Issuu on Google+

Ni単os jugando Ayelet


A) ZER DA JOLASTEA? B) BATZUTAN JOSTAILUAK ERABILTZEN DITUGU B. 1) ZER DI RA JOSTAI LUAK? B. 2) NOI Z SORTU ZI REN JOSTAI LUAK Niños trepando a un árbol B. 3) JOSTAI LU BATZUK EZAGUTZEN Txistak Panpinak Txotxongiloak C) JOSTAILURIK GABE ERE JOLASTU AHAL DA

Niños robando nidos


A ) Zer da jolastea? Jolasa atsegin -iturria da ,baita emozioak adierazteko ezinbesteko tresna ere. Beraren bidez fantasiak, nahiak eta bizipenak askatzen ditugu , horregatik jolasa aspaldidanik dago gizakiarekin Haurrak ekintza behar du, objektuak erabili eta harremanak izan eta hori da lortzen duena jolasten duenean Beraz esan dezakegu :“JOLASAK EGINKIZUN

GARRANTZITSUA DA”

Jolas mota bakoitzak atsegin mota ezberdinak ematen dizkigu. Batzuetan gure kabuz , patxadaz jolasten dugu, besteetan beste pertsonekin batera.

Niños

jugando Cândido Torquato Portinari


B ) BATZUETAN JOSTAILUEKIN JOLASTEN DUGU Jolasa eta jostailuak estuki lotuta daude, banaezinak dira modu batean. B. 1 ) ZER DA JOSTAI LU BAT? Teoriaz jostailuak umeek jolas moduan erabiltzeko asmatuta edo zuzenduta dauden produktuak dira. Baina errealitatean eguneroko bizitzan gure inguruan dauden gauza anitz jolasteko edo entretenitzeko ere balio izan dezakete. Jostailu bat izan daiteke erratz bat edo egur pusketa bat Goyaren koadro honetan agertzen dira bi ume maskuri bat puzten ari direnak. Maskuria animalien hestearen zati bat zen eta antzina gantza gordetzeko erabiltzen zen.

Ni単os inflando una vejiga Goya

Ume hauek jolasteko erabiltzen dute. Puzten dute gero lehertzeko. Gaur egungo puxiken aurrekaritzat jo dezakegu jolas hau.


B. 2 ) NOIZ SORTU ZIREN JOSTAILUAK?

Jostailuak , ziur aski, gizateria bezain zaharrak dira.Hasierako gizakiak ere jolasean ibiliko ziren ,lo egin ondoren eta biziraupena ziurtatzeko ohizko zereginak egin ondoren denbora sobera zutenean . Aspaldidanik dauden jostailuen adibide moduan honakoak aipa ditzakegu: uraren gainazalean errebotatzen duen harria, animaliaren irudia egiten saiatzen diren egurrezko zatia e.a. Hona hemen antzina agertu ziren zenbait jostailu: Ni単os jugando a los dados Murillo

DADOAK Dadoak Egiptoren garaian existitzen ziren . Kondairak zioenez Thot jainkoak asmatu egin zuen jolas hau.


KUKURLUXAK Antzinako Grezian kurkuluxetan jolasten zen eta helduen jolasa omen zen , erromatarren garaian ere ezaguna zen baita Laponian eta Groenlandian ere (foken hegatsetako hezurrekin jolasten zen)

DOMINO Domino jolasa duela 4.000 urte jolasten omen zen . Iraken aurkitu egin dituzte dominoaren aurrekaria den jolas baten aztarnak. Beste batzuen ustetan ,berriz, Txinan sortu zen. Jolas hau ez zen ailegatu Europara XVIII. mende-arte. Piezak ebano eta marfilez egiten ziren. Pieza hauek garai hartan mozorroz erabiltzen zen tunika baten antza zuten eta tunika honek “domino� izena zuen. Hortik hartu omen zuen izena jolas honek.

ALBERT ANKER


B. 3 ) JOSTAI LU BATZUK EZAGUTZEN TXISTAK Kometak edo txistak Txinan sortu omen ziren duela 2,500 urte baino gehiago. Marko Polo izan zen Europara ekarri zituena XIII. mendean . Nola sortu ziren? Beraien jatorria ez dago batere argi eta beraz teoria ezberdin batzuk daude kometak nola sortu ziren azaltzen zutenak.

Cometas al viento Roberto Forero

Batzuen ustez txisten jatorria zuhaitzen hostoei lotuta dago. Jendea hostoak nola mugitzen ziren ikusita, hosto hauek hariz lotzen hasi zen hegan eragiteko.

Besteen ustetan txistak belaontziei erreparatuz sortu ziren ,belek zuten itxura imitatzen eraikitzen zirelako antzinako kometak Zenbaiten iritziz txorien hegaldiak imitatuz sortu ziren txistak eta hori dela eta hainbat kometek txorien izenak zituzten . Azkenik badaude haizeak nekazari baten txapela eramatea eta kometen sorrera lotzen dituztenak


Kometen erabilera Hasieran txistak umeen jolasak besterik ez baziren ere denboraren poderioz beste helburuekin erabiltzen hasi ziren. Arrantza egiteko erabiltzen ziren. Amua kometari lotzen zitzaion eta gero txalupa batetik askatzen zen. Txaluparen gerizpetik urrunera bidaltzen zen arrainei engainatzeko.

LA COMETA

Erromatarrek herensuge erako kometak erabiltzen zituzten etsaiak beldurtzeko.

GOYA

â—?XVIII. mendean Benjamin Franklinek kometa bat erabili zuen tximistak sortzen zuen elektrizitatea aztertzeko. Geroago, eta esperimentu honetatik abiatuta tximistorratza asmatu zuen. â—?XIX. mendean naufragio gehienak kostaldetik gertu suertatzen zirenez, kometak erabiltzen ziren kostaldea eta hondoratzen zegoen itsasontzia lotzeko hala naufragoen biziak salbatzeko. Horretaz gain kometak klima ikertzeko , airetik argazkiak ateratzeko eta abarretarako erabiliak izan dira historian zehar. Gaur egun kultura askotan erabiltzen dituzte ekintza eta egun bereziak ospatzeko:


Hauek dira kometekin lotuta dauden ospakizun berezi batzuk. ◊ Gereziaren jaia “Hanami”(Japonen) Udaberrian ospatzen da. Sendiek jaten dute gereziondoen azpian eta umeek kometak hegan eragiten dituzte. ◊ Haurren eguna “Kodomo no hi” (Japonen) Egun honetan kometekin jolasteko ohitura zegoen. Kometek koloretako arrainen forma izan ohi dute. ◊ Jashn-e-Baharan (Pakistanen)

Inspiración R. Heyn

Urtero ospatzen da jai hau udaberriaren hasieran . Jai honetan haurrek zein helduak txistak hegan eragiteari ekiten diote gogoz. Pena merezi du gaueko lehiaketa ikusteak. Argiak pizten dira hiri osoan ,zerua txista zuri eta horiz betetzen den bitartean

◊ Kometen guda Afganistanen Neguan ospatzen zen jai hau. Partaideen helburua besteen kometak harrapatu edo suntsitzea zen .

Hauetaz gain munduko beste hainbat tokitan ospatzen dira kometen jaiak. Hemen, Euskal Herrian Gasteizen (Garaion) urrian ospatzen da bat .


PANPINA Panpinak jostailurik ospetsuenak dira eta historian zehar elementu iraunkor bat izan ohi dira. Historiaurrean jadanik panpinekin jolasten omen zuten . Topatu diren lehenengo panpinak egurra, buztina edo argizarizkoak ziren. Maya y la mu単eca Picasso

Erromatarren garaian panpinek beso eta hanka artikulatuak izaten zituzten . Garai batean ,mende batzuk beranduago ,panpinak helduei oparitzeko artikuluak ziren . Prezio handia zuten .Beso artikulatuak izaten zituzten eta luxuzko bordatuak zituzten soinekoez jantzita zeuden Neskatila pobreek ,ordea, trapuz edo eskaiolaz egindako panpinak baino ez zituzten.

Albert Anker


Beranduago kartoi oreaz egindako panpinak sortu ziren eta baita porlanaz egindakoak ere 1880. urtearen inguruan “aita eta “ama” esaten zuen panpina bat agertu zen Thomas Alba Edisonek asmatua. Baina neskatila gehienek ,oraindik ere, egurrezko edo trapuzko panpinekin jolas egiten zuten

Maya con muñeca Picasso

Panpinen munduan egon den egiazko aldaketa XX. mendean gertatu zen plastikoaren agerpenarekin batera hain zuzen ere. Plastikoak eta industrializazioak panpinak merkeagoak izan zitezen eragin zuen , hala familia guztiek eskura eduki ahal zituzten.

Niños jugando Alfonso X. Peña 

Gaur egun panpinak gehien saltzen den jostailuetariko bat dira . Antzineko panpinak ,berriz, bildumazaleentzako oso pieza kotizatuak dira gaur egunean.


TXOTXONGILOAK Ez dakigu zehatz-mehatz noiz eta non sortu ziren txotxongiloak. Haien aztarnak antzinako Txinan, Egipton zein Indian topatu izan dira.

Las marionetas Albert Anker

Europan, herrialde eta garai ezberdinetan erabiliak izan dira txotxongiloak. Historian zehar , bolada batzuetan ahaztuta gelditu direla iruditu arren ,berriz jarri dira modan geroago.

Txotxongiloak munduan zehar Italian txotxongilo era bakoitzak badu bere izena. Txotxongilo batzuk ez dituzte oinik. Soineko luzeak dituzte eta beraietatik sartzen dira eskuak burua zein besoak mugitzeko. “Burattini” deitzen dira Beste batzuk harien bidez mugitzen dira. Azkeneko hauek ” Fantoccini” izena dute. Italian dagoen txotxongilo-pertsonaiarik famatuena Politxinela da


Frantzian, berriz, Giñol da txotxongilorik ospetsuena. Nondik dator izen hau? Kondaira batek dio Frantziako artista batek Politxinela bat ateratzen zuela bere emanaldietan .Ikusle batek pertsonaia hau agertzen zen bakoitzean esaten omen zuen “C ´est guignolant” ( Zein barregarria den ) eta azkenean espresio hau “guiñol” bihurtu zen.

El niño y la marioneta Henry Rousseau.

Espainian “titere” izenaz ezagutzen ziren hasieran. Zergatik? Antzinako liburu batek azaltzen duenez, txotxongiloak mugitzen zituzten pertsonek egurrezko txilibitu bat jo ohi zuten. Txilibitu horiek “ti, ti” soinua egiten zuten eta hortik dator “titere” izena.

Polichinela Edouard Manet EL GUIÑOL ZAK EUGENIO


C ) JOSTAILURIK GABE ERE JOLASTU AHAL DA

Children Playing on the Beach Mary Cassatt

Ni単os jugando en la playa Sorolla

Jolasa jarduera boluntarioa da, norberak hautatua , beraz ASKATASUNAREN erresuma da. Elkar egotearen atsegina eskaintzen digu .Batzuetan DIBERTIGARRIA da beste umeen ondoan jolastea nahiz eta beraiekin jolastu ez. Ideiak konpartitu ahal dituzu baina zu zeu asmatzen zure jolasa.


Fikzioa jolasaren osagaia da. Jolasean makila zaldi bat izan ahal da, koilara hegazkin bat eta umea aske da antzezteko hautatutako pertsonaia. Jolasak egunerokotasunetik ihes egiteko aukera ematen du Jolasak sormena garatzen du irtenbide, ideia eta jolasteko era berriak etengabe proposatzen dituelako.

Arthur John Elsey

Jolasa garrantzizkoa da gure gorputzaren hazieran, giharrak dantzan jartzen ditugulako eta energia askatzen laguntzen duelako El lรกtigo Winslow Homer

Era berean jolasaren bitartez distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten dugu eta koordinazioa hobetzen dugu.


Komunikatu ,entzun, sozializatu eta besteekin elkarbizitzako tresna da jolasa Elkarrekin jolasten dugunean bizitzeko, pentsatzeko, sentitzeko era berriak bilatzen ditugu. Jolastean erabakiak hartzen dira , egoera zailak jorratzen dira eta haiei aurre egiteko estrategiak bilatzen dira. JOLASA IKASTEKO ETA BESTEEKIN ERLAZIONATZEKO TRESNA DA El paso Goya

Besteekin jolasten dugunean arau jolasak sortzen dira .Jolas hauek jolasari zentzua ematen dioten arauen multzoan oinarritzen dira. Beraien bitartez haurrek galtzen eta irabazten ikasten dute, balore batzuk barneratzen dituzte ( ahalegina, konstantzia‌) Danza de niùas bretonas Paul Gaughin


NIÑOS JUGANDO AL BALANCIN FRANCISCO DE GOYA Las gigantillas Goya

Haurren artean ,kultura sormen eta transmisio handiena jolastuz bideratzen da. Antzinako ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute, garai batean zertan eta nola jolasten zen, zer baliabide erabiltzen zituzten , non jolasten zen… Adibidez Goyaren koadroan (Las gigantillas) ikusten da gaur egungo “erraldoi- buruhandien” aurrekaria izan ahal den jolasa.


Hainbat arrazoi medio jolas libre edo bat-batekoa desagertzen joan da. Orain dela denbora gutxi arte erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira eta gehienek oso gune zehatzetan eta ozta-ozta iraun dute. Juegos de ni単os Pieter Brueguel (1560)

Koadro honi begiratzen badiozu ikusiko duzu hainbat ume jolasten . Zenbait pertsonek aztertu egin dute lan hau eta batzuk 46 jolas ezberdin topatu egin dituzte. Gai izango zinateke ezagutzen dituzun jolas batzuk identifikatzeko?


Hona hemen lagungarriak izan ahal diren bi orrialde

http://web.educastur.princast.es/cursos/cursowqp/aplic/isabel%20san http://www.aprendersociales.blogspot.com


Zerekin jolasten dute ume hauek? Zertan jolasten dute ? Koadro honek jolastera bultzatzen gaitu, beste jolas batzuk ikastera‌

Laburbilduz esan ahal da jolasa denbora pasa edo jostagarri huts izateaz gain, heldutasuna iristen laguntzen duela . Jolasa eskubide unibertsala da, haurren ongizateari begira dagoen garapen kulturalaren ebidentzia Beraz ,zalantzarik gabe , esan ahal da JOLASA EGINKIZUN GARRANTZITSUA dela

Madre y niĂąos jugando Pablo Picasso


jUEGOS