Etxarri Aranazko osasun eskualdean murrizketak aurreikusi dituzte udarako / 5
ELKARTASUNA
Minbizia
duten haurren
elkartearen aldeko elkartasun ekimena Altsasun / 2-3
TXIRRINDULARITZA
Sakandarrak dena ematen ari dira Espainiako
Txirrindularitza Txapelketetan / 17
MENDI LASTERKETAK
Unzurrunzaga aitasemeak, mendi korrikalari saga etxarriarra sasoi betean / 18-19
BERTSOLARITZA
Bertso ipuin inprobisatuen saioak egin zituzten Sakanako
Bertso Eskolako bertsolariek / 22
ARTE ESZENIKOAK
'Sinfonika Afonika' clown eta zirko ikuskizun berria aurkeztu du Zirika Zirkus konpainiak / 23
Jai, jai, jai
aste guztiak balira jai
Urritzolan, Arruazun, Unanun, Arbizun eta Altsasun ospakizunak daude / 11-15
"Ikusgarritasuna eman nahi diogu Adano elkarteari"
ADRIAN CLAVER ALBA DaNtZalEKU saKaNa atlEtisMO talDEKO PrEsiDENtEa
Minbizia duten Nafarroako haurren aldeko elkartearen, a danoren alde
Bargagainera 24 ordutan 24 aldiz igoko dira. Garilaren 4an eta 5ean izanen da
Alfredo Alvaro Igoa altsasU
Esku artean duen erronkarekin, Bargagain 24, elkartasun pausoak, galtzak bete lan ditu Dantzaleku Sakana atletismo taldeko zuzendaritzak. Klubeko beteranoetako batek, Peio Bergara Garciak, "gazteek erronkari heldu izana eskertu" nahi izan du elkarrizketa hasi aurretik. Zer antolatu duzue? 24 igoera Bargagaingo gurutzera 24 ordutan. 24 kolektibo lotu ditugu eta bakoitzak igoera bat eginen du.
Nolaz bururatu zitzaizuen halakorik?
Irune Pain Urteaga altsasuarrari buruzko erreportajea ira-
kurri zuen Peio Bergara Garciak. Leuzemiari aurre egiteko tratamendua hartzen ari zen gaztea. Bergarak zerbait egiteko ideiarekin etorri zen. Hasiera batean, ideia lasterketa bat egitea zen. Baina lasterketa pila bat daude. Eta zerbait oso ohikoa zela iruditzen zitzaigun. Zuzendaritzan zegoen beste neska batek proposatu zuen: "zergatik ez duzu zerbait desberdina egiten, parte hartzaileagoa? Igoko gara 24 alditan mendira?" Primerako ideia iruditu zitzaigun. Nahiz eta erronka den, uste dugu posible dugula antolatzea. Noiz izanen da?
Garilaren 4an, larunbatarekin, 12:00etan hasiko da eta garilaren 5eko, domekako 12:00etan bukatuko da.
Zein da erronkaren helburua? Adano elkarteari ikusgarritasuna eman nahi diogu, eta haien lana ere agerian jarri nahi dugu. Helburua ere bada herri eta eskualde guztia honetan "bustitzea" eta egun polit bat antolatzea. Eta, horretarako, ahalik eta kolektibo eta talde ugari elkartzea Adanok egiten duen lan horri ikusgarritasuna emateko. Kirolaren ikuspegitik, ekimena ez lehiakorra da. Helburua gozatzea da, besterik ez. Eta 24 igoerak egitea. Orduro talde bat
Talde parte hartzaileak
Dantzaleku Sakana, Gautxori, Aitzkibil krosa, Ramos, CBASK, Iker Kirolak, pentsiodunen mugimendua, Altsasuko Peñak, Aizkorri kirol zentroa, Altsasu auzolanean eraikiz, Altsasuko rokodromoa, Altsasuko gaztetxea, Triku Trail, Altsasu kirol elkartea, Egubera kirol elkartea, herri eskolak eta guraso elkarteak, Etorkizuna dantza taldea, Altsasuko Mendigoizaleak, suhiltzaileak eta Nafarroako trail korrikalari gazteak. Erredakzioa ixterakoan parte hartzaile batzuek azken baiezkoa jasotzea falta zen.
abiatuko da mendirantz. Norberak igoera bere erritmora eginen du, ez dago ordutegi zehatzik horretarako.
Zer harrera izan du?
Oso-oso ona. Arrakastaz hiltzeko beldur ginen. Zuzendaritzan eta antolaketan jende gutxi gaude. Ideia plazaratu genuenean jende guztia, enpresak eta kolektiboak laguntzera animatu ziren. Ez genekien forma nola eman, nola batu kolektiboak, enpresak, tabernak, denda txikiak... "Nola sartzen dugu hori guztia 24 igoeratan", esaten genuen. Erronka handiena hori izan da, forma ematea 24 ordu horiei.
Nola egin duzue?
24 igoeretako bakoitzerako kolektibo edo pertsona talde bat lotu dugu. Enpresa handiek dirua jarriko dute eta, Korrikan egiten denaren antzera, igoera bakoitza babestuko dute. Horrela kolektiboak eta herriko eta eskualdeko hainbat egitasmok eta enpresek parte hartzea lortzen dugu. Tabernek eta denda
txikiek beste modu batzuetara parte hartuko dute. Horretaz aparte, kultur egitaraua egonen da: dantza taldeak, txaranga, bakarlariak... Beraz, aldi berean, kirol eta kultur egitaraua izanen ditugu.
Geroz, txanda guztiak bete dira? Bai, bai. Esan bezala, zailena egin zaiguna izan da bakarrik 24 talde edo kolektibo lortzea. Egitaraua, ordutegiak zehazten egon gara ondoren, bakoitzari gehien komeni zaion orduan jartzeko. Dagoeneko dena lotuta dago.
Zenbat parte hartzaile izanen dira guztira?
Galdetzen zutenean, kolektiboetako kideei erantzun genien: "gutxienez, bat. Gehienez, infinitua. Nahi duzuen guztiek parte har dezakezue". Badakigu kolektibo batzuetatik lauzpabost pertsona etorriko direla. Baina bakarren batek esan digu 50 inguru joanen direla. Horretaz aparte, herri igoerak egiteko tarteak utzi ditugu. Hala, jende guztia etortzera gonbidatu nahi dugu. Jakina, 24 igoeratako edozein igoeratan edonork parte har dezake. Hau da, kolektibo baten parte izan ez arren, igoera horretan parte hartzeko aukera izanen duzu kolektibo horren ordutegia zuretako egokiena bada. Geroz, igoerak ez daude kolektiboetako kideendako mugatuta. Bestetik, lagundu nahi dutenek dantzalekusakana. com/eu webgunearen bidez zero zenbakidun elkartasun dortsalak
"Helburua ere bada eskualde guztia honetan 'bustitzea' eta egun polit bat antolatzea"
a D ria N C laVE r al B a
ELKARTASUNA
Ekimenaren aurkezpenean antolatzaileak, elkarteko kide den familia altsasuar bat eta parte hartzaile batzuk izan ziren.
Beste aldetik, esker ona
Itziar Urteaga San Romanek eta Javier Pain Santanok bi alaba dituzte, Maialen eta Irune. Azken horri joan zen urtean leuzemia antzeman zioten. Irunek 16 urte ditu eta, kimioterapia tratamendua jaso ondoren, ospitaleko tratamendua uzten ari da gaur egun. "Gauzak ongi, udan etxean hartuko du medikazioa", esan du Painek. Ondoren gaitzari jarraipena egiteko mediku bisitak egin beharko ditu. Iruneri tratamendua bukatzeko gutxi falta zaiolako, familia pozik dago.
Familiako lau kideak egon ziren Bargagain 24, elkartasun pausoak ekimenaren aurkezpenean. "Zer iruditzen zitzaigun galdetu ziguten, eta poz-pozik hartu genuen ideia. Adano ikusgarri egiten duen edozeinekimeni ongietorria egiten diogu. Eta, gainera, Adanoren aldeko diru bilketa egiten da. Oso eskertuta gaude".
Urteagak esan duenez, "Adanok egiten duen lana izugarria da".
Azaldu duenez, elkartean gizarte langilea, psikologoa eta gizarte hezitzailea dituzte. Ospitalean zaudela, aurreneko egunean etortzen dira elkartekoak eta zerbait behar dugun galdetzen dute. Egoitza badute, baina ospitalean aritzen dira. Eta ondoren, jarraipena egiten dute". Painek azaldu duenez, "egoera berri baten aurrean zer egin jakin gabe zaudela, erabat galduta, Adanokoek familioi babesa ematen digute. Haiek bidea zehazten dute, zer pauso eman dituzun azaltzen dizu gizarte langileak. Bai elkartekoek familiari laguntzen diote. Eta, jakina, gaixo dagoen haur edo gazteari ere". Urteagak azaldu duenez, "gizarte hezitzailearekin ia beti oso ongi pasatzen du. Psikologoa familia osoari arreta emateko prest egoten da".
Painek Adanoko boluntarioen egitekoa "oso garrantzitsua" dela nabarmendu du. "Ospitalean egun asko pasatzera behartzen zaituen gaitza da. Guri familiak lagundu digu, baina elkarteko boluntarioak konpainia egiteko daude, zure egitekoak egiteko denbora emateko... Nahikotxo lagundu digute". Bestalde, ospitaleko egonaldietan egoera berean dagoen jende asko ezagutu dutela azaldu dute.
Nabarmendu dutenez, "elkartekoak oso eskertuta daude Altsasun antolatzen ari direnarekin. Aurkezpenean ezin izan ziren egon, baina igoeren egunetan bertan izanen dira". Urteagak elkartasun ekimenean lanean ariko da, segurtasun dispositiboan. Painek uste du igoeraren bat edo bi eginen dituela. "Horretarako motibazio handia dut, egia esan", gaineratu du.
"Jende gehiago animatuko
dela pentsatzen dut"
JOSE MIGEL LARREA ARAÑA PENtsiODUNEN MUGiMENDUa
Zergatik parte hartuko duzue?
Interesgarria da. Pentsiodunen mugimendukoei gizarte gaietan parte hartzea gustatzen zaigu. Ekimen egokia dela iruditzen zaigu.
Haur minbizi kasurik ezagutzen duzue?
Bai. Baita semea ere. Badakit zer den hori, bai. Horregatik motibazio berezia dut.
Suhiltzailea naiz. Bizi guztia jendeari laguntzen egon gara.
Orain ere bai.
Ekimenari buruzko zer iritzi duzue?
Ados gaude. Suposatzen dut jende gehiago animatuko dela izena ematera.
Bargagainera jotzen duzue normalean?
Ez, baina mendian asko ibiltzen naiz. Egunero-egunero Urbasara igotzen naiz. Geroz, ez daukat arazorik ez igotzeko ez jaisteko.
Ordu batean igo daiteke?
Bai. Batez ere kontuan izan behar da zer tenperatura dagoen, bero handia dagoen, zein txanda tokatzen zaigun.
Ordu batean igo, eta jaisteko ez dago inolako arazorik, ahal den bezala jaitsiko dugu.
Behin goian zer egiten duzue?
Mendia nire lekua da. Askatasuna sentitzen dut. Askotan bakarrik egote hori ongi etortzen zait.
Zer nahiago igotzea edo jaistea?
Igotzea gehiago gustatzen zait. Nire belaunak nahiko makal daude eta igotzea gustatzen zait.
Bidearen zein zati duzue gogokoen?
Azkeneko tontor horretan iturri moduko bat dago. Ez dakit nola dagoen. Urte batzuk dira hortik ez naizela pasatzen. Zuen ahaleginak zer ekarpen eginen du?
Batez ere, Adano ikusgarri egin. Egiten ari dena plazaratzea.
"Tontorrera iristean
ongi sentitzen naiz"
JUAN PEDRO ARITZ ANSO aitZKiBil KrOsa
Haur minbizi kasurik ezagutzen duzue? Ez.
Ekimenari buruzko zer iritzi duzue?
Santa Marinara igotzen gara, eta batzuetan
Bargagaineraino joaten gara, bai.
Ordu batean igo daiteke?
Tontorrera iristen naizenean ongi sentitzen naiz. Ez dakit zer den, baina sentipena ona da. Ez dakit adierazten zer den mendian nagoenean sentitzen dudana.
Zer nahiago igotzea edo jaistea?
Jaistea. Bidearen zein zati duzue gogokoen?
Zer distantzia dago Bargagainera? Foru plaza itsasoren mailatik 528 metrora dago, Bargagain, berriz, 1.156 metrora. Beraz, 628 metroko desnibela dago bi puntuen artean. Eta distantzia 4,2 kilometrokoa da. Igoera egiteko denbora mugarik ez dagoenez, presiorik gabe, bakoitza bere erritmora igo daiteke.
Jendea hori egiteko gai da? Bai, bai. Edozein erritmotara egokituta dagoenez, familiak, kirolariak... edozeinek egin dezake. Egiten erraza da. Eguraldiak baldintza dezake?
erosteko aukera izanen dute. Bost eurotan daude salgai. Bargagainera nondik abiatuko dira? Aurreneko igoera Foru plazatik abiatuko da. Gainerako igoera guztiak Irubide taberna-jatetxeko aparkalekutik abiatuko dira. Jabeak aparkalekua utzi digu egun horretarako. Handik abiatzeko guztia erraztu du. Eta azkenekoa han bukatu beharrean Foru plazan izanen du akabera. Guztia borobiltzeko, bai hasieran bai akaberan ekitaldi xume batzuk antolatuko ditugu. Esaterako, garilaren 4an, larunbatean, 11:30ean, hasiera ekitaldia eta omenaldia izanen dira. Eguerdian, aurreneko igoera abiatu ondoren, Sakanako dantza taldeen ikuskizuna izanen da. Arratsaldean, berriz, Irubideko terrazan disko jartzaileak izanen dira. Garilaren 5ean, domekan, azken igoera egin dutenei Irubiden harrera eginen zaie eta guztiok elkarrekin plazara igoko dira. Han, 12:15ean akabera ekitaldia izanen da. Beste ikuskizun batzuk ere lotzen ari gara oraindik.
Halakoak egotea ona da. Mendian ibiltzea eta laster egitea gustatzen zaigu. Eta aldameneko herrian bada, primeran.
Bargagainera jotzen duzue normalean?
Gure hasierako beldurra euria zen. Egun hauetan gure beldurra beroa bihurtu da. DYAk eta Gurutze Gorriak ezin dute parte sanferminetako prestaketak egiten ari direlako. Hala ere, segurtasun dispositibo handia prestatu dugu: hiru mediku, sei erizain, lau osasun teknikari eta suhiltzaile boluntarioak. Milagroko babes zibileko kideek haien segurtasun baliabideak utzi dizkigute: hiru krisi motxila, lau ohatila eta osasun materiala. Orotariko ibilgailuak ere
Oso entrenatuta egon beharra dago horretarako. Hori elitearendako. Guk parte hartzearekin nahikoa dugu. Nik behintzat ez dut martxa estutuko.
Behin goian zer egiten duzue?
lotuta ditugu. Espero dugu ezer ez gertatzea. Zortzi orduko txandetan ariko dira segurtasunekoak, zerbait gertatuz gero, aurre egin ahal izateko. Zuen "gurutze bide" horrek Altsasun zer arrasto uztea nahi zenukete?
Gure asmoa betetzea espero dugu. Hau da, Adano elkartea ezagutzen ez zuenak ezagut dezala, egiten duten lana ezagut dezala. Eta Bergarak esaten duen moduan: "kirolariak pribilegiodun jendea gara. Nahi dugunean eta nahi
Altsasutik Basaluzeko dorrerainoko tartea. Gainontzekoa aldapatsuegia da. Zuen ahaleginak zer ekarpen eginen du?
Adanorendako ikusgarritasuna lortzea. Gure ahaleginarekin elkartekoek bere eguneroko lanerako babesa jaso dezatela.
dugun bezala gure gogoko kirola egin dezakegu. Horregatik, orain egoera okerrean dauden pertsona horiei, gainera haur eta gazteak izanda, gure laguntza guztia eskaini eta animoa eman nahi diegu". Erakutsi nahi dugu guztion lan bat dela. Horregatik, Altsasu eta ibar guztia lotu nahi izan dugu. Zeren Sakanako hainbat taldek parte hartuko dute. Ibarraren zerbait izanen da. Sakanan elkartasunezko 24 ordu polit izatea nahi dugu".
ASTEKOA
Mitoaroa San Joan bezperan
RAF ATXURI
Iragan aste hondarrean gertatu da Mitoaroaren azken atala arrakasta eta ospakizun betean.
Bi sanmameskada bete Euskal Herriko hiri buruzagian ez, baizik eta planetako hiriburuan gauzatu da ikusgarria Donibane gauetik gertu-gertuan.
Emanaldiek ikusentzuleen mira eta txundimena erdietsi zuten, bai kontzeptu bisualarengatik, bai ikuskizunak zekartzan bestelako osagai eszenikoengatik, halako moldez non ez dakigun nola izendatu ikuskizun hau: opera distopikoelektronikoa, akelarre orwell-tar futurista, mezaberri paganoa, La Furarena edo Calixto Bieitorena ez den artefaktu performatiboa... Nolanahi ere den, euskal kultur ondarean mugarri itzela ezarri duen eszena-gertakaria da, zalantzarik gabe.
Eduki nahiz asmoari dagokionez, zalantza sortzen zait esan, iradoki edo transmititu nahi denaz. Euskal mitologia osagai batzuk bitarteko, eta gure historiako zenbait erreferente ekarriz (Orreaga , Iparragirre, Kortabarria/Iribar) hainbat hausnarbide politiko, espiritual eta filosofiko aletzen dira. Nik, ordea, ez dut garbi antzematen ideia edo xede hori. Munduak egun zeharkatzen duen distopialdiaz gogoeta indibidual eta kolektibo bat egiteko proposamena da? Orain arrakasta larri eta gaitzaren zukua eta salda liseritzeko aroa heldu zaio ZETAK-i, baita etorri diren kritiken (aldeko eta aurkakoen) edukia soseguz gogoeta egiteko. Itsasgora handia ekarri du honek guztiak. Lantegi eder eta galanta. Azken ohar bat. Asteburuko aldarrikapen edo akelarre neopagano hau katedral handios batean ospatu zen. Beraz kontuz, Reparaz ez ote duen joko, Lete eta Joxean Artze astindu zituen bezala itzulerazko epifania batek. Han izanik hona gara.
Itsasgora handia ekarri du honek guztiak.
Lantegi eder eta galanta
GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora.
Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, Na zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 altsasu / gutunak@guaixe.eus
Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Laura Olmos Aristorena gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus
Gurasoen presentzia eta jarrera eredugarria seme alaben bizitzan, prebentziorako tresna indartsuena delako
Afrikako esaera zahar batek honela dio: "haur bat hezteko tribu oso baten laguntza behar da". Ideia horrek gaur egun ere indarrean jarraitzen du, gogoraraziz heziketa eta zaintza ez direla banakako eginkizunak, baizik eta familia, komunitatea eta ingurune osoaren artean eraikitzen diren prozesuak direla.
Nerabezaroa etapa berezia eta konplexua da familia baten barruan. Aldaketa ugari gertatzen dira: autonomia handiagoa, lagunen eragin gero eta handiagoa, emozio biziagoak… Testuinguru horretan, askotan zaila izaten da nerabeei nola lagundu jakitea. Zalantzak, kezkak eta ziurgabetasuna ohikoak dira, baina garrantzitsua da gogoratzea inork ez duela prozesu honetan bakarrik egon behar.
Ikerketek argi erakusten dute familiek duten funtsezko papera. Nerabeek babes handiagoa dute komunikazio ona, konfiantza giroa eta erreferentziazko helduak dituztenean.
Gaur egungo gizartean gero eta nabarmenagoak dira nerabeen ongizate emozionalarekin lotutako erronkak, hala nola estresa, antsietatea edo presio soziala. Horiek guztiek eragina dute erabakiak hartzeko moduan. Aldi berean, datuek adierazten dute substantzien kontsumoa oraindik ere adin goiztiarretan hasten dela, askotan talde-dinamikekin lotuta. Horregatik, prebentzioa ikuspegi hezitzaile, hurbil eta epairik gabekotik lantzea ezinbestekoa da.
Testuinguru honetan, familiak indartzea funtsezkoa da, etxean elkarrizketa sustatuz eta epairik gabe hitz
HIZKETAN
egiteko eta entzuteko espazioak sortuz, seme-alaben egunerokoari, lagunarteari eta planei buruz interesa agertuz, muga argiak ezarriz segurtasuna eta erreferentziak eskaintzeko, eta, batez ere, helduen jokabidea beti eredugarria dela kontuan hartuz. Azken batean, nerabeak laguntzeko, ulertu behar dugu ez dagoela erantzun edo bide bakarra. Denbora, pazientzia eta konpromiso partekatua eskatzen duen prozesua da. Errespetuan, entzute aktiboan eta gertutasunean oinarritutako harremanek familiak indartzeaz gain, gizarte kontzienteago, enpatikoago eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestago bat eraikitzen laguntzen dute. Denen artean sortu dezagun eredugarria, koherentea eta arduratsua den tribu hori.
LAGUNTZAILEAK
Zuzentzailea: Maite Iparragirre Astitz
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275
Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Inprimategia: Zeroa Multimedia
GUAIXEk ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
komunikazio taldea
SAKANAKO PREBENTZIO ZERBITZUAK
HARA ZER DIEN
Etxarri Aranazko osasun eremuko
11 herritan murrizketak egonen dira udan
l akuntza eta Urdiain arteko herriei eraginen die osasun profesionalen faltak. Zuzendariak gerta daitezkeen egoeren berri eman du eta herritarrei kontuan izan ditzatela eskatu die
A.A.I. saKaNa Toki erakundeei eta herritarrei zuzendutako gutuna zabaldu du Etxarri Aranazko osasun etxeko zuzendariak. Osasun eremu horretako arduradunak jakinarazi duenez, "bai mediku bai erizain falta dela eta, osasun arreta emateko orduan aldaketa batzuk egin behar izan ditugu udan, batez ere garagarrilean, garilean eta agorrilean".
Etxarri Aranazko osasun eskualdeko arduradunak jakinarazi duenez, "baliteke zure erizainak edo betiko medikuak beste lankideren bat ordezkatu behar izateak egun berean eta,
beraz, beste kontsultategi batera joan behar izatea". Udan gerta litekeen beste bat da "herrietako kontsultategiak itxi behar izatea egunen batean, bertan betiko arreta emateko profesional nahikorik ez bada". Halakorik gertatuko balitz, "pazienteak osasun eremuko beste kontsultategi edo osasun etxe batera bideratuko dira". Zuzendariak argitu duenez, "administrariak jakingo du egun bakoitzean zein den barne antolaketa eta berak emanen ditu argibideak kasu bakoitzean". Gaineratu duenez, "baliteke egunen batean pediatrarik ez egotea, ezta pediatria-
Altsasuko mediku baten oharra
Altsasuko osasun etxean lau urte lanean daraman mediku batek jakinarazi duenez, arrazoi pertsonalengatik, aldi baterako lana utziko du hurrengo hilabeteetan. Bere pazienteei emandako konfiantza eskertu die eta bere lana hobekien egiten saiatu dela azaldu du. Gaineratu duenez, "Osasun sistema publikoaren defendatzaile irmoa naiz eta, bereziki, sistemaren oinarria den Lehen Arretarena". Azaldu duenez, "lana uzterakoan ni ordezkatuko nauen profesional bat izatea gustatuko litzaidake, merezi duzuen jarraipena eginen
lizuekeena. Baina Lehen Arretako pertsonal eta gerentziatik diotenez 'profesional falta' dagoelako ez da ordezkorik izanen".
Medikuak bere pazienteei eskaera egin die: "osasun segimenduan jarraipena bermatuko dizuen Lehen
ko erizaina. Beraz, zuen haurrak helduen familia medikuek artatu beharko dituzte".
Lehentasunak Osasun eskualdeko zuzendariak badaki "aldaketa horiek eguneroko osasun arretan sor ditzaketen ondorioak" zein diren, "baina gure esku dagoen guztia egiten ari gara horrek ahalik eta inpaktu txikiena izan dezan, eta kalitatezko arreta eskaintzen jarraitu dezagun". Horregatik herritarren "ulermena eta laguntza eskertzen" dituzte.
Jakinarazi duenez, "lehenetsiko dira itxaron ezin duten
Arretako medikua izateko duzuen eskubidea duzue. Eska ezazue". Sendagileak azaldu duenez, "zuen arretari jarraipen segitua egitea da zuen osasunean eragina duena: zuen larrialdietarako bisitak eta ospitaleratzeak murrizten ditu, gaixotasun kronikoen maneiua hobetzen du eta gaindiagnosia eta gehiegizko medikalizazioa saihesten ditu". Azkenik, medikuak esan duenez, "osasuna ez dago bakarrik osasun sistemaren menpe, baina espero dut merezi duzuen kalitatezko Lehen Arreta emanen zaizuela".
kontsultak eta saiatu beharko da ohiko analitikak eta urteroko errebisioak atzeratzen hilabete horietan". Aldi berean, osasun eskualdeko zuzendariak herritarrei eskaera egin die: "saiatu, mesedez, administrariei kontsulta arrazoi labur bat ematen, haiek bideratu ahalko dutelako ongien zein profesionalek eman dezakeen arreta zuzena". Azpimarratu dutenez, "administrarien lana ezinbestekoa da, eta halako kasuetan, are gehiago".
Zuzendariak gaztigatu duenez, "falta diren osasun langileen agendak berrantolatzen eta txandak kokatzen saiatuko gara egunero, aurrez emandako txandak eta kontsulta orduak normaltasunez jarrai dezaten". Azkenik, nabarmendu duenez, "urgentziazko arreta bermatuta egonen da une oro".
Etxarri Aranazko osasun etxea. ARTXIBOA
Gorritutako mendietako larreak abeltzainen kezka iturri
dira
Mendian euria maiz behar da, bestela lehortu egiten da. Eta garai honetan lehortzen denean, egoera txarra da. Euririk egiten ez badu okerragoa izanen da egoera hilabete barru
Alfredo Alvaro Igoa saKaNa Kalda ederra egun hauetakoa, berotea, eta arrastoa utzi duena Urbasa-Andia natur parkean.
Javier Saez de Jauregi Martinez de Gereñu Urbasa-Andia Larreen Batzordeko presidentea da. Berak azaldu duenez, "euririk egin gabe denbora asko darama, bero dezenterekin gabiltza eta lur gutxi dagoen eremuetan dena lehortu da. Ez dago belarrik. Lurra eta zuhaitzak dauden lekuetan badago, zerbait, batez ere Urbasan. Gainerakoan, arrasoetan, ez dago belarrik". Presidenteak ziurtatu duenez, "beti gertatu da horrela. Aurten aurreratu egin da. Halako urteak ere izan ditugu aurretik".
Larreen Batzordeko buruak esan duenez, "hasieran oso ongi jarri zen eta, orain, hilabete batean dena joan da". Argitu duenez, "belarra berriz ateratzeko euri asko-asko egin beharko luke urteko egun luze hauetan. Agorrilaren erdialdetik aurrera gaua nabari da. Euria egiten badu, gauez belarra hazten da. Baina hurrengo bi hilabeteetan, nik uste dut oso zaila dela belarra izatea". Saez de Jauregik zehaztu duenez, "berde dagoenean euriarekin nahiko azkar berpizten da. Baina arras lehortzen denean hazitik atera behar du belarrak, ez sustraietatik. Geroz, askoz gehiago kostatzen zaio".
Erabat gorrituta dagoen Andian azienda jatekoa opatzeko nola moldatzen den jakin nahi izan
dugu: "Bi aukera daude. Bata da azienda menditik kendu eta herrira eramatea eta han, eutsi diezaioten, belarra edo pentsua ematea. Bigarrena, mendira zerbait eramatean datza. Baina oso zaila da. Gauzak gaizki heldu direnean irtenbideak bilatu behar dira, eta bakoitzak jarraitzeko ahal duena egiten du. Egoera oso txarra da". Eta abeltzain bat baino gehiago azienda herrira jaistea pentsatzen ariko dela esan du. "Urte normal batean behiak lehenengo jaisten dituzte, behorrek gehiago eusten diote. Behiak dituztenek bazka gutxi ikusten dutenean azienda jaisten dutela azaldu du, "eta aurten jaitsiera aurreratuko dute".
Jakina, ez da gauza bera Andia eta Urbasa. Andian lur gutxi dago eta belarra finagoa da. "Eta ez da gauza bera azienda Urbasako arrasoan edo pagadian izatea azienda". Herrira ez badituzte eramaten, abereak mendian bazka bila mugitu egiten dira. "Hemendik hilabete batera janen zutena orain ari dira jaten. Geroz, ezer berezirik gertatzen ez bada, okerrago egonen gara hilabete barru. Estentsiboan lan egiten dugunok, zeruaren menpe gaude", azaldu du Saez de Jauregik.
Herrietako larreetan ere lehortea nabari da. "Okerrena hori litzateke, gerorako gordea zegoen belarra orain ematen hasi behar izatea". Izan ere, makina bat abeltzainek maiatza akaberarako belarrak eginda zituzten.
Sekula baino lehenago sartu dituzte fardo, bola eta paketoiak bordetan. "Belarra busti gabe hartu da eta hori gauza handia da. Duela hilabetera arte urtea ez zen txarra. Baina azken hilabeteko kaldarekin eta euri faltarekin..."
Edatekoa
Abereek jateko gutxi dute, baina ura badago mendian. "Oso negua ona izan da eta udaberrian nahiko euria egin zuen. Oraindik badago, baina horrela jarraitzen badu eguraldiak, ikusiko dugu zer gertatzen den!" Mendiko hainbat baltsa euri urez betetzen dira, eta horregatik euria egitearen garrantzian azpimarra jartzea. Aldaketarik ez bada, bizpahiru aste barru uraren kontua okertuko dela aurreratu du batzordeburuak. "Eta orain ez dago ongi", zehaztu du.
"Belarra berriz ateratzeko euri asko-asko egin beharko luke urteko egun luze hauetan"
"Hemendik hilabete batera janen zutena orain ari dira jaten. Aldaketarik ez bada, gero okerrago"
"Zeren euria egiten badu, egoera egun batetik bestera aldatu egiten da. Erautsi handiekin ura momentuan jasotzen da". Nahiz eta belar gutxi eta lehorra egon, ura falta bada, hori beste kontu bat dela esan du Saez de Jauregik. "Halakorik ez gertatzeko, azken urteetan saiatu gara gobernua baltsa gehiago egiten, edo daudenak handitzea eskatzen. Gauzak asko aurreratu dira azken 20 urtetan: baltsa gutxi zeuden eta urarena orduan orain baino premiazkoagoa zen. Asko aurreratuta ere, arazorik ez izateko behar dena ez bukatu". Horregatik, Landa Garapen Departamentuari mendia ur puntu gehiago egiteko eskatuko diote. "Edo egindako batzuk handitzea. Baltsak egiterakoan administrazioaren eta gure artean 'borrokatxo' bat izan da. Guk handiagoak egitea eskatzen dugu, ur erreserba handiagoa izateko. Baltsa oso-oso handiak egiten badituzu, hor ez da faltako. Horrelakorik ez dugu
lortu, baina eskaerarekin jarraituko dugu". Batzordeko presidenteak gaztigatu duenez, mendian belarrik ez egotea eta lehorte orokortua ez dira gauza bera administrazioarendako. "Lehorte garaietan Landa Garapen Departamentuak laguntzak ematen ditu.
Saez de Jauregik esan duenez, "klimaz asko dakitenek horrelakoak gerta zitezkeela iragartzen ari ziren duela urte asko. Nik uste dut eguraldiaren menpe gaudela. Suposatzen da beroteak gero eta gehiago izango direla. Horrek zaildu eginen du mendian belarra egotea. Esaten dutenez, gero eta okerragoa izanen da egoera. Baina aurretik ere urte askotan izan dugu belarra atera ez den udaberririk", memoria ariketa egin du batzordeburuak. Eta aurtengo udarekin kezka berretsi du: "kontua da egoera ez dela bukatu. Eta hemendik aurrera egun bakoitzeko eguraldiak aurrera begira asko suposatuko du".
Gorritutako larre bat Urbasan.
Behorrak gorritzen hasitako larrean bazkatzen.
Lakuntzako hilerrian berritze lanak
egiten ari dira
A.A.I. laKUNtZa
Lakuntzako Udalak kanposantuan lanak egiteko tramitazioa abiarazi zuen azaroan. Udalak lurpetik 27 gorpu atera nahi zituen eta horretarako familiekin hitz egin zuen, gorpuekin zer egin nahi zuten jakiteko: hezurtegira eraman, erraustu edo nitxo batean sartzea. Tramitazioak despedituta, aipatutako lanak apirilean hasi zirela azaldu du Oihane Uribetxeberria Garmendia alkateak.
Behin gorpuak aterata, guztia txukun uzteko lanak egin zituzten. Besteak beste, "panteoi zahar bat kendu da, espaloi berriak egin dira eta belarra jarri da. Jose Romero udal langileak izan
HONDAKINEN KUDEAKETA
da kisuskil lan guztiak egin dituenak eta aipamen berezia merezi du", esan du alkateak. Gainera, udalak garagarrilaren 13rako deitutako auzolanera agertu zirenetako batzuk hilerrian egon ziren belarra jartzen. Aurretik zenbait gremiotako langileak pasa ziren beraien egitekoak despeditzera. Lanek 18.000 euroko aurrekontua dute. Uribetxeberriak azaldu duenez, "Lakuntzan %60k gorpuak erraustu egiten ditu gaur egun. Hilerriko horma hobiak beteta daudenez, bi aukera ditugu: errautsak kolunbarioetan uztea, dezente hutsik ditugu, edo gorpuei lur ematea. Horretarako 30 toki daude".
Edukiontziak garbitzeko garaia
Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Zerbitzuak, bere urteroko mantentze lanen barruan, edukiontziak garbitzen ditu. Kamioi berezi batek barrutik eta kanpotik garbitzen ditu. Horretarako, ur beroa eta desinfekziorako produktuak erabiltzen ditu. Halako garbiketak urtean bitan egiten dituzte. Edukiontziak orain garbituta, hondakin organikoek usain txarrak sortzea ekidin nahi dute.
SEGURTASUNA
Zebrabide goratua eskolaren parean
Urdiaingo eskolaren parean aurretik bazegoen zebrabide bat. Baina duela bi astez geroztik, Elizpea kalean, eskola parean, ikastetxearen luzera eta kale guztiaren zabalera hartzen duen zebrabide goratua dago. Asfaltozkoa da eta gainean galtzadarrien moduko zoladura du.
Urdiaingo Udalak eskolaren parean egindako zebrabide goratu horrekin, motordun ibilgailuek eskola parean abiadura murriztea nahi du. Horrekin, ikasleen eta haien senideen segurtasuna handitu nahi du. Lanak 10.500 euroko aurrekontua izan du.
Lakuntzarrak auzolanean hilerrian belarra jartzen. UDALA
HERRI LANAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
PREBENTZIOA
"Egoera asko luzatu da, gehiegi guretako ere"
IOSUNE, LUCI ETA ERKUDEN irUrtZUN, EtXarri araNatZ Eta altsasU EsKUalDEEtaKO GiZartE ZErBitZUEtaKO JaiBUsarEN arDUraDUNaK
Jaibusean istilua izan zen otsailaren 22an. l arritasuna kontuan izanik, Jaibusik ez da Etxarrin gelditu, egileak agertu diren arte
saKaNa
Gaueko garraioaren arduradunek "Jaibus zerbitzua bide onetik joatea guztion esku dago", nabarmendu dute. Berriro ere eskatu dute "Jaibusaren erabilera egokia egitea eta zerbitzu zein bertako langileak errespetatzea, beraiei esker festetara segurtasunez joateko aukera emateko". Atzera ere, "Jaibusa ongi erabiltzen dutenei eskerrak" eman dizkiete.
Azken aldian zergatik ez da gelditu Jaibusa Etxarri Aranatzen? Altsasuko Inauterietako Jaibusean, 05:00etan, Etxarriko geltokian gazte batzuek autobuseko su itzalgailua lapurtu zuten eta kalean ustu zuten. Gidaria beraien atzetik kontu eske joan zen eta gazte batek gidariari kristalezko edalontzi bat bota zion. Jaibusaren antolakuntzak zerbitzua eta langileak babestu behar ditugu. Horrelako gertaerak daudenean, arduratsuak ere izan behar gara ondorioak onartzeko. Ikasketa bat da. Aurretik halakorik gertatu zen? 2004an, zerbitzuak 4 urte zeramatzanean martxan, istilu larriagoak izan ziren. Autobusean kaosa sortu zen, eta, ondorioz, zerbitzua bertan behera utzi behar izan genuen. Gizartearen erreakzioa oso positiboa izan zen eta zerbitzua berrezartzeko lan egin zen. Gazteek, politikariek eta familiek erantzun zuten, zerbitzua berrezarri ahal izateko, neurria ulertuz eta programa baloratuz, halako neurririk inoiz gehiago hartu behar izan ez izateko. Garrantzitsua da gazteek barneratzea Jaibusa guztiona eta guztiondako den zerbitzua dela eta denon esku dagoela egoki erabiltzea, jarraipena berriz ere kolokan ez egoteko. Noiztik ez da Etxarrin gelditu?
Ez da bitan gelditu: Lakuntzako Biltoki Egunean eta Altsasuko Alde Zaharreko festetan. Zergatik bueltatu da zerbitzua orain?
Istiluetan parte hartu zuten gazteei eskaera egin genien: modu arduratsuan gertakariak beraien gain hartzea eta dagozkien ondorioak onartzea. Egoera asko luzatu da, gehiegi guretako ere,
Jaibuseko autobusak Bakaikun geldirik. ARTXIBOA
baina, azkenean, arduradunek aurrerapauso bat eman dute eta onartu dute gertatutakoa. Jakina, antolakuntzan, prozesu luze honen ondoren, erantzun bat izatea ongi hartu dugu. Zer garrantzia du horrek?
Zailtasunak zailtasun, Jaibusak prebentziorako, mugikortasun segururako eta kohesio sozialerako tresna gisa duen garrantziaren inguruko eztabaida aberasgarria sortu da Sakanan.
Iritzi trukeak agerian utzi du Jaibusa funtsezko zerbitzu publikoa dela, ahalegin komunitarioz eraikia eta, horrexegatik, guztion konpromisoa eta zaintza behar duena.
Gertatutakoa jokabide oldarkor baten ondorioa izan zen, batzuetan ondorioak neurtu gabe erabakiak hartzera eramaten duen "harrotze" horren ondorioa. Neurri batean uler dezakegu gazte talde eta dinamikek nola funtzionatzen duten, baina ulertzeak ez du esan nahi pasatzen uztea. Horregatik, muga eta neurri argiak jarri behar dira horrelako gertaerak errepika ez daitezen, eta Jaibus zerbitzua eta erabiltzaile guztiak etxera segurtasunez itzultzeko ahale-
gina egiten dutenen lanaren balioa aitortzeko.
Erabaki erraza izan ez bada ere, prozesua oso baliagarria izan da alde guztiendako. Egoera horiek gerta daitezkeela ulertzeko aukera eman digu, baina baita horietako bakoitza komunitate gisa daukaguna ikasteko, hobetzeko eta zaintzeko aukera dela ulertzeko ere. Akatsa aitortzea, erantzukizunak hartzea eta nola jokatzen dugun berrikustea elkarbizitza osasuntsuago eta errespetuzkoago bat eraikitzearen alderdi bat da. Jaibusa egon ez denetan etxarriarrak nola moldatu dira?
Segur asko familiekin, Jaibusik ez dagoenetan bezala. Zerbitzua beti eman nahi genuke, baina aurrekontuak ez du ematen Jaibusa asteburu guztietan jartzeko, ezta jai bat egon daitekeen egun guztietan ere. Hala ere, eskertzekoa da Sakanako Mankomunitateak egiten duen ahalegina, ahal duen neurrian aurrekontu hori ia urtero handitzen duelako.
Erabiltzaileei, gurasoei eta herritarrei zer pentsatua eman die?
Biztanleria osoarendako ondorioak egon dira: etxarriarren-
dako zerbitzua aldi baterako etetea. Neurria beharrezkoa izan da ardurak hartzea bulkatzeko, baina gazteei, familiei eta komunitate dinamikari berari eragin die. Jaibuseko antolatzaileendako, zerbitzua eteteko erabakia ez da inolaz ere erraza izan, baina gertatutakoari modu justu eta hezigarrian heltzeko biderik egokiena zelakoan hartu zen.
Prozesuak ikaskuntza indibiduala eta kolektiboa ekarri du. Adierazi dugun bezala, gertatutakoaz pentsatzeko eta beharrez-
" Jaibusaren antolakuntzak zerbitzua eta langileak babestu behar ditugu"
"Erabaki erraza izan ez bada ere, prozesua oso baliagarria izan dela alde guztiendako"
ko eztabaida irekitzeko balio izan du. Hainbat iritzi sortu dira, segur aski neurriak bakoitzari eragiten zionaren araberakoa.Baina badirudi adostasuna dagoela: gertatu zena ez zen ondo egon.
Neurriak funtzio bikoitza bete behar zuen: kaltea konpondu eta, aldi berean, komunitate gisa gogoeta egitera bulkatu du, erantzukizunak hartu eta Jaibus zerbitzuari, hori posible egiten dutenen lanari eta, azken finean, erabiltzaile guztiei balioa eman. Prozesuak gogorarazten digu egoera zail bakoitza daukaguna zaintzeko eta elkarbizitza indartzeko aukera ere badela. Etxarritik kanpoko jendeak ongi ikusi zuen neurria. Nahiz eta pasa zena edozein herritan gerta daiteken, eta neurria bera izango litzatekeen. Etxarrin, herri kaltetu gisa, hainbat iritzi jaso ditugu, ados ez zeudenak eta berau ondo ulertzen zutenak, nahiz eta kaltetuak izan. Egileak agertu izan ez balira? Azkenean agertuko ziren konfiantza izan dugu beti, baita iritzi gehienak kontrakoak zirenean ere. Pausoak ematen joan ginen, eta, gure ustez, prozesu hori ondo bukatu da, baina akabera desberdina izan zitekeen. Horregatik, bereziki eskertuta gaude pausoa eman dutelako eta dena modu egokian konpondu ahal izan delako. Gertatutakoak gogorarazten digu egoera zail bakoitza aukera bihur daitekeela komunitate gisa hazteko, nola jokatzen dugun berrikusteko eta gure konpromisoak indartzeko. Zer behar da Jaibusa bide onetik joateko?
Zentzuz jokatzea eta duela 26 urtetik guztion ahalegin handiarekin aurrera ateratzen den zerbitzua zaindu eta baloratzea. Jaibusean, errepidean, bizitzan bezala denok gaude elkar konektatuta eta batek egiten duena beti dauka eragina besteengan, onerako eta txarrerako. Espero dugu esperientzia honek indartu egingo duela Jaibusa babesteko eta baloratzeko beharrari buruzko kontzientzia kolektiboa.
KOLABORAZIOA
"Estasi likidoa", arriskutsua eta ikusezina
Sumisio kimikoa erabiliz egiten diren delituek (bereziki sexu erasoak edo lapurretak) gorakada nabarmena izan dute azken urteotan. Farmako, droga edo beste edozein substantziaren bidez biktimaren gaitasun fisiko eta mentala murriztea da sumisio kimikoaren helburua. “Estasi likidoa” edo azido gammahidroxibutirikoa (GHB) da eraso horietan erabiltzen den substantzietako bat. Koloregabea eta zapore gutxikoa denez, edarietan oharkabean nahastea erraza da. GHBa “estasi likido” bezala ezagutzen den arren, ez du zerikusirik estasiarekin, anfetaminaren deribatu sintetikoa baita azken hau.
GHBa gure garunak sortzen duen GABA (azido gammaaminobutirikoa) izeneko neurotransmisorearen analogoa da. Neurotransmisoreak neuronak elkarren artean edo beste zelula batzuekin komunikatzen dituzten substantzia kimikoak dira, eta erantzunaren arabera kitzikatzaileak edo inhibitzaileak izan daitezke. GABA neurotransmisore
inhibitzaile nagusietako bat da nerbio-sistema zentralean. Hortaz, GHBa, GABAren antzekoa denez, garunaren funtzionamenduaren depresore gisa jarduten du, funtzio fisiologiko gehienak gutxituz edo blokeatuz. Azken aldian, sumisio kimiko kasuetan gammabutirolaktona (GBL) izeneko beste substantzia baten erabilera areagotu dela egiaztatu da. GBLa gorputzean berehala GBHan bihurtzen da eta, ondorioz, efektu berdinak eragiten ditu.
Dosi baxuetan GHBak, erlaxazioa, euforia edo desinhibizioa sor ditzake, estasiaren antzera, eta horiek lortzeko asmoz aisialdian ere kontsumitzen da. Baina dosi handiagoek zorabioa, goragalea, logurea, oroimengalera edo kontzientziaren galera ere sor dezakete. Efektu lasaigarriak edo euforia sortzen dituen dosiaren eta dosi arriskutsuaren arteko tartea oso txikia da; horregatik, dosia kantitate txikian igotzeak ondorio larriak sor ditzake. Gainera, GHBaren ondorioak areagotu egin
daitezke nerbio-sistema zentraleko beste depresore batzuk aldi berean kontsumitzen badira, hala nola alkohola, benzodiazepinak edo opiazeoak.
GHBaren efektuak kontsumitu eta 10 edo 20 minutura nabaritzen dira, 60 eta 90 minutu artean irauten dute, eta 3 edo 4 ordutan guztiz desagertzen dira. Oso azkar metabolizatzen den substantzia da, eta bere erdi-bizitza odolean (drogakantitatearen %50 desagertzeko behar den denbora) oso txikia da odoletik 8 ordutan desagertu
egiten baita. Gernuaren bidez dosiaren %2 bakarrik kanporatzen da kontsumitu eta hurrengo 12 orduetan. Epe luzera, 2-3 astetik aurrera, batzutan ilean ere aurki daiteke. Gainera, odol eta gernu laginen kontserbazio balditzek (tenperatura, denbora) GHB mailak aldatzea eragin dezakete.
Horrez gain, GHBak beste droga batzuk ez duten berezitasuna du: gorputzak berak ere GHB kantitate txikia sortzen du GABA neurotransmisoretik abiatuta.
Horrek zaildu egiten du kanpotik hartutakoa eta organismoak sortua den
Iturmendiko zortzikoa
Hamasei iturmendiar herriko zortzikoa ikasten ari ziren. Altsasuko Luis Mari Lopez de Goikoetxea zuten irakaslea eta larunbatero zuten dantza saioa. Iturmendiko zortzikoa 15 urte lehenago berreskuratu zuten herritarrek, baina gutxitan dantzatu zen eta, atzera ere, galdu egin zen. Garai batean herrian ospatzen ziren festetan dantzatzen zen zortzikoa, esaterako, San Migel, Trinitatea eta Karmengo Ama Birjinaren festetan.
bereiztea. Horregatik, odol edo gernuaren analisi toxikologikoetan GHBa detektatzen denean, fisiologikoa edo kontsumitutakoa den baieztatzeko, gutxieneko kontzentrazio balio bat gainditu behar duela onartu da. Esate baterako, ustezko sumisio kimikoaren 6 orduen ostean odolean 5 mg/L edo gernuan 10 mg/L baino kontzentrazio altuagoak aurkitzen badira, pertsona horrek GHB kontsumitu duela esan liteke.
Azaldutako guztiak bi erronka nagusi agerian uzten ditu. Alde batetik, beharrezkoa da analisiesparruan ikertzen jarraitzea, detekzio-metodoak hobetzeko, identifikazio-leihoak zabaltzeko eta emaitzen fidagarritasuna handitzeko, bereziki sumisio kimikoaren susmoa dagoen kasuetan. Bestetik, berebiziko garrantzia du odol edo gernu lagina lehenbailehen hartzea eta analizatzea GHB kontsumoa egon den baieztatzeko. Azkenik, funtsezkoa da gogoratzea sumisio kimikoaren prebentzioa hezkuntzan, kontzientziazioan eta autoprotekzio-neurrietan oinarritzen dela: edaria beti begi-bistan edukitzea, ezezagunen edariak ez onartzea eta zorabioa, logura bortitza edo oroimenhutsuneak agertuz gero, berehala laguntza eskatzea.
NORA UNCETA ZABALLA
NORA UNCETA ZABALLA
DUELA 25
Aiztondo peñak musika, poztasuna eta kolore arrosa Uharte guztian barna zabaldu zuen.
Igor Arrieta Lizarraga etxajuarekin eta bere omenezko kamixetarekin.
Lizarragan zortzikoa dantzatu zutenak. UTZITAKOA
Izurdiagan etxez etxeko mozorro errondarako gaia ipuinak, kondairak eta alegiak izan zen. UTZITAKOA
Basoko Itur Bedeinkatu dermioan elkartu ziren olaztiarrak. UTZITAKOA
Mendian bazkaldu ondoren, Jai Alai frontoian afaldu zuten lizerratarrak. UTZITAKOA
Arbizun kintoek Maria Lonbren Zaldiya dantzatu zuten. UTZITAKOA
Ermitatik bueltan suak saltatu zituzten arbizuarrek. UTZITAKOA
Irurtzunen, besteak beste, sorginen dantza izan zen. UTZITAKOA
San Joan bezpera festen aurretik elkartzeko aitzakia eman zien urritzolarrei. UTZITAKOA
Malen, Nahia, Irune, Ihart, Ane, Maren, Oskia eta Alaia izan ziren Urdiaingo 'Kantaita' abestu zutenak.
Iturmendin su inguruan ibili ondoren afaldu egin zuten.UTZITAKOA Altsasuko San Joan ermita parean surik ez, baina dantzak bai. Txipudian afaldu ondoren ziordiarrek sua piztu zuten. UTZITAKOA
URRITZOLA
Galtzagorri txarangak, atzera ere, Urritzolako festei soinu banda jarriko die
Taldekideen artean Patxi Catalan Egillor urritzolarra dago
Alfredo Alvaro Igoa URRITZOLA
Herriak dituen hogeita bat bizilagunetako batek garabia du eta hark festetarako edertu du Urritzola: kalean banderatxoak jarri dituzte, argiak eta pankarta. Izan ere, festak dituzte Urritzolan larunbatean. Eguerdian piztuko dute ospakizunei hasiera ematen dien etxajua. Eta istant horren ondoren jotzen hasiko da Galtzagorri txaranga. Auzatea girotzeaz arduratuko dira musikariak. Ehun bat pertsona elkartzen duen herri bazkariaren bazkalondoan musikariek beraien tresnak hartu eta urritzolarrek kanta edo dantza egiteko moduko doinuak joko dituzte. "Etxean jokatzen dute" Galtzagorri txarangakoek, azken hogeita pasa urteetan Urritzolan jotzen aritu baitira. Gainera, Patxi Catalan Egillor kidea urritzolarra da. "Urritzolarrak dantzariak dira, eta pieza batzuk kantatzera animatzen dira", azaldu Catalan.
Egun 76 urte dituen Catalan txarangako sortzaileetako bat da. Duela 40 urte lagun kuadrilla batek txaranga sortzea erabaki zuten. Ez zekien musika jotzen,
"baina emanaren emanaz, instrumentua jotzen ikasi nuen".
Geroz, musikari autodidakta da urritzolarra. Catalanek bonbardinoa jotzen du gaur egun, baina hasi, tronboia jotzen hasi zen. Gerora bonbardinoa eta helikoia jo izan ditu. Txarangaren izena euskal mitologiako liburu batetik atera zuten: galtzagorri. Izena gustatu, eta gaur arte.
Txarangaz
Catalanek azaldu duenez, "gaur egun 15-17 musikarik osatzen dugu txaranga. Kide beteranoak sei edo zazpi gara, jotzen jarraitzeko animoa dugu". Txarangako gainerako kideak aldatzen joan dira. Urritzolarrak nabarmendu duenez, "gaur egungo txarangara etortzen direnak musika ikasitakoak dira, musikari onak dira".
"Martxa jaitsi dugu. Baina txaranga eskaera handia dago. Askotan deitzen digute"
"Festetako San Pedro ermitako merenduan urdaia da gogotsuen dastatzen
dena"
PELLO BETELU GANBOA HERRIKO PARRILLAKO ARDURADUNA
Maider Betelu Ganboa ARRUAZU
Txarangak galtzak bete lan ibiltzen dira udan. "Lehen asko jotzen genuen, orain poliki-poliki ibiltzen gara, martxa jaitsi dugu. Baina txaranga eskaera handia dago. Askotan deitzen digute". Baina hutsik egiten ez duten hitzordu finkoak dituzte: Iruñea, Nabaskoze, Ukar, Zizur Nagusia edo Urritzolako festak. "Sanferminetan oso ongi pasatzen dugu", azaldu du Catalanek.
Jai egun horietarako prest egoteko Zizur Nagusiko lokal batean entseatzen dute Galtzagorri txarangakoek urteko astearte eta ostegunetan. "Jendeak denetarik duen errepertorioa eskatzen du: kalejirak, mexikarrak edo talde berrien piezak, esaterako: Zetak edo Extremoduro. Horregatik errepertorio oso zabala dugu". Horregatik errepertorioa berritzen aritzen dira.
Bonbardino joleak azaldu duenez, "festetan jendea gurekin kalejiran ibiltzen da. Eta nonbaiten gelditzen garenean jendea jota, porrusalda, mexikarrak edo bestelakoak dantzatzera animatzen dira".
Arruazuko San Pedroak gaur, ostirala, hasiko dira, San Pedro ermitara egiten den erromeriarekin. Santuaren aldeko meza elizkizunen ondoren merendu ederra prestatzen du herriak. Gazta eta ardoaz aparte, parrillan prestatzen diren urdaia eta txistorra dira bildutakoek gustura dastatzen dituztenak. Pello Betelu Ganboak urteak daramatza parrillaren arduradun. Noiz hartu zenuen parrillaren kargua?
Udalean lehen aldian sartu ginenean, 20 urte pasatxo. Ordura arte San Pedro festen bezperan ermitan gazta eta ardoa partitzen zen. Lehen aldiz udalean egon nintzenean ermitan parrilla jartzea erabaki genuen. Niri hor ibiltzea gustatzen zait, eta auzolanen truke hor egoten naiz. Herriaren aldeko zure auzolanak festetan eta sanjuan bezperan parrillaren kargu egotea dira?
Hasierako urteetan boluntario egoten nintzen, baina beranduago udaletik esan zidaten beti parrillarekin egoten nintzenez auzolanaren truke egingo genuela. Bestela ere, ez litzaidake asko axolako parrillan egotea. Arruazuko parrilla nolakoa da?
Parrila normala da. Hasieran burni txiki batzuk prestatu genituen parrillarako, harri batzuen gainean jarrita. Baina brasa oso ondoan gelditzen zen, eta haragiaren grasa edo koipea lasatzen hasten zenean sutan hasten zen. Sutik kendu behar genuen gero jarri... Altura pixka bat eman behar geniola ikusten genuen. Garai batean Iturgain
elkarteak iturrian barra bat muntatzen zuen festetarako, eta iturrian jartzen zen barra edo mostradore hura udaletxeko Kotxeran zegoen gordeta, hautsa pilatzen. Barra hura aprobetxatu genuen eta aldamio batekin bi alturetan jarrita, parrilla prestatu genuen. Nahiko errudimentarioa da, baina funtzionatzen du. Parrilla gora jasotzen duzu hala behar denean, eta ongi helduta geratzen da. Jendeari zer gustatzen zaio gehiago, txistorra edo urdaia?
Urdaia esango nuke, txistorra ohikoago delako. Gainera, urdaia brasan jatea ez da zartaginean egindakoa jatea bezala; ez du zerikusirik. Lehendabiziko txistorra prestatzen dugu, apropos, bestela txistorra soberan gelditzen delako. Eta ondoren urdaia. Ermitako merendurako uste dut 15 kilo urdai, 5 kilo txistorra eta zortzi gazta banatzen direla, halakoren bat. Eta eztarritik ongi pasatzeko ardoa, Arruazuko zilarrezko barkilloetan, ura eta freskagarriak.
Normalean dena bukatzen da? Bai. Egun horretan ez dago kolesterolik, dietarik ez ezer (karkar).
Noiz pizten duzue sua?
Kontrolatuta dugu, sua bi ordu lehenago egiten dugu, horrela brasa dezentea dugu. Gainera, brasa atera eta bazter batean uzteko aukera dugunez, brasa gehiegi badago, soberan dagoena atera eta listo.
Zein da parrillaren sekretua? Brasa ona izatea eta... Gainean egotea. Uneoro gainean egotea.
Pello Betelu Ganboa, San Pedro ermitako merenduko
ARRUAZU
Galtzagorri txaranga. Patxi, txanoarekin eta ttattar gorriarekin erdialdean. UTZITAKOA
Parrilleroak zerbait jateko tartea izaten du?
Asko ez dut jaten, egia esan. Parrillan hasi baino lehenago gazta puskaren bat jaten dut, eta gero lanera. Baina esaerak dioen bezala, banaketan dagoenari zatirik onena tokatzen omen zaio (kar-kar). Parrilla berean ateratzen dira oso eginak dauden zatiak, horren eginak ez daudenak... Erretilura ateratzen ditugunean prestatzen gaudenendako pusketa batzuk uzten ditugu, gutxienez kapritxoz jateko, bakoitzari gustatzen zaion moduan. Gehiago eginda, gutxiago... nola gustatzen zaizu?
Niri urdai txigortuak ez zaizkit gustatzen, baina jende askori karras-karras egitea gustatzen zaio. Hozkatu eta gutxienez ez dadila urdaia hautsi, hala gustatzen zait niri. Batzuk nahiago dute beltza bezalakoa egotea. Niretako, ordea, horrek ez du graziarik. Prestatzen gaudela, pixka bat txigortuta dagoela
kanpoko catering bat etortzen da, Euskal Parrilla. Udaletxeak mahaiak jartzen ditu eta beraiek zerbitzatzen dute.
Festetako azken egunean bazkaltzeko, herri paella. Hor ere ibiltzen zara? Duela urte batzuk azken egunean kuadrillen bazkaria egiten genuen. Baina azkenaldian bizpahiru kuadrilla biltzen ginen, beste batzuk esaten ziguten ez zutela jenderik... eta Aitor Satrustegirekin hizketan pentsatu genuen: “eta denondako paella batzuk egiten baditugu?” Udalarekin hitz egin genuen, baiezkoa
eman, galdegin ziguten ea boluntarioak bagenituen eta Aitor eta biok atera ginen. Gero jendea batu zitzaigun laguntzera, eta Fermin, Eugenio... eta inguruan dagoen jendea hurbiltzen da. Batzuek mahaiak jartzen dituzte, beste batzuek entsalada prestatu... 20-30 lagun elkartzen gara. Paella, haragizkoa edo arrainezkoa? Oilasko paella egiten dugu beti. Arraina, ekonomia, badakizu! (kar-kar). Bazkariarengatik 5 euro kobratzen hasi ginen, eta orain 10 euro kobratzen dugu. Entsalada, paella, izozkia eta
kopa. Elkarteak bi paellera handi ditu, guk beste bat, eta beste etxe batetik beste bat ekartzen dugu. Guztira 11 kg arrotz prestatzen ditugu. Arruazuko festetako zein momentu gustatzen zaizu gehien? Ermitakoa. Festetako ostirala. Festak topera hasi, eta beste egunetan martxa jaitsita aritzen gara. Zortzikoa dantzatzen dudan? Ez, erretiratu nintzen. Ermitatik jaitsita, dutxatu eta ni ateratzeko jada zortzikoa bukatuta dago. Gero batzen naiz festara, eta gustura aritzen gara.
ikusten dugunean ateratzen dugu urdaia.
Parrilleroaren laguntzaileak nortzuk dira?
Patxi Satrustegi, Jesus Mari Ganboa, Aitor Satrustegi, Fermin Goñi, Eugenio, udalekoak... eta arrimatzen den edonor. Jendea ez da falta laguntzeko.
Arruazun kargu bat duzue herritarrek, urtero etxez etxe pasatzen dena, urrenkeran: buuzeya, beste herri batzuetan almiante esaten zaiona. Buuzeyak festetan ardoa banatzen du. Parrillaren ardura duzunez, zuk ezingo duzu.
Urte batzuk pasatu ziren etxean tokatu zitzaigunetik, eta orduan alabak ibili ziren. Buuzeyak festetan ardoa banatzen du, eta urtean zehar udalak egiten dituen abisuak edo notak etxez etxe banatzen ditu: auzolanak, herri batzarrak, kultur ekitaldiak... Festetako igande gauean parrillada duzue afaltzeko.
Igandean herri bazkaria egoten da, eta gauean parrilla, baina
txistorrei buelta ematen.
Aitor Satrustegi, urdaia zerbitzatzen. Herri paellako sukaldarietako bat da.
Unanu etxez etxe
Etxeen izenak biltzen dituen posterra osatu dute unanuarrek
Erkuden Ruiz Barroso UNANU
"Aspalditik genuen Unanuko euskalkia eta ondarea sustatzeko zerbait egiteko ideia hori, ez agian poster moduko bat egitea, baina elkartean hizketan aritzen ginenean agian kamisetaren bat edo horrelako zerbait egitea aipatzen genuen". Azkenean, Unanuko etxeen izenen poster bat egin zuten. Bestetik, ekainaren 26tik 29ra ospatuko diren festetarako Unanu-ko kamisetak egin dituzte ere, eta janzteko deia egin dute.
Unanuko etxe gehienen izenak agertzen dira Aritz Irigoien ilustratzaileak egindako Unanuren posterrean. "Polita izan zen eta nahiko erraz atera genituen". Erorita dagoen etxeren bat, baina norbaitek bertan etxe bat zegoela ezagutzen zuen, "eta Lizernekoa deitzen zela", eta sartu dute ere. "Etxea fisikoki ez dago, baina sartu dugu". Unanuren historia, euskalkia eta ondarea ezagutzeko eta sustatzeko modu bat da: "Adineko jendea hiltzen ari da eta gero eta gazte gutxiago bizi da hemen; etorri berriek ere ez dute ezagutzen". Posterra "osooso polita" iruditu zitzaien.
Herria
Etxeen izenak biltzen eta posterraren sorkuntza prozesuan sei edo zazpi unanuar ibili direla esan du Marinek, "agian ilustratzailearekin hitz egiten bat egon zen, zerrenda egiten beste batzuk, kontsultak egin genituen hortik ere, eta agian gaur egun ezagutzen ez den etxe baten izena atera eta hitz bat eman zuen, eta oso ekarpen handia zen". Ilustratzaileak
lan handiegia izan". Urtean behin batzarra egiteko ohitura dute, "azken urteetan Gabonetako asteburu batean izaten da", eta bertan komentatu zen izenak jasotzen ari zirela eta norbaitek informazioa bazuen edo izenen bat eman nahi bazuen aukera zegoela, "gero agian etortzen zen norbait berak ez zekiela baina beste norbait ezagutzen zuela baietz...". Oso herrikoia izan dela aipatu du unanuarrak: "Jendeak aportatu du; talde bat egon da, baina herriak parte hartu du".
Izenak biltzen ari zirela, gauza "bitxiak" ezagutu dituztela kontatu du Marinek: "Etxe bat leku batean zegoen, erre zen, eta beste toki batean egin zuten etxea eta izena eraman zuen". Bestetik, duela hogei bat urte eraiki ziren etxeek ere izena jaso dute: "Batzuk izena zuten baina ez ziren ezagutzen, eta beste batzuk abizenen konbinazioarekin edo seme-alaben izenekin osatu dituzte izenak.
SAN JUAN ARBIZU
OSTIRALA 26
11:00 Herriko puzgarriak. 11:00 Kintoak eskean. 12:00 Haur jolasak eta ginkana. 12:30 Herri gosaria Alda Bideren eskutik.
13:30 Marrazki Bizidunak Etxarriko Koro txikiaren ikuskizuna. 17:00 Mus txapelketa. 18:00 Playback lehiaketa. 19:00 Arbizuko dantza taldearen emanaldia.
irudia egiteko, herriko eta etxeen argazkiak bidali zituzten, "eta gauzatxoak bidaltzen hasi zen, lehenengo zirriborroa, han eta hemendik tiratzeko, detaileak...".
Publikatu ondoren "oso polita baina akats txikiren bat" dagoela esan dute,"horrek ematen du aukera ikasteko eta zerbait gehiago egiten bada detaile txiki horiek zuzentzeko".
Momentu honetan Unanun dauden etxe eta borda guztiak agertzen dira posterrean. "Etxeen izenak jaso ditugu eta borda batena ere ateratzen da. Herrigunean daudenak eta Beriainera bidean dagoen etxe bat ere agertzen da". Unanun gaur egun bizigarriak diren 72 etxe agertzen dira, "baita izen gehiago ere". Etxe gehienen izenak ezagutzen zituzten, "egia esan, hori nahiko bizirik dago Unanun eta ez da
"Posterra atera dugun moduan, kamisetak ere atera ditugu; harrera polita izan dute"
Unanuko etxeen izenen harira bi unanuar etxeen izenak eta argazkiak egiten hasi ziren, "proiektu hori badagoela badakit; poliki-poliki egiten joaten dira lan asko delako eta denbora behar delako". Posterrak harrera "oso ona" izan du: ehun aleren eskaera egin zuten, eta bakarra gelditu da. A2ko tamaina du.
Sanpedroak
Ekainaren 29an izanen den San Pedroren egunaren harira ospatzen dituzte unanuarrek festak, eta aurten gaurtik, ekainaren 26tik, astelehenera ospatuko dituzte. "Unanuko festak herrikoiak dira, txikiak zentzu horretan. Beste herrietako festak direnez ez da hainbeste jende etortzen; baten bat etortzen da ohitura dutelako".
Festetako egitarauan urte batetik bestera aldaketa gutxi daudela esan du Marinek, baina beti mundu guztiendako zerbait egoten saiatzen direla: haurrendako, helduendako... Aurtengo berezitasuna Unanu-ko kamiseta da: "Posterra atera dugun moduan, kamisetak ere atera ditugu. Kamisetek ere harrera polita izan dute". Unanuarrak kamiseta erostera animatu dira, eta festetan janzteko deia egin dute. Unanu izena eta ikurrak ez ezik, mamuxarroaren irudia ere gehitu diote.
11:00 Herriko puzgarriak. 12:00 Herriko pilota partiduak. 12:00 Arbizuko erraldoiak Haize Berri dultzaineroekin. 12:30 Herri gosaria. 13:00 Sakana Kantuz. 13:30 Eingo taldearen ikuskizuna.
19:00 Buruhandiak. 19:30 La Banda del Jefe Bigun taldearen kontzertua. 20:00 Auzatea. 22:00 Zezensuzkoa. 00:00 Eztitan erromeria.
IGANDEA 28
11:00 Herriko puzgarriak. 12:00 Xapiru trikitixa eskola herrian zehar. 12:30 Lurralde ezberdinetako herri gosaria eta Arbizuko ardoaren dastaketa. 12:30 Piperropil tailerra. 13:00 Jaione, Jon eta semealabak kontzertua. 14:30 Haurren bazkaria. 15:30 - 19:30 Jolas parkea; uretako puzgarriak. 19:00 Buruhandiak. 20:00 Korrontzi Arbizuko eta Altsasuko dantzariekin. 20:00 Auzatea. 22:00 Zezensuzkoa.
Unanuko etxeen izenekin Arkaitz Irigoienek egindako posterra.
SAN PEDRO
FESTAK
OSTIRALA 26
15:00 Etxeko ateriak garbitu. 18:00 Suziria, herriaren etxean.
18:30 Meza, San Pedro baselizan.
19:00 Merendua, San Pedron. Oharra: baserritarrez jantzi.
20:00 2025ean jaiotakoei zapien banaketa.
21:00 Zezensuzkoa txikiendako.
21:30 Arbazuko Zortzikoa, herriko plazan.
22:00 Afaria, Itur Gain Elkartean.
00:30-03:30 Erromeria taldearekin dantzaldia eta jauziak.
12:00-14:00 Trikitixak. 12:00 Mus txapelketa Bonboren omenez.
16:00-18:00 Haurrendako jolasak.
18:00 Mus txapelketa Bonboren omenez finala.
18:30 Oberena dantza taldea.
20:00 Auzatea.
20:30-22:00 Tximista taldea.
00:30-04:00 Tximista taldea.
IGANDEA 28
11:00-14:00 Haurrendako jolasak.
12:00-14:00 Duo Chavela. 18:00-20:00 Joselu Anaiak. 20:00 Auzatea.
ASTELEHENA 29
12:00 Meza. 13:00 Luntxa.
SAN PEDRO EGUNA
ASTELEHENA 29
10:30 Udalbatza, Altsasuko Txistulariekin batera, San Pedroko zelaira abiatuko dira. 11:45 Auzatea eta zortzikoa. 14:30 Bazkariak. 17:00 Udalbatzaren agurra zelaian barrena.
17:00 Puruen banaketa.
20:00-22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
22:30-24:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
ARTXIBOA
ARTXIBOA
ARTXIBOA
ARTXIBOA
ATLETISMOA
Jon Gil lakuntzarra, La
Media San Fermineko 10 km-koan laugarren
Berotzarrari aurre eginez ehundaka korrikalarik parte hartu zuten La Media San Fermin proba entzutetsuan, Iruñean. Hiru distantzia ziren. 21 km-koa, La Media, Andoni Acebedok (1:10:54) eta Amaia Melerok (1:26:13) irabazi zuten. 10 kmkoan, El Calcetin, Iñaki Gerika (34:49) eta Nerea Jaso (40:17) gailendu ziren, eta 5 km-koan, La Alpargata, Yelko Pardiñas (19:25) eta Silvia Salanueva (24:01). Sakandarrak txukun aritu ziren. Aipatzekoa da Jon Gil lakuntzarra laugarren izan zela 10 km-ko proban (38:33).
PILOTA
San Ferminetako lau eta erdia du jokoan
Ezkurdiak Altsasun
Ezkurdiak finalerdietan egon nahi du.
San Fermin Lau eta erdiko Torneoan Joseba Ezkurdia arbizuarra igandean sartuko da lehian, Altsasun, final laurdenetan. San Juan egunean Eibarren jokatu zen final zortzirenetako irabazlea izango du aurkari, Zabala edo Dario, erredakzioa ixterakoan partida ez baitzen oraindik jokatu.
Zabala edo Dario arerio izan, lehia ikusgarria izango da Altsasukoa. Jaialdia 17:15ean hasiko da, eta lehen partidan Salaberriak eta Gaskuek Apezetxea II.a eta Erostarbe izango dituzte aurkari.
ARETO FUTBOLA
Xota bigarren mailara igo da
i rurtzundarrek i nter s ala 10 Zaragozari irabazita lortu dute mailaz igotzea
Maider Betelu Ganboa irUrtZUN
Ramon Lazaro kasuaren eztandak bete-betean harrapatu du Xota eta ordutik ez da giro klub berdean. Zorionez, nesken lehen maila autonomikoko Xota A taldeak zoriontasun apur bat ekarri du Tatono Arregik gidatzen duen klubera, nesken senior taldeak historia egin baitu: Xota A mailaz igo da, eta bigarren mailako taldea da.
Xota A-k denboraldi ikusgarria egin du. Nesken lehen maila autonomikoko lehen fasean, lehen multzoko lider izan zen, jokatutako hamabi partidetatik hamaika irabazita eta bat galduta. Bigarren fasean, igoera faseko multzoan jokatu zuen
Xota A-k eta jokoan zeuden hamalau jardunaldiak irabazi zituen, sekulako erakustaldia eginez.
Arerioa, Inter Sala 10 Zaragoza Horrela, bigarren maila nazionalera igotzeko fasea jokatu zuten irurtzundarrek. Inter Sala 10 Zaragoza izan zuten arerio. Joaneko partida Zaragozan jokatu zen eta 1-4 gailendu ziren irurtzundarrak, partida oso serioa jokatuz.
Leire, Alazne (2) eta Bari izan ziren golegileak. Itzuliko partida larunbatean jokatu zuten, Atakondoan. Partida estua izan zen, sufritutakoa. Hala ere, irurtzundarrak bikain aritu ziren eta 3-1 gailendu ziren, Alaznek, Maiderrek eta Leirek sartutako golei esker.
Beraz, Inter Sala 10 taldea mendean hartuta, mailaz igotzea lortu dute irurtzundarrek eta datorren denboraldian bigarren maila nazionalean jokatuko dute, guztiz merezita.
Burua ezin altxa
Ramon Lazaro kasuaren eztandak Osasuna Magna Xotak ia hitzartuta zituen bi fitxaketetan eragin zuzena izan du. Horrela, Marvin Ghislandi belgiarraren eta Carlos Bartolomeren kontratazio operazioak bertan behera geratu dira.
Altsasuko Nesken Futsal 12 Orduetan. "Beroa, baina giro ona, joko maila ikusgarria, kiroltasuna... izan ziren" dio Altsasu K.E.-ak. Mendialdea izan zen txapelduna, Mimica Caipiriñari irabazita. Atezain onena, Aguraingoa; jokalari onena, Mendialdeko atezaina; eta ospatze onena, Sinfurena.
Indar Gorriren txapelketa, bero sapa
Indar Gorri Osasunak Futbol 7 txapelketa antolatu zuen larunbatean Altsasuko Dantzalekuko futbol 7 zelai txikian. Beroa sekulakoa zen, zaplazteko galanta, baina hala ere hainbat talde animatu ziren zale gorritxoen aldeko txapelketara. Txapeldunek janari eta edari saskia eta txerrikumea jaso zituzten opari, eta txapeldunordeek janari eta edari saskia, egindako ahaleginari sari ederra.
AUTOMOBILISMOA
Garikoitz Flores txapeldun Etxalarren
Larunbatean XVI. Etxalarko Usategietara Igoera jokatu zen. Sakana Motorsporteko Garikoitz Floresek (Talex M3) erakustaldi ederra egin eta scratchean lehena izan zen (3:32.656), monoplazetan eta bederatzigarren klasean bezala. Bere taldekide Alberto Villar (BMW M3 E36) turismoen mailan hirugarren izan zen, scratchean bosgarren (3:41.326), eta Miguel Anton (BMW 330D) turismoetan bosgarren (3:46.897).
Jon Gil, helmugaratzen. IBOX
Xota A taldeak denboraldi ikaragarria egin du, dena irabazi baitu. XOTA
aurreko asteburuan Eskola arteko txapelketak jokatu ziren torrejon de ardozen
San Migelek ikusmina piztu du
Sakana Group-Aralar txirrindularitza taldeak erronka ederra plazaratu die kadete eta junior mailako txirrindulariei: ekainaren 27ko I. San Migel Kronoigoera. Erronkak ikusmina piztu du. 100 txirrindularik baino gehiagok eman dute izena. Uharte Arakilgo zubitik abiatuta, San Migelera igoko dira, banaka (10,28 km). Larunbatean 10:00etan hasiko da proba, eta 13:00etarako despedituko dela aurreikusten da.
Maider Betelu Ganboa saKaNa Aurreko asteburuan Espainiako Eskola Arteko Txirrindularitza Txapelketak jokatu ziren Torrejon de Ardozen (Madril). Infantilen eta kadeteen Nafarroako selekzioan bost sakandar zeuden. Infantiletan Javier Ramirez de Alda (Quesos Albeniz) eta Irei Sanchez (Sakana Group-Aralar), eta kadeteen mailan, nesketan Enara Perez eta Eider Razkin (Timac Agro Ermitagaña) eta mutiletan Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz). Gustura onartu zuten erronka.
BOTXA
Guille eta Iñaki, Iratxo Binakako Txapelketako botxalari finenak
Ekainaren 13an Binakako Iratxo Botxa Txapelketako finalak jokatu ziren izen bereko Irurtzungo elkarteko botxategian. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan, Mikel Goldarazenak eta Miel Ollok Florentino Beraza eta Lierni garaitu zituzten. Txapelketako final handia oso estua izan zen. Azkenik, Guillek eta Iñaki Joangok 20-16 hartu zituzten mendean Roberto Martil eta Iñaki Morillas. Sari emateak itxi zuen txapelketa, giro paregabean.
aritu zen, eta 21. postuan iritsi zen helmugara (1:28:02).
Kadeteen mailako neskek (35,83) perfil gorabeheratsuko etapa jokatu zuten. Euskadiko Noa Vega izan zen azkarrena (1:20:23); Enara Perez 33. postuan helmugaratu zen (1:20:30), eta Eider Razkin 54. (1:24:07).
Bestalde, uztailaren 2tik 5era Espainiako Eskola Arteko BTT Kanpamenduak antolatu dira Melillan, eta Nafarroako selekzioak hautatutako taldean Sakana Group taldeko Iñigo Otamendi dago.
Haurren mailako lineako lasterketan Fabian Garcia (Gaztela Leon) gailendu zen (27:26). Irei Sanchez 43. sailkatu zen (27:34) eta Javier Martinez de Alda 48. (27:34). Taldeka, Nafarroa hamahirugarren sailkatu zen. Kadeteen mailan, mutilen erlojupekoan Ekaitz Zufiaurre hamabosgarren sailkatu zen (14:14), Euskadiko Daniel Diaz txapeldunetik (13:08) minutu batera. Kadeteen lineako lasterketan (43,22 km) Murtziako Juan Bastida gailendu zen (1:27:28). Ekaitz Zufiaurre, atzera ere, fin
Helduenak, Sabiñanigon Ostegunean hasi ziren juniorren, afizionatuen eta profesionalen mailako Espainiako Txapelketak, Sabiñanigon. Ostegunean erlojupekoak jokatu ziren eta gaurtik aurrera lineako lasterketen txanda izango da. Juniorrak gaur lehiatuko dira, 23 urtez azpikoak larunbatean eta profesionalak igandean.
Mutiletan, junior mailan Luca Martinez eta Ekai Erdozia lehiatzen ari dira, eta afizionatuetan Aimar Tadeo, Ekain Imaz eta Mikel Uncilla, guztiak Nafarroako selekzioarekin. Profesionaletan Igor Arrieta eta Iker Gomez daude Sabiñanigon. Nesketan, juniorretan Eider Mazkiaran ari da Nafarroako selekzioarekin. Afizionatuetan eta eliteetan, aldiz, Nahia Imaz, Ane Berastegi eta Ane Beltran de Heredia daude Espainiako txapelketetan, bakoitza bere taldearekin.
Iker Mintegi, podiumean
Ekainaren 18tik 20ra jokatutako Route d´Occitanie lasterketan lan ezin hobea egin zuen Euskaltel Euskadik. Talde laranjak itzuliko talde onenaren saria jaso zuen. Iker Mintegik lan bikaina egin zuen eta hamabosgarren sailkatu zen sailkapen orokorrean.
Espainiako Txapelketetan lan ona egin nahi dute txirrindulari sakandarrek
Espainiako Eskola Arteko Txirrindularitza Txapelketan lehiatu ziren nafarrak, tartean sakandarrak. NAFARROAKO FEDERAZIOA
EUSKALTEL EUSKADI
Unzurrunzagatarrak, mendia eta ultra trailak
zainetan
a nder Unzurrunzaga
i urrebaso 40 urterekin mendi lasterketetan hasi zen. 26 urte hauetan bi semeak erakarri ditu
Maider Betelu Ganboa EtXarri araNatZ Igandean XII. Triku Trail mendi lasterketa jokatuko da Etxarri Aranatzen. Aitzakia ezin hobea herriko mendi korrikalari saga elkarrizketatzeko: Unzurrunzagatarrak.
Ander Unzurrunzaga Iurrebaso ezkiotarra da sortzez, baina Etxarri Aranatzera etorri zen, Camino Ganboarekin ezkondu baitzen. Bere burua mendizaletzat du. "Ni korrikalaria ez naiz sekula sentitu, ni beti mendizalea. Mendian, gora eta behera" hasi du elkarrizketa. 2000. urtean hasi zen mendian korrika egiten, 40 urte zituela. "Bi semeak dezente hazita zeuden. Aurretik Donostiako maratoia eta bestelakoak eginak nituen, baina batere seriorik ez. 2000. urte bukaeran esan zidaten Zegama-Aizkorri maratoia prestatu nahi zutela. Niri Aizkorri asko
gustatzen zait, eta nik proba hori egin behar nuela erabaki nuen. Halaxe hasi nintzen, Zegaman antolatu nahi zuten proba horren aitzakian".
Hasierak eta Beriain Ez zen zerotik hasi, aurretik mendian asko ibiltzen baitzen. Garai batean entzuten zen ia egunero igotzen zela Beriainera. "Egunero, ez, baina bai oso maiz. Ni Beriainera igo naiz urtean gutxi gorabehera 200 aldiz sei urtetan jarraian. Normalean Unanutik. Lanetik atera, haurrak eta beste antolatu, eta momentu bat hartzen nuen di-da egiteko. Denbora? Iturtxikitik Iturtxikira 47:50 minututan".
Aurretik sekula ere ez zen mendian korrika aritu. "Garai haietan mendian lasterka egiteak lotsa pixka bat ematen zuen. Mendian lasterka ari zinela, jendea zetorrela ikusten zenuenean gelditu, eta pausoan pasatzen zinen euren aurretik. Bestela pentsatuko zuten: hau erotuta dago!" Ordurako Lakuntzako Guardetxe Igoera eta Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorria bezalako lasterketak bazeuden, baina Unzurrunzaga ez zen aritzen. Hori azkar aldatu zen.
2002an, Guardetxen
2000. urtean bere kabuz prestatzen hasi eta gero, Ander Unzurrunzagak 2002ko ekainean egin zuen bere lehen mendi lasterketa, Lakuntzako Guardetxe Igoera, "oraingoaren aurretik egiten zena, soilik Guardetxera igo eta jaisten zena. Bosgarren sailkatu nintzen. Uste dut 58 minutu ingurutan egin nuela". Orduan ez ziren mendi korrikalari asko aritzen. Uztailean I. Zegama Aizkorri maratoian aritu zen. Lehen edizioan 226 korrikalarien artean 32. sailkatu zen Unzurrunzaga, "5 ordu eta 11 minutu, halako zerbait egin nuen". Eta urte berean, urrian, Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorrian atera zen, eta lasterketa irabazi zuen. "Horrek sekulako indarra ematen dizu. Ikusten duzunean aurrean zaudela, izen handiko mendi korrikalarien ondoan, hasieran
"Ni korrikalaria ez naiz sekula sekula sentitu, ni beti mendizalea"
Triku Traila, aurten ez
Igandean XII. Triku Trail mendi lasterketa 8:30ean abiatuko da Etxarri Aranazko kanpinetik. Bi distantziatan jokatuko da: betikoa (21 km, 1.269 m+) eta laburra (10 km, 524 m+). Unzurrunzagatarrak ez dira ariko, Torla-Ordesa ultra trailean egongo direlako. "Etxeko probak motzak dira, ez dira gure ezaugarrietara egokitzen, guri luzeak, 6-8 ordukoak doazkigulako hobe. Aritu izan gara, etxekoak direlako, baina aurten ez gaude".
kokildu bezala egiten zara, baina gero, aurrera egin, eta zergatik ez? pentsatzen duzu. 2015ean Izabako I. Camille Extreme ere horrela irabazi nuen".
Mendi lasterketek Unzurrunzaga guztiz harrapatu zuten. "Ni engantxatu nintzen, eta bi semeak engantxatu nituen". Bi semeak, Ander eta Josu, trailetan aritzen dira, baina Ander gehiago, Josuk hiru seme alaba dituelako, eta asti gutxiago. Lasterketa askotan Ander aita-semeak elkarrekin aritzea ohikoa da.
Ander aitaren zenbakiak 2000 urtetik 2026ra zientoka lasterketetan aritu da Ander Unzurrunzaga Iurrebaso. Hasieran denetariko distantziatan, baina denborarekin lasterketa luzeak nahiago ditu, mendi altuetan daudenak. Zenbat eta gogorrago, hobeto moldatzen da. Pirinioetan eta Europako Mendietan ohi-
"Proba luzeetan moldatzen gara ongi, mendian gora eta behera"
koetakoa da. Bere ibilbidean bost garaipen lortu ditu: Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorria, Lakuntzako Guardetxe Igoera, Camille Extreme eta Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa, bi aldiz. "Sarritan bigarren izan naiz, hirugarren, laugarren... " Horretaz gain, Nafarroako lau kopa eta Euskadiko hiru kopa irabazi ditu, eta Nafarroako Txapelketa, Izaban. "Euskadiko Txapelketa irabazi nuen, baina nafarra nintzenez, ez zidaten eman. Pena handia hartu nuen, baina, badakizu, federazioan nor egon, saria ematen dizute hala ez".
Hasieran senior mailan lehiatzen zen, orduan beteranoen maila 45 urterekin hasten zelako. Beteranoetan, erregea izan zen. "Beteranoetan dena irabazi dut, lasterketa askotan igo naiz podiumera. 2013.ean hamasei lasterketa egin nituen, eta horietatik hamahirutan lehen beteranoa izan nintzen, eta beste hiruretan bigarrena".
Zegama Aizkorri maratoia hamabi aldiz egin du, lehendabiziko sei ekitaldiak jarraian. "Orduan ez zegoen bertan sartzeko gaur dagoen borroka. Proba eginda, antolatzaileek bizkarrean jo eta esaten zizuten: ahal baduzu hurrengo urtean etorri!".
Hasieratik lehiatzen ziren korrikalariek dortsala ziurtatuta zuten, baina aurreko urtean huts egiteagatik, koinataren ezkontza edo meniskoko ebakuntza zela, 2016an dortsala
Josu Unzurrunzaga Ganboa, Ander Unzurrunzaga Iurrebaso eta Ander Unzurrunzaga Ganboa, aita-semeak mendian elkarrekin. UTZITAKOA
MENDI
galdu zuen. "Harreman handia nuen antolatzaileetako bati dortsala eskatu nion, aritu ez izanaren arrazoiak azalduta. Baietz... gaur arte".
Nolanahi ere, Zegaman zortzi podium ditu Ander Unzurrunzagak. "Beteranoetan hiru lehenengo postu, bi bigarren eta hiru hirugarren. Eta hori, niretako, handia da".
Ander Unzurrunzaga Iurrebasoren helburua lasterketak bukatzea izan da beti. "40 urterekin hasi nintzen, berandu, eta adin horrekin ezin duzu beste helbururik jarri. Bukatzea, hori da nire helburua. Soilik bi lasterketetan erretiratu naiz; bata Olaztin, kalanbre bat tarteko, eta bestea Zegama Aizkorrin, hipotermiak jota".
Ander semea
Ander Unzurrunzaga Ganboa, semea, 2015. urtean hasi zen mendi lasterketetan. Aurretik txirrindularitzan eta BTTan aritzen zen, eta haiek uzterakoan trailera batu zen. Txikitatik, jakina, mendira joaten zen anaia eta aitarekin. "Ni mendi lasterketetan aritzen naiz, baina aita baino askoz ere gutxiago". Aita ez dago ados. "Gaur egun zuk nik baino lasterketa bikotza eta gehiago egiten dituzu. Nik 65 urte dauzkat, 66 beteko ditut aurten, eta orain lasterketa gutxi egiten ditut, sei-zazpi urtean" aitak.
Semeak helburua argi du. "Kirola egin, eta lasterketa batzuetan izena eman, motibatzeko. Eta listo". Altueran jokatzen diren lasterketa luzeak ditu gustuko semeak, aitak bezala. "Pirinioetako edo Europako Mendietako lasterketak egitea gustatzen zait. Sakanan egiten diren probetan –Triku Trail, Lakuntza Aralar, Olatzagutia Urbasa, Mendira Joan Etorria...– aritu izan naiz, bertakoak direlako, baina korrika asko egin behar diren lasterketak dira. Niri gehiago gustatzen zait, aita bezala, distantzia luzeagoetan mendian gora eta behera aritzea".
Azken urte hauetan halako probetan aritzen dira batez ere, ultra trailetan edo proba luzeetan. Iaz Marbellan 64 km-ko Sierra Blancako Itzulia egin zuten, "oso polita, mendi askorekin", eta horretaz gain Canfranc, Valle de Tena, Sierra de Gredos, Javalambre, Comapedrosa, Cainejo, Pastoras de Portudera... sarritan izan dira.
Cainejon, ikaragarri Gehien gustatzen zaiena, hain zuzen ere, Asturiasko Cainejo erronka ultra da (52 km, 10.200 m desnibela). Maiatzaren 23tik 24ra jokatu zen, eta emaitza paregabeak lortu zituzten aitak eta bi semeek. Javier Agundok irabazi zuen proban (8:44:54), Ander Unzurrunzaga aita zortzigarren sailkatu zen (10:09:47, bigarren beteranoa), Ander Unzurrunzaga Ganboa semea hamargarren (10:16:33) eta Josu Unzurrunzaga Ganboa hamazazpigarren (10:40:52). Ikaragarria. "Oso gogorra da, espainiar estatuko teknikoena, Europako Mendietan. Hori beste mundu bat da" dio Ander semeak.
Pastoras de Portudera, Europako Mendietan egiten zena, oso gustuko zuten, baina bertan behera geratu zen Jokin Lizeagari gertatu zitzaionarengatik. Ibilbidea mozteko, xendatik atera zen Lizeaga, eta elurrak estaltzen zuen zulo batera erori zen. Lasterketa hartan zeuden unzurrunzagatarrak. "Bere atzetik zetorrena ez zen geratu ere egin, eta helmugan hirugarren izan zen. Deskalifikatu egin beharko lukete, mendian hori ez da jokabidea. Ni iritsi nintzenerako Aramendia zegoen berarekin, eta aurrera egiteko esan zidan. Laugarren izan nintzen. Berarekin inor geratuko ez balitz, agian Jokin ez litzateke hemen egongo".
Ekainaren 14an Camille Extremen lehiatu ziren aita-semea, Izaban. Probaren 20 urteak ospatzeko, Izabako Kirol Elkarteak omenaldia egin zien urte hauetako irabazle guztiei, tartean lehen edizioko irabazle Ander Unzurrunzaga Iurrebasori. "1 zenbakiko dortsala jarri zidaten, eta sekulako txantxak egin zizkidaten (kar-kar). Izabakoak oso jatorrak dira, jende ona". Semea 36. sailkatu zen (3:50:57) eta aita 79. (4:11:02). "Urteak probaren ondorengo errekuperazioan nabaritzen ditut; askoz ere gehiago kostatzen zait. Denboran ere bai. 2015ean Camille irabazi nuenean 3 ordura ez nintzen iritsi, eta aurten 4 ordu eta 11 minutu".
"66 urte beteko ditut, eta nabaritzen da: errekuperazioa, ziurtasuna..."
Egungoarekin, oso kritiko Unzurrunzagatarrek ez dute entrenatzailerik, ez dietistarik eta ez dira gimnasiora joaten. "Etxean prestatzen dena jan, eta aurrera". Aitak uste du 2009-2010 urtean iritsi zela trailaren booma, masifikazioa. "Hau erdi profesionalizatzen bezala hasi zen. Lehen korrikalari ia guztiak Euskal Herriko lasterketa gehienetan aritzen ginen, eta Piriniotakoetan. Orain, batek Espainiako Kopa prestatzen du, besteak Mundukoa, bestea Dolomitetara doa... profesionalak bailitzan, eta hemendik ez da inor bizi. Mendi lasterketek duten profesional puntu hori niretako penagarria da" argi du. Zegama-Aizkorri jartzen du adibide. "Mundu mailan erreferente izaten ari da, baina hemengo korrikalariek oso zaila dute bertan sartzea. Nahiago dute Italiatik edo Japoniatik korrikalari bat etortzea hemen inguruko onena joatea baino. Hori, garbi". Izabako omenaldian mendian eman den aldaketa izan zuten hizpide. "Dagoen elitismoa guztiz negatiboa da. Denak ados geunden". Hasierako korrikalarien filosofiarekin jarraitzen dute unzurrunzagatarrek. "Gimnasioa zapatzen ez dugun eta omega, kreatina, proteinak eta halakoak hartzen ez ditugun bakarrak izango gara. Denbora hobeak egiteko, indar ariketak eta serieak egin behar dira, baina nik argi dut: nahiago dut gimnasioan beharrean basoan egon, eta gutxixeago ibili" dio semeak.
Azkenekoak?
Asteburuan Torla Ultra Traila dute jokoan Ordesan (50 km, 4100+). Abuztuaren 9an Montlude Skyrace jokatuko du semeak Val d'Aranen, eta irailaren 11tik 13ra Canfranc ultra, biek. Aitak, geroz eta gertuago ikusten du erretiroa. "Lehen aldapa behera oso seguru eta azkar jaisten nintzen. Orain gehiago haztapatzen naiz, mendian ibiltzeko ziurtasun falta nabaritzen dut. Aurtengoa azkena izan daiteke, ikusiko dugu". Inolako traumarik gabe. "Nik ongi ikusten dut, baina berak erabakiko du. Mendira joateko aukera badago, lasterketak gutxienekoak dira. Nik argi dut berak bezainbat ez dudala iraungo" dio semeak. Camino emazteak bidea argi du, "orduan, semeei jarraituko diegu. Giro ona egoten da lasterketetan, ongi pasatzen dugu".
Aurtengo Camille Extremen 1 dortsala eraman zuen Unzurrunzaga aitak. IÑIGO PEREZ
Paraje ikusgarrietan aritzen dira unzurrunzagatarrak, garaiera handietan. UTZITAKOA
Marbellako Sierra Blancako Itzulia egin zutenekoa, Camino amarekin. UTZITAKOA
Hiru unzurrunzagatarrak, bideari ekiteko prest. UTZITAKOA
GANBAZELAIA
AGENDA
EMaGUZUE ZUEN EKitalDiEN BErri astEartEKO 13:00aK BaiNO lEHEN: Tel.: 948 56 42 75 / 661 523 245 / kultura@guaixe.eus
OSTIRALA 26
URDIAIN Tailerra. telarra eta kamiseta zaharrekin zerbait sortu.
11:30etik 13:30era, liburutegian.
LAKUNTZA Topaketa.
Gazteen Dantza topaketa, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta.
16:00 Dantzarien harrera, elkar ezagutzeko dinamikak eta lakuntzako pertza ikastaroa.
19:30 aurkezpen ekitaldia. 20:30 Herriko giro bira. 22:00 afaria.
23:00 Hausnarketa dinamika laburra.
ALTSASU Kontzertuak.
Euskal punk oi festa: arene 6 eta atturri taldea. Ondoren, Neurona ta erdi kolektiboren pintxada. sarrerak: 5 euro (lezea taberna).
Gaztetxean.
19:00 Pintxo potea. 20:30 Kontzertuak.
IRURTZUN Kontzertua.
Haize txikiak Bandaren kontzertua. 19:30ean, Gernika parkean.
LARUNBATA 27
LAKUNTZA Topaketa. Gazteen Dantza topaketa, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta.
LAKUNTZA Topaketa. Gazteen Dantza topaketa, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta: Gosaria, azken dinamika, bazkaria eta buelta.
08:00etatik aurrera, plazan.
ETXARRI Aranatz Mendi lasterketa. Xii. triku trail mendi lasterketa. Bi distantzia: ohikoa, 21 km eta 1300 metroko desnibela –Nafarroako rankingerako eta Euskal Herriko Koparako puntuagarria– eta laburra, 10 km eta 565 metroko desnibela.
08:30ean, kanpinetik.
URDIAIN Bisita gidatua. Urdiaingo karelabeen arrastoak ezagutu nahi? Ondoren, bermut eta pikoteoa. 12:00etan, Urriztiko auntzetxean.
ALTSASU Pilota. lau eta
Erdiko san Fermin torneoaren partidak: salaberria – Gaskue / apezetxea ii – Erostarbe; Ezkurdia – Eibarko irabazlea. sarrerak: 25 eurotik aurrera. 17:15ean, Burunda frontoian.
ETXARRI Aranatz
Kontzertua. Haize txikiak Bandaren kontzertua. 19:00etan, plazan.
IRURTZUN Kontzertua. Johnny B Band blues-rok taldearen kontzertua. 19:30ean, Pikuxar plazan.
ALTSASU Bakarrizketa. Eskailerapekoa idoia torregarai eta Mirari Martiarenaren bakarrizketa saioa. sakanako Mankomunitateak eta EHE Euskal Herrian Euskarazek antolatuta.
19:00etan, Gure Etxean.
OSTEGUNA 2
IRURTZUN Burutik taldearen kontzertu akustikoa. 20:00etan, Pikuxar plazan.
OSTIRALA 3
ALTSASU Hitzaldia. La Guerra Civil en Altsasu: represión, memoria y resistencia antifascista imanol satrustegi eta lisabe Velasco historialarien hitzaldia, sakanako Kontseilu sozialistaren Eten ez den haria, Gerra Zibili Goierri eta sakanan oroimena borrokan eraiki jardunaldiaren barruan. 18:00etan, Gure Etxean.
ErrENtaN EMaN Larunbeko apezetxean apartamentu txiki bat alokatzen da: pertsona batentzat egokia. 375 euro (gastuak barne). Leku polita, Iruñea eta Irurtzun artean, autopista hurbil. Lasaitasuna bilatzen baduzu, toki egokia aurkituko duzu. Interesa baduzu, Uztailan libre geratuko da. Euskaraz hitzegiten jakitea eskatzen da. 653 732 179.
LANA/NEGOZIOAK
laN EsKaiNtZa Irurtzungo Udalak klarinete irakasle plaza betetzeko oposizio lehiaketa deitu du: Informazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.irurtzun.eus web orrian.
Euskal Herriko hizkuntzen erabileraren kale neurtzaileak behar dira: Soziolinguistika Klusterrak sortutako lanpostuak dira bikoteka egiteko iraila eta urrian zehar, lan baldintza paregabeekin. Informazio gehiago nahi baduzu idatzi nafarroa.hekn@soziolinguistika.eus emailera edo deitu 674 345 749 telefonora.
Altsasuko Udalak Burunda frontoiko tabernaren kudeaketa emateko deialdia ireki du: Informazio gehiago eta izen emateak altsasu.eus web orrian.
IKASTAROAK
Ergoienako Udalak datorren ikasturterako ikastaroetan izen ematea zabaldu du: Yoga, hipofit, hipopresiboak eta dantza tradizionalen ikas-
ETXARRI Aranatz
Harrotasunaren txokoa. Ekainaren 29ra arte. liburutegian.
taroak antolatu ditu. Ordutegiak, prezioak, baldintzak eta izena emateko udalarekin harremanetan jarri.
Lakuntzako igerilekuan ikastaroak: Igeriketa eta aquagym eginen dira, goizez. Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, udaletxean edo www.lakuntza.eus web orrian
OHARRAK
Odol emateak Etxarri
Aranatzen: Ekainaren 29an, 17:00etatik 20:00etara, Osasun etxean.
Sakanako Mankomunitatearen Ur Zerbitzuaren abisuak telefonoan jaso daitezke: Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiako bizilagunendako. Whatsapp zerrendan alta emateko Mankomunitatean galdetu.
Olaztiko musika eskolan izen ematea zabalik: Informazio gehiago olazti. eus web orrian.
Irurtzungo Musika eskolan izen emateko epea zabalik: Informazio gehiago www.irurtzun.eus web orrian.
Altsasuko igerilekurako sasoiko abonuak salgai: Tarifak eta informazio gehiago Zelandi kirolgunean.
Arbizuko Utzubar Ekogunean konposta eskuragarri: Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak gogorarazi du, nahi duen guztiak urte guztian zehar konposta eskuragarri duela bertan. Informazio gehiago nahi duenak info.hondakinak@ sakana-mank.eus e-postara idatz dezala edo 900 730 450 telefonora hots egin dezala. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus
• astearteko 13:00ak arte jasotako iragarkiak bakarrik iragarriko ditugu.
• Guaixek ez du argitaratzen diren iragarkien ondorioz sor daitezkeen gorabeheren erantzukizunik.
ORDAINTZEKO ATALAK:
• Etxebizitzasaldu/Errentan.
• lokalak saldu/Errentan.
• irakaskuntza ("partikularrak") eman.
• salmentak, erosketak eta trukeak.
• iragarkiak Guaixe paperean eta
ARTXIBOA
IRAGARKI SAILKATUAK
Eskerrik asko denangatik, asko nehi dizugu Beti gukin Mari Jose Beloki Mendizabal
(Etxarri aranatzen, 2026ko ekainaren 16an)
Etxekuek
Zu irrifarra eta zu argiye gukin geldittuko die betiko Mari Jose Beloki Mendizabal
Aintzanen kuadrille
Mari Urrestarazu Fernandez
Gaur agurtzen zaitugu minez, baina baita eskerronez ere. Zure bizitzak erakutsi zigun amets egiteak merezi duela.
Altsasuko lagunak
ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus
Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.
Vii.urteurrena
Gure artean ez dago adiorik. Zauden tokian zaudela, beti nire bihotzean egongo zara. Maite zaitut
Zure kintoak
izar berri bat piztu da zeruan Etxarri aranatz Mari Jose Beloki Mendizabal
(2019ko ekainaren 25ean)
Ainhoa
Raul Andres Cuesta
KULTURA
Guztira, 80.000 bat pertsona izan ziren ZETAKek egindako Mitoaroa III ikuskizunean. Pello Reparaz eta taldeko kideekin batera, 150 pertsona baino gehiago izan ziren San Mamesen jarritako eszenatokian, tartean Arbizuko lagunak, Maixux Zugarramurdi eta alabak Sartagudako emakumeekin, Erramun Martikorena... Baita Samantha Hudson, Loles Leon edo La Revueltako Grison ere. Urtarrilean ikuskizun berria antolatu du.
Menopausiaren eragina muskulu, hezur eta bizitza kalitatean
Menopausia emakumearen bizitzako garai bat da, obulutegietako hormonajarduera murrizpena bereizgarri duena, eta estrogeno-mailak jaistea eragiten duena. Bizitza emankorrean sexu-hormona horiek emakumea babesten dute, baina menopausian hormona aldaketek asaldurak eragiten dituzte sistematikoki emakumearen gorputzean, arrisku kardiobaskularra handiagotuz eta muskulu/ hezur masaren galera eraginez. Alde batetik, muskulumailan, muskulu barneko koipea handitzen da eta proteinen sintesiak behera egiten du, sarkopenia-arriskua areagotuz.
Hezur-ehunean aldiz, areagotu egiten da kaltzioaren askapena eta gutxitu egiten dira D bitamina hartzaileak eta estrogenoak; horrek osteoporosia izateko arriskua areagotuz. Beraz, komeni da kaltzio, D eta K bitamina, magnesio, zink eta kobrean aberatsak diren elikagaien kontsumoa handitzea. Aipatu behar da esnekiak ez direla kaltzioa lortzeko iturri
BERTSOLARITZA
Ipuinak eta bertsoak
Bertso eskolak ipuin inprobisatu saioak egin zituen ikasturte amaieran
bakarra, eta horri lekaleak, arrain urdin txikiak, fruitu lehorrak, fruta lehortuak, hosto berdeetako barazkiak eta kaltzioz aberastutako landareedariak gehitu behar zaizkiola. Bestetik, larruazalean D bitamina sintesia hobetzeko, kaltzioa errazago xurgatzeko eta immunitate-sistema hobetzeko, egunero eguzkia gutxienez 15 minutuz hartzea gomendatzen da. Garrantzitsua da elikadura osasuntsu eta bizimodu aktiboaz jabetzea. Landare jatorrizko elikagaietan oinarritutako elikadura mantendu; frutak, barazkiak, fruitu lehorrak, lekaleak, zerealak eta horien deribatu integralak hartuz. Gainera, begetarianoak edo beganoak ez diren kasuetan, dieta koipe gutxiko esnekiekin; ondutako gazta, freskoa denarekin ordezkatuz adibidez, arrainarekin, ahal dela hegaztien haragiarekin, haragi koipetsuak eta prozesatuak saihestuz. Horrela errazagoa izango da gantzaren igoera kontrolatzea, etapa honetan ohikoa baita. Bestetik, saihestu koipe, gatz eta azukrean aberatsak diren ultraprozesatuak, nutrienteetan urriak eta dentsitate kaloriko handia dutelako. Azkenik, indar ariketek, hezurretan osteoblastoen aktibazioa eragiten dute, hezurrak osasuntsu mantentzen lagunduz.
Eneida C. M. eta E. R. B. saKaNa Sakanako Bertso Eskolak ikasturte amaiera berezia izan zuen: Bertso ipuin inprobisatuak. Bi saio izan ziren, ekainaren 10ean eta 11n, Lakuntzako eta Etxarri Aranazko liburutegietan, hurrenez hurren. "Ideia hau abiatu genuen egin nahi nuelako ikasturte amaieran zerbait, emanalditxo bat, eta honek aukera ematen zigun bertso eskola desberdinetako haurrak areto batean egoteko", azaldu zuen Saats Karasatorre bertso eskolako irakasleak GUAIXE IRRATIko Bertso plaza saioan. Ikasturtean ere "saltsa sortu" eta hainbat ekimen antolatu dituzte, eta denendako eskaintza "txukun bat" egiten saiatu dira, "adin guztietakoa".
Aurreko urteko ikasturte amaieran bertso-antzerki bat antolatu zuten, eta aurten Bertso ipuin inprobisatua. "Seguraski ez da izango berria, hemen dena asmaturik dago"; Sakanan, behintzat, lehenengo aldiz eign dute. Lan taldean aipatu zuten eta bertso eskolak eta bertsotan ari direnak elkartzeko eta saretzeko aukera ematen zuela ikusi zuten.
Ipuinak, bertsoak eta inprobisazioa. "Aukera ematen du aurretik ere pixka bat lantzeko; hala ere, dena momentuan egin behar dute". Bertsolari gazte bakoitzari ipuin bateko pertsonaia baten papera egokitzen zaio, eta Karasatorre ipuin kontalaria zen, eta pertsonaiaren bati hitz egitea egokitzen zitzaionean bertsotan aritzen zen gaztetxoa, "pertsonaien arteko elkarrizketak bertso bidez dira, inprobisatuta". Aurretik ez zekiten zein pertsonaia egin beharko zuten, eta ipuinaren "norabidea" ez galtzeko Karasatorrek kontaketa egiten zuen, bertsolari gazteek osatzen zuten kontakizuna.
Karasatorrek aitortu zuen, "ez naiz munduko ipuin kontalaririk onena", baina norbaitek hartu behar zuela paper hori; gainera, euskalkiak kontuan hartu zituen eta ipuinak horri begira moldatu zituen.
Guztira, 23 bertsolari gaztek parte hartu zuten Bertso ipuin inprobisatua saioetan; hamahiru Lakuntzako saioan eta hamar Etxarri Aranatzen, "ekipazoak", Karasatorreren esanetan.
Bertsolariak Lakuntzan aritu ziren bertsolariak: Ainere Igoa, Aner Arakauz, Euken Garziandia, Enaitz Ernaiz, Helene Zubeldia, Iradi Lanz, Lur Azpiroz, Malen Peña, Mattin Lazkoz, Niko Mikeo, Oskia Nikuesa, Sara Bergara eta Xabier Arkauz. Etxarri Aranazko saioko
Ipuinetako pertsonaien arteko elkarrizketak inprobisatutako bertsoak ziren
bertsolariak: Asier Ribero, Hodei Mena, Ihintza Badiola, Jon Oraa, Kai Rener, Nahia Mazia, Olaia Leitza, Oneka Gastaminza, Xabier Erreka eta Xumai Izagirre. Sakanako Bertso Eskolako talde desberdinak elkartu ziren, beraz, ikasturte amaierako emanaldietan; denak Karasatorreren ikasleak. "Batzuk oso hasiberriak dira; Altsasuko taldean ikasturte hasieran hasi ziren batzuk, eta beste lau bigarren lauhilekoan hasi ziren, duela gutxi". Bertso ipuin inprobisatuan parte hartzera animatu ziren, "animatu dira eta gogotsu ikusi ditut. Jarrera aldetik gozada da". Bertsolari gaztetxoek erakutsi duten jarrera nabarmendu du bertsolariak: "izena emateko orduan, gauzak egitera animatu dira, gurasoak ere eramateko eta ekartzeko prest daude... Eskertzen da".
Zirika Zirkus konpainiak lan berria aurkeztu du: ' s infonika a fonika'. Musikak batetik abiatu ziren clown eta zirkua uztartzen dituen ikuskizuna egiteko, "obran agertzen ez den musika bat"
Eneida C. M. eta E. R. B. iraÑEta Sinfonika Afonika lan berria mustu zuen Zirika Zirkus konpainiak ekainaren 7an, Irañetan. "Ez etorri sinfoniko bat ikustera, ez delako", azaldu du Ainhoa Juaniz Ezpeleta taldeko kideak. Ikuskizunak bizi diren herrian mustutzea gustatzen zaie, "aurre estreinaldia esaten diogu", nahiz eta aurretik konfiantzazko jendeari erakutsi dioten ere. "Oso pozik" geratu zirela esan du Juanizek, "jendeak barre egin zuen guk uste genuen tokietan, beste tokietan agian ez; gauza batzuk aldatu nahi ditugu eta beste batzuk gehiago entrenatu". Juanizek sekula egin duen gauza bat egitea egokitu zaio: "Musikak nik jartzen ditut eta sekulako beldurra nion, errespetua". Clown kalitate handiko ikuskizuna dela azaldu du pailazoak.
"Oso pertsonaia bereziak dira; gaur egun aldatzen ari da, eta kontserbatorioak irekiagoak dira, baina imajinarioan dago oso karratuak direla, gogorrak". Hortaz, Sinfonika Afonika -ko zuzendaria kontserbatorioko musikaria da, eta pixkanaka malgutzea lortzen dute, "eta karratutasun hori apurtzea". Zirika Zirkusen ikuskizun guztietan bezala, "mezuak botatzen" dituzte: "Mezu feministak, ez klasistak, eta ahal dugun guztia". Helburua jendea ongi pasatzea, baina atzean mezu bat egotea "guretzat oso inportantea da".
Amaia Leoz Aznarez, Luis Lainez Toboada Boli, Irati Aldaya Bernal eta Juaniz bera dira Sinfonika Afonika ikuskizuneko pertsonaiak: "Ikuskizun hau lauekin da; Marietak-en, egiten jarraitzen duguna, hiru gara; Fakirra bi dira, Pantxika ni...". Anima-
nimiento... Lan teknikoetan dagoen prekarietatea adierazi nahi dugu. Batek lan pila bat egin behar dituela, autoproduzitzen garela...". Emakumeak ere teknikariak izan daitezkeela erakutsi nahi dute pertsonaia horren bidez. "Nire rolloa da, jendearekin egoten naiz...". Lan "serioagoa" besteek egiten dutela aitortu du, "nahiz eta oso zenbaki komikoak egiten dituzten"; bere papera "aldakorragoa" da. Ikuskizun honetan egotea "luxu" bat dela esan du Juanizek.
Klik
zioetan, organikoa denez, hiru edo lau izan daitezkeela azaldu du Juanizek.
Clown
Ikuskizun berrian hiru kide izan behar zirela azaldu du pailazoak, "baina nahi zuten ni egotea. Nik ez nuen parte hartu nahi, gustatzen zitzaidan haien rolloa , eta ikusten duzuenean pentsatuko duzue: Zer pintatzen du honek hor?". Hiruren artean "oso material polita" zutela esan du Juanizek, "hiru clown oso clown dauzkate; zenbaki oso onak. Kalidade oso handia dago clownean. Gero zirkua dago, zirku potentea. Baina clowna...". Juanizek egiten duen pertsonaia "hortik pululatzen joaten den pertsonaia" da, lan teknikoak egiten dituena: "Aurora Akomodadora, Nahikari Soinu Teknikari, Maria Sarmiento Mante-
Sinfonika Afonika ikuskizuna musika batetik sortu zen. "Musika bat entzuten hasi ginen, laurok, eta hortik zerbait sortzen hasi zen". Musika hori ez da agertzen ikuskizunean, "baina horrek eraman gintuen gauza guztietara". Zirika Zirkuseko kideek horrela sortzen dute: "Txarlestrup-ekin Boli-k garbitzeko erabiltzen zen taula horietako bat instrumentu bihurtu zuen, eta katxarroak jartzen hasi zen. Tren Geltokia sortu zen Boli Madrilera joan zelako, bertakoa da, eta Rastroan maleta zahar batzuei argazki bat egin zielako. Esan nion hurrengo ikuskizuneko protagonistak izango zirela". Berrerabizi izan zen beste modu batean sortu zuten ikuskizun bakarra, "2020ko martxoaren 18an estreinatu behar genuen. Animazio bat zen, eta pandemiaren ondoren ezin zirenez animazioak egin, ikuskizun bihurtu genuen". Pantxika Lamurren Beroa dago... Eta gu gara azken ikuskizuna ere behar batetik sortu zen: "Gauzak sentitzen hasten gara, eta Alaznerekin hortik tiraka sortu genuen".
25 urte eta 24 bat ikuskizun daramatza Zirika Zirkusek. "Urtero animazioa ez bada ikuskizuna kaleratzen dugu". Animazioetan gai bat lantzen dute jolasaren eta dantzaren bidez. Ikuskizunetan "jendea eserita dago", baina konpainiaren zeinuetako bat interakzioa da. Euskal Herrian egiten dute lan, "nahiago dugu hemen geratu; beharrezkoa bada, aterako gara, baina momentuz nahiko dugu hemen", eta publikoari urtero "zerbait" eman behar diotela esan du Juanizek. "Animazioren bat zahartxo gelditzen bada, beste bat egiten dugu".
Ikuskizunetan euskara sustatzen saiatzen dira ere, baina
elebiz edo gaztelaniaz egiteko aukera dute. "Esaterako, Tafallan gaztelaniaz eskatzen badigute, elebiz ere egin dezakegula esaten diogu; ikastola dagoelako eta abar. Euskaraz eskatzen digutenean zuzenean, aurrera". Gasteizen esaten badiete gaztelaniaz egiteko, negoziatzen dute: "Ez zaigu iruditzen; euskararen alde ahal dugun guztia egiten dugu". Pantxika Lamurrekin egiten dituen helduendako emanaldiak, esaterako, "mezu pila bat dutenak", feminismoa eta euskara "biak ahal bada, primeran, baina nik nahi dut mezua ulertzea eta gehiengoa erdalduna bada, hitz batzuk euskaraz esango ditut, baina gaztelaniaz egingo dut. Nahiagoko nuke dena euskaraz, baina batzuetan ezin da".
Urrian hasi ziren Sinfonika Afonika prestatzen, eta bidean arazotxo batzuk izan dituzte: "Duela bi hilabete estreinatu behar genuen, baina lankide bati zerbait aurkitu zioten eta aurrerago kenduko ziotela esan zuen; denon artean erabaki genuen lehenbaitlehen kentzeko. Estreinatuko genuela". Estreinatzeko bi aste gelditzen zirenean beste lankide bati lunbalgia bat eman zion, ikuskizun batean: "Aurten gertatu behar zitzaigun guztia gertatu zaigu. Hemendik aurrera, libre gaude. Dena ongi, aurrera". Besteak beste, ekainaren 21ean Kultur egitasmoaren barruan Betelun emanaldia egin zuten.
Jantziak
Zirika Zirkuseko elementu "oso inportante" bat Alazne Juaniz da: "Pisua du. Eszenografian, arropetan eta abarretan laguntzen du". Ikuskizun honetarako trajeak egin ditu, baina udarako zerbait motza egiten ari da orain.
"Hiru clown oso clown dauzkate; zenbaki oso onak, kalidade hoso handia dago"
"Nire pertsonaiarekin lan teknikoetan daogen prekarietatea adierazi nahi dugu"
Ainhoa Juaniz, Amaia Leoz, Irati Aldaya eta Luis Lainez Zirika Zirkuseko kideak . UTZITAKOA
ARTE ESZENIKOAK
"Edozein
sari banatzeak ilusioa egiten du; geroz eta handiagoa hobe, noski"
ISMAEL PARRIZO ONCE-KO NaFarrOaKO saltZailE ONENa
l eitzako kioskoan lan egiten du altsasu-olaztiarrak; duela ia hamar urte hasi zen ONCEn eta ekainaren 5ean Nafarroako saltzaile onenaren saria jaso zuen
Erkuden Ruiz Barroso altsasU
1
Nafarroako ONCEko saltzaile onenaren saria. Nola hartu zenuen?
Pentsa. Ilusio handiarekin. Sinistu ezinik. Nola izan behar niretako? Nola izan behar naiz ni gehien saltzen duena? Jende asko dago! Madrilen egon ginenean azaldu ziguten ez dela bakarrik saldu dugunagatik, zerikusia du, baina nola egiten dugun lan eta jardunaldia nola daramagun ere zerikusi handia dauka. Santa Luzia egunean, abenduaren 13an, esan zidaten. Huarteko Carlos III hotelera bazkaltzera gonbidatu ninduten, eta bertan esan zidaten.
2
Eta sekretua orain arte gorde zenuen?
Ez nuenez sinisten... Egunera itxoin nahi nuen benetakoa zela ikusteko.
3
Madrilen sari banaketaren gala batean egon zinen. Nolakoa izan zen egun hori?
Ekainaren 5ean izan zen. Amarekin joan nintzen eta Madrilera 15:00ak aldera iritsi ginen. Taxista bat gure esperoan zegoen eta hotelera eraman gintuen. Arratsaldeko laurak ziren eta bazkaldu gabe geunden, eta pentsatu genuen zerbait jatera joan-
go ginela eta gero topaketara joango ginela. Ez, ez: bazkaria eman ziguten! Azkar batean gelara joan, jantzi, eta gala-afariaren aurretik antolatu zuten jai batera joan ginen. Jatekoa eta edatekoa ez zen falta egun horretan.
4
Noiztik zaude ONCEn?
2017an hasi nintzen, Orkoienen, bi urtez egon nintzen, baina faszitis eta lunbalgia arazoak izan nituen, eta ONCEtik esan zidaten lasai egoteko, ongi osatzeko, eta prest nengoenean berriz kontratatuko nindutela. Orduan, 2021. urtean berriz hartu ninduten eta hasiera batean egon behar nintzen
BAZKIDETU Izan giltzarri!
Hilabetean euro baten truke
(Errenta aitorpeneko itzulketa kontuan izanda)
hemen lanean eta bi egun Leitzan, baina Leitzan zegoen emakumeak, Irurtzungoa zena, baja hartu zuen eta joan nintzen bere ordezkapena egiten, eta azkenean jubilatu zen eta ni gelditu nintzen.. ONCEn sartzen zarenean saltzaile izateko hautatzen zaituzte. Ikastaro teorikoak eta praktikoak egiten ditugu: zein produktu dauden, nola eraman kontuak... Gainera, ez gaude bakarrik. Duela gutxi 2026ko sailtzaileen ikastaro bat egin nuen. Etengabe berritzen ari gara.
5
Nola da Leitzan saltzea?
Altsasurekin alderatuta kanpoko jende asko egoten da. Ocho apellidos vascos filma egin
zutenez, jende asko dator. Errepide nagusia ere Europako sarearen parte da, eta mugimendu handia egoten da. Kioskoa Kale Nagusian bertan dago, eta herriko bakarra da.
6
Zein da saltzaile onena izateko sekretua?
Ez dakit. Nire lana gustatzen zait. Hori da esan dezakedana. Bezeroengana iristeko gauza berriak asmatzen joaten naiz. Adibidez, kioskoa kristalezkoa da, eta adineko jendea makilarekin etortzen zen eta ezin zuen utzi erortzen zelako, orduan uzteko modu bat asmatu nuen. Gauza txikiak dira, baina beraiengatik ez balitz...
7
Sariren bat banatu duzu?
Eman dudan saririk handiena 3.000 euro izan dira, 50 zentimoko raska batekin. Leitzan oporretan zegoen Lleidako familia bat zen. Aita eta semea etorri ziren kioskora, duela hiru urte inguru, eta raska bat nahi zuten. Semeak erosi nahi omen zuen, eta esan nion 50 zentimoko horietako bat hartzeko. Gogoratzen naiz etorri zela esanez: hau ez da horren erraza izango, ezta? Karrakatu eta 3000 euro irabazi? Eta esan nion: itxoin pixka bat hankak dardarka ditudala... Eta, bai, 3.000 euro irabazi zituen. Semeak opari on bat merezi zuela esan nion.
8Zer da gehien saltzen dena?
Nik uste raskak saltzen direla gehien. Bat-batean saria duzun jakin dezakezu, eta saria aldatzeko erraza da. Oso ongi saltzen dira. Larunbat eta igandekoak ere oso ongi saltzen dira. Garai batean ostiralekoak ere, oraindik saltzen dira, baina ez hainbeste. Denek saria dute. Zenbaki egokia aukeratu behar
da. Kutxa gotor bat bezalakoa da; konbinazioa asmatu behar da. Sari handi bat ematen dudanean nik badakit ez dudala irabaziko, baina ilusio handia emango dit. Nafarroako delegazioko idazkariak galdetu zidan ea zein izango litzatekeen ilusioa egiteko eman behar dudan saririk handiena, eta esan nion ez duela zertan sari handi bat izan. Saltzaile batek 200 euroko sari bat ematen duenean ere ilusio handia ematen du. Noski, geroz eta handiagoa, orduan eta ilusio gehiago. Baina ilusioa edozein sarik ematen du.
9
Leitzan zaude, baina Altsasura etortzea pentsatu duzu? Altsasun astelehen arratsaldetan hiru ordu egoten naiz Zumalakarregi plazan. Leitzako kioskoa egunero dago zabalik; ostiraletik asteartera ni egoten naiz, eta asteazken eta ostegunetan Altsasuko Marian Vinagre joaten da nire ordezkoa egitera. Momentuz, oso gustura nago Leitzan, baina denok ditugu gaitzak, eta geroz eta urte gehiago bete orduan eta gehiago izaten ditugu. Gauzak zailtzen direnean ONCEkoak laguntzea espero dut. Oso jatorrak dira.
10
Orain gehiago saltzen duzu? Aurreko larunbatean, 8:30ean, gizon bat zegoen txirrindularekin eta lokatzez beteta. Iruñetik etorri zen! Niri erostera etorri zen. Oso jatorra.
11
Aurten sari handia ematea tokatzen zaizu. Leitzakoek hori esaten didate: sari lodi-lodiak noiz datoz! Normalean, sari handi bat eman eta orduan egiten dizute elkarrizketa. Niri lehenengo elkarrizketak egin dizkidate, beraz, orain sari lodia ematea dator!
Herria
Telefono zenbakia
Emaila
Bankuko kontu korronte zenbakia:
Ismael Parrizas, eskuinean, ONCEko galan saria jasotzen. ONCE