Txalaparta kongresu dossierra

Page 1

[EUSKARAZ] Kaixo Txalapartaria! Korreo honen bidez azaldu nahi dizuegu zer egin nahi dugun martxoaren 13,14 eta 15ean Iruñan. Urtean zehar herri askotan txalaparta festak antolatzen dira eta guk ezinbestekoak ikusten ditugu TXALAPARTA FESTA GUZTIAK txalapartaren osasunerako. Bertan, elkartzen garelako, besteen jotzeko era ikusi eta ideiak hartzeko aukera paregabea delako. Baina ikusten dugu lasai hitz egiteko aukera gutxi daudela, batez ere garagardoak tartean daudenean. Horregatik asteburu hau antolatzea bururatu zaigu. Asmoa da: Txalaparta taldeak, bikoteak eta txalapartariak elkartzea. Txalaparta inguruan bizitza osoa eramaten dutenak eta hasi berri berriak direnak, tokia guztientzako dago. Master Classak, argazki eta bideo erakusketak, hitzaldiak, txalaparta saio libreak, sobremesak, eta abar... antolatu nahi ditugu. Baina horretarako zure laguntza behar dugu. Nola lagundu? Nahi izanez gero... •

Zure edo zuen ezagutzen erakustaldi edo hitzaldi bat egiteko proposamena bidaltzea. Txalapartaren alde musikala, kulturala, teknologikoa, esperimentala edo sentimentala azalduz.

Formatu txikiko kontzertu edo ikuskizuna eskeintzea

Argazki erakustaldiak proposatzea

Ideia berriak, debateak, eztabaidak planteatzea

Beste harrikadak.

Erabat irekiak gaude edozein proposamena jasotzeko, dena txalaparta inguruan noski! Horretarako zuen proposamenak korreoz jasoko ditugu otsailaren 1 baino lehenago txalapartakongresua@gmail.com helbidean. Behin proposamen guztiak jasota, puzlea eraikiko dugu. Tokia: Iruñako eraikuntza liluragarri batean izango da, aldezaharretik 30 minutuetara. Bertan jantoki handia dago, sukaldea, komunak solairu guztietan, bi patio erraldoia, hainbat gela master klassak egiteko, beste gelak erakusketak/mahai-inguruak/hitzaldiak egiteko proiektorearekin, kontzertu xumeak egiteko txokoa, barra poteatzeko, lo egiteko tokia.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.