Page 1

www.ikastola.net

AISIALDIA 09, ZATOZ GUREKIN AINEN AREN KONTRA AGUR JU LO ER A ER RR SO IKASTOLA BATEN SEASKAK 40 URTE

MARTXOA 2009

Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6

ISBN:

GERTU inprimategia. Oñati. Tel.: 943 78 33 09

INPRIMATZAILEA:

172 Txema Garzia Urbina

DISEINUA ETA MAKETAZIOA:

Imanol Artola

EUSKARA ZUZENTZAILEA:

Joxean Agirre eta Eva Domingo

ERREDAKZIOA:

Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehik.ikastola.net

KOORDINATZAILEA:

IKASTOLEN KONFEDERAZIOA Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 48170 ZAMUDIO Tel.: 606 33 41 45

12 14 16 17

HIZKUNTZEN IKASKUNTZA, LEHENTASUNA IKASTOLA BATEN SORRERA ERLOJUAREN KONTRA AISIALDIA 09, ZATOZ GUREKIN TXANTXIKUN SEI GELA BERRI BERRI-USAINAK ANDOAINGO AITA LARRAMENDIN ERE AXULAR LIZEOA, EUSKAL DANTZEN IRAKASKUNTZAN EREDU SEASKAK 40 URTE ETXARRIKO NAFARROA OINEZ BARTZELONARAINO PARTAIDEREN TOPAKETAK DEUSTUN PIRRITX ETA PORROTX ‘IKASTOLA KANTA’REKIN

EDITATZAILEA:

3 6 8 10

IKASTOLA ALDIZKARIA

iks www.ikastola.net

HIZKUNTZEN IKASKUNTZA, LEHENTASUNA

Bederatzi urteko lana, liburu batean EUROPAR BATASUNEAN HIZKUNTZEN IKASKUNTZA ESKOLA SISTEMAREN LEHENTASUN BILAKATU DA. Ikastolak aitzindari izan ziren 1991ean ingelesaren ikaspen goiztiarra sartzen eta hizkuntzak modu integratuan lantzeko bideak jorratzen. Aitzindari izan ziren ere 2000tik aurrera hizkuntzen irakaskuntza eta erabilera esparruak uztartzeko proiektua martxan jartzen. Proiektu pilotu horretan 36 ikastolak hartu dute parte. Bederatzi urteko esperientzia biltzen duen liburua (“Ikastolen Hizkuntz Proiektua”) aurkeztu zuten otsailaren 26an Donostiako MIRAMAR JAUREGIAn. SEI LAGUNEKO TALDE BATEK (Itziar Elorza, Kristina Boan, Inma Muñoa, Amaia Urruzmendi, Mikel Barrios eta Erramun Osa, azken hau proiektuaren zuzendaritzan bost urtez aritu ondoren, egun Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailean ari dena) koordinatu du proiektua, eta bertan parte hartu duten ikastoletako dinamizatzaileekin mintegiak osatuz burutu dute lana. Zenbait erakundek diruz lagundutako proiektua izan da:

Eusko Jaurlaritzak eta hiru lurraldetako KUTXEk. Donostian aurkeztu zen liburuak bi zati ditu: hizkuntzen trataeraren inguruko erreferentzia markoa agertzen da lehenean, eta ikastola bakoitzak bere hizkuntz proiektua elaboratu ahal izateko gida praktikoa eskaintzen du bigarrenean. Proiektua diruz lagundu duten erakundeetako nahiz ikastoletako 180 bat ordezkari bildu ziren MIRAMAR JAUREGIAN ekitaldi ikusgarrian. > > >

Ikastola172

3

Hizkuntz Proiektua

iks

Elebakarrak salbuespen dira Euskara ardatz duen hizkuntzen trataera bideratzen Elebakarrak salbuespen dira gaurko gizartean eta elebakartasuna eskubide bat dela aldarrikatzea ezjakintasunaren seinaletzat har daiteke. Jendearen mugikortasunak, kultura kontsumo berriek eta globalizazioak areagotu egin dute hizkuntza bat baino gehiago ezagutzeko premia. Eleaniztasuna ohiko egoera bihurtu da munduan. Euskal Herria horretan eredu da edo izan beharko luke behitzat, hiru hizkuntza hitz egiten baitira bertan. Bistan da euskara dela egoerarik ahulenean dagoena. Eta horretarako jaio ziren ikastolak ere, hizkuntzen trataerari dagokionean hizkuntza eredu berri bat garatzeko. Ikastolek ingelesaren ikaspen goiztiarra jarri zuten martxan 1991n. Aitzindari izan ziren halaber hizkuntzak modu integratuan irakasteko ahaleginean ere. Hizkuntzen trataerak estrategi-

2

koa izaten jarraitzen du ikastoletan eta hezkuntza sistema osoan oro har. Zer eskaintzen du, beraz, testuinguru honetan Hizkuntza Proiektuak? Eskolako komunikazio testuinguru osoari jartzen dio arreta, eta esparru horiei guztiei begira planifikazio zehatzak egiten laguntzen du. Hizkuntz konpetentziak ezin dira garatu gela barruan bakarrik, bizitzako jarduera guztietan baizik. Hizkuntza Proiektuaren helburua, izan ere, ikastola giroko jarduera guztietan hizkuntzak lantzeko modua aztertzea da.•

3

1

1. DONOSTIAKO MIRAMAR JAUREGIAN 180 BAT LAGUN BILDU ZIREN AURKEZPEN EKITALDIAN. ATSEDENALDIA BALIATUZ, TALDEKO ARGAZKIA EGIN ZEN JAUREGIAREN ATARIAN. 2. EKITALDIA HASI AURRETIK, SARRERAN LIBURUAK BANATZEN. 3. KOLDO TELLITU ETA ITZIAR ELORZA MAHAIBURUAN, ALDE BANATARA EUSKO JAURLARITZATIK TONTXU CAMPOS ETA PATXI BAZTARRIKA ETA KUTXETATIK RAFAEL GOMEZ ETA CARLOS RUIZ DITUZTELA.

6. 9. KOMUNIKABIDEEN ALDETIK JAKIN-MIN HANDIA PIZTU ZUEN EKITALDIAK. IRUDI BATEAN ITZIAR ELORZA ETA BESTE BATEAN J.IÑAKI ETXEZARRETA KAZETARIEI ADIERAZPENAK EGITEN. 7. GONBIDATUAK ATSEDENALDIAN, KAFE BANA HARTU ETA BERRIKETAN. 12.TIK 23.RA LAN SAIOAK EGIN ZIREN GOIZEKO BIGARREN ORDUAN.

HIZPRO EGITASMO PILOTUAN PARTE HARTU DUTEN IKASTOLEK ERE BERE LEKUA IZAN ZUTEN. EGITASMOAREN BILAKAERARI ETA IKASTOLAN IZAN DUEN ERAGINARI BURUZKO MAHAIINGURUAN HARTU ZUTEN PARTE. 16. HIZKUNTZ PROIEKTUKO EGILEAK.

9 7 4

10

17

5

6

11

12

13

14

19

20

21

15

“LORTU DITUGUN EMAITZEN BERRI ZABALDU DUGU ORAIN ARGITARATU DUGUN LIBURUAREN BIDEZ, ETA GURE HELBURUA DATOZEN BI URTEOTAN IKASTOLA GUZTIAK PROIEKTUAN INTEGRATZEA DA”.

16

18

23

M

22

4

Ikastola172 · martxoa 2009

Galdera bana arduradunei

AMAIA URRUZMENDI

Sei lagun proiektuaren gidaritzan

Hamaika laguneko talde bat izan zen orain zazpi urte proiektuaren oinarrizko markoaren zirriborroa egin zuena, baina sei laguneko taldea izan da proiektuaren gidaritza eraman duena: Itziar Elorza, Kristina Boan, Inma Muñoa, Amaia Urruzmendi, Mikel Barrios eta Erramun Osa.

horrek egin zuen lan honen lehen zirriborroa. 2002an aurkeztu zen zirriborro hori (“Ikastolen hizkuntz proiektua definitzen”) Jardunaldi Pedagogikoetan. Zazpi urte geroago proiektu horren emaitzak eta bizi izan dugun esperientzia liburu batean bildu ditugula esan dezakegu. Zazpi urte hauetan ikastola talde pilotuak izan ditugu gurekin lanean, guztira 36 ikastola. Ikastola horietako dinamizatzaileekin mintegi bat eratu genuen, Hizpro Mintegia izenekoa. Mintegi hori izan da proiektuaren norabidea markatu duena. Lortu ditugun emaitzen berri zabaldu dugu orain argitaratu dugun liburuaren bidez, eta gure helburua datozen bi urteotan ikastola guztiak proiektuan integratzea da.•

(irakasle, profesional, guraso eta gizarteko eragileak) elkar-lana bideratzeko markoa ematen digu, eta, azkenik, egoeraren diagnostikoa egiteko, ondorioz lana planifikatzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko tresnak ere ematen dizkigu. Lan hori guztia bide antolatuan egiteko modua eskaintzen digu. Beste modu batean esanda, Hizkuntz Proiektuak ikastolaren komunikazio eremu guztiak besarkatu, eta hezkuntza komunitateko eragile guztiak elkar-lanean jartzen ditu. Gela barruko eremuari garrantzia handia ematen diogu, bistan da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoari alegia, komunikatzen ikastea guztion lana baita. Baina gelaz kanpoko eremuak ere badu garrantzia. Eremu instituzionala ere kontuan izan dugu;

NOLA DEFINITUKO ZENUKETE HIZKUNTZ PROIEKTUA? MIKEL BARRIOS: Hizkuntz Proiektua hizkuntzen trataera kudeatzen duen marko integrala dela esan daiteke. Marko integral honek batetik hizkuntzen irakaskuntzari eta hizkuntzen erabilerari dagozkien alderdi guztiak koherentziaz uztartzeko bideak ematen ditu. Bestetik, hezkuntza komunitatearen eragile guzti-guztien

Azken hau Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikara pasatu zenez, beste bostei zuzendu diegu egin duten lanaren inguruko galdera bana. M

KRISTINA BOAN

Hizkuntz Proiektua

iks

ZEIN IZAN ZARETE EGITASMOAN LAN EGIN DUZUENAK? Hau ez da sei lagunek egindako lana izan, talde zabal baten emaitza baizik. Proiektua koordinatzen eta emaitzak liburuan biltzen talde txiki bat aritu gara, baina 36 ikastolak

NOLA SORTU ZEN HIZKUNTZ PROIEKTUA? AMAIA URRUZMENDI: Une batean ohartu ginen Euskaraz Bizi, euskararen erabilera eta motibazio egitasmoa, genuela alde batetik eta, bestetik, hizkuntzen ikaskuntza prozesu curricularra; bi egitasmoak paraleloki zihoazela bakoitza bere aldetik, elkarrekiko lotura handirik gabe, eta hizkuntzekiko ikuspegiak kontrajarriak ere bazirela. 2000. urtean sortu zen lehen lan taldea. Ikas-materialgintzako eta Euskaraz Biziko taldeak elkartu ziren eta talde

6

Ikastola172 · martxoa 2009

ikastetxearen eraketan eta barne-harremanetan sortzen diren hizkuntz erabilerak jaso dira gure proiektuan, eta familiekin zein inguruarekin (auzoan, herrian) sortzen diren harremanak ere kontuan izan ditugu. Hizkuntz Proiektuak hezkuntza komunitateko eragile guztien lana bideratzen duela esan daiteke.•

ZEIN DIRA AURKEZTU DUZUEN LIBURUAREN ATAL NAGUSIAK? Liburuak ikastoletan dugun hizkuntzen trataerari buruzko erreferentzia markoa agertzen du lehen atalean. Gure erreferentzia teorikoak aipatzen dira horretan. Baina, horrekin batera teoria horiek eguneroko praktikara eramateko jarraibideak behar dira, eta horiek liburuaren bigarren atalean datoz. Hor, ikastola bakoitzak bere Hizkuntz Proiektua garatzeko gida jarri

KRISTINA BOAN:

Ikastola172

M

egin dute lan egitasmo honetan azken zazpi urteotan. Bi urteko hausnarketaren buruan 2002an aurkeztu genuen oinarrizko markoa, “Ikastolen Hizkuntz Proiektua definitzen” deitu genuena. Ikas-materialgintzaren arloan hizkuntzen irakaskuntzan ari ziren profesionalek eta Euskaraz Bizin gelaz kanpoko erabileran euskararen normalkuntza lantzen ari zirenek hartu zuten parte hasierako zirriborro horretan. Oinarrizko marko horretatik abiatuz jarri zen martxan lehen ikastola pilotuen taldea. Hizkuntz Proiektuaren parte garrantzitsua euskararen normalkuntza eta biziberritze prozesuak dira eta, ondorioz, Euskaraz Biziko lankideek ere pisu handia izan dute egitasmo hau garatzeko orduan. Eta, azkenik, egitasmo hau elikatu duten beste proiektuetako lankideen laguntza ere izan dugu, hala nola, Euskal Curriculumean lan egiten dutenena eta Etorkinen Mintegiko kideena. Ezin dira ahaztu, azkenik, proiektuan sinetsi eta baliabideak jarri dituzten erakundeak.•

MIKEL BARRIOS

ITZIAR ELORZA

ITZIAR ELORZA:

7

INMA MUÑOA

artean idatzitako kontu bat, baizik eta Ikastola Elkartearen urtetako lana, eta ibilbide horretan garatutako egitasmoen bilketa edo hustuketa egin dugu. Erreferentzia horiek denak hartu eta ikastola bakoitzak bere testuingurura egokitu behar ditu. Hori da, hain juxtu ere, bigarren zatian proposatzen duguna.•

ZER LAGUNTZA IZANGO DU IKASTOLA BATEK PROIEKTUA GARATZEKO ORDUAN?

M

dugu. Lehen zatiko erreferentzia marko horretan, Ikastolen Elkarteak hizkuntzen trataerarekiko dituen irizpide orokorrak zehazten dira: zer helburu dituen, hizkuntzen trataera nola ikusten dugun, hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak nondik nora joan behar duen, metodologi irizpideak, euskaren biziberritzearen inguruko irizpideak, eta eleaniztasunaren zein kultura aniztasunaren inguruko irizpideak agertzen dira. Bai eta hizkuntz prestakuntza egoki baterako irizpideak ere. Marko hau ez da, beraz, lau lagunen

INMA MUÑOA: Hizkuntz Proiektua oso lan eskerga da, eremu asko ukitzen dituena, eta ikastola batek bere baitako indarrekin bakarrik ezingo luke aurrera atera. Ikastola Elkartearen zerbitzuak ezinbestekoak izango ditu, beraz, ikastola horrek. Liburuarekin batean CD bat atera dugu, eta bertan biltzen dira ikastola bakoitzaren diagnosia egiteko eta plangintza bideratzeko tresna praktikoak, hala nola, galdetegiak, taulak eta informazioa jasotzeko moduak. Zerbitzu hori emateko gaude proiektua koordinatzen ari garen taldea, eta horretarako daude Euskaraz Biziko teknikariak eta Hizkuntz Proiektua ikastola bakoitzean garatzeko dauden dinamizatzaileak ere. Hizkuntz Proiektuak ez dakar lan paralelorik, ez du zertan lana gehitu behar. Dagoeneko martxan dauden lanak edo hizkuntzen esparruan garatu nahi diren egitasmoak modu koherente batean garatzeko irizpideak ematen ditu. Demagun ikastola batean plastika ingelesez egiteko aukera aztertzen ari direla. Gure proiektuak gisa horretako erabakiak hartzeko orduan kontuan izan behar diren irizpideak zehazten ditu. Urte eta erdiko edo bi urteko epea emango zaie falta diren ikastolei beren proiektua garatu ahal izateko.•

UN PROYECTO ESTRELLA El proyecto del tratamiento de las lenguas (Hizkuntz Proiektua), que las ikastolas han elaborado de forma experimental en los últimos nueve años, contempla no sólo la enseñanza integrada de las mismas dentro del aula, sino que regula asimismo su utilización en todos los ámbitos de la vida de la comunidad educativa. Han sido treinta y seis las ikastolas que han participado en el proyecto piloto. El libro “Ikastolen Hizkuntz Proiektua”, cuya presentación tuvo lugar en el palacio Miramar de Donostia, recoge toda la experiencia acumulada desde 1991 sobre el tema. El libro tiene una primera parte que resume las referencias

8

Ikastola172 · martxoa 2009

UN PROJET PHARE

teóricas que sustentan el proyecto y en una segunda parte ofrece las pautas y criterios prácticos para que las ikastolas elaboren su propio proyecto lingüístico. Las ikastolas nacieron para dar salida a la situación de exclusión que sufría el

euskara en la enseñanza y han sido pioneras en la adopción de medidas innovadoras, como la introducción temprana del inglés, que contribuyen a la formación de alumnos multilingües que demanda la sociedad. El Proyecto Lingüístico de las Ikastolas propone el tratamiento integral de las lenguas, englobando todas las experiencias que se han desarrollado hasta ahora y es otro de los proyectos estrella de las ikastolas.

Le projet linguistique (Hizkuntz Proiektua) créé et développé par les ikastola à titre expérimental ces neuf dernières années traite de l’enseignement des langues en classe mais aussi de leur utilisation dans les autres domaines de la vie de la communauté éducative. Trente-six ikastola ont participé au projet pilote. Le manuel “Ikastolen Hizkuntz Proiektua”, présenté au palace Miramar de Donostia, présente le résultat des travaux effectués depuis 1991 sur le sujet. La première partie recense références théoriques tandis que la seconde propose règles et critères pratiques afin que chaque ikastola élabore son

propre projet linguistique. Les ikastola furent créées afin de mettre fin à la situation d’exclusion dont souffrait la langue basque au niveau de l’enseignement et furent les premières à adopter des mesures novatrices comme par exemple l’introduction précoce de l’anglais, langue qui contribue à former les élèves plurilingues dont la société a besoin. Le Projet Linguistique des Ikastola propose un traitement complet des langues et recense toutes les expériences développées jusqu'à ce jour. C’est un des projets phare des ikastola.

araba:

IKASTOLA BATEN SORRERA ERLOJUAREN KONTRA Ilusioa. Hori da zalantzarik gabe Agurainen ikastola berri bat sortu duten gurasoen animoa ondoen definitzen duen hitza. Gauzak oso azkar gertatu dira. Mariaren Bihotza ikastetxearen jabe ziren mojek (Hermanas de la Providencia de Gap ordenakoak) alde egiteko asmoa agertu zutenetik zalantzaz beterik bizi izan dira.

kastetxea irakasleek osatutako kooperatiba baten esku geratuko zela ematen zuen hasiera batean, baina negoziazioek porrot egin zuten, eta ataka horretan zeudela, guraso talde batek ikastetxea erosi eta ikastola bihurtzeko proposamena plazaratu

I

10

Ikastola172 · martxoa 2009

zuen. Gauzak azkar gertatu direla esan dugu. Marka guztiak hautsi dituztela ere esan daiteke, irailean sortu baitzuten gurasoen elkartea, eta abenduaren azken egunerako sortua baitzen ikastola berria: Lautada ikastola. “Egia esan behar bada, presaka samar ibili

gara. Eusko Jaurlaritzak irakaskuntzarako eraikinak erosteko diru-laguntza sendoak ematen ditu, balioaren %45 inguru, eta iazko programan sartu nahi izan genuen gure eskaera. Hiru hilabetean egin genituen, beraz, guraso elkartea, ikastetxearen

bideragarritasun plana, kooperatiba eta ikastetxearen erosketa”, esan zigun Txari Martinek, ikastola batzordeko kideak. Agurainek 4.000 bizilagun pasatxo ditu. Eskola publikoa eta ikastola zituen orain hamabost urte. 1993ko Eskola Publikoaren

Legearekin, ordea, ikastola sare publikoan integratu zen. Eskola publikoarekin eta institutuarekin batean, San Jorge auzoan bertan, Mariaren Bihotzaren ikastetxea zeukaten mojek, eta HH, LH eta DBH ematen zituzten bertan. “Mojak urritzen ari ziren,

ANA LOPEZ DE LA CALLE, AGEDA SAINZ, YOLANDA DIEZ, JABIER AMEZKOA, ISABEL DELGADO, MARI JOSE ROZAS, TXARI MARTIN Y AITOR SANTOS, BATZORDEKO KIDEAK.

Mojen ikastetxea erosi eta ikastola sortzea lortu du guraso talde batek Agurainen

hiru edo lau bakarrik geratzen ziren, eta herritik alde egiteko asmoa agertu zuten orain hiru urte. Egoera horren aurrean irakasleak hasi ziren mugitzen. Kooperatiba bat egin eta ikastetxea erosteko asmoa zutela agertu zuten, baina ahalegin horrek porrot egin zuen. Ekainean bukatu zen ikasturtea, eta abuztuan irakasleen eta mojen arteko negoziaketak porrot egin zuela adierazten zuen gutuna jaso genuen etxean. Dena den, ikastetxeari jarraipena emateko, beste ikasturte bat jarraituko zutela agintzen zuten mojek. Izutzen hasi ginen, hemendik urtebetera gure seme-alabak eskolarik gabe gera zitezkeela pentsatzen baikenuen. Horrek mugiarazi zituen gurasoak”, hasi zen kontatzen Aitor Santos. “Erlojuaren kontrako lasterketa izan da. Irailaren 20an egin genuen gurasoen lehen bilera. Hamabosten

bat guraso ginen. Kooperatiba bat sortzeko aukera aztertzen hasi ginen. Artean ez genekien mojak guri saltzeko prest egongo zirenik ere. Baina ahalegin bat egin behar genuela ikusten genuen, horixe baitzen ikastetxeari jarraipena emateko aukera bakarra. Oso jarrera irekia agertu zuten mojek. Gure “Ahalegin bat egin behar proiektuaren berri eman orduko erakutsi zuten genuela ikusten genuen, akordio batera iristeko horixe baitzen ikastetxeari borondatea. Partaiderekin jarraipena emateko harremanetan jarri ginen, eta hasiera beretik babes aukera bakarra. Oso osoa eman ziguten. jarrera irekia agertu zuten Abenduaren azkenera mojek. Gure proiektuaren bitartean, hiru hilabete eskasetan, lortu genuen berri eman orduko ikastetxea gurasoen erakutsi zuten akordio eskuetara pasatzea. Suertea batera iristeko ere izan dugu, gurasoen artean kontu hauetan borondatea”. esperientzia zuten abokatua eta ekonomista baikenituen”, esan zuen Aitorrek. Lautada ikastolak 300 haur inguru ditu gaur egun.

Haur Hezkuntza erabat euskaraz ematen dute, eta B ereduan egin dute lan gaurdaino LHn eta DBHn. “Irakasle taldea oso gaztea da, eta seguru gaude oso azkar egokituko dela ikastolen eredura. Kontuan hartu behar da, gainera, oso urte txarrak izan direla berentzat azken hirurak, eta Ikastolen Konfederazioan sartzeak segurtasuna ere ematen diela”, jarraitu zuen Txarik. Gurasoen eskuetara pasatu den eraikina aspaldikoa da, baina orain urte batzuk berritze lanak egin eta nahikoa egoera txukunean dago. Hiru solairu

eta ganbara bat ditu, eta eraikinarekin batean erosi dute mojen bizilekua ere. Hartu diren konpromisoen berri eman eta diru aldetik izango den zamaren berri adierazteko, gurasoekin bilerak egin dira geroztik. Ikastetxeak 200 familia zituen, eta dagoeneko 110 bat sartu dira kooperatiban. “Gauzak ondo egiten baditugu eta ondo egiteko asmoa dugu, maiatzerako beste hainbat guraso gehiago egingo dira bazkide. Diru aldetik ez da batere zama handia, oso irakasle onak ditugu eta seguru gaude proiektu honek aurrera egingo duela. Ikastola hau 300 ikasle inguru izatera iritsi daiteke datorren ikasturtean”, esan zuen Txarik. “Erakundeen aldetik ere laguntza ona izango dugu. Ikastetxe bat galtzeko zorian ikusi, eta gure ekimena oso begi onez hartu dute”, erantsi zuen Santosek.•

NUEVA IKASTOLA EN LA LLANADA ALAVESA

NOUVELLE IKASTOLA DANS LA PLAINE ALAVAISE

Los miembros de la Junta de la ikastola Lautada, de Agurain, que se constituyó a finales de diciembre pasado, tras negociar la compra del colegio Corazón de María a las monjas y constituir una cooperativa en el tiempo récord de tres meses, están convencidos de que han dado el paso adecuado y se muestran ilusionados. “Estamos convencidos de que nuestra integración en la red

Les membres de l’Assemblée de l’ikastola Lautada d’Agurain, qui s’est tenue fin décembre dernier, sont convaincus que l’ikastola a franchi une nouvelle étape et sont très optimistes suite à l’acquisition du collège Corazón de Maria aux religieuses et à la constitution d’une coopérative en un temps record de trois mois. “Nous sommes persuadés que notre intégration au réseau

de ikastolas servirá para mejorar nuestro modelo educativo”, dijeron. En los primeros dos meses 110 familias se han hecho miembros de la cooperativa y esperan que para mayo sean cerca de 180.

Ikastola aidera à améliorer notre modèle éducatif”. 110 familles ont rejoint la coopérative lors des deux premiers mois, les membres de l’ikastola en espèrent 180 d’ici mai prochain.

UDAKO OPORRAK LUZEAK DIRA. AUKERA POLITA IZATEN DA LAGUN BERRIAK EGITEKO, HIZKUNTZAN MURGILTZEKO, AUTONOMIA LORTZEKO ETA ONGI PASATZEKO UDALEKUTARA JOATEA. IKASTOLEN ELKARTEAK ESKURA JARTZEN DIZKIZU.

bizkaia:

www.ikastola.net AISIALDIA 09, ZATOZ GUREKIN

(Atzerriko egonaldiak)

(Euskal eta ingeles udalekuak) JON MARTINEZ

MIKEL AGINAGALDE

Bost urte segidan hilabeteko egonaldiak egin ditu Magheran. Azken hiru urtetan familia berean egon da. “Gauza berezirik ez badugu, egun osoa familiarekin egiten dugu. Ez da gramatikarik ikasi behar. Ingelesez mintzatzen aritzen zara egun osoan, oso interesgarria da. Hizkuntzaz gainera, bertako kultura ere ezagutzen da. Irlandako dantza batzuk ikasi ditugu programaren barruan. Nik txistua jotzen dut eta euskal dantzak erakusten dizkiegu”, esan zigun. Jonek 18 urte ditu eta batxilergoa bukatzen ari da Ibaizabalen.

Bi aldiz izan da Mikel Aginagalde, Armentia ikastolako ikaslea, ingeles udalekuetan, lehena Bermeon eta bigarrena Zarautzen. “Goizean ingeles klaseak izaten ditugu eta arratsaldean ekintza ezberdinak. Zarautzen, esate baterako, hondartzan egiten dira arratsaldeko ekintza gehienak, horien artean surf ikastaroa. Hamabost eguneko egonaldia da, eta astebururako mendi irteera ere antolatzen dute. Ingelesa ikasteaz gain, primeran pasatzen duzu. Lagunak egiten dira eta gero harremanak mantentzen ditugu Internet bidez”, esan zuen.

(Enjoy English)

(Aisiola) PAKEA OIARZABAL

IZASKUN GISASOLA

Hamahiru urtez antolatu ditu Labiaga Ikastolak bere ikasleentzako ingeles ikastaroak, eta iaz Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Enjoy English programan sartu ziren. “Ikastola batek bere kontura egiteko oso lan handia denez, iaztik Elkarteko programarekin hasi ginen lanean. Programa bukatzean inkesta pasa, eta balorazio onak jaso genituen. Ingelesa mintzatzeari beldurra galdu, eta ziurtasun pixka bat hartzen dute gure ikasleek. Jolasen eta jokoen bidez lantzen dute ingelesa, eta azken egunean gurasoen aurrean egiteko show bat prestatzen dute. Esperientziak oso aho zapore goxoa utzi zigun, eta aurten ere antolatzekotan gabiltza”, esan zigun.

Zornotzako Ikastolako ikasle ohia da. Aleman Filologia egin du. “Begirale hasi nintzen gaztetandik ikastolan bertan. Ikastolen Elkarteak Aisiola martxan jarri zuenetik, bertan nabil, orain hezitzaile. Ikastaroa urte bete eta hiru hilabetetan egiten da, eta praktikak egiteko aukera zabala daukate begiraleek Udako Hizkuntza Eskaintzetan; oso-oso aberasgarria da” esan zigun zaskun Gisasolak. Bere ustetan begiraleen lana garrantzitsua da, hezitzailea delako azken finean.

(Gazte egonaldiak)

(KaleArte) IRATI AIESTARAN

Joan den udan izan zen Espejon Laskorain ikastolako bere beste bi kiderekin batera. “Guk pentsatzen genuen gelan elkarrekin izango ginela, baina herri ezberdinetakoak nahasten dituzte, Gazte Egonaldien helburuetako bat Euskal Herriko beste gazte batzuk ezagutzea delako. Gasteizko neska batzuekin oso lagunak egin ginen eta gero, Gasteizko festetan, blogaren bitartez, zita bat egin genuen eta denok elkartu ginen berriro. Hala Bedin elkarrizketa bat egin genion Hesian taldeko kantariari, graffiti tailerra egin genuen, baina ekintzarik politena laburmetraia bat egitea izan zen”, esan zigun Iratik.

ITSASO BAKEDANO

Iazko udan izan zen Itsaso Bakedano KaleArten. “Taldean hogeita bost lagun ginen, gutxi gorabehera, eta, antzerkiarekin lotutako ekintzak egin genituen astebete horretan. Bukaeran, gurasoak etorri zirelarik, haien gozamenerako esketx batzuk zein parodiak egin genituen. Flamenko ikastaroa, mozorro eta hanka-paloen tailerrak eta txontxongilo emanaldi bat ere izan genituen. Antzerkia asko gustatzen zait; Nafarroako Antzerki Eskolan nabil azken lau urteotan, nahiz eta 16 urte besterik ez ditudan”, esan zigun Itsasok. Lekeitioko Kale Antzerkiaren Topaketak egiten diren egunetan antolatzen da KaleArtea.

Ikastolen Elkarteko Aisia taldeak aurtengorako eskaintza oparoa aurkeztu digu. Euskal eta ingeles udalekuak, KaleArte, Gazte Egonaldiak, Enjoy English, Atzerriko Egonaldiak eta ikasturtean zehar Aisiolak antolatzen dituen begirale eta zuzendari ikastaroak dira aisiak prestatu dituen aukerak. Hona hemen protagonisten iritziak; zuk ere parte hartu nahi baduzu, ez galdu aukera hau eta… etorri gurekin!

TXANTXIKUN SEI GELA BERRI Eraikin berri bat erantsi diote Santa Anako egoitzari Eguberritako oporretatik bueltan gela berriak estreinatu zituzten Oñatiko Txantxiku Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleek. Jabier Agirre zuzendariak kontatu zigunez, urtarrilaren 30ean inauguratu zuten hiru solairuko erakina. i eraikinetan banatuta gaude, Santa Anan HH eta LH ditugu, eta herriko plazan DBH eta Batxilergoa. Santa Anakoari eraikin berri bat erantsi diogu, eta lehen ‘U’ itxura zuena itxi egin dugu. Sei gela berri atera ditugu: bi 0-3rako, beste bi 3-6rako, eta beste bi LHrako. Bide-

“B

nabar, eraikin berriak patioari babesa eman dio”, esan zigun Jabier Agirrek. Santa Anako egoitza lehen mojen komentu izandakoa da; harrizko hormak ditu, beraz, baina LKS taldeak diseinatu duen eranskina erabat modernoa da. Horiek horrela, nabarmen antzematen zaio berria dela, barruan

pladurra eta kanpotik trespa zein kristala erabili baitute. Oñatiko ikastolak 766 ikasle ditu. “Azken urte hauetan bi lerroko ikastetxe bilakatu gara. Haurtzaindegia zabaldu genuenetik matrikulak gora egin du eta ezinbestekoa genuen gela berriak zabaltzea. Guk ez dugu ondarerik. Ikastolaren

bi egoitzak Udalarenak dira, baina oso ondo kokatuta daude biak. 50 metroko tartea dago bien artean eta herriaren erdi-erdian gaude, kiroldegia ondoan dugula. Ikastetxe berri bat egitekotan, erdigunetik pare bat kilometrora joan beharko genukeen. Kostuagatik batetik eta kokapenagatik

ere bai, eraikina eranstea erabaki genuen”, jarraitu zuen Jabier Agirrek. Uztailean hasi ziren eraikin berriko lanak, eta azaroaren bukaeran amaitu. Eguberritako oporretan prestatu zituzten gelak eta urtarrilean sartu ziren. Guztira, eraikin berriak 475 metro koadro ditu.•

AXULAR LIZEOA, EUSKAL DANTZEN IRAKASKUNTZAN EREDU Hirugarren ikuskizuna estreinatu zuten Donostian Hogei dantzarirekin hasi ziren eta 170 dituzte orain. Bost urtetan egin dute ibilbide ikusgarri hori. Beren ikuskizunak Euskal Herrian ez ezik Europako jaialdietan ikusi dira eta, zailena dena, irakaskuntzan batere landu ez den arlo batean asmatu dute lan egiten. UME GUZTIEK MAITE DUTE JUAN LUIS. DANTZAN JARTZEN BAITITU GUZTIAK. GIR0 APARTA SORTZEAZ GAIN, EUSKAL KULTURAZ JABETZEKO BIDEA ESKAINTZEN DIE LAGUN ETA MAISUAK.

SANTA ANAKOARI ERAIKIN MODERNOA GEHITU ZAIO, OÑATIKO IKASTOLAK DITUEN 766 IKASLEEI 475 METRO KARRATU BERRI ESKAINIZ.

gipuzkoa:

rain dela bost urte deitu zidaten Axular Lizeotik. Gure seme-alabak genituen bertan. Urtero joaten zen irakasle bat euskal dantzak erakustera gelaz kanpoko ekintzen orduan, eguerditan. Irakasle gazteak ziren, batek utzi eta bestea hasten zen, ez zegoen jarraipenik eta ez zegoen proiekturik. Esperientzia dezentea nuen eta oso azkar ikusi nuen gauzak aldatu egin behar zirela”, hasi zitzaigun Juan Luis Unzurrunzaga, proiektuaren bultzagilea. Euskal dantzak irakasten hasi eta berehala ohartu zen Juan Luis Unzurrunzaga umeek ez zutela motibaziorik

“O

BERRI-USAINAK ANDOAINGO AITA LARRAMENDIN ERE Zortzi gela zeuden lekuan hamasei atera dituzte Bazkardon uk bi eraikin ditugu. Bata, guk Ikastola Handia deitzen dioguna, Oria ibaiaren ertzean, eta bestea, 2-8 urte bitartekoak biltzen dituena, Bazkardon, Rikardo Arregi kalean. 1990ean eguraldi zorigaiztoko harekin egin ziren Kilometroak-en ondoren jasotako eraikuntzak ditugu hor: lau modulu bikoitz eta zortzi gelako bi pabilioi. Bi pabilioi horiek bota eta, solairu bana gehituz, eraikin berri bi egin ditugu. Lehen zortzi gela zeuden lekuan hamasei atera ditugu. Bi eraikin horiei, lotu egiten dituen fatxada bat jarri diegu. Fatxada

“G

14

Ikastola172 · martxoa 2009

horretan Andoni Mendizabal arkitektoak marraztu, baina gure ikasleek gresitez egindako lau urtaroei buruzko mosaikoak jarri ditugu”, esan zigun Xanti Aranburu ikastolaren zuzendariak. Zabaldu dituzten hamasei gela horiek argitsuak eta alaiak dira erabat. Andoaingo Ikastola hirugarren lerroarekin hasita dago. “720 ikasle ditugu. Orain lau urte hasi ginen hirugarren lerroarekin, matrikulak gora egin zuelako. Bigarren Hezkuntzan jaiotza tasa urriko promozioak ditugu, baina HHtik hiru lerro

datozenez, ezinbestekoa dugu gela berriak irekitzea. Egin den eraikinarekin 2-8 urteko premiak urte batzuetarako ase dituzte. Modulu horietako bati zati bat eranstea falta zaigu 02ko gelak ateratzeko. Proiektua egina dugu, baina dirua eta Udalaren baimenak falta zaizkigu. Presarik ere ez dugu, zerbitzu hori herrian badagoelako. Udalak haurtzaindegia du, 2010ean partzuergora pasatuko dena, eta iaz pribatu bat ere ireki zen”, esan zuen. Egin duten inbertsioa 1.400.000 eurokoa izan da. “Hiru lerroko hasiera gauzatuta

geratzen da. Hirugarren mailatik aurrera hiru lerroak Ikastola Handian sartu ahal izateko egokitzapen lan berriak egin behar dira. Lekua badugu, hemendik

bizpahiru urtera obra handi bati heldu beharko diogu, eta diru iturrietan pentsatzen hasita gaude”, esan zuen ikastolako zuzendariak.•

IKASLEEK PARTE ZUZENA HARTU DUTE ERAIKUNTZA BERRIA EGITEN: ALDE BATETIK BESTERA BILTZEN DUEN FRISOA BERAIEK ESKUZ EGIN BAITUTE. URTEAREN LAU AROAK JASOTZEN DITU.

Abenduaren 3a berezia da Andoaingo ikastolan, Xabier Eguna edo Euskararen Eguna izaki, Ikastolaren Eguna ere egun horretantxe ospatzen dutelako. Ospakizun hori baliatu zuen Aita Larramendi Ikastolak Bazkardon egin duen eraikin berria inauguratzeko.

aurkitzen. “Beste ekintza batzuk askoz ere erakargarriagoak ziren. Ikasleen gurasoekin bildu, zortzi bat laguneko batzordea osatu, eta lehen ikuskizuna prestatzen hasi ginen. Lagunak inplikatu nituen, emaztea eta Ganbara folk taldean ibilitako ikastolako guraso batzuk. Horrela jaio zen ‘Sasi artean’ ikuskizuna 16 dantzarirekin; azkar ohartu ziren ikasleak eta gurasoak ere, bide berri baten hasieran geundela”, jarraitu zuen Juan Luisek. Gelaz kanpoko orduetan ematen da Axularren euskal dantza. Juan Luis lanean hasi eta hurrengo urtean, dantza gela

barruan sartzea erabaki zuten. “Talde bakoitzari hiru hilabetez astean ordubete ematen hasi ginen. Euskal dantzaren ingurumariak ere ematen genituen, jatorria eta esanahia agertuz. Baina azkar ohartu ginen ez zuela merezi. Notarik gabeko klaseak ziren. Gela batean nahikoa da bizpahiru ikasleri ez gustatzea giroa hondatzeko. Hala, esperientzia bertan behera utzita, gelaz kanpoko ekintzetara itzuli ginen berriro”, esan zuen Juan Luis Unzurrunzagak. Euskal dantzaren inguruan Axular Lizeoa egiten ari den programaren ardatza, beraz, ikuskizunak izan dira. “Esan bezala, 16

dantzarekin muntatu genuen lehen ikuskizuna, eta giroa erabat aldatu zen. Gurasoak parte hartzera animatu ziren, emanaldiak ugaritzen hasi ziren, eta Donostiaz kanpotik ere deialdiak jasotzen hasi ginen. Bigarrenerako 30 dantzari bildu ziren, eta azkena egin dugun

ikuskizunean, ‘Talaia’n, 165 dantzarik hartu dute parte. Asteburuetan, larunbatetan eta igandetan, gurasoak etortzen dira lanera. Meriturik handiena gurasoena da. Hogeita hamarretik gora dabiltza”, jarraitu zuen Juan Luisek. Atzerrira ere bidaiak egin dituzte dantza ikuskizunekin. “Lehen ikuskizunarekin bost egun eman genituen Frantzian, eta bigarrenarekin Belgikan izan ginen, Beernengo jaialdian. Europako jaialdietako arduradun zenbait izan zen jaialdi horretan.Gure dantzak oso ikusgarriak suertatzen dira Europan, eta hurrengo urtean Saint Maixent-ik deitu ziguten. Bertako jaialdia Europako handienetakoa da. Munduko 13 gazte talde onenen artean sartu ginen. Eta hortik Veneziara deitu ziguten, eta ondoren beste zenbait herrialdetan barrena ere ibili gara”, esan zuen. “Talaia” ikuskizunarekin bi urtez ibili eta berri bat prestatzen hasiko dira. Urtean hamar bat emanaldi egiten dituzte. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.axular.net–era jo daiteke.•

PADRES Y ALUMNOS QUE BAILAN

PARENTS ET ÉLÈVES DANSENT

Cuando Juan Luis Unzurrunzaga comenzó en el 2004 a dar clases de euskal dantzak en el liceo Axular de Donostia se apuntaron 16 alumnos. El proyecto ha revolucionado en parte la vida de la ikastola y hoy, cinco años más tarde, son 170 los alumnos que han participado en la puesta en escena del

Quand Juan Luis Unzurrunzaga commença à enseigner les danses basques au lycée Axular de Donostia en 2004, 16 élèves s’inscrivirent. Le projet a révolutionné une partie de la vie de l’ikastola si bien qu’aujourd’hui, cinq ans après, ce sont plus de 170 élèves qui ont participé à la mise en scène du spectacle

espectáculo “Talaia”, que se estrenó en la capital guipuzcoana. Una treintena de padres trabajan los fines de semana en los talleres de confección de trajes y participan en los cursillos de baile.

“Talaia” donné dernièrement dans la capitale guipuscoane. Une trentaine de parents travaillent chaque fin de semaine à la confection de costumes et participent aux cours de danse.

iparraldea: HOGEITAMAR BAT LAGUN BILDU ZIREN IKASTOLEN ETXEAN: BRETOIERAZ IRAKASTEN DUTEN DIWAN ESKOLAKOAK; KATALANEZ LAN EGITEN DUEN LA BRESSOLA; OKZITANIAKO CALANDRETA ETA ALSAZIAKO ZWEISPRACHIGKEIT KIDEAK.

interesgarriak agertu ziren. Esate baterako, bretoieraz lan egiten duen Diwan sareak Korrikaren ideia hartu zuen iaz, eta 600 kilometroko bat antolatu beren eskola sarearen alde. Eta datorren urtean berriro egitekotan dira, oso ondo atera baitzen dena. Euskal ordezkaritza bat ere izan ginen bertan”, esan zuen Paxkal Indok. EKINTZA GEHIAGO Apirilaren 11an Biarritzeko antzoki nagusian gaualdi berezia egingo du Seaskak bere historiari errepasoa emateko. “Ez dugu gure historia gogora ekarri nahi gure zilborrari begira egiteko, gure aurrekoek zenbat lan egin zuten gogoratzeko baizik. Bestalde, berrogei urte hauetan asko izan dira guri laguntzen izan diren artistak, Iparraldekoak nahiz Hegoaldekoak, eta horiei ere eskerrak eman nahi genizkieke. Geroari begiratzeko iragana ezagutu behar da, eta hori da egin nahi duguna”, esan zuen Seaskako lehendakariak.

Durangoko Azokarako Seaskaren berrogei urteko historia biltzen duen liburua ere aterako dute. Ekainean, azkenik, kirol ekitaldi handiak prestatuko dituzte, pilotan, errugbian eta futbolean. IKASTOLEN ETXERA BISITA Badira hamabost bat urte murgiltze sistemarekin lan egiten duten Estatu frantziarreko hizkuntza gutxituetako irakasleen formazioa elkarrekin egiten hasi zirela. Orduan sortu zen ISLRF (Institut Superieur des Langues de la Republique Française) institutua, eta horren urteko biltzarra eginez abiatu du Seaskak bere 40. urtemugako ospakizunen egitaraua. “Murgiltze sistemarekin lan egiten duten eskoletako irakasleentzako formazio zentroa da ISLRF. Euskaraz lan egiten duen Seaska, bretoieraz erakusten duen Diwan, katalanez lan egiten duen La Bressola, Okzitaniako Calandreta eta Alsaziako Zweisprachigkeit daude erakunde horretan. Hemen Magisteritzarik ez dago. Lizentziatuek unibertsitatetik atera eta Lehen Hezkuntzan lan egin ahal izateko azterketa

Apirilaren 11an Biarritzeko antzoki nagusian gaualdi berezia antolatuko du Seaskak “berrogei urte hauetan, gure aurrekoek zenbat lan egin zuten gogoratzeko”. Badira hamabost urte murgiltze sistemarekin lan egiten duten Estatu frantziarreko hizkuntza gutxituetako irakasleen formazioa elkarrekin hasi zirela.

bat gainditu behar izaten dute. Sare publikoan beren formazio zentroak dituzte, kristau eskolek badituzte bereak eta murgiltze sistemarekin lan egiten dugunok geurea antolatu genuen. Hasiera batean gure formazioa sare publikoan lan egiten duten irakasleekin batean egin nahi zuten, baina hizkuntza gutxituetan prestatzeko oso ordu gutxi eman nahi zituzten, eta gure zentroak antolatzea erabaki genuen”, esan zuen Paxkal Indok, Seaskako lehendakariak. Hiru zentro daude gaur egun murgiltze sisteman lan egingo duten irakasleak prestatzeko, eta Seaskakoek Baionan dute berea. “Ikasle kopuruetan bretoiak dira nagusi, hiru milatik gora dituzte; 2.600 haur dituzte Okzitanian, eta guk 2.500; ondoren alsaziarrak eta katalanak datoz mila banarekin. Urtero batzar bat egiten dugu. Orain arte

lehendakariak eta gurasoen ordezkariak bakarrik biltzen ginen, baina joan den urtean Seaskak profesionalek ere bilera horietan parte hartzea proposatu zuen, eta otsaileko bileretan lehen aldiz profesionalak ere izan dira, pedagogia arduradunak eta administrazio arduradunak bereziki. Bi eguneko biltzarra izan zen, eta lan ildo oso garrantzitsuak landu ditugu”, jarraitu zuen Paxkal Indok. Azken egunean, igandean, ESKOLIM elkartearen bilera ere egin zuten Ziburun. “ISLRFk alderdi pedagogikoa lantzen du eta Administrazioak ematen ditu horretarako diru-laguntzak. Baina badugu aldi berean beste elkarte bat, ESKOLIM izenekoa, alderdi politikoak lantzeko. Oraindainokoan elkarte informala izan da, eta Seaskaren proposamenari jarraiki, elkartea sendotzea erabaki genuen hizkuntza gutxituen inguruko lan politikoa bideratzeko”, esanez bukatu zuen Paxkalek.•

40

SEASKAK

URTE

Ikastolen Etxea bisitatu zuten Donostian ISLRFeko ordezkariek Otsailaren 5ean, 6an eta 7an, Estatu frantziarrean murgiltze sistemarekin lan egiten duten hizkuntza gutxituetako eskolen urteko batzarra Ziburun eginez zabaldu zuen Seaskak bere 40. urtemugaren ospakizunen egitaraua. Hogeita hamar bat lagun bildu ziren bi egunetan, eta lehen egunaren buruan, ostiral gauean, Donostiara joan ziren bisitan Ikastolen Etxera. Sagardotegi batean afaldu eta Ziburuko inauterietara itzuli ziren ondoren. uretzako garrantzitsua da Seaska sare zabalago baten zati dela erakustea. Beti esaten digute haien eremua zabalagoa dela, Bretainia edo Okzitania, esate baterako, handiagoak direla. Guk beti erantzuten diegu Euskal Herria ere zabala dela, baina gauza

“G

16

Ikastola172 · martxoa 2009

bat da entzutea eta beste bat ikustea. Ikastoletan 45.000 haur eta, orotara, 102 ikastola direla erakustea garrantzitsua zen guretzat. Azken finean Iparraldeko federazioa baizik ez dute ezagutzen. Aurki, gainera, elkargo beraren parte izango gara, eta ezin dugu geure burua

Iparraldeko talde moduan bakarrik aurkeztu. Alde horretatik oso garrantzitsua izan zen Ikastolen Etxea ikustea. J. Iñaki Etxezarreta Konfederazioko zuzendaria, Koldo Tellitu lehendakaria eta Xabier Garagorri pedagogia arduraduna izan genituen gidari, hirurak maisuak, beraz. Harriturik

entzun zituzten adierazpenak, eta bereziki harriturik geratu ziren Europako elkarte bat osatuko dugula entzutean”, kontatu zigun Paxkal Indok, Seaskako lehendakariak. Larunbat ilunabarrean Nafarroa Behereko Kanaldude (Alduden sortua delako) telebista katean

izan ziren bost taldeetako ordezkariak, eta emankizun luze bat grabatu zuten hizkuntza gutxituen egoera aztertzeko eta murgiltze sistemak nola funtzionatzen duen erakusteko. “Emankizun hori kostaldeko telebista batean emango da, eta Interneten ere eskegiko da. Oso gauza

SEASKA CUMPLE 40 AÑOS

SEASKA FÊTE SES 40 ANS

La asamblea anual del ISLRF, el organismo que se encarga de la preparación de profesores de Primaria que trabajan con el método de inmersión en las cinco lenguas minorizadas del Estado francés, celebrada en Ziburu, sirvió para inaugurar el programa de actos del 40 aniversario de Seaska. Los representantes de las redes asociadas a Seaska visitaron Ikastolen Etxea en Donostia y cenaron en una sidrería.

L’assemblée générale de l’ISLRF (institut chargé de la formation des professeurs des écoles du système immersif) qui s’est tenue à Ciboure a permis d’inaugurer le programme des animations élaboré dans le cadre du 40ème anniversaire de Seaska. Les représentants des réseaux associatifs associés à Seaska au sein de l’ISLRF ont visité Ikastolen Etxea à Donostia avant de dîner dans une cidrerie.

BATETIK BESTERA IBILI ZIREN BOST EGUNEZ BARTZELONAKO ERAKUNDE ETA AGINTARI BISITATZEN. NAFARROA OINEZEK MUGAK HAUTSI ETA EUROPARA BEGIRA JARRI DA.

nafarroa:

ETXARRIKO NAFARROA OINEZ BARTZELONARAINO

ek ere harrera egin zien. “Jordi Pujolekin ere izan ginen. Bere izena daraman fundazioan hartu gintuen, eta Nafarroaz hitz egin zigun eta gure herrialdean euskarak izan duen eta duen garrantzia nabarmendu zuen”, jarraitu zuen Maizek. ‘Plataforme per la Lingua’rekin ere egon ziren Andra Marikoak. Kataluniakoa bezain bidaia borobilik ez dute beste bat egingo, baina beste batzuk ere prestatzen ari dira. “Zaragozara bidaia bat eginez eman genion hasiera programari. Aragoieraren aldeko jendearekin egon ginen. Gutxi dira, baina sutsuak. Eta Europara begira jarrita gaude. Hurrengoan Okzitaniara joango gara, eta ondoren, berriz, Bretainiara. Galesekin harremanetan gaude, eta Frisiarekin eta Galiziarekin ere bai”, esan zuen Eneka Maizek.

Elkarbizitzaren saria Lizarrako ikastolari Iaz San Fermin ikastolak eskuratu zuen eta aurten Lizarrakoak. Elkarbizitzarako Praktika Onenen Saria da, Madrilgo Hezkuntza ministerioak urtero ematen duena. Sei sari eman ditu aurten, eta horietako bat Lizarrako ikastolak eskuratu du. Josu Reparaz zuzendariarekin batean orientazio departamenduko burua eta ikastolako batzordeko bi guraso joan ziren urtarrilaren 38an El Ferrolera. “2004an hasi ginen proiektua garatzen. Ikastola “Ikastola osoa dago osoa dago proiektuan sartuta. Kanpotik proiektuan sartuta. inposatutako arauetan Bakoitzak hartu behar ditu oinarritutako hezkuntza bere arauak eta landu batetik autonomo batera pasatzea da helburua. behar du bere identitate Hemen bakoitzak hartu pertsonala. Hori lortzeko behar ditu bere arauak eta bost arlo lantzen ditugu landu behar du bere identitate pertsonala. Hori gela guztietan”. lortzeko bost arlo lantzen

ditugu gela guztietan: goizeko bederatzietan eta jolastorduen ostean sintonia egiten dugu, musika lasaigarria entzunez. Ikasleak bere izaerarekin sintonizatzea da helburua. Lantzen dugun bigarren arloa talde lanarena da. Rolak banatzen ditugu:

bozeramalea, moderatzailea, idazkaria etab. Astetik astera aldatzen dituzte rolak. Lantzen dugun hirugarren elementua Nirekin Egoteko Guneena da. LHn txoko bat da eta DBHn gela bat. Ikasle bat oso urduri dagoenean txoko horretara joan daiteke ispiluan begiratu eta musika entzutera, eta hor sentimendu negatiboak birziklatzen dituzte. Lantzen dugun laugarren osagarria maitasungramarena da: gelako zein kidek egin duten benetan ongi begiratzen du behatzaileak, eta zoriondu egiten dute. Mezu positiboak bidaltzen dira kartazaletan. Eta, azkenik, gelaz gela bakoitzak bere arautegia antolatzen du. Proiektuaren abiapuntua Pentazitatea da, pertsonak bost alderdiak lantzen dituelako”, esplikatu zigun Josu Reparazek.•

NAFARROA OINEZ VIAJA DE ETXARRI A BARCELONA

NAFARROA OINEZ VOYAGE À BARCELONE

Una delegación de la ikastola Andra Maria, de Etxarri Aranatz, que organiza el Nafarroa Oinez de este año, viajó hasta Barcelona para presentar el proyecto de las ikastolas y conocer la situación del catalán. Mantuvieron entrevistas con el presidente del Parlament y con

Une délégation de l’ikastola Andra Maria de Etxarri Aranatz, ikastola organisatrice du Nafarroa Oinez 2009, s’est rendue à Barcelone pour présenter le projet des ikastola et connaître la situation du catalan. Elle s’est notamment entretenue avec le président et l’ex-président (Jordi Pujol) du

ex president Jordi Pujol, entre otros. El proyecto Txikiak Handi pretende aunar lazos con las lenguas minorizadas de Europa.

Parlament. Le projet Txikiak Handi doit servir à créer le lien entre les langues minorisées en Europe

Besteak beste Jordi Pujol president ohiarekin mintzatu ziren Etxarri Aranatzeko Andra Mari ikastolako ordezkaritza zabal batek (tartean Pello Mariñelarena NIEko zuzendaria ere bazen) Bartzelonara egin zuen bidaia joan den hilaren hasieran Txikiak Handi programaren barruan aurten egingo duten Nafarroa Oinez aurkeztu eta bertako hezkuntza zein hizkuntza arduradunekin loturak egiteko asmoarekin. neka Maiz Nafarroa Oinezen koordinazio taldeko kideak esan zigunez, Muxi Mariñelarena Andra Mariko zuzendaria eta Kristina Uzkudun ikastolako guraso katalaneuskalduna ere joan ziren taldean, eta bigarren hau erabili zuten itzultzaile. “Txikiak Handi da gure aurtengo leloa, eta horren atzean Europako hainbat hizkuntza gutxituren ezaupidea egiteko proiektua dago. Herrialde bakoitzean erakunde bat dugu

E

18

Ikastola172 · martxoa 2009

harremanak bideratzeko; ‘Kataluniakoa Òmnium Cultural’ izeneko erakundea da. Katalanera normalizatzearen aldeko erakundea da. Hemezortzi mila bazkide ditu, eta bere itzala izugarria da. Harrera bikaina egin ziguten, eta prestatu ziguten hiru eguneko plana ere maila handikoa izan zen. Bere egoitzan eman genuen prentsaurrekoa, ‘Parlament’-eko lehendakariarekin izan ginen eta Jordi Pujolekin

ere bai”, kontatu zigun Eneka Maizek. Urtarrilaren 28an Hezkuntza Sailean izan ziren. “Katalanaren irakaskuntzako zerbitzuburuarekin, Pere Mayansekin, egon ginen. Hezkuntzan duten erronkarik handiena etorkinen integrazioa da, herrialde horretan etorkinen presentzia izugarria delako. Harrera Gela bat erabiltzen dute ikastetxe bakoitzean hizkuntza murgilketa egiteko. Sare horri esker

emaitza positiboak ari dira lortzen, eta ikastolentzat ere eredu interesgarria izan daitekeela iruditu zitzaigun. Hizkuntza mailako harreraz gainera, laguntza afektiboa ere ematen diete etorkinei. Ikuspegi ofizialaren berri jaso genuen Mauyansen bidez, baina hirugarren egunean hiriko auzo baztertu batean etorkinak nagusi ziren eskola bat bisitatu genuen; bertan lana nola egiten duten ikustea oso interesgarria izan zen. Kontuan izan

eskola horretan 20 amahizkuntza ezberdin hitz egiten dituzten haurrak biltzen direla eta katalana dutela harreman hizkuntza”, esan zuen Eneka Maizek. Irene Rigo parlamentari eta Hizkuntza Batzordeko kidearekin ere izan ziren, eta hezkuntza lege berrian A ereduari eman nahi dioten aukeraz eta horrek suposa dezakeen arriskuaz mintzatu zitzaien. Parlement-eko lehendakari den ERCko Ernest Benach-

eskola ituna

iks

GONZALO LARRUZEA, JUAN CARLOS CASTAÑO, ONINTZA LASA, FELIPE URKIDI, ARANTZA AURREKOETXEA ETA VICENTE REYES.

PARTAIDEREN TOPAKETAK DEUSTUN Egun oso bat Eskola Lege berri baten premiaren inguruan Eskola Itun edo Eskola Lege berri baten premiaren inguruan antolatu zituen aurten Partaidek urtero egungotasunari loturik antolatzen dituen topaketak. Tontxu Campos EAEko Hezkuntza sailburuaren hitzekin zabaldu zen goizean egitaraua, eta Partidek berak Eskola Lege berri bat eskatuz egin zuen proposamena ezagutzera emanez bukatu zen. Egunean zehar atzerriko bi esperientziaren, Argentinakoaren eta Kataluniakoaren, berri eman zuten bi herrialde horietako ordezkariek, eta arratsaldean Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiak mintzatu ziren mahai-inguruan.

ERGATIK AZTERTU ZEN GAIA? 1992an EAEn egin zen Eskola Itunerako Akordio Politikoak bost urteko iraupena zuen, baina bere indar epea luzatu egin da, edukiak berritu gabe. Eusko Jaurlaritzak berak, alderdi politikoek eta Hezkuntzako hainbat eragile sozialek Eskola Itun edo Lege berri baten beharra adierazi dute behin eta berriz azken urteotan. Baina ez da iritsi ez itunik ez eta legerik. Zer delaeta? Zein dira eragozpenak? Ikastolen iritziz, Eskola Legea ezinbestekoa da, ez bakarrik 1992ko akordioaren edukiak agortu direlako, baizik eta, batez ere, euskal gizartean sortu diren beharrizan eta erronka berriek erantzun berritzaileak, sortzaileak eta eraikitzaileak behar dituztelako.

Z

“EUSKAL-ARGENTINAR” BAT Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza kontseilariak gogoeta batzuekin zabaldu zituen topaketak. Euskal Curriculumaren ibilbidea zela gogoratu zuen “azken 15 urteotan gure hezkuntza sisteman hitzarmenak posible diren adibide”. Eskola Itunak izan beharko lituzkeen helburuak zerrendatu ondoren, “Ituna lortzekotan gizarte osoak edo gehiengoak eman beharko luke bere oneriztea. Badakigu eskola-eragile nagusien artean adostasun zabala lortu dugula gai askotan, baina alderdi politiko batzuek ez dituzte onartu hitzarmen horiek. Beraz, nire proposamena da gizartea osatzen duten eragile eta erakundeen artean lortu behar dela adostasuna; horrexegatik, tentuz jokatzea komeni da”, bukatu zuen. Horrenbestez Argentinatik etorria zen Ignacio Hernaiz “euskal argentinarrari” eman zion hitza. Juan Carlos Tedesco Hezkuntza ministroarekin zen etortzekoa, baina azken orduko eragozpenak tarteko, bakarrik egin zuen bidaia. Hernaiz, ministroaren

20

Ikastola172 · martxoa 2009

aholkularia eta Canal Encuentro telebista katearen zuzendaria da. Bere aitona-amona euskaldunak gogora ekarriz abiatu zuen hitzaldia; ondoren, Argentinan azken urteotan Hezkuntzaren Legearen inguruan bizi izan duten esperientziaren berri eman zuen, panoramika orokor bat marraztu, eta berak ikusten dituen arriskuez hitz egiteko. “Hezkuntza lege guztietan sekulako tartea dago ezartzen diren helburuen eta eskuratzen diren emaitzen artean. Hori da arrisku bat. Badago joera bat hezkuntzari dagokiona baino ardura handiagoa ematekoa ere. Nolako herrialdea nahi dugun, gizarte osoak erabaki behar du, eta ez eskolak bakarrik”, esan zuen, esate baterako. Hezkuntza sistemaren helburu nagusia ezagutzaren produkzioa eta banaketa demokratikoa zirela esan zuen hasteko. Politika egoerak hezkuntzan duen eragina ekarri zuen gogora gero, eta Hego Ameriketan gobernu progresisten presentziak eta Euskal Herrian edo Katalunian edo beste hainbat lekutan Europan autodeterminazio nahiak hezkuntzari

“HEZKUNTZA SISTEMA ZERBITZU PUBLIKO GISA ANTOLATU BEHAR DA. ADMINISTRAZIOAREN TITULARTASUNEKO IKASTETXEAK ZEIN GIZARTEEKIMENEKOAK BERE BAITAN BILTZEN DITUELARIK”.

erronka berriak ezartzen dizkiotela nabarmendu zuen. Eta gomendio bat egin zien Deustuko aretoan entzuten zituenei: gisako lege baten eztabaida ezin da gehiegi luzatu. Argentinan sei hilabetez luzatu zuten. “Hemen ez da hori gertatzen, baina gurean testu bat etengabe zuzentzeko ohitura dute, eta idazketa ez da inoiz ere bukatzen”, esan, eta gisako eztabaida bat gehienez ere ikasturte batez luzatu behar dela erantsi zuen. KATALUNIAKO KASUA Eguneko hitzaldirik txalotuena Jordi Sanchezena izan zen. Kataluniako hezkuntza sistemaren argazki oso argia egin zuen. “Ikastetxe publikoen kudeaketa ereduak porrot egin du —esan zuen, esate baterako— eta aldaketa ezinbestekoa da. Titularitate publikoak gauza bat frogatu du, hala nola, inork ez duela ikastetxearen ardurarik hartzen. Hezkuntza Departamendua eskoletatik oso urruti dago. Ikastetxeetan ez dago liderrik, zuzendariak berritzeko egiten diren deialdietan %40 postu hutsik geratzen dira. Inork ez du zuzendari izan nahi. Egoera hori lotuta dago ikastetxeen autonomiarekin eta ebaluazioarekin. Horrekin lotuta baita ere, eztabaida zabala dugu Katalunian eskolen munizipalizazioaz. Udalak izango al dira mende berri honetan eskolen kudeaketaz arduratuko direnak? Hala izan behar luketela uste dut. Munizipalizazioak baditu bere arriskuak, udal asko 500 bizilagunetara ez baitira iristen. Baina Europa Iparraldean bide horretatik doaz”. Jaume Bofill fundazioaren zuzendari eta unibertsitateko irakasle da Jordi Sanchez, eta 2006an izenpetu zen Hezkuntzarako Itun Nazionalaren idatzi zuen batzordeko koordinatzaile izan zen. Katalunian ere titularitate bikoitza dago. 2004an ikasleen %56 publikora zihoan, eta geroztik, portzentaje hori gehitu egin da etorkinak medio,

hamar urtean emigrazioa populazioaren %1 izatetik %15 izatera pasatu baita. “Hezkuntzan horrek eragin izugarria izan du. Etorkin horiek ez dira bi sareetan berdin banatu, %85 sare publikoak hartu dituelako, azken urteotan zertxobait zuzendu bada ere. Horren ondorioz, neurri handi batean, erdi mailako klaseak eskola publikoa abandonatu egin du, eta eskola gizarteari kohesioa emateko tresna izan beharrean, gizarte zatiketak sortzeko bide bihurtu da”, adierazi zuen, esate baterako, Jordi Sanchez. Hezkuntza sistemak Katalunian lortzen dituen emaitza eskasak aipatu zituen ondoren. Emigrazioa iritsi aurretik ere porrot tasa izugarria genuen, eta seguru nago emigranteen umeak 16 urtera iritsi ahala tasak gora egingo duela. Horren arrazoiak aztertu zituen, eta irakasleen desprofesionalizazioa aipatu zuen, beste askoren artean. Bukatzeko, egoera horren gainean eraiki zutela, esan zuen, Hezkuntzaren Itun Nazionala 2006an, eta orain Legebiltzarrean

tramitatzen ari diren legearen hutsuneak aztertuz bukatu zuen. EZTABAIDARAKO PROPOSAMENA Euskal alderdietako ordezkariek eragile guztien arteko adostasuna ezinbestekoa dela esan zuten bazkalondoko mahai-inguruan Eskola Ituna edo Legea lortzeko, baina horretara iristeko hartu beharreko konpromisoetan erakutsi zituzten ezberdintasunak. Eta Partaidek berak auzi honi buruz duen jarrera ezagutzera emanez bukatu ziren topaketak. 1993an indarrean jarri zen Eskola Itunerako Akordio Politikoaren iraupena bost urtekoa zela, eta bere indar epea edukirik berritu gabe luzatu dutela gogoratuz hasi zuen Xabier Arrieta lehendakariak, Partaideren izenean, bere proposamena. Data horrez geroztik lege berri bat justifikatzen duten aldaketak eman direla gaineratu zuen, hala nola, ezagutzaren gizartea, globalizazioa, etorkinen etorrera, IKT-en

LA URGENCIA DE UNA NUEVA LEY

UNE NOUVELLE LOI, VITE

El Pacto Escolar suscrito en 1992, previsto en un principio para cinco años, ha caducado, según los responsables de Partaide, que organizaron unas jornadas sobre el tema en la Universidad de Deustu. Participaron en las mismas el consejero de Educación Tontxu Campos, el argentino Ignacio Hernaiz y el catalán Jordi Sánchez, así como representantes de partidos vascos. Partaide presentó una ponencia que reivindicaba la urgencia de una nueva ley.

Le Pacte Scolaire souscrit en 1992, prévu à l’origine pour cinq ans, est caduc selon les responsables de Partaide réunis à l’occasion des Journées sur l’Université de Deustu. Ont également prit part à ces Journées le Conseiller de l’Education Tontxu Campos, l’argentin Ignacio Hernaiz, le catalan Jordi Sánchez ainsi que des représentants de partis basques. Partaide a présenté un rapport qui souligne l’urgence d’une nouvelle loi.

eragina, curriculumaren berrikuntza eta beste hainbat. Partaideren iritziz “Hezkuntza Sistema zerbitzu publiko gisa antolatu behar da, Administrazioaren titulartasuneko ikastetxeak zein gizarte-ekimenekoak bere baitan biltzen dituelarik. Administrazioak egindako planifikazioaren barruan, hau eragile eta titular desberdinekin adostuta, titulartasun eta kudeaketa sozialeko euskal zerbitzu publikoaren aukera egiten dugu ikastolok”. Gaurko hezkuntza sistemaren azterketa egin zuen Partaideko ordezkariak (eskola emaitzen maila eskasa, derrigorrezko hezkuntzaren buruan gaztelaniaren eta euskararen artean ematen den oreka falta, titularitate publikoa duten ikastetxeetan bereziki ematen den eskola-komunitatearen inplikazioa falta, itunpeko ikastetxeek duten finantziazio urria...) eta “egoera honen aurrean sare itunduko eragile sozialok guri dagokigun markoaren egokitzapena eta berrikuntza eskatzen ditugu”, esan zuen.•

L

Pirritx-Porrotxmania ikastoletan

Sekulako arrakasta iza n d u “Ikastola kanta”k ume e n eta helduen artean a batek ango zuen kant Oso gutxitan iz starik ikastolako horrelako arraka rotxek . Pirritx eta Por ikasleen artean tu rkez zuten urte hasieran au ematen dute A” entzuten “IKASTOLA KANT eta askok. bat ume askok e rt ta o er un eg tean banatu e CDarekin ba Ba omen daud ziarekin lo n zenbaki bere zen aldizkariare n bere eak ere, azalea egiten duten um sko dira zkia duelako. A pailazoen arga a hori ra bidean kant etxetik ikastola rietan direnak. Inaute entzunez joaten te ba rako, aldietan, esate egin diren ekit tu dute ikastola kanta hori abes , zenbait herritan gehienetan. Eta latzeko erako, matriku Lekeition, esat dali diete ume guztiei bi adinean dauden bana. ikastolatik CD

22

Ikastola172 · martxoa 2009

a L T a k s i L

arrik. tua bak en kon tegian rr u a h eta min ez da darien n kanta Baina k zuzen berri ditugu ituen. kasta. a a rr tu a k u n d due pro usi n rkeztu netako gu. Au ituta ik Gisa ho o ohitura du batzuk hunk irenean kanta egin zen O AK AR IN k z ta te O KANPA in gazte talgia aurkez rri nizkien, e ATRIKULAZI aki bereziarek batzuk n zutela. Nos n zkariaren zenb a eoa ja da horietako e in an zue id ba tz s b a, e ta CD , n ‘Ikastola’ aldi ” on unak. engan koa ka . Esan behar i bidali zitzai d u iz tik ar ta ra tz itz rr le u a ko to to b ba as rd a ik ja , a batean famili , beraz omunikazio bertsio era jaso ditugu statu tu honen t ere piztu du e hainbat eska -ren K painarako pre gehiago eska e IK geroztik best a al H b ra E di i , oh an tu n iz k le n a as la u k te ik to a p as go ik u io da i z d Mun Ia hiruroge . baterako, ba trikula ere CD Arantza akoitzak ma ili dute kanta keition, esate ena eta haiek b b dituztenak. Le du n la ra ite e ko to eg la s ia to Ika ro afar o ere idez, ikas talde bat urte poterak adrilan, adib duen s zuten. Gure ko kantak izan te du tu pa bana eskatu ai iok gara, eta guzt ikasle ohiak

“M

OIONGO SAN BIZENTE IKASTOLAKO GURASO, IRAKASLE ETA IKASLEEK GRABATU ZUTEN CD-A. DONOSTIAN EGINDAKO AURKEZPENERA IKASLEAK ETORRI ZIREN. KOLDO MITXELENA KULTUR GUNEAREN ATARIAN KALEJIRA EDERRA ANTOLATU ZUTEN!

matrikulaziokanpaina´09

iks

T a n k

A

Orain urte batzuk sortu zen kanta hau berreskuratzeko asmoa. Horretarako, musikaren nahiz hitzen aldetik eguneratzea erabaki, eta Pirritx eta Porrotxengana jo zuten, umeengana iristeko bitartekorik onenak zirelakoan. Lurralde ezberdinetako musikariekin jarri ziren harremanetan, eta Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Aire Ahizpek eta Oiongo umeek hartu dute parte grabaketan. “Gauzak ezin hobeto atera dira. Pirritx eta Porrotx edozertarako prest agertu ziren hasiera beretik, eta biekin lan egitea gozamena izan da”, esan zuen Arantzak. Kanta,

TALDEAREN IRUDIA DVDAN

%

at eta da erab ia la a , adu ere an utsua b ea k e m serki k tzekoa da. re e la Tald en n to ia s ta ld a n a a Ik p k u z n ha oiz lehen a aten erritmoa bera ere “in zen —jarraitu bakarrik, b n n na ira bi kalejira ren aurkezpe riginalena iza otzen denea rg o arriak d CDa zoa ma zituen. Izug ekorik a rr il u a a p ts da ren gin duen p rrotx ez sekulakoak e ta k—. Po oekin e ta Arantza horrelakoa e i pailaz goxoagoa b a d o a ei tuk berez d auek”. a graba hasiera ikasle h eo klip pailazo honetan bid ute, ikasturte d Uda izango o prest k ra e il ira akien.• gerta d

NIÑOS QUE DUERMEN CON PIRRITX ETA PORROTX

LES ENFANTS S’ENDORMENT AVEC PIRRITX ETA PORROTX

La reciente publicación de un CD, que recoge la canción “Ikastola kanta”, interpretada por Pirritx eta Porrotx, ha desatado una especie furor entre los más pequeños de nuestras ikastolas, y también entre los mayores, que han podido recuperar de entre los recuerdos de la niñez esa melodía. El CD

La récente publication d’un CD reprenant la chanson “Ikastola kanta” interprétée par Pirritx eta Porrotx a déchaîné les passions chez les plus petits des ikastola mais également chez les plus grands qui ont pu se remémorer cette mélodie de leur enfance. Le CD a été

se repartió junto a un número especial de esta revista, que llevaba la portada con los dos payasos, por lo que ha habido niños que han dormido con la portada junto a la almohada. Las ikastolas han editado también un DVD corporativo que podrá ser utilizado en los desplazamientos al exterior.

Ikastolen otsaileko batzarrean aurkeztu zen “IKASTOLAK” izeneko DVDa, taldeko irudia emateko erabiliko den sei minutuko lana. Lau hizkuntzatan aterako da, hala nola, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. “Ikastola bat zer den, gure proiektua zer den eta ikastolen taldea nola antolatuta dagoen agertzen du. Gure ordezkariek edo profesionalek, atzerrira joaten ziren bakoitzean, horrelako lan baten beharra aipatzen zuten. Ikastolako zuzendari batzuekin osatutako Sustapen Taldeak gidatzen du gure komunikazio plana, eta askotan aipatzen zen talde horretan gisa honetako DVD baten beharra. Paper euskarrian informazio asko dugu, baina ikusentzunezkoetan oso gutxi. Kanpoko publikoari begira egina dagoen arren, badakit ikastola zenbaitetan gurasoei aurkezpenak egiteko ere erabili dutela”, esan zuen Arantza Munduatek.•

distribué avec un numéro spécial de cette revue sur laquelle apparaissaient les deux clowns en couverture. Certains enfants ont même dormi avec la revue sous l’oreiller. Un DVD corporatif pouvant être utilisé lors des déplacements a également été édité.

"Ikastola" aldizkaria: 172.zenb. - martxoa  