beldurrik urari. Gehien gustatu zaidana kanguroa egitea

eta gutxien gustatu zaidana

torpedoa izan da. AARON


Lehenengo egunak zailak egin zitzaizkidan baina ostiraleko jokuak oso dibertigarriak dira. AINHOA


Niri gehien gustatu zaidana piszinan kanguroa egitea izan da. AITOR


Igeri egitea garrantsitsua da. Ikastaroa gustatzen zait jokoak dibertigarriak direlako. Begiraleek klaseak atseginak egiten dituzte . ESKERRIK ASKO BEGIRALEEI! AKETZA


Hasi aurretik igerilekuan oso urduri nengoen . Ura gustatzen zait. Kanguroa egin dut igerilekuan eta gustatzen zait. ALEXIS


Ikastaroa hasteko irrikitan nengoen . Igeri egitea asko gustatzen zait oso pozik eta lasai joaten naiz. Orain arteko saioak super ondo iruditu zaizkit. Gehien gustatu zaidana ostiraleko jolas librea izan da. Gutxien gustatu zaidana ezer. ANDER


Hasieran oso urduri nengoen. Saioak oso ondo daude eta jokoak dibertigarrienak dira. ANE GENUA


Ostiraletan jolasak egiten ditugu eta oso ondo pasatzen dut . Piszina txikira joaten gara denbora librea daukagunean eta monitoreak oso majoak dira eta jolasak dira gehien gustatzen zaidana. ANE PELUAGA


Niri gehien gustatu zaidana piszinara salto egitea da. ARITZ


Ikastaroa hasi baino lehen urduri negoen igeriketan hasi nahi nuelako. Orain, oso gustora joaten naiz. AROA


Asko gustatzen zait piszina eta gehien kanguroa egitea. Oso ondo pasatzen dut ostiraletan jolas librea dagoelako. ASIER


Lehenengo egunean urduri nengoen eta uretan sartzean lasaitu nintzen. Gehien gustatu zaidana txurroekin igeri egitea izan da eta gutxien piszina handian salto egitea. CARRIE


Ondo pasatzen dut eta igeri pixka bat badakit egiten. DANEL


Hasieran urduri negoen. Asko gustatu zait piszinan kanguroa eta izurdea egitea. ENARA


Hasieran urduri nengoen pixka bat baina orain ez nago urduri. Eta saioak asko gustatzen zaizkit. EĂ‘AUT


Ni hasieran oso urduri sentitzen nintzen igeri egiteko gogo haundiak nituen baina hori jada pasa da . Saio batzuk errexak izan dira eta beste batzuk zailak izan ziren. Niri gehien gustatu zaidana da kanguroa eta gutxien gustatu zaidana izurdea da. ERIKA


Asko ikasten ari naiz piszinako saioetan eta igeri egitea gustatzen zait. IBARNE


Ikastaroa hasi aurretik pixka bat urduri negoen baina pozik negoen uretan ibiltzea asko gustatzen zaidalako . Orain lasaiago nago eta egin ditugun saioak asko gustatu zaizkit gehien kanguroa. IZAR


Egindako jolasak asko gustatzen zaizkit . Oraingoz dena gustatu zait. JADIR


Sentsazio onak dauzkat. Gustatzen zait,monitorea gustatzen zait eta ariketa batzuk gustatzen zaizkit. Ura oso hotza dago,piszina batean ura oso beroa dago eta hiru monitore daude. JOKIN


Niri asko gustatu zitzaizkidan bi gauza hauek: kanguroarena egitea eta Aritz eta Ane Peluagarekin jolastea. Oso ondo pasa nuen . MADDI


Ni hasieran pixka bat urduri nengoen baina gero lasaiago sentitu nintzen. Orain arte klaseak oso ondo daude eta andere単oa oso jatorra da. Igeri egitea gustatzen zait. MAIDER


Hasieran urduri nengoen. Igeri egitea gustatzen zait baina uretara salto egiteari beldur pixka bat diot. MIKEL


Gehien gustatu zaidana da izurdea eta oso ondo pasatu dut. Orain ondo dakit igerian. OSKITZ


Niri gehien gustatu zaidana kangurua izan da: hankak lurraren kontra jarri behar dituzu eta ukitzerakoan uretatikk atera. Gutxien gustatu zaidana izurdea izan da: eskuekin lurra ukitzen saiatu behar zara eta ukitzerakoan uretatik atera. ROCIO


Ba ni hasieran urduri nengoen eta orain asko gustatzen zait piszina eta saioak asko gustatzen zaizkit. UNAX


Ikaragarri gozatu dute uretan murgiltzen. Aurrerapen pausuak ere nabariak izan dira, arraintxo izatetik sirena eta izurde trebe bilakatu dira. Aldagelan eguneroko tira birak izan ditugu arropak jantzi eta eranzten, txanoak eta tapoiak jartzen, zapatilak lotzen ‌ Hau guztia egin ondoren, ileapaindegi saioak burutzeko denbora ere eduki dugu! MIREN


IGERIKETARI BURUZKO IRITZIA 2. MAILA  

IGERIKETA SAIOEI BURUZKO GURE SENTSAZIO ETA IRITZIAK

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you