MENDIALDEA IPI Aldizkaria 2019ko azaroa
Txitak zaintzen. Kaixo lagunak!! Gu 1.zikloko ikasleak gara eta inguruneko liburuak alde batera utzi ditugu “Txiten Proiektuarekin” hasteko. Bat-batean, gure pasalekuan inkubagailua, arrautzak eta ohar bat aurkitu genituen. Pepa oiloa eta Pepon oilarraren eskutitza zen, Japonera oporretan zihoazela esan eta guk beraien arrautzak txitatzeko eskatu ziguten. Orduan arrautzak hartu eta inkubagailuan sartu genituen, 21 egun zaintzen egoteko. Prozesu honetan gauza asko egin eta ikasi ditugu. Adibidez, arrautzen barnealdea linterna batekin ikusi genuen txita barruan zeintzuk zeukaten jakiteko. Gainera supermerkatuko arrautzetatik txitak ezin direla jaio ere ikasi dugu, oilarrak hazia jarri ez diolako. Kolore ezberdinetako oilo eta oilarrak elkartzen badira txitak kolore
Edukiak: LHko 1.zikloa: Txitak zaintzen Haur Hezkuntza: Txoko Morea LHko 1. zikloa: Barnetegia LHko 4.maila: Egg-drop challenge LHko 5.maila: Zirkuito elektrikoa Lhko 6.maila: Robotika DBHko Janire Martinez: Soy mujer, no sirena.
ere badakigu, kolore ezberdinetako arrautzak daudela, animalia hauen jatorria Indiakoa dela, arrautzetatik txita jaiotzeko beroa, hezetasuna eta buelta ematea behar dutela eta askoz gauza gehiago ere. 12 egun daramagu zain, oraindik 9 falta zaizkigu eta orain txitak jaiotzen direnerako zer jaten duten eta nola zaintzen diren ikasi beharko dugu. Zuek albistea irakurtzen duzuenerako
txitak jaiota egotea espero dugu, bestela galdetu 1. eta 2. mailako ikasleei eta gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Amaitzeko asmakizun bat idatziko dizuegu: “Zer da denok irekitzen dakizuena, baina inork isten ez dakiena?”
LHko 1.ZIKLOA