EKINTZEN XEHETASUNAK [EUSKARAZ]: KLASE MAGISTRALAK: •
Berriketan: Mikel Aveiro eta Adrian Larrañagak Txalaparta eta flamenkoa: Kompas flamenkoa oinarrita harturik, nola inprobisatu. 90' [Larunbata,10:00tan]
•
Hutsun: Anai Gambra eta Mikel Hernandez “Topo”k erritmoaren mapamundia, erritmo melodikoak eta haien joaldi baten analisia egingo dute. 90' [Ostirala, 18:30tan]
TAILERRAK: •
Eneko Abad Ingles: Txalaparta idazteko gaur egun erabiltzen omen dugun notazioari buruzko solasaldia izateko asmoz, Hernaniko Txalaparta Eskolatik jaso genuen idazteko era nondik zetorren azaldu, eta Sestaoko Txalaparta Eskolako aldaeraren ezaugarriak argituko dira. Besteen aldaerak azaltzeko aukera ere izango du hitzaldi honek, zerbait irekia izan nahi baitu. 90' [Larunbata, 11:45tan]
•
Nola afinatu Txalaparta?: Txalapartaren afinazioaren oinarri kontzeptualak azaldu eta afinazioaren prozesua egingo dute denen artean. Tailerra Hutsun taldeak zuzenduko du. 60' [Ostirala, 17:00tan]
HITZALDIAK: •
Beirazko Txalaparta, aurkezpena: Nando Taló eta Tarragonako Txalaparta Eskolak, haien azken proiektuaren berri emango digute. Beirazko txalaparta lortu arte egin duten bidearen azalpena. 30' [Larunbata, 20:00tan]
•
Txalaparta eta zaldi Sakratua: Txalapartaren sorreraren inguruko hitzaldi irekia eskeiniko digu Erlantz Auzmendi “Perdi”-k. 60' [Larunbata, 13:30tan]
•
“Txalaparta” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia. Josu Goiriren eskutik. 60' [Larunbata, 18:45tan]
•
Informatika mintzaria eta Txalaparta. Hitza eta arbola eta Txalaparta edo Txalapata: Jean Claude Enrike eta Txomin Dhers (Handia eta Ttipia) ren eskutik: 45' [Igandea, 12:30tan]
ERAKUSTALDIAK: •
“Egurrezko bihotza”: Aitzol de Carlosek egindako argazki erakuksketaren aurkezpena. 30' [Ostirala, 18:15tan]