Page 1

ARALARKO PARKE NATURALA

Egileak: Munarriz Leyre eta MartĂ­nez Maialen. Klasea: 12L


HASIERA Aralarko parkea, Aralarko mendilerroan dago eta 1994ko Apirilaren 26-tik parke naturala da. Bertan, lur eta ur ekosistemak aurki daitezke. KOKAPENA Aralar, duela 50 milioi urte altxaturiko goi-lautada da, eta kareharriz osatuta dagoenez, elementu horri loturiko leize, haitzulo eta lurrazpiko errekak jasotzen ditu. Parkearen azaleraren laurdena pagadiz estalita dago. Horien gehiengoak, Lizarrustiko gaina eta Balankaleku artean agertzen dira, Gipuzkoako pagadirik zabalena osatuz. Naturaondarearen benetako harribitxia. Gipuzkoako hego-ekialdean kokatua, parkea alboan dituen Nafarroako lurretan ere barneratzen da. Gipuzkoari dagokion zatia Ataun, Zaldibia, Abaltzisketa, Amezketa, Lazkao, Tolosa herrien eta Ernio-Aralar Mankomunitatearen artean banatzen da. Aralarko Parke Naturalak 10.971 hektareako azalera du eta, Ganbo mendiak (1.412 m) alderdi gipuzkoarraren sabaia osatzen du Hona hemen mapa bat:


EZAUGARRIAK Klima: Aralarko mendilerroan urtero 1.700 eta 1.800 mm. euri egiten ditu. Hilabete guztietan zehar banatzen da euria, eta landareentzat guztiak dira hezeak. Iraila eta urria artean, hala ere, ur gutxiago dago beste hilabeteetan baino. Ur banaketa lerroan egoteaz gain, kantauriar klima eta mediterranear klimaren arteko banaketan dago. Mendi hauek euria eta hodeiak alde batetik bestera pasa ez daitezen lortzen dute eta horregatik hodei asko bertan geratzen dira. Tenperaturak egonkorrak dira, batez bestekoa 11 째C da urte osoan zehar, 17 째Cko batez besteko maximoa eta 7 째C batez besteko minimoarekin.

LANDARERIA ETA FAUNA Aralar parkeko zeru gainetan sai arreak, sai zuriak, arrano beltzak eta baita ugatzak ere ikusi daitezke maiz hegan egiten. Katalogatutako ornodun espeziak 147 dira, besteak beste, bisoi europarra (bison bonasus), muturluzea, orkatza (capreolus capreolus), ardiak edota basurdea (costus spicatus). Mendian gora egin ahala, Aralarko artadiak eta hariztiak leku egiten diete pagadiei eta harkaitzei. Kareharri eta pagadiekin batera, zelaien garrantzia ere aipagarria da, azkeneko 5.000 urteetan gutxienez, abereen bazkaleku izan baitira. Horregatik, artzaintzari loturiko kultura Aralarrekin bat dator: larreak, artaldeak, kortak, Jentilarriren moduko trikuharriak eta Idiazabal gazta. Paraje hauek eskainitako baliabideak anitzak izateagatik, beste jarduera batzuk ere garatu dira. Hala, meategiak eta baso-ustiapena.


 Aralarko parke naturalaren izaki bizidunen sailkapena:

Bisoi europarra (bison bonasus): 1. mailako kontsumitzailea.

Muturluzea (galemys pyrenaicus): 2. mailako kontsumitzailea.

Orkatza (capreolus capreolus): 1. mailako kontsumitzailea.

Basurdea (costus spicatus): 2. mailako kontsumitzailea da, nahiz eta zenbait landare eta fruitu jan.

Ardia (ovis aries): 1. mailako kontsumitzailea.

GIZAKIEN PRESENTZIA Gizakiaren eskutik iritsitako abereen presentzia ere ezin da baztertu, larreetako errege bilakatu baitira. Aralar mendiak eskaintzen zituen baliabideak erakarrita, gizakiaren presentzia aspaldikoa gertatu da. Lehendabiziko ehiztarietatik abiatuta eta egungo Idiazabal gazta ekoizten duten artzainetara heldu arte, geltoki ezberdinez osaturiko ibilbide luzea marraztu da. Monumentu megalitiko ugariez gain, inguru berezi honetan belaunaldiz belaunaldi garaturiko mito eta kondairek, inguruaren ondare aipagarrienetakoa osatzen dute.

SARE TROFIKOA


BESTE INFORMAZIOA Parke barruan lurrak dituzten sei udalerrietan denetara 28.070 biztanle dira. Hala eta guztiz ere, Tolosa eta Lazkao hiri eta industri izaerako herriak dira eta, beraz, Aralarko lurren erabilerak ez die gainerako herriei adina eragiten, gainerakoak landatarragoak dira eta.

BIBLIOGRAFIA http://www.gipuzkoamendizmendi.net/biotopoak/index.php?id=eu http://www.euskomedia.org http://eu.wikipedia.org/wiki/Aralar

Aralar  

Aralarko parke naturala

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you