"Ikustea zure herrian jendeak ilusioa duela, oso polita da"
Gozategi taldearen kontzertua izanen da, larunbatean, Urdiaingo festetan; sorpresaren bat izanen dela aurreratu du Iñigo Goikoetxeak / 8-9

![]()
"Ikustea zure herrian jendeak ilusioa duela, oso polita da"
Gozategi taldearen kontzertua izanen da, larunbatean, Urdiaingo festetan; sorpresaren bat izanen dela aurreratu du Iñigo Goikoetxeak / 8-9

Espedizioak hilabete batez Euskal Herria ezagutzeko eta euskaraz bizitzeko aukera emanen die. Estreinakoz, EuskarAbenturak Sakana zeharkatuko du. Heldu den astean izanen da / 2-3
ETXEBIZITZA
Alokairurako
Altsasuko 21 etxeen lanak despeditzear dira. Epea oraindik zabalik / 5
DANTZA
Euskal Dantzarien
Biltzarrak antolatuta
Gazteen Dantza
Topaketa izan zen, Lakuntzan / 15
Triku Trail guztiz arrakastatsua; inoiz baino emakume gehiago, eta inoiz baino sakandarragoa / 12,14



EUSKARA
Gazteen euskararen erabileran eragin nahi duen espedizioa, estreinakoz, s akana zeharkatuko du. Hilabete iraunen duen abenturan bederatzi gazte sakandarrek parte hartuko dute
Alfredo Alvaro Igoa saKaNa EuskarAbenturaren zortzigarren espedizioan 130 gazte parte hartzen ari dira. Haietako bederatzi sakandarrak dira. Aurreko edizioetan bezala, parte hartzaileak, jzioquitarrak, Euskal Herriko Donejakue bideetan barna ibiliko dira. Atharratzetik abiatu ziren asteazkenean, garilaren 1ean. Zuberoa eta Behe Nafarroan ibili ondoren, EuskarAbentura Nafarroa Garaian sartu zen. Iruñetik pasa ondoren, jzioqui-
tarrak Sakanarako bidea hartuko dute, izan ere, espedizioak estreinakoz Sakana zeharkatuko baitu. Hori da espedizioko ibilbidearen berritasunetako bat. Espedizioak Iruñea eta Irurtzun arteko bidea eginen du garilaren 8an. Hurrengo egunean Irurtzun eta Arbizu artean ariko dira. Garilaren 10ean Arbizu eta Olatzagutia lotuko dituzte eta ibarreko azken etapa Olatzagutia eta Agurain artekoa izanen da garilaren 11n. Ohi
bezala, azken etapa Bilbo eta Getxo artekoa izanen da, garilaren 31n. Edizioko beste berritasunetako bat da Sakana Group babesleen artean dagoela.
Parte hartzeaz Ikerrek "esperientzia oso interesgarria delako" eman zuen izena: "bizitzan horrelako gauzak ez dira berriro egiten". Adriani gustatu zitzaion "ibiltzearena, lagunak egitearena eta jende berria ezagutzea". Alainek gau-

HAIZEA NICUESA URIBETXEBARRIA laKUNtZa

RODRIGUEZ SANZ altsasU

MADDI GARTZIANDIA BIKUÑA arBiZU


ERIKA LEHR GOÑI EtXarri araNatZ

za bera pentsatzen du: "bizitzan behin sortzen den aukera bat da, nahiz eta hurrengo urtean ere saia gaitezkeen. Gainera, mendian ibiltzea oso gustuko dut. Eta lagun berriak egitea ere interesgarria iruditzen zait". "Hasieran ez nuen joateko gogorik: hilabete bat ibiltzen? Baina lagunekin luze hizketatu nintzen eta esperientzia oso polita zela ikusi nuen. Asko gozatzen dela, eta hilabete bat oso ongi pasa dezakedala. Nahiz eta etxetik kanpo egon kirola egiten eta halakoetan. Jende gehiago ezagutzeko parte hartuko dut. Udan gozatzeko. Zeren herrian ez dut gauza handirik egiten", argitu du Lukenek. Maddiri “halako esperientziak beti gustatu" izan zaizkio, "eta mundu guztiak esaten duelako izugarrizko esperientzia dela. Euskal Herriko jendearekin harremana egiteko oso aukera polita iruditu zitzaidan. Zeren beti bilatzen ditugu esperientziak hemendik kanpo eta iruditu zitzaidan oso esperientzia aberasgarria ibiltzea Euskal Herrian hemengo jendearekin, hainbat
lekutako jendea ezagutu, harreman berriak sortu hemen..." Haizeari jakin-mina piztu zion "ibiltzen egoteak eta 130 pertsonarekin 24 orduz egoteak".
Ziordiarrak "gehien bat esperientziagatik" parte hartuko du: "lagunak egitea, hilabete bat etxetik kanpo, ondo pasatzea... Baina euskara erabiltzeagatik ere. Hilabete oso bat lagunekin euskaraz hitz egiten... Nik etxean euskaraz hitz egiten dut baina lagunekin ez. Beraz, lagunekin euskaraz hitz egiteak sortu zidan, pixka bat, Euskarabenturara joateko gogo hori".
"Udan gauzak egitea gustatzen zait. Klaserik ez dugunez, udak pixka bat aspergarriak direla iruditzen zait, eta zerbait egitea nahi nuen. EuskarAbenturaren berri izan nuen eta izena eman nuen. Jende eta leku berriak ezagutuko ditut, eta lagunak eginen ditut", azaldu du Erikak.
Proiektua
Ikerrek kazetaritza lan bat egin zuen. "Altsasuko inauterietan egin nuen. Jendeari galdetu nion: zer da euskalduntasuna? Eran-

LUKEN OCAÑA AIESTARAN EtXarri araNatZ

MIGUEL GOÑI

NAHIA RAZKIN GOIKOETXEA EtXarri araNatZ


tzunekin bideoa egin nuen". Haizeak literatur idazlan bat idatzi zuen gai beraren inguruan. "Nire amonari zuzendutako gutun moduko bat zen. Gaur egungo egoeraren berri eman nion eta gaur egun niretako euskalduntasuna zer zen azaldu nion".
Alainek gai beraren inguruko iritzia koadro batean islatu zuen. "Paisaia bat marraztu nuen. Bertan laku bat eta hainbat pertsona ikus daitezke. Guztiak lotzen dituen soka bat dago: euskalduntasunaren haria, guztiok lotzen gaituena".
Erikak ametsak egia bihur daitezke gaiarekin ipuin bat idatzi zuen. "Bidaiatzea nahi zuen pertsona baten istorioa zen. Eta lortu zuen", azaldu du. Gai bera aukeratu zuen Adrianek bere idazlanerako. "Idatzi nuen ametsak ez direla egia bihurtzen, baizik eta gaur egungo gizartera moldatu behar direla". Maddik ere ametsen inguruko idazlana egin zuen. "Herri txikietako jendeak, giroak, nahi ditugun gauzak egitea mugatzen digu. Horri buruzko istorioa sortu nuen".
Aitziberrek ametsen gaia ipuin batera eraman zuen: "neska bati buruzkoa da. Serieak oso gustuko ditu, ipuinak, liburuak... eta betidanik nahi izan du liburu horietan bizi ahal izatea. Hori da bere ametsa, gauza horiek egia bihurtzea". Nahiak gai beraren inguruko idatzia aurkeztu zuen. "Bere ametsa egia bihurtzen saiatzen zen neskato baten istorioa. Ametsari definizioa pixka bat aldatu zion, beste modu batera hartu zuen". "Zugarramurdiko sorginen inguruan idatzi nuen: errepresioa, Espainian izan zen egoera eta epaiketa nolakoa izan zen. Beraien Historia kontatu nuen. Idazterakoan ni pixka bat sorgina sentitu nintzen", azaldu du Lukenek.
Espero dutena EuskarAbenturaz espero dutenez, galdetuta, antzeko erantzunak eman ditu bederatzikoteak. Aitziberrek espero du "lagunak egitea, ondo pasatzea, disfrutatzea eta euskaraz hitz egitea. Eta herri berriak ezagutzea, jendearen errealitatea... Berritasun asko izango dira". Lukenek "espedizioaz %100ean gozatzea" espero du. Ikerrek, gainera, "euskararekin harremana nire bizitzan gehiago sartzea" espero du. "Euskara gehiago hitz egitea"

espero du Adrianek. Alaineri asko gustatuko litzaioke "bisitatzen ditugun tokietan gauza berri pila ezagutzea, dela natura, dela Historia... jakintza mordoa ezagutzea". Antzeko nahia du arbizuarrak ere. Nahiak EuskarAbenturan "oraindik ezagutzen ez ditudan tokiak ezagutzea. Esperientzia berria" bizi nahi du etxarriarrak. "Uda ahaztezina izatea", espero du Erikak.
Espedizioko izena osatzen duten bi hitzetako zein nahiago duten galdetuta, bien alde egin dute Erikak eta Haizeak, "nahiz eta abentura ere asko gustatzen zaidan", zehaztu du lakuntzarrak. Hiru altsasuarrek eta Aitziberrek abentura aukeratu dute. Euskararen alde egin du Maddik. "Euskara nahiago dut. Ni ez naiz oso abenturazalea. Terrazan hizketan egotea gustatzen zait. Hemen biak ditut, eta ikusiko dut zein gustatzen zaidan gehien eta zeinetan sartuko naizen gehiago", esan du Lukenek. "Euskara, beti", esan du Nahiak.
Prestakuntza Sakana zeharkatuko du EuskarAbenturak. Ibarra oinez zehar-
"Lagunak
egitea, hilabete bat etxetik kanpo, ondo pasatzea... Euskara erabiltzea ere"
katuko duten lehen aldia izanen da Luken, Erika, Alaine, Adrian, Iker, Maddi, Nahia eta Aitziberrendako. Lakuntzarrak "ia urtero" Sakanako Bizikleta Egunean parte hartu duenez, ibarra zeharkatu izan du.
Espedizioan 650 km ibili beharko dituzte. Ikerrek jakinarazi duenez, "urtean zehar mugitzen naiz: gimnasiora noa, mendira, kirola egiten dut astero. Uste dut ez dudala arazorik izanen". Haizea hiru egunez 10 km ibili izan da, "eta ez dakit askorako balioko duen".
Adrian "pixka bat serioago ibiltzera" joan da. Erikak aitortu du ez dela asko entrenatu. Alainek ez du entrenatu. "Ez naiz geldi egotekoa. Mendian asko ibiltzen naiz. Ez naiz asko larritu eta ez dut horretan asko pentsatu. Uste dut gai izanen naizela egunean eskatzen dizuten tarte hori betetzeko". Ez duela entrenatu aitortu du Nahiak: "urtean zehar kirola egin dut, mendian ibili eta abar"
Aitziberrek esan duenez, "behar dena baino gutxiago" entrenatu du: "Ziordian paseoren bat, lagunekin asko ibiltzen gara... Pixkanaka ohitu beharko dut". Lukenek esan duenez, "zerbait" ibili da, "baina oso gutxi, ez dut kirol askorik egiten". Maddik Arbizuko festetan entrenatzeko aukera gutxi izan du: "moldatu behar!"
Euskara, ordea, "entrenatu" du Erikak. Baita Maddik ere: "sanjuanetan, eta egunero". Eus-
ere oso polita da, gustatzen zait. Espediziora heldu den bertako lagun bat dut. Bere herritik pasatzen den abeslari bat dago. Gustatzen zaigu. Eta abeslari hori etortzea espero dugu". Aitziberri Iruñean gelditzen den etapak "ilusioa” egiten dio, “sanferminak baitira, bestela ez naizelako egon behar". Bestela, Gaztelugatxe esan du, ez baita bertan egon. Baina bideari eman dio garrantzia ziordiarrak. Amaiur interesgarria da Ikerrendako. Maddiri ere etapa horrek "ilusio handia" egiten dio. Ez du jakinarazi zein, baina bada gustuko herri bat ere ibilbidean. Nahiak: "Amaiurko historia asko gustatzen zait, eta joan nahi dut". Donejakue bideetatik barna ibiliko direla aipatu du Haizeak, "etapak, suposatzen dut, lauak izanen direla". Erikak ez du egun jakinik begiz jota, "egun guztiak ongi pasatzeko" asmoz doa.
kara egunero hitz egiten duela jakinarazi du Nahiak. "Gustatzen zait euskalkiak ezagutzea eta entzutea", gaineratu du. Lukenek jakinarazi duenez, "nire lagun taldean ez dugu euskara asko hitz egiten. Nik EuskarAbenturan dena euskaraz hitz egin beharko dut. Eta orain euskaraz hitz egiteko aitzakia bat dugu. Esan diet 'espabilatu' beharko dugula eta dagoeneko dena euskaraz hitz egiten hasi beharko dugula". Euskara ez dute entrenatu Ikerrek eta Adrianek, "nahiz eta beharko genukeen". Alainek ez du euskara "entrenatzeko" beharra ikusi: "beharbada hemen ikasi dezakezuna baino gehiago ikas dezakezu han. Aukera bat da". Aitziberrek esan duenez, euskara etxean hitz egiten du, "lagunekin ez hainbeste. Motibazio bat izan daiteke bueltarako". Haizeak esan duenez, "egunero, denbora guztia, euskara hitz egiten dut. Ohitura dut".
Gogoko etapak
Gaztelugatxe aipatu dute Adrianek eta Alainek, ez baitira egon. Arbizukoa du begiz jota Lukenek: "Lagun asko ditut. Herria bera
"Lagunekin
euskara ez dut hainbeste hitz egiten. Motibazio bat izan daiteke bueltarako"
Arrastoa
Haizeak espero du "izugarrizko esperientzia izatea eta etapa hau markatzea. Eta lagunak ondoren harremanetan segitzea". Arbizuarrak espero du "oroitzapen onak" ekartzea bueltan. "Eta, nork daki, etorkizunean begirale izan". Nahiak labur: "esperientzia eta poztasuna, jende guztiarekin euskaraz hitz egiteagatik". Bestetik, Ikerrek "kultura edo ideologia aldaketa" espero du.
Alainek "lagunak egiteko erraztasuna lortzea" espero du. Baita lagunak ere. Horrekin batera, Adrianek "euskaraz hizketatzeko erraztasun gehiago" izan nahiko luke bueltan. "Egunero euskara hitz egitea", espedizioak Lukeni hori uztea espero du. "Hilabete bat euskaraz hitz egiten emanen dut. Institutuko hamar hilabeteetan ere egon beharko nuke, baina han ez dut presiorik. EuskarAbenturan denek hitz egiten dute euskaraz. Nik ere eginen dut". Lagun asko egiteko esperantzarekin abiatu da Luken. "Eta kirola-edo egiteko gogoak sortzea ere".
Aitziberrek nahi luke espedizioko lagunak "betirako izatea". Eta euskara: "bueltan, saiatu pixka bat gehiago hitz egiten, lagunekin bereziki". "Sekula ahaztuko ez dudan zerbait izatea nahi dut. Beste herrietara joatea eta EuskarAbenturan egondakoekin topo egitea", nahi luke Erikak.

ANE ZELAIA RUIZ DE EGINO
GUAIXErako idatzi behar dudanean hainbat gai igarotzen zaizkit burutik, baina kosta egiten zait bat bakarrik aukeratzea. Batzuetan errepikakorra izatearen beldur naizelako, eta, bestetik, momentuko errealitateari eta gaurkotasunari lotutako gauzez hitz egiteko beharra sentitzen dudalako. Gauzak horrela, eta oporraldiak ematen duen lasaitasunaz gozatzen ari naizenez, udaren inguruan hausnartzea iruditu zait. Altsasuarrok ongi baino hobeto dakigu udako sasoia San Joan gauaren magiarekin batera abiatzen dela eta festetako azken egunarekin uda amaitu egiten dela. Nolanahi ere, data hauen artean, Sakanako ia herri guztietako jaiak igarotzen dira gure begien aurretik, bata bestearen atzetik, gure eskualdeari bizitasuna emanez. Datozen asteetan gure herrietako jaiez gozatzeko aukera paregabea izango dugu sakandarrok. Oro har, festa giroa denon gogokoa dela eta denok berdin bizi dugula pentsatzeko joera dugun arren, bistakoa da bakoitzak modu eta intentsitate ezberdinez bizitzen eta disfrutatzen dituela jaiak. Eta horixe da, funtsean, gako nagusia: jaiak herritar guztiontzat izan daitezen, ezinbestekoa da norberak, bere erantzukizunetik, bere burua zein ingurukoena zaintzea.
Jai herrikoi, aske eta inklusiboak nahi eta behar ditugu, baina horrek halabeharrez eskatzen du enpatia ariketa sakon bat
Jai herrikoi, aske eta inklusiboak nahi eta behar ditugu, baina horrek halabeharrez eskatzen du enpatia ariketa sakon bat. Gauzak horrela, mezuak argia izan behar du: zure burua ez baduzu gai ikusten gainerakoak errespetatzeko, haien espazioa eta askatasuna bermatzeko, hobe duzu etxean geratu!
GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali.
Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora.
Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, Na zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 altsasu / gutunak@guaixe.eus
Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus
Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus
Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus
Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436
Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Laura Olmos Aristorena gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus
HARA ZER DIEN
SAKANAKO SARE HERRITARRA
Aurtengo udan 12 urte dira Sare Herritarra sortu zenetik Donostiako San Telmo museoaren atarian. 12 urte hauek, dagoeneko gehiegi luzatu den eta gehiago luzatu ezin daitekeen auzi baten aurrean jartzen gaitu: Euskal preso, iheslari eta deportatuen auzian edota oraindik, aitortzarik jaso ez duten biktimen auziaren aurrean. 12 negu eta uda daramatzagu horrenbeste urtez horrenbeste sufrimendu eragin zuen auzi bati behin betiko konponbidea emateko garaia dela aldarrikatuz, eta aurtengo udan ere orain arteko bide beretik, auzoz auzo eta herriz herri arituko gara konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren alde lanean. Ekainaren 6an Arrasateko Monterron parkean egin
OBJEKTIBOTIK
Jabeak fruta arbola mantelinarekin jantzi du. Ez preseski natura edertzeko, baizik eta gereziondoaren fruituak babesteko. Gustura asko jaten ditugu gereziak sasoi honetan. Eta gu bezala baita txoriek eta eltxoek ere. Jan edo fruta ondatu dezaketenez, eltxo sareta jartzea erabaki du jabeak. Ziordikoa da irudia, baina hainbat herritan ikus daiteke.
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275
Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Inprimategia: Zeroa Multimedia
GUAIXEk ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
genuen agerraldi jendetsuan esan genuen moduan, Sare Herritarra ez zen betikotzeko jaio, baizik eta Sareren sorrera bultzatu zuten arrazoien konponbidea ahalik eta lasterren eskuratzeko. Aipatu genuen datozen hilabeteak erabakigarriak izango direla etxeratze prozesuari dagokionean eta Urtarrilaren 9ko manifestazioa azkena izatea nahi dugula, justuki, azkena izan beharko lukeelako. Hala ere, aurtengo udan, orain arteko bidean berretsi eta orain 12 urte hartutako konpromisoak ekarri nahi ditugu gogora: lanean aritu gara, ari gara eta arituko gara euskal preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria ezagutu arte eta horretarako, ezinbestekoa
izango da datozen hilabeteetan ere etorkizunari begira urratsak ematen jarraitzea.
Urrats horiek ematen jarraitzearen ardura kolektiboa da, ezin dezakegu utzi ardura eta esfortzu guzti hori herritarren esku eta instituzioetatik zein alderdi, sindikatu eta eragileetatik ere ardura kolektibo horretatik jardun behar dugu lanean. Aipatu dugu, gehiegi luzatu da jada eta ezin onartu dezakegu urte gehiagoz luzatzea dagoeneko sufrimendu izugarria eragin duen eta eragiten jarraitzen duen auzi baten konponbideak. Geltokiz geltoki ari gara igarotzen bidea, bide luzea, baina guk argi dugu: bada herri bat 2027.eko urtarrilaren 9an helmuga bat igaro nahi duena. Bada herri bat argi duena: 2027.eko urtarrilaren 9ko manifestazioak azkena izan beharko luke. Lortu dezagun guztion artean! Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!




Udaleko eta Dantza eta
Musika Eskolako langileek aldaketaren alde egin dute galdeketan. Osasunbidearen arreta jasoko dute
A.A.I. altsasU
Altsasuko Udaleko eta Dantza eta Musika Eskolako langileek, galdeketa bidez, Asepeyo mutua utzi eta Osasunbidean arreta osoa jasotzea erabaki dute. LAB sindikatuak sustatutako galdeketa baten bidez hartu zuten erabakia langileek. Udaleko langileen artean Osasunbidearen arretaren aldeko 32 boto izan ziren, lau mutuen alde eta boto txuri bat izan zen. Eskolan, berriz, hamabi botoak Osasunbidearen aldekoak izan ziren. Sindikatukoek jakinarazi duenez, Altsasuko Udalak emaitza betetzeko konpromisoa hartu zuen, beraz, neurria ahal bezain laster indarrean jarriko du.
LABeko kideek "pozik" hartu dute langileen erabakia. Izan ere, "denbora asko daramagu osasun sistemaren dualtasuna salatzen, baita mutualitateek eragindako pribatizazioa eta osasun arretaren narriadura ere". Aldi berean, LABek mutuak publiko egitea eskatu du, eta, "hori gertatzen ez den bitartean, enpresek kontingentzia arrunten eta profesionalen kudeaketa Osasunbidearekin kontrata dezaten bulkatzen ari gara, mutualitate batekin kontratatu beharrean".
Horregatik, LABek "oso positibotzat" jo du erabakia: "osasun sistema publikoa indartzeko bidean aurrera egiten dutelako eta ugazaben mutualitateen zeregina geldiarazten duelako; izan ere, mutuak kapitalaren interesak langileen ongizate fisiko eta emozionalaren aurretik jarri nahi dituzte". LABekoek azaldu dutenez, "hemendik aurrera, plantilla horien kotizazioen dirua osasun-sistema publikora bideratuko da oso-osorik, eta langileak osasun-irizpideen arabera soilik artatuko dira".
ETXEBIZITZA
l anak aurki despedituko dituzte. i railean banatuko dituzte etxeak
A.A.I. altsasU
Ualdera kaleko Nasuvinsaren etxebizitza sustapena "L" formako eraikin bat da. Beheko solairua eta hiru solairu ditu, eta guztira 21 etxebizitza, hiru motatakoak: logela bateko hiru etxebizitza, bi logelako bederatzi eta hiru logelako bederatzi. Bakoitzak auto bat aparkatzeko plaza eta trasteleku bana du garajean. Lanak aurki despedituko dira. Etxeak irailean emanen dituzte eta orduan sartuko dira hara bizitzera. Etxetako bat alokatu nahi dutenek Nasuvinsaren etxebizitza zentsuan izena eman beharra dute. Epea oraindik zabalik dago. Dagoeneko 242 eskaera daude. Etxebizitza merkatu tentsionatu izendapena duten Nafarroako 21 herrietako bat da Altsasu duela urte batetik. Izendapenak hiru urteko indarraldia du. Etxebizitza kontseilari Begoña Alfaro Garciak gogoratu zuen Altsasurako neurri zehatzak dituen plana landu zutela udalarekin batera, "baina emaitzak ikusteko oraindik goiz da". Hala ere, "21 herri horietan alokairuaren prezioa %7 jaistea lortu dugu urte batean", jakinarazi

zuen kontseilariak. Alfarok jakinarazi zuenez, aipatu izendapen hori ez da herri gehiagotara zabalduko. "Baina gainerako herrietako garapena aztertzen ari gara, eta beharrezkoa balitz etorkizunean izendapen gehiago egiteko".
Negoziazioa
Jasotako etxebizitza blokearen aldamenean beste bat jasotzeko aukera du gobernuak. Horretarako epea bost urtekoa da. Nasuvinsa enpresa publikoko Etxebizitza Departamentuko zuzen-

dari Berta Uriz Casacauk jakinarazi zuenez, Altsasuko Udalarekin harremanetan daude. "Bi erakundeen artean adostu beharko dugu etxebizitza eraikin berriaren erregimena zein izanen den". Alfarok irailean jakinarazi zuen udalaren aldameneko partzelan 20 etxebizitza eraikiko direla. Orduan jakinarazi zuenez, "20 etxebizitza horiek kooperatiba bati egindako erabilera lagapeneko erregimenean eraikiko dira". Urizek zehaztu zuenez, "guk udalari proposamen hori egin diogu, baina oraindik
ez dago erabakia hartuta. Baina bien artean adostu beharko dugu". Urizek esan zuenez, "niretako gakoa etxebizitza tipologiak nahastea da. Hauek alokairuzkoak dira. Besteak beste etxebizitza profil eta erregimen batekoak izatea interesgarria litzateke". Gaztigatu zuenez, "kolaboratiboan adinekoak eta gazteak egotea gakoa da niretako, elkar laguntzen dutelako". Jakinarazi zuenez, "etxebizitza kolaboratiboa oso interesgarria da dirulaguntza oso handiak daudelako kooperatibistendako. Etxebizitzen prezioa nahikoa neurrikoa da. Eta etxeen zaharberritzean Nasuvinsak laguntza ematen duen bezala, etxebizitza kolaboratiboen sustatzaileei ere laguntzen diegu Nasuvinsakoek". Bestetik, Urizek beste gai bat dute mahai gainean udalak eta Nasuvinsak: "kontratazio legearekin epeak luzatu egiten dira eta udalak egindako lur lagapena luzatzen dugun ere aztertu beharko dugu".
Enkantea
Altsasuko Udalak San Pedro A etxe multzoko 2. zenbakian duen etxebizitza (Gurutze Gorriak erabili zuena) enkante bidez saltzeko deialdia egin du. Beheko solairua eta beste solairu bat du etxeak, guztira 122 metro karratuko azalera. Udalak eraikinagatik 100.015,18 euro eskatzen ditu. Hura eskuratzeko interesa duenak bere eskaintzak garilaren 22ra arte aurkez ditzake.


ENERGIA
Energia berriztagarriak, kontsumo arduratsua eta trantsizio energetiko justua sustatu nahi da. Lau urterako akordioa da
SAKANA
Sakanako Garapen Agentziak (SGA), Sakanako Energia Berriztagarrien Komunitatea Kooperatibak (EBK) eta Arbizuko Udalak lankidetza akordioa sinatu dute. Haren helburua da EBKren garapena indartzea eta Sakanan energia berriztagarrien, kontsumo arduratsuaren eta trantsizio energetiko justuaren inguruko ekimenak bulkatzea. Hiru aldeek adostutakoaren arabera, EBKren egoitza Utzuganen, Sakanako Garapen Gunean kokatuko da. Horrek kooperatibaren eguneroko jarduera antolatzea erraztuko du, eta erakunde gisa sendotzeko aukera berriak zabalduko dizkio. Era berean, Utzuganen dauden beste eragileekin harremanak indartzeko eta elkarlan aukera berriak lantzeko bidea emango du. Arbizuko Utzubar indus -
trialdeko eraikin horretan egoitza dute, besteak beste, SGAk, Cederna-Garalurrek eta Sakanako Enpresen Elkarteak. SGAk EBKren garapena babestuko du, bereziki industria arloan. Horretarako, ibarreko egoerari, baliabideei eta tokiko beharrei buruzko informazioa partekatuko du kooperatibarekin. Horretaz aparte, SGAk energia kontsumo arduratsuaren eta energia trantsizioaren inguruko sentsibilizazio eta parte hartze ekintzak garatzen lagunduko du. Bestetik, EBKk Sakanan energia berriztagarrien sorkuntzari, kontsumo arduratsuari eta trantsizio energetikoari lotutako proiektuak eta ekintzak sustatuko ditu. Gainera, bere arloan egin daitezkeen jardueren diseinuan eta ezarpenean aholkularitza eta laguntza eskainiko du.

AISIALDIA
Bide berdean altzari berriak jarri ditu Irurtzungo Udalak

Garai batean Plazaola trenbidea hartzen zuen zabalguneak gaur egun aparkaleku bat eta bide berdea hartzen ditu. Plazaolako zubiaren iparraldean aurretik aisialdia gune bat dago. Irurtzungo Udalak oraingoan bide berdearen ertzean bi mahai dagozkion aulkiekin jarri zituen. Pikuxarrerako bidea abiatzen den puntutik gertu dago eta bide berdean dabiltzan oinezko eta txirrindulariez aparte, Ergara jotzen duten mendizaleei eta haiek erabiltzea nahi duten irurtzundarrei zerbitzua eskainiko diete.
SEGURTASUNA
Alderantzizko baterian aparkatu beharra dago Burundabiden



Uztak jaso berriak eta Arbizuko sanjoanen itzalik gabe, Lizarragabengoako festak garagarrilaren 30ean, larunbatarekin, hasi eta garilaren 1ean, igandearekin, despeditu ziren. Ohi bezala, jende samalda elkartu zen Bordatxo elkartean egindako afarian. Auzateetan ez zen ez gaztarik ez ardorik falta izan. Eta trikitilarien doinura dantza egiteko aukera izan zuten Lizarragabengoan.
Etxarri Aranazko Burundabide kalearen 5 eta 7 zenbakien parean, NA-2410 errepidearen ertzean, aparkatzeko modua aldatu du udalak. Oinezkoak espaloitik eroso ibili ahal izateko, autoak aparkatzerakoan lurrean gomazko topeak jarrita zituen udalak. Horiek nahiko hondatuta zeudenez, eta aldatu beharra zegoenez, udalak aukera baliatu du aparkatzeko modua aldatzeko. Orain autoak atzeraka aparkatu behar dute. Hala, autotik jaisterakoak ibilgailuaren ateak beraiek espaloirantz bideratzen ditu bidaiariak.


LIZARRAGABENGOA
Herria burujabe dela 90 urte beteko dira aurten
LIZARRAGABENGOA
San Pedrori eskainita dago Lizarragabengoako eliza, 1911n jasotakoa. Sakanako eliz bakarra da herriarena dena. Markesaren aginduz jaso baitzuten. Berau Silveria Zubizarreta ataundarra zen, eta herria bere jabetzakoa zen. Lizarragabengoak aurten 90 beteko ditu burujabe dela. Izan ere, bederatzi familiak Silveria Zubizarreta ataundarrari, markesari, herria erosi zioten majo pagatuta. Familia bakoitzak orduko 15.000 pezeta (90,15 euro) ordaindu zizkion. Lurrak, etxeak eta eliza eskuratu zituzten. Egutegian gorriz markatutako festa bat izan zen garagarrilaren edo ekainaren 29a, San Pedro eguna, 1977ra arte. Ordura arte Lizarrengotarrek ez zuten arazorik herriko festen data zein zen zehazteko. Izan ere, urtero egutegi berriarekin batera zehaztuta etortzen zen. Garai hartan
bi egun irauten zuten festek. Egokitu beharra zegoen eta Lizarragabengoako festak asteburura aldatu zituzten. Larunbatean eta igandean ospatzen ziren hasiera batean, gaur egun, berriz, ostiral arratsaldean abiarazten dituzte eta igande iluntzera arte irauten dute. Honakoa festa asteburua da Lizarragabengoan.
Aldameneko herritarrek bazuten Lizarragabengoako festetara joateko joera. Bide motzena zelakoan, etxarriarren batzuk trenbidetik barna joaten omen ziren. Eta haiek kinkurraundi ospea zuten, asko edan eta jatearena.
Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzen dituen Ahotsak.eus webgunean Juan Flores Galarza zenaren grabazioa dago. Hark kontatu zuenez, festetan jateko axuriren bat erosten zutela. Etxarri Aranatzen feriak hilabeteko 5, 15 eta 25 egunetan izaten ziren, urte guztian. Beste
etxe batzuetan festetarako hazi egiten zuten. Floresek gaineratu zuenez, "Etxarri Aranazko banda joaten zen musika jotzera Lizarragabengoara". Pentsatzekoa da gaur egun bezala, orduan ere etxez etxeko errondan ibiliko zirela. Musikariren bat lagun kantari ariko ziren. Jakina, gizonak. Garai hartako gizartean etxeko lanen ardura guztia emakumezkoen bizkar baitzegoen. Musika emanaldiren bat edo ikuskizunen bat zegoenetan, eta dantzaldian bai, han emakumezkoak izaten ziren, dantzan. Jota eta porrusaldak dantzatzen jende ugari izaten zen, adin guztietako.
Webgune berak Felisa Razkin Lakuntza arbizuarrari egindako elkarrizketa jasoa du. Araña dermiora belarretara joaten ziren. "Lizarragabengoan festak, eta han gelditzen ginen". Aitari esan omen zion sikiera baso erdia eskatzeko, ea ematen zioten.

LIZARRAGABENGOA
19:00 Festen hasiera. 19:00 Puzgarriak eta japoniar bonbak. 19:30 Auzatea eta trikitilariak. 21:30 Afaria. 23:00 Andoni Ollokiegi.
12:00 Etxez etxe Altsasuko Fanfarrearekin. 17:00 Puzgarriak. 18:00 Mochila Halako Ezpala konpainiaren ikuskizuna. 19:00 Japoniar bonbak. 20:00 Auzatea eta trikitilariak.
21:30 Afaria. 23:00 Bixente.
12:00 Etxez etxe Bixenterekin. 17:00 Puzgarriak. 17:00 Mus txapelketa, elkartean. 19:00 Bonba japoniarrak. 19:30 Helmuga denak etxera kontzentrazioa. 20:00 Auzatea Bixenterekin.


Erkuden Ruiz Barroso URDIAIN "Urduri xamar, baina ilusio handiarekin" dago Iñigo Goikoetxea Gozategi taldeko kidea. "Kezka puntu bat" ere baduela aitortu du, etxean jotzeak suposatzen duenagatik. Bihar, uztailak 4, larunbata, 00:30ean izanen da kontzertua, Urdiaingo festetan. "Eszenatoki batera igotzeko tentsio puntu bat behar da; nik uste horrek egiten duela kontzertu hori bereziagoa izatea eta urduritasun hori transmititzea ere polita da". Oso polita izango dela eta sorpresaren bat egongo dela aurreratu du.
Noiztik ez duzue Urdiainen jotzen?
Ez nago seguru, baina hamar edo hamabi urte izango dira jo genuela azkeneko aldia. Hura izan zen abuztuko festetan, baina sanpedrotan desberdina da. Jende gehiago mugitzen da eta festa-festak San Pedro da. Azken urteetan abuztukoak ere sekulako indarra hartzen ari dira, baina nik uste herriko giro gehiago sortzen dela. Sanpedroko festetan kanpoko jende gehiago mugitzen da.
Herrian jotzeko beharra zegoen?
Ez dakit beharra... Behintzat jendeak adierazi du ilusioa bazeukala. 34 urte daramazkigu herriz herri eta auzoz auzo, eta ikustea zure herrian jendeak ilusioa duela, oso polita da. 34 urte eszenatokiaren gainean; nola sortu zen Gozategi?
Laburpen bat egiteko esango nuke oso modu naturalean sortu zela. Altsasun, aspaldi, Egin eguna ospatzen zen eta garai hartan 18 edo 19 urte izango nituen eta Ortzi folk taldean jotzen nuen. Kontzertua eman genuen Egin egunean eta Asier ikusle moduan zegoen eta nonbait zerbait egiteko hitz egin behar genuela pentsatu zuen. Horrela izan zen. Kontzertua bukatuta elkartu

"Taldea baino
IÑIGO GOIKOETXEA GOZATEGI
Gozategi taldeak kontzertu berezia emango du bihar, Urdiaingo festetan, etxean
ginen Arbizun trikiti klaseak ematen zituen eta klaseak ematen zituen gelan gelditu ginen, jotzen hasi ginen, eta esfortzu handirik gabe, oso modu naturalean, sortu zen. Nik uste politena dela gaur egun eszenatokira igotzen garela eta pixka bat arazoak alde batera uzten ditu-
gula; bakoitzaren instrumentua hartu eta oraindik sentitzen dugula bien arteko zerbait. Hiru hamarkada eszenatokira igotzen, elkarrekin, eta arrakastarekin; plazak betetzen. Ez da erraza, ezta? 54 urte ditut eta 34 urte bizitza osoa da, eta arrakasta bezala ikusten duzu eszenatoki batera
igotzea eta zure lagunak eta lankideak diren horiekin, momentu horretan, disfrutatu egiten duzula egiten duzunarekin. Bizi esperientzia bezala bizi duzu, eta noski, kanpoan dagoena, jende asko baldin badago eta kontzertua potente bada, askoz hobeto. Baina denborarekin konturatzen
zara arrakasta hori dela; eszenatokira igotzeko aukera izatea eta egiten duzun horrekin gozatzeko. Bestea beharrezkoa da, bestela ez duzulako igotzeko aukera gehiagorik, baina benetan bizi esperientzia bezala baloratzen duzu hori dela arrakasta. Hori ere bada zuen sekretua?
Nik uste sekreturik ez dagoela, eta gaur egun sekretu bat mantentzea ere ia-ia ezinezkoa da. Sekretu bat gordetzen baduzu nonbait argitaratuko dute zerbait gezurra dena. Egia esan, gu sare sozialetatik eta super industria musikal horretatik nahiko kanpo gaude, nahiz eta beti hortik pasa behar duzun; talde batek funtzionatzeko behar dituen azpiegitura batzuk behar dira. Baina gaur egun nahiko kanpo gelditzen gara makro industria horretatik.
Zuena plazak dira.
Kanta pila bat dauzkagu oso ezagunak direnak. Taldea baino ezagunagoak dira kantak. Orduan, hori talde batek izan dezakeen fortunarik handiena da. Belaunaldiz belaunaldi ezaguna da Gozategi.
Oso erroturik dago gizartean. 35 urteko ama batek entzuten badu, lau urteko seme-alabak adituko du. Egiten dugun musika oso musika xumea da; aldi berean gu ez gara oso musikari handiak. Baina bai esango nuke izpiritua edo gogoa jartzen dugula. Musika baino transmititzen duguna bizipoza bat da. Nahiz eta batzuetan bizipozarik ez egon. Musika horrek zerbait sorrarazten digu guri eta hori transmititzen dugu. Urteak pasata konturatzen gara zein inportantea den gure gizartean plaza osasuntsu bat izatea. Azkenean, euskaldunok plazan elkartzen gara eta hor denok bat egiten dugu. Egon daitezke arazo gehia-

go edo gutxiago gizarte batean, baina euskaldunok behintzat hor elkartzen garenean festa jator bat egiteko gaitasuna dugu; ateratzen da. Gaur egun bizi garen gizarte honetan, eta batez ere jende gazteak, deskubritzen ari dira harremantzeko beste modu bat festa jator horretan. Batez ere pandemia eta gero jende gazte askok deskubritzen du hori; mugikorra utzi eta harremantzeko beste modu bat dagoela.
Zazpi disko kaleratu dituzue. Besteren bat kaleratzea pentsatu duzue?
Zazpi dira? Gozategi , Ainhoa , Kalanbreak , Egun on , Goztg. kom, Bizi bizirik, zuzeneko bat eta G puntua; zazpi gehi zuze-
URDIAIN
17:30 Kadeteen txirrindularitza lasterketa.
11:45 2025ean jaiotako haurrei harrera eta zapi banaketa.
12:00 Etxajua eta festen hasiera Txaranga Txorongok alaitua.
12:15 Haurrendako fantasia makillajea Carla Benitez makilatzailearen eskutik.
12:30 Zertzena Herri kirolak,
nekoa. Egia esan, ideia asko dauzkagu, baina diskoa kaleratzeak dedikazio handia eskatzen du. Momentu honetan bakoitzak daukagun bizitza pertsonalarekin eta abar ez da hain erraza hori egiten burubelarri jartzea. Horrelako proiektu batean sartzeko, disko batean sartzeko, dena oso ongi antolatuta izan behar duzu. Bestela, ez du zentzurik. Azkenean, disko batean kantak politagoak edo itsusiagoak izan daitezke, baina benetan nabaritu behar da hor zerbait bizirik dagoela. Hori sentitzen ez duzun bitartean iruditzen zaizulako ez dela momentua, argi esaten dugu benetan ez duela merezi lan horretan sartzea;
Urdiaingo plaza. Aizkolariak: Ioan Goikoetxea - Jon Erdozia / Oier Mitxelena eta Jakes 'Izeta V'; Malen Barrenetzea / Ekiñe Lopez; Eneas Aristizabal / Urko Zufiaurre. Harri jasotzaileak: Ane Cestau; Alberto Maestre.
15:00 Jentilen bazkaria. UGAk antolatuta, futbol zelaian.
16:00 Eskolarteko txirrindularitza lasterketa.
18:00 Edu Zardoyaren kontzertu akustikoa. UGAk antolatuta, futbol zelaian.
20:00-21:30 Pancho Balbuena.
22:00 Herri afaria.
00:30 Gozategi eta DJ B-teta.
10:30 Ardo banaketa,


emaitza ez da izango nahiko genukeena. Alde horretatik lasai gaude. Iritsi behar bada, ailegatuko da. Ideia pila bat ditugu disko bat egiteko eta baita bi ere egingo genituzke. Baina momentu honetan ez da momentua. Nahiz eta industrian mugitzen diren faktore guztiek baietz esan. Zer sentitzen duzu eszenatokira igotzen zarenean?
"Eszenatokira igotzea eta egiten duzunarekin gozatzea, hori da arrakasta"
San Pedroko hariztian. 11:00 Meza, San Pedroko baselizan.
14:30 Bazkariak, San Pedroko zelaietan.
17:00 Zortzikoa.
19:00 Salbea eta herrira itzulera.
20:30-22:00 Xaibor Dja haurrendako saioa.
22:00 Zezensuzkoa.
22:00 Afariak, herriko plazan. Oharra: mahaiak eta bankuak eskuragarri egongo dira.
00:00-02:30 Xaibor Dja.

10:00 Gosaria, Tintiniturri

Oraindik ere tripan bizitasuna eta disfrutatu egiten dut. Jende askok galdetzen du: Ez zarete aspertzen beti kanta berdinak jotzeaz, eta hurrengo egunean berriz... Beti komentatzen dut berdina: guretako kantaita bat instrumentu bat da, publikoarekin komunikazio bat lortzeko erabiltzen duzun instrumentu bat. Espazioak eta denborak aldira-aldiro desberdinak dira eta komunikazio desberdinak sortzen dituzu. Nik bajoa jotzen dut, baina kantak erabiltzen ditugu komunikazio hori lortzeko. Alde horretatik,instrumentu bat ez da sekula zahartzen eta beti berria da. Beti harritu egiten zaituzte. Komunikazio ezberdinak
elkarteak eskainia, Alondegian. 12:00 Meza nagusia.
12:30-14:00 Fidel Zelaiarekin dantzaldia.
14:30 Jubilatuen bazkaria, Fidel Zelaiak alaitua.
15:00 Bazkariak.
17:30 Ilunberriko txaranga etxez etxe, udaletxe aurretik.
18:00 Abentura eta soka jokoak, parkean.
18:00-20:00 Lentzeria erakusketa, auzoan.
20:00-22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
22:00 Afariak, herriko plazan. Oharra: mahaiak eta bankuak eskuragarri egongo dira.
00:00-03:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
10:00 Gosaria, Alondegian. 13:00 Etorkizuna dantza taldea.
15:00 Bazkariak.
17:30 Txaranga Txorongo etxez etxe, udaletxe aurretik.
sortzeko espazio handia da; euskal plazak hori ematen digu. Gitarra jole berria duzue, ezta? Gitarra jole berdinarekin jarraitzen dugu; Imanoli urte hasieran La Oreja de Van Gogh taldearekin biran jotzeko aukera sortu zitzaion. Nahiz eta hasieran zalantza handia izan, bizitza erabat aldatzen duzulako eta dena birkolokatu behar duzulako, musika mota hori gustatzen zaio eta jotzeko gaitasun handia dauka. Nik animatu nuen proiektuan sartzeko. Libratzen duenean gurekin etortzen da, aurreko astean gurekin egon zen, eta ez dagoenetan Tolosako Ander Zubillaga etortzen da eta primeran egoten gara.
18:00 Zirko tailerra,plazan. 18:00-20:00 Lentzeria erakusketa, auzoan. 20:00-22:00 Jaian Jai taldearekin dantzaldia. 22:00 Zenzensuzkoa. 22:00 Afariak, herriko plazan. Oharra: mahaiak eta bankuak eskuragarri egongo dira. 00:00-02:30 DJ Maxi.
10:00 Gosaria Aitziber elkarteak eskainia, alondegian. 11:30 Entzierro txikia. 12:00-14:00 Ur txirrista eta txikiendako ur jolasak. 13:00 Sakana Kantuz. 14:30 Herri bazkaria. 16:00-19:00 Ur txirrista. 17:30 Elektrokela Elektrotxaranga etxez etxe, plazatik. 18:00-22:00 Lentzeria erakusketa, Auzoan. 20:00-22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria. 00:00-03:00 Biziraun taldearekin dantzaldia.

EMaGUZUE ZUEN EKitalDiEN BErri astEartEKO 13:00aK BaiNO lEHEN: Tel.: 948 56 42 75 / 661 523 245 / kultura@guaixe.eus
ALTSASU Hitzaldia. la Guerra Civil en Altsasu: represión, memoria y resistencia antifascista imanol satrustegi eta lisabe Velasco historialarien hitzaldia, sakanako Kontseilu sozialistaren Eten ez den haria, Gerra Zibila Goierri eta
BAZTERRETIK

Sakanan oroimena borrokan eraiki jardunaldiaren barruan. 18:00etan, Gure Etxean.
IRURTZUN Kontzertua. Jumelage taldearen kontzertua, Uda Kulturala egitarauaren barruan. 20:00etan, Barazkigunen.
LAKUNTZA Festa. Ur festa goxoa, Goza Bizi sakanan
IRATI EIZAGIRRE SAGASTIBELTZA
programaren barruan. 12 urtetik aurrera (5 euro). 20:30etik 00:00etara, igerilekuetan.
ETXARRI ARANATZ Mendi irteera. larrañeta mendi taldearen irteera (bi egun): Guarintza – aguas tuertas –ibon Estenes – Valle los sarios – lizarra.
05:45ean, elkartetik.
ALTSASU Mendi martxa. Martxa antifaxista, faxisten ihes altsasu utzi eta

Gipuzkoara abiatu ziren 400 gazte altsasuarren omenez, sakanako Kontseilu sozialistaren Eten ez den haria, Gerra Zibila Goierri eta Sakanan oroimena borrokan eraiki jardunaldiaren barruan. ibilbidea: altsasu, Balankaleku, atxurbide, andrelorriaga, Olaberria eta Beasain; 20 km eta 800 metroko desnibela. 07:00etan, Lazaro Echeverria harrobia.
ALTSASU Ekimena. Bargagain 24 Elkartasun pausoak ekimena, aDaNOren alde: 24 igoera egingo dira taldeka, 24 ordutan zehar. Ordu bakoitzean talde bat aterako da. lehiarik gabeko ekimena. 0 dortsala: 5 euro (zapi solidarioa), lortutako guztia aDaNO Nafarroako minbizia pairatzen duten haurrei laguntzeko elkartearendako izanen da. Dantzaleku sakanak eta aDaNOk antolatuta. 12:00etatik aurrera, Foru plazan.
IRURTZUN Kontzertua. sanba badago taldearen kontzertua. 20:00etan, Pikuxar plazan.
Erredakzioaren oharra
Datorren astean Guaixe astekari berezia izanen da. Ez da gutunik, kolaboraziorik edo iragarki laburrik egongo. Edukiak jasotzeko epeak hauek izanen dira:
• Agenda: Asteartea 13:00ak arte.
• Zorion agurrak: Asteartea 13:00ak arte.
• Eskelak: Asteazkena 12:00ak arte.



–Goian bego–
(Etxarri aranatzen hil zen, 2026ko ekainaren 28an, 64 urte zituela)
"Gure sustraiak ta ardatza, gure bihotza ta zainak, gure bidea...Adiorik ez, gero arte baizik"
Familiak asko eskertzen du egun hauetan jasotako babesa.
Etxarri aranatzen, 2026ko ekainean


Une latz honetan bat egiten dugu familiaren saminarekin
Zure kintoak
LANA/NEGOZIOAK
laN EsKaiNtZa Irurtzungo Udalak klarinete irakasle plaza betetzeko oposizio lehiaketa deitu du: Informazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.irurtzun.eus web orrian.
Euskal Herriko hizkuntzen erabileraren kale neurtzaileak behar dira: Soziolinguistika Klusterrak sortutako lanpostuak dira bikoteka egiteko iraila eta urrian zehar, lan baldintza paregabeekin. Informazio gehiago nahi baduzu idatzi nafarroa.hekn@soziolinguistika.eus emailera edo deitu 674 345 749 telefonora.
Altsasuko Udalak Burunda frontoiko tabernaren kudeaketa emateko deialdia ireki du: Informazio gehiago eta izen emateak altsasu.eus web orrian.
IKASTAROAK
Ergoienako Udalak datorren ikasturterako ikastaroetan izen ema-
tea zabaldu du: Yoga, hipofit, hipopresiboak eta dantza tradizionalen ikastaroak antolatu ditu. Ordutegiak, prezioak, baldintzak eta izena emateko udalarekin harremanetan jarri.
Lakuntzako igerilekuan ikastaroak: Igeriketa eta aquagym eginen dira, goizez. Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, udaletxean edo www.lakuntza.eus web orrian.
OHARRAK
Sakanako Mankomunitatearen Ur Zerbitzuaren abisuak telefonoan jaso daitezke: Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiako bizilagunendako. Whatsapp zerrendan alta emateko Mankomunitatean galdetu.
Olaztiko musika eskolan izen ematea zabalik: Informazio gehiago olazti. eus web orrian.
Irurtzungo Musika eskolan izen emateko
Iragarkia jartzeko
948 564 275 iragarki@guaixe.eus www.guaixe.eus/iragarkiak
epea zabalik: Informazio gehiago www.irurtzun.eus web orrian.
Josu Zabala Salegi 'Basajaun'-en heriotza argitzeko ekimena: Egia Ilunpetik Argira ikerketa babesteko ekarpen ekonomikoa kontu korronte honetan egin dezakezu ES04 3035 0116 92 1160027007.
Unanuko mediku kontsultategiaren ordutegi berria: Ostegunetan
12:30tik 13:30ra zabalduko da, asteartetan
Dorraoko kontsultategira joateko txanda eskatu dezakete unanuarrek.
Dorraoko mediku kontsultategiaren ordutegi berria: Asteartetan
12:30tik 13:30ra zabalduko da, ostegunetan Unanuko kontsultategira joateko txanda eskatu dezakete dorrobarrek.
Kontsumitzaileei arreta emateko Altsasuko udal bulegoa: Asteartetan, 012 zerbitzuan hitzordua hartuta. Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartea, Iratxe.
Euskara ikasleendako dirulaguntzak: Sakana Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren sakandarrei zuzenduta. Informazio gehiago web orrian.
Emakumeen bilgunearen zabalpen zerrenda martxan: Altsasuko Udaleko Emakumeen Bilguneak Whatsapp aplikazioko zabalpen-zerrenda bat sortuko du, Berdintasun Zerbitzutik antolatzen ditugun ekitaldi eta jardueren berri emateko. Zabalpen-zerrendan parte hartu nahi baduzu, bidali iezaguzu Whatsapp-eko mezu bat zure izen-abizenekin eta zerrendan parte hartu nahi duzula adieraziz telefono honetara: 628 32 85 93. Arbizuko Utzubar Ekogunean konposta eskuragarri: Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak gogorarazi du, nahi duen guztiak urte guztian zehar konposta eskuragarri duela bertan. Informazio gehiago nahi duenak info.hondakinak@ sakana-mank.eus e-pos-
• astearteko 13:00ak arte jasotako iragarkiak bakarrik iragarriko ditugu.
tara idatz dezala edo 900 730 450 telefonora hots egin dezala.
Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak: Establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei zuzendutako dirulaguntzak dira. Diruz lagunduko dira errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa. Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari %50 ordainduko zaio, gehienez 500 euro emanen zaizkio. Euskaraz eta erdaraz idatzita daudenei %25a, gehienez 250 euro. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n amaitzen da. Informazio gehiago www. sakana-mank.eus web orrian.
Aralarko Santutegiko museoan bisita gidatuak egiteko aukera: Aralarko Santutegiko museoa ikusi eta bisita egiteko ordutegiak asteartetik larunbatera 11:00etan, 12:00etan, 16:00etan eta 17:00etan. Igandeetan 10:30ean, 11:30ean, 13:30ean, 16:00etan eta 17:00etan.
• Guaixek ez du argitaratzen diren iragarkien ondorioz sor daitezkeen gorabeheren erantzukizunik.
ORDAINTZEKO ATALAK:
• Etxebizitza saldu/Errentan.
• lokalak saldu/Errentan.
• irakaskuntza ("partikularrak") eman.
• salmentak, erosketak eta trukeak.
• iragarkiak Guaixe paperean eta guaixe.eus-en argitaratuko dira.
• iragarki laburrak: 3 euro aste bakoitzeko (BEZ barne).
• Epea: aste bereko astearteko 13:00ra arte.
Pertsona bakoitzak 3 euro ordaindu behar ditu. Su hartu zuen Arberoa ikastola laguntzeko kanpaina: Kalte material izugarriak izan zituzten sutearen ondorioz eta bertako familiek sostengu kanpaina martxan jarri dute, online denda honetan: arberoadenda.wixsite.com/ikastola , diru ekarpenak egiteko kontu zenbaki honetan: FR76 1005 7195 2500 0202 0160 520 edota materiala eman nahi duenak haiekin harremanetan jar daiteke arberoakoikastola@gmail.com. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus
ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus
Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.


Etxarri a ranazko Kanpina mendi korrikalarien primerako festa izan zen. Proba luzean i raitz l egorburu eta Nora Narbaiza gailendu ziren, eta proba motzean i ñigo l asarte eta Jone i goa
Maider Betelu Ganboa EtXarri araNatZ Igandea ez zen bezperetako tenperatura handiekin esnatu eta XII. Triku Trailen hasieran euri pixka bat egin zuen, Etxarri Aranazko Kanpinean bildutakoen gozamenerako. Guztira 459 mendi korrikalari zeuden izena emanda, 174 ibilbide luzean (21 km, 1.269 m+) eta 285 ibilbide laburrean (10 km, 524 m+). Nabarmenena emakumeen eta sakandarren parte hartzea izan zen, orain arteko handiena. Korrikalarien %32 emakumezkoak ziren. Halaber, 126 korrikalari sakandarrak ziren, horietatik 53 etxarriarrak (ikus sailkapena 14. orrian). 2024an ibilbide motza antolatzen hasteak zerikusi handia du horretan. Euskal Herriko Kopak hala eskatzen zuen, kategoria txikietarako, baina emakume eta sakandar gehiago animatu ditu, antolatzaileen poztasunerako. Hezetasuna izan zen probaren ezaugarri nagusia. Basora sartuta, ikaragarrizkoa zen. Ibilbide motzean Iñigo Lasarte lekunberriarra izan zen txapelduna (48:38). Tarte polita atera zien Iskander Agirrebeitiari (50:21) eta Asier Gutierrezi (52:03). Laugarrena Aitor Martiarena irurtzundarra izan zen, lehen sakandarra (53:01). Nabarmentzekoa, Ekhi Guirado altsasuarra. Zortzigarren iritsi zen (54:01), kadeteen mailan bigarrena.
Nesketan Jone Igoa beratarra izan zen txapelduna (1:01:23), Garazi Artolaren (1:02:18) eta


Guratz Azpirozen (1:02:19) aurretik. Eneritz Karasatorre etxarriarra laugarren izan zen, lehen sakandarra (1:02:46).
Legorbururen bigarrena Sakanan Luzean 33 urteko Iraitz Legorburu getariarra gailendu zen (1:49:59), duela hilabete Lakuntza Aralarren irabazle izan zena. "Nire erritmora atera naiz, eta bigarren kilometrorako bakarrik nengoen. Lizarrustiraino proba kontrolatu dut; han ikusi dut 40 segundora zetozela, igoeran estutu dut eta tarte gehiago zabaltzea lortu dut". Bigarren Ion Artetxe izan zen (1:53:22) eta hirugarren Ibon Odriozola (1:53:42). Asier Estarriaga etxarriarra hamaikagarren sailkatu zen, lehen sakandarra (2:06:11).
Nesketan Nora Narbaiza 28 urteko zaldibarra izan zen txapelduna (2:16:20). "Tiratzen hasi naiz eta bakarrik geratu naiz. Eta nire erritmora jarraitu dut".
Adirane Peñagarikano bigarren (2:21:15) eta Kiara Angulo hirugarren (2:23:51) sartu ziren. Aizea Beraza uhartearra izan zen lehen sakandarra, eta lehen beteranoa (2:28:38), eta Raquel Sanchez lehen etxarriarra (2:54:19).
120 boluntario inguruk lagundu zuten. "Eskerrik beroenak" eman dizkie antolakuntzak






Luzea (21 km)
Gizonak
1. Iraitz Legorburu 1:49:59
11. Asier Estarriaga 2:06:11
16. Iraitz Berastegi 2:08:54
19. Joseba Galarza 2:09:56
21. Iraitz Goñi 2:10:53
24. Jon Mendia 2:14:19
26. Andoni Goikoetxea 2:15:45
35. Iosu Urriza 2:21:39
36. Joxeja Maiza 2:22:22
44. Asier Amiama 2:25:20
47. Iker Eraso 2:26:06
56. Ibon Ubeda 2:33:50
57. Carlos Mañeru 2:34:29
65. Roberto Ziordia 2:39:08
66. Kevin Rai Sanchez 2:39:45
67. Juan Garziandia 2:40:22
68. Adrian Claver 2:40:22
71. Amaiur Martinez 2:41:52
75. Alfredo Estrada 2:47:11
84. Xabier Igoa 2:52:22
89. Sergio Sanca 2:58:21
95. Andoni Barrena 3:01:49
98. Javier Beloki 3:05:44
101. Jonatan Rodriguez 3:08:28
106. Asier Larrion 3:12:09
107. Ricardo Palacios 3:12:45
109. Joxema Leitza 3:15:10
132. Miguel Navarro 3:39:03
Emakumeak
28. Nora Narbaiza 2:16:20
51. Aizea Beraza 2:28:28
86. Raquel Sanchez 2:54:19
97. Leire Maiza 3:04:22
100. Leire Mujika 3:08:02
116. Amaia Arangiz 3:22:18
117. Oihana Ganuza 3:26:58
133. Naiara Navarro 3:39:03
*Ane Escalak ezin izan zuen proba bukatu
Txikia (10 km) Gizonak
1. Iñigo Lasarte 48:38
4. Aitor Martiarena 53:01
6. Jon Gil 53:23
8. Ekhi Guirado 54:01
16. Ekain Alegre 57:31
21. Odei Juango 58:55
32. Asier Etxeberria 1:01:19
37. Jon Orella 1:01:50
38. Javier Larrea 1:01:57
41. Ibai Perez 1:02:20
44. Patxi Arakama 1:03:28
46. Luken Goikoetxea 1:03:33
50. Josu Gilen Hualde 1:04:12
51. Asier Somocurcio 1:04:19
54. Joanes Mikeo 1:04:46
58. Gorka Rubio 1:05:15
61. Amaiur Arratibel 1:05:30
63. Ibai Arrese 1:05:41
78. Mikel Rodriguez 1:07:39
80. Unai Artieda 1:08:05
83. Ander Amezgarai 1:08:32
109. Adei Agirre 1:12:55
110. Joseba Ortigosa 1:13:02
114. Eneko Lazkoz 1:13:53
123. Mikel Senar 1:15:11
125. Andoni Agirre 1:15:27
135. Alvaro Paniagua 1:15:58
141. David Caballe 1:16:45
143. Ibai Irigoien 1:17:23
146. Beñat Gomez 1:17:37
150. Andoni Azanza 1:17:49
152. Iker Alustiza 1:18:03
160. Mikel Maiza 1:18:56
155. Aratz Mendoza 1:18:14
160. Mikel Maiza 1:18:56
169. Hodei Lakuntza 1:20:22
190. Andres Etxeberria 1:29:09
200. Iñigo Orella 1:33:03
Emakumeak
33. Jone Igoa 1:01:23
42. Eneritz Karasatorre1:02:46
65. Nerea Unanua Oiarbide 1:05:49
81. Marina Zabala 1:08:09
90. Aitziber Etxeberria 1:10:20
108. Uxue Etxeberria 1:12:48
120. Nekane Villarroel 1:14:58
122. Maria Goikoetxea 1:15:11
124. Nerea Viñas 1:15:26
128. Lorea Arraiza 1:15:36
129. Sarabe Arakama 1:15:36
137. Miren Rabaz 1:16:10
140. Andrea Razkin 1:16:45
148. Jaione Loban 1:17:49
153. Marian Razkin 1:18:05
156. Ane Rubio 1:18:22
157. Nagore Azanza 1:18:22
159. Aitziber Agirre 1:18:44
165. Garazi Artieda 1:19:16
166. Maite Duran 1:19:20
168. Sihets Agirre 1:20:01
171. Edurne Rivera 1:21:12
173. Silvia Rodriguez 1:22:25
174. Ainhoa Santano 1:22:39
177. Maddi Berastegi 1:24:24
196. Irati Flores 1:32:13
197. Maialen Maiza 1:32:13
207. Irati Lakuntza 1:35:34
210. Soraida Sanca 1:40:19

TXIRRINDULARITZA
Egoi Urtasun, i zaro Etxeberria eta Unai Gomez lehen sakandarrak izan ziren
Maider Betelu Ganboa UHartE araKil Aralar Txirrindularitza Taldeak larunbatean antolatutako I. San Migel Kronoigoera arrakastatsua izan zen. Kadete mailan 88 txirrindulari igo ziren Uharte Arakilgo zubitik San Migeleraino, eta juniorren mailan, 32. Lehen mailako San Migel portua igotzeak nahikoa meritu badu –10 kilometrotan %7,8ko batez besteko malda du–, eta horri larunbateko sargoria gaineratu zitzaion. Zalantzarik gabe, proba oso gogorra izan zen. Antolakuntzakoak pozik zeuden. "Duela 30 urte Uharte Arakilgo festetan antolatu zuten lehendabizikoz San Migelgo Kronoigoera, Uharteko plazatik abiatuta. Nik neuk oraindik gogoan dut. Aurten, herriko obrak direla eta ezin izan dugu plazatik abiatu, eta zubitik atera behar izan dugu. Uste dugu neska-mutilendako esperientzia ederra izan dela; gogorra, baino ederra" azaldu zuen Aralar klubeko presidente Omar Sanchezek.
Denborak
Aurtengo Itzulian 19 urteko Paul Seixas-ek San Migel igotzen errekor berria ezarri zuen (24:56),
FUTBOLA

justu portuko igoera iragartzen duen karteletik. Larunbatean aritu zirenak minu batzuk gehiago behar izan zituzten, baina berotzarra eta distantzia pixka bat gehiago zutela kontuan hartuta, ederki aritu ziren.
Mutilen kadeteetan Hugo Alonso (Erro y Eugui) bikain aritu zen (34:05). Minutu pasa atera zion Daniel Casasi (Huesca la Magia, 35:09). Lehen sakandarra Egoi Urtasun izan zen (Quesos Albeniz, 36:36). Gainontzeko sakandarrak oso fin aritu ziren: Akior San Roman 12. (38:46),
Xabier Gorriti 13. (39:24), Mikel Casado 18. (40:06), Ekaitz Zufiaurre 22. (41:05), Iker Agirre 25. (41:33), Daniel Curiel 35. (43:35) eta Unax Galardi 37. (44:10). Nesken kadete mailan Noa Garcia (Timac Agro Ermitagaña) izan zen azkarrena (53:44). Bere bi taldekide sakandarrak ederki aritu ziren. Izaro Etxeberria bigarren izan zen (54:22), eta Ane Rubio hirugarren (57:57). Juniorretan Conor Aranburu (Zu eta Biok) izan zen protagonista (32:57). Aratz Gurrutxaga taldekideari 2 minutu pasa atera zizkion (34:27). Bost sakandar Top10ean sailkatu ziren: Unai Gomez bosgarren (35:24), Urko Oiarbide seigarren (36:09), Mikel Arrizabalaga zazpigarren (36:09), Ekai Erdozia bederatzigarren (36:24) eta Manex Huarte hamargarren (36:33). Gainontzekoak, oso fin. Javier Arenal 13. sailkatu zen (37:43), Janitz Zufiaurre 15. (38:03), Unai Okariz 16. (38:27), Xabier Curiel 17. (38:30), Unax Etxeberria 23. (40:24), Oier Pagola 24. (40:46), Alex Gonzalez 25. (41:33), Ibai Galarza 27. (42:51) eta Asier Flores 29. (44:22). Gaur kadeteen 8. Urdiain Saria dago jokoan,17:30ean.

Eneritz Karasatorre, irteeran. Ekainaren 26an Nafarroako Futbol Gala ospatu zen Barañaingo auditorioan. Nafarroako Futbol Federazioak 2025/2026 denboraldiko futbol eta areto futbol talde txapeldun guztiak saritu zituen, 56 talde guztira. Ekitaldian Mikel Merino, Kike Barja, Saioa Larunbe eta Nerea Santesteban futbolarien, eta Asier Llamas eta
Dani Saldise Xotako areto jokalari irurtzundarren mezuak entzun ziren. Futbolean, Etxarri Aranatz taldeko bigarren mailako jubenilak eta erregionalak saria jaso zuten, eta areto futbolean Xotako jubenilak eta nesken lehen maila autonomikoko taldeak ere bai, liga irabazi eta mailaz igotzeagatik.
Ekainaren 26tik 28ra Gazte Dantzarien topaketa izan zen l akuntzan, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta. 70 bat dantzarik parte hartu zuten, eta, besteak beste, dantzaren inguruan eztabaidatu eta dantzak ikasi dituzte asteburu "intentsuan"
Erkuden Ruiz Barroso laKUNtZa Euskal Herriko Gazte Dantza Topaketak gazteak euskal dantza taldetara "hurbiltzea eta mantentzea" helburua duen EDB Euskal Dantzarien Biltzarraren proiektu bat da, Erika Garcia EDBko koordinatzaileak eta topaketen bultzatzaile nagusietako batek azaldu duen bezala. "Haur asko daude dantzan, baina adin batera iristean joaten dira. Kezka horretan, zergatik gertatzen den jakiteko, Gazteen Dantza Topaketa sortu genuen". 2023. urtean egin zuten lehenengoa, eta aurten, ekainaren 26tik 28ra, laugarren edizioa egin dute, Lakuntzan.
16 eta 26 urte bitarteko 70 bat dantzari bildu dira asteburuan, Lakuntzan, hemezortzi dantza taldekoak, "baina topaketetan parte hartzeko ez da dantza taldearekin parte hartu behar".
Sakanatik Irurtzungo Orritz dantza taldeko kideak joan dira, eta Lakuntzako Elai Alai dantza taldeak ere topaketaren ekimenetan parte hartu du.
Aurreko edizioak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan ziren, eta aurten Nafarroa "tokatzen" zen. "Lakuntza herri txiki bat da, gazteek askatasuna behar dute baina, aldi berean, kontrolpean izan behar ditugu, eta Lakuntzan, gainera, bertako dantzak daude". Lakuntzako Pertza dantza ikasi zuten, besteak beste. "Eta Arbizun festak ziren. Normalean aukeratzen dugu herri txiki bat baina giroarekin; dantzarien artean harremanak bultzatu nahi ditugu eta horretarako aproposak dira festak".
Hausnarketa
Ostiralean, Lakuntzara iritsi, eta "giroa berotzen" hasi ziren; elkar ezagutzeko dinamikak egin zituzten eta "Lakuntzako Pertza" dantzaren ikastaro txikia egin zuten, beranduago egin zuten aurkezpenean dantzatzeko. "Aurkezpenean saiatzen gara dantzariak parte hartzen; haiek dira topaguneko zati garrantzitsua, protagonistak". Aurkezpenean Anabel Arraiza komunikatzaile lakuntzarrak parte hartu zuen
ere. Ondoren, giro musikatua egin zuten trikitiekin, "abestuz eta dantzatuz". Ostiral "intentsua" izan zela esan du Garciak: "Afal ostean hausnartzeko dinamika bat egin genuen eta bi gai landu genituen: giroa, harrera eta jarraipena eta errepertorioa, beste dantza taldeekin trukeak eta dantzaz gain zer ekintzak egiten diren dantza taldetan". Gai horiek landu ziren aurretik dantzariek galdetegi bat erantzun zutelako, "haiek erabaki zuten horiek lantzea". Ondoren, Arbizura joan ziren, "eta giro ezinhobea izan genuen".
Dantza metodologia, material txokoa eta hausnarketa txokoekin hasi zuten larunbata gazteek. "Beste modu batean irakasteko moduan, arkuak apaintzeko tailerra eta zapia eta abarkak ongi jartzeko tailerra eta lehenengo eguneko gai horiek lantzen jarraitu genuen". Atseden arteko tartetxo bat izan zuten ere gazteek, Lakuntzako kaleetatik kalejira egin aurretik:"Lakuntzako dantza taldearekin batera egin genuen eta herriko plazan bukatu genuen". Bertan lau dantza ikasi zituzten: La jota del chocolate, Arku dantza, mahaigainekoa eta Trinidad de Kuartango . "Irakasleak dantzariak beraiek ziren; Agoizko dantzariak zeuden, eta haiek irakatsi zituzten". "Merezitako" afariaren ondoren Arbizura joan ziren.
"Nahiko nekatuta" zeuden igandean, azken egunean, eta GDTen hiru edizioetako ondorioak "modu bisualean" ikusteko aukera izan zuten parte hartzaileek. Aurreko urteetan landutakoa ikusi ondoren, bi galdera erantzun zituzten gazteek:
"Zer nahi duten haien dantza taldetan aldatzea eta zer egin dezaketen beraiek dantza taldean aldatzeko". Horrekin topaketa amaitu zuten.
"Hainbat gaztek lau edizioetan parte hartu dute eta gogoz jarraitzen dute, eta taldearen parte sentitzen dira". Haiek etorkizuna, eta oraina, direla esan du Garciak. Topaketan atera duten ondorioetako bat da "familiagatik edo tradizioa-
gatik" joaten direla dantza taldetara, eta gero giroagatik eta lagunengatik gelditzen direla, "komunitate handi baten parte sentitzen dira, eta Gazteen Dantza Topaketak hori nabarmentzen lagundu du".
Harro
Euskal dantzak duen erronkarik handien ikusgarritasuna dela azaldu du Garciak: "Oraindik ikusten da herri txiki batean dantza egiten baduzu arraroak bezala ikusten gaituztela; besteek beste gauza batzuk egiten dituzte; futbola da erregea, eta dantza egiten baduzu pixka bat desberdina bezala ikusten zaizu. Erronka gizartean dantzak beste era batean ikustea da". Dantzak merezi duen harrotasuna eta duintasuna aldarrikatzen dute, "bere lekua izatea. Lehen dantzak topean zeuden, baina gaur egun baztertuta sentitu dira". Barruan daudenak "harro" daudela esan du, "harro gaude, baina jende asko ez da hurbiltzen irudia hori delako".
Gaztetxoak direnean, eta nerabezaroaren ondorioetako bat ere bada, dantza taldeak uzten dituzte, "alde batetik ikusgarritasun horregatik, iskanbilak sortzen direlako ere, eta mutilen kasuan erreferente faltagatik". Ondoren, heldutasunean dantza taldeko kide izateko nahia "itzultzen" dela azaldu du Garciak, penarekin ikusten dute dantza egin ez izana. "Baina gaztetan ez da hori gertatzen".
Harremanak
"Hau ez da asteburu bateko ekintza bat, urtean zehar jarraitu behar dugu ateratako ondorioak lantzen eta harremanak egiten". Besteak beste, harreman horiek dantza taldeen arteko trukeetan lantzen dute.
"Ez da asteburu bateko ekintza bat, urtean zehar jarraitu behar dugu ondorioak lantzen"



11 GALDERA
ELISA VICENTE K-POP DaNtZaria
K-pop koreografiak erakusteko ' tik tok' kontua zabaldu du etxarrendarrak.
Haren ametsak Hego Korea bisitatzea, eta talde bateko dantzaria izatea dira
Erkuden Ruiz Barroso EtXarrEN
1
Noiz hasi zinen dantzan?
Txikia nintzenetik dantzatzen dut. Hamasei urterekin dantza akademia batean sartu nintzen. Herrian Txoripanak taldearekin dantzatzen nuen, koreografiak sortzen nituen. Urte asko dira.
2
Orain arte zein dantza estilo egin dituzu?
Gehienbat Hip hop egiten nuen, street style deitzen dena. Hip hop-aren barruan beste adar batzuk daude, eta hori libreagoa da, nolabait esateko. Gero K-poparen munduan sartu nintzen.
3
Zer da K-pop-a?
Pop estiloa da, baina Hego Koreako taldeak egiten duten musikari eta dantzari deitzen zaio. Gehienbat ezagunak dira haien dantzagatik; abestiak ere ezagunak dira, baina dantzak daude goren-gorenean.
4 Zergatik dira bereziak?
Kakotxen artean kopiatzeko errazak dira eta mundu guztiak dantza ditzake. Nik orain bakarrik dantzatzen dut, baina taldean egiteko dantzak dira. Orduan, dantza taldetan pertsonaia baten papera hartzen dute eta kopiatzeko errazak dira koreografiak eta posizioak eginak daudelako.
5 Zertan desberdintzen dira Hip hop eta K-pop estiloak?
Azken finean, nahiko antzekoak dira. Agian K-pop-a dibertigarriagoa da; oso dibertigarria da. Taldeen artean ere desberdintasunak daude; agian talde batzuk infantilagoak dira, publiko gazteagoari bideratuta daude, eta beste batzuk Hip hop-arekin antza gehiago dute.
6
Nola iritsi zen K-pop-a zure bizitzara?
Duela urte batzuk lagunekin
Youtuben bideoak ikusten geunden eta miniatura batean ikusi nuen: Blackpink. Atentzioa deitu zidan, bideoa ikusi genuen eta wow. Izugarria zen. Bideoklip oso polita zen, ongi egina, abestia ona zen... Dena.
7
Zein talde dira ezagunak? Zeintzuk jarraitzen dituzu?
Asko daude: BTS, hori oso ospetsua da; Stray Kids, Itzy, Cotis... Asko daude.
8 Kultura oso handia da, dantza ez ezik, zerbait gehiago egiten duzu?
Kultura oso handia dago K-poparen inguruan. Ez naiz zaleen talde bateko kide ofiziala, nolabait esateko, baina taldeak oso gustukoak ditut eta jarraitzen ditut. Diskoak erosten
(Errenta aitorpeneko itzulketa kontuan izanda)
ditut, merchandising ere erosten dut (poltsan eramaten dituen abeslarien photocard-ak erakutsi ditu) eta irailean Bartzelonako K-pop festibalera joango naiz. Janzteko moduan agian ere eragina dauka... Diskoak lortzea oso zaila da Hego Koreatik datozelako; orain eskatu eta irailean edo iristen dira. Madrilen eta hiri handietan K-pop dantza taldeak daude eta ikusten ditudanean esaten dut: nik hor egon nahi dut. Koreografien bideoak egiten dituzte. Bartzelonan lagunak egitea espero dut.
9
Zerbait berezia behar da K-pop dantzatzeko?
Erritmoa. Nire ustez, erraza da. Dantzaren arabera ere. Batzuk ez dakit infantila den hitza, baina pausuak errepikatzen dira eta errazagoak dira, eta gaztetxoek ere ikas ditzakete. Beste batzuk helduagoendako dira, maila gehiago behar da.
10 Zergatik erabaki zenuen TikTok kontua egitea?
Txoripan taldea utzi genuenean nik dantzatzen jarraitu nahi nuen, baina ez nekien nola. Gainera, orain lan egiten dut eta ez dut denbora gehiegi. Horregatik pentsatu nuen, agian sare sozialetara bideoak igotzen ba-

ditut? Horrela ere jende ospetsuak nire dantzak ikusteko aukera gehiago dago. Lehen K-pop-a ez zen hain ezaguna; aspaldi jarraitzen nuen baina nolabait ezkutuan eramaten nuen. Orain askoz ezagunagoa da. Ohikoa bihurtu da.
11
Etorkizunean zer espero duzu?
Nire ametsa K-pop dancer izatea da, hau da, talde bateko dantzaria izatea, beraz, TikTok ametsarekin jarraitzeko modu bat da. Bestela, herrian aukera gutxi daude. Amets hori
lortzeko dirua behar da, eta horretarako lan egiten dut, eta orduan dantza egiteko denbora gutxiago daukat. Dena dela, dantza egiteko denbora ateratzen dut, beti. Baina lehen baino askoz gutxiago dantzatzen dut. Txoripanekin zortzi ordu egon gintezkeen dantzan. Koreara joan nahi dut ere, noski. Hori ere ametsa da. Lehenengo Madrilera eta gero Koreara. Momentuz, bidaian; bertan lanen bat aurkituko banu... Ez dut pentsatzen ere; momentuz, bidaian.
Helbidea
Herria
Telefono zenbakia
Emaila
Bankuko kontu korronte zenbakia: ES
