Euskadi aurrerapausoak ematen ari da klima-aldaketaren aurkako borroka aukera bilakatzeko; helburu hori lortze aldera, isuri gutxiagoko ondasun eta zerbitzuak ekoizten, klima-aldaketei egokitzeko estrategiak ezartzen eta ume eta gazteak herritar trebatu eta erantzukide bilakatzeko trebakuntza ematen ari da. Ekimen guztiek, gainera, euskal ekonomia berrirako garrantzi estrategikoa dute: administrazio publikoen gidaritza eredugarria dela bide, karbonoaren menpekoak ez diren ekoizpen-eredu garbietan oinarriturik, berrikuntzak sartzen ari dira gizarte konprometitu baterantz eta euskal ekonomia jasangarri baterantz aurrera egiteko. Argitalpen honek dagoeneko martxan dauden zenbait praktika jasotzen ditu. Ezagutarazi nahi dizkizuegun ekimen hauen asmoa datozen belaunaldiei planeta bizigarria lagatzea da.