Page 1

EUSKAL PRESO POLITIKOEN EGOERARI BURUZKO

TXOSTENA 2 0 1 2 KO E K A I N A


1 . SARRERA Gaur egun 635 pertsona dira euskal preso politikoen kolektiboa osatzen dutenak. Soilik 8 dira horien artean Euskal Herriko kartzeletan aurkitzen direnak. Gainerakoak espainiako 47 eta frantziako 30 espetxetan dispertsaturik daude. Are urrunago, preso bana aurkitzen da Portugal, Ipar Irlanda, Ingalaterra eta Mexikoko kartzela banatan. Frantzian konfinaturik dago beste bat. Azkenik, espetxeratze arinduan aurkitzen dira gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 11 preso, euren etxeetan. Datu horiek erakusten duten bezala, euskal preso politikoak beraien senideengantik urruntzeko dispertsio politika aplikatzen jarraitzen da. Neurri hau salbuespenekoa da, eta presoak ez ezik, familiak zigortzen ditu gehienbat, kalte fisiko, moral eta ekonomiko handia eraginez. Egoera gizagabeko eta krudelak eragiten dituzten salbuespeneko neurrien artean, dispertsioaz gain, bizi osorako zigorra aplikatzeko neurri sorta eta gaixotasun larriak dituztenak kartzelan mantentzea dira aipagarrienak. Kondena beteta izanik presoari zigorra luzatzeko 197/2006 doktrina aplikatzen zaie. 79 dira neurri honek eragindako pertsonak. Horietatik 53 kartzelan daude zigorraren luzapena betetzen. Beste 10 ere zigor luzapena betetzen ari dira, baina hauek irteera datarik ez dute. Beste 4 aldiz kalean aurkitzen dira baldintzapeko askatasunean, zigorraren luzapena ezarri zaielarik. Azkenik, 12 dira ezarritako kondenaz gain zigorraren luzapen osoa bete ostean kalean aske direnak. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 25 preso dira. Horietatik 11 etxean aurkitzen dira, espetxeratze arindua behin lortuta. Beste 14 preso aldiz, gaixotasun larriekin kartzelan mantentzen dituzte, haien biziak arriskuan jarriz. Besteak beste, minbizia, eskizofrenia, bihotzeko arazo larriak... dituzten presoak dira egoera honetan aurkitzen direnak. Pertsona hauek askatzea beharrezkoa da duten gaixotasunari aurre egin eta gutxieneko bizitza duin bat eduki dezaten.

2


2. DISPERTSIO POLITIKA Dispertsio politikaren ondorioz, ehunaka familiek asteburu bakoitzeko milaka kilometro egin behar dituzte errepidean. Bataz bestekoaren arabera, familia bakoitzak 1000 kilometrotik gora egin behar ditu asteburu oro. Egoera honek kalte fisiko, moral eta ekonomiko larriak dakartza, are gehiago denboran hainbeste luzatzen den egoera dela kontuan hartzen bada, asko eta askok urte luzeak daramatzatelako egoera hau jasaten. Edonola ere, dispertsio politikaren aspekturik larriena istripuak dira. Istripuak oso maiz gertatzen dira eta hainbatetan hildakoak eragin izan ditu. Presoen senitartekoak era horretan zigortzeak ez du justifikazio legalik, eta giza eskubideen ikuspegitik onartezina da.

3


3. BIZI OSORAKO ZIGORRAREN FAKTUZKO APLIKAZIOA Espainiar konstituzioan bizi osorako zigorrak lekurik ez badu ere, euskal preso politikoen kasuan faktuz aplikatzeko neurri sorta jarri da indarrean azken urteetan. Horien artean gogorrena, berehalakoan izandako eraginagatik, 197/2006 doktrina da. Doktrina honen arabera, kode penal zaharrarekin epaiturik izan eta kondena luzeak beteta kalera irtetzear ziren presoei zigorra luzatu zitzaien. Dagoeneko 80 dira neurri honek eragindako pertsonak. Horrez gain, kode penalaren berrikuntzak euskal preso politikoentzat salbuespeneko irizpideak ezarri zituen, hala nola gehienezko kondena 40 urtetan jartzea, eta euskal presoek osorik betetzera bideratutako neurriak, hala nola askatasun kondizionala zigor osoari aplikatzea, erredentzien desegitea... Europan indarrean dagoen irizpidearen arabera, 20 urte baino gehiago kartzelan emateak ondorio fisiko eta psikologiko larri eta itzulezinak sortzen ditu. Espainian eta Frantzian irizpide hori kontuan hartzen bada ere, euskal preso politikoentzat politika desberdindua aplikatzen da, mendekuan oinarritzen dena. Espainiaren kasuan, presoen zigorra ahal bezainbat luzatu eta ia bizi osoa kartzelan emateko neurriak asmatu dira. Euskal presoentzat ez dago askatasun kondizionalik. Frantzian berriz, askatasun kondizionala ez dago kontenplaturik, eta bizi osorako zigor errebisablea ezartzen da, euskal presoen kasuan askatasuna ukatzea izan ohi delarik irizpidea.

4


3. BIZI

O S O R A KO

Z I G O R R A R E N FA K T U Z K O A P L I K A Z I O A

3.1 197/2006 DOKTRINA:

3.1.1

AUZITEGI KONSTITUZIONALAREN EBAZPENA

Berriki Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ontzat eman du kondena bete duten presoei zigorra luzatzeko 197/2006 doktrina, Gorenak 2006an indarrean jarritako doktrinaren aurkako elegiteak ebatzi dituenean. Auzitegi Konstituzionalak ez ditu doktrina honen oinarriak diren arrazoibideak jorratu, eta bere erabakia, irizpidea aldatzeko eskumena tribunalei dagokiela esanez argudiatu du. 47 izan dira jakinarazi dituen kasuak. Beste 20 kasu erabakitzeke dira oraindik. Jakinarazitakoen artean, 3 kasu tramitera ukatuak izan dira eta 22 tramitera onartuak. Beste 19 kasu ukatuak izan dira, hau da, doktrinaren ezarpena ontzat emana izan da. Helegitea onartua izan da 3 kasuetan, eta ondorioz kaleratuak izan dira duela 6, 4 eta 3 urte kondena beteta aske behar luketen hiru preso: Perez, Gaztañaga eta Igarataundi. Aste batzuk beranduago, ebazpen berdinarekin Pello Etxeberria presoa kaleratua izan da. 1989tik espetxean egon ostean.

3.1.2 197/2006 DOKTRINAK ERAGINDAKO PRESOEN ZERRENDA Espetxean doktrinak ezarritako zigor luzapena betetzen dauden presoak, denera 52 pertsona: • OSCAR ABAD PALACIOS (Basauri. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko abenduaren 31rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021era arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • JON AGINAGALDE URRESTARAZU (Donostia. Granada): 1984ean espetxeratua. Irteera data 2010eko uztailaren 4rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • IÑIGO AKAITURRI IRAZABAL (Zornotza. A Lama): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010ko apirilaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2012ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • JUAN CARLOS ARRUTI AIZPITARTE (Azpeitia. Cordoba): 1989an espetxeratua. Irteera data 2009ko martxoaren 5erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri

5


zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • JOSEBA ARTOLA IBARRETXE (Bilbo. Daroca): 1986an espetxeratua. Irteera data 2006ko maiatzaren 18rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • LUIS MARI AZKARGORTA BELATEGI (Bergara. Zuera): 1988an espetxeratua. Irteera data 2007ko urriaren 8rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • SANTOS BERGANZA ZENDEGI (Amurrio. Villena): 1989an espetxeratua. Irteera data 2011ko ekainaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • JOSE ANGEL BIGURI CAMINO (Menagarai. Martutene): 1989an espetxeratua. Irteera data 2010eko ekainaren 9rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • JESUS BOLLADA ALVAREZ (Barakaldo. Albocasser): 1987an espetxeratua. Irteera data 2006ko maiatzaren 20rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • FERNANDO DEL OLMO VEGA (Bilbo. Almeria): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko otsailerako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • INES DEL RIO PRADA (Tafalla. Curtis): 1987an espetxeratua. Irteera data 2008ko uztailaren 5erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • JUAN IGNACIO DELGADO GOÑI (Legazpi. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko otsailaren 19rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2012ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • JOSU DIAZ DE HEREDIA RUIZ DE ARBULU (Gasteiz. Topas): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2009ko urriaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du.

6


3. BIZI

O S O R A KO

Z I G O R R A R E N FA K T U Z K O A P L I K A Z I O A

• FERNANDO DIEZ TORRE (Bilbo. Villabona): 1992an espetxeratua. Irteera data 2011ko maiatzaren 30erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • IÑAKI ERRO ZAZU (Iruñea. Almeria): 1987an espetxeratua. Irteera data 2010eko maiatzaren 16rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • JOSE ETXEBERRIA PASCUAL (Donostia. Daroca): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko martxoaren 26rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • ELIAS FERNANDEZ CASTAÑARES (Bermeo. Villabona): 1986an espetxeratua. Irteera data 2011ko maiatzaren 27rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • IÑAKI FERNANDEZ DE LARRINOA PEREZ DE LUKO (Gasteiz. Puerto I): 1989an espetxeratua. Irteera data 2008ko urrirako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • NICOLAS FRANCISCO RODRIGUEZ (Lasarte. Herrera de la Mancha): 1987an espetxeratua. Irteera data 2009ko maiatzaren 26rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • JUAN MARI GABIRONDO AGOTE (Itziar. A Lama): 1986an espetxeratua. Irteera data 2007ko abenduaren 1erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • ISIDRO GARALDE BEDIALAUNETA (Ondarroa. Puerto I): 1985ean Frantzian espetxeratua, 7 urteko zigorrarekin. 1990an aske utzi zuten eta, urte berean, espetxeratua eta espetxeratua berriro Frantzian. 1992ean Espainiara estraditatua. 2010ko otsailaren 2rako zuen irteera data, baina 2009ko abenduan, Entzutegi Nazional espainiarreko fiskaltzak 197/2006 doktrina aplikatzea eskatzen du. Irteera data 2020ean utzi dute. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ez du tramitera onartu. • XABIER GOLDARAZ ALDAIA (Mugiro. Zuera): 1992an espetxeratua. Irteera data 2011ko irailaren 17rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi.

7


• PATXI GOMEZ LOPEZ (Ortuella. Basauri): 1989an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Patxi Gomez 2018rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko ekainaren 14ean askatu behar zuten Patxi, eta kaleratze data 2018ko irailaren 19ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte. 2009-04-29an kaleratu zuten, kondena 20 urtetan ezarriz. 2009ko abenduan, ebazpen horren aurka, Auzitegi Gorenak 30 urtetan ezarri zion zigorra, beste 10 urtez kondena luzatuz. 2012ko otsailaren 9an berriro atxilotzen dute geratzen zaizkion urteak betetzeko. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • RAUL IBAÑEZ DIEZ (Basauri. Dueñas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko urriaren 8rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • JUAN JOSE LEGORBURU GEREDIAGA (Zornotza. Castelló II): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2009ko apirilaren 2rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • GOTZONE LOPEZ DE LUZURIAGA FERNANDEZ (Agurain. Martutene): 1989an espetxeratua. Irteera data 2010eko abuztuaren 11rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • ANTXON LOPEZ RUIZ (Elorrio. Puerto I): 1987an espetxeratua. Irteera data 2006ko uztailaren 24rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • FRANCISCO LUJANBIO GALDEANO (Hernani. Herrera de la Mancha): 1984ean espetxeratua. Irteera data 2008ko otsailaren 17rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • JOSE RAMON MARTINEZ DE LA FUENTE INTXAURREGI (Gasteiz. Logroño): 1985an espetxeratua. Irteera data 2009ko urtarrilaren 1erako bazuen ere, 197/06 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • JABI MARTINEZ IZAGIRRE (Usansolo. Jaen): 1992ean espetxeratua. Irteera data 2010eko irailaren 22rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. zigorra 2022ko Maiatzaren 5ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • ITZIAR MARTINEZ SUSTATXA (Galdakao. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2009ko ekainaren 4erako zuen, baina 197/2006 doktrina aplikatu zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du.

8


3. BIZI

O S O R A KO

Z I G O R R A R E N FA K T U Z K O A P L I K A Z I O A

• JESUS MARI MENDINUETA FLORES (Arbizu. Zuera): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2011ko Maiatzaren 4rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • INMACULADA NOBLE GOIKOETXEA (Hernani. Algeciras): 1987an espetxeratua. Irteera data 2008ko azaroaren 8rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • PEIO ODRIOZOLA AGIRRE (Tolosa. Zuera): 1988ean espetxeratua. Irteera data 2008-07-02an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • IÑAKI OROTEGI OTXANDORENA (Lasarte. Zuera): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2008ko abenduak 17an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • IMMA PACHO MARTIN (Bilbo. Malaga) 1991ean espetxeratua: irteera data 2008-03-11rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • JUAN MANUEL PIRIZ LOPEZ (Portugalete. Algeciras): 1984an espetxeratua. Irteera data 2009ko Martxoan zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • IÑAKI PUJANA ALBERDI (Otxandio. Villena): 1987an espetxeratua. Irteera 2009ko Otsailaren 23rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • KEPA REZABAL ZURUTUZA (Lasarte-Monterroso) 1987an espetxeratua. Irteera 2006ko abenduren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • MAITANE SAGASTUME ARRIETA (Donostia. Curtis ): 1991an espetxeratua. Irteera 2009ko Uztailaren 26rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • JOKIN SANCHO BIURRUN (Iruñea. Zuera): 1989an espetxeratua. Irteera 2009ko Abenduaren 8rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi.

9


• KEPA SOLANA ARRONDO (Legazpi. Bonxe): 1991an espetxeratua. Irteera 2009ko Urriaren 10ean zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. • TXOMIN TROITIÑO ARRANZ (Donostia. Curtis) 1987an espetxeratua. Irteera 2006ko maiatzaren 5erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • MITXEL TURRIENTES RAMIREZ (Lasarte. Herrera de la Mancha): 1986ean espetxeratua. Irteera 2009ko apirilaren 10rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. • JOKIN URAIN LARRAÑAGA (Mendaro. Herrera de la Mancha): 1986ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 29rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016 ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • IÑAKI URDIAIN ZIRIZA (Barañain. Valencia III): 1989ean espetxeratua. Irteera 2009ko Urriaren 9an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • JON ANDER URKIZU ORMAZABAL (Pasai San Pedro-Teruel). 1986an espetxeratua: irteera 2007ko uztailaren 22rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. • MARITXU UZKUDUN ETXENAGUSIA (Errezil. Granada): 1991ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 27rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • JOSE FELIX ZABARTE JAINAGA (Elorrio. Puerto III) 1985an espetxeratua. Irteera 2008ko apirilaren 11rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2015ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • MARIO ARTOLA MENDIBE (Donostia. Daroca): 1992an espetxeratua. Irteera data 2012ko apirilaren 17rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. • GONZALO RODRIGUEZ CORDERO (Ezkio-Itxaso. Herrera de la Mancha): 1993ean espetxeratua. Irteera data 2013ko uztailaren 11rako du, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2023ra arte luzatu diote. • IÑAKI ZUGADI GARCIA (Barakaldo. Murcia II): 1992an espetxeratua. Irteera data 2012ko apirilaren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote.

10


3. BIZI

O S O R A KO

Z I G O R R A R E N FA K T U Z K O A P L I K A Z I O A

• JUAN JOSE ZUBIETA ZUBELDIA (Lekunberri. Monterroso): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko apirilaren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. • JOSUNE ONAINDIA SUSAETA (Barakaldo. Murcia II): 1992an espetxeratua. Irteera data 2012ko ekainaren 9rako zuen, baina urte bereko maiatzean 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. • ALBERTO PLAZAOLA ANDOAGA (Oñati. Curtis): 1990ean espetxeratua. Irteera data 2016ko azaroaren 26rako zuen, baina 2012an 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2026ra arte luzatu diote. Irteera data finkatu aurretik zigorraren luzapena doktrinaren bidez ezarria duten 10 preso: • JOSU AMANTES ARNAIZ (Bilbo. Bonxe): 1992an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen. • IÑAKI ARAKAMA MENDIA (Gasteiz. Sevilla II): 1997an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. • SANTIAGO ARROZPIDE SARASOLA (Lasarte. Zuera): 1987an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. • JOSE MARIA BERISTAIN URBIETA (Itziar. Puerto III): 1989an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. • OSKAR CADENAS LORENTE (Donostia. Murcia II): 1996an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. • JORGE GONZALEZ ENDEMAÑO (Portugalete. Mansilla): 1995ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • MANU GONZALEZ RODRIGUEZ (Laudio. Sevilla II): 1989an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. • UNAI PAROT NAVARRO (Baiona. Puerto III): 1990ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. • LURDES TXURRUKA MADINABEITIA (Soraluze. Huelva): 1994ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • JOSE JAVIER ZABALETA ELOSEGI (Hernani. Zuera): 1990ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an

11


Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. • ASIER ORMAZABAL LIZEAGA (Hernani. Teruel): 1997ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Irteera datarik ez diote finkatu. • GABRIEL ZABALA ERASUN (Irun): 1993an espetxeratua. 197/2006 doktrina ezarri zaien 4 pertsona askatasun kondizionalean aurkitzen dira kalean, hau da zigorraren luzapena ezarrita baina bete gabe: • ANDER MITXELENA (Oiartzun): 2001tik baldintzapeko askatasunean dago. 2008ko Otsailaren 25ean bukatzen zuten zigorra, baina 197/2006 Doktrina aplikatu zioten 2014 arte. • BAUTISTA BARANDALLA IRIARTE (Iruñea): 1990ean espetxeratua. Irteera data 2009-06-30rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu diote. Bere gaixotasuna dela eta 2009an kaleratu zuten, kontrol neurriekin etxean. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen. • INAXIO MENDIBURU ITURRAIN (Oiartzun): 1984ean espetxeratua. 2014ko ekainera arte luzatu zioten zigorra. 2009Ko maiatzean 197/2006 Doktrina aplikatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen. • ANTTON TROITIÑO ARRANZ (Donostia): 1987an espetxeratua. Irteera 2011-02-04rako zuen. Baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten. Ezarri zitzaien kondena eta doktrinaren bidezko zigor luzapena oso- osorik bete ostean aske aurkitzen diren 12 pertsona: • KANDIDO ZUBIKARAI BADIOLA (Ondarroa): 1989an espetxeratua. 2006ko urriaren 26an askatu behar zuten , baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten. • JOSE MARIA SAGARDUI MOJA (Zornotza): 1980ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 20rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten. • JON AGIRRE AGIRIANO (Aramaio): 1981an espetxeratua. Irteera 2006ko urriaren 28rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arterte luzatu zioten.

12


3. BIZI

O S O R A KO

Z I G O R R A R E N FA K T U Z K O A P L I K A Z I O A

• JUAN CARLOS PEREZ OJUEL (Iruñea. Kalean): 1990an espetxeratua. Irteera data 2008-04-16rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2009ko abuztuaren 19ra arte luzatu zioten. • FERNANDO ETXEGARAI GAZTEARENA (Plentzia): 1987an espetxeratua. 2008 urtarrilaren 43ean kaleratua izan zen, baina urte bereko apirilean berriro atxilotu zuten zigorra 25 urte arte luzatuz. Urte bereko maiatzean berriz, epaileak 20 urtetan finkatzen du bere aurkako zigorra, eta kalera atera zuten. • ANTXON GARCIA DEL MOLINO: irteera 2010eko abuztuarako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zitoen. • TXERRA MARTINEZ GARCIA (Basauri-kalean): 1991an espetxeratua. Irteera 2006ko abuztuaren 24rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten. • ESTANIS LOPEZ AGIRIANO (Oiartzun): 1986an atxilotua. 2011ko maiatzaren 10ean kaleratu zuten. • ANDER ERRANDONEA ARRUTI (Oiartzun): 1986an atxilotua. 2011ko maiatzaren 10ean kaleratu zuten. • JUAN MARIA IGARATAUNDI PEÑAGARIKANO (Zestoa): 1987an atxilotua. Irteera data 2009rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 201706-06 arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten. • JOSE IGNACIO GAZTAÑAGA BIDAURRETA (Arrasate): 1988an espetxeratua. Irteera 2006ko martxoaren 29rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten. • JOSE MARI PEREZ DIAZ (Zarautz): 1987an espetxeratua. Irteera 2008ko abenduaren 15erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten. • PEIO ETXEBERRIA LETE (Soraluze): 1989an espetxeratua. Irteera data 2006ko irailaren 10erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten.

13


3.2

ASKATASUN KONDIZINALAREKIN KALEAN EGON BEHAR LUKETEN PRESOAK

Kondenaren 2/3 edo 3/4ak beteta askatasun kondizionalaren bidez kalean behar luketen 169 euskal preso daude gaur egun. Espainiako gobernuak ez die euskal presoei askatasun kondizionalerako aukera errespetatzen eta Frantziaren kasuan ez da kontenplatzen (zerrenda hau osatzeko erabilitako irizpidea beraz, 3/4ena izan da. Herrirak Frantziar gobernuak askatasun kondizionalari bide ematea aldarrikatzen du)

Estatu Espainiarrean: 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21. 22. 23. 24. 25. 26. 27. 28. 29. 30. 31. 32. 33. 34. 35. 36. 37.

Abad Palacios, Oskar Abad San Pedro, Endika Agirre Lete Juan Luis Almaraz Larrañaga Agustin Alonso Alvarez Raul Alonso Curieces Anuntzi Alonso Rubio Iñaki Aparicio Benito Jon Koldo Apeztegia Jaka Joxe Karlos Aranburu Muguruza Xabier Aristi Etxaide Patxi Arkauz Arana Josu Arregi Errostarbe Joseba Arregi Imaz Xabier Arriaga Arruabarrena Rufino Arrieta Ismael Arrozpide Sarasola Santiago Artola Mendibe Mario Asensio Millan Paul Askasibar Barrutia Bixente Askasibar Garitano Mikel Balanzategi Agirre Xabier Balerdi Ibarguren Xabier Balerdi Iturralde Juan Carlos Beaskoa Rodrigez Jon Beaumont Barberena Josu Bellon Blanco Arkaitz Beloki Resa Elena Benaito Villagarcia Migule Angel Beristain Urbieta Jose Maria Beristain Urizarbarrena Iker Beroiz Zubizarreta Andoni Betolaza Vilagrasa Gorka Bilbao Beaskoetxea Iñaki Bravo Maestrojuan Josu Cabello Perez Andoni Cadenas Lorente Oskar

38. 39. 40. 41. 42. 43. 44. 45. 46. 47. 48. 49. 50. 51. 52. 53. 54. 55. 56. 57. 58. 59. 60. 61. 62. 63. 64. 65. 66. 67. 68. 69. 70. 71. 72. 73. 74. 75. 76. 14

Cañas Carton Iñaki Castro Sarriegi Alfonso Coloma Ugartemendia Asier Corta Carrion Mikel Dorronsoro Malaxetxebarria Jose Maria Egiguren Enbeitia Olatz Ernaga Esnoz Josepa Errazti Elorza Jokin Eskisabel Barandiaran Anitz Esnal Kuantxu Esparza Ortega Joseba Estonba Iturriza Aratz Etxeandia Meabe Jose Migel Etxebarria Martin Iñaki Etxebarria Simarro Leire Etxegarai Mendiguren Martin Fagoaga Igantzi Iñaki Fernandez Bernales Julen Fernandez Castañares Elias Gabiola Goiogana Andoni Galarza Quirce Luis Angel Gañan Ramiro Gaizka Gandiaga Ibarzabal Estebe Garaizar San Martin Nerea Garcia Mijangos Jose Garcia Razkin Sergio Garcia Sertutxa Gorka Gaztelu Otxandorena Jose Miguel Goienetxe Alonso Iñaki Goldaraz Aldaia Xabier Gomez Larrañaga Aratz Gonzalez Pavon Joseba Gonzalez Rodriguez Manuel Gonzalo Casal Iñaki Gramont Dabid Guemes Oiarbide Itxaso Gundin Maguregi Patxi Hernaez Bolinaga Ailande Hidalgo Lertxundi Aimar


3. BIZI

77. 78. 79. 80. 81. 82. 83. 84. 85. 86. 87. 88. 89. 90. Ramon 91. 92. 93. 94. 95. 96. 97. 98. 99. 100. 101. 102. 103. 104. 105. 106. 107. 108. 109. 110. 111. 112. 113. 114. 115. 116. 117. 118. 119. 120. 121. 122. 123. 124.

O S O R A KO

Ibarra Izurieta Bigarren Iparragirre Arretxea Imanol Irastorza Otegi Ainhoa Jimenez Martin Mikel Juaristi Arrieta Xabin Larrinaga Martin Julen Larrinaga Rodriguez Asier Lasa Mitxelena Juan Lorenzo Legaz Irureta Armando Lejarzegi Olabarrieta Endika Lesende Aldekoa Txomin Liguerzana Ajuriagerra Aitor Loizaga Loinaz Iñaki Lopez de Abetxuko Likiniano Jose Majarenas Ebarreta Sara Markez del Rresno Kepa Martinez Izagirre Jabier Martinez Perez Leire Mujika Garmendia Francisko Oiartzabal Ubierna Anartz Olaiz Rodriguez Jorje Olano Olano Juan Maria Olarra Agiriano Joxe Mari Onaindia Susaeta Josune Ormazabal Gaztañaga Jon Markel Ostolaza Ikaran Eneko Otazua Urresti Iñigo Pascual Muneta Garikoitz Perez de Anuncita Urkijo Eduardo Pablo Plazaola Andoaga Alberto Prieto Jurado Sebastian Rodriguez Cordero Gonzalo Rojo Gonzalez Juan Ramon Rubenach Roiz German Ruiz Jaso Zigor Sadaba Merino Francisco Javier Saenz Olarra Balbino Saez Arrieta Arkaitz Sagardoi Lana Xabier Salegi Garcia Oroitz Salutregi Mentxaka Jabier San Epifanio San Pedro Felipe Sola Torres Jose Domingo Tapia Zulaika Asier Terrones Arrete Jagoba Tobalina Rodriguez Juan Toda Iglesia Teresa Trenor Dicenta Karlos 15

125. 126. 127. 128. 129. 130. 131. 132. 133. 134. 135. 136. 137. 138. 139. 140. 141. 142. 143. 144. 145. 146. 147. 148. 149.

Z I G O R R A R E N FA K T U Z K O A P L I K A Z I O A

Tximeno Inza Xabier Txurruka Madinbeitia Lurdes Ugalde Zubiri Andoni Ugarte Villar Xabier Uribe Navarro Ramon Urizar de Paz German Urizar Murgoitio Jose Gabriel Urra Guridi Kepa Vargas Olasolo Mikel Virumbrales Amenabar Asier Zabala Erasun Gabriel Zabarte Arregi Jesus Mari Zalakain Garaikoetxea Jesus Maria Zarrabe Elkoroibide Mikel Zelarain Errazti Julen Zelarain Oiartzabal Peio Zenarruzabeitia Iruguenpagate Zaloa Ziganda Sarratea Josu Zubia Urrutia Iker Zubiaga lazkano Xeber Zubieta Zubeldia Juan Jose Zubimendi Izaza Araitz Zubizarreta Balboa Kepa Zugadi Tarcia Iñaki Zulaika Amutxastegi Gorka

Estatu Frantsesean: 150. 151. 152. 153. 154. 155. 156. 157. 158. 159. 160. 161. 162. 163. 164. 165. 166. 167. 168. 169.

Agus Figal Beñat Sansebastian. Frederik Haranburu Galder Cornago Ibai Sueskun Iñaki Rego Inigo Elizegi Itxaso Legorburu Jackes Esnal Jean Marie Saint Pee Jon Kirru Otxoantesana Jon Parot Juan Carlos Estevez Paz Maite Juarros Marina Bernado Bonada Mattin Olzomendi. Mikel Almandoz Peio Alcantarilla Peio Hirigoien Ramuntxo Sagarzazu.


4. GAIXOTASUN LARRIAK DITUZTEN PRESOAK 1. Josetxo ARIZKUREN RUIZ -A Lama (A Coru単a).- Iru単ea. 1958an jaioa. I.-Osasun egoera: Diagnostikoa 2008 urtetik, Puerto IIIko espetxean zegoelarik, epigastrioko oinaze errepikatuak izan ditu, disnea eta opresio prekordiala, eztarria eta eskapula aldera zabaltzen dena. Ezkerraldeko besaurreko oinazea ere aipatzen zuen, klinika honen agerpenarekin bat egiten zuena. Aipatutako sintomatologia 2006tik genuen erregistratua, Valdemoroko espetxean zegoenetik, ariketa fisikoa egiten zuenean agertzen zena. Gertatu izan den bakoitzean emaitza normala eman duen Elektrokardiograma egin izan zaio,errepolarizazioan alteraziorik agertu ez delarik. Klinika honek oinarri digestiboa zuenaren interpretazioa ahalbidetu izan du eta, ondorioz, ildo bereko tratamendua ezarri izan zaio; ondorioz, sintomak ez dira apaldu eta ezin izan da saihestu episodio berriak sortzea.

16


4 . g a i x o ta s u n l a r r i a k d i t u z t e n p r e s o a k

2011ko ekainaren 14an Sevillako Virgen del Rocioko Ospitaleko Kardiologia Zerbitzuan Esfortzu Froga egin ondoren Kardiopatia iskemiko larria diagnostikatu zioten. Lesioa “Descendente Anterior” koronarioan zegoen eta Stent bat ezarri zioten bertan. II.-Egoera juridikoa 1999/03/09an atxilotua. 30 urtera zigortua. III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira gaixo honek igaro dituen espetxeak atxilotua izan zenetik: FleuryMérogis (EF. 1999/03/11), Fresnes (EF. 2001/12/14), Abext (EF. 2001/12/17), Soto del Real (Madril. 2001/12/21), Valdemoro (Madrid. 2001712/19), Fleury-Mérogis (EF. 2002/04/16), Moulins-Yzeure (EF.2002/10/17) Saint Maur (EF. 2002/11/27), Marselle-Les Baumettes (EF. 2006/09/21), Soto del Real (Madril. 2006/11/06), Valdemoro (Madril. 2007/05/18), A Lama (Pontevedra. 2007/09/17), Valdemoro (Madril. 2007/10/31), Puerto III (Cádiz. 2008/02/22), Valdemoro (Madril. 2008/04/25 Dilig.), Puerto III (Cádiz. 2008/10/02 Itzul.), Valdemoro (Madril. 2008/12/01 Dilig.), Puerto III (Cádiz. 2008/12/16 Itzul.), Sevilla II (2009/11/02), A Lama (Pontevedra. 2011/11/04). Paziente honek espetxe baldintza gogorrei aurre egin behar izan die; honen adibide gisa, aipatzekoa da 1999/11/01ean hasi zuen Gose Greba, espetxe biziza duin baten aldeko borrokan: 56 egun iraun zuen grebak eta, zalantzarik gabe, bere osasunean eragin zion. Gainera, azken urteotako etengabeko espetxe aldaketek ezinezkoa egin dute egungo sintomatologiaren jatorria behar bezala kokatzeko beharrezkoak diren froga osagarriak egitea: aldi oro diagnostikoa zehaztu aurretik espetxe aldaketa suertatu da, ezinezkoa eginez beharrezkoa zen ikerketa. Behin Kardiologiarekin interkontsulta planteatu zen, baina ez zen gauzatu 2011ko maiatzean Sevilla-IIko espetxera eraman zutenean behin eta berriz aipatu zitzaien bertako Zerb. Medikuei -telefono deialdiak e, patologia koronarioa baztertzeko hain zuzen ere, eta modu honetan diagnostikatu ahal zitzaion. Honekin ondorioztatzen dena da Josetxo Arizkurenen gaur egungo egoera estuki lotua dagoela aipatutako espetxe muga eta trabekin: konfiantzako medikuaren arreta zuzena jaso ahal izateko trabak eta espetxeko zerb. medikuen kolaborazio faltak (kode deontologikoa urratuz) izugarri zailtzen du patologia ezberdinen diagnostikoa, arriskuan ezarriz -kasu honetan bezala- presoen osasuna. Kardiopatia arazoek jarraipen oso estua eta zorrotza behar dute eta baita egoera egokiena ere gaixotasunaren larritzea eragozteko. Eta are gehiago kasu honetan, non arazoa hain larria izan den. Hori dela eta etxean egon beharko luke, bertako Osasun Gunean zain dezaten eta familiarekin.

17


2.-Garikoitz ARRUARTE SANTA CRUZ -Almeria-. Hernani. 1980an jaioa. I.-Osasun egoera: Diagnostikoa 2005eko udan Aldebiko Uveitis Akutua diagnostikatzen diote, bi begiei eragiten diena. 2007ko abenduan B27 faktorea + duen espondiloartropatia bat diagnostikatzen diote Almeriako TorrecĂĄrdenas Ospitale Guneko Urologia Zerbitzuan, Espondilitis Ankilopoietikoa gaitzarekin bat etortzen dena. Diagnostiko sekundarioa: Artralgiak behe adarretan, Aldebiko Errotula Kondropatia, ebakuntzarekin (1998an) eta Aldebiko sakroilitisa. II.-Egoera juridikoa 2003an atxilotua. 30 urtera zigortua III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira gaixo honek igaro dituen espetxeak atxilotua izan zenetik: Soto del Real (Madril. 2003/12/29), AlcalĂĄ-Meco (Madril. 2004/01/17), AlmerĂ­a (2007/05/22). Duen gaitzarekin (espondilitisa: endekapenezko gaixotasun erreumatikoa) eta hain adin goiztiarra izanik (gaixotasunaren arriskua areagotzen duena), espetxea ez da tokirik egokiena berarentzako. Espetxean egon gabe ere zaila eta neketsua bada ere gaixotasun honi aurre egitea, zer esanik ez espetxean egonik. Izan ere, espetxearen egiturak eta arautegiak on baino kalte gehiago egiten dio bere osasun egoeran. Bertako baldintza higieniko-dietetikoak ez dira egokienak larritasun maila duen gaixotasunari aurre egiteko. Labur esanda, espetxean egotea guztiz kaltegarria da berarentzako: ezin du endekapenezko gaixotasunari dagokion tratamendu espezifikoa jaso. Urteak igaro ahala, endekapena areagotzen joango da, nahi baino maila bizkorragoan. Beraz, aske egon beharko luke lehenbailehen, bere gaixotasunari dagokion tratamendua berandu baino lehen jaso ahal izateko.

18


4 . g a i x o ta s u n l a r r i a k d i t u z t e n p r e s o a k

3.- Inmaculada BERRIOZABAL BERNAS -A Lama (Pontevedra).Elorrio/Zegama. 1951ean jaioa. I.-Osasun egoera: Diagnostikoa 10 urte baino gehiago luzatzen den gaixotasun koadroa du, honako hauek kontuan hartu behar direlarik: Diabetes Mellitus II (tratamendu pean), Hepatitis B (odol transfusioagatik), Asma bronkial arina (tratamendu pean), Psoriasi artropatia (tratamendu pean), ezkerraldeko belauneko protesi osoa (pomada eta analgesikoak), Hipertentsioa (tratamendu pean), Sinusitisa, insomnio kronikoa (tratamendu pean), diabete oina, azkazaletako psoriasia eta obesitatea,. 2011/06ko erdialdean, 5 egunez eduki izan zuten hipertentsiorako medikaziorik gabe eta okerrera egin zuen tentsioak. II.-Egoera juridikoa 2009an atxilotua, 8 urte eta 6 hilabetera zigortu zuten. 2011/12: Askatasuna eskatu dio Espetxe Zaintza Epaitegi Zentralari, osasun arrazoiengatik (Kode Penaleko 92. art.). III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira gaixo honek igaro dituen espetxeak atxilotua izan zenetik: Martutene (Donostia. 2009/04/30), Soto del Real (Madril. 2009/05/03), Brieva (Avila. /2009/05/14), A Lama (Pontevedra. 2009/03). Dituen gaitz kopuruarengatik eta baita adinarengatik jarraipen estua beharko luke. Aipagarria da ere gisa honetako pluripatologia duen pertsona bat, non artropatiak, psoriasia eta belauneko protesi bat pairatzen duen, Pontevedra gisako leku heze batean dagoela espetxeratua. Beraz, gaitz koadro honek historia kliniko hain konplexua ezagutzen duen diziplina anitzeko talde profesional baten asistentzia eskatzen du. Hau da, era naturalean dagokion Gune Sanitarioan. Horretarako aske egon beharko luke, berme osoz aurre egin ahal izateko bere osasun egoerari. Bestela, aipatutako asistentzia eza egoerak pairatzeko arrisku errealean legoke, bere pluripatologiaren oreka hautsiz.

19


4.-Jose Angel BIGURI CAMINO -MartuteneMenagarai. 1955ean jaioa. I.-Osasun egoera: Diagnostikoa 2011ko urtarrilean PSAren balio handia detektatu zen analitika batean. Otsailaren hasieran ondeste biopsia bat egin zitzaion Ciudad Realeko Hospital Generaleko Urologia Zerbitzuan, Anatomia patologikoa egin ondoren prostatako minbizia (prostata adenokartzinoma motako neoplasia) Urte bereko martxoaren 31an Martuteneko espetxera eraman zuten, Donostia Ospitale Gunean tratatua izateko. Erresonantzia Magnetikoa egin ondoren, 2011ko urriaren 5ean prostatektomia erradikal laparoskopikoa (prostata erauzteko ebakuntza) egin zioten. Azaroaren 25ean kontsulta izan zuen Urologia Zerbitzuan, non jarraipen estua gomendatu zioten. 2012ko otsailean analitika berri bat egin behar zioten, PSAren balioa aztertzeko. II.-Egoera juridikoa 1989an atxilotua. 30 urtera zigortua. Auzitegi Gorenaren 197/2006 Doktrina ezarri zioten 2008an, 2016a arte luzatuz kondena. 2011/11: Askatasuna eskatu dio Espetxe Zaintza Epaitegi Zentralari, osasun arazoengatik (Kode Penaleko 92. art.). III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira gaixo honek igaro dituen espetxeak atxilotua izan zenetik: AlcalĂĄ Meco (Madril), Herrera de la Mancha (Ciudad Real), Carabanchel (Madril), Valdemoro (Madril) (09/21/1989-2000). Valdemoro (Madril. 2000/06/07), LogroĂąo (2002/02/01). Herrera de la Mancha (Ciudad Real. 2002/07/02), Valdemoro (Madril. 2002/06/04), Herrera de la Mancha (Ciudad Real. 2002/04/24), Valdemoro (Madrid. 2007/09/?). Herrera de la Mancha (Ciudad Real. 2007/09/24), . Valdemoro, Herrera de la Mancha (Ciudad Real. 2007/11/29). Martutene (Donostia. 2011/03/31). Martuteneko espetxean dago une honetan, Urologia kontsultak jarraitzen dituelarik eta ebakuntza egin diote dagoeneko. Kasu honetan ez da baztertu behar espetxealdi luzearen eragina (1989tik dago espetxean) bere gaixotasunean. Minbizi guztiek bezalaxe, jarraipen estua behar du bai bere egungo egoerari buruzko garapenari dagokionez eta baita gaitzaren balizko okertzea zaintzeko. Horregatik, eta kontuan hartuz bere espetxealdi luzea zein espetxeko egitura eta baldintzak ez direla egokienak gaitz honi aurre egiteko, kalean eta aske egon beharko luke.

20


4 . g a i x o ta s u n l a r r i a k d i t u z t e n p r e s o a k

5.-Iñaki ERRO ZAZU -Almeria-. Iruñea. 1960an jaioa I.-Osasun egoera: Diagnostikoa 2012ko urtarrilaren 18an Almeriako Torrecárdenas Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuan ingresatu zuten. SCASEST erako Kardiopatia iskemiko larria diagnostikatu zioten bertan, eta bihotz kateterismoa egin zioten, 3 stent ezarriz: CD (Eskuineko arteria koronarioa) median, DA ( Aurreko arteria deszendentea) proximalean eta OMn (Arteria Obtuso Marginala) . . II.-Egoera juridikoa 1987an atxilotua eta 30 urtera zigortua, 2011ko otsailaren 20an amaitzen zuen zigorra, baina 2006ko maiatzaren 6an Auzitegi Gorenaren 197/2006 Doktrina ezarri zioten, 2017a arte luzatuz zigorra.. III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira gaixo honek igaro dituen espetxeak azken 25 urte hauetan: Carabanchel (Madril.), Alcalá-Meco (Madril), Herrera de la Mancha (Ciudad Real), (30/07/1987-1990/07), Tenerife II (1990/07/01), Puerto II (Cádiz. 1994/07/04), Alcalá-Meco (Madril), Carabanchel Ospitalea (1993/09/23), Valdemoro (Madril. 16/02/1995/02/16 dilig.), Valdemoro (19/12/1995/12/19 dilig.), Algeciras-Botafuego (1998/12/22), Valdemoro (Madril. 2001/11/03 dilig.), Algeciras-Botafuego (2001/11/04), Logroño (2002/10/03 fam.), Valdemoro (Madril. 10/2002/10/? trants.), Algeciras-Botafuego (.??/??/??), Ocaña I (Toledo. 2008/02/20), Almeria (2008/09/27). ¡Pairatzen duen kardiopatiaren mailak gaixotasunaren kontrol eta jarraipen estua eskatzen du, baina baita egoera egoera eta inguru egokiena ere, gaixotasunaren benetako kotrola bermatzeko. Zentzu honetan, krisi kardiakoa orain gutxi suertatu dela azpimarratu beharra dago, egoeraren larritasuna argi dagoelarik. Bere osasunerako kaltegarri dira ere espetxean daramatzan 25 urteak, non bere egoerari aurre egiteko beharrezkoak diren neurri higieniko-dietetikoak oso eskasak diren (dieta ezegokiak, beharrezkoak dituen ariketa fisikoak egiteko zailtasun nabarmenak -patioaren neurri laburra...). Kardiopatia arazoek jarraipen oso estua eta zorrotza behar dute eta baita egoera egokiena ere gaixotasunaren larritzea eragozteko. Eta are gehiago kasu honetan, non arazoa hain larria izan den. Kasu honetan, ezinezkoa du dagokion tratamendu eta bizimodua burutu: ematen dioten elikadura dieta ez da batere egokia duen gaixotasunerako eta ezin du ariketa fisiko egokia egin; espetxeko

21


patioa txikia da eta bizikleta estatikoa hondatua du. Gainera, espetxeak berak sortzen duen tentsioa ez da egokiena gisa honetako gaixotasuna duen pertsona batentzako. Hori dela eta, etxean egon beharko luke, bertako Osasun Gunean zain dezaten eta familiarekin.

6.-Jose Miguel ETXEANDIA MEABE -Topas (Salamanca)Larrabetzu. 1960an jaioa. I.-Osasun egoera: Diagnostikoa Bere atxiloketa unera arte (2003) Mexikon bizi izan zen. Bertan zegoelarik Nahasmen obsesibo konpultsiboa diagnostikatu zioten, antsietate koadro akutu batekin, eta tratamendua ezarri zioten. 2006tik aurrera, aitaren osasun egoera dela-eta eta epaiketa hurbiltzen ari zelarik, larriagotu zen gaixotasuna eta laguntza profesionala eskatu zuen. 2007an Espetxe Instituzioak konfiantza psikologoaren bisita baimendu zuen, baina 2008ko otsailean, haatik, ukatu zioten baimena: geroztik, idatzizko asistentzia egin zaio. 2009ko maiatzaren 17an, Herrera de la Manchako espetxean zegoelarik, Laguntza Protokoloa ezarri zioten espetxeko medikuaren aginduz. Azkenik, 2012ko otsailean baimendu zioten berriro konfiantzako psikologoaren bisita. Diagnostiko sekundarioa: Hepatitis C (1990an Mexikon diagnostikatua). II.-Egoera juridikoa 2003an atxilotua, 18 urtera zigortua izan zen. 2007ko urtarrilaren 11an 92. artikulua (Baldintzapeko Askatasuna, gaixotasun larri eta sendaezinagatik) indarrean jartzea eskatu zion EN-ko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari, bana urte bereko ekainaren 1ean ukatu egin zioten. III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira gaixo honek igaro dituen espetxeak espetxean dagoenetik: Soto del Real (Madril. 2003/07/08), Aranjuez (Madril. 2003/??/??), Langraiz (Araba. 2006/10/26 dilig.), Aranjuez (Madril. 2006/11/02 itzul.), Mansilla (Le贸n. 2007/05/22), Langraiz (Araba. 2007/08/17, aitaren heriotza), Mansilla (Le贸n. 2007/08/25), Herrera de la Mancha (Ciudad Real. 2008/04/18), Burgos (2010/02/01), Topas (Salamanca.2010/07),

22


4 . g a i x o ta s u n l a r r i a k d i t u z t e n p r e s o a k

Bere gaixotasunak toki lasai eta egoki bat eskatzen du non bere obsesio eta antsietateak baretzen joango ziren. Baina bistan da espetxea ez dela tokirik egokiena berarentzako. Kontuan izanik, gainera, depresio aldiak izaten dituela tarteka, espetxearen egitura bera eta bere arautegiaren zorroztasuna bere osasunaren kalterako daude zuzenduak. Izan ere, espetxeko aldian aldiko tentsio eta larritasunezko egoerek (zigorrean oinarritutako sistemak eraginda) bere obsesio eta antsietatea larritzea baino ez du eragiten. Lotzen badiogu honi espetxeak presoengan ezarri ohi duen kontrol zorrotz eta itogarria, bere sintomak piztu egiten dira behin eta berriz. 2008an konfiantzako psikologoaren bisita ukatu ziotenetik espetxe aldaketa ugari eta gora-behera handiak izan ditu bere osasun egoeran. Gertakizun honek, askatasun eskaeraren ukapenarekin batera, larriagotzen du bere egoerak okerrera egingo duen arriskua. Hainbeste, non, esan bezala, Herrerako espetxeko mediku zerbitzuak berak zaintza edo Laguntza Protokoloa ezarri zion 2009ko urte hasieran, bere egoeraz kezkaturik (protokolo hau bere buruaz beste egiteko arriskuan daudenei ezartzen zaie, eta egun osoan beste pertsona baten laguntza pean egon behar du presoak). 2011ko maiatzetik urrira arte, berriz, Topaseko (Salamanca) espetxean zegoelarik, bakartze egoeran izan zuten, nahiz eta bere gaixotasun motarentzako guztiz kaltegarria izan, espetxe arautegian bertan biltzen denez. Ondorioz, bere gaixotasunari modu efektiboan aurre egin ahal izateko, etxean egon behar luke gaixo honek, bere inguru afektiboan txertatua eta mediku zaintza estu baten pean.

7.-Iùaki ETXEBERRIA MARTIN –Topas (Salamanca)Iruùea. 1964an jaioa. I.-Osasun egoera: Diagnostikoa Eboluzio luzeko Miopia Magnoa izanik, Fresneseko espetxean zegoenean Oftalmologia errebisioa eskatu zuen. Hitzordurako zenbait atzerapenen ondoren txostena egiten da (2000/11/05), eta bertan Miopia Magnoa koriorretinitis miopikoarekin diagnostikatzen diote. Miopia handi honen ondorioz, 2006/03/08an Algecirasko espetxean zegoelarik, Punta de Europa Ospitaleko Oftalmologia kontsultan Eskuineko Begiko Erretina Hemorragia eta Ikusmenaren zorroztasunaren galera diagnostikatu zioten. Gainera, jarraipena behar duen begi bereko kristalinoaren subluxazioa du. Ezkerreko begian Afaquia (kristalinoaren absentzia) du, 1992an egindako katarata ebakuntza baten ondorioz. 2010eko urrian, Zuerako (Zaragoza) espetxean egonik, bi aldeko Glaukoma bat diagnostikatu zioten; honek tratamendua doitzea eskatzen zuen, oinarrizko erretinako patologiaren larritasuna ez eragiteko. II.-Egoera juridikoa 1996an atxilotua. 30 urtera zigortua.

23


III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira gaixo honek igaro dituen espetxeak espetxean dagoenetik: Fresnes (EF. 1996/02/16),Chateaudun (EF. 1999/04/21), Fresnes (EF. 2000/09/12), Perpignan (EF. 2000/09/25), Villeneuve les Maguelone (EF. 2000/09/18), Fresnes (EF. 2001/01/12), Ext (EF. 2001/12/20), Valdemoro (Madril. 2001/02/20), Algeciras-Botafuego 2002/12/10), Valdemoro (Madril. 2003/11/01, dilig.), Algeciras-Botafuego (2002/12/22, itzul.), Valdemoro (Madril. 2003/01/11, dilig.), Algeciras-Botafuego (22/12/2003/12/22, itzul.), Puerto I (Cádiz. 2007/08/16), Castelló II-Albocasser (2009/07/09), Zuera (Zaragoza. 2010/05/?),Topas (Salamanca. 2011/02/01). Ebaluazio prozeduran izandako atzerapenaz oharturik eta pazientearen ikusmen zorroztasunaren galera ikusirik, Iruñeko Bideko Amaren Ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuak baloratzea eskatu zen une batean, Osasunbideako espezialistek ikusi ahal izateko. Baina tramite hauek martxan zeudelarik, espetxez aldatzen dute berriro gaixoa (Albocasser-Castellora, 2010eko urrian), eta ez da gauzatzen eskatutako trasladoa. Bitartean, begi barneko tentsioak gora egin zuen, Glaukomarekin batera, begi kaltearen progresioa eraginez. Ondorioz, Iñaki Etxeberriak pairatzen duen patologia delikatua da edozein egoeran, baina zoritxarrez baieztatu da bere egungo bizi baldintzek eta azken espetxe aldaketek beharrezkoa zuen mediku jarraipena eten dutela. Egoera honek une honetan kezkagarria den begi kaltearen progresioa eragin du. Azpimarratu beharra dago berriro ere espetxetik ospitale kontsultarako trasladoen atzerapenek eragin handia izan dutela bere erretina presioaren handitzean. Eta, aldi berean, bere ikusmen muga ikusita (denbora laburrean itsu geratzeko arrisku erreala du) Nafarroako Ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuak pertsona honen jarraipen zuzena eskatu izan duen bakoitzean, ukatu egin zaio pazienteari aurretik prestatuak zeuden hitzorduetara ekartze. Eskuineko begiak subluxatua du kristalinoa, ebakuntza egiteko aukera urriarekin, miopia handiko pazienteen arrisku kirurgikoa handia delako. Ikusmen zorroztasuna aski apala du. Ezkerreko begia da gehien zaindu behar dena, ikusmena kontserbatzen duelako oraindik. Glaukomaren konplikazioak eta erretina hemorragia berri baten arriskuak gaixo hau askatasunean egotea eskatzen du, espezialistek begi kalteak eskatzen duen arintasun eta jarraipen estuarekin artatua izan ahal izateko.

24


4 . g a i x o ta s u n l a r r i a k d i t u z t e n p r e s o a k

8.-Isidro GARALDE BEDIALAUNETA -Puerto I (Cådiz)Ondarroa. 1951ean jaioa. I.-Osasun egoera: Diagnostikoa 2006ko ekainaren 2an Granadako Virgen de las Nieves� Unibertsitate Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuan ingresatu zuten, eta SCASEST motako Kardiopatia iskemikoa-Miokardioko Bihotzeko Akutua diagnostikatu zioten. Koronografia bat egin zioten. Diagnostiko sekundarioa: (2006/07/02an. SCASEST erakoa). Prostatako hiperplasia onbera eta Kataratak. II.-Egoera juridikoa 1985ean atxilotua, 1990ean geratu zen aske, baina urte berean berriz atxilotu zuten. Beraz, 27 urte ia osorik beteak ditu espetxean. 30 urtera zigortua, 2010eko otsailaren 2an amaitzen zuen zigorra, baina 2006ko abenduan Auzitegi Gorenaren 197/2006 Doktrina ezarri zioten, 2010a arte luzatuz zigorra. III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira gaixo honek igaro dituen espetxeak espetxean dagoenetik: Douai (E.F. 1990/04/12), Loos (E.F. 1991/10/??), Ext ( E.F. 1992/10/21), Alcalå- Meco (Madril. 1992/10/21), Salamanca (1995/10/30), Topas (Salamanca. 1995/11/27), Huelva II (1995/12/20 ??), Valdemoro (Madril. 14/07/2001/07/14), Valdemoro (Madril. 2001/10/06 dilig.), Huelva II (1996/08/26), Huelva II (2001/10/26, itzul.), Albolote-Granada (2002/03/03), Valdemoro (Madril. 2006/03/07 dilig.), AlboloteGranada (2006/04/25 itzul.), Puerto I (2008/11/?) Kardiopatia arazoek jarraipen oso estua behar dute eta baita egoera egokiena gaixotasunaren larritzea eragozteko. Kasu honetan, gaixotasunaren larritasuna eta beharrezkoak diren osasun neurriak kontuan hartuz, jarraipen estu eta zorrotza behar du, espetxeko baldintzek, tentsioak eta mugak mugatzen dutena. Gainera, bere adinak eta espetxealdiak (27 urte) eragin zuzena izan dute bere gaixotasunaren agerpenean. Hori dela eta, etxean egon beharko luke, bertako Osasun Gunean zain dezaten eta familiarengandik ahalik eta hurbilen egoteko.

25


9.-Aitzol GOGORZA OTAEGI -Basauri-. Orereta. 1975ean jaioa I.-Osasun egoera: Diagnostikoa Urte luzeetako Obsesio konpultsio nahasmena. 1999an atxilotua izan ondoren, gaixotasuna berpiztu zen eta asistentzia psikiatriko espezializatua behar izan zuen Poissyko espetxean (Estatu frantsesa). 2011ko ekainean Madrileko Soto del Real espetxera eraman zuten: tentsio uneak bizi izan zituen bertako funtzionarioekin eta bakartze erregimenean ezarri zuten. Urte bereko urrian larriagotu egin zen gaixotasuna, obsesio konpultsio aldi larriekin, eta azaroan suizidioa arriskuarentzako ezartzen den 24 orduko laguntza protokoloa ezarri zioten. Konfiantzako psikologoaren bisita onartua du. II.-Egoera juridikoa 1999an atxilotua, 10 espetxe urte beteak ditu Estatu frantsesean. 2011ko ekainean Madrileko Entzutegi Nazionalera eraman zuten, eta behin-behineko espetxeratze egoeran dago egun. III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira gaixo honek igaro dituen espetxeak espetxean dagoenetik: Fresnes (EF. 1999/12/20), Villepinte (EF. 2000/08/09), La SantĂŠ (EF. 2001/04/19), Fresnes (EF. 2002/05/??), Fleury-MĂŠrogis (EF. 2002/05/28), Fresnes (EF. 2003/02/12), Moulins-Yzeure, Soto del Real (Madril. 2003/09/15, ald. entrega), Aranjuez (Madril. 2003/09/30), Fresnes (EF. 2004/02/10), Moulins-Yzeure (2004/03/01), Poissy (EF.), Soto del Real (Madril. 2004/07/15, ald. entrega)), Poissy (EF. 2005/04/25), Soto del Real (Madril. 2011/06/18), Sevilla II (2011/08/23), Basauri (2012/03/30). Bere gaixotasunak toki lasai eta egoki bat eskatzen du non bere obsesio eta antsietateak baretzen joango ziren. Baina bistan da espetxea ez dela tokirik egokiena berarentzako. Kontuan izanik, gainera, gora behera handiak izaten dituela tarteka, espetxearen egitura bera eta bere arautegiaren zorroztasuna bere osasunaren kalterako daude zuzenduak. Izan ere, espetxeko aldian aldiko tentsio eta larritasunezko egoerek (zigorrean oinarritutako sistemak eraginda) bere obsesio eta antsietatea larritzea baino ez du eragiten. Lotzen badiogu honi espetxeak presoengan ezarri ohi duen kontrol zorrotz eta itogarria, bere sintomak piztu egiten dira behin eta berriz. Beraz, aske egon beharko luke bere osasun egoerari era eraginkorrean aurre egin ahal izateko, bere inguru afektiboan txertatua eta bere osasunaren zainketa eta arreta zorrotz baten pean.

26


4 . g a i x o ta s u n l a r r i a k d i t u z t e n p r e s o a k

10.-Jose Ramon LOPEZ DE ABETXUKO LIKINIANO -Villabona (Asturias)Gasteiz. 1949an jaioa. I.-Osasun egoera: Diagnostikoa 2009ko apirilean ospitalean ingresatu zuten, pairatzen duen Bradikardia sintomatikoa tratatzeko. 20011ko abuztuaren 4an Oviedoko Ospitalean ingresatu zuten berriz; 27 egun egiten zituen bertan, Kateterismoa egiten zioten. Fibrilazio aurikularra. Bihotz ablazioa prozedura ezarri zitzaion tratamendu gisa, bihotz erritmoa kontrolatu ahal izateko. Diagnostiko sekundarioa: Prostatako adenoma. II.-Egoera juridikoa 1989an atxilotua. 30 urtera zigortua dago. III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira gaixo honek igaro dituen espetxeak espetxean dagoenetik: Estatu franseseko espetxeak (1989-1993), Carabanchel (Madril.1993/07/13), Valdemoro (Madril. 08/31), Valdemoro (Madrid. 1994/10, dilig.), Valdemoro (Madril. 1995/06/06, dilig.), Valdemoro (Madril. 1996/01/18, dilig.), Valdemoro (Madril. 1996/05/18, dilig.), Valdemoro (Madril. 1998/02/27, dilig.), Valdemoro (Madril. 1998/05/??, dilig.), Valdemoro (Madril. 1998/06/25, dilig.), Valdemoro (Madril.1998/08/13, dilig.), Valdemoro (Madril. 1999/04/23, dilig.), Valdemoro (Madril. 2001/01/26, dilig.), Alcazar de San Juan (Ciudad Real. 2001/??/??), Valdemoro (Madril. 2006/05/25 d), Alcazar de San Juan (Ciudad Real. 2006/06/13), Villabona (Asturias. 2009/?) Jose Ramon Lopez de Abetxuko, azken hilabeteotan arritmia kardiakoa eta fibrilazio aurikularra azaltzen zuenez, irrati-frekuentzia bidez interbenitu zuten 2012ko uztailean, bihotz ablazio bat egiteko. Interbentzioa egokia izan da orain arte, erritmo sinusala hartu duelako berriro eta antiagregante tratamendua ezarri diotelako. Hala ere, arrisku tronbogenikoa eragin lezaken arritmia errekurrentzia arriskua dago, ACV, Miokardio Bihotzekoa edo tronboflebitis periferikoa sortuz. Beraz, bere funtzio kardiakoarentzako funtsezkoak diren kontrolekin jarraitu behar du, estresoreak saihestu eta bizi mota bihotz-osasuntsu bat eraman behar du, zaila egingo zaiona espetxean jarraituz gero.

27


11.- Gotzone LOPEZ DE LUZURIAGA FERNANDEZ -MartuteneAgurain. 1959an jaioa. I.-Osasun egoera: Diagnostikoa Bularreko minbizia topatu zioten 2007ko ekainaren hasieran. (Kartzinoma duktal infiltrantea 1ngo. graduan). 2007ko ekainaren 26an ebakuntza egin zioten Jaengo Ospitalean eta adenokartzinoma erauzi. Anatomia patologikoaren emaitzak jakin ostean, erradioterapia tratamendua ezarri zioten. Egun, sesioak amaituta, aldian aldiko kontrolak ditu. II.-Egoera juridikoa 1989/09/17an atxilotua. 30 urtera zigortua. 2007/07/11an DGIP-ek, espetxeak hala eskatuta, E.A.ko 104.4 artikulua (3. graduranzko progresioa) ezarri zion eta 196 art. ezartzea eskatu zion EZEZ-i. 2007/08/02an Jaen IIko espetxeak Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari Gotzonen baldintzapeko askatasuna eskatzea deliberatu zuen. 2007/08/10ean Espetxeak atzera egin zuen aurreko erabakian, eta eskaera ez egitea deliberatu zuen, espetxeko sendagilearen iritziaren aurka, 2007/11/16: EN-eko EZEZ-ak ez zuen onartu baldintzapeko askatasunaren eskaera. Fiskaltzaren eta espetxeko Tratamendu Juntaren iritziarekin bat egiteaz gain, Gotzonek bere iritziei uko egiteari emaniko ezetza ere kontuan hartu zuen eskaera ukatzeko. 2010/02/12: Jaengo espetxean 18 urte egin ondoren, Villanublara (Valladolid) eraman zuten. 2010/08/11: Zigorra bete zuen arren, Entzutegi Nazionalak 2019a arte luzatu diote kondena, Auzitegi Gorenaren 197/2006 Doktrina ezarriz. 2011/03/28: Martutenera eraman zuten. 2011/11: Askatasuna eskatu dio Espetxe Zaintza Epaitegi Zentralari, osasun arrazoiengatik (Kode Penaleko 92. art.) III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira Gotzonek igaro dituen espetxeak espetxean dagoenetik: Carabanchel (Madril), Yeserias (Madril. 1989/09/??), Brieva (Avila) (1991/11/?), JaĂŠn (1992/09/?), Carabanchel (Madril. 1994/??/??) Langraiz (Araba. 1994/09/23), Soto del Real (Madril. 1999/04/10) Langraiz (Araba. Erizaindegia. 2000/07/24) Soto del Real (Transito. 2000/09/05), Jaen?, Soto del Real (Madril. 2001/02/03) Jaen (2002/??/??), Soto del Real (Madril. 2002/08), Langraiz (Araba. 2002/06/09), Villanubla (Valladolid. 2002/10/14), Martutene (Donostia.2010/12/02) Gotzoneren kasuan, nabarmen agertzen da espetxearen eragin kaltegarria gaixotasun larri bat pairatzen duenarentzat. Izan ere, bere gaixotasunaren hasieratik ohikoak izan dira kontsultarako bidaien

28


3. BIZI

O S O R A KO

Z I G O R R A R E N FA K T U Z K O A P L I K A Z I O A

atzerapenak eta suspentsioak. Erradioterapia tratamendua ezarri zitzaionetik (2007ko irailean), behin eta berriz errepikatu izan dira arazoak: sesioak suspenditu beharra trasladorako poliziak agertu ez zirelako; gaixoa eskua atzetik loturik eraman izana kontsultara edo tratamendua hartzera; poliziak kontsultaren barnean egotea, intimitatea eta konfidentzialtasuna urratuz; tratu bortitza poliziaren aldetik; tratamendua hartzera ez ateratzea “makina hondatua� zegoenaren aitzakia pean... Bularreko minbizirako nazioarteko protokolo guztiek kontrol jarrai eta zuzenaren beharra azpimarratzen dute, urteak pasa ahala minbiziaren berpizte bat saihesteko. Kontrolaren zorroztasuna ere azpimarratzen dute aldi berean. Hau da, kasu honetan suertatzen ez dena hain zuzen ere: espetxetik ospitalerako bidaiak, atzerapenak, trasladorako ezartzen diren segurtasun neurriak...Honek guztiak ezinezkoa egiten du halabeharrezkoa den kontrol zuzena eta, ondorioz, tumorea berpizteko aukera areagotzen du. Kontuan izan behar da kasu honetan gaitza sortzen denetik 5 urtetik aurrera arrisku epea dagoela eta horretarako gaitza mota honi aurre egiteko baldintza egokienak behar direla: inguru afektiboarekiko hurbiltasuna, jarraipen estua, etab. Horregatik da hain garrantzitsua kalean eta aske egotea.

12.- Jesus MÂŞ MARTIN HERNANDO -Zaballa (Araba)Basauri. 1962an jaioa. I.-Osasun egoera: Diagnostikoa Nahasmen eskizo-afektiboa, delirio osagarriarekin. Balizko gaixotasun neurologikoa. 2010/09/23an, bakartze erregimena eta egoera oso bortitzak urte luzez pairatu ondoren, zainak mozten saiatu zen. Hori dela eta, Laguntza protokoloa (bere buruaz beste egiteko arriskua dutenei ezartzen zaiena, eguneko 24 orduak lagun baten zaintza pean egon behar direlarik) ezarria du. Paranoia larriak izan ditu, ahotsak entzuten aldiro eta zentzurik gabeko solasaldiak egiten ditu maiz, ezin du bere burua kontzentratu. Bere egoera dela eta, onartua du konfiantzako psikologoaren bisita. Azken aldi honetan okerrera egin du, medikazioa ez diotelako egokitu. Ezin du bakartua egon, nahasmena okertzen zaiolako. Medikatua dago. II.-Egoera juridikoa 2002an atxilotua, 8 urte egin zituen atxilotua Estatu frantsesean, erabat bakartua. Ondoren, 2010ean Madrileko Soto del Realeko espetxera eraman zuten. Prebentiboa da oraindik. Bere osasun egoera larri eta sendaezina dela eta, 2011ko azaroan Behin-behineko askatasunean ezartzea eskatu zion hiru prozeduretan bere auzia daraman Entzutegi Nazionaleko Zigor Aretoari, baina 2012eko otsailean 3 eskaerak ukatu zizkioten. Errekurtso berria pausatu du.

29


III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira Txusek igaro dituen espetxeak espetxean dagoenetik: La SantĂŠ (EF. 2002/02/04), Bois d'Arcy (EF 2002/02/07), Osny (EF), La SantĂŠ (EF. 2005/02/23) Fresnes (EF. 2006/03/08), Les Beaumettes (EF. 2006/03/10), Tarascon (EF. 2006/03/29), Aix Luynes (EF. 2010/04/24), Soto del Real (Madril. 2010/10/29), Basauri (Bizkaia. 2011/10/10), Langraiz (Araba. 2011/11/18), Zaballa (Araba. 2011/12/12). Kasu honetan espetxeak, eta zehazki isolamendu edo bakartzeak, eragin zuzena du bere osasunean. Izan ere, pertsona hau ia 8 urtez erabat bakartua egon da espetxean, eta egoera honek eragin dio egungo gaixotasuna. Bakartze luzeak fobia, paranoia eta antsietatea gisako sintomak eragiten ditu; eta bere kasuan, gainera, delirio koadro baten ondoren bere buruaz beste egiteko saiakeran gauzatu da ondorioa. Gainera, espetxearen aldetik jaso izan duen eta jasotzen duen jarrera bortitzak are gehiago eragiten du bere osasun mentalean. Izan ere, oso jarrera gogorra jaso izan du espetxearen aldetik ia espetxeratu bezain laster: bakartua aldi oro, espetxe edo epaitegirako trasladoak oso egoera gogorretan, baimenen ukatze edo atzeratze sistematikoa (lagunen bisitak, psikologoaren bisitaren baimena...), etab. Azpimarratzekoa da, zentzu honetan, espetxe arduradunek berarekin izan duten jarrera; adibidez, bere borondatearen aurka bakartu izan dute erizaindegian, bere animo egoerarentzako guztiz kaltegarria izan arren. Gainera, ez dira kontuan hartzen askotan bere konfiantzako mediku eta psikologoaren gomendioak medikazioa aldatzeko tenorean, eta bere osasun egoerak okerrera egin izan du horrelakoetan. Pertsona honek, beraz, ezin du bakartua egon espetxean, egoera hau izan delako egungo gaixotasuna eragin duena. Horren froga dugu azken 2 urtetik hona laguntza Protokoloaren pean dagoela, bere buruaz beste egiteko arrisku errealean dagoelako. Espetxean egonik, arrisku erreala dago bakartua edo inguruko kideengandik urrundua izateko, gertatu izan den bezala. Ondorioz, aske egon beharko luke, hain kaltegarri suertatu zakion espetxe sistematik at, osasun arreta zorrotz baten pean eta bere inguru afektiboak zainduta.

30


3. BIZI

O S O R A KO

Z I G O R R A R E N FA K T U Z K O A P L I K A Z I O A

13.-Jesus Mª MENDINUETA FLORES –Zuera (Zaragoza)Arbizu. 1968an jaioa. I.-Osasun egoera: Diagnostikoa Discopatiak bizkarrezurrean: Ezkerreko lunboziatalgia: Hernia diskalaren (L5-S-1) eraginez, aldizkako oinazeekin ezkerreko hankan, eta baita artikulazio sakroliliakoaren aldean. Eskuineko Izterrondoko etena. Aurreko Uveitis akutua, (2011/02/08) Oftalmologia zerbitzuko txostenean oinarritua. Migraña eta Kopetako Sinopatia jazoera errepikariak. Insomnio kronikoa eta eboluzio luzeko astenia, aldizka osagarrizko terapia farmakologiko eta psikoterapeutikoa behar izan duelarik. Froga erreumatikoak egitea eskatu zen, etiologia hau baztertzeko, baina 2007ko maiatzean espetxez aldatu zuten eta ez ziren egin. Aldi berean kontsulta bat eskatu zen Ubarmin Klinikan (Nafarroa), baina ukatu zuten eskaera. Osagarrizko frogak egin dira berriki, gaixotasun erreumatikoaren susmoa handitzen dutenak, kalte sakroiliakoa eta ikusmen eraginarekin eta HLA-B27 + asoziazioarekin, Espondilitis Ankilopoietikoa duela aditzera ematen dutenak. II.-Egoera juridikoa 1991an atxilotua, 30 urtera zigortu zuten . 2011Ako maiatzean Auzitegi Gorenaren 197/2006 Doktrina ezarri zioten eta 2021/08a arte luzatu diote zigorra. III.-Espetxearen eragina Espetxea, bai egituragatik eta baita bere arautegiagatik, bere barnean dauden pertsonak mugatzen eta baldintzatzen duen eremu bat dugu. Beraz, bertan bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzte traba eta muga hauek. Eremu honi dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente hauengan. Testuinguru honetan, hauexek dira gaixo honek igaro dituen espetxeak espetxeratua izan denetik: Alcalá-Meco (Madril. 1993/03), Alcalá-Meco (Madril./1993/05), Valdemoro (Madril. 1993/12), Valdemoro (Madril. 1994/12/02, dilig.), Valdemoro (Madril. 11/03/1994/03/11, dilig.), Valdemoro (Madril. 1994/06/15, dilig.) Valdemoro (Madril. 1994/10/06, dilig.), Valdemoro (Madril. 1995/01/11, dilig.) Ocaña I (Toledo. 1995/02/03), Valdemoro (Madrid. 1995/06/08, dlig.), Valdemoro (Madrid. 21/09/1995 D), Valdemoro (Madril. 1996/03/19, dilig.) Valdemoro (Madril. 1998/02/18, dilig.), Málaga (1998/06/01), Valdemoro (Madril. 2004/02/02, dilig.), Málaga (2004/02/21, itzul.), Valdemoro (Madril. 2004/04/28, dilig.), Málaga 2004/05/10, itzul.), Valdemoro (Madril. /2006/03/15, dilig.), Málaga (2006/06/05,, itzul.), Valdemoro (Madril. 2006/8/??, dilig. ), Málaga (2007/01/14, itzul.), Castelló II-Albocasser (2010/10/26), Zuera (Zaragoza. 2011/06/22). Bere pluripatologiak eragindako osasun egoeraren hondatzea, mugikortasunean eta bizitza kalitatean islatzen da, eta espetxeak badu eragina bere osasun egoeraren okertze honetan. Bere gaixotasunen

31

Espetxeetako egoera. 2012ko ekaina.  

Euskal preso politikoen kolektiboaren egoera azaltzen duen txostena duzue honakoa.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you