
UHARTE ARAKIL
![]()

UHARTE ARAKIL
EIDER, JORITZ, MADDI, ETA MIKEL TUFARRENEA KUADRILLA
Maider Betelu Ganboa UHARTE ARAKIL
Tufarrenea du izena Joritz Garces, Maddi Lakuntza, Eider Urdanoz eta Mikel Arrietaren kuadrillak. "Uharte Arakilen tufarro edaten duen jendeari, mozkorrei deitzen diegu. Hortik hartu genuen izena". Festak hasteko "irrikitan" daude. Tufarreneak festetako atorra berezia du?
Lehen kuadrilla bakoitzak bere atorra zuen, guk ere bai, baina orain herri osoak berdina dugu. Azken urteetan jende berria etorri da herrira bizitzera, eta guztion artean ongi pasatzeko eta "kuadrillismo" kontu horiek pixka bat albo batean uzteko, guztiendako atorra bera egitea pentsatu genuen iaz, nahi duenak atorra egin eta festara batzeko. Harrera oso ona izan zuen. Festetarako gogotsu egongo zarete. Bai, oso. Ekainaren 19an hasiko dira festak eta 24ra arte luzatuko dira, baina astelehena, ekainak 22, atseden eguna da. Asteartean Uharte Arakilgo Gazte Asanbladatik (UAGA) egun osoko egitaraua prestatu dugu, bazkaria, txaranga eta beste. Zein da gehien festetan gehien gustatzen zaizuen ekitaldia edo unetxoa?
Bazkariak eta ondorengo txaranga. Duela urte asko bazegoen kuadrilla bat, Los Chisperos deitzen zirenak, peña bat osatzen zutena, pankarta eta guzti, eta musikarekin, akordeoilari batekin herriari buelta ematen ziotena. 1983ko euren argazki bat aurkitu genuen. Tradizio hori utzi egin zen eta iaz berreskuratu genuen. Horrela, Aiztondo peña sortu genuen –Aiztondo San Miguelen dagoen kobazulo baten izena da–, eta iazko festetan peñarekin ateratzen hasi ginen. Pankarta egin genuen, herriko kontuak eta kritika so-


ziala jasotzen zituena. Sekulako harrera izan zuen; helduak oso pozik jarri ziren. Pankarta atera, eta txarangarekin herri guztian barna sekulako giroa sortzen da. Une horiek festetako onenak dira. Aurten bigarren urtea izango da.
San Juanetako larunbateko parrillada festetako klasikoetako bat da. Kuadrilla bakoitzeko bi arduradun daude eta auzolan bidez udalak utzitako mahaiak eta aulkiak muntatzen ditugu denen artean. Gero, kuadrilla bakoitzak
bere parrila edo sua eramaten du, eta bakoitzak bere bazkaria prestatzen du. Parrilladan herri guztia biltzen da, kuadrilla guztiak. Bazkari jendetsuena da. Bazkari landua prestatzen duzue edo di-da momentuan sortzen dena eta listo?
Guk beti dena azkeneko orduan egiten dugu (kar-kar). Oraindik ez dakigu aurten zer bazkaldu behar dugun ere. Larunbat goiza helduko da eta dagoena bazkalduko dugu, azken momentuan lortzen duguna.
Gurasoen mahaira joan eta haiena hartu, agian?
Gurasoek, ez dakigu, baina egia esan azkeneko urteetan catering-ek kuadrilla askori pila bat lagundu digute.
Zuen kuadrillan, beraz, ez dago Argiñano askorik.
Mikel Arrieta eta Mikel Navarro baditugu, gainontzekoek baino gehiago sukaldatzen dutenak. Patata tortilla egiten dute, oso ona.
San Juan bezperan suak prestatzen dituzue?
Normalean kuadrilla bakoitzak bere sua prestatzen du. Herriko kale nagusitik zubira arte, suak bata bestearen atzetik saltatzen dira korrika batean, denak segidan. Joaldunak egoten dira, eta aurten txaranga egongo da ere bai. Oso polita da. Guk haurrak ginenean gure sua prestatzen genuen, baina orain gainontzekoen suak saltatzen ditugu.
Sakandarrak zergatik joan beharko ginateke Uharte Arakilgo festetara?
Dugun herri giroagatik; Uharte Arakilen sekulako herri giroa dago. Agian herri handiek ez duten herritasun puntu hori dugu, oso polita dena. Herri osoa ateratzen da festetan, eta oso batuak gaude. 60 urteko batekin, 50 urtekoarekin edo 14koarekin egon gaitezke parrandan. Eta hori da politena, bereziena. Gehien bat lakuntzarrak, arruazuarrak eta irintarrak etortzen dira festetara, eta bat gehiago bezala dira.
Uharte Arakilgo Alhondiga famatua da.
Bertan "la creme de la creme" biltzen da. Udaletxeko behealdean dagoen txokoa da Alhondiga, eta bertan egiten dira auzate guztiak, txupinazo egunekoa izan ezik. Alhondigari "el transformador" deitzen diote, bertan sartu, batekin eta bestearekin hitz egiten hasi, zilarrezko katiluetan ardoa edan, eta ez dakizulako nola aterako zaren (kar-kar). Jende guztia ongietorria da Alhondigan, eta bertatik pasatzea gomendatzen dugu. Tradizio oso polita da.
18:00 Suziria, 2025eko jaiotako haurrei zapi banaketa eta erraldoiak.
19:00-20:00 Buruhandiak. 20:00 Auzatea jubilatuen eskutik. 21:00 Patata tortilla txapelketa. 20:00-22:00 Andoni Ollokiegiren musika emanaldia. 22:00 Zezensuzkoa. 00:00-03:00 DJ Bromez.

10:30 Zamartzera erromeria erraldoiekin.
11:00 Meza, Zamartzen. Ondoren, auzatea.
12:00-13:00 Buruhandiak. 13:00 Galtxorratx taldearen dantza emanaldia. 14:30 Herri parrillada. 18:00-20:00 Goxo txaranga. 19:00-20:00 Buruhandiak. 20:00 Auzatea. 20:00-22:00 Gora Herria taldearekin dantzaldia. 22:00 Zezensuzkoa. 00:00-03:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.


12:00-13:00 Buruhandiak.
12:00-14:00 Sakanako Harri Jasotze eta Aizkora eskolen herri kirol erakustaldia.
13:00 Auzatea.
14:30 Txikien bazkaria.
16:00-19:30 Haurrendako ur puzgarriak (oharra: eguraldiaren arabera urezkoak edo normalak).
18:00 Sardinada Aralar Mendi Elkartearen eskutik.
19:00-20:00 Buruhandiak. 20:00 Auzatea.
19:00-21:30 Alaiki taldearekin dantzaldia.
22:00 Zezensuzkoa.
19:45 San Migeli harrera. 22:00 Herriko suen piztea eta zanpantzarren irteera.
12:00 Meza, elizan. 13:00 Erraldoiak eta buruhandiak.
13:00 Auzatea.
14:00 Uharteko zortzikoa. 14:30 Jubilatuen bazkaria. 18:00 Frontenis finala.
19:00 Txokolate jana.
19:00-20:00 Buruhandiak. 20:00 Auzatea. 22:00 Zezensuzkoa.
IZURDIAGA
19:00 Txupinazoa.
19:30 Irurtzungo Orritz taldearen dantza erakustaldia.
21:00 Kalderete afaria.
00:00-02:00 Oiartzunak.
02:00-04:00 Tokan2 la polla. 04:00 DJ tabernan.

11:00 Garbitzeko auzolana. 12:00 Bermuta. 14:00 Norberak eramandako bazkaria.
16:30 EZK txarangak girotutako erronda. Gaia: ipuinak, kondairak eta alegiak.
22:00 Afaria. 23:30 DJ Nowi.

11:00 Garbitzeko auzolana. 12:00-14:00 Puzgarriak eta barredora.
13:00 Irurtzungo trikitixa taldeak girotutako bermuta.
14:30 Herri bazkaria.
16:00 Bingo. 16:00-18:00 Puzgarriak eta barredora.
17:00 Herri Toki eskolaren erakustaldia.
19:00 Mexikarra. 21:00 Hondarren afaria.

17:00 Auzolana.
SAN JOAN GAUA
21:00 Sua piztuko dute eta afaria prestatuko dute, elkartearen inguruan.
22:00 Su gainean salto eginen dute, eta batzuk joan den urtean jasotako lore sortak sutara botako dituzte.
IZURDIAGA
Gaur egun festak garagarrilean ospatzen badira ere, ez da beti hala izan, agorrilean ospatu izan baitziren aspaldi
Alfredo Alvaro Igoa iZUrDiaGa Festa egunak dira hurrengoak Izurdiagan. Maria Mercedes Idoy Heras ikerlariaren eskutik garai bateko herriko ospakizunei erreparatuko diegu. Idoyk Estudio etnográfico de Izurdiaga ikerketa lana egin zuen eta hiru ataletan argitaratu zuen
Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra aldizkarian 1980an eta 1981ean, aldizkariaren 35-36, 37 eta 38 zenbakietan hain zuzen.
Izurdiagan garai batean etxeko seme-alaba guztiak eta senide batzuk elkartzen ziren bi egun zeuden: gabon gaueko eguna eta festak, agorrilaren 29an ospatzen zirenak. Festetako dantzaldian txistuak eta txuntxuna izaten ziren soinu banda jartzen zutenak eta jotak eta purrusaldak dantzatzen zituzten.
Erromeriak
Pazko Maiatzeko edo Mendekoste jaiko bigarren egunean Arakilgo herri guztiak Aralarrera igotzen ziren. Aingeruaren irudia Irañetara jaitsi eta Ihabarren uzten zuten. Hurrengo egunean arakildarrak, aingeruaren irudia lagun zutela, Ergako Trinitatera igotzen ziren. Han meza entzun eta eguerdian irudia Irurtzunera jaisten zuten. Han irudia agurtu egiten zuten, santutegira bueltatzen baitzuten. San Migel egunez, irailak 29, familia guztiak Aralarko santutegira joaten ziren. Han meza entzun eta bazkaltzeko ziza tortilla eta urdaiazpikoa izanen zuten. Bestalde, San Gregorio egunez, maiatzak 9, Aralarko aingerua santutegitik Oskiako Ama Birjinaren ermitara joaten zen. Irudia pasatzen zen herri guztietako biztanleek bat egiten zuten erromesaldia -




rekin. Meza 10:00etan izaten zen. Ondoren, irudia laguntzen joandakoak, herrika borobilean elkartu eta gosaldu egiten zuten: udaberri zizak, urdaiazpikoa, tortilla eta txorizoa. Jatekoak bulkatzeko herri bakoitzeko alminteak eramandako ardoa zuten.
Bazkaria, berriz, Errotzen egiten zuten, Errozko Kontzejuak eskualdeko jende kopuru bati ostatu emateko beharra baitzuen. Jendea hartzen zuen etxeak haien esku sukaldea edo gela handi bat uzten zieten, han jartzeko. Gainera, pertsona bakoitzari txorizoa eta urdaian zuen alubia platerkada bana ematen zien. Arrazioa, bigarren platera, norberak eramandakoa zen.
Bazkaldu ondoren izurdiagarrek herrirako bidea hartzen zuten. Herrian aingeruaren irudiari kontzejuak eta apaizak harrera egiten zion parrokiako gurutzearekin. Ondoren ainge-
rua Irurtzundik pasa eta Ihabarrera joaten zen. Hurrengo egunean santutegira bueltatzen zuten.
Eskeak
XX. mendeko 30eko hamarkadara arte bi datetan egin ziren etxez etxeko eskeak Izurdiagan. Alde batetik, ihoteetan kintoek egiten zuten, hau da, urte horretan soldaduskara joan behar ziren gizonezko gazteak. Herriko etxe guztietatik eskean pasatzen ziren. Atean jo eta esaten zuten: "Maria, jateko urdai pisket". Etxeko andreak zerbait ematen zien: txorizoa, arrautzak, urdaiazpikoa, urdaia, ogia). Jasotako guztiarekin gazteek merendua egiten zuten.
Gabon gau egunean gauza bera egiten zuten haurrek, etxez etxe eskean ibili. Etxeetan eskatzeko zera esaten zuten: "Pazkuen amorez zerbeit". Jasotakoarekin merendua egiten zuten.
LIZARRAGA
TXOMIN AGIRRE ELSO liZErratarra
Alfredo Alvaro Igoa liZarraGa
San Adrian ospakizuna dela eta, festa giroa dago Lizarragan. Guztia behar bezala prestatzeko lizerratarrak beharrezkoak diren azken prestakuntzak egiten ari dira.
Festak beti larunbatetik astelehenera izan dira?
Etxarrikoarekin bat egiten zuenez, lizerratarrok adostu genuen festak garagarrilaren hirugarren asteburuan egitea. Urte pila dira hori erabaki zela.
Festetan ezin jatekoak faltatzea. Lizarragan zerbait berezia prestatzen duzue?
Berezia, ez. Bakoitzak bere burua antolatzen du, bere bazkaria, bere gauzak. Eta nik tripotxak egiten ditut, zuriak, eh? Etxe askotan jaten dira tripotxak, baina, nik dakidala, gehienak neronek egiten ditut eta batean eta bestean banatzen ditut.
Nola egiten dira tripotxak?
Tripota beltza bezalaxe egiten dira, dena ardikiarekin. Ia berdinak dira, baina tripotxa ardiaren odolarekin egin beharrean arrautzarekin egiten dugu. Kontua da ardi odola orain oso mehea dela, jendearena bezala, orain neguan baino meheagoa dugu, sendotasun gutxiago du. Geroz, tripotxak arrautzarekin egiten ditugu. Eta jartzen diegu hanka koxkorrak, odol egosia, sabelkiak, porrua, baratxuria, tipula eta perrexil pixka bat. Bakoitzak nahi duena botatzen du. Guztia hestetan sartu eta egosi egiten ditugu. Gero zatitu eta saltsan jartzen ditugu tripotxak. Barrukien antzekoa da.
Etxe bakoitzak bere tripotxa errezeta du?
Batetik bestera pixka bat aldatzen da, baina, gutxi gorabehera, errezeta bera da.
Eta etxe bateko eta bestek tripotxak probatzera joaten zarete?
Ez. Galtzen ari da. Nik hainbat familiarendako egin ditut, bederatzi bat.
Noiz jaten dira?
Nik uste dut ostiral gauean eta erromerian ere batzuk jaten dutela. Nahi duenak nahi duen bezala.
Mendian zer jaten da?

Bakoitzak nahi duena. Asko aldatzen ari da. Lehen bakoitzak bere bokadiloa eramaten zuen, lurrean eserita jaten zen ardo puska bat edanda. Orain bakoitzak bere mahaiak eramaten ditu, suak egin... Herrira jaistean alkatearen etxean auzatea izaten da.
Astelehen goizean, auzatea. Duela 38 urte, hortxe nonbait, ez zegoen ezer. Ni harategiko atean nengoen. Jose Ignazio pasa zen eta esan nion jenderik ez zegoela eta zerbait egin beharra zegoela. Bera zinegotzia zen eta aurreko eguneko auzateko soberako ogia zuela esan zuen. "Ekarri eta baratxuri zopa eginen dugu". Horrela hasi eta geroz eta hobe orain. Txistorra ere erretzen dugu, eta juerga. Gustura jaten du jendea. Eta horrekin ardoa ere. Hori ez balego, goizean ez legoke ezer. Eta
"Kontua da ardi odola orain oso mehea dela, neguan baino sendotasun gutxiago du"
10:30 Ezkil errepikarekin batera San Adrianera igoera. 13:00 Meza, mendian. 17:30 Kalejira.
18:30 Menditik jaitsiera.
19:00 Auzatea alkatearen etxean.
20:00 Lizarragako zortzikoa dantza, plazan.
20:30 Txalaparta eta 2025ean jaiotakoei zapia ematea.
20:30 Biziraun taldearekin dantzaldia.
22:00 Herri afaria, frontoian. GAUEAN Biziraun taldearekin dantzaldia.

aitzakia horrekin jendea ateratzen da. Eta horrekin, herriari buelta bat. Gauean kuadrillaka afariak egiten ditugu. Festak behar duena da ongi pasatzea eta bakea egon dadila. Bi festa dauzkazue, orain tripotxak eta tripotak bestean.
Tripotak sanklementetan da. Etxe batzuetan egiten dute. Baina hori ere galtzen ari da. Adinekoak hiltzen ari dira eta gazteak ez dute egiten. San Klemente festetan, ostiralean, tripoteoa egiten dugu frontoian. Tripota, soil-soila, ogi zati baten gainean eskaintzen dugu. Eta jende pila etortzen da jatera. Hamabost kilorekin hasi ginen eta orain ia berrogei dira. Eta dena bukatzen da. Garai batean tripazopa egiteko ohitura zegoen. Baina da oso... Koipe guztia ogiarekin jartzen da. Ogi osoak saldan behatu eta gainetik baratxuri erreak eta koipe hori guztia bota eta jan. Joan zen urtean, kapritxoz, batek eskatu zidan: Jose Luis Rebordinos Miramon, Zinemaldiko zuzendaria zena. Eta Etxarri Aranazko Derryn jan zituen. Hemengo lagun baten bitartez jakin zuen tripazoparen berri.
ARBIZU Ekainaren 28an, ardo dastaketa berezia izanen da, san Juan festetako azken egunean: Matias rayo arbizuarraren herriko mahastietatik egindako ardoa
12:00-14:30 Puzgarriak eta jokoak, frontoian.
16:30-19:00 Puzgarriak eta jokoak, frontoian. 19:00 Auzatea, plazan. 19:30 Txapela Brava, plazan.
11:00 Gosaria, herriko plazan. GOIZEAN ZEHAR Iñaki Bizkairekin kalejira. 13:00 Bermuteoa. 18:00 Haurren pilota partidak, frontoian.
19:00 Auzatea eta Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, plazan. 21:00 Herri afaria, plazan. 23:30 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, plazan.

Erkuden Ruiz Barroso arBiZU "Arbizun ardoa egiten dela ikustea eta herriak probatzea nahi dut". Duela hamabost bat urte landatu zituen Matias Rayok lehenengo mahastiak Arbizun. Gaur egun, Beriain pean, 400 bat mahats txuriko mahasti ditu eta 250 bat litro ardo egiten du; "bajerako ardoa deitzen dena egiten dut, familian banatzeko, lagunen bati emateko...". Aurten ere Arbizuko festetako azken egunean, ekainaren 28an, igandea, 12:30ean, gosariarekin batera dastaketa antolatu dute eta herritarrek Arbizun egindako ardo txuria eta gorria probatzeko aukera izango dute. Hasiera batean mahats beltzak, "merlot, syraht eta tempranillo" eta txuriak landatu zituen Rayok, "eta posizio jakin batean jarri nituen, gainera, beltzak ipar-hegoan, goiko aldean, eta behean Hondarribi Zuri mahatsak, txakolina egiteko, eki-mendebaldean, gaur egun dauden posizioan". Baina denborarekin eta Arbizuko klimagatik mahats beltzek ez zutenez behar bezala heltzen, mahastiak kentzea erabaki zuen, eta txuri gehiago jartzea erabaki zuen.
"INTIAkoekin hitz egin nuen eta bertako teknikari bat etorri zen eta aholkuak eman zizkidan". Hortaz, mahasti gehiago jarri behar bazituen, Hondarribi Zuriekin batera beste barietateak jartzeko esan zion: "Baztan aldean txakolina egiteko sartzen ari ziren, eta orduan %15 albariño eta bestea Alemaniako riesling sartzea gomendatu zidan". Hirurak familia berekoak dira, baina albariño eta riesling "gozoagoak" direla esan du, "nahasketa egiterakoan dastamenean ona izango da". 350 landare be-

rri sartu zituen, albariño, riesling eta Hondarribi Zuri.
Bertakoa
Rayoren mahastia ekologikoa da, "dena naturala da". Landareei ez die fitosanitariorik botatzen, "kobrea eta sufrea botatzen diot, naturala". Eguraldiarekin aurten "zorte ona" izaten ari da, "udaberrian bai egin zuela euri nahikoa, baina ez zuen eraginik izan ez zeudelako hostorik oraindik. Orain euri pixka bat egin du, baina tratamendua mantendu da. Hiru aste ez duela euririk, nahiz eta Altsasu aldean sirimiri pixka bat egin duen, hemen ez". Landareendako eguraldi hau aproposa da, bestela mildiu bezalako gaixotasunak ateratzen dira. Egunotan kimatze berdean deitutako lan bat egin du, eta horregatik lurzorua hostoz beteta dago: "Modu naturalean kontserbatzeko; belarra moztu, lurrean hosto asko egotea eta tenperatura 20 gradutan, gutxi gorabehera, egotea da idealena". Apirilaren bukaeran edo maiatzaren hasiera, beraz, mahastietan loreak ateratzen dira. "Gure zonaldean, hegoaldean beste ziklo bat daramatzate". Udaberrian hasten da loraldia, eta garai "kritikoa" izaten dela gaineratu du Rayok: "Izotzaldi berantiarrak egon daitezkeelako, eta loreekin hartzen bazaitu, akabo". Mahastiek "arerio nahikotxo" dituztela esan du. Gero kuajea deitutako etapa batetik
pasatzen da, eta hortik mahatsa "loditzen" hasten da. "Horrela egongo da irailera arte". Iraila bukaeran heldutasuna maila errefraktometro batekin neurtzen du: "Zukuaren
tanta bat hartzen dut eta horrekin azukrearen kantitatea eta ontzen bada alkohol maila ikus dezaket".
Mahatsa prest dagoenean, mahats bilketa egiten du.



Ardoa "Kalkulatzen dut 400 landareekin 400 bat kilogramo mahats jasoko ditudala, 280 ardo litro inguru".
Arbizuko mahastietan jasotako mahatsak ez ezik, ardo gorria egiteko garnatxa mahatsa duen familia bat ezagutzen du Rayok, eta mahatsa horiek ere hartzen ditu. "Aurten azkena izango da familia horrek mahastia kenduko duelako". Mahats guztiak hartu eta bajera batera eramaten ditu. Lehenengo lana zotzak kentzea da; fruitua mahats mordotik banatzea. Horretarako tresna bat dauka, gurpil baten antzekoa dena, eta mahatsa eta zotza banatzen ditu, zukua egiten duen bitartean. Hurrengo urratsa zuku hori prentsa hidraulikora eramatea da, "aurreko urtean erosi nuen; lehen eskuzkoa zen eta nabaritzen da". Prentsa hidraulikoa uraren presioarekin mugitzen da, beraz, zukua bota eta ura botatzean barruan puxika bat dauka eta zuku hori hormetan jotzen du mosto bihurtuz. "Eskuz egitean lan handia zen; botatzen nuen %50 aprobetxatzen zen, honekin %70 baino gehiago. Aurrerapen handia da". Behin zuku hori
egina dagoela, deposituetara eramaten du; tapa hermetiko batekin ixten da, eta ez da airea inondik sartzen. Gutxi gora behera bi egunetan mostoak zeukan mahatsen hautsa eta solidoak behean gelditzen dira, eta orduan likidoa ateratzen joan behar da: "eta solidoa geratzen da; hori botatzen da". Prozesu hori beste bi aldiz egiten du eta hartzidura begiratzen joaten da: "72 ordutan fermentatzen hasten da. Entzuten da; borbor egiten du". Hartzidura kontrolatzeko dentsimetro bat erabiltzen du, eta horrela likidoaren dentsitatea neurtzen du: "Alkohola bihurtzen denean dentsitatea jaisten da". Lehenengo prozesu hauen denboraren arabera ardoak kolore bat edo beste izango duela azaldu du ardogileak. Ardoa prest dagoenean hartzidura gelditzeko metaldifusitoa botatzen dio, "pixka bat, hartzidura bukatzeko behar dena". Ardoa aztertzera EDENA Nafarroako Estazio Vinicolara bidaltzen du "eta bertan esaten dizkidate propietate guztiak". Bertako ardoa dastatzeko prest dago; ardo gozoa eta leuna, erraz edaten den horietako.

19:00 Festen hasierako suziria. 19:30 San Juanera igoera Txorongo Txarangarekin.
20:00 Bezperak, ermitan. 20:30 Maria Lonbren Zaldiya. 21:00 Herrira jaitsiera Txorongo Txarangarekin. 23:30 Iratzarrekin erromeria.
11:00 Herriko puzgarriak. 12:00 Meza nagusia.
12:30 Herri gosaria udalaren eskutik. 13:00 Txutxin Ibañez mariatxiaren kontzertua.
18:30 Arbizuko erraldoiak Haize Berri dultzaineroekin eta buruhandiak.
19:00 Julen Axperen bakarrizketa.
20:00 Auzatea.
20:30-22:00/00:00-03:00 Joselu Anaiak taldearekin erromeria.


11:00 Herriko puzgarriak. 11:30 Jubilatuen meza. 12:30 Herri gosaria Argi Bidearen eskutik eta jubilatuen luntxa.
13:00 A Toda Madre mariatxiak taldearen kontzertua.
14:30 Gazte bazkaria. 17:30 Naturkiderekin multiabentura eta Jolas kooperatiboak Tramankulurekin.
18:00 Elektropikala elektrotxaranga.
19:00 Buruhandiak. 20:00 Auzatea.
20:30 Antolakuntza eta borrokaz, gaztetxeak eta gazte asanbladak aurrera! Kontzentrazioa.
23:00 Kontzertuak: Garratz, Hilketa eta DJ Bull.

11:00 Herriko puzgarriak. 11:00 Kintoen eskean. 12:00 Haur jolasak eta ginkana.
12:30 Herri gosaria Alda Bideren eskutik. 13:30 Marrazki Bizidunak Etxarriko Koro txikiaren ikuskizuna.
17:00 Mus txapelketa.
18:00 Playback lehiaketa. 19:00 Arbizuko dantza taldearen emanaldia.
19:00 Buruhandiak. 20:00 Kukurrusunbela kontzertua. 20:00 Auzatea. 22:00 Zezensuzkoa.
00:00 Biziraun erromeria.

15:00 Etxeko ateriak garbitu. 18:00 Suziria, herriaren etxetik.
18:30 Meza, San Pedro ermitan.
19:00 Merendua, San Pedron. Oharra: baserritarrez janztera animatu.
20:00 2025ean jaiotakoei zapien banaketa. 21:00 Zezensuzkoa haurrendako.
21:30 Arbazuko zortzikoa, herriko plazan.
22:00 Afaria, Itur Gain elkartean.
00:30-03:30 Erromeria taldearekin dantzaldia eta jauziak.
12:30-14:30 Trikitixak. 13:00 Txupinazoa eta auzatea.
17:30-19:30 Haurrendako jolasak.
18:00-20:00 Kharmia eta Kardan eskoletan.
20:00 Auzatea.
20:30-22:00 Ilargi taldea. 00:30-04:00 Ilargi taldea.
10:30 Kalejira herritik eta Batuekora erromeria, San Migel plazatik.
11:00 Hamaiketakoa, Batuekon. 14:30 Kuadrillen bazkariak. 17:00 La Cigarra txarangarekin dantzaldia.
AIZKORBE
ASTEARTEA 23
20:00 Iturri ondoko parkean elkartu, sua egin eta bertan herri afaria eginen dute. Ondoren, suan saltoka ariko dira.
ASTEARTEA 23
21:00 Plazan elkartu, sua piztu eta afaria prestatu; kontzejuak jatekoa jartzen du. Ondoren, suaren gainean salto.
IRURTZUN
ASTEARTEA 23
21:30 Etxetik eramandako afaria, Foru plazan.
22:00 Herri dantzak.
22:30 Joaldunak, pertsonaia mitologikoak, sorginen dantza eta sua piztea.
24:00 Festa amaiera.
ETXARREN
ASTEARTEA 23
20:00 Barbakoan txistorra, hirugiharra eta saltxitxak prestatuko dituzte, eta herritarrek eramandako hestekiak eta gazta ere egonen da dastatzeko, Aranburu frontoiaren parean.
EGIARRETA
ASTEARTEA 23
21:00 Bi su piztuko dituzte: handiaren gainean saltoka ibiliko dira eta txikian afaria prestatuko dute, frontoiaren ondoan.
ZUHATZU
ASTEARTEA 23
21:00 Afaria eta sua piztea, garbitoki ondoan.
SATRUSTEGI
ASTEARTEA 23
20:00AK aldera sua piztu eta barbakoan afaria prestatzen dute. Gauean, sua saltatuko dute.
HIRIBERRI ARAKIL
ASTEARTEA 23
19:00 Poteoa, Txitera elkartean. Ondoren, parrillada eta sua piztu eta haren gainean saltoka ariko dira.
IHABAR
ASTEARTEA 23
ILUNTZEAN, sardinak egin, jendeak eramandakoa jan eta sagardoa edateko aukera izanen da, autobiako zubi ondoko pabiloian.
ASTEARTEA 23
20:30 Frontoiaren eta Txapel Azpi elkartearen atzeko aldean elkartu eta otamena izanen da. Udalak urdaia eta ardoa emanen ditu. Ondoren, sua piztu eta saltoka ibiliko dira.
ARRUAZU
ASTEARTEA 23
18:00 Etxez etxe egurrak bildu. 20:30 Ezkil errepika eta suak egin.
21:00 Herri parrillada.
LAKUNTZA
ASTEARTEA 23
ILUNTZEAN, Suak piztea eta afariak. GAUEZ, ezkil jotzea eta auzatea, kanpai dorrean.
ASTEARTEA 23
ILUNTZEAN, su handi bat piztuko dute eskoletan eta sua txikitzen denean herriko jendeak salto eginen du. salto egiten dutenean Subiek ez piketzeko esanen dute; beste batzuk paperak eta abar erreko dute.
DORRAO
OSTIRALA 19
19:00 Errosarioa, San Juan ermitan. 20:00 Auzatea.
LARUNBATA 20
09:00 Meza, ermitan. 10:00 Gosaria. 15:00 Bazkaria.
LIZARRAGA
ASTEARTEA 23
22:00 Sua egin eta haren gainetik salto eginen dute, plazan.
LIZARRAGABENGOA
ASTEARTEA 23
22:00 Sua egin eta haren gainetik salto eginen dute, plazan.
ETXARRI ARANATZ
ASTEARTEA 23
Karrika bakoitzak bere sua piztuko du eta haien inguruan elkartuko dira aldamenak.
BAKAIKU
ASTEARTEA 23
20:00 Auzatea trikitilariekin. 22:00 Sua piztuko da.
ASTEAZKENA 24 GOIZ ETA ARRATSALDEAN haurrendako koltxoneta, belardian. 13:00 Auzatea, elkarteko atean. 14:30 Jubilatuen bazkaria. 18:00 Opil banaketa Bakaikuko haurrendako, belardian.
ITURMENDI
ASTEARTEA 23
20:00 Auzatea eta San Juan bezperako sua piztea plazan ONDOREN, afari herrikoia plazan.
URDIAIN
ASTEARTEA 23
19:30 Herrietxetik San Juan ermitara kalejira, txistulariekin, garai bateko jantziak daramaten
neskekin eta dantzari txikiekin. iristean, meza, ermitan. ONDOREN, sua piztu, San Juan kantaita eta dantzari txikien emanaldia, ermitako plazan. Herrian bueltan, auzoka afariak auzoka edo kuadrillaka.
ASTEARTEA 23
16:45 Txupinazoa trikitilariak lagunduta, San Joan plazan. 17:00 Haur jolasak Tramankulu taldearekin, San Joan plazan. 18:00 Txokolate jana Fidelek lagunduta.
19:30 Udabaltza Altsasuko Txistulariekin batera udaletxetik San Joan ermitara abiatuko da. 19:30 Udako solstizioa ospatzeko festa, Foru plazan.
19:30 Auzatea. Kukuerrekak antolatuta.
20:30 Festaren hasiera: San Juango ermitan sua piztea. 20:30 Auzatea.
20:30 Herriko suak pizteko txupin iragarlea.
20:30 Kalejira San Joan ermitatik Foru plazaraino Altsasuko Txistulariak lagunduta.
20:30 Auzatea, ermitauaren etxean. 21:30-23:30 Eztanda Txarangak suak girotuko ditu.
ASTEAZKENA 24
20:00 Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta auzatea, Foru plazan.
22:00 Haize Berriak bandarekin dantzaldia, Foru plazan.
ASTEARTEA 23
18:00 Batuekora joan eta han merendatu.
21:00 Afaria, Txoperan. 22:30 Sua piztea, Txoperan.


Adimen Artifiziala bizitzaren arlo guztietan gero eta gehiago erabiltzen ari da, eta euskararenean ere bai. Hori dela eta, irakasle asko beldur dira AA-ren eraginaren aurrean eta haren erabilera debekatzen dute. Haientzat AA
Ongi etorri pertsona
erabiltzea iruzurra egitea da, idazlanak ikasleek egin beharrean, makinak egiten dizkielako. Baina AA gure artean dago jadanik eta hemen betirako gelditzeko asmoa du.
Benetako arriskua ez dago eskolan erabiltzen denean,
eskolatik kanpo egiten denean baizik. Eskolan maisumaistrak daude, kanpoan ez. AA bizpahiru aberatsen eskuetan dago, eta horixe da benetako arriskua. Elon Musken eskuetan gaude, AAri esaten dioguna, berari esango bagenio bezala da. AA ez da psikologo bat, gure datuekin elikatzen den makina bat baizik, eta gaizki erabiliz gero, kalte handiak ekarri ahal dizkigu; baina horregatik AA-ren erabilera debekatzea edo AA erabiltzeagatik
SAKANAKO ANITZARTEAN KULTURARTEKOTASUN ZERBITZUA
Ekainaren 20an. Bihar. Eta hilaren 28an, LGTBIQ+-arena izango da. Ihes egin beharreko arrazoietako bat, gerrateak, genozidioa eta biolentziaz gain. Borrokatzeko dena eta gehiago. Elkarrekin amestu, elkarrekin borrokatu. Horrek beharko du izan etorkizunerako bidea eta
AINARA GOROSTIAGA ESKUBI
EG iari ZO r FUND a Z O a 1976ko ekainaren 18an, tragedia batek Etxarri Aranatz kolpatu zuen, 5 etxarriarrek bizia galdu baitzuten, Espainiako armadak mendian utzitako mortero granada baten ondorioz. Hildakoetako batek, Saturnino Luis Erdoziak, lehergailua Andimendin topatu zuen eta
Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074
ibilbidea. Elkarrekin. Errefuxiatuak migratzaileak. Migratzaileak errefuxiatu ez derrigor. Zenbat aurreiritzi, beldur, estereotipo, zurrumurru….. desberdina denarekiko, zoritxarrez. Eta zenbat kontu amankomunean aldi berean, zorionez. Guzti honetan , non geratzen dira "apatridak"? Legedia
burdin karkasa bat zelakoan etxera eraman. Garaiko bertsio ofizialak, Saturnino eta haren familia egin zituen ezbeharraren erantzule, erru guztia haien bizkarrean jarriz. Mendian topaturiko granada hori etxera eramatea, agian ez zen batere zuhurra izan. Larrutik ordainduko zuten erabaki hori. Baina izan gaitezen serioak, nork egin zituen praktika militarrak lehergailuekin abeltzainak, mendizaleak eta oro har jendea zebilen zonalde
Zuzentzailea: Patxi Flores Lazkoz
erahiltzaileen arabera, inolako nazionalitaterik ez duten pertsonak. Inongo estatuak aintzakotzat hartzen ez dituztenak. Apatrida egoera horrek, babesik gabe uzten ditu pertsonak: ez legalik, ez diplomatikorik……ezta oinarrizko eskubiderik: errolda, erregularizaziorakoa... Norena da guzti honen erantzukizuna?
batean? Nork egin zuen hanka lehertu gabeko leherkari bat mendian, espazio publiko batean, utzita? Hau bera egin izan balu, orain 50 urte Euskal Herrian zeuden bestelako talde armaturen batek, instituzioen eta agintarien jarrera berdina zatekeen?
Honek errealitate desatsegin baten aurrean jartzen gaitu, biktimarioaren arabera lehen mailako edota bigarren mailako biktimak daude. Eta horrek ez luke horrela izan behar, edo ez behintzat bere burua preziatzen
ikasleak ez gainditzea ez zait egoki iruditzen, ongi erabiliz gero onura asko ere ekarri ahal dizkigulako. Garai batean, idazketa existitzen ez zen garaian, eragiketa guztiak buruz egiten ziren. Idazketa erabiltzen hasi ziren lehenak tranpatitzat hartzen ziren: ardiak buruz zenbatu beharrean, iruzurra egiten zuten makiltxo batzuk egur puxka batean marraztuz, eta kontakizunak buruz ikasi beharrean, hizki batzuekin harri batean zizelkatzen
Erakunde publikoek bere erantzukizunak aintzat hartzen ez dituzten bitartean, herria izango da berriro ere herria bera salbatuko duena. Herritar sarea da beste behin ere injustizien aurrean erantzuten duena. 1300 hildakotik gora, 2026honetan, itsasoan hildakoak soilik. Zifretara ohitzen ari ote gara? Zenbaki bakoitzaren atzetik izaki bat, izen bat, eta bizi historia bat dago, ordea. Inork ez du berea den guztia uzten bizi hobe baten bila,
duen demokrazia batean. 50 urte betetzear daudenean, bost etxarriarren heriotza eragin zuen bonba leherketaren atzean dauden ardura politikoak aitortu gabe segitzen dute. Zeren argi dago heriotza horien erantzukizuna espazio publiko batean eztanda egiteko prest zegoen lehergailu bat utzi zutenena dela. Ez beste inorena. Horregatik dei egiten diogu, jada ez armadari, denok dakigu eta autokritika ez dela haien bertute bat, baizik eta Nafarroako instituzioei:
LAGUNTZAILEAK
zituzten tranpa eginez. Garai haietan bizi izan bagina arkatza edo klariona erabiltzeagatik kalifikazioa jeitsi eta tituluak ukatuko zizkiguketen berrikuntza arriskugarrien menpekoak izateagatik. Udako oporrak datoz eta ikasleak ebaluatzeko unea iritsi da, ez ditzagun jipoitu AA erabiltzeagatik. AA debekatzea lan alferra izateaz gainera, gure ikasleak aurrerakuntzen mundutik kanpo uztea da, eta hori ez da ona euskararentzat.
bere bizia arriskuan ez badago. Ez gaitezen nahastu. Migratzea, babesa, errolda, etxebizitza, lana... eskubide UNIBERTSALAK dira. Norentzat ote da, ordea, unibertsaltasun hori? Ummm... Hori gutxi ez, eta hitzordu tranpak, itzulerak beroan... indarrean daude. Eta horri gehitu behar zaio onartu berri den Europar Batasunaren migraziorako paktua. Panorama kaxkarra, eta hauteskundeak 2027an. Gabiltzan erne, ez badugu damurik nahi. Gure esku dago
berrikus ezazue mesedez azken 50 urteetan mahai gainean egon den bertsio ofiziala, aitortu itzazue armadaren axolagabekeriak utzitako 5 biktimak eta egin behingoz justizia 3 familia eta Etxarri Aranatzeko herriarekin. Amaitzeko dei egin nahi diegu ere, Sakanako eta Euskal Herriko herritarrei, ekainaren 21ean Etxarri Aranatzen egingo den aitortza ekitaldi herritarrean parte hartzeko. Egia, Aitortza eta Justizia bost etxarriarrentzat.
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus
Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus
Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus
Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436
Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Laura Olmos Aristorena gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275
Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Inprimategia: Zeroa Multimedia
GUAIXEk ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.




saKaNa Motordun ibilgailu baten gidabaimena duten sakandarrak 12.712 (%61,50) ziren 2024an. Baina gizonezko eta emakumezko sakandarren arteko aldea 19,26 puntukoa da. Ibarreko 10.659 gizonetatik 7.550k (%70,83) zuten ziklomotorea, motozikleta, turismoa, furgoneta edo kamioia gidatzeko gidabaimena. Sakanako 10.011 emakumezkoetatik gidabaimen bat zutenak 5.162 (%51,56) ziren.
Datu horiek 2014koekin alderatuta, gidabaimena duten sakandarren kopurua hamar urtetan 1,33 puntu igo da. Hau da, hamarkada baten ondoren 493 gidabaimen gehiago zeuden Sakanan. Generoari erreparatuta, hamar urte horietako bilakaera desberdina da. Gizonezkoek dituzten gidabaimen kopuruak 0,84 puntu egin du behera, nahiz eta gizonezkoen populazioa hazi eta haien eskutan 80 baimen gehiago egon. Emakumezko sakandarrek dituzten gidabaimenen kopuruak gora egin du hamar urte horietan: 3,52 puntu gehiago eta 413 gidabaimen gehiago.
Joera horien arrazoia da, alde batetik, gidabaimena zuten gizonezko batzuek adin kontuagatik gidabaimena galdu dutela. Bestetik, emakumezkoek lehen ez zuten gidabaimenik, eta baina belaunaldi gazteek gero eta gehiagok dute.
Joera bera Hego Euskal Herrian errepikatzen da. Hamar urte horietan gidarien kopurua 84.592 hazi da, 1.690.813 iritsi arte. Hazkundea %5,27koa da. Baina emakumezko gidariak 8,77 puntu gehiago dira. Hau da, gidabaimena duten 57.776 emakumezko gehiago daude. Gizonezko gidarien kopurua 2,83 hazi da, 26.816. Nafarroari dagokionez, hamarkada horretan gidarien hazkundea 9,64 puntukoa izan zen. Emakumezko gidarien kopuruak 13,98 puntu hazi zen, Hego Euskal Herriko hazkunderik handiena. Eta gidabaimena zuten gizonezkoena 6,62.
Udalerrika
Ibarreko hamabost udalerrietatik gidari gehien duen udalerria
Arakil da, arakildarren %70,20k, 695 pertsonak, gidabaimena du. Iturmendiarren %69,70 gidaria da, 299. Gertu daude Bakaiku (%68,13, 233), Urdiain ((%67,43, 439), Uharte Arakil (%65,93, 509), Arbizu (%65,82, 728) eta Irañeta (%65,70, 113). Koxka bat beherago daude Olatzagutia (%63,25, 912), Etxarri Aranatz (%62,49, 1.594). Sakanako %61,50etik behera sei udalerri daude: Arruazu (%60,66, 74), Lakuntza (%60,55, 809) eta Irurtzun (%60,01, 1.379), Altsasu (%58,39, 4.499), Ziordia (%57,97, 211) eta Ergoiena (%55,90).
Generoari erreparatuta, gizonezko gidari gehien duen uda-
lerria Iturmendi da, %85,05ek gidabaimena du, 182 guztira. Sakanako %70,83ko batez bestekoaren gainetik beste zortzi udalerri daude: Arakil (%79,85, 420), Uharte Arakil (%77,78, 315), Bakaiku (%76.76, 142), Urdiain (%76,19, 256), Olatzagutia (%75,07), Arruazu (%73,85, 48), Arbizu (%72,73, 416), Irañeta (%71,28, 67). Ibarreko batez bestekoaren azpitik sei udalerri daude: Etxarri Aranatz (%69,36, 919), Altsasu (%68,85, 2.681), Ergoiena (%68,45, 141), Irurtzun (%67,85, 806) eta Lakuntza (%66,76, 474). Gizonezko gidari gutxien duen udalerria Ziordia da, %63,96k dute gidabaimena, 126 guztira.
Sakanan emakumezkoen %51,56 dira gidariak. Emakumezkoen eskuetan gidabaimen gehien duen udalerria Arakil da, %59,27 eta 275 baimen. Beste bederatzi udalerri daude bataz bestekoaren gainetik: Irañeta (%58,97, 46), Arbizu (%58,43, 312), Urdiain (%58,10, 183), Bakaiku (%57,96, 91), Etxarri Aranatz (%55,06, 675), Iturmendi (%54,42, 117), Lakuntza (%53,51, 335), Uharte Arakil (%52,86, 194) eta Irurtzun (%51,62, 573). Eta gainontzeko bost udalerriak ibarreko ehunekoaren azpitik daude: Ziordia (%50,90, 85), Olatzagutia (%50,71, 355), Altsasu (%47,70, 1.818), Arruazu (%45,61, 26) eta Ergoiena (%41,85, 77). Gizonezko eta emakumezko gidarien arteko arrakala Sakanan
%19,27 da. Horren gainetik ibarreko zazpi udalerri daude. Alderik handiena Iturmendi dago, 30,63 puntu. Atzetik ditu Arruazu 28,23), Ergoiena (26,60), Uharte Arakil (24,92), Olatzagutia (24,35), Altsasu (21,15) eta Arakil (20,58).
Bi generoen gidarien arteko alderik txikiena Irañetan dago, 12,30 puntuko aldea dago gida-
baimena duten gizonezkoen eta emakumezkoen artean. Beste lau udalerri gertu ditu: Ziordia (13,06), Lakuntza (13,25), Etxarri Aranatz (14,30) eta Arbizu (14,30). Ibarreko bataz bestekoaren azpitik, baina harengandik gertuago daude beste hiru udalerri: Irurtzun (16,22), Urdiain (18,10) eta Bakaiku (18,79).


Iturmendiko plazan, jolas parkearen hegoaldean, ura jasotzeko sareta jarri dute. Estafeta kaleko errepidearen bi aldeetan bi estolda luze jarri dituzte. Iparraldean 40 m-koa (bi zatitan) eta hegoaldean 27 m. Errepidearen iparreko etxeetako espaloian 20 m-ko luzera duen sareta jarri dute euri ura jasotzeko. Lanek 145.853,50 euroko aurrekontua izan dute, gobernuaren dirulaguntza 45.442,27 eurokoa izan da.
DUELA 25

Irurtzunen etxeak eraikitzen
Irurtzungo lau tokitan guztira 30 familia bakar eraikitzen ari ziren. Alde batetik, Trinitate kalean, Sonhar dantzalekua zena bota eta orube hartan 14 familia bakar eraiki zituzten. Elizpea eta San Migel kaleetan zortzi bat etxebizitza eraikitzen ari ziren eta beste bat Lizarra kalearen ondoan. Etxebizitza horiek 15 eta 28 milioi pezeta (90.150-168.280 euro)artean saltzen ari ziren. Bestalde, berriak ez ziren pisuen prezioa, bataz beste, 10 milioi pezetakoa (60.100 euro) zen.
INKLUSIOA
Hiru urteko proba pilotuaren ondoren, 2027an martxan izan nahiko luke
A.A.I. altsasU
Nafarroako Parlamentuko Eskubide Sozialetako Batzordeko kideak Altsasura Biak Bat elkartea ezagutzera etorri ziren asteazkenean, garagarrilaren 17an. Olga Chueca Chueca, Raquel Garbayo Berdonces, Maribel Garcia Malo,Oihana Gallo San Roman eta Javier Ollo Martinez parlamentariak egon ziren. Elkarteko kide Josune Azpiroz Imazek esan zuenez, "garrantzitsua iruditzen zaigu jendeak gertutik ezagutzeko. Parlamentariei proiektuen azalpena egin diegu eta, ondoren, gure animaliak eta baratza ikustera eraman ditugu". Biak Batekoak hiru urte daramate okupazio zentroa pilotuarekin. "Sakanan bizi diren eta aniztasun funtzionala, buru gaitza edo halako behar bat duten pertsonendako eguneko zentroa bat sortu nahi dugu, arreta goiztiarra ematen duena. Sakanan Tasubinsa dago, oso metodologia zehatza duena. Gurea beste aukera bat sortzea litzateke. Pertsonak erdigunean jartzen duen metodologiarekin, animaliek lagunduta, naturan eta komunitatean bertan. Eta sakandar horiek Iruñera edo
MUGIKORTASUNA

beste tokietara joatea ekiditeko", azaldu du Azpirozek. Gaineratu du halako zentro bat sortzea ez dela hain erraza. Eguneko zentroa aurten martxan nahi zuten. Ezinezkoa izan denez, 2027an izatea espero dute. Egitasmoak aurrera egiteko, elkarteak parlamentariak gonbidatu zituen, Nafarroako aurrekontuak egiterakoan euren errealitatea kontuan izan dezaten. "Urtero dirua jasotzen dugu aurrekontuetatik eta urtero joaten gara azaltzera zer egin dugun diru horrekin", argitu du.
Parlamentariek ere Biak Baten Amalur terapia baratza bisitatu zuten. "Jendeak ulertzen du animaliek lagundutako terapiak zer eragina duen eta zein positiboa den. Baratzarekin eta naturarekin harremanetan egotea ere onura psikologikoak, emozionalak eta sozialak ditu. Orain sortu dugun bide horrekin naturak emozio ongizatean lagunduko digu. Animaliekin bezala, metodologia berria da haur, gazte eta adinduekin landu daitekeena. Sortzen ari gara", azaldu du Azpirozek.

Hilaren 10az geroztik erabilgarri dago
Altsasuko herrigunea Altsasu Bigarren
Hezkuntzako Institutuarekin, Iñigo Aritza
ikastolarekin eta Dantzalekuko kirol gunearekin lotzen dituen bidegorria. Bizikletendako bidea aurretik zegoen
errepidearen eskuin aldean eraiki da eta bi metro zabalera du.
Altsasuko Udalak 390.002,43 euro bideratu ditu lanak egitera. Obra finantzatzeko Nafarroako Gobernuaren 312.373,72 euroko dirulaguntza jaso du.


Etxarriar batek a ndia mendia militarrek utzitako obus bat jaso eta maneiatzen ari zela eztanda egin zuen. 1976ko garagarrilaren 18ko 20:50ean izan zen. s ugarren eta ke beltzaren ondoren bost hildako izan zirela jakin zen
Alfredo Alvaro Igoa EtXarri araNatZ Espainiako Armadak Andian maniobra militarrak egin zituen hilabete lehenago. Saturnino Luis Erdoziak mendian sei obus jaso eta etxera eraman zituen garagarrilaren 17ko arratsaldean. Inguruko herrietan halako jaurtigaiak dekorazio gisa erabiltzen zituzten garai hartan.
Zugarreta auzoko etxeko garajean Luis militarrek utzitako lehergailuetako bat maneiatzen ari zela eztanda egin zuen. Bost
Hildakoak
SATURNINO LUIS ERDOZIA
Lizarragan 1933ko martxoaren 27an jaio zen, 43 urte. Utzubar zeramikako kamioi gidaria zen. Obusa maneiatzen ari zen.
hildako izan ziren, haien gorpuak deseginda gelditu ziren. Etxeetako paretak odolez gorrituta eta metraila arrastoz markatuta gelditu ziren. Eztanda urruti entzun zen eta etxarriar asko joan ziren ezbeharraren tokira. Bake epailearen baimena jasota, etxarriarrak izan ziren sakabanatuta zeuden hildakoen gorpuzkiak jaso zituztenak. Ondoren iritsiko ziren Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta Etxarri Aranazko Guardia Civilaren
kuarteleko agenteak. Suhiltzaileek sutea itzali eta erortzear zen rafea bota zuten.
Beranduago iritsiko zen Iruñetik Zaintzako Epaileak. Hark Guardia Civilaren kabuari kontu eske joan zitzaion, ordurako gorpuak jasoak baitzeuden. Etxarri Aranazko bake epaileak bere ardurapean egin zela jakinarazi zion. Iruñeko epaileak gorpuak udaletxera eramateko (22:30 aldera) eta behar bezala sailkatzeko esan eta alde egin
zuen. Bi gorpu zeuden osorik: emakume eta haur batena. Gorpuak plastikotan bilduak egon ziren epaile instruktorea eta forentsea iritsi arte. Azken horrek sailkapena egindakoan jakin zen hildakoak bost izan zirela, eta ez lau.
Eztanda butano bonbona batek eragin zuela uste izan zuten hasieran. Suhiltzaileek sutea itzali ondoren bonbona osorik opatu zuten. Eta lehergailuaren espoleta aldamenaren (Segundo Maiza Beltzarena) etxearen ondoan opatu zutenean argitu zen guztia.
Leherketa izan zen garajean antzeko beste bost lehergailu opatu zituzten, 30-40 cm-koak, guztiak kargatuta. Horregatik, aldameneko etxebizitzak hustuarazi zituzten eta guardia civilen zaintza txandak ezarri zituzten. Opatu zituzten bost lehergailuak garagarrilaren 19ko eguerdian leherrarazi zituzten militarrek.
Bi etxeetako atariak parez pare daude eta tartean patio modukoa dago. Auzoko emakumezkoak eta haurrak han biltzeko ohitura zuten. Eztanda baino ordu erdi lehenagora arte emakumezkoak puntua egiten egon ziren. Eta eztanda baino pixka bat lehenago emakumezko alargun bat bere seme-alabekin joan berri zen. Hildako haurretako baten aita zen Felipe Zeberio. Luisi etxe ondoan zegoen Urbasa tabernara trago bat hartzera gonbidatu zuen. Hark ezetz, egitekoak zituela. Zeberio tabernara iritsi bezain laster izan zen leherketa.
Hileta
Hildakoen gorpuak udaletxean egon ziren gau hartan. Eta bilkura gelak hil kapera hartu zuen garagarrilaren 19an. Dolua adierazteko, balkoian Espainiako bandera masta erdian jarria zegoen. Egun berean hileta elizkizuna egin zen plazan, 20:00etan. Aldarea kioskoan jarri zuten. Hildakoen bost hilkutxak haien senideek udaletxetik kiosko au-
rrera eraman zituzten. Segizioaren buru Jose Mendez Asensio artzapezpikua, meza emanen zuena. Laguntzaile izan zituen Tomas Lizarraga Errazkin, Etxarriko parrokoa, eta Fernando Guruzeaga. Dozena bat lore koroa eta beste horrenbeste lore erramu jarri zituzten hilkutxen gainean eta ondoan. Senideendako aulkiak jarri zituzten. Etxarriarrek, udal batza buru, hildako herritarrak despeditzeko plaza bete zuten. Mendezek elizkizunean esan zuenez, "samina adierazteko nire hitzak baino adierazgarriagoak dira herrian izan den isiltasuna". Familieen oinazearekin bat egiten zutela adierazi zuen artzapezpikuak. Heriotzak herria elkartzea ekarri zuela esan zuen. "Gertatutako zigorrada latzak gauza asko jartzen ditu proban, baita fedea ere". Mendez hizketan ari zela senide bat zorabiatu egin zen eta mediku batek artatu behar izan zuen. Artzapezpikuak lasaitasuna eskatu ondoren "bihotzeko atsekabea" eta "itxaropena" aipatu zituen. Gaineratu zuenez, "prest egon behar dugu. Denek ezagutzen duzue gertatutakoa. Bat-batean izan da. Baina ziur nago Jainkoaren aurrean aurkeztu direla". Mezan euskarazko hainbat kanta abestu ziren. Akaberan hilkutxak hilerrira eraman zituzten. Hiletan izan ziren: Fernando Perez de Sevilla y Ayala gobernadore zibila, Nafarroako Diputazioko lehendakari orde Amadeo Marco, Guardia Civilaren teniente koronela eta Espainiako Gorteetan diputatu eta prokuradore zen Julio Iturralde. Agintariak, eta aditu militarrak, goizean iritsi ziren. Elizkizunaren aurretik udalarekin eta senideekin hitz egin zuten. Gainera, artzapezpikua hildako batzuen etxera joan zen haiei "adorea emateko". Hurrengo egunean herritar asko pasa ziren eztanda izan zen tokia bertatik bertara ikustera. Odolez gorrituta gelditu ziren etxeen paretak karez margotu zituzten.
JOSE LUIS LUIS TABAR
Saturninoren semea, 1970eko apirilaren 15ean jaioa, 6 urte zituen hil zenean. Bizikletan zebilela harrapatu zuen eztandak.
MARIA GLORIA PEJENAUTE
Milagron 1918ko martxoaren 31n jaioa eta 58 urtekoa.
Txerriendako janari hondar batzuk eramatera joan zen.
SEGUNDO MAIZA BELTZA
Etxarriarra, 1905eko maiatzaren 22an jaioa, 71 urtekoa. Ilobarekin baratza ureztatu ondoren, biak iritsi berri ziren.
JESUS MIGUEL ZEBERIO MAIZA
Etxarriarra, Segundoren iloba, 1964ko irailaren 21ean jaio zen eta 11 urtekoa. Bere hiru ahizpak ez zeuden inguruan.
Udal bilkura
Etxarri Aranazko Udalak elizkizunaren aurretik ezohiko bilkura egin zuen, 19:00etan.
Bilkuran Luis Manuel Nagore Biurrun alkatea eta Javier Mauleon Ijurra, Manuel Ijurra Echarri, Valentin Lizarraga Liciaga, Antonio San Martin Villanueva, Jose Miguel Arbizu Lizarraga, Eleuterio Ochagavía Bacaicoa eta Juan Jose Botanz Razquin zinegotziak izan ziren. Luis Ruiz izan zen idazkaria.
Hasteko, Nagorek senideei beraien samina adierazi zien.
Alkateak esan zuenez, "gure kide eta herritarren heriotzagatik minez beteta gaude. Istripu hau, parte batean, Armadari lepora dakioke, zoritxarreko horrelako ondorioak ez aurreikusteagatik. Eskatzen dugu halako huts handirik ez errepikatzea: bonbak etxarriarren, aldameneko herrietako herritarren eta Arabako eta Gipuzkoako herritarren begi bistan uztea. Egoera azaltzeko hitzik ez dut une honetan".
Zinegotziek hitza hartu zuten. Udalbatzak adostu zuen senideei doluminak adieraztea. Horrekin batera, "zegokienari arriskua berehala kentzeko" hainbat
eskaera egitea erabaki zuten. "Aisialdi gunean maniobrak ez egitea eskatzea erabaki zuen udalak. Etxarri Aranazko Udalaren eskaerekin bat egiteko eskatuko zieten Sakanako eta Lizarrako udalei. Udalbatzak argi utzi zuen: "sarraski honen arduraduna zein den jakin beharra dago".
Militarren gutuna Nafarroako Gobernadore Militar Luis Sanchez Saizek alkateari gutuna bidali zion garagarrilaren 21ean. Militarrak gertatutakoagatik "sakonki nahigabetua" zegoela zihoen. Adierazi zuenez, "kanpoan nengoelako ezin izan nuen hiletara joan". Prentsan irakurritakoaren ondoren, Sanchezek adierazi zuen "istripuaren arrazoiak direla eta, udal bilkuran esandako kontzeptuak ez dute errealitatearekin bat egiten. Izan ere, edozein tokitan ariketak, maniobrak egin edo tiroa praktikatzean, aldez aurretik prentsaren bidez jakinarazten da, gune arriskutsua mugatuz, istripuak saihesteko.
Eta zainketa lanak egiteko, Guardia Civilari jakinarazten zaio, baita Gobernu Civilari ere".
Sanchezek azaldu zuenez, "benetako armak erabili ondoren, eremua zorrotz eta zehatz orrazten da, lehertu gabe geldi daitezkeen lehergailuak hartzeko. Horiek leherrarazi egiten ditugu". Militarrak aitortu zuenez, "gerta liteke lehergailuren bat ez atzematea. Baina halakoak opatzen dituenaren betebeharra da Guardia Civilari jakinaraztea, espezialistak bidali eta lehergailua suntsitzeko".
Hori guztia esan ondoren, Sanchezek gaineratu zuen: "neurri horiek guztiak hartuta, egon daitezke pertsona, batere ezagutzarik gabe, lehergailuak jaso eta modu ez egokian maneiatzen dituztela. Ondorioz atsekabea eragin duen moduko tragediak izaten dira". Halakoak "egiten dituztenen arduragabekeriari bakarrik lepora dakieke. Eta jakinda eta ezagututa, isildu eta garaiz salatzen ez dutenei, ez zigortzeko, baizik eta halako gertakari mingarriak saihesteko".
Astetara militar batek gutun bat eman zion Catalina Tabar Juancheri, garilren 30eko data zuen. Barruan Seigarren Erregio Militarreko arduradun Mateo

Zugarretako Andra Mari ermitako zelaian gertatutakoa oroitzeko aitortza ekitaldia eginen da garagarrilak 21ean, igandea, 12:30ean. Etxarriar talde batek antolatu du ekitaldia, Egiari Zor fundazioaren babesa izan dute. Murala egin dute ere.
Prada Cabanillas teniente generalaren telegrama eta 25.000 pezeta zeuden. Idatzian zera irakur zitekeen: "Berriro ere sentitzen dut hainbeste biktima eragin zituen istripua, zeina Kapitaintza Nagusi honek inolako ardurarik ez duen. Mesedez (...) onar ezazu dohaintza apal hau gure doluminaren froga ukigarri gisa, eta, neurri batean, arindu dezake bizi duzun egoera ekonomiko larria". Alargunak ez zuen dirua onartu.


Nafarroako Gobernuak populazioaren eta sakabanaketaren arabera banatu du
saKaNa
Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsioen Planaren esparruan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, hasiera batez onartu du Determinazio Libreko Programaren onuradun diren udalerri eta kontzejuen zerrenda eta haietako bakoitzari aurten dagozkion zenbatekoak. Kopuruak populazioaren eta biztanleguneen sakabanatze geografikoaren arabera finkatzen dira. Udalerri konposatuek eta bere kontzeju interesdunek hilabete dute jakinarazteko dirulaguntzaren jasotzailea eta onuraduna udala den. Sakanako toki erakundeek guztira 529.112 euro jasoko dituzte. Kopuru horren %12,06 kontzejuendako izanen da, 63.850,05 euro hain zuzen ere. Gainontzeko 465.262,16 udalendako da. Bai udalek bai kontzejuek dirulaguntza urteko hirugarren hiruhilekoan jasoko dute.
Nafarroako Gobernuak banatuko dituen 10,7 milioi euroren %4,94 jaso dute Sakanako udal eta kontzejuek; sakandarrak herrialdeko biztanleriaren %3,02 gara.


Maider Betelu Ganboa saKaNa Amaia du izena Urbasako Jauregiaren ondoan dagoen pilotalekuak. Ameskoarrendako eta sakandarrendako toki eta frontoi kuttuna zen, eta da. 1990etik Nafarroako Gobernuaren jabetza da, eta Urbasako jauregia eta eliza bezala, hiltzen ari da. Aurreko ostiralean, sakandarrak eta ameskoarrak, Urbasako Frontoi Auzolan taldean bat eginik, Amaia pilotalekua auzolanean garbitu zuten. Segidan, Urbasako Frontoia Berreskuratzeko Adierazpena irakurri, eta bukatzeko, Ameskoako pilotarien partidez gozatu zuten.
Adierazpena
Maite eta Olatz Ruiz de Larremendi pilotariek irakurri zuten manifestua, Roberto Zornoza “Limon” olaztiarra eta Ameskoako pilota eskolako Moran alboan zituztela.
"1950eko hamarkadan frontoi hau inguruko pilotarientzat, gizon zein emakume, topagune, aisialdi eta lehiaketa gune garrantzitsua izan zen, itsas mailatik 1.000 metrora, Urbasako aberastasun handiko natur eta paisaian pilotan aritzen baitziren. 1980. hamarkadako bukaeran erabiltzeari utzi zitzaion, mantentze lan ezaren eta pixkanakako narriaduraren ondorioz".
Horren aurrean, Urbasa eta Andiako Parke Naturaleko balio kultural, historiko eta kirolekiko sentiberak ziren hainbat pertsonak Urbasako Frontoi
PILOTA
Urbasako Frontoi a uzolan taldeak deituta, makina bat sakandar eta ameskoar bildu ziren Urbasako a maia frontoia auzolanean garbitu, eta Nafarroako Gobernuari frontoiaren zaharberritzea eskatzeko
Auzolan Taldea osatu zuten, ”helburu batekin: frontoiaren kontserbazioan laguntzea eta Nafarroako Gobernuari, frontoiaren jabe den aldetik, frontoia zaharberritu dezala eskatzea. Horrela, gure kirola den pilotaren sustapena bultzatuko duen azpiegitura publiko bat berreskuratuko litzateke”.
Eskerrak Urbasako Frontoi Auzolan Taldetik eskerrik beroenak eman zizkieten haien babesa adierazi duten gizarte zein kirol arloko
Jatorria XVII. mende amaieran Juan Ramirez de Baquedano y Alvarez de Eulate Andiako II. markesak eraiki zuen Urbasako Jauregia. Berak zituen Urbasa eta Andia mendietako eskumen zibil eta kriminalak, eta inguruetako lapurreta eta bestelakoak kontrolpean izateko eraiki zuen, Nafarroako Erresumako fiskalak behartuta. 1915ean Juan Etxabarri enpresari eta egurgile olaztiarrak erosi zuen jauregia. Eraikinaren erdia jatetxe eta hotel batean bihurtu zuen, eta orduan eraiki zuen jauregiaren ondoko frontoia. 1984an jauregiko hotela eta jatetxea itxi zituzten, eta 1990ean Nafarroako Gobernuak erosi zuen.
Amaia salbatzera
Roberto Zornoza "Limon"-ek adierazi duenez, iaz Olazti eta Ziordiko jendea bildu eta Amaia frontoiaren lehen garbiketa egin zuten. "Urte asko zeramatzan ikutu ere egin gabe eta belarrez eta zikinez josia zegoen. Lurrak pitzadurak ditu, baina paretek eusten diote, bada zerbait". Ondoren ameskoarrekin hitz egiten hasi ziren. "Maite Ruiz de Larramendi aurretik ibili izan zen frontoiaren konponketa eskatzen. Beraien familiarendako hau bere frontoia zen, betidanik". Horrela, ameskoarrekin batera Urbasako Frontoi Auzolan Taldea osatu zuten. Urriaren 3an bildu ziren Nafarroako Gobernuko ordezkariekin. "Gure interesa eta auzolana eskertu, baina ez dagoela ezer aurreikusirik ez zehaztutako aurrekonturik erantzun ziguten".

"Hemen eskatu nuen pilotan hastea"
OLATZ RUIZ DE LARRAMENDI aDOs talDEKO PilOtaria
Amaia frontoia egoera oso kaxkarrean dago eta hori salatzera etorri zarete.
Frontoi hau ez dago egoera onean baina historia asko dauka. Nik hemen eskatu nion nire amari pilotan izena ematea, 7 urterekin. Txikitan hona etortzen ginen pilotan jokatzera, baina ezin da gauza seriorik egin, eta horren alde borrokatzera gatoz. Sakanatik eta Ameskoatik jende asko etorri zarete frontoia garbitzeko auzolanera eta agerraldira. Oso pozgarria da horrenbeste jende animatzea Ameskoatik, Sakanatik, Ameskoa pilota klubetik... Iaz ere garbiketa egin zen, baina ez zen aurten bezainbat jende bildu. Aurtengoa oso polita izan da.
kolektibo guztiei, eta natur parkeko toki erakundeak biltzen dituzten hiru erakundeei: Sakanako Mankomunitatea, Limitazioetako Batzarra eta Andiako Mankomunitatea, "Nafarroako Gobernuaren aurrean formalki babestu baitute Urbasako frontoiaren zaharberritzea eskatzen duen herri ekimen hau. Balio kulturala eta kirol tradizionalaren alde, pilotaren alde eta bizirik dagoen Parke Natural baten alde, Nafarroako Gobernuari Urbasako frontoia berreskuratzea eskatzen diogu”.
Frontoia "oso berezia" dela dio Limonek. "Amaia du izena, oso frontoi gutxi egongo dira emakume baten izenarekin. Dagoen tokian egonda, Urbasako arrasoan... xarma handia du". Urbasako bentako eremu hau guztia sekulakoa omen zen garai haietan. "Udan jendez beteta egoten zen, bizi handia zuen. Ameskoa eta Sakanaren arteko topalekua zen, hemendik bikote asko sortu ziren. Uztailaren 25ean Urbasako festak ospatzen ziren, musika, pilota partidak... jende asko igotzen zen".
Taldeak urtero garbiketa egin eta frontoiaren zaharberritzea eskatzen jarraituko du, "burugogor izaten ez gaituzte irabaziko. Ilusio handiena hemen jendea pilotan jokatzen ikustea da. Hori da gure helburua".
Bi ibarrak batera, indar gehiago egin daiteke Nafarroako Gobernuaren aurrean. Bai, azkenean batasuna behar da. Ea bi bailarak elkartzeak laguntzen duen, eta hemen egindako eskariak erantzuna duen. Sanferminetako Ados Pilota Torneoa hasi da. Bai, ea txapelketa polita ateratzen den! Finalean egotea polita litzateke, sanferminetan Labriten jokatzea oso berezia delako. Ados pilota eskolan geroz eta neska gehiago daude, eta oso pozik gaude, emakumeak pausoak ematen ari garelako.
MENDI LASTERKETAK
Ekainaren 28an, 8:30ean, XII. Triku Trail mendi lasterketa abiatuko da Etxarri Aranazko kanpinetik. Duela bi urte hasitako bideari jarraiki, antolakuntzak bi ibilbide prestatu ditu: betikoa, luzea, 21 km eta 1.269 m+ desnibelekoa, Maitzegur, Auntzetxe, Lizarrusti, Txaradigorri, Hirumugeta, Iraigorri eta Fagamendi osatzen dituena, eta Motza, 10 km eta 524 m+ desnibelekoa, Ibilbide luzearen lehen 4,5 km-ak eta azken 4,5 km-ak hartzen dituena, Etxarriko kanpinaren inguruko paraje eta harizti zoragarrietan.
Triku Trail mendi lasterketa luzea, Nafarroako Mendi Lasterketen Rankingerako baliagarria izateaz gain, aurten Euskal Herriko Koparako puntuagarria izango da. Lehiatuko diren korrikalarien artean nabarituko da, korrikalari ezagunagoak arituko baitira. Haiekin batera sakandar askok parte hartuko dute, hala baita lasterketa motza jarri zutenetik, horrek lasterketa herrikoiagoa izatea baitakar. Datuak dira erakusle garbienak: iaz 87 sakandarrek osatu zuten Triku Traila, 61 motzean eta 26 luzean.
Gaur, azken aukera
Triku Trailen izena ematea zabalik dago Kronoak plataforman, ekainaren 19ko 12:00ak arte. Azken unean mugitzen diren horiek, beraz, azken orduak dituzte Etxarri Aranazko beheko basoan jokatzen den lasterketa berezi horretan aritzeko.

ATLETISMOA
aurrera Markelekin-erako 5.840 euro eta Paris 365rako 1.350 kg jaki bildu ziren
M.B.G. ZiOrDia
Beroa izan zen 13. Ziordiko Herri Lasterketa Solidarioan parte hartu zutenen etsai eta bidaide nagusiena, baina gehiago hidratatuta gustura aritu ziren Ziordian bildu zirenak. Txikienen lasterketei oinezkoen martxak eman zion segida, eta, azkenik, 6,8 km-ko helduen lasterketa abiatu zen.
Asier Gutierrez iruindarra erosotasunez gailendu zen (24:04), Yelko Pardiñasen (25:05) eta Adur Senar lakuntzarraren (26:51) aurretik. Emakumezkoetan Diana Vecillas izan zen azkarrena (28:11), Chechu Sanchezen (29:31) eta Lucia Garateren (29:35) aurretik. Lehen sakandarra Maalen Beraza irintarra izan zen (32:08). Guztira 20 sakandarrek osatu zuten proba.
Zenbaki potoloak


Egunaren balorazio ona egin du Ziordiko Running Taldeko Jose Ramon Ramirezek. "Helduen lasterketaren eta oinezko martxaren artean 195 pertsonek hartu zuten parte, eta txikienetan 60 haurrek. Zegoen berotzarra kontuan hartuta, parte hartze oso ona da". Ramirez lorpen solidarioengatik zegoen kontentuago atletismo kontuengatik baino. "GNA01 gaixotasun ultra arraroa duen Markelen alde 5.840 txartel saldu genituen, inoiz baino gehiago, eta Paris 365 jantoki sozialerako 1.350 kg elikagai jaso genituen, furgoneta bete bat. Oso pozik gaude". Pozik eta "oso eskertuta" Markel Carmonaren familia eta Paris 365. "Ez dugu hitzik Jose Ramonek egiten duena eskertzeko". Sari banaketarekin, zozketa solidarioarekin eta primerako merenduarekin borobildu zen jaia.
PILOTA
Afizionatuen mailan bikoterik lehiakorrenetakoa osatzen dute
Irurtzun klubeko Josu Igoa eta Aaron Arbizu etxarriarrek. Elkarrekin makina bat txapela dituzte, azkena Irurtzungo Pilota Txapelketan lortutakoa, baina asteburu honetan bakoitzak txapela bana lortu du bere aldetik, beste bikote batzuekin arituta.
Garfeko Binakako Txapelketan Josu Igoak Javier Cuairanekin osatu zuen bikoa. Sakandarrei dagokienez, Arbizu Uriberekin aritu zen, Bergera Iribarrenekin eta Azpiroz Canabalekin. Igandean Logroñoko Adarragak final handia hartu zuen. Igoak eta Cuairanek Prado eta Garmendia izan zituzten aurkari eta goitik behera kontrolatutako partidan


"Dagoen giroa, Ziordiko ibilbidea eta merendua asko gustatzen zaie"
JO s E ra MON ra M ir EZ
erraz gailendu ziren, 22-6, merezitako txapela lortuaz. V. Naxera Erreinua Torneoan Arbizuk San Cosmeko Gutierrez izan zuen aurkari. Finalean 2213 irabazi zieten Fernandezi (San Cosme) eta Sotili (Larraun). Arbizuk agindu zuen, eta Gutierrezi lana asko erraztu zion, merezitako txapela lortuaz.


Gaur, Arbizun, elkarrekin Gaur Arbizun antolatutako jaialdian (ikus agenda) Igoa-Arbizu batera ariko dira; Canabal-Azpiroz izango dituzte aurkari. Igoa eta Arbizu,

PARAPENTEA
sakana Parapente Eguneko hegaldiak aurten san Migeletik aireratu ziren
Maider Betelu Ganboa itUrMENDi 110 parapentelarik eman zuten izena Baiza Parapente taldeak larunbatean antolatu zuen Sakana Parapente Egunean. Alde txarra, horietako batek izan zuen istripua; zorionez, hobetze bidean dago. Gainontzean, primerako balorazioa egin du Urko Toledo Baizako kideak. Festa Iturmendiko herriak Baiza Parapente taldeari utzitako kanpan ospatu zen. Bertan akanpatzeko aukera izan zuten hala nahi izan zutenek; gainontzekoek inguruko ostatuetan hartu zuten tokia. Izan ere, espainiar estatu guztitik hurbildu ziren Sakanara. "Madril, Leon, Burgos, Katalunia, eta Andaluziako jendea etorri zen, eta hemengoa".
San Migeletik
Asmoa hegaldiak Santa Marinatik egitea zen, Iturmendiko kanpan lurra hartzeko, baina haizeak ez zuen utzi. "Guretako egokiagoa izango litzateke ipar haizea egongo balitz, hegaldiak Santa Marinatik egiteko, erosoago guretako, eta Iturmendi herriari zor zaiolako. Baina hego haizea atera zitzaigun eta San Migelera joan behar izan ginen. Nolanahi ere, San Migeletik hegaldi oso onak egin zituzten parapentelariek; erraz atera ziren, eta Iturmendin lurra hartu zuen jende nahikotxok".
Giro familiarra
Santa Marinatik edo San Migeletik, bakoitzak badu berea. "Hegaldi ezberdinak dira, haizea justu kontrakoa delako. Santa Marinan ipar haizearekin errazago egiten da hegan, baina ez dira horrenbesteko altuerak hartzen, hego haizearekin altuera gehiago hartzea dagoelako. Guretako askoz errazagoa da Santa Marinan aireratzea, kanpa ugari daudelako lurra hartzeko, eta kable gutxi, oraingoz".




Emakumeen errekorra apurtzeaz aparte, hirugarren garaipena lortu du segidan, orain arte inork lortu gabekoa
M.B.G. saKaNa Izabak XX. Camille Extreme hartu zuen igandean (32 km, 2.044m+). Pirinioetako lasterketa ezagunean Ezkaurre (2.047 m) mendi ikusgarria igo behar da eta hori ezin erakargarriagoa da mendi korrikalariendako. Horren isla, 434 korrikalarik hartu zuten irteera. Berarekin batera Canelle Trail (13 km, 900+) distantzia laburragoko proba jokatu zen, 232 korrikalariren parte hartzearekin, eta bezperan, 100 korrikalari Ardibidepikua Km Bertikalean (3,2 km, 800+) lehiatu ziren. XX. Camille Extremeko errege-erreginak Asier Labairu burlatarra eta Irati Azkargorta iturmendiarra izan ziren. Sekulako bero sapari aurre eginez, lasterketa irabazteaz gain biek ala biek orain arteko errekorrak apurtu zituzten. Asier Labairuk 3:13:41eko marka ezarri zuen Camille Extremen, eta Irati Azkargortak 3:56:45ekoa. Eta ez hori bakarrik. Andorran bizi den iturmendiarrak Camille
Extreme hirugarren aldiz jarraian irabazi du, orain arte inork lortu gabekoa.
zaga Ganboa 36. sailkatu zen (3:50:57) eta Iosune Urra hamaikagarren emakumea (4:44:36). Canelle Traileko irabazleak Iker Agirregabiria (1:10:24) eta Ainara Alcuaz (1:23:10) izan ziren, eta Ardibidepikua Km Bertikalekoak Aitor Ugarte (31:04) eta Leti Bullido (42:03).
Unzurrunzaga eta Azkargorta Camille Extremek 20 urte bete zituen eta ezin hobekiago ospatu zuten. Lasterketaren bezperan Izabako Kirol Elkarteak omenaldi sorpresa egin zien Aitor Perez eta Gorka Bueno lasterketaren bultzatzaileei. Halaber, lasterketaren 20 urte hauetan irabazle izan diren korrikalariak gonbidatu zituzten omenaldira. Bertan izan ziren Ander Unzurrunzaga Iurrebaso beterano etxarriarra, 2005ean lehen edizioa irabazi zuena, eta Irati Azkargorta iturmendiarra (2024, 2025, 2026), eta haiekin batera Nerea Amilibia, Aitziber Ibarbia, Tofol Castañer eta beste. Ander Unzurrunza Iurrebasok aktibo eta primeran jarraitzen du. Camille Extremen parte hartu zuen hurrengo egunean 1 dortsalarekin, eta 79. sailkatu zen (4:11:02).
Urko Toledorendako, Sakanako topaketa bertan dagoen giroak
Gustura pasatu zuten. "Egun guztian oso giro ona egon zen, bai Iturmendiko kanpan, eta San Migelen ere bai. Iluntze aldean musika jarri genuen eta kantatzera animatu ziren bat baino gehiago". Parapentelariak, ezin hobeki. "Lehen aldiz etortzen direnek urtero esaten digute izugarrizko parajeak ditugula. Beriain, Urbasa, Aralar... ikustea ikaragarria da beraiendako".
egiten du berezi. "Gainontzeko topaketak baino familiarragoa da gurea. Etortzen diren parapentelariek esaten dute hemen dagoen giroa ez dela toki askotan ikusten. Hala dela sinisten hasi beharko dugu".
Lasterketan Ezkaurre mendia nork azkarrago igo, hori ere neurtzen da. Gizonezkoetan Asier Labairu irabazlea izan zen azkarrena (37:50), eta emakumezkoetan Ilargi Perez (45:50). Irati Azkargortak laugarren denbora onena egin zuen (47:27). Sakandarrak txukun aritu ziren. Tartean, Ander Unzurrun-
Unzurrunzagak
2005ean lehen edizioa irabazi zuen eta aurten 1 dortsala eraman zuen
Larunbatean Urbasa Txirrindularitza Klubak antolatutako afizionatuen mailako XIV. Iturmendi Saria jokatu zen, aldi berean Nafarroako elite eta 23 urtez azpiko Lineako Txapelketa zena. 139 kilometroko lasterketa oso mugitua izan zen hasieratik, eta Altamirari egindako bederatzi igoerek eta beroak erabaki zuten proba.
Rural Kutxa-Alea izan zen lasterketako protagonista. Hasieratik oso lehiakor aritu zen talde berdea, eta hiru txirrindulari sartu zituen eraso erabakigarrian: Antonio Ramirez, Nil Aguilera eta Estanis Calabuig. Azken honek, helmugatik gertu tartea zabaldu zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara (3:15:39), Asier Arteagaren (Grupo Eulen Amenabar, 3:16:06) eta Beñat Garaiarren (Telco-On Clima-Oses, 3:16:20) aurretik. Mendiko saria eskuratu zuen ere.
Bere taldekide Mikel Uncilla etxarriarra zortzigarren iritsi zen helmugara (3:16:28), baina ez zen esku hutsik joan, 23 urtez azpiko lehen nafarra izaki Nafarroako txapeldunaren maillot gorria jantzi zuelako. Rural Kutxa-Aleak talde onenaren saria jaso zuen Iturmendin.
Luca Martinezen erorikoa Luca Martinez lakuntzarrak (Tolosa Danena) Espainiako Junior Kopako Arabako Klasikoa jokatu zuen, baina une erabakigarrian erorikoa izan zuen. Zorionez, ez zuen zauri larririk izan.


Txirrindulariak, 29. Altsasuko BTT Zeharkaldiari ekiteko prest.



i a 300 bikerrek berotzarrari aurre egin zioten Barrankako ibilbide zoragarrian
M.B.G., L.O.A eta E.C.M. altsasU Ia 300 mendi txirrindularik parte hartu zuten Barranka Txirrindulari Taldeak igandean antolatutako 29. Altsasu BTT Zeharkaldian. Guztiak 9:00etan abiatu ziren Foru Plazatik, eta ordurako beroa zen nagusi. Baina txirrindulariak pasta berezikoak dira, eta zuhaitz eta bidexka artean itzala bilatzen eta ongi hidratatuz, prestatutako ibilbidearekin gozatu ederra hartu zutela nabarmendu zuten bukaeran, nahiz eta esaldi berbera errepikatu: "nolako beroa!".
Ibilbidea zoragarria zen. Bikerrak Aritzalko atzetik iritsi ziren Etxarri Aranatzera. Kontzezio ermitako bidetik Etxarri eta Bakaiku arteko harrobira heldu ziren, Bakaikura jaitsi eta Guerra Hermanos atzealdetik Bernoako galtzadako bidea hartu zuten. Ibilbide Luzekoak Bernoara igo ziren, ia-ia Intxusbururaino, eta Motzekoek, aldiz, Urdiaingo igerilekuetara jo zuten zuzenean, bertan kokatuta baitzegoen hornidura gunea. Indarrak berreskuratuta, San Pedrotik Sorozarreta eta Leku Onarantz
segitzen zuen ibilbideak. Motzekoek Orobetik Altsasuko helmugaraino jo zuten, eta Luzekoek Kipular igo, Ziordira jaitsi eta Cementosen atzetik Altsasura iritsi ziren. Luzean 53 km eta 1.300 m+ atera ziren, eta Motzean 43 km eta 780 m+.
Balorazio ona
Altsasu BTT Zeharkaldiko arduradun Jose Antonio Imazek egunaren balorazio positiboa egin zuen, aparteko arazorik ez baitzen egon, larritasunik izan ez zuten bi eroriko izan ezik.
Antolakuntza lanean 70-80 pertsona egon ziren, eta beroa zela eta, hornidura likidoa eta fruta eta bestelako elikagai freskoek hegan egin zuten. Partaideak gustura geratu ziren, eta egun polita izan zen.
30. ediziorako prest Aurten 290 partaide izan ziren zeharkaldian, orain arteko kopururik baxuena. Arrazoiak hainbat izan daitezke: betiko jendea erretiratzen ari dela, gazteek ez dutela probarekin bat egiten, bestelako kirol eskaintza, moda kontua... Egoera aztertu eta jendea motibatzen saiatuko direla adierazi zuten arduradunek. Izan ere, datorren urtean Altsasu BTT Zeharkaldiak 30 edizio beteko ditu, eta efemeride borobila modu berezian ospatu nahi du Barranka Txirrindulari Taldeak.
EMaGUZUE ZUEN EKitalDiEN BErri astEartEKO 13:00aK BaiNO lEHEN: Tel.: 948 56 42 75 / 661 523 245 / kultura@guaixe.eus
ALTSASU Sinposioa. laia ikerketa taldearen Diasporaren ahotsak: euskal emigrazioa Ameriketara. Testigantzak, ibilbideak eta testuinguruak (XIX-XX. mendean) nazioarteko sinposioa.
Iortia kultur gunean. 10:00 akreditazioak.
10:15 sinposioaren irekiera eta aurkezpen instituzionala: Javier Ollo, altsasuko alkatea; ana Ollo, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta
BAZTERRETIK
Euskarako kontseilaria, eta laia ikerketa taldeko ordezkaria.
11:00 Oscar alvarez Gila
EHUko doktorea: ¿Es el jai-alai un deporte vasco? Tema vasco en el cine de Hollywood 11:50 Kafea.
12:10 Xabier irujo Universitiy of Nevada, reno, Center for Basque studiesko doktorea: Euskaldunen politika AEBetan
13:00 Mikel aranburu Zudaire
EHUko doktorea: XVIIIXXI mendeak, nafarren emigrazioaren jarioa

MIKEL MAIZA RAZKIN
Aurrekoan sekulako sustoa eman nion nire etxera gerturatu zen lagun bati. Nire komiki kuttunenak erakustean España. Una, grande y libre izeneko liburu bat aurkitu zuen bere eskuetan. Gaizki ulertu ez zezan, berehala azaldu nion eskutan zuen liburua Carlos Gimenezek idatzi eta marraztu zuela 1975-1978 artean eta ez zela obra frankista bat, guztiz kontrakoa baizik. Komiki honetan Carlosek frankismoaren, boteretsuen abusuaren eta militarismoaren aurka jotzen du humorea eta karikatura erabiliz. Anekdotaz aparte, harritzen ninduen nire lagunak Carlos Gimenez autorea ez ezagutzeak. 1980ko hamarkada hasieran Espainian publiko helduari zuzendutako komikiak agertzen hasi zirenean, Carlosek garrantzia handia izan zuen. Trantsizio garaian, Horror, Underground eta satira estatuko komikietan agertu zen, eta Carlos azken mugimendu horren parte izan zen. Bere komikiak beti egon dira satira eta kritika politikoz beterik. Urteak pasata eta tebeoen eszenak
14:00 Bazkaria
16:30 Mahai ingurua: arantxa arrieta (UN), Zuriñe Goitia (Euskaltzaindia), Jaione inda (laia), Manuela Presto (Elutseder Elkartea).
17:30 iker saitua EHUko doktorea: Pastores vascos en Nevada: trabajo, identidad y comunidad
18:15 asier Barandiaran EHUko doktorea: laia ikerketa taldearen ibilbideak, aurkikuntzak eta erronkak euskaldunen emigrazioen harira.
19:10 Enrike Zelaiaren emanaldia: musika, oroimena eta herria kultura akordeoiaren eta euskal musikaren bidez (sarrera librea, edukiera bete arte).


behera egiten zuen bitartean, Carlos ez da inora joan. Beti bere estiloari leial, bere kritikan arkatzean bezain zorrotz.
Ez da bakarrik historiek kontatzeko duenarengatik, haren marrazki bikainek asko dute esateko. Carlosek maisu batek bezala marrazten ditu karikatura espresibo eta satirikoa. Bere binetek askotan ez dute behar testurik ezta kolorerik kontatu nahi duena azaltzeko. Eta, aldi berean, gai da marrazki errealisten bidez errealitate latza eta kritika zorrotza eratzeko.
Carlosen obra esploratu nahi baduzue, haren komiki garrantzitsuena, Paracuellos da. Frankismo garaiko umezurztegi batean bizi diren umeen istoriotxoak kontatzen dizkigu bertan. Haietako asko bere buruak bizi izan zituenak, seguruenik. Ez da bihotz guztientzat, baina dudarik gabe maisulana da.
Bestela, irakurri dezakezue nire etxean dudan liburu bera. Oso ona eta interesgarria da, zin dagit, bestalde bilatu Google-en komiki honen portada (zezenarena) eta ulertuko duzue nire lagunaren sorpresa!
ARBIZU Festa. arbizuko Herri Eskolak herritarrentzat antolatutako festa: tailerrak, playback-a, herri kirolak, ur jolasak, buruhandiak eta merendua.
17:00etatik 20:00etara, plazan.
ARBIZU Pilota. Esku pilota profesionala, aldabide pilota eskolak antolatuta zenbait babesleren laguntzarekin: Olaetxea – lazkoz / Murgiondo – Bergera; Canabal – azpiroz / igoa – arbizu. sarrerak: 5 euro. 18:30ean, kiroldegian.
IRURTZUN Urteurrena. 17. Espaciobiker C. C. Capitulo Madre motorzaleen elkartearen urteurrena. 09:00 izena ematea. 10:30 ibilbidea
hamaiketakoarekin.
14:30 Bazkaria, Matxainen (bazkaria, 20 euro; ibilbidea, hamaiketakoa eta bazkaria, 25 euro).
18:00 Kontzertua, zozketak eta motor jolasak.
ALTSASU Futbola. indar Gorriren aldeko Futbol 7 txapelketa. 09:30ean, Dantzalekun.
ALTSASU Sinposioa. laia ikerketa taldearen Diasporaren ahotsak: euskal emigrazioa ameriketara. testigantzak, ibilbideak eta testuinguruak (XiX-XX. mendean) nazioarteko sinposioa.
Iortia kultur gunean. 10:00 Edurne arostegui, Phd, University of Nevada, reno: La mujer migrante vascoamericana en el Lejano Oeste 11:00 amaia iraizoz Cia, Ph D,
ETXARRI ARANATZ
Harrotasunaren txokoa. Ekainaren 29ra arte. liburutegian.
ETXARRI ARANATZ Geuretik sortua Udalbiltzaren egitasmoaren erakusketa. Ekainaren 19tik 25era. Goizez. liburutegian.
NUP: Nafar Pirinioetatik Ameriketara: XIX eta XX mendeak 11:45 Kafea. 12:00 laura igantzi, Euskal artzainak ameriketan: Gure ibilbidearen mugarriak 13:00 Jesus Goñiri omenaldia. 14:00 Bertso bazkaria Joanes illarregi eta sustrai Colina bertsolariekin eta Jesus Goñiren eta migranteen omenez, Kaixo tabernan (aurretik izena eman; 35 euro egunean bertan).
ALTSASU Dantza. the Greatest showdance irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasturte amaierako ikuskizunaren emanaldia. 11:00etan, Iortia kultur gunean.
IRURTZUN BTT. Btt Plazaola martxa zikloturista. 12:00etan, Plazaolan.

altsasun, 2026ko ekainaren 8an hil zen, 91 urte zituela


Agur aitona
Jonas, Oihan, Ibai, Julen, Amets, Ipar
ALTSASU Dantza. the Greatest showdance irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasturte amaierako ikuskizunaren emanaldia.
13:00etan, Iortia kultur gunean.
ALTSASU Dantza. the Greatest showdance irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasturte amaierako ikuskizunaren emanaldia.
11:00etan, Iortia kultur gunean.
EXARRI ARANATZ Ekitaldia. aitortza ekitaldia 1976 – 2026 hildakoen omenez, etxarriar talde batek antolatuta, Egiari Zor fundazioaren laguntzarekin.
12:30ean, Andra Mari ermitan.
ALTSASU Dantza. the Greatest showdance irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasturte amaierako ikuskizunaren emanaldia. 13:00etan, Iortia kultur gunean.
ETXARRI ARANATZ Kontzertua. Marrazki Bizidunak Etxarri aranazko abesbatza txikiaren kontzertua.
18:00etan, Andra Mari zelaian.
ALTSASU Paseoa. Paseo osasungarriak altsasu Ehuntzen egitasmoaren barruan.
10:00etan, osasun etxetik.
ALTSASU Elkarretaratzea. sakanako Pentsiodunen pentsio duinen aldeko elkarretaratzea.
12:00etan, Zumalakarregi plazan.
ETXARRI ARANATZ Batzarra. EH Bilduk deitutako herri batzarra: egoeraren azterketa, urteko balantzea eta udal hauteskundeak.
19:30ean, kultur etxean.
LAKUNTZA Topaketa. Gazteen Dantza topaketa, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta. 16:00 Dantzarien harrera, elkar ezagutzeko dinamikak eta lakuntzako pertza ikastaroa. 19:30 aurkezpen ekitaldia. 20:30 Herriko giro bira. 22:00 afaria. 23:00 Hausnarketa dinamika laburra.
ALTSASU Kontzertuak. Euskal punk oi festa: arene 6 eta atturri taldea. Ondoren, Neurona ta erdi kolektiboren pintxada. sarrerak: 5 euro (lezea taberna).
Gaztetxean.
19:00 Pintxo potea. 20:30 Kontzertuak.
IRURTZUN Kontzertua. Haize txikiak Bandaren kontzertua.
19:30ean, Gernika parkean.
Karmeloren heriotzean izandako profesionaltasun eta prestutasuna eskertu nahi genioke Etxarriko mediku eta erizainari, altsasuko foruzaingoari, altsasuko suhiltzaileei, polizia judizialeko kideei, eta bere gertutasuna sentiarazi digun pertsona orori. Eskerrik asko.
LANA/NEGOZIOAK
laN EsKaiNtZa
Euskal Herriko hizkuntzen erabileraren kale neurtzaileak behar dira: Soziolinguistika Klusterrak sortutako lanpostuak dira bikoteka egiteko iraila eta urrian zehar, lan baldintza paregabeekin. Informazio gehiago nahi baduzu idatzi nafarroa.hekn@soziolinguistika.eus emailera edo deitu 674 345 749 telefonora.
IKASTAROAK
Ergoienako Udalak datorren ikasturterako ikastaroetan izen ematea zabaldu du: Yoga, hipofit, hipopresiboak eta dantza tradizionalen ikastaroak antolatu ditu. Ordutegiak, prezioak, baldintzak eta izena emateko udalarekin harremanetan jarri.
Lakuntzako igerilekuan ikastaroak: Igeriketa eta aquagym eginen dira, goizez. Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, udaletxean edo www.lakuntza.eus web orrian
OHARRAK
Odol emateak Etxarri
Aranatzen: Ekainaren 23an, 17:00etatik 20:00etara. Sakanako Mankomunitatearen Ur Zerbitzuaren abisuak telefonoan jaso daitezke: Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiako bizilagunendako. Whatsapp zerrendan alta emateko Mankomunitatean galdetu.
Nafarroako Gobernuaren Ogasun bulego mugikorra Altsasun: Errenta aitorpena egiteko aukera dago, aurretik hitzordua eskatuz, ekainaren 25era arte. Informazio gehiago eta hitzordua eskatzeko Nafar Gobernuko web orrian. Lakuntzako musika eskolan izen ematea zabalik: Informazio gehiago eta tarifak lakuntza.eus web orrian Olaztiko musika eskolan izen ematea zabalik: Informazio gehiago olazti. eus web orrian.
Iragarkia jartzeko
948 564 275 iragarki@guaixe.eus www.guaixe.eus/iragarkiak
• astearteko 13:00ak arte jasotako iragarkiak bakarrik iragarriko ditugu.
• Guaixek ez du argitaratzen diren iragarkien ondorioz sor daitezkeen gorabeheren erantzukizunik.
ORDAINTZEKO ATALAK:
• Etxebizitzasaldu/Errentan.
• lokalak saldu/Errentan.
• irakaskuntza ("partikularrak") eman.
• salmentak, erosketak eta trukeak.
• iragarkiak Guaixe paperean eta guaixe.eus-en argitaratuko dira.
• iragarki laburrak: 3 euro aste bakoitzeko (BEZ barne).
• Epea: aste bereko astearteko 13:00ra arte.

Irurtzungo Musika eskolan izen emateko epea zabalik: Informazio gehiago www.irurtzun.eus web orrian.
Etxarri Aranazko musika eskolan izen ematea zabalik: Ekainaren 26ra arte udaletxean edo www. etxarriaranatz.eus web orrian. Irailean bigarren matrikula epe bat zabalduko dute agorrilaren 16tik irailaren 3ra, baina, txanda horretan izena ematen dutenei ez zaie plaza bermatzen.
Altsasuko igerilekurako sasoiko abonuak salgai: Tarifak eta informazio gehiago Zelandi kirolgunean.
Unanuko mediku kontsultategiaren ordutegi berria: Ostegunetan 12:30tik 13:30ra zabal-
ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus
Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.
duko da, asteartetan Dorraoko kontsultategira joateko txanda eskatu dezakete unanuarrek. Dorraoko mediku kontsultategiaren ordutegi berria: Asteartetan 12:30tik 13:30ra zabalduko da, ostegunetan Unanuko kontsultategira joateko txanda eskatu dezakete dorrobarrek. Euskara ikasleendako dirulaguntzak: Sakana Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren sakandarrei zuzenduta. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian. Emakumeen bilgunearen zabalpen zerrenda martxan: Altsasuko Udaleko Emakumeen Bilguneak Whatsapp aplikazio-
ko zabalpen-zerrenda bat sortuko du, Berdintasun Zerbitzutik antolatzen ditugun ekitaldi eta jardueren berri emateko. Zabalpen-zerrendan parte hartu nahi baduzu, bidali iezaguzu Whatsapp-eko mezu bat zure izen-abizenekin eta zerrendan parte hartu nahi duzula adieraziz telefono honetara: 628 32 85 93. Arbizuko Utzubar Ekogunean konposta eskuragarri: Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak gogorarazi du, nahi duen guztiak urte guztian zehar konposta eskuragarri duela bertan. Informazio gehiago nahi duenak info.hondakinak@ sakana-mank.eus e-postara idatz dezala edo 900 730 450 telefonora hots egin dezala.
Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak: Establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei zuzendutako dirulaguntzak dira. Diruz lagunduko dira errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa. Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari %50 ordainduko zaio, gehienez 500 euro emanen zaizkio. Euskaraz eta erdaraz idatzita daudenei %25a, gehienez 250 euro. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n amaitzen da. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus


LITERATURA
Maria Markotegi eta Nanoipuin literatura lehiaketen sariak banatu zituzten ekainaren 12an, i ortian
altsasU
Ainize Ibargutxi Sakanako Mankomunitateko Euskara Batzordeko presidenteak esan zuenez, Mankomunitateko ordezkariendako egun "ederrenetako" bat izan zen ekainaren 12a: Maria Markotegi eta Nanoipuin literatura lehiaketen sari banaketa ospatu zuten Iortia kultur gunean. "Ez bakarrik sormen lanak saritzen ditugulako, parte hartzea izugarria izan delako ere bai". Hizkuntza bat kulturarik gabe ez dela normalizatuko gaineratu zuen Ibargutxik, "eta kultura ezin da normalizatu hizkuntza ez badago normalizatuta". Hortaz, kultur sistema eta ekosistema "gero eta osasuntsuagoak" izan daitezen lanean jarraituko dutela gaineratu zuen: "Guretako sormena zein esperientzia ezinbestekoak dira euskara eta euskal kultura transmititzeko". 812 lan aurkeztu dira aurten Mari Markotegi sarietara. Lehiaketak lau sail ditu: booktubea, narrazioa, poesia eta komikia, eta lau maila ditu Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; DBHko 1. eta 2. mailak eta DBHko 3. eta 4. mailak. Salbuespena booktubeak DBH 1eko gorako gazteek parte hartu ahal izaten dute bakarrik, gutxieneko adina behar delako Youtuben agertzeko. Sariak mailaren araberakoak dira: ibarreko liburu dendetan
erabiltzeko 60 eurotik 120 eurora bitarteko txartelak. Guztira, 812 lan aurkeztu dira, 457 narrazio sailean, 109 poesia, 43 booktube eta 203 komiki sailean, eta 27 lan izan dira sarituak. Mankomunitateko Euskara zerbitzuak 2.500 euro banatu ditu, eta parte hartzaile guztiek oparitxoa jaso dute. Sakanako ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute sariketan, eta epaimahaia Toñi Lopez, Izaskun Etxeberria, Joxemari Morcillo, Olatz Aldasoro, Katrin Ginea eta Aitor Karasatorre izan da. Maria Markotegi lehiaketak ikasleen artean euskarazko sorkuntza sustatzea da.
Nanoipuinak Sakanako Mankomunitateak ere Nanoipuin lehiaketa antolatzen du eta ekainaren 12an sariak banatu zituen. Hiru maila ditu: lehen maila A1 eta A2 mailetako ikasleak, bigarren maila B1 mailako ikasleak eta hirugarren maila B2 eta C1 mailetako ikasleendako da. Mintzakide programako parte hartzaileek euskararen ezagutzaren pareko mailan parte hartzen dute. Guztira 46 lan aurkeztu dituzte AEKko Itsasi euskaltegiko ikasleek: 22 lehenengo maila, sei bigarren mailan eta hemezortzi hirugarren mailan. Monika Etxeberria eta Garbiñe Petriati izan dira epaimahaikideak.
LHko 3. eta 4. mailak
Esploratzailea izan nahi zuen pinpilinpausa
Irati Fernandez Sergio altsasu - Zelandi iP / Koldo arnantz arte eskola
LHko 3. eta 4. mailak
Etxean Oihana
Nora Esnaola Mendieta Uharte arakil - san Migel iP
LHko 5. eta 6. mailak
Maitasun gogor bat Ander Blanco Lumbreras altsasu - Zelandi iP
LHko 3. eta 4. mailak
Amets gaiztoak
Nora Balda Ijurko
Uharte arakil - arbizuko
Herri Eskola
LHko 3. eta 4. mailak Mitoak
Maialen Leitza Errazkin arbizu - andra Mari ikastola
LHko 5. eta 6. mailak
Ze gustuko dudan…
Nahiane Agirre Martin altsasu- iñigo aritza ikastola
LHko 5. eta 6. mailak
Udaberria
Alex Silva Moreta arbizu - san Donato iP
DBHko 1. eta 2. mailak
Oihu
Irati Landa Gonzalez altsasu - iñigo aritza ikastola
DBHko 1. eta 2. mailak Limoiondo
Olaia Leitza Errazkin arbizu - andra Mari ikastola
DBHko 3. eta 4. mailak
Mundua argitu
Aiara Igoa Unzilla
Etxarri aranatz - andra Mari ikastola
DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena Etxeko izarra
Maddi Berastegi Jaka arbizu - andra Mari ikastola
Ibargutxik egile guztiak zoriondu eta "euskalduntzeko bidean ez etsitzeko" deia luzatu zien.
DBHko 1. eta 2. mailak
Nerea Loiolaren AHT
Irati Landa Gonzalez eta Eider Beramendi Martinez de Albeniz
altsasu - iñigo aritza ikastola
DBHko 1. eta 2. mailak
Idoia Garzesen Dei galdu bat
Liher Lopez de Goikoetxea Morcillo
Olazti - iñigo aritza ikastola
DBHko 3. eta 4. mailak
George Orwellen Abereen etxaldea
LHko 5. eta 6. mailak Lurreko izarrak
Nahia Macia Goikoetxea
Etxarri aranatz - andra Mari ikastola
DBHko 1. eta 2. mailak
Musika ametsetan
Amelie Alonso Nuñez iturmendi - andra Mari ikastola
DBHko 1. eta 2. mailak
Barnetik
Saioa Hannigan Goñi arbizu - andra Mari ikastola
DBHko 3. eta 4. mailak
Jakin bagenu… Uxuri Mendiburu Zabaleta Etxarri a. - andra Mari ikastola
DBHko 3. eta 4. mailak Benanzioren abentura
Ondatz Reparaz Anabitarte arbizu - andra Mari ikastola
1. maila (A1 eta A2)
Iturri zaharra
Celso Ferreiro Gonzalez iturmendi
2. maila (B1) Tantatxo
Cristina Oset Mateo izurdiaga (arakil)
3. maila (B2 eta C1) Promesa
Ariane Paniagua Prieto Etxarri aranatz
3. maila (B2 eta C1)
Therian
Reme Ulaiar Uitzi Etxarri aranatz
Alaine Mendia Asensio altsasu - iñigo aritza ikastola
DBHko 3. eta 4. mailak
Esti Vivancoren Egun gorriak
Eneritz Fresneda Artza eta
Maider Mazkiaran Garcia altsasu - iñigo aritza ikastola
LHko 3. eta 4. mailak
Gaueko arima
Laia Casanovas Alegre irurtzun - atakondoa iP
LHko 3. eta 4. mailak
Eiffel dorrea
Aiur Lakuntza Iriarte Etxarri aranatz - andra Mari ikastola
LHko 5. eta 6. mailak Zergatik?
Ane Unamuno San Miguel altsasu - Zelandi iP
LHko 5. eta 6. mailak
Bidaia ikaragarria
Leia Martinez Reparaz altsasu - iñigo aritza ikastola
DBHko 1. eta 2. mailak
Bizitza perfektua
Intza San Roman Irigoien altsasu - altsasu BHi
DBHko 3. eta 4. mailak
Ur gaineko gezurrak
Ane Beltza Zabaleta
Etxarri a. - andra Mari ikastola
DBHko 3. eta 4. mailak
Nor dago?
Maia Hannigan Goñi arbizu - andra Mari ikastola

IÑAKI LARRAYOZ MUsiKaria
Duela zenbait urte ' l arra bideak' bakarkako musika proiektua martxan jarri zuen, eta orain bigarren diskoa kaleratu du: ' l arra bideak ii '
Erkuden Ruiz Barroso OlaZti Larra bideak deitzen da Iñaki Larrayoz Olaztin bizi den musikariaren bakarkako lana; 2019. urtean kaleratu zuen lehenengo diskoa, eta orain Larra bideak II kaleratu du. Hausnarketetatik sortutako sei abestiz osatzen da diskoa. Oraingoan, gainera, ez da bakarrik egon. Ekainaren 12an LABAn aurkeztu zuen, eta ekainaren 25ean Larraintzarko Zentro Zibikoan emanaldia emanen du, "ea Sakana aldean zerbait antolatzeko aukera dugun". 'Larra bideak II' kaleratu duzu, zergatik orain?
Atera denean. Urte batzuk kanpoan bizitzen egon nintzen eta ordura arte hainbat taldetan gitarrista izan nintzen, eta zenbait abesti konposatzen lagundu nuen arren, beti izan dut grina hori zerbait egiteko, eta aurrera jauzi bat egin nuen. Horrela
atera zen lehenengoa. Urte pare batez egon ginen jotzen eta justu itxialdia etorri zen. Itxialdia eta gero beste lanbide proiektu batean sartu nintzen; musika instrumentuak eta tresneria konpontzeko tailertxo bat daukat, eta burubelarri egon naiz horretan. Egia esan, bizitzak ez zidan gehiagorako ematen. Baina nire buruarekin borrokan nengoen; nahi nuen zerbait atera, baina ez zegoen modurik. Pixkanaka ideiak pilatzen joan nintzen eta duela pare bat urte zerbait zegoela eta diskoa prestatzen hasi nintzen. Zer da 'Larra bideak'?
Nire proiektu txiki bat da. Kantuak txikiak dira, dena nahiko xumea da; azkenean, nire buruko ideietatik edo bakarrizketatik sortzen diren kontuak dira. Ez dut ezer berezirik bilatzen. Xumea eta lasaia da. Kantak
tzaidana ibilbide gehiago dauka eta kanta forma hartzen du. Nola definituko zenuke zure musika? Oso txarra naiz horretan. Ez dakit. Beste diskoa bai folkagoa zela; hau anbientalagoa da. Ongi islatzen duen irudia da etxean lasai afaldu aurretik edo ondorengo tartetxo horretan joko zenukeen musika. Intimoa izan daiteke hitz bat. Zer aldatu da lehenengo diskotik bigarrenera?
Desberdinak dira; kantuak desberdinak dira. Ez dakit estilo aldaketa den edo beste nonbaitera jo duten. Horrela nahi nuelako ere. Aurrekoa goitik behera nik egin nuen; hitzak lagun batekin egiten ditut, Iñigo Astiz, bai aurrekoan bai honetan. Aldiz, bigarren disko honetan talde batekin egon naiz lanean eta gitarristak, Ibai Gogortzak, egin du diskoaren ekoizpena. Orduan, kanta batzuk ere berarekin lan egiten aldatu dira eta batzuk beste norabide bat hartu dute. Beste batzuk, aldiz, mantendu dira. Azkenean, taldekide guztiek elkarrekin beste talde batean jotzen dute, eta bere dinamikak eta lan egiteko moduak dituzte. Orduan, dinamika horietaz, ez dakit kutsatu den hitza, baina ideiak hortik datoz dira ere.
hortik sortzen dira. Ez da ezer zehatza. Nik uste inkontzienteki bertan islatzen ditudala nire ideiak, pentsamenduak edo momentuan pasatzen zaidana. Kanta batean biltzen dut. Bertan gelditzen da. Nola sortzen duzu?
Nik betidanik jo izan dut gitarra. Gitarratik sortzen dira kanta gehienak. Egunaren bukaeran edo eguna hasteko tartetxo batzuk hartzen ditut gitarra jotzeko eta hortik joaten dira hazi txikitxoak ateratzen. Ez dut jotzen sortzeko; jotzen dut gustatzen zaidalako. Zerbait interesgarria ateratzen dela konturatzen banaiz, ideia txiki hori grabatzen dut. Behin ideia multzo bat dudanean, entzuten ditut berriz eta agian lehen sekulako ideia iruditzen zitzaidana, ez da horren ona, eta besterik gabe iruditzen zi-
Beraz, bakarkako lana da, baina ez zara bakarrik egon. Kasualitatez izan zen. Ez zen pentsatu nuen zerbait izan. Lehenengo diskoa nik osatu nuen, baina bateria jole batekin egin nuen grabaketa eta grabatu aurretik entsegu bakarra egin genuen. Pena izan nuen aurretik ez genuelako gehiago landu. Orduan, bigarrenerako pentsatu nuen ea norbait engainatzen nuen, hitza hori batzen, engainatu. Ea norbait inplikatzen zen zerbait egiteko eta jotzeko. Nire lehenengo ideia zen bateria jole batekin egitea. Konposatzerakoan baxua jotzen dut, teklatua, ideia garatzeko ahalmena daukat, baina gero jotzeko ez. Orduan, Mattin Arbelaiz bateria jolearekin kontaktuan jarri nintzen eta beste lagun baten bidez eta animatuko zela esan zidan. Ideiak partekatzea ez dago gaizki. Ibai Gogortza ere aurretik ezagutzen nuen; tailerrera gauzak konpontzera etorri zian da, eta planteatu nion. Bueltak eman zizkion eta baietz, animatuko zela. Bi hauek elkarrekin talde batean jotzen dute eta taldean ere Iñigo Telletxea dago. Aipatuko ziote-
la esan zidaten eta baietz esan zuen. Bat-batean talde bat nuen nire ondoan diskoa grabatzeko. Denak Berakoak dira, Malerrekakoak, eta Iñigo Irazoki diskoa grabatu duen teknikaria ere nahiko ezagutzen dut, eta inguru horretan ibiltzen gara. Zeri buruz hitz egiten dute abestiek? Kanta bat hausnarketa baten inguruan ematen dizkio bueltak. Esaterako, Esaidazu da lehenego abestia, eta ezetz esatearen horren beharra sentitzearen inguruan hitz egiten du. Batzuetan izaeragatik edo lan egiteko duzun moduagatik inportantea da ere ezetz entzutea. Kidek laguntasunaren inguruan hitz egiten du, bizitzaren gorabeherak direla eta batzuetan lagunak urruntzen dira eta beste batzuk agertzen dira. Konturatu gabe gertu dagoen jendea dagoeneko ez dago, orduan pentsatzen duzu zer gertatu da hemen eta zergatik jarraitzen du horrela izaten. Horrelakoak. Nolabait egoeraren analisi bat dira. Nolakoak dira zuzenekoak? Zorionez nirekin grabatzen parte hartu duten musikariak nirekin etortzen dira zuzenekoetara. Orain arte banaka edo binaka egiten nituen. Diskoa bukatzear zegoela esan nien jotzeko ideia neukala, eta galdetu nien ea haiek denbora zuten eta prest ote zeuden. Denborarik ez zutela baina jotzera etorriko zirela esan zuten. Talde desberdinetan jotzen dute eta teknikari lanak egiten dituzte ere. Azkeneko momentuko erabakia izan zen. Diskoa urtarrilean grabatu genuen eta lehenago atera nahi genuen. Azkenean maiatzean kaleratu genuen. Aurreko eguneko emanaldia ongi joan zen. Bakoitzaren sentsazioak desberdinak izan ziren, noski. Formatu aldaketagatik ere bai.
"Nire buruarekin borrokan nengoen; nahi nuen zerbait atera, baina ez zegoen modurik"
"Ongi islatzen duen irudia da etxean afaldu aurretik lasai joko zenukeen musika"

Maitane Alzueta Galarzari bidalitako postalak saria eman zion joan zen urtean.
11 GALDERA
MAITANE ALZUETA GALARZA POstal lEHiaKEtaKO saritUEtaKO Bat
Pikuxar euskal txokoak, atzera ere, euskarazko postal lehiaketa antolatu du. i railaren 13ra arte jasotakoen artean bi afari zozketatuko dituzte
Alfredo Alvaro Igoa irUrtZUN
1 Nondik bidali zenuen postala? Kantabriatik, han geunden oporretan joan zen urtean.
2
Zenbat balio du postal batek?
Galdera ona. Ez dakit. Bi euro inguru? Ez daukat ideiarik. Postalak erostea erraza da, baina

zailagoa zigilua lortzea. Eta zigiluak? 35 zentimo? Ez dakit. Estankoetan saltzen dituzte. Postalak saltzen dituzten toki batzuetan izaten dituzte zigiluak, baina halako oso toki gutxitan daude.
3 Postontzia erraz opatu zenuen? Ez dut gogoratzen. Askotan gertatu izan zaigu: postala toki
(Errenta aitorpeneko itzulketa kontuan izanda)
batean erosi, idatzi, zigilua beste toki batean erosi eta postontzia, auskalo non. Badira urte batzuk parte hartzen dudana. Behin parte hartu ondoren, hurrengo urteetan alabak postal lehiaketaz gogoratzen dira, eta haiek proposatzen dute postala bidaltzea. Joan zen urtean haiek idatzi zuten
testua. Eta postalean lau sinadura daude oporretan laurak geundelako, eta, horrela, laurok parte hartu genuen. Eta postala helbide honetara bidali genuen: Pikuxar, Lizarra 3, 31860, Irurtzun.
4 Aurten ere bai?
Jakina. Aurten, agian, bat baino gehiago. Arauetan mugarik jartzen ez duenez, eta hain sari ona denez, behin baino gehiagotan saiatu behar da.
5
Joan den urtetik idatzi duzu beste postalik edo kartarik?
Joan zen urtean bat eta bakarra. Eta ordutik ezer ez idatzi, ez postalik, ez kartarik erosi. Ezta zigiluak erosi ere. Eta jaso, karta gutxi batzuk jaso ditut: medikuarekin txanda noiz dugun
iragartzen dutenak, eta Mankomunitateko fakturak.
6
Eta oporretan joaten ez direnak, postal lehiaketan parte hartzeko aukera dute?
Bai. Egun pasa joaten bazara, edozein tokitatik postala bidaltzeko aukera dago. Edo norberak diseina dezake eta postal horrekin lehiaketan parte hartu.
7 Lehiaketara aurkeztutako postalak irakurtzeko aukera du jendeak?
Ez dut galdetu. Baietz pentsatzen dut. Beti ere, tabernariak momentu horretan lan gehiegi ez badu...
8
Eta nondik bidaltzen dituzte? Estatutik. Eta urrutiagoko beste batzuk ere badira.
9 Postal guztiek forma bera dute?
Badaude luzexeagoak diren batzuk, baina gehienak betikoak dira, laukiak.
10 Sariak banatzeko nola egiten dute?
Zozketa bidez banatzen dira bi sariak, bi afariak. Jasotako postal guztiak poltsa batean sartzen dituzte eta handik bi ateratzen dituzte. Bidali dituztenei Pikuxarren afari batean gastatzeko 50 euroko saria ematen zaiela uste dut. Sarien zozketa Bertako ganadu azokako egunean egiten dute. Saridunek saria urtea despeditu aurretik jaso behar dute. Sari borobila izan zen: Pikuxar euskal txokoan afaltzera gonbidatu gintuzten laurak.
11 Momentu honetan zertan zaude pentsatzen, oporretan edo postal lehiaketan? Oporretan. Eguraldi ona dago eta opor giroa dago.
Izena
Abizenak
NA/IFZ
Helbidea
Herria
Telefono zenbakia
Emaila
Bankuko kontu korronte zenbakia:
ES