Skip to main content

991_GUAIXE

Page 1


Elkartasunaren  itsasoan

Gaza helburu duen Global Sumud Flotillako kideak etxean dira Israelen erasoa pairatu ondoren / 12-13

Etxarri Aranazko

maixu-maistren eraikinari erabilera soziosanitarioa emanen diote / 9

Ur beltzak ibaian bukatu beharrean araztegian bukatzeko bi lan eginen dituzte Altsasun / 11

TXIRRINDULARITZA

1.150 txirrindulari

inguruk hartuko dute parte larunbatean Irurtzunen jokatuko den La Peluson / 15

PALETA GOMA

Maialen Larrazak eta

Elaia Zabalzak

GRABNI-ko jubenilen

pala txapelketa irabazi dute bigarrenez / 17

Aimar Rollan

Urdiainen bizi den idazleak aitatasunari eskainitako poemen liburua kaleratu du / 23

HISTORIA

"Betidanik interesatu zait behetik egindako historia; jende arruntaren historia"

NAROA CARRASCO MACHO HistOrialaria

Nafarroako sozialisten bortxazko boluntarioen fenomenoa ikertu du, "ikertzeke" dagoen 1936ko estatu kolpearen ondoren eman zen errepresio mota

Erkuden Ruiz Barroso altsasU Historia eta Ondarea gradua amaituta, eta ikertzen jarraitzeko grinarekin, Naroa Carrasco Macho altsasuarrak Historia eta Memoriako eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitateko Master Bikoitza egiten ari da NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Otsailean Nafarroako Parlamentuak eta unibertsitateak antolatutako Nafarroako errepresio frankistari buruzko ikuspegi eta ikerketa berriak zikloa antolatu zuten, eta hitzaldien artean historialari altsasuarraren Boluntarioak ezinbestean sozialista nafarrak armada kolpistan. Hori lehen hurbilketa bat ikerketa lana izan zen. Hortaz, Nafarroan 1936ko estatu kolpearen ondoren kolpisten ejertzitoan izena ematera derrigortutako pertsonen fenomenoa ikertu du; ikertzeke dagoen gaia. Zergatik Historia eta Ondarea gradua ikasi?

Txikitatik historiarako grina eta iraganaren inguruko jakinmina izan dut. Uste dut historia ikasi dugunok badugula horrelako frikismo edo pedrada bat gure buruan txikitatik. Baina, noski, ez zait bakarrik iragana ezagutzea interesatzen, baizik eta ulertzea nola eragingo duen gure gaur egungo gizartean. Hori da Historia eta Ondarea gradua aukeratzera eraman ninduen arrazoi nagusietako bat. Uste dut historia gizartea ulertzeko erreminta dela. Gainera, NUPeko gradua

berezia da eskaintzen duelako aukera Ondarea ere ikasteko, kulturala zein naturala, eta horrekin zerikusia duten irakasgaiak daude. Horrek puntu berritzailea ematen dio graduari. Zer da historia? Zer ulertzen da historia bezala?

Gauza desberdinak dira zer den historia eta zer ulertzen den historia bezala. Zaila da historia definitzea kontzeptu zabala baita. Jendeak uste du historia dela gertakizun historikoen, pertsona historikoen edo daten bilduma edo metaketa soila, baina errealitatea bestelakoa da. Lehendabizi, argi eta garbi, Historia zientzia bat da. Iragana eta gizakiaren bilakaera aztertzen duen zientzia, hain zuzen ere. Baina nire ustez hartatik haratago doa; niri historia definitzeko gustatzen zait E. H. Carr (Edward Hallett Carr) historialariak erabiltzen duen definizioa: berak esaten zuen historia orainaldiaren eta iraganaren arteko elkarrizketa dela. Hots, esan genezake historia ez dela zerbait estatikoa, baizik eta gizarteak une jakin batean bere burua ulertzeko egiten duen iraganari buruzko interpretazioa. Beraz, historia ez da bakarrik une jakin batean gertatu zena, orainaldiarekin harremanetan jarri behar dugu. Iraganaren interpretazio kritiko bat, metodo zientifikoa jarraituz.

Zer ikasten da graduan? NUPeko gradua oso berezia da, beste unibertsitateetan eskain-

tzen den Historia graduekin alderatuta. Irakasgaiak ez ditugu Historia Politikoaren ikuspegitik ematen; hemen dugun ikuspuntua tematikoa da. Lehenengo ikasturtean bai ematen ditugula garai bakoitzeko oinarriak, baina gure irakasgaiak iraupen luzerako ikuspuntuan oinarrituta daudela esango nuke; hau da, zenbait afera edo egitura garai historiko desberdinetan zehar ikertzen ditugu. Adibidez, mentalitateen historia, ingurugiroaren historia, generoaren historia, mugimendu sozialen historia, hirien bilakaera... Pixka bat kontu desberdinen bilakaera garai historiko guztietan zehar; prozesu desberdinak historian zehar zer nolako bilakaera izan duten aztertzea, ikuspuntu global edo transbertsal batetik. Eta gero Ondarearen atal hori dago, zati desberdinak dituena ere.

Eta garai zehatz bat aukeratzekotan?

Garai historiko guztiek badute bere xarma eta guztietan daude gauza interesgarriak. Bat aukeratu beharko banu, aro garaikidea izango litzateke. Kronologia horren inguruan egin ditut nire ikerketak, aro nahiko gertukoa da eta lagun dezake gaur egungo errealitatea ulertzen; beno, beste edozein garai bezala. Garai historikoaz baino nahiago dut prozesu historia aipatzea eta haien bilakaera ikertzea, eta gaiari dagokionez niri beti interesatzen zait behe-

tik egindako historia, jende arruntaren historia, margenetan dauden horien historia: emakumeak, nekazariak... Horien historia isilpetik argira ateratzea. Zerk bultzatu zintuen bortxazko boluntarioen errealitatea ikertzera? Gai hau ikertzen hasi nintzen Nafarroako Memoria Historikoaren Funts Dokumentalarekin lankidetza baten bitartez ikerketan edo lanketan hasi nintzelako; ikerketarekin izan nuen nire lehendabiziko harremana izan zen. Nire egitekoa ez zegoen mugatuta bortxako boluntarioen fenomenora, baizik eta nire egitekoa zen sozialisten biografiak biltzen zituen hiztegien hustuketa biografikoa. Obraren izena da: Diccionario biográfico del socialismo histórico Navarro Obra horrek zenbait bolumen ditu eta bakoitzean jasotzen dira Nafarroako sozialisten biografiak,

"Historia ez da estatikoa; une jakin batean iraganari buruz egindako interpretazioak da"

"Garai historiko guztiek badute bere xarma eta guztietan daude gauza interesgarriak"

"Lehenengo aldia da kasu hauek ikertzen direla; hutsune historiografiko handia dago"

"Analisi globalago bat egitea nahiko nuke: komunistak, anarkistak, nazionalistak..."

baita beraiek pairatu izan zituzten gertakari errepresiboak ere. Horiek erregistratzen hasi nintzen. Gertakizun errepresibo horien artean deigarria iruditu zitzaidan bortxazko boluntarioen fenomenoa; maiz topatzen nuen UGT sindikatuko militante bat izan zela behartuta kolpisten ejertzitora joatera bere bizitza salbatzeko edo familia babesteko. Atentzioa eman zidan, eta gainera ikusi nuen bazegoela hutsune historiografiko bat; hots, ikertzeke zegoen zerbait zela eta horregatik has nintekeen ikertzen.

Beraz, gaia ez da aztertu? Lehenengo aldia da kasu hauek ikertzen direla. Hutsune historiografikoa handia dago afera honen inguruan. Beti esaten da Frankismoa oso ikertuta dagoela eta nolabait gaia agortuta dela. Baina ez da horrela. Badaude zenbait errepresio modu eta subjektu historiko oraindik ikertu gabe daudenak. Frankismoari begiratzen diogunean normalean errepresio modu klasikoak deritzogun horiek agertzen dira, hau da, atxiloketak, fusilamentuak... Izan ziren lehenak ikertzen, noski, frankismoaren historiografiak joerak eta sesgoak baditu, eta iturri nagusiek errepresioaren biktima belikoei eman zieten garrantzia. Dena den, muturreko indarkeria hori pairatu ez zutenen kasuak badira eta hor analisirako bideak irekitzen ari dira; hor dago bortxazko boluntarioen fenomeno hau.

Zein da fenomeno honen testuingurua?

Niri gustatzen zait Nafarroara jotzea. Ulertu behar dugu bortxazko boluntario hauen errealitatea Nafarroan 1936ko uztailaren 18an jaso zen estatu kolpearen testuinguruan. Dakigun bezala Nafarroan errepresioa intentsitate handikoa izan zen, eta hori ez da kasuala. Nafarroan ez zen gerrarik egon, edo hobe esanda, ez zen fronterik egon. Beraz, kolpistek lehen unetik hartu zuten herrialde osoa eta era horretan sozialismo nafarra, hain zuzen ere, eta bereziki ha-

ren oinarri sindikala zen UGT gogorki zigortua izan zen, beste talde batzuekin batera. Errepresio hori poliedrikoa izan zen. Hau da, zenbait dimentsioetan eman zen. Ez zen bakarrik erailketetara mugatu, errepresioak dimentsio asko izan zituen: emakumeei bereziki zuzentzen zitzaien errepresio sexuduna, lan batailoiak zeuden, kontzentrazio esparruak... eta horien artean ere bortxazko boluntarioen fenomeno hau.

Bortxazko boluntarioak. Kontraesan bat da, ezta?

Ulertu behar dugu boluntario hori kakotxen arten dagoela eta lehen begi kolpe batean kontraesankorra dela. Nola izan daiteke pertsona bat, norbanako bat, boluntarioa eta bortxazkoa era berean? Horrek zailtzen du, hain zuzen ere, fenomenoaren ikerketa. Definitu dezakegu gerra zibilaren testuinguruan norbanakoek izen emate boluntarioa egin zutela ejertzito kolpistan, betiere mehatxu giroan eta klima errepresiboak baldintzatuta; hots, orohar norbanako hauek sindikalistak ziren eta euren burua behartuta ikusten zuten kolpisten bandoan edo ejertzitoan izena ematera, errepresioaren beldurra zela eta. Ez bakarrik norberari zuzendua egon zitekeen errepresioa, baizik eta haien familiei ere. Familiek ere jasaten zuten errepresioa. Gainera, kasu hauetan errepresioa metagarria zen, hau da, behartutako boluntario gisa eman ziren kasu asko beste gertakari errepresibo batzuk atxikituak dituzte. Adibidez, kartzela zigorrak jasan zituzten, beste batzuk erbestera joan ziren desertatu egin ondoren... Horrelako kasuistikak jasotzen dira.

Nolakoa izan da ikerketa prozesua? Ikertua ez egoteak hasieran gauzak zaildu egiten ditu, baina hiztegietatik ateratako lehen zerrenda hori hartuta, biografia hori hustuta,lehen lana artxibokoa izan zen. Nafarroako Artxibategian biltzen dira Nafarroan ejertzito kolpistan ibili zirenen fitxategiak eta hor egon nintzen horiek begiratzen; norbanako horien bizitza ibilbideak nolakoak izan ziren begiratzen egon nintzen. Errealitatea konplexua da. Biografien sostengua edo oinarri hori neukan, eta hori kontrastatu egiten nuen artxiboan aurkitutako iturriekin. Horiek konparatu behar ziren

eta ikusi zein kasu hartzen nituen eta zeintzuk ez. Orain elkarrizketak ere egitea pentsatu dut, kasu batzuetan gehiago sakontzeko eta memoriaren arloan sakontzeko. Zenbat identifikatu dituzu? 98 kasu identifikatu ditut, bakarrik sozialistenak. Azaldu behar dut lau hiztegien hustuketa egin nuela, beraz, lagin hau mugatua da. Bakarrik hartu ditut haien abizena A letratik L letrara hasten diren sozialista horienak. Dena den, irizpide alfabetikoa ausazkoa da eta, beraz, horrek objektibotasuna eta zuzentasun zientifikoa mantentzen laguntzen du. Beraz pertsona bat erreprimitzeko arrazoia ez da abizena Az edo Nz hasten dela, hori ez da irizpide bat pertsona bat errepre-

saliatzekoa. Zifra nahiko esanguratsua dela esan dezakegu, nahiz eta lehenengo hurbilketa bat izan. Momentu honetan zifra handitzen ari da. Nortzuk ziren? Zein profila zuten? Profilari dagokionez bilatu ditudan kasuetan, gehienak, Erriberakoak ziren eta jornalariak. Hau ere ulertu behar dugu Nafarroan eman zen errepresioaren patroien testuinguru horretan. Dakigun bezala, errepresioa bereziki bortitza izan zen Erribera aldean, aurretik eman zelako nekazalgo konfilktibitate handia. Beraz, kasu gehienek bat egiten dute horrekin. Sartagudan, adibidez, Alargunen herria bezala ezagutzen dena, 22 kasu daude. Ikerketarekin jarraitzen ari zara, ezta?

Bai, baditut zenbait asmo etorkizunari begira. Lehendabizi, esan bezala sozialistekin lanketa amaitu nahiko nuke. Horren bidean nago orain, eta fenomenoaren analisi globalago bat egitea nahiko nuke, beste militantziak ere kontuan hartuz: komunistak, anarkistak, beste alderdi errepublikazaleak, nazionalistak... Hor badago zer ikertu. Orain ari gara boluntarioez, baina erreklutamendua eta gerra esperientzia ere ikertzeke dago Nafarroan. Horrez gain aipatzea Nafarroa gai honen inguruan ikertu den bakarra Sanjurjo tertzia delakoena dela. Hemen, Nafarroan, eman zen errepresio pasarterik gogorrenetariko eta dramatikoena izan zen. Erriberatik hartu zituzten, Zaragozara eraman zi-

tuzten eta bizitza salbatzeko milizia horretan sindikalista gehienek izena eman zuten, eta instrukzio militarra egin ondoren, trebatu ondoren, berrehun bat fusilatu zituzten kolpistek. Milizia honetatik at aurkitu ditut ikertzeko dauden kasuak falangean, erreketean eta ejertzitoan. Horrek ahalbidetzen digu tertziozentrismo horretatik ateratzen. Zergatik da garrantzitsua lan hau? Esango nuke lan honen bitartez hutsune bat bete egiten dela. Nire aldetik dago hor nahi bat konpondu gabe dagoen gai bat ikertzeko. Gaia kontraesankorra da. Gonbidatu egiten gaitu biktima-biktimario dikotomia hori problematizatzera. Horrez gainera errepresio poliedrikoaren parte da fenomeno hau, eta errepresio modu klasikoetatik at begiratzeko aukera ematen digu. Asko dago ikertzeko, bai sozialistei dagokionez bai beste militantziei dagokionez. Baita fenomeno honi buruz dagoen memoriari buruz ere. Fenomeno konplexua da eta bere memoria ere gai konplexua da; oso eztabaidatua da eta orain horren bidean nago, ea elkarrizketen bidez zerbait argitzen dudan. Zenbait elkarrizketa egin ditut, eta orain horien analisia egin behar dut. Zer aipatzen dute elkarrizketatuek? Bi memorien artean kontraesan bat badago. Bortxazko boluntario horietako asko frontean hil ziren eta, beraz, erorien zerrenda horietan agertzen dira. Familiendako, normalean, bere senide sindikalista zena zerrenda horietan ikustea gogorra da eta hor daude gako batzuk eta kontrajarriak diren bi memoria, ofiziala eta familiarra. Bi memorien arteko borroka dago, eta familia bakoitzak bere modura hartzen du.

Unibertsitate Master Bikoitza egiten ari zara orain. Zergatik? Hasita neukan ikerketa honi jarraikortasuna emateko; proiektu hau irakasle berdinekin egiten jarraitzeko. NUPen etxean bezala sentitzen naiz, irakasleekin dugun gertutasun hori uste dut berezia dela, eta oso ongi zaintzen gaituzte. Master honek ematen dizu aukera urte eta erdian bi masterrak ateratzeko; irakaskuntza eta ikerketa masterrak.

Ikertzea gustatzen zaizu. Bai, oso gustura nago. Etorkizunean jarraitzeko gogoarekin.

Naroa Carrasco Macho historialari altsasuarra. UTZITAKOA

ASTEKOA

KORRIKA bestondoa

RAF ATXURI

Aste batzuk joan dira 24. KORRIKA Bilbon apoteosi betean eta samaldatsu amaitu zenetik eta bihotz begietan laga dituen oihartzun, barne sentimendu eta zapore osteak pitteka-pitteka laketzen ari dira gure gogoaren baitan. Furgoneta iritsi aurreko minutuak, lekuko eskualdaketa, aspaldiko lagunak berriz elkartzea, espero ez genituenak ere bertan ikustea... Hainbeste une hunkigarri izaten ditu KORRIKAk. Hastapen piriniotar eta zuberotarra ukan zuen edizio honek bukaera industrial eta itsasondokoa izan zuen erramu igandez eta litekeena da inoizko parte hartze handiena ezagutu duena izatea. Hedabideetan (sare sozialak barne) ere presentzia handi samarra eduki du aurtengoak, eta ez beti laudorioz edo lausenguz. CCOO kanpoan gelditzeak, pankarta edota argazki batzuen agertzeak hauts batzuk astindu ditu eta iritzi ugari alde eta aurka gurutzatu dira. Espero dezagun hurrengo ediziorako ahaleginean indar eginen dela sektore zabalagoak batze aldera. Nolanahi ere den, KORRIKAren helburua (Euskararen aldeko jarrera egunerokoan gauzatzea, alegia) ez da bi astetan erdiesten, KORRIKAri hamabigarren eguna ere ailegatzen zaio eta hortxe daukagu lantegia gero. Javier Casteigek oso argi biltzen zuen behar hori

Euskara edonora, geure solasaldietara eta bizitzetara egunerokoan eramatea da benetako lantegia

GUAIXEn: "Emozionalki badago atxikimendu hori. Praktikoki eta erabilpenean (nabarmentzea nirea da) beste kontu bat da". Edota Altsasuko EHEkoek aldizkari honetantxe agerian paratzen zuten ideia: "Euskaraz bizitzea da benetako erronka. (...) Euskara oinez eta urratsez aldarrikatzetik hitzez aldarrikatzera". Hortaz, badakigu zein den erronka eta xedea, 24. KORRIKA igaro da, baina Euskara edonora, geure solasaldietara eta bizitzetara egunerokoan eramatea da benetako lantegia. Heldu den urtean, Euskaraldia, hantxe algara gutxiago eta belarri eta aho gehiago beharko dira! Esaera zaharrak dioen bezala: Burdina sutan probatzen da.

GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, Na zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 altsasu / gutunak@guaixe.eus

Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus

Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436

Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Laura Olmos Aristorena gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus

HARA ZER DIEN

Popi Etxera!

SAKANAKO SARE

Larritasunez eta haserre hartzen dugu Juan Ramon Karasatorre Aldaz euskal presoa espetxera edo erregimen itxira bueltatzeko hartutako erabakia.

Larritzat jotzen dugu berriz ere beste oztopo eta atzera pauso bat delako, gatazkaren konponbide osoa aldarrikatzen ari garenontzat. Aurrera urratsak behar ditugulako elkarbizitzara bidean eta erabaki hau justu kontrako norabidean ematen da.

Erabaki honek agerian uzten du justiziarekin zerikusi gutxi duen erabakia dela, eta esparru judizial, politiko eta lobby mediatikoetatik sustatutako mendekuarekin lotura handiagoa duela, zalantzarik gabe.

100.2 artikulua ulertu behar dugu bigarren eta hirugarren graduaren arteko modalitate bat bezala, presoa birgizarteratzeko tresna gisa. Horri gehitzen badiogu, Juan Ramonek espetxean betetako urteak jadanik 25 direla, are eta larriagoa da erabakia, ez ia bakarrik 100.2 artikulua atzera bota diotelako, baizik eta dagoeneko hirugarren graduan edo eta baldintzapeko askatasunean beharko lukeelako.

Hortaz, bidegabekeria izugarria dago erabaki hauen atzean…

Inongo oinarri juridikorik gabe hartu du erabakia epaileak.

Argi geratzen da gertatzen ari denak azken asteetan

ematen ari diren gertaera batzuekin lotura zuzena duela, egia bada ere azken erabakia zaintza epaileak hartu duela, egia ere bada, pisu handia izan dutela zenbait alderdi, eragile eta komunikabideen bidez jarduten duten lobby-en presioek, eta euskal presoei neurri arruntak aplikatzea eragozteko egindako presioek. Oinarri juridikotik gutxi eta zarata eta egoera kakaztekotik asko.

Intentzionalitatea agerikoa da, guztiz oztopatzea abian dagoen prozesu oso bat. Bai presoek eta bai gizartearen

OBJEKTIBOTIK

gehiengo batek ere konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren alde hartutako erabakia pitzatu eta herri hau oraindik orain iraganean iltzatzeko nahia agerikoak dira.

Eraso berri honen aurrean, euskal gizarteari eskatzen diogu konponbidearen, bakearen eta bizikidetzaren aldeko urratsak ematen jarrai dezan; hori espetxe politika humanista baten bidez baino ezin da lortu, mendekutik urrun eta indarkeria guztien biktimei tratamendu duina emanez.

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275 Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200

Inprimategia: Zeroa Multimedia

GUAIXEk ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

LAGUNTZAILEAK
komunikazio taldea

Arroza estereotipoak, usteak eta

sinesmenak desmuntatzeko

Jatekoak lagunduta, aldamenak ezagutzeko pausoak ematera gonbidatu dute

A.A.I. altsasU

Ongi Etorri errefuxiatuak zikloaren baitan, Altsasuk Munduko Arrozak ekimenaren hamargarren edizioa hartuko du. Dozena bat taldek parte hartuko dute munduko arrozak prestatzen. Parte hartzaile berriak izanen dira aurten. Estreinakoz Sagrado Corazon ikastetxea eta Iñigo Aritza ikastola ariko dira. Ekimenean aurreneko aldia izanen dute ere Afganistan, Ghana eta Venezuelako talde banak. Haiekin batera izanen dira Sakana Harrera Haranako, Saha-

"Erakusketak giza eskubide bakoitzaren errealitatea zein den erakusten du"

SAKANERRIA

ra, Maroko, Errumania eta Altsasu institutua.

Hamabi sukaldari taldeak 10:00etan hasiko dira lanean. Saharan sortutako Aicha Mohamed Fadel altsasuarrak arroza legatz bolekin prestatzen ikusteko aukera izanen da. Babarrun pintoak dituen arroza prestatzen egonen da Veronica Sagoie ghanarra, beste hiru lagunekin batera. Hamida Asedi errefuxiatu afganiarrak arroza, oiloa, barazkiak eta fruitu lehorrak dituen arroza prestatuko du. Sakana Harrera Harana taldekoek txibiadun arroza eginen dute. Marokon jaiotako Meryem Kridin altsasuarrak ere badu eskarmentua plazan jatekoak prestatzen. Berak haragia eta mahats pasak dituen kuskusa prestatuko du. Horiei eta gainerako sukaldari taldeei errezetaren inguruko galderak egiteko

aukera izanen da goiz eta eguerdian.

Gehiago

Eguerdian dantza saioak izanen dira. Altsasuko Jauzi Taldeko dantzariak dantzan ariko dira. eta jendea parte hartzera animatuko dute. Talde bera Palestinako Dabke dantza ikasten ari da eta domekan dantzatuko dute. Gainera, gizonezko palestinar bat dantzatzera etorriko da domekan. Bestetik, Euskal Herria hamaika kolore taldeko bost kide etorriko dira. Kultur aniztasuna kudeatzen hamahiru urte daramate. Haien Burubeltz ikurra ekarriko dute eta hark gidatuko du dantza saioaren akabera, sokadantza eginen baita Burubeltzekin batera. Arrozak dastatzera 13:30ean emanen dituzte, aurretik platera euro batean salduko dute.

Alfredo Alvaro Igoa ZiOrDia

Ongi Etorri zikloaren baitan

Eskubide urratuen oihartzuna erakusketara Ziordiko liburutegian ikusgai dago, giza eskubideak ezagutzeko aukera da. Rinaldi fundazioa, zer da?

Nazioarteko lankidetzan aritzen den gobernuz kanpoko erakunde bat da. Beste herrialde batzuetako erakundeekin batera lan egiten dugu mundu bidezkoago bat lortzeko. Nikaraguan eta El Salvadorren ditugu proiektuak batez ere. Nafarroan ere sentsibilizazio proiektuak ditugu. Eta horregatik parte hartzen dugu ziklo honetan.

Erdialdeko Amerikan, zer?

Garapen integraleko proiektuak dira, hainbat arlo lantzeko: hezkuntza, ingurumena eta emakumezkoen berdintasuna.

Eta Nafarroan zer lantzen duzue?

Nazio guztien erantzukizuna da beste lurralde batzuetako eta gure lurraldean bizi garen pertsonen giza eskubide guztiak errespetatzea, eta pertsonak duin bizitzea lortzea. Horregatik pentsatzen dugu hemengo pertsonek ardura dugula. Guk lan handia egiten dugu jendeak uler dezan giza eskubideak zein diren,

zer prozesutan urratzen diren giza eskubideak eta gizarte gisa ditugun ardurak, bai gure ondoan bizi den jendearekin, bai beste lurralde batzuetan bizi diren pertsonekin. Sentsibilizazio lana da gurea. Zergatik parte hartzen duzue?

Giza eskubideen inguruko erakusketa batekin parte hartzen dugu zikloan. Ongi Etorri errefuxiatuak zikloan giza eskubideen ikuspegia aztertzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Migratua edo errefuxiatua den pertsona baten prozesuan giza eskubide

urraketa asko daude, bai sorterrian, bai lekuz aldatzeko prozesuan ere. Garrantzitsua da jakinaraztea, alde batetik, migratzea giza eskubide bat dela. Eta, bestetik, bizi zaren lekuan sistematikoki eraso bat jasaten ari bazara, denok beste lurralde batean babesa eskatzeko eskubidea daukagu. Giza eskubideen ikuspegia zabaltzeko parte hartzen dugu zikloan.

Erakusketa non eta noiz bisita daiteke?

Eskubide urratuen oihartzuna erakusketa Ziordiko liburutegian dago. Maiatzaren 4tik 22ra astegunetan, arratsaldez, ikusgai izanen da.

Zergatik joan beharko ginateke erakusketa ikustera?

Erakusketak giza eskubide bakoitzaren teoria azaltzen du. Eta, horrekin batera, eskubide bakoitzaren urraketa bana ageri da. Bisitariak giza eskubideak zein diren jakinen du. Gure gizartean asko normalizatuta dauzkagu, baina, beharbada, guztiak zein diren ez dakigu. Eta, bestetik, erakusketak giza eskubide bakoitzaren errealitatea zein den erakusten du, betetzen diren edo ez.

Munduko Arrozetako antolatzaileak eta parte hartzaileak.
Yolanda Beltza Igoa.
YOLANDA BELTZA IGOA riNalDi FUNDaZiOKO KiDEa

Iruñean eginen den Euskaltzaleon

Martxa aurkeztu dute

Martxak aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu 'Euskaraz bizitzeko behar den dena' lelopean

saKaNa

Euskalgintzaren Kontseiluak eta ehundik gora euskaltzalek aurkeztu zuten Iruñean egitekoa den Euskaltzaleon Martxa. Idurre Eskisabel Larrañagak Kontseiluko idazkari nagusiak Euskal Herri osoko euskaltzaleei dei egin zien garagarrilaren 13an Iruñean joateko. Eskisabelek nabarmendu zuenez, "euskararen etorkizuna jokoan den honetan ezinbestekoa da euskaltzaleon ekarpena, ekina".

Horretarako arrazoiak ere aletu zituen. "Batetik, azken urteetako mundu aldaketa sakon eta bizkorrek desafio berri eta erraldoiak ekarri dizkigutelako mundu osoko hizkuntza eta hizkuntz komunitate gehienei. Zer esanik ez hizkuntza minorizatuei". Horiei erantzuteko "premiazkoa da jauzi bat ematea hizkuntza politiketan. Baina euskalgintza eta gizartearen parte handi bat jauzi hori eskatzen ari den bitartean, euskararen etorkizuna oztopatzeko ahaleginak erauntsi betean dira".

Horren adibideak eman eta ondorioztatu zuenez, "horiek denak euskararen eta euskal hiztun komunitatearen erroko arazoa-

ren ispilu: minorizatutako hizkuntza eta hiztunak garela".

Euskararen etorkizuna "kinka larrian" dagoela esanda, egoerari buelta emateko "euskaltzaleon garaia" dela nabarmendu zuen Eskisabelek. Gaztigatu zuenez, "euskaraz bizitzeko norberaren bakarkako ahaleginaz harago denon artean osatutako baldintzak behar dira. Hain zuzen, aldarri nagusi horren bueltan batuko gara garagarrilaren 13an Iruñean, Euskaltzaleon Martxan". Deialdi horretan "Euskaraz bizitzeko behar den dena" eskatuko dutela adierazi zuen: "norberaren erabakimenaz harago euskaraz bizitzea egiaz posible egingo duten baldintzak, euskaltzale antolatu gisa eskatu behar ditugunak, eta justizia sozialean eta demokrazian sinesten duten gizarte gisa eratu beharrekoak".

Egun horretan hiru zutabe abiatuko dira 17:00etan Antoniuttitik, Runako parketik eta Askatasun plazatik. Zutabe bakoitzak bere "pankarta" izanen du eta musika izanen da. Hiru zutabeek bat Gaztelu plazan eginen dute, 18:00etan. Eta han ekitaldi nagusia ospatuko da.

i Z ia

BI LUR

EKINTZAILEEN IZEN-ABIZENAK: Najate lehmar eta amin Hamdi.

LEKUA/KOKAPENA: Foru Plaza 21 altsasu.

NOIZTIK ZABALIK: 2026ko urtarrilaren 3tik.

PRODUKTU/ZERBITZUAK: Kafetegi, jatetxe zerbitzua, askotariko gozogintza eta afariak.

Ikastolek Hezkuntzarekin duten haserrea

adierazteko gelak kalera atera dituzte

Haur Hezkuntzako 14 gela ixteko asmoa du. "Erabaki arbitrarioa" salatu dute

saKaNa

Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletako komunitateek kalean protesta egin zuten asteazkenean. Aurrenak Etxarriko plazara eraman zuen aldarrikapena. Hurrenak Otadiko kirol pistan egin zuen. Ikasgelak kalera atera zituzten eta elkarretaratze horien bidez adierazi nahi izan zuten "Nafarroako hezkuntza atzerapausorik onartzen ez" dutela. Nabarmendu zutenez, "ikastolak herritik sortuak eta herriarendako lanean ari garelako sortu ginen lehen egunetik, eta horretan jarraitzen dugula adierazteko atera gara kalera". Ikastoletako ordezkariek nabarmendu zutenez, "gure sareari ezezik, Nafarroa euskaraz josteari eta hezkuntzari murrizketak aplikatu nahi dizkiote. Eta gu haserre gaude". Horretarako arrazoiak aletu zituzten. Aurrena, "gure seme-alabendako etorkizun onena nahi dugu eta, horregatik, Nafarroako haurrek ikastolan ikasteko eskubidea dutela aldarrikatzen dugu". Hurrena, "Nafarroa osoko hezkuntzak kezkatzen gaitu: aurrera egin beharrean, murrizketa horiekin atzera goazelako".

Hirugarren arrazoia euskara bera da. "Hezkuntza Departamentuak kontrakoa dioen arren, euskarari gelak murriztu dizkiote. Hori oso larria da Nafarroan, hori oso larria da Nafarroa euskaraz josten duen ikastolen sarearendako".

Bilkuretan ikastoletako ordezkariek salatu zutenez, "erabakia arbitrarioki, elkarrizketarik gabe eta irizpideak bat-batean aldatuz hartu" direla. "Horren froga da Hezkuntza Departamentua bere erabaki batzuk zuzendu dituela". Nabarmendu zutenez, "Ikastolak beti gaude hitz egiteko prest. Baina elkarrizketa ukatzen badigute guri eta hezkuntza eragile guztiei, joko arauak partidaren erdian aldatzen badituzte, ez gaude gauzak egiteko modu horrekin ados".

Begirune falta leporatu zioten departamentuari.

"Arbitrarioki, elkarrizketarik gabe eta irizpideak bat-batean aldatuz hartu da erabakia"

Ikastoletako kideek esan zutenez, "auzolanean eraikitako komunitate oso bati bizkar emateak kezkatzen gaitu. Herrigintza lan oso bat da zigortzen dena". Aldarrikapena ere egin zuten: "berdintasuna eskatzen dugu, gure sarearendako eta sare guztiendako. Hori da bidezkoa, beharrezkoa".

Atxikimenduak Hainbatek Lodosako ikastolaren aldeko manifestua sinatu dute. Horien artean daude Pello Reparaz, Igor Ijurra, Castillo Suarez, Jon Arretxe, Helena Taberna, AEK edota Guaixe fundazioa. Manifestuan adierazi dutenez, "Lodosako ikastola bere desagerpenera eraman dezakeen erabaki arbitrarioa hartu dute". Salatu dutenez, "ezarri diguten urtebeterako moratoriak ez du ezer konpontzen, baldintza gisa jarri dutelako hemendik urtebetera Haur Hezkuntzan daukagun itun bakarra kentzea". Azkenik, Iñigo Aritza ikastolak gaiaren inguruko informazio batzarra antolatu du. Iortia kultur guneko areto txikian izanen da maiatzaren 13an, asteazkena, 18:30ean.

Iñigo Aritza ikastolakoek ere gelak kalera atera zituzten protesta gisa.
B

Irurtzungo Udalak kale bateko zoladura berritu du

irUrtZUN

Akaborro industrialdea eta herrigunea bereizten dituen kalea, Bi Ahizpe kalearen atzekoa, asfaltatu du Irurtzungo Udalak. Horren ondoren pinturarekin seinalizazio horizontala jarri du. Lan horretara udalak 20.000 euro bideratu ditu. Bestetik, Irurtzungo Udalak 9.000 euro bideratu ditu San

Martin jubilatu elkartean aire giroko makina jartzera. Aparatuari esker elkarte barruan dauden pertsonendako bero handiko garaiak samurragoak izanen dira. Parte hartze aurrekontuen bidez klima babeslekuen alde egin zuten irurtzundarrek. Irurtzungo Udalak jubilatu elkarteko lan horretaz aparte, plazaren urbanizazio berria

Bero kolpeagatik hildako langileagatik kalte ordaina pagatzera

Etxarri aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea zigortu dute

saKaNa

Epaiak jaso duenez, hildakoa gizonezkoa Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren (OGZ) Babestutako Gizarte Enplegu programan lanean hasi zen 2020ko garilaren 22an. Goizeko lan txandan Arbizuko kaleetan hainbat lan egiteko kontratua zuen 46 urteko gizonezkoak. Lanean zela hil zen garilaren 30ean. Egun hartan bero handia egin zuen. Etxarri Aranazko meteorologia estazioaren arabera 12:00etan 36,48º zeuden, 13:00etan 37,15º eta 14:00etan 37,04º. Langilea elizaren ondoan kaleak garbitzen bakarrik gelditu zen lanean 10:30 aldera. Haren gorpua, lan jantziekin, eskola zaharraren azpiko lokalean opatu zuen senide batek 19:00etan. Autopsiak ebatzi zuen bero kolpegatik eta ahalegin fisikoagatik hil zela. Hildakoaren senideek epaitegitik kanpoko erreklamazioa egin zioten OGZri 2024an baina aldeak ez zuten bat egin eta gaia epaitegira iritsi zen. Nafarroako

Justizia Auzitegi Nagusiak Nafarroako Lan Arloko 3. Zenbakidun Epaitegiak emandako epaia berretsi du eta Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak (OGZ) aurkeztutako erregutze errekurtsoa atzera bota du. Beraz, OGZk 147.851,67 euro ordaindu beharko dizkio bero kolpe baten ondorioz hil zen gizonezko baten familiari. OGZk ez du helegiterik jarriko.

egitean berdegune bat sortuko du bertan. Ez da udalak jubilatu elkartearen aurten egin duen lan bakarra. Egoitza bitan banatzea ahalbidetzen duen pareta mugikorra jarri zuen otsailean. Azkenik, udalak igerilekuko tabernaren kudeaketa emateko deialdia egin du. Udalak gaztigatu duenez, kontratu hori esleitzeko baldintzak ezartzen dituzten pleguak interesdunen eskura dago udaletxean eta irurtzun.eus webgunean. Eskaintza aurkezteko epea maiatzaren 27ko 14:00etan bukatuko da. Asfaltatutako kalea. UDALA

Aldeak

Epailearen arabera, "zerbitzu anitzetako peoi lanean arrisku gisa identifikatuta dago ingurumen-tenperatura txarrekiko esposizioan egotea", eta hainbat prebentzio neurri ezartzen direla gogorarazi du. Epaileak ebatzi duenez, heriotza gertatu zen OGZk hori saihesteko beharrezko prebentzio neurriak ez betetzeagatik: "plangintzan gabezia larria zegoen eta muturreko tenperaturetan lan egiteko arriskua prebenitzeko neurri zehatzak ez zirela hartu ikusi zen". Lanaren kontrola zeinek egin behar zuen ere ez zegoela zehaztuta gaineratu du. Eta gogorarazi du tenperaturen igoera aldez aurretik iragarri zela. OGZkoek ukatu egin zuten zabarkeriaz jokatu zutenik edo segurtasun neurririk hartu ez zutenik. Azaldu zutenez, arriskuen ebaluazio eguneratua zuen OGZk, 2020ko apirilaren 2koa. "Ebaluazio horretan zerbitzu anitzetako peoiak zeuden sartuta, eta ingurumen tenperatura kaltegarrien eraginpean egotea identifikatzen zen". Gaineratu zutenez, "langileari prestakuntza eskuliburu bat eman zitzaion". OGZren defentsaren iritziz, "egindako jarduerak ez zuten inolako gaitzespenik merezi, arriskuen ebaluazioan identifikatutako neurriak eta jarraibideak bete baitziren". Defentsak argudiatu zuen, babes neurriak hartu harren zoritxarrez gizonezkoa hil egin zela.

Lanbide Heziketakoek

Erasmus egonaldia egin

dute

Portugalen

Merkataritzako Zerbitzu Orokorretako laguntzaileko sei ikasleak eta bi irakasle, Elizondoko ikasle eta irakaslerekin batera aste batez egon dira. Portugalgo l anbide Heziketaren berri izan dute

Alfredo Alvaro Igoa saKaNa Carla Sanchez Galeano, Eneritz Arranz Tatang, Eñaut Gastesi Serrano, Eneko Baile Martin, Haizea Guajan Burga eta Zakaria El Kasmi El Odgdi Lanbide Heziketa bereziko Merkataritzako Zerbitzu Orokorretako laguntzaileko ikasleak dira. Seiek, Naiara Perkaz Gastesi eta Nerea Gartziandia Ormaetxea irakasleekin batera, Erasmus+ programan parte hartu dute eta Lisboan egon ziren apirilaren 23tik 29ra.

Ikasleek azaldu dutenez, egiten ari diren ikasketak aukera emanen diete supermerkatuetan, denda txikietan edo enpresetako biltegietan lan egiteko. Horretan trebatzeko, besteak beste, honako ikasgaiak dituztela aipatu dute: merchandising, bezeroari arreta, jasotako eskaerak prestatzea, produktuak saltzea eta oinarrizko administrazio teknikak.

Seikoteak adierazi duenez, ikasgai guztiak dituzte gogoko. Izan ere, ikasgai horiek, askotan, ez dituzte banaka lantzen, elkarrekin baizik. Izan ere, proiektuak eginez ikasten dute. Proiektuekin ongi moldatzen direla aitortu dute ikasleek. Esku artean zenbait proiektu dituztela azaldu dute.

Leizeta

Alde batetik, Leizeta taberna dute. Lanbide Heziketa institutuko taberna da hori eta institutuko Oinarrizko Graduko ikasleekin batera kudeatzen dute. "Tabernan ikasleei eta irakasleei zerbitzua ematen diegu. Pintxoak, ogitartekoak, edariak, guk egindako gozoak... denetarik eskaintzen dugu. Guztia hemengo sukaldean prestatzen dugu". Haien eskaintzan ez dute hutsik egiten patata edo txisto-

rra tortillek, serranitoak, hirugiharra gaztarekin, pintxo begetala...

Azken horretan jartzen duten letxuga ikastetxean duten baratzekoa da. "Baratzean letxugez aparte, orburuak, borraja, tomateak eta beste landatu ditugu". Erabateko zero kilometroko produktua, beraz. Gainera, tabernan jasotako materia organikoarekin konposta egiten dute, ondoren baratzean erabiliko dutena. Baratza martxan duten aurreneko ikasturtea da honakoa. Egunero hirugarren orduan sukaldera doaz jatekoak prestatzera. Guztia 10:50erako, atsedenaldirako, prest izan behar dute. Atsedenaldian taberna kudeatzen egoten dira. Orduan lanak banatzen dituzte. Batzuk administrazio ardura hartzen dute eta tabernan eskaintzen dutenaren tiketak saltzen dituzte. Erosleek txartel horiek barran erakutsi behar dituzte eta han dauden ikasleek zerbitzatu egiten diete. Laugarren orduan guztia jasotzeaz arduratzen dira. Taberna zerbitzuak arrakasta du. Astelehenean, esaterako, prestatutako guztia saldu zuten. Gainera, tarteka, ikastetxekoa ez den bezeroren bat ere izaten dute.

Irabazitako dirua hurrengo eguneko erosketa egiteko baliatzen dute. Erosketa egiteaz ere haiek arduratzen dira. Ikasleek guztia egutegi batean ongi antolatuta dute. Hari jarraituz lanak astero txandakatzen di-

"Supermerkatu, denda txiki edo enpresen biltegietan lan egiteko ikasten ari dira"

tuzte. Txandak dira: gozogintza, jatekoak prestatzea, erosketak egitea, administrazioa, arduraduna eta barra. Horrela, besteak beste, bezeroari arreta edota enpresaren administrazioa praktikatzen dute.

Caterqueen Izen hori eman diote beste proiektu bati. Catering enpresa bat da. "Hilabete bakoitzean urtebetetzea egiten duten irakasleek eskatuta, gosari bat prestatzen dugu irakasleriarendako". Hor ere bezeroari arreta lantzen dute ikasleek. Eskaintza ere zehazten dute. Horretarako, erosketak egin eta guztia prestatzen dute. Eta, jakina, kobratu egiten dute. "Bakarren batek eskatu nahiko balu, oso gosari gomendagarriak dira", jakinarazi dute irakasleek. Seikoteak argitu digunez, "taberna eta catering enpresa, negozioa baino zerbitzu bat dira. Prezio merkeak ditugu. Diru pixka bat irabazten dugu eta horrekin, beharbada ikasturte akaberan afariren bat edo bidaiaren bat eginen dugu".

Ikasturte akabera bertan dago. Proiektuekin batera teoria klaseak ere badituzte, eta, jakina, azterketak ere. Ikasten ongi moldatzen direla aitortu du seikoteak.

Portugalen

Erasmus+ programaren bidez zazpi egunez Lisboan egon dira ikasleak eta irakasleak. "Erasmusa Elizondoko Lanbide Eskolako ikasle eta irakasleekin partekatu dugu". Madrilera trenez eta Lisboara autobusez joan ziren, Elizondoko eta Altsasuko ikasle batzuei hegazkinek eta altuerak errespetua sortzen baitie. Talde osoak joatea lehenetsi zuten eta hala egin zuten bidaia. Lisboan pisu bat

alokatu zuten, igogailurik gabeko bosgarren solairu batean zegoena.

Lisboan Liga fundazioa Lanbide Heziketako institutua ezagutu zuten, hainbat ziklo eskaintzen duena. Hitzaldia jaso zuten lehenik. Ondoren lorezaintza eta joskintza tailerretan parte hartu zuten. Institutuan bertan bazkaldu zuten, sukaldari ikasleek ikastetxeko jangela kudeatzen baitute. Arratsaldean sukaldaritza tailerra izan zuten. Eta "ikaragarri handia" zen ikastetxea ikusteko aukera izan zuten.

Incluir proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten beste egun batean. Gizartean eta lan merkatuan kolek-

tibo zaurgarriak (etorkinak, desgaitasuna duten pertsonak…) integratzeko hainbat ekimen dituen inklusio programa bat da. "Proiektuan supermerkatu bat dute. Lan merkatura joan aurretik han prestatu eta praktikak egiten dituzte. Denetarik dute han", jakinarazi dute. Proiektuan trebatutako pertsonak Pingo Doce supermerkatu katean lan egitera pasatzen direla azaldu digute. Hori dela eta, marka horretako supermerkatu bat bisitatu zuten. Portugalen apirilaren 25a data handia da, Krabelinen Iraultza oroitzen duen eguna baita. Portugaldarrekin batera bizitzeko aukera izan zuten. Lisboa freetour, tranbia, oinez eta tuk tuk

Tranbian sartuta Elizondoko eta Sakanako ikasle eta irakasleak. UTZITAKOA
Sakana institutuko zortzikotea tren geltokian. UTZITAKOA

bidez ezagutzeko aukera izan zuten. Azokak, Benficaren futbol zelaia eta bestelakoak bisitatu zituzten. Gainera, Sintrako gaztelua, kaleak eta txokoak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Bide batez, bisitatu zituzten tokietan bezeroaren arreta nolakoa zen, produktua nola erakusten zuten ikusi zuten.

Portugalgo janaria "oso ona" dela adierazi digute. Guztiek senideei opari gisa Belemgo pastelak ekarri zizkieten. Portugaldarrekin komunikatzeko arazorik ez zutela izan gaztigatu dute.

Balorazioa

Erasmus+ programan parte hartzeko aukera proposatu zietenean, "beldur pixka bat" izan zuten, eta bakarren bat joanen zen edo ez ez zuten jakin. Portugaldik etorri berritan esan dute "oso gustura" egon direla, eta Erasmus egonaldia errepikatuko luketela azpimarratu dute guztiek. Erasmus+ programan parte hartu duten ikastetxeko ikasle bakarrak dira.

Gainerako, ikaskideak halakoetan parte hartzera animatu dituzte: "joan daitezela, primeran pasako dute. Eta errepikatu nahiko lukete".

Elizondoko ikasleekin batera eman zuten Portugalgo egonaldia eta lagun egin dira. "Ideia ona izan da haiekin joatea", esan dute. Bateko eta besteko ikasleek harremana mantentzeko Whatsapp taldea egin dute. "Egunen batean guztiok Iruñean elkartzeko asmoa dugu", jakinarazi dute. Caterqueen-en bidez irabazitako dirua egun horretan gastatuko omen dute.

Haiek Portugalen egon diren bitartean Oinarrizko Lanbide Heziketako taldea arduratu da institutuko tabernaz. Baina hori ere betiko martxara bueltatu da. Ikasturtea despeditutakoan oporrak hartzeko asmoa dutela jakinarazi dute. Haietako batzuk praktikak egiten hasi dira eta beste batzuk heldu den ikasturtean eginen dituzte. Guztiek denda edo supermerkatuetan lan egin nahiko lukete.

"Negozioa baino zerbitzu bat dira taberna eta catering enpresa. Prezio merkeak ditugu"

Etxarri Aranatzek gune soziosanitarioa izanen

du

Maisu-maistren eraikinari erabilera berria emanen diote udalak eta gobernuak

Alfredo Alvaro Igoa EtXarri araNatZ Garai batean eskolako irakasleen etxebizitzak hartu zituen eraikina gune soziosanitarioa izanen da. "Nafarroako Gobernuaren oniritzia jaso dugu eta, lanak dirutza direnez, finantziazioa lortzeko bideak lantzen ari gara", azaldu du Maria Saez de Albeniz Bregaña alkateak. "Gune soziosanitarioan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoak egonen dira. Horretaz aparte, Osasunbideak gaur egun osasun etxean ematen dituen zenbait zerbitzu eraikin berrira lekualdatuko dira: emakumeen arretarako zentroa, psikologoa, gaitz kronikoak dituztenen erizaina eta fisioterapia. Espazio gehiago dagoenez, zerbitzu gehiago eta anitzagoak izanen dira han", aurreratu du alkateak. Gainera, udaletxetik eraikin horretara lekualdatuko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egoitza ere. Institutua langileen osasuna hobetzeko eta laneko arriskuen prebentzioa enpresetan integratzeko programa garatzen hasi zen apirilean. Saez de Albenizek jakinarazi duenez, "gaur egun zerbitzu horiek osasun etxean gelak partekatzen dute. Eta osasun etxea ezin da ez handitu ez zabaldu, oinarri txarrak baititu". Beraz, "Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen bat sinatuko dugu. Udalak eraikinaren erabilera utziko dio, baina jabetza berea izaten segituko du. Gure asmoa

da proiektua aurten egitea eta lanak heldu den urtean", aurreratu du Saez de Albenizek. Gaur egun eraikin horretan gaztetxokoa dago. Udalaren asmoa da denboraldi batez han mantentzea ondoren beste nonbait kokatzeko. Behean dagoen rokodromoak han segituko duela argi dute udalean. Bestalde, gaur egun, eraikina herriko kolektibo eta eragileek erabiltzen dute.

Aurrekontuak

Udalaren aurtengo aurrekontua 3.111.881,87 eurokoa, aurreko urtean baino 310.934,62 euro gehiago ditu udalak. Alkateak azaldu duenez, "kopurua inbertsioengatik handitu da". Horretara, 620.400,87 euro bideratu ditu.

Herri gunearen eta eskolaren arteko bidegorria egin zuen udalak 2025ean. Bigarren fasean bidegorria hilerriraino luzatuko du. Lan horrek 128.768,63 euroko aurrekontua izanen du. Hura finantzatzeko Nafarroako Gobernuaren 79.530 euroko dirulaguntza jasoko du udalak. Mugikortasunaren arloan beste egitasmo bat du Etxarri Aranazko Udalak: irisgarritasun plana egitea. Horretara 17.658,74 euro bideratu ditu.

Euskalerriari frontoi eraberritua apirilaren 18an mustu zuten etxarriarrek. Haren teilatu gainean plaka fotoboltaikoak jarri nahi ditu Etxarri Aranazko Udalak. 48.000 euro aurrei-

udalak. Han dagoen hiltegian ibilgailuak desinfektatzeko azpiegitura jarri zuten joan zen urtean. "Zerbitzua edozeinek erabil dezake", gaztigatu du alkateak. Bitartean aurrera jarraitzen dute etxeetan ur kontagailu digitalak jartzeko lanak. Horrekin batera, ur sarea sektoreetan banatu, sarean urari presioa kentzeko balbulak jarri eta ur biltegiko balbulak aldatzeko lanak. Udalaren beste nahietako bat hirigintza plana berritzea da. Horretarako, foru administrazioari dirulaguntza eskatu dio. Bestalde, Saez de Albenizek jakinarazi du udalak Lehentasunezko Birgaitze Eremu izendapena lortu duela. Nafarroako Gobernuaren izendapen horrekin etxebizitzak zaharberritu behar dituzten etxarriarrek, udalak edo kontzejuak foru administraziotik dirulaguntza handiagoa lor dezakete.

kusi ditu egiteko horretarako. Lanak egiteko 29.000 euroko dirulaguntza izanen du. Sakanako Energia Berriztagarrien Kooperatiba energia komunitatea sortzeko pausoak ematen ari da. Herritarrak izena ematen hasi dira eta haiei faktura merkatuko zaie herrian sortutako argindarra kontsumitzeagatik. Komunitatera eskolako edo frontoiko ekoizpena bideratzea aztertzen ari da udala. Eta argiarekin lotuta, udalaren aurtengo asmoa da kanpinerako bidean argiteria jartzea. Dirulaguntza eskatu du eta ebazpenaren zain dago udala.

Lanei dagokionez, Tokiko Inbertsio Planaren bidez Lizarragabengoan zolatze lanak eginen ditu udalak. Horretarako 48.700 euro ditu. Zumurdiñeta industrialdeko zorua berritzeko dirulaguntzaren zain jarraitzen du

Gehiago

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Babestutako Gizarte Enpleguko programak bere martxarekin jarraituko du. Estreinakoz, joan zen urtean begirale bat kontratatu zuten eta harekin langabeen lantalde bat egon zen lanean. Lanak herri bakoitzaren populazioaren arabera banatu zituzten eta Lakuntza eta Urdiain artean aritu ziren lanean. "Balorazio ona egin genuen eta jarraitzea erabaki dugu", azaldu du Saez de Albenizek.

Hezkuntzari dagokionez, udalaren asmoa da eskolako berogailuak eta inguratzailea berritzea. "Horretarako dirulaguntzak behar dira eta Nafarroako Gobernuarekin negoziatu beharra dugu", argitu du alkateak. Bestetik, udalaren musika eskolarako 194.140 euro bideratu ditu.

Osasun etxearen mendebaldean dagoen eraikinak hartuko du gizarte eta osasun arloei zuzendutako espazioa.

Sakanako lexia konposatuak (XIX)

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON

Hamaika -t(z)eko jaio izan Erabilera orokorrekoa da aditz perifrasi hau. Gehienbat zentzumenekin zerikusia duten aditzekin erabiltzen da, harridura adieraziz. Ameika ikusteko jeyuek gettun! (Hamaika ikusteko jaioak gaituk!). OEHn ere honela dakar: "Amaika ikusteko jaio giñan!" "Elexp Berg." Hara esan nik! Etxarri Aranazkoa gutxienez bada esapide hau. Kontuz gero! Kasu egin, bestela… Hitz egin duenak azken hitza esana duela eta ez duela onartuko ezezkorik adierazteko erabiltzen da. Esan beharrekoa esanda dago. Gaztelaniako ¡No se hable más! ordezkatzen du. Ara esan nik! Biyer denok lania eta kitto! (Hara esan nik! Bihar denok lanera eta kito!). Harrapa ezak/ezan/ezazu orain, Kanta ezak/ezan/ ezazu orain Sakana osoan erabiliak izan dira esapide hauek. Eztabaida edo ez adostasuneko egoera baten aurrean, parte hartzen ari direnetako batek bestea aho bete hortz, erantzunik gabe, uzten duenean erabiltzen du hirugarren batek. Harridura eta ustekabea adierazten ditu. To!, da hauen parekoa. Frantxiko analfabetue zala, izketan de iye ez zakiyela ta… leittu dek gaurko egunkariyen idatzi deena? Arrapa zak guai! (Frantxiko analfabetoa zela, hizketan ere ia ez zekiela eta… leitu duk gaurko egunkarian idatzi duena? Harrapa ezak orain!) Eyauben esaten, ba, Zubietak ezakiyela jokatzen? Atzo txapela iraz ziyaan! Kanta zak guai! (Ez huen esaten, bada, Zubietak ez zekiela jokatzen? Atzo txapela irabazi zian! Kanta ezak orain!) Beti esaten ez jokatzeko kinieletaa ta guai tokatu ein zikiyok, to! (Beti esaten ez jokatzeko kinieletara eta orain tokatu egin zaiok, to!) Gaztelaniaz ¡échale guindas!, ¡toma del frasco!

Harrika bota, Harrika/ aurrez/airean/aizkan bidali

Hauek ere Sakana osokoak izan dira. Lehenak gauzaren bat gure ondotik desagertaraztea adierazten du, balio ez digulako edo izorratu delako. Bigarrenak, aldiz, pertsona edo animalia bat ondotik bidali. Ordenadoriau arriken bota

Aljeria ezagutzen

Aljeria eta arabiar kultura ezagutzeko Aljerreko mahaia izeneko astea antolatu zuten Etxarri Aranatzen. Antolatzaileak izan ziren Etxarri Aranatzen bizi zen Kader aljerriarra eta Guaixeko kolaboratzailea, Bierrik Elkartearen (Guaixe fundazioa) Leku Ona tabernako batzordea eta Etxarri Aranazko Udala. Egitarauan, besteak beste izan ziren: Aljeriari buruzko hitzaldia, kuskus eta pasten dastatzeak, haur jolasak, tatuaiak egiteko aukera, jantzi erakusketa eta afaria.

biyet! Dauneko ez tik ezertaako baliyo! (Ordenagailu hau harrika bota behar diat! Dagoeneko ez dik ezertarako balio!) Dena barkatzeko prest zoola? Etxien agertu ta arriken bieldu zittuben! (Dena barkatzeko prest zegoela? Etxean agertu eta harrika bidali zituen!) Aurres bieldu zittunet aur guziek guu ezkatzati! (Aurrez bidali ditinat haur guztiak gure ezkaratzatik!) Aidien bieldu no. (Airean bidali nau).

Andres Iñigok (2005, 268. or.) horrela jaso zion Satrustegiri: "harrikan (Sak) adond. 'ziztu bizian'. Baten ator puska, bestearen xapela; ardi larru eta elorriak, han joaiten dira harrikan. Erdi buluzirik uzten dituzte biak (Inauteak Naparroan, 1967). Eta lan bereko hiztegian (2005, 258. or.): «aizkan (Urd) adond. 'harrika': Beti aizkan eta elur pilotaka". Kandido Izagirrek (1967, 49. or.) honela jaso zuen

Altsasun: "aizkan dailtzá 'andan a pedradas'".

Gaztelaniaz con viento fresco, deshacerse de algo Hartzekoak eduki, Hartzekoekin etorri, Hautsak errauts egin, Haize izan Modu ezberdinetan, baina Gerendiainen eta Erronkaribarren ere erabiltzen dira aditz perifrasi hauek. Erabat harroturik, dagozkionak eta ez dagozkionak eskatuz dabilenari esaten zaio. Azken

aurrekoa da Gerendiaingoa eta tener muchos garbos esanahi duela dio Ibarrak (1995, 727). Azkena, berriz, Erronkaribarkoa da eta gauza bera adierazten du. Oik ttuk, oik, artzekuek dazkakenak! Guk de zerbaitt esan berko yau ortas, ez? (Horiek dituk, horiek, hartzekoak dauzkaanak! Guk ere zerbait esan beharko diagu hortaz, ez?) Ez ayela beixe artzekueki etorri, geñakuen ez tubet kasoik eiñen! (Ez hadi berriz ere hartzekoekin etorri, gainerakoan ez diat kasurik eginen!) Horrek itten ttu autsek arrauts. (Horrek egiten ditu hautsak errauts) Zer aize du korrek! Karek badu bai aize! (Zer harropuzkeria du horrek!, Hark badu bai harropuzkeria!). Gaztelaniaz venir con pretensiones, tener muchos humos Haserre bizian jarri/ egon, Haserre gorrian paratu/egon Erabilera orokorrekoa bereziki lehen aditz perifrasia eta bigarrena Mezkiritzen izan da erabilia. Erabat haserre jarri edo egon. Autzi yok bakien, asarre biziyen ziok ta! (Utz iezaiok bakean, haserre bizian zagok eta!) Bigarrena, Perpetua Saraguetaren eskuizkribuetan agertzen da: Azkenean asarre gorrian paratu nitze. (Azkenean haserre gorrian paratu nintzen). Gaztelaniaz enfadarse mucho

Hatsari emanik egon Arbizukoa dugu aditz perifrasi hau. Hatsanditurik egon. Hurrengoa Arbizuko adibidea da: Gui mutikua eztuk fanen gaur lania, atsai emanik oon duk gau osuan da! (Gure mutikoa ez duk joanen gaur lanera, hatsari emanik egon duk gau osoan eta!) Gaztelaniaz estar jadeante. Hats egin, Hats hartzen egon Lehena Etxalekun eta bigarrena, aldiz, Burundan. Atseden hartu, deskantsatu. Lehen adibidea ikusita, pentsa daiteke hats + -txo (atzizki txikigarria) izan daitezkeela bere osagaiak: Atxo in zazu pixkoat! (Hatstxo egin ezazu pixka bat!) Kandido Izagirrek (1967, 53. or.) honela jaso zuen Altsasun: Atsantzen doo lurra (Está descansando la tierra). (Hats hartzen dago lurra). Gaztelaniaz descansar Hausnarrean egon Erabilera orokorrekoa eta oso zabaldua dagoeneko Euskal Herri osoan. Hausnartu. Sakanan, hauxe bereziki ganaduarekin erabiltzen da. Berrezarpen lexikala burutu da gizakiaren buru eginkizuna adierazteko. Bei guziek etzinda ziek ausnerrien (Behi guztiak etzanda zaudek hausnarrean). Gaubeko ordu txikitaño yondu non ausnerrien! (Gaueko ordu txikietaraino egon naun hausnarrean!) Gaztelaniaz rumiar, reflexionar

DUELA 25
ARTXIBOA

TOKIKOM Liga,  Egunean Behin jokoaren

denboraldiko aukera berria

Maiatzaren 11an hasiko da toki komunikabide-eskualdeen arteko lehia dibertigarria izanen da

saKaNa

Egunean Behin sakelako galdera eta erantzunen jokoak 21. edizioa abiatuko du heldu den astelehenean, maiatzaren 11an. GUAIXE parte den TOKIKOM komunikabide taldea izango da denboraldiaren babesle nagusia eta, jokoa garatzen duen CodeSyntax enpresarekin batera, berrikuntza dakarte: TOKIKOM Liga, hedabide-eskualdeen arteko norgehiagoka.

Orain arte, Egunean Behinen jokoan lehiatzeko bi modu egon dira: jokalari guztien arteko sailkapen orokorrean, edo nahierara sor daitezkeen taldeetan: herrikoa, familiakoa, lagun koadrilakoa… Horien artean dago Sakana taldea, GUAIXEk sustatutakoa.

Bada, astelehenean hasi eta bederatzi astez luzatuko den 21. denboraldian, lehiatzeko hirugarren aukera bat ere izango da: hedabide-eskualdeka osatutako hamar talde, tartean GUAIXE izena. Talde horiek mugatuak izango dira, eta jokalari bakoitzak bakar batean eman ahalko du izena. Denboraldi honetarako hauek izango dira aukerak: 28 Kanala (Tolosaldea), Aiurri (Beterri-Buruntza), Anboto (Durangaldea), Arabako Alea (Arabar guztiei irekia), Barrena (Debabarrena), GiTB (Goierri), Goiena (Debagoiena), Guaixe (Sakana), GUKA (Urola Kosta) eta Hiruka (Uribe Kosta). Taldeetako bakoitzak bere sailkapen eta barne lehia propioa

izango du, eta hedabide bakoitzak eskainitako sariak ere bai. Horretaz aparte, taldeon arteko lehia ere izango da. Egunero jokatzen duten jokalarien batez besteko puntuazioetan oinarrituta, eskualdeen arteko rankinga ere argitaratuko da, eta horrela astez aste ikusiko da zein eskualde nagusitzen den jokoan.

Taldeen ezaugarri bereziak Hedabide-eskualdekako talde horien ezaugarri bereziak izango dituzte. Batetik, parte hartu nahi duten jokalariek taldeotako bakarra aukeratu beharko dute. Talde arrunten kasuan, orain arte bezala, nahi bestetan parte hartu ahalko da. Horretarako aukera profila editatzeko aukeretan aurkituko dute (pantailaren goiko aldean ezkerrera).

Bertan azalduko da hedabide-eskualdea aukeratzeko menu bat.

Talde horietan izena emateko profileko informazioa osorik bete beharko da, sarien kudeaketa errazteko. Gainera, hedabidetako bakoitzak bere sariak izango ditu, jokalarien artean zozketa bidez banatuko direnak. Eskualdeen arteko eta jokalarien sailkapena jakinaraziko dira astero. Gure hedabidea eta eskualdearen izen onaren alde egin nahi dutenek, beraz, Egunean Behin instalatu eta gure taldean izena ematea baino ez dute! Aplikazioa eskuratu eta

TOKIKOM Ligaren bilakaera ikusteko eguneanbehin.eus/tokikom helbidera jo daiteke.

Ur beltzak araztegira eramateko bi lan eginen dira Altsasun

Bata Erburua kalean eginen da eta bestea, berriz, Beheko Bentan

altsasU

Herriko bi kaletako ur beltzak ibaia bukatu beharrean araztegira bideratzeko lanak egin nahi ditu Altsasuko Udalak. Horretara 272.533 euro bideratuko ditu. Alde batetik, Erburua kaleko saneamendu sareak berritzeko 150.356 euro izanen ditu udalak. Kale horretako etxe batzuetako ur beltzak Uzkullu errekan bukatzen dute eta beste batzuetakoa euri uren sarean. Egoera zuzentzeko ur beltzen sarea bereizi egin beharko da 150 metroko luzeran, kolektore batekin lotu ahal izateko. Bestetik, euri uren sarea berritu egin beharko da 120 metrotan. Lan hori egiteko Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsio Planaren dirulaguntza du heldu den urterako.

Bestetik, Beheko Bentako etxebizitzetako ur beltzek ibaian bukatzen dute. Batzuk zuzenean isurtzen dute ubeldera, besteak euri uren sarearen bidez. Hori saihesteko, udalak 121.997 euro inbertituko ditu. Diru horrekin ur beltzen sare zati bat eta jasotakoa punpatzeko kolektorea eraikiko dira aurten. Lan horretarako ere foru administrazioaren dirulaguntza du udalak. Horietaz aparte, hirugarren aurrekontu aldaketa onartu zuen udalbatzak apirileko bilkuran. Udalak 100.970,27 eurorekin herriko kaleetan dauden oinezkoendako 149 pasabide eta beste seinaleztapen horizontal batzuk

margotuko ditu. Udaltzaingoaren txosten batean oinarrituta hartu du udalak erabakia. Neurri horrekin ibilgailuen eta oinezkoen segurtasuna hobetu nahi du. Bestetik, Javier Ollo Martinez alkateak jakinarazi zuen aurten San Joan, Idertzagain, La Paz eta Gartzia Ximenez kaleetako zenbait zatitan zorua berrituko dela. Horretarako, aurrerago, beste aurrekontu aldaketa eginen du udalak. Bilkura berean udalak erabaki zuen osasun etxeko sarreraren Constantino Salinas Jakari buruzko informazio panela jartzea. Haren izena zuen osasun etxeak baina Osasunbidean berritu zuenean 2021ean kartela hautsi zuen. EH Bilduk proposatu zuen Salinas oroitzeko kartela edo euskarria jartzea. Osasunbideak ezezkoa eman zuenez, udalak osasun etxe on-

doan dauden lorategi txikietako batean jarriko du panela.

Kontsumo bonuak Herriko establezimenduetan erosketak sustatu asmoz, Altsasuko Udalak eta Altsasuko Dendarien Elkarteak seigarren urtez Oso Gertu kontsumo bonuen kanpaina martxan jarri du. Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek hilaren 15era arte eman dezakete izena. Bonuak herritarrei garagarrilaren 1etik 12ra banatuko dizkiete kultur gunean eta hilabete hori izanen dute gastazeko. Pertsona bakoitzak bonu bakarra eskuratzeko aukera izanen du. Trukatzeko gutxienez 40 euroko erosketa egin beharko du kanpainari atxikita dauden establezimenduetako batean eta bonuarekin hamar euroko beherapena izanen du.

Beheko Benta auzoan udaleko langileek ur ihesa berritu zutenekoa. ARTXIBOA

Alfredo Alvaro Igoa altsasU Elkartasun ontzidiaren kontra egin zuen Israelek Greziatik gertu, nazioarteko uretan. Horren ondoren ekintzaileak etxean bueltan dira.

Zer da Global Sumud Flotilla?

Patxi. Hainbat flotillen koalizio bat da. Hogei urte baino gehiagotan hainbat flotilla Gazarantz abiatu dira eta hasieran batzuk iristea lortu zuten. Urteen poderioz, eta Gazan egoera okertuz joan ahala, existitzen ziren hainbat flotilla Global Sumud Flotillan batu dira. Udaberriko inoiz egin den misio handiena izan da. 80 barku baino gehiago Gazara bidean jarri dira. Eta lurreko konboi bat Rafahko pasabiderantz abiatu da. Nazioarteko ekimena da?

P. Bai. 50 herrialdetako delegazio baino gehiago ditu, estaturik gabeko nazio zapalduak barne, esaterako, Euskal Herria. Herrialde askotako jendea elkartu gara.

Zer helburu du?

Adur. Misio honetan Gazako blokeoa puskatzea da eta hara giza laguntza eramatea. Bestetik, komunikazio ekimena ere bada. Baliabide bat da nazioarteko ikusmira hori gureganatzeko eta Palestina berriz ere agendaren lehen lerroan jartzeko, ardurak eskatzeko. Hein batean lortu du. Guk gure gorputza misioan jarri dugu eta horrek ere hainbat interpelazio eragin ditu.

Zergatik egin zenuten bat?

P. Palestinan genozidio basati bat dago. Flotilla da palestinarren erresistentziaren aldeko borrokan pauso kualitatibo oso handi bat ematen duen ekimen bat, eta nik parte hartu nahi nuen.

A. Berdin. Askotan esaten dugu mobilizazioa garrantzitsua dela, egon behar duela. Baina askotan zerbait gehiago egin genezakeenaren frustrazioa ere sentitzen dugu. Aukera sortu zen eta ez nuen bitan pentsatu. Nolako jendearekin topo egin duzue?

P. Denetariko jendea zegoen: itsas profila zuena, profil politikoagoa zutenak... Oso jende jatorrarekin eta konprometituarekin elkartu gara. Ikaragarria izan da jendeak lanerako zeukan prestutasuna, zer argi zeukan jendeak Gazara iritsiko ginela. Nahiz eta arriskutsua izan, guztiok argi geneukan nora joaten ari ginen.

A. Antolakuntzak prestakuntza saioak eta tailerrak eman diz-

"Itsasoan mugimendua dago. Helburua argia da: Gazara iristea"

PATXI CALLEIRAS BENITO ETA ADUR RAMIREZ DE ALDA POZUETA FlOtillaKO KiDEaK

Gazara giza laguntza eramatera eta i srael Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko helburuz abiatu ziren Global s umud Flotillan

kigu. Non gauden kokatzea oso garrantzitsua izan da. Eskertzekoa da, guztiok argi izateko zertara goazen, zein den misioaren helburua eta zein zaila den hain jende desberdina helburu komun batzuetan lerrokatzea.

P. Profil teknikoei dagokionez, mekanikoak eta nabigazioko profilak zeuden, irakasleak, osasun langileak, eraikitzaileak... Pertsona horiek Gazan bertan ekarpena egiteko helburua dute. Bazenekiten Israelgo estatua parean izanen zenutela. Horretarako prestatu zineten?

A. Bai, hainbat zentzutan. Batetik, protokolo oso argia eta oso landua izan genuen. Ekintza ez bortitza eta zibila zenez gero, bagenekien israeldar armadarekin topatuz gero gure egitekoa zela tentsionamenduan gehiago ez eskalatzea. Badakigu zer-no-

"Palestinarren erresistentziaren aldeko borrokan pauso oso handi bat ematen du flotillak"

"Ikaragarria izan da jendeak lanerako zeukan prestutasuna, argi zuen Gazara iritsiko ginela"

A. Nire ontzia Tan-Tan zen, izen palestinarra Al Bassa. Gu ere zazpi joan ginen. Zortea izan nuen beste euskaldun batekin tokatu zitzaidalako, baina zori hutsa izan zen, antolakuntzak banatu gintuelako itsasontzietan, eta batarekin edo bestearekin toka dakizuke. Hizkuntza faktore inportantea da. Baina ingelesarekin moldatu gara. Zer gertatu zen apirilaren 29an?

lako arriskua dagoen. Izaera zibila eta giza laguntzarako ekintza bat dela behin eta berriro errepikatu dugu. Alde praktikoago bati begira, Bartzelonan astebete egon ginen eta hainbat simulakro egin genituen, oso-oso landuak, gogorrak ere. Guztiok jakitun ginen zer etor zitekeen, eta zer etorri zen azkenean. Itsasontzi berean joan zineten? P. Jendea banatzea nahiko zaila izan zen, itsasontzietan profil tekniko eta politiko desberdinak banatu behar zirelako. Zazpi joan ginen. Berezitasun bat izan zen: 1948ako Nakban (palestinar exodoa) suntsituak izan ziren herrien izenak jarri zitzaizkien itsasontzi guztiei. Ni La Pina itsasontzian joan nintzen, Quisarya palestinar izena hartu zuena, orduan Israelek suntsitu zuen arrantzaleen herri bat.

"Guztioi ostikadak, ukabilkadak eta denetarik eman zizkiguten. Oso-oso bortitza izan zen"

"Greziarren erantzuna sekulakoa izan da, eta greziar gobernuarena kontrakoa"

A. Itsasontzi bakoitzak bere istorioa du. Guk 22:00ak aldera zerbait mugitzen ari zela eta bengalak ikusi genituen. Irratiz itsasontziren bat abordatzen ari zirela gaztigatu zuten. Baina ezin genuen sinetsi Israelgo armada zenik, Palestinako kosta 1.500 km-ra zegoelako. Minutuak pasa ziren eta txalupa azkar batzuk, argi batzuk, ikusi genituen, eta gurera etorri ziren. Hasiera batean Greziako armada zela uste genuen, traba egitera, gu identifikatzera edo dena delakora joana zela. Gure barkua tirokatu zuten. Eskuak altxa genituen. Ezin genuen sinetsi. Gero esan ziguten israeldar armada zela. Ez genien kasurik egin. Ordu batzuetara atzera agertu ziren. Abordatuak izan ginen. Atxilotu behar gintuztela eta hamar egunetarako prestatu behar ginela esan ziguten. Baina beste txalupa azkar bat etorri zen. Uste dugu denbora edo tokirik gabe zeudenez, alde egin zutela. Itsasontzia saboteatu ziguten. Motorra hondatu eta dena moztu zutenez, ezin ginen mugitu, eta jitoan utzi gintuzten. Hain azkar izan zenez dena, itsasora botatako mugikor bat ez zen ondoratu. Hari esker koordenatuak opatu, gure kokapenaren berri eman eta Open Armseko kideak gure bila etorri ziren. Zorte handia izan genuen. Bestela, itsasoaren erdian zain egonen ginateke.

P. Gu esnatu gintuzten esanez dron protokoloa aktibatu zela. Ondoren geldiaraziak izateko prestatzeko. Hasieran simulakro bat zela uste genuen. Adurrek esan bezala, atzematea oso goiztiarra izan da, Kreta irlara iritsi baino lehen. Beraz, ez genuen sinesten. Adurren itsasontzitik grabatutako bideoa iritsi zitzaigun, beste itsasontzi batzuk komunikazioa galdu zutela ikusi genuen. Urrutian argi batzuk ikusten genituen, potentzia handiko itsasontzi batenak. Dron aktibitate asko. Txalupa azkarrak beste itsasontzietara joaten ikus-

ten ziren. Ihes egiten saiatu ginen, alferrik. Uste dugu gurea atzematen azkenetarikoa izan zela. Israeldarren txalupa azkarrak gure itsasontziaren ondoan jarri ziren eta armekin apuntatu gintuzten, eta motorra gelditzeko esaka. Guk eskuak altxatuta genituen eta sartu egin ziren. Sartu bezain pronto brankara bidali gintuzten belauniko jarrarazi eta eskuak lotu zizkiguten. Eta itsasontzia saboteatzen hasi ziren: motorra, kamerak, haize oihalak... Itsasontzia txikituta utzi zuten. Nahikoa tentsio izan zen. Arropa prestatzeko esan ziguten, haien esku geldituko ginela. Uneoro indarkeriaz tratatzen gintuzten, mehatxuak egiten zizkiguten, heriotza mehatxuak barne. Zer egin zuten zuekin?

P. Txalupa azkarrean muntatu eta handik Nahshon espetxe itsasontzira eraman gintuzten. Bahiketa bat izan zen. Espetxe barkuan indarkeri tratu bera izan genuen: denbora guztian belauniko, etengabe bortizki bulkadaka, Israelgo bandera baten aurrean indarkeria handiz miatu gintuzten... Izena eman eta bahitu guztiak elkarrekin geunden tokian sartu gintuzten, lau merkantzia edukiontzirekin eta txarrantxarekin egindako karratu baten barruan. Zenbat denbora Israelek bahituta?

P. Kasik bi egun. Bahitu gintuztenean ez ziguten arrazoirik eman, ezta zenbat denbora egonen ginen bahituta, ezta nora eramaten gintuzten esan. Zentzu horretan, nahikoa gogorra izan zen. Ez genekien nora gindoazen. Itsasontziko baldintzak oso-oso kaskarrak ziren. Eguzkia atera zenean, orientatu eta Israelera gindoazela ikusi genuen, edo noranzko hartan behintzat. Beraz, pentsatu genuen gutxienez lau egun itsasontzi hartan egonen ginela. Azkenean Kretako beste puntara eraman gintuzten. Bi egun izan ziren. Bahitutakoak elkarrekin egoteko aukera zenuten?

P. 185 bahitu ginen eta guztiak elkarrekin geunden. Komuna kimiko batzuk jarri zituzten. Eta eguzkitik babesteko edo lo egiteko bakarrik hiru edukiontzitan sartzeko aukera besterik ez genuen. Bata bestearen gainean jarrita, gehienez, edukiontzi bakoitzean, asko jota, 30-40 lagun sartzen ginen. Beraz, jende asko kalean egon behar izan zen. Koltxoneroekin txabolak

FLOTILLA

egiten genituen eguzkitik babesteko. Gauean izugarrizko hotza pasa genuen. Atzeman gintuztena eta beste bat egon ginen. Goizean zerbait lo egitea lortu genuen, baina gaizki pasarazteko, egunean zehar zenbaketak egiten egon ziren. Posizio txarretan eguzkitan egotera behartzen gintuzten hiru orduz. Kontaketa horietako batean Saif Abu Kexek eraman zuten. Eta beste kide batzuk hartu jipoitu eta isolatzen zituzten. Gure kideak askatzeko kartzelan protesta egin genuen: 60k gose greba hasi genuen, oihuka eta edukiontziei joka orduak eman genituen. Jendeak kalean egin behar zuen lo eta haien erantzuna izan zen gauean, noizbehinka, ura botatzea. Noizbait askatu zintuzteten. P. Bigarren eguneko goizean airera bi tiro jo zituzten, fusilekin guztiak apuntatuz eta bulkatuz sartu ziren. Belauniko jartzeko agindu ziguten. Berriro ere orduak pasa genituen horrela. Beste toki batera eramaten gintuztela esan ziguten. Orduan guztioi ostikadak, ukabilkadak eta denetarik eman zizkiguten. Oso-oso bortitza izan

zen. Eta greziarren eskuetan utzi gintuzten.

Bitartean, Adur desagertuta.

A. Open Arms itsasontzikoek erreskatatu gintuzten. Baina ekaitza oso indartsu bat izan zen, olatu oso handiekin. Sakabanatuta gelditu ginenak hiru itsasontzitan banatu ginen, atoian eraman bitartean, behintzat, lema eta norabidea mantentzeko. Itsasoa gero eta gehiago gaiztotu zen. Azkenean, Open Armsetik esan ziguten gure segurtasunagatik haien itsasontzi handira eramango gintuztela. Txalupetan erreskatatu gintuzten. Eta gauean hiru ontzi haietatik bi ondoratu egin ziren eta bestea askatu eta jitoan gelditu zen.

Haien bahiketaren berri bazenuten?

A. Bai, bi fragatak, txalupa azkarrak eta espetxe itsasontzia ikusi genituen. Israeldarrek alde egin zutenean eguzkia ateratzen hasi zen. Eta handik gutxira Greziako kostazainak galdezka etorri ziren, mayday (nazioartean larrialdi egoeratan erabiltzen den dei mezua) eman genuelako. Nazioarteko urak dira, baina gertuen dagoen herrialdea Grezia da eta bere kooperazioa ar-

gi-argia ikusi zen, bai bahitzerakoan bai askatzerakoan ere. Kretan zer harrera egin zizuen Greziako Gobernuak?

P. Utzitako portu batean, Yerapetran, utzi gintuzten, Saif Abu Kexek eta Thiago Avila izan ezik. Autobus batzuetan muntatu gintuzten aireportura eramateko. Baina greziarrak gertatutakoaren berri izan zuten, mobilizatu eta aireportuan gure zain zeuden. Horregatik, Greziako polizia bidaia atzeratzen saiatu zen, bahituok eta greziarrak ez elkartzeko. Protesta handiagoen beldur ziren. Egoera oso arraroan geunden. Galdetzen genien ea preso geunden, eta haiek ezetz. Bidaian zehar autobusak gelditu zituzten pixa egiteko, ondoren aireportuko aparkalekuan tokirik ez zegoelako, ondoren jatekoak erosteko denda baten parean gelditu zituzten... Orduan nazkatu ginen eta aireportura oinez joanen ginela erabaki genuen. Telefono mugikor bat lortu behar genuen lehenbailehen gure egoeraren berri emateko eta, batez ere, Saif eta Thiago bahitu zituztela jakinarazteko. Aireportura iritsi eta manifestazioa egiten ari

eta Gazara iristeko aukera erreal bat bazen.

Bidean flotillak Israelera zihoan merkatontzi bat desbideratu zuen.

A. Horregatik ere izan daiteke. Ekintzak oihartzuna izan zuen eta ez dut uste gehiegi gustatuko zitzaienik. Saifek badaki palestinarra izanik, Israelek atxilotzen bazuen, zer-nolako arriskua zeukan. Bere asmoa zen flotilla bukatu aurretik alde egitea, 2025ean bezala. Israelek hori jakinen zuen, eta horren aurretik eskuhartze hori egin zuen. Eta Thiago honen guztiaren aurpegia izan da. Biak bahituz flotilla zapuztu nahi zuten.

Zuen kontra nazioarteko uretan egin zuen Israelek. Horrek zer esan nahi du?

ziren greziarrekin elkartu ginen. Momentu oso-oso hunkigarria izan zen. Izugarria izan zen gure zain egoteko nola antolatu ziren ikustea. Jendearekin harremanetan jartzeko mugikorrak pasa zizkiguten, horrela lortu nuen hemengoekin hitz egitea. Arropa, janaria eta denetarik eman ziguten. Eta haien okupatutako etxe batean egon gara egun hauetan. Greziako herritarren erantzuna sekulakoa izan da, eta greziar gobernuarena kontrakoa.

Gure bahitzaileak izan dira.

Zu iritsi, eta etxera?

A. Bahitu zituztenak gu baino lehenago iritsi ziren Kretara. Gu ere etxe okupatu horretara eraman gintuzten. Bahitutakoekin elkartzea oso momentu polita izan zen. Gure artean hitz egin genuen, itsasontzi bakoitzak bere istorioa zuelako. Han pare bat egun egon ginen eta maiatzaren 4an bueltatu ginen.

Zergatik eraman dituzte Israelera Saif eta Thiago?

P. Hain goiz zergatik atzeman gaituzten? Saif hartzeko helburua zutela uste dugu. Bestetik, ehun itsasontzi geldiaraztea beraiendako, logistikoki, zaila da. Benetako arazo bat ginen

A. Inpunitatea. Nazioarteko zuzenbidearen arabera gurea legezko ekintza da: giza laguntza eramaten ari gara genozidioa pairatzen ari den herri batera. Egin dute eta haiendako ez dauka inongo kosturik. Israelek flotillaren kontra egin ondoren, erantzunak izan dira, eta ez. P. Europak esandakoak hitzetan geratzen da askotan, batez ere beraien kostu politikoak, neurri batean, neutralizatzeko. Europa eta Israel aliatuak dira. Europak hori gertatzen utzi du, eta uzten jarraitzen ari da. Greziako gauza bera: gobernuak bahitu gintuen, baina greziarrak gure zain zeuden. Europarroi dagokigu orain gure bi kideen alde borrokatzea.

Grezian dauden flotillako kideen asmoa zein da?

A. Misioak jarraitzen du. Oraindik 30 itsasontzitik gora daude. Grezian beste batzuk batuko dira eta Turkian ere. Bestetik, Freedom Flotilla ere bere misioa egiten ari da. Eta maiatzaren 4an atzeman zuten. Itsasoan mugimendua dago. Helburua argia da: Gazara iristea. Jendeak galdetzen du nola bahitu eta tortura litekeen Mediterraneoaren erdian eta ezer ez gertazea. Gurekin hori egiten baldin badute, eta ez da zer gertatzen zen, zer egiten ari ote dira Palestinan urtetan, eta ez zen ezer gertatzen. Europak Israeli ekonomia eta politika euskarria eta laguntza guztia ematen dio. Hala den bitartean Israelek berdin jarraituko du. Horregatik, flotilla berriak izango dira?

P. Flotilla eta behar den guztia egingo dugu genozidio hori gelditzeko.

Flotillak desbideratu zuen zamaontzia ezkerrean. Goian Quisarya ontzikoak, eskuinekoa, Patxi. Behean Al Bassa ontzikoak, eskuinean, Adur. UTZITAKOAK

ITURMENDI

SAN MIGEL FESTA TXIKIAK

OSTIRALA 8

19:57 Luken bakarlaria. Ximona gaztetxeak antolatuta, gaztetxean. 21:02 Bokatada eta musika. Ximona gaztetxeak antolatuta, gaztetxean.

22:59 Kontzertuak. Ximona gaztetxeak antolatuta: t.c.b.b. eta MK Mazedonia Kimika taldeak, gaztetxean.

LARUNBATA 9

13:00 Dantza modernoak. 13:00 Auzatea.

18:00 Forgonologo Julen Axperen bakarrizketa.

19:00-22:00 Fidel Show dantzaldia.

20:00 Zortzikoa.

20:00 Auzatea.

00:00-02:000 Fider Show dantzaldia.

UHARTE ARAKIL

SAN MIGEL

EGUNA

IGANDEA 10

09:00 Aralarko santutegira oinez. 12:30 Meza, santutegian. 13:30 Auzatea. 14:00 Bazkaria.

ETXARRI ARANATZ

Etxarriarrek hamar minutu eskas behar izan zuten maiatza zutitzeko.

BAKAIKU

Bakaikuarrak maiatza jasotzeko ahalegin betean.

ITURMENDI

Iturmendiarrek maiatza igo ondoren euritan hasi zen.

ZIORDIA

lehenik mendian eta ondoren herrian jaso zuten maiatza. UTZITAKOA

Altsasuk

hiru buruhandi mustu ditu

Alde Zaharreko festen egitaraua zabaltzeko Erraldoien konpartsak eta Altsasuko Udalak buruhandi berriak aurkeztu zituzten. Hiru dira eta hirurak herri ihoteetako pertsonaiak dira. maskarita, akerra eta juantranposo. Jende asko bildu zen estalpean buruhandi berriak ezagutzeko, eta haien aurrean laster egiteko txikienak. Aitor Callejak egin ditu buruhandiak eta udalak 8.639 euro ordaindu ditu haiengatik.

ALDE ZAHARREKO FESTAK

Elkarrekin eraikitako dorrea

Colla Jove de Barcelonako kideak bisitan izan ziren; Iturmendiko maiatzan jasotzen lagundu zuten eta bertan bi pilare egin zituzten. Larunbatean Altsasuko buruhandiekin kalejira egin zuten, eta Iortian, Zumalakarregin eta Foru plazan hiru dorreko eraikina egin zituzten. Erraldoiekin bat egin zuten, eta AEKri omenaldia ere egin zieten. Igandea egun handia izan zen eta maila desberdineko castell-ak egin zituzten.

ALDE ZAHARREKO FESTAK
Ziordiarrek

FUTBOLA

Altsasuk erronka

handia du igoera fasean sailkatzeko

Preferente mailan liga despeditzeko bi jardunaldiren faltan Altsasuk igoera fasean sailkatzea du jokoan. Egun hirugarren da Altsasu, igoera faseko postuetan, baina Valle de Eguesek eta Ziraukik puntu berberak dituzte, eta halakoetan golaverageak erabakitzen du.

Hortaz, Ivan Claver entrenatzailearen taldea bi jardunaldietan garaipena lortzera behartua dago, eta arerio zuzenen emaitzak itxarotera. Altsasuk Iruña hartuko du igandean, 17:30ean, eta Dantzalekun zaleen babesa espero dute.

FUTBOLA

Altsasu, Etxarri eta

Lagun Artea jubenilak, igoera fasean

Jubenilen bigarren mailako ligan Etxarri Aranatz lider, Lagun Artea bigarren eta Altsasu hirugarren izan dira, ligako protagonistak. Gauzak horrela, hiru taldeak igoera faseko lehen jardunaldia jokatzen ari dira. Etxarrik hiruna berdindu zuen

Mutilvera B-rekin Arangurenen jokatutako partida lehiatuan. Bi taldeek itzuliko partida igandean jokatuko dute, 17:00etan, San Donato zelaian. Partida zabal-zabalik dago.

Lagun Artea esku hutsik etorri zen Erriberatik, Peña Azagresaren kontra 3-0 galduta. Larunbatean, 11:00etan, bi taldeek itzulerako partida jokatuko dute Itxesalden. Ea lakuntzarrek buelta ematen dioten.

Altsasuk Funes hartu zuen

Dantzalekun. Partida oso borrokatuan 1-2 gailendu ziren Erriberakoak. Itzulerako partida igandean jokatuko da, 17:00etan, Funesen. Altsasuk markagailua irauli nahi du, igoera fasean jarraitu ahal izateko.

TXIRRINDULARITZA

1.150 txirrindulari inguruk Irurtzun beteko

dute La Peluso erronka osatzeko

i bilbide luze eta ertaineko s an Migueleko igoeraren alde egin dute gehienek

Maider Betelu Ganboa irUrtZUN Bihar, larunbata, 8:30ean hasiko da VI. La Peluso martxa zikloturista. Hiru ibilbideak batera abiatuko dira plazatik. La Peluso Cycling-eko Santi Moreno antolatzaileak esan duenez, "1.150 txirrindularik eman dute izena, kopuru ederra".

Txirrindulari trebeak dira Irurtzunera etortzen direnak. "Gehienek ibilbide luzearen alde egin dute, 560 inguruk; 410ek ibilbide ertaina aukeratu dute, eta gutxienek, 170 inguruk, ibilbide laburra". Hiru ibilbideek Goñi aldera jotzen dute hasieran, buelta hartu, eta laburrenak (87 km) Zuarrarrate eta Madotz igo eta Larraunen buelta egiten du. Ertainak (110 km) eta handiak (155 km) Uharte Arakileraino heltzen dira, Aralarko San Miguelera igotzeko, pistatik. Igoera kronometratu egingo da. "Ia 1.000 txirrindulari inguru ikusiko ditugu San Miguelera igotzen. Ikusgarria izango da" gaineratu du Morenok. Gero Larraun eta Leitzaldean barrena itzuli ezberdina egingo dute. La Peluso proba solidarioa da. Aurten izena emateetan jasotako %10 Nafarroako txirrindularitza eskoletara bideratuko du. Bestalde, probak 1987ko Reynolds taldeko txirrindulariak omenduko ditu, irteeran. Morenok azken gomendioa egin die txirrindulariei: "gogotsu etor daitezela eta ongi pasa dezatela". Beste guztiaz antolakuntza arduratuko da.

SASKIBALOIA

CBASK, bigarren kopa ekartzera

Nesken lehen senior mailako Lauko Finaleko finalerdian

CBASK Xabi Gorriz talde altsasuarrak Navasket SF´Old taldea izango du aurkari larunbatean Teresianas kiroldegian (18:00). Beste finalerdia Sanduzelaik eta Liceo Monjardinek jokatuko dute. Bi irabazleak igandean toki berean jokatuko den final handirako sailkatuko dira (10:30).

Arrieta, Giroko etaparen

Maiatzaren 8tik 31ra jokatuko den Italiako Giroan Igor Arrieta (UAE Emirates) izango da nafar bakarra. Bere bigarren Giroan, Adam Yates taldeburua laguntzea da uhartearraren lana. Aldi berean, etapa garaipen batengatik borrokatzea du erronka.

LABURREAN

Irati Igoa, Osasunarekin historia egiteko prest

Emakumeen 1. RFEF mailan

Osasunak igoera faserako sailkatzea lortu izanagatik "oso kontentu" dago Irati Igoa etxarriarra. Finalerdia Villarrealekin dute jokoan. "Play-offa beste liga bat bezala da. Igandean (12:00) Taxoareko joanekorako oso gogotsu gaude".

Pascuaren Osasuna B-k igoera amets

Gorka Pascua entrenatzaile altsasuarrak gidatzen duen Osasuna B-k hirugarren maila irabazi eta 2. RFEF-ra igotzeko igoera fasean dago. Mallorcari Soin Moixen 0-1 irabazita, larunbatean itzuliko partida jokatuko dute Taxoaren (12:00). Irabazlea 2. RFEFra igoko da.

Ziordiko frontenis txapelketa, ate joka

Ziordiko gaztetxeak II. Ziordiko Binakako Frontenis Txapelketa antolatu du, bi mailatan: luze (7) eta motz (4). Izena ematea zabalik dago maiatzaren 15era arte, Instagramen edo ziordikogazteasanblada@gmail.com postan. Bikoteak txapelketan aritzera animatu dituzte.

Irurtzungo kaleak txirrindulariz beteko dira larunbatean.
Ivan Claver Altsasuko entrenatzailea.
UAE EMIRATES
baten bila

Maider Betelu Ganboa UrDiaiN Maiatzaren 16an Urdiainek XX. Aitzkibil Elkartasun krosa hartuko du. Azkenaldi honetan lasterketetan urdiaindar kuadrilla ederra ari da parte hartzen, bai korrika eta baita txirrindularitza eta duatloi probetan ere, Altsasuko Duatloian, tarteko. Horietako bat da Jon Mendia Irigoien. Aitzkibil lasterketan "gehienok korrika ibiliko garela" uste du Mendiak. "Lagun batek bizikleta taldean galdetu du ea norbait prest egongo litzatekeen bizikletarekin lasterketa zabaltzeko, edo ixteko. Beraz, behar izanez gero proban lagunduko dugu, eta, bestela, korrika egingo dugu".

Urdiaingo kuadrilla

Urdiaindar talde majoa ari da lasterketetan, mendi edo trail probetan bereziki. "Aurretik denok betiko kirolak egiten genituen: pilota, irristaketa, txirrindularitza, saskibaloia, futbola... denetatik. Korrika hasteko zaletasuna pixka bat heldutzen hasi garenean sortu zaigu". Kuadrillako Aritz Irigoienek Sakanako Ibilaldia egin zuenean hasi omen zen kontua. "Duela hiruzpalau urte Ibilaldi Luzea egin zuen, eta esaten zidan elkarrekin egin beharko genuela. Nik orduan futbolean jokatzen nuen, azken urtea izan zen, eta hortik aurrera, pikatu nintzen".

Etxarri Aranazko Mendira

Joan Etorria izan zen bere lehen proba. "Sarabe Arakamak au-

LASTERKETAK

Urdiaingo korrikalariek

Aitzkibil proban izango dute herrian aritzeko aukera

s akanako atletismo, mendi lasterketa eta duatloi probetan urdiaindar kuadrilla majoa aritzen da lehian. Herrian korrika eta bizikletan aritzen direnek whatsapp talde bana sortu eta elkarrekin aritzen dira

rreko urtean parte hartu zuen, eta hurrengorako animatu beharra genuela esaten zigun. Ander Galarzak ere aurretik eginda zuen. Eta hala egin genuen, hurrengo urtean kuadrillako batzuk joan ginen. Gainera, Saraberen bikotea Etxarrikoa denez, bazkaria egin genuen bere elkartean eta oso gustura egon ginen. Uste dut gutxi gorabehera hor hasi zela taldea pixka bat gehiago forma hartzen" gogoan du Mendiak. "Herriko beste gazte batzuk, Patxi, Ibai eta beste korrika ibiltzen ziren, eta animatu ge-

basakoa primerakoa; Lakuntza-Aralarreko ibilbide luzea pasada bat, Hirumugarrietarainoko bidean sekulako parajeak daudelako; Trikutrail oso polita, igo eta jaitsi; Mendira Joan Etorria berezia, lehena izan zelako... Batzuek ibilbide motzak egiten dituzte, eta besteek luzeak". Mendiak mendi lasterketen denboraldia mustu du. "Apirileko azken asteburuan Mendaurren egon nintzen km bertikal batean. Lakuntza-Aralarrera nik ezin dut joan baina taldekoak joango dira, eta gero Camille Extreme eta Trikutrail egiteko asmoa dut. Ahal den heinean, bertakoak egiten saiatzen gara".

Bizikleta

Korrika egitea gutxi ez, eta duela urtebete bizikletarekin hasi zen. "Herriko batek bizikleta saltzen zuela, eta animatu nintzen". Tropela izeneko herriko whatsapp taldean partekatzen dituzte entrenamendu, irteera eta beste. "Gazteak, helduagoak... denetarik gaude". Taldeko batzuek La Peluso egingo dute larunbatean. Ibilaldi Luzean eta Ertainean San Miguel dute aurretik, eta egunotan bertan aritu dira entrenatzen. "Udan Transpirenaica bizikletan egin nahi dugu bizikleta taldeko sei kidek eta prestatzeko berotu eta La Peluson eman dugu izena. San Miguel pistako igoera gogorra da. Ea zer ateratzen den". Dena ez da kirola. Proben ondoren pote batzuk gustura hartzen dituzten horietakoak dira. "Hor kokatuko nuke urdiaindarren giroa. Ez gara errendimendua topera bilatzen dugun horietakoak. Gustatzen zaigu, baina muturrera eraman gabe. Bakoitzak bere buruarekin duen erronka da garrantzitsuena".

XX. Aitzkibil, aurten Urdiainen

Maiatzaren 16an jokatuko da XX. Aitzkibil lasterketa solidarioa, Urdiainen. Urdiaingo Tintiniturri, Iturmendiko Aitzkozar eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteek antolatzen dute, eta aurten Yala Nafarroa Palestinarekin elkartea lagunduko du. Haurren lasterketak 17:00etan hasiko dira, eta helduen proba 18:00etan. Proba luzeak 7,6 km ditu eta hiru herriak batuko ditu, eta laburrak 4,3 km eta Urdiain eta Iturmendi artean jokatuko da. Izena ematea zabalik dago Dantzaleku-Sakana.com webgunean eta egunean bertan Urdiaingo Tintiniturrin (haurrak doan eta helduek 10 euro). Askaria eta oparia izango da denondako, eta irabazleendako trofeoak.

nituen. Horrela, korrikako whatsapp taldea sortu genuen. Bakoitzak proposamena egiten du, zein proba egin nahi duen, eta animatzen dena animatzen da". Whatsapp talde horretan "zazpi-zortzi korrikalari" daude. "Gehienbat mendiko lasterketetan ibiltzen gara, baina Sakanako asfaltozko herri lasterketetan ere bai, jakina". Proba laburretan hasi ziren, baina batzuek luzeagoetara animatu dira: Olatzagutia-Urbasa, Lakuntza-Aralar, Trikutrail... "Ezberdinak, baina bikainak dira denak: Ur-

Bi taldeetan giro ederra dutela agerikoa da. Lasterketetara elkarrekin joan, eta horrek egun pasa egiteko aitzakia ederra ematen die.

Aitzkibilera animatu

Aitzkibilen izena eman eta parte hartzera animatu ditu sakandarrak. "Nik orain arte ezin izan dut egin, urtero pena horrekin, eta aurten gustura ariko naiz. Ibilaldi laburra egingarria da pixka bat ibiltzen den jendearendako". Beraz, ez dago aitzakiarik. "Aitzkibilek Yala Nafarroa lagunduko du; Palestinari elkartasuna adierazteko egun polita izango da Urdiaingoa".

"Ahal dugun heinean bertakoak, Sakanako probak egiten saiatzen gara"

JON MEND ia

"Aitzkibilen, beharra badago lagunduko dugu; bestela, korrika egingo dugu"

JON MEND ia

Aritz Irigoien, Ander Galarza, Jon Mendia, Ibai Perez, Sarabe Arakama eta Patxi Arakama, Triku Trailen. UTZITAKOA

HANDBIKE-A

Iñaki Mujika, berriro ere titana

Iñaki Mujikak Skoda Titan Desert Morocco bigarrenez osatu du, handbike-an. Zeharkatu beharreko errekak, dunak, bidezidor deserosoak... denetariko zailtasunak izan dituzte aurten berak eta Pablo Montoiak. "Gogorra izan da. Iaz izandako zorte ona aurten ez dugu bidaide izan, baina arazo guztiak gainditu, eta KH7 Titan talde guztia iritsi gara helmugara. Burugogorkeria izan da, ziur" azaldu du altsasuarrak.

AIZKORA

Oier Mitxelena, Izar Berriak finalera

Izar Berriak Gazteen Binakako Aizkora Txapelketako lehen finalerdia Altsasun jokatu zen. Osinalde-Romaironek (17:08) eta Mitxelena-Izeta V.ak (17:10) lortu zuten finalerako txartela; Oier Mitxelena jaioterrian gustura aritu zen. Aritz eta Eñaut Oiarbide (20:10), aldiz, txapelketatik kanpo geratu ziren. Bigarren finalerdia maiatzaren erdialdean jokatuko da Urnietan. Bertan Ioan Goikoetxea eta Jon Erdozia ariko dira.

MENDI LASTERKETAK

Olatz Azazeta, Madeirako MIUT

Discover ultra trailean

Olatz Azazeta Pelaez altsasuarrak Madeira Island Ultra Trailen parte hartu zuen apirileko azken asteburuan, MIUT Discover distantzian (56 km, 2.810 m+). 470 korrikalarien artean 27. sailkatu zen Azazeta, bosgarren emakumea (7:13:51). Lehen emakumea Rachel Drake izan zen (5:54:03).

PALETA GOMA

Maialen Larraza eta Elaia Zabalza, GRABNI-

ko jubenilen pala txapeldunak, bigarrenez

Nafarroak selekzioen arteko txapelketa irabazteko palistak ezinbestekoak izan ziren

M.B.G. EtXarri araNatZ

Asteburuan Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pilota selekzioen arteko GRABNI Txapelketako final handiak jokatu ziren Bizkaian. Beste behin, Nafarroa izan da selekziorik finena, frontoian jokatutako 28 finaletatik 19 irabazi eta gero. Nafarroak 19 txapela lortu ditu frontoian, Bizkaiaren aurretik (17 txapela). Estu joan ziren finalak, baina Nafarroak ezker paretako koroari eutsi zion. Trinketean, ordea, Nafarroaren nagusitasunak behera egin du, jokatutako 10 finaletan soilik 3 garaipen izan baititu. Iparralde izan da trinketeko txapelduna.

Palistak, berebizikoak Frontoiko nesken paleta goman Nafarroa izan da erregina. Tartean, Larrabetzun jokatutako jubenil mailako paleta goma finalean, Maialen Larraza etxarriarrak Aurizberriko Elaia Zabalzarekin osatu zuen bikotea, GRABNI-an hirugarren urtez jarraian. Nafarrek Bizkaiko Ilarregi-Inunciaga bikotearen aurrean garaipen handia lortu zuten, final oso estuan bi set-ak irabazita (8-10 eta 6-10).

"Iazko finalean bizkaitarrak mendean hartu genituen. Aurten ere bagenekien finala maila handiko partida izango zela eta oso ongi jokatu beharko genuela irabazi ahal izateko. Zorionez, hala izan zen" dio Larrazak.

ARETO FUTBOLA

Xota A, ligako

Nesken lehen maila autonomikoko igoera fasea despeditzeko bi jardunaldi falta dira, baina Irurtzungo Xota A-k liga irabazi du, asteburuan ligan bigarren den Berriozarko Mendialdea A taldeari partida borrokatuan 2-1 irabazi eta gero. Gaur, ostirala, Azkarrena dute arerio Caparroson (20:30).

Euren garaipena oso garrantzitsua izan zen Nafarroarendako. "Federaziotik aipatu ziguten, gure partidak GRABNI sailkapen orokorrari bezala oso garrantzitsuak zirela, bikoitza bezala kontatzen zutela. Izan ere, Bizkaiko eta Nafarroako selekzioak oso estu egoten direnez, guk irabazten bagenien Nafarroak puntu bat irabazten zuen eta Bizkaiari puntua irabaztea eragozten genion. Gure partidak oso garrantzitsuak zirela jakitun ginen. Nesken paleta gomako hiru partidak irabazi genituenez, gurea, jubenilena, 22 urtez azpikoa eta eliteena, oso pozik gaude egindako lanarekin".

Denboraldi bikaina Denboraldiarekin "oso kontentu" dago palista etxarriarra. Sakanako Pala Txapelketa hirugarrenez irabazi du, eta Nafarroa-

ko Banakako Pala jubenil txapelduna da, besteak beste. "Gainera, Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukera izan dut eta GRABNI-a bigarrenez irabazi dut. GRABNI-an jokatzea asko gustatzen zait, hemendik kanpo dagoen maila ikusteko sekulako aukera delako". Hemendik aurrera, paleta goman jarraitzeaz gain, "trinketean gehiago entrenatu eta zentratu" nahiko luke.

Nafarroako Torneoa, ate joka Emakumeen Nafarroako Foru Komunitate Torneoan guztira 29 klubetako 70 pilotari eta palista lehiatuko dira, tartean palista sakandarrak. Guztira 55 partida jokatuko dira Nafarroako 11 herritan, horietako batzuk Etxarri Aranatzen. Sakandarrak maiatzaren 17an sartuko dira lehian, paleta goman.

Larraza eta Zabalza, GRABNI-ko jubenilen paleta goma txapeldunak. UTZITAKOA
IBON ERRAZU

Taldeka zein banaka, Iskizakoak ikusgarri

i skiza s akana taldeko gimnastek NKJ-etako taldekako eta Banakako Nafarroako Gimnasia Erritmikoko t xapelketetan lehiatu ziren apirileko azken asteburuan. l an ikaragarria eginda, makina bat domina ekarri dituzte s akanara

Maider Betelu Ganboa saKaNa

Apirilaren 25ean eta 26an

NKJ-etako Nafarroako Gimnasia Erritmikoko Txapelketak jokatu ziren Sarrigurenen, "asteburu luzea eta emozioz beterikoa" Iskiza Sakana taldeko arduradun

Olaia Agirreren esanetan.

Apirilaren 25ean Nafarroako Taldekako Gimnasia Erritmikoko lehen fasearen txanda izan zen. Iskizako sei taldek hartu zuten parte, azken urteetako kopururik handiena, iaz baino hiru talde gehiago. Laugarren mailan kimuen talde bat, infantilen bi talde eta kadeteen talde bat lehiatu ziren, eta hirugarren mailan infantilen eta kadeteen talde bana. "Erronka handia zen, hilabeteetako lana egun batean erakustea ez baita erraza. Hala ere, talde guztiek oso ondo defendatu zituzten ariketak. Beti azpimarratzen dugun bezala, 2 minututan lan guztia erakustea ez da erraza, askotan kontrolatzen zailak diren faktoreak agertzen baitira: urduritasuna, epaileak...". Hala ere, ederki aritu ziren. Laugarren mailako kimuen taldea (Noa Manjon, Katixa Lopetegi, Izaro Resano, Leire Fernandez eta Laida Razkin), 17 talderen artean lehengo sailkatu zen. "Iskizako txikienek eguneko sorpresa eman ziguten. Urduritasuna gaindituta akatsik gabeko ariketak erakutsi zizkiguten, beraien mustutzean disfrutatuz". Bestalde, laugarren mailako Infantil P taldea (Elaia

Barandalla, Enara Flores, Uxuri Fortuna, Hanna Romero eta Nora Mendinueta) hirugarren sailkatu zen 13 talderen artean. Sailkapenak alde batera utzita, "horra iristeko egin duten lana azpimarratu nahiko genuke. Oso pozik gaude sei taldeek egin zuten txapelketarekin". Taldekako bigarren fasea maiatzaren 23an erabakiko da, Berriozarren. "Bitartean, maiatzaren 10ean Buztintxuri taldeak antolatzen duen Ligan parte hartuko dugu sei talde hauekin, Berriozarkoa ongi prestatzeko".

"Duten mailarekin, oso pozik, Sakanan egiten ari den lan onaren seinale"

O laia a G irr E

Banakakoa

Apirilaren 26an Banakako Txapelketaren bigarren fasea jokatu zen. "Azken hilabeteetan egindako lan guztia tapizean islatu zela sentitu genuen; ze harrotasuna! Guztiek ariketa oso onak egin zituzten. Entrenatzaileok oso harro gaude gure neskek izandako jarrerarekin. Banakako txapelketekin modu ezin hobean bukatu genuen".

Laugarren mailan Garazi Paularena, Itsaso Aldaz, Mara Prieto, Irantzu Garcia, Jare Aldasoro, Ane Arratibel, Sofia de Sousa, Oneka Etxarte, Amalur Apaolaza eta Irati Galbete aritu ziren, eta hirugarrenean Maddi Lorente, Sarai Aldasoro eta Nerea Palomino. Laugarren mailako infantilen 2014 multzoan Mara Prieto lehena eta Itsaso Aldaz bigarrena izan ziren, eta hirugarren mailako jubenilen 2008-an Nerea Palomino bigarrena.

Bi faseak batuta, Banakako sailkapen orokorrean laugarren mailan infantilen 2014 multzoan Itsaso Aldaz lehena izan da, Jare Aldasoro bigarrena eta Mara Prieto hirugarrena; eta infantilen 2013 multzoan Sofia de Sousa hirugarren. Ondorioz, laugarren mailakoak mailaz igo dira, hirugarren mailara. Bestalde, hirugarren mailan, jubenilen 2008 multzoan Nerea Palominok urrea ekarri zuen. "Oso pozik gaude gure gimnastek duten mailarekin, Sakanan egiten ari den lana onaren seinale".

Iskizako txikienak, txapeldunak. ISKIZA
Iskizako sei taldek parte hartu zuten taldekakoan, azken urteetako kopururik handiena. ISKIZA
Nafarroako Taldekako Txapelketan Iskizakoek koreografia ederrak egin zituzten. Banakako Txapelketan, ezin hobe. ISKIZA
Iskizako bi talde, Nafarroako Taldekako Txapelketarako prest. ISKIZA
GIMNASIA ERRITMIKOA
Aurkezpenera, maskotarekin. ISKIZA

Dantzaleku Sakana,

NKJ-etako Nafarroako Mendi Lasterketetan onena

s ihets a girre, Maddi Berastegi eta Victor Fernandez sakandarrak Nafarroako trail txapeldunak dira euren mailatan, Ekhi Guirado txapeldunordea, eta Eider Perez eta Julen Fuentes hirugarren sailkatu dira

Maider Betelu Ganboa saKaNa Igandean jokatutako XVII. Xtreme Higa de Monreal mendi lasterketan euria eta lohia izan ziren protagonistak. Aurretik izena eman zutenetatik %57 aurkeztu ziren, 230 korrikalari. Proba Luzean (21 km) Moha Ouyart (2:04:09) eta Izaskun Bereau (2:41:38) izan ziren azkarrenak. Lehen sakandarra Mikel Galarza iturmendiarra izan zen (2:32:24). Proba laburrean (12 km) Ion Bermejo gailendu zen (57:51), eta Odei Juango lakuntzarra bederatzigarren sailkatu zen (1:02:35). Nesketan Oihana Arratibelek irabazi zuen (1:08:45); Maite Beregaña uhartearra zazpigarren sailkatu zen (1:18:08).

Nafar Kirol Jokoen azken proba Xtreme Higa de Monreal Nafarroako Kirol Jokoen (NKJ) Mendi Lasterketen Txapelketetako

azkeneko lasterketa baliagarria zen, aurretik jokatutako Etxarri Trail (abenduak 13), Hiru Herri Trail (otsailak 8), Larrate (otsailak 22) eta Jurramendi Trail (martxoak 21) probekin batera. Dantzaleku Sakana atletismo eskolako neska-mutilek, aurreko probetan bezala, maila bikaina erakutsi zuten.

Xtremen ederki

Xtreme Higa de Monrealen, infantilek eta kadeteek 5 km-ko proban parte hartu zuten. Martin Arguelles kadetea izan zen azkarrena (23:55), Iñigo Molinaren (24:37) eta Dantzalekuko

Ekhi Guiradoren aurretik (25:36). Aratz Mendoza kadete mailan hamabigarren sailkatu zen (37:21).

Nesketan Dantzalekuko Sihets

Agirre infantila izan zen azkarrena (33:28). Klub sakandarreko Maddi Berastegi kadetea

bost lasterketak irabazita (500 puntu). Dantzalekuko bere taldekide Eider Perez altsasuarra hirugarren izan da (275 puntu).

Kadeteen nesketan Maddi Berastegi arbizuarra dugu Nafarroako trail txapelduna, bost probak irabazita (500 puntu).

Kadeteen mutiletan Martin Arguelles gailendu da (485 puntu) eta Ekhi Guirado altsasuarra bigarren izan da, oso gertu (475 puntu). Aratz Mendoza arbizuarra hamargarren sailkatu da (255 puntu).

Jubeniletan Victor Fernandez irurtzundarra da Nafarroako txapelduna (490 puntu), eta Dantzalekuko Julen Fuentes altsasuarra hirugarren (460 puntu).

Bere taldekide Jon Orella zazpigarren sailkatu da, soilik Jurramendin lehiatuta (80 puntu).

Lesionatuta ibili da Orella, eta ongi bidean dago.

Dantzaleku Sakanan "ezin poziago" daudela azaldu du Aitor Mendoza kimuen eta infantilen entrenatzaileak. Fermin Azkargorta kadeteekin eta jubenilekin aritzen da, eta Jokin Bereziartu benjaminekin eta nagusien taldeekin. "Entrenamenduetan egunez egun egiten den lanaren emaitza da hau. Gure korrikalariek gora egin dute nabarmen, oso kontentu gaude".

Aldaz eta Guirado, pistan

Maiatzaren 9an eta 10ean 16 urtez azpiko selekzioen arteko Espainiako Pistako Txapelketak jokatuko dira Pereiro de Aguiarren (Ourense). Nafarroako selekzioak Dantzaleku Sakanako bi korrikalari hautatu ditu bertan lehiatzeko. Ekhi Guirado 3.000 metrotan lehiatuko da, eta Oihan Aldaz 300 m hesi lasterketan eta 4x300 m erreleboetan.

bigarren izan zen, lehen kadetea (36:12), eta Eider Perez infantila hirugarren iritsi zen, bigarren infantila (36:15).

Jubenilak Xtreme Higa de Monrealgo proba laburrean (12 km) lehiatu ziren. NKJetako Txapelketako lehendabiziko lasterketetan Dantzaleku Sakana klubarekin aritu zen Victor Fernandez irurtzundarra, gaur egun Beste Iruñan dagoena, izan zen lehen juniorra (1:03:20), eta Dantzalekuko Julen Fuentes altsasuarra hirugarrena (1:05:30).

NKJ-etan hiru txapeldun

NKJ-etako txapelketako bost lasterketak kontuan hartuta, hiru txapeldun sakandar ditugu, txapeldunorde bat eta bi hirugarren postu.

Nesken infantilen mailan Sihets Agirre arbizuarra izan da Nafarroako trail txapeldun handia,

CESA txapelketarako txartela Izandako emaitza bikainei esker, Ekhi Guirado, Sihets Agirre, Eider Perez eta Maddi Berastegi Nafarroako trail selekzioarekin maiatzaren 29tik 31ra Jaenen jokatuko diren CESA, eskola adineko Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketan lehiatuko dira. Nafarroako lehen bi juniorrak, Victor Fernandez tartean, ekainaren bukaeran Asturiasen jokatuko diren Espainiako Txapelketetan ariko dira.

Dantzaleku Sakanan "pozarren" daude albistearekin. Aspaldi ez zela Pistako Espainiako Txapelketara klubeko inor joaten, gaur egun entrenatzaileetako bat den Fermin Azkargorta izan zen azkena izan zena, 2016an. Egunetik egunera atletek eta entrenatzaileek

Dantzaleku Sakanan egiten duten lanaren emaitza da.

Guirado, Agirre, Berastegi eta Perez Espainiako Trail Txapelketan ariko dira, Jaenen

"Egunez egun entrenamenduetan egiten den lanaren emaitza da hau" ait O r MENDOZ a

Ekhi Guirado, Aratz Mendoza, Maddi Berastegi, Sihets Agirre eta Eider Perez, Xtreme Higa Monreal hasteko prest. DANTZALEKU
MENDI LASTERKETAK
DANTZALEKU SAKANA
Juniorrak, Fernandez eta Fuentes.

GANBAZELAIA

OSTIRALA 8

ALTSASU Hitzaldia. Osasun mentala komunikazio garaian familia guztiei zuzendutako Maitane Ormazabal psikologoaren hitzaldi irekia. Elebiz. Eusfera programaren barruan iñigo aritza ikastolak antolatuta.

17:00etan, Txiokan.

EUSKARAZ

IRURTZUN Jolasak. Jolasak euskaraz, Eusfera programaren barruan.

17:00etan, parkean.

EUSKARAZ

ALTSASU Ikuskizuna. Urpealdia altsasu BHiren musikalaren emanaldia: Poloen urtzearen ondorioz sakana urazpian gelditu da itsaso zabal bat bihurtuta eta gizateriaren aro berri bat hasi da: Urpealdia. Herritarrek bi uharteetara ihes egin dute: Beriain eta aralar. Hasieratik biziraupenaren aldeko borroka hasi da bi zibilizazioen artean. sarrerak: 5 euro. 18:00etan, Iortia kultur gunean.

ALTSASU Kontzertua.

Fermin larreari Erkudengo ama abesbatzaren eta elizaren koroaren omenaldi kontzertua, ainhoa Beramendi piano jolearekin.

19:30ean, elizan.

LARUNBATA 9

IRURTZUN Txirrindularitza martxa. Vi la Peluso zikloturista martxa, lapeluso Cycling taldeak antolatuta: Hiru ibilbide: luzea, 155 km, 2.900 metroko desnibela;

ertaina, 110 km, 2000 metroko desnibela, eta laburra, 87 km eta 1550 kilometroko desnibela. reynoldseko zortzigarren urteko txirrindulariak (1987) omenduko dituzte. Goizean zehar, reynoldsen maillot eta argazkien erakusketa. Foru plazan.

07:00 Dortsalen banaketa. 08:30 Martxaren hasiera. 13:00 Bazkaria. 16:00 sari banaketa.

ALTSASU Txapelketa. altsasuko Premodern liga: bost erronda top zortzirik gabe; gehienez, 50 jokalari. Beti Jaten elkartea. 09:45 izena ematea. 10:00 txapelketa.

OLATZAGUTIA Bisita gidatua. Koskobilo, ibilbide bat historiaurrera bisita gidatua, Eusfera programaren barruan iñigo aritza eta txioka ikastolek eta aranzadi zientzia elkarteak antolatuta. Oharra: txirrindulaz joateko 10:30ean, txiokan. 11:00etan, Erburua kiroldegian.

OLATZAGUTIA Urteurrena. Maisuenea gaztetxearen XXXi Urtemuga. 12:00 txupinazoa. 12:30 Karropoteoa. 14:30 Bertso bazkaria. 19:30 Mozkor olinpiadak. 23:00 DJ Gaua: DJMister eta DJ txarli eta El rata.

ALTSASU Gazte agenda. Gozagala Gozamenez film laburren txapelketaren sari banaketa. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

IGANDEA 10

ALTSASU Mendi irteera. altsasuko Mendigoizaleak taldearen mendi irteera: andoin, toberia, Bigate, legunbe eta andoin. 08:00etan, egoitzatik.

UHARTE ARAKIL Futbola. sakanako areto Futbola - Futbol 8 Benjaminen topaketaren hirugarren joanaldiaren bederatzigarren jardunaldia.

10:00 Altsasu K.E. - sutegi. 11:00 S.D. altsasu – aralar Mendi.

ALTSASU Munduko arrozak. Munduko arrozak ekimenaren X. edizioa: sakana Harrera Harana,

Maroko, Venezuela, Ghana, afganistan, sahara eta Errumania; ikastetxeak: iñigo aritza, altsasu BHi eta Jesusen Bihotza. Ongi etorri migrante eta errefuxiatuak zikloaren barruan. iortia zabalgunea (eguraldi txarrarekin, Burunda frontoian).

10:00 Hasiera.

12:00 Dantzak: jauzi taldea, Dabke palestinar dantza eta Hamaika Kolorerekin soka dantza.

13:30 Dastaketa (platera 1 euro).

ALTSASU Gazte agenda. amerikako sukaldaritza tailerra.

18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

ASTELEHENA 11

ALTSASU Elkarretaratzea. sakanako Pentsiodunen pentsio duinen aldeko elkarretaratzea. 12:00etan, udaletxearen aurrean.

EUSKARAZ IRURTZUN Sukaldaritza tailerra. Euskonautak sukaldari ekimena, Eusfera programaren barruan. 17:00etan, Pikuxarren.

ASTEAZKENA 13

ALTSASU Batzarra. Euskara atzera pausorik ez! asanblada informatiboa, iñigo aritza ikastolak deituta.

18:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

OSTIRALA 15

UNANU Kontzertua. Beriaingo Goizalde abesbatzaren kontzertua, Nafarroako Koroen Federazioaren Gogo bete kantuz izarren bidea programaren barruan. Zuzendaria: Jose sanchez. 12:00etan, elizan.

ZINEMA

ALTSASU

IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO HANDIA

Michael Igandea 10 19:30 Astelehena 11 19:00 El diablo viste de Prada 2 Osteguna 14 19:00

EUSKARAZ IRURTZUN Festa. Eusfera festa. 18:00etan, Foru plazan.

EUSKARAZ ZIORDIA Ipuin kontaketa. Askatasun doinua eta Aneren abentura Mitxel Elortzaren ipuin kontaketa. Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan. 18:00etan, liburutegian.

ALTSASU Txapelketa. Partxis belaunaldien arteko txapelketa, Komunitatea Ehuntzen programaren barruan. 19:00etan, Gure Etxea eraikinean.

ALTSASU Nakba -78 urte. Genozidioa stop. Gora erresidentzia mobilizazioa. 19:00etan, Foru plazan.

OLATZAGUTIA Kamioi zaharren argazkien erakusketa. Maiatzaren 31ra arte. Clinkerren.
ZIORDIA Giza eskubide urratuen oihartzuna erakusketa, Ongi etorri migratu eta errefuxiatuak zikloaren barruan. Maiatzaren 4tik 22ra. liburutegian.

Fran, Oscar eta Joxan

Beti yonko zarie gukin

Etxarri Aranazko 68ko kintuek

Jose Mari

Martinez de Esteban

Enekoitz

Mendiola Barandalla

Nati

Aiestaran Goñi

Gukin betiko yonko zarie

Etxarri Aranazko 72ko kintuek

Ange

Madrigal Lopez

Luis Mari Arratibel Mendinueta

Aitor

Mariñelarena Mañeru O

Beti gukin

Zuen kintuek

LANA/NEGOZIOAK

ErrENtaN EMaN

Lizarragako Azi Iturri

Txokoa San Adrian festetan alokatzen da: Enkantea maiatzaren 24an, igandean, eguerdiko 14:00etan, Azi Iturri Elkartean bertan. Gutxieneko prezioa 1000 euro izango dira. Diru gehien eskaintzen duenak irabaziko du. Festak ekainaren 20, 21 eta 22an izango dira. Animatu zaitezte!

Lakuntzako Udalak igerilekuko taberna alokatzen du: Lan proiektua aurkeztu beharko da. Udalak euskararen ezagutza eta herrian erroldatuta egotea baloratuko du. Deialdiari buruzko informazio guztia www.lakuntza.eus web orrian dago.

laN EsKaiNtZa Irurtzungo Udalak igerilekuetarako zortzi langile kontratatu nahi ditu: Uda sasoirako lau sorosle behar ditu eta mantentze lanetarako beste lau pertsona kontratatu nahi ditu. Deialdiari buruzko informazio guztia www.irurtzun.eus web orrian dago.

laN EsKaEra Emakume nikaraguarrak bere burua eskaintzen du barne langile gisa lan egiteko: Vilma

Javi Eseverri Angel Senar

Betirako gure bihotzetan

67ko Etxarriko kintoak

dut izena, 51 urte ditut eta adineko pertsonekin esperientzia dut, nire burua eskaintzen dut barne-langile gisa lan egiteko: Vilma 612 219 711.

OHARRAK

Arbizuko Udako Tailerretan izen ematea zabalik: Arbizuko Udalak antolatutako haurrei zuzendutako tailerretan izena eman daiteke. Informazio gehiago udaletxean, info@arbizu.eus helbidera idatziz edota 948 460 017 telefonora deituz.

Lakuntzako katastroan kontsulta egiteko aukera: Maiatzaren 12an eta 13an. Aurretik hitzordua eskatuta, horretarako udaletxetik pasa behar da. El Salvadorrekin elkartasun afaria Irurtzunen: Iratxo elkarteak antolatuta. Maiatzaren 20an amaitzen da izena emateko epea.

Unanuko mediku kontsultategiaren ordutegi berria: Ostegunetan 12:30tik 13:30ra zabalduko da, asteartetan Dorraoko kontsultategira joateko txanda eskatu dezakete unanuarrek. Dorraoko mediku kontsultategiaren ordutegi

berria: Asteartetan

12:30tik 13:30ra zabalduko da, ostegunetan Unanuko kontsultategira joateko txanda eskatu dezakete dorrobarrek.

Irurtzungo festetan etxajua pizteko hautagai proposamenak: Irurtzundarrek pertsona edo taldea proposatu ahal diote kultur kontseiluari.

Horretarako, www.irurtzun.eus webgunean dagoen proposamen orria bete eta hura kultur etxean utzi edo hara bidali beharko dute kulturetxea@irurtzun.eus e-posta helbidera maiatzaren 25era arte.

Josu Zabala Salegi 'Basajaun'-en heriotza argitzeko ikerketa: Egia

Iragarkia jartzeko

948 564 275 iragarki@guaixe.eus www.guaixe.eus/iragarkiak

• astearteko 13:00ak arte jasotako iragarkiak bakarrik iragarriko ditugu.

• Guaixek ez du argitaratzen diren iragarkien ondorioz sor daitezkeen gorabeheren erantzukizunik.

ORDAINTZEKO ATALAK:

• Etxebizitzasaldu/Errentan.

• lokalak saldu/Errentan.

• irakaskuntza ("partikularrak") eman.

• salmentak, erosketak eta trukeak.

• iragarkiak Guaixe paperean eta guaixe.eus-en argitaratuko dira.

• iragarki laburrak: 3 euro aste bakoitzeko (BEZ barne).

• Epea: aste bereko astearteko 13:00ra arte.

Ilunpetik Argira Ekimenak zure laguntza behar du, egin ekarpen ekonomikoa kontu korronte honetan ES04 3035 0116 92 1160027007.

Sakanako Mintzakide taldeak martxan: Irurtzunen asteartetan 18:30ean Iratxon eta ostiraletan 9:30ean edo 19:00eatn Pikuxarren, Lakuntzan asteazkenetan 18:30ean jubilatuen elkartean, Arbizun asteartetan 16:00etan eskola zaharrean, Etxarri Aranatzen ostiraletan 18:30ean Xapateron, Altsasun astelehenetan 10:00etan liburutegian eta 16:00etan Gautxorin, ostegunetan 20:00etan Lezean eta ostiraletan 9:30ean Kaixon eta 10:00etan Zubeztia elkartean, Olaztin astelehenetan 17:30ean Ogiberrin eta Ziordin ostiraletan 17:00etan liburutegian. Martxan dauden taldeetan sartu daiteke edo berri bat sortzeko proposamena egin daiteke, kontaktua 600 482 224 edota sakana_mintza@aek.eus posta elektronikoa.

Kontsumitzaileei arreta emateko Altsasuko udal bulegoa: Asteartetan, 012 zerbitzuan hitzordua hartuta. Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartea, Iratxe.

Euskara ikasleendako dirulaguntzak: Sakana Mankomunitateko Euska-

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus

Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.

ra Zerbitzuak euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren sakandarrei zuzen-

duta. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus

IRAGARKI SAILKATUAK

Kontzertuak eta beste 'Inperialismoari su!' egunean

arBiZU

Maiatzaren 9an, larunbata, Arbizuko Gazte Asanbladak Inperialismoari su! deitutako egitaraua antolatu du, Argi Bidean. Egunean zehar jasotako dirua Kubara bideratuko da. Hortaz, egitaraua 12:00etan hasiko da, Kubaren egoerarekiko argazki erakusketa batekin. Ondoren, 15:00etan, Elkartasun bazkaria eginen dute.

20:00etan Inperialismoari su herriok burujabetza kontzentrazioa deitu dute, eta gauean, 22:30etik aurrera, Alerta Gorria eta Bulkada taldeen kontzertuak izanen dira.

Alerta Gorria taldeak sare sozialen bidez esan duenez, kon-

BAZTERRETIK

tzertu berezia izanen da Arbizun emanen dutena; denboraldi batez oholtzetatik urrun egon ondoren, aurreko urteko abenduan bueltatu zen Arbizuko taldea, eta hau izanen da itzuleraren ondoren emanen duten lehenengo kontzertua herrian. Abenduan ere Lurrak bidea darrai diskoa kaleratu zuten, plataforma guztietan entzun daitekeena.

EG itara U a

12:00 Kubaren egoerarekiko argazki erakusketa. 15:00 Elkartasun bazkaria.

20:00 Kontzentrazioa.

22:30 Kontzertuak: Alerta Gorria eta Bulkada taldeak.

Nolakoa izan behar du nire hilekoak?

Hilekoaren mina oso ohikoa den arren, ez da normaltzat hartu behar.

Lehenik eta behin, jakin behar duzu zure hilekoaren zikloa hormonek kontrolatzen dutela, hala nola estrogenoek eta progesteronak. Hormona horiek gora eta behera egiten dute, zauden fasearen arabera. Aldaketa horiek eragina dute zure energian, zure aldartean eta baita hilekoaren min intentsitatean ere.

Nolakoa izan beharko luke hileko osasuntsu batek? Hilekoaren luzera 4-5 egunekoa izan behar du, odol jario gorri biziarekin, koagulurik gabe eta min ezgaitzailerik gabe. Jakin behar duzu hilekoa inflamazio prozesu fisiologikoa dela, baina inoiz ez mingarria. Gorputza diseinatuta dago hantura prozesu hori hasteko eta konpontzeko. Izan ere, inflamazioa ez da akatsa. Gorputzak ziklo guztietan martxan jarri behar duen mekanismo arautu bat da; igo, bere funtzioa bete eta ebatzi egiten dena. Arazoa beraz, kanpoko faktoreek eragiten dute, eta hori da aztertu eta konpondu behar dena.

Gorputza maila baxuko inflamazio egoera batean bizi

BERTSOLARITZA

Bertsozaleen topagunea

i rurtzunen izanen da, maiatzaren 16an, s akanako Bertsolarien Eguna

Eneida C. M. eta E. R. B. irUrtZUN Maiatzaren 16an ospatuko dute bertsolariek eta bertsozaleek haien eguna, Irurtzunen; bigarren Sakanako Bertsolari Eguna antolatu dute egun horretarako, eta aurreko edizioan bezala bi egitarau egonen dira, haurrendako bata eta helduendako bestea. Hala ere, egitarauek tarteka bat eginen dutela azaldu du Saats Karasatorre bertsolariak, bertso eskolako irakasleak eta bertso eguneko antolakuntzako kideak GUAIXE IRRATIAn egindako elkarrizketan.

bada, hilekoaren hantura fisiologikoa iristen denean, biak batzen dira, eta ondorioz, min handiagoa eragiten du. Eta zerk eragin dezake inflamazioa handiagotzea? Mikrobiota desorekatua, hesteiragazkortasun areagotua, estres kronikoa, lo gutxi egitea.... Hemen dator benetako arazoa. Kontsultan maiz ikusten dut hileko-mina apaltzeko estrategia nagusia antiinflamatorioen erabilera direla. Hauek arazoa blokeatzen dute, baina ez dute benetako arazoa konpontzen. Hurrengo hilabetean ere berdin egongo baikara, guregan eragina duten faktore guztiak optimizatzen ez ditugun bitartean behintzat. Kasu hauetan, elikadurak funtsezko eginkizuna izan dezake. Adibidez, zure dieta koipe edo kaloria gutxikoa bada, edo bat-batean pisu handia galtzen baduzu, zure zikloa irregularra bihur daiteke edo guztiz eten. Era berean, badakigu azukre, ultraprozesatu edo kafeina gehiegi kontsumitzeak hilekoaren mina okerragotu dezakeela. Aldiz, zuntz, antioxidatzaile, koipe osasungarri eta mineral askoko dieta batek, hormona oreka egonkorragoa mantentzen eta inflamazioa murrizten laguntzen du.

2025-2026 ikasturtean bost bertso eskola daude Sakanan: Altsasun bat, Etxarri Aranatzen bat, Lakuntzan bi (Lehen Hezkuntzako bat eta DBHko bat) eta Irurtzunen bat. Aurten bertso eskolak plazara atera dituzte, eta jantziago dauden bertsolariekin saioak antolatu dituzte. Saio horietan parte hartu duten bertsolari gazte gehienak Altsasuko eta Lakuntzako bertso eskolako zaharrenak izan direla esan du Karasatorrek. "Saioetan oso giro polita sortu da, uste dut formatuarekin asmatu dugula. Bertsolariak ere pozik zeuden". Jendea ere gerturatu da saioetara.

Ikasturtea amaitzen ari dela, maiatzaren 16an, larunbata, Sakanako Bertsolari Eguna antolatu dute. Bigarren edizioa izanen da, baina aurretik, Etxarri Aranatzen, Bertsolari Txikien Eguna antolatu zuten, "eskaintza hori bertsozaleei orokorrean eskaintzea eta zabaltzea erabaki genuen". Eta horrela sortu zen Bertsolari Eguna. Lehenengo edizioa Lakuntzan ospatu zuten, eta aurten bezala egun osoko egitaraua antolatu zuten. Haurrendako eta helduendako bertsolaritzarekin zerikusia duten mota guztietako ekimenak izanen dira Irurtzunen maiatzaren 16an; goizean hasi eta "nahi duenak" eguna luzatzeko aukera izanen duela esan du bertsolariak. Helduentzako bertso bazkarirako txartelak maiatzaren 10era arte egonen dira salgai Irurtzungo Pikuxar tabernan, Lakuntzako Ogi Berrin, Arbizuko Juaniton,

Etxarriko Xapateron eta Altsasuko AEK euskaltegian. Bestela, ekimenak irekiak izanen dira eta jendeak ez du zertan guztietan parte hartu behar: "Uste dut adin tarte eta gustu guztietarako aukera dagoela".

Eguna  Irurtzun aukeratu dute "aldarrikapen, eskertza eta aitortza" moduan, "sekulako lana egiten ari dira". Baina mugikortasun aldetik "baldintzatzen" zuela aitortu du Karasatorrek, beraz, gaztetxoendako autobusa jarri dute. "Beraiendako ere berezia izan daiteke autobusean joatea, elkarrekin". Bertsoaren inguruan sortzen diren harremanak goraipatu ditu bertsolariak: "Ikasketetan elkartu aurretik herri desberdinetako gaztetxoak elkartzen dira bertsoaren inguruan eta euskaraz. Oso esanguratsua iruditzen zait".

Autobusa 10:30ean abiatuko da Altsasutik eta 11:00ak aldera helduko da Irurtzunera; 11:30ean hasiko dira ezagutza jolasak, herriko plazan, eta 12:00etan Scape Rooma antolatu dute Atakondoan; bertsolari gaztetxoak ikastetxean sartuko dituzte eta

"Bertsolari Eguna Irurtzunen da eskertza eta aitortza moduan; sekulako lana egiten ari dira"

jokoen bidez irteera aurkitu beharko dute: "Egunaren oinarrian dagoena bertsoa da, eta scape roomean ere izango da, baina ez da bakarra izango; beste erronka eta buruhauste batzuk izango dituzte". "Lan karga"dela, baina oso polita gelditzen ari dela esan du Karasatorrek: "Sekulako taldea dago prestatzen. Begirale bezala ere hiru lagun elkartu edo engainatu ditut". Irurtzungo bertso eskolako komunitatea ere laguntzen ari dela gaineratu du.

13:00etan Sakanako gaztetxoen eskolarteko saioa izanen da, eta une honetan bi egitarauak elkartuko dira eta helduen egitarauari hasiera emanen diote. 14:00etan haurrak bazkaltzera joanen dira, eta helduak Irurtzungo musika eskolako trikitilariek girotutako bermuta izanen dute, 15:00ak arte; bertso bazkariaren unea izanen da. Ekhiñe Zapiain eta Xabat Illarregi bertsolariak ariko dira bertsotan. Ondoren, 18:15ean, bertso-poteo kalejira izanen da Julio Soto, Kattin Madariaga eta Eneko Lazkoz bertsolariekin. Haur eta helduendako ekimena izanen da eta poteo "berezia" dela kontuan hartuta, "beste toki batzuetatik ere mugituko gara; parkeak...". Eguna amaitzeko haurrendako merendola izanen da Pikuxar elkartean, eta DJ Boletus Rumberus emanaldia helduendako. "Aurreko urtea oso polita atera zen; espero dugu eguraldiaren laguntza izatea".

ANNE AZKONA UNANUA
2025eko Sakanako Bertsolari Eguneko une bat; parkean bertsotan. ARTXIBOA
MUSIKA

"Sentimenduak eta

esperientziak konpartitzeko modu hoberena da poesia"

AIMAR ROLLAN GONZALEZ iDaZlEa

'Versos contra el reloj' poema liburuan aitatasunari buruzko pentsamenduak elkarbanatzen ditu; egunerokotasunari buruzko errelato bat da

Erkuden Ruiz Barroso UrDiaiN Aitatasunari buruz hitz egiten du Urdiainen bizi den Aimar Rollan Gonzalez idazleak Versos contra el reloj poesia liburuan. Izenburuak dioen bezala, erlojuari tarteak kenduz idatzi ditu poemak. Gai unibertsala landu du, eta horregatik "edonork irakurri eta uler" dezakeela esan du. Nafarroako Liburutegian eta Urdiaingo liburutegian aurkezpenak egin ditu, eta maiatzaren 18an Iruñeko Civicanen izanen da ere. Aurkezpen gehiago egitea aurreikusten du. Zeri buruz hitz egiten du liburuak? Versos contra el reloj aitatasunari buruzko poema bilduma bat da. Lotus azul argitaletxearekin argitaratu dut. Hogei bat poema dira, eta denak nire esperientzia aitatasunarekin lantzen dute. Hiru haur dauzkat: bi, hiru eta bost urtekoak, eta

urte hauetan ez dut idazteko denborarik izan. Hamabi urte daramatzat idazten, hau nire hamabosgarren liburua da, eta ez dut eleberriak idazteko ez denborarik ez aukerarik. Momentu honetan sentimenduak, pentsaera eta esperientzia konpartitzeko modu hoberena poemak izan dira.

Bat-batean sortutako poemak dira edo idazteko eseri zara?

Denborari eta isiltasunari lapurtuz idatzi dut liburua, izenburuak dioen bezala. Gauerdian, kotxean edo haurrak siesta botatzen duten bitartean idatzi ditut. Horrelako tarteetan. Hori da liburuaren gakoa. Ez da idazle bat eseri dela bere isiltasunarekin, bere momentua hartuz. Azkenean, poema guztiek daukate hari bat, eta hari hori da nire egun bateko, aste bateko edo urte bateko esperientziak.

tan zegoenean, Urdiaingo basoan. Kotxean joaten nintzen ez zelako lokartzen, eta tarte horretan idatzi dut. Ez dakit noiz argitaratuko dudan, baina egina dago. Aurretik zeri buruz idatzi duzu?

Denetarik idatzi dut. Oso polifazetikoa naiz, eta hasieran yoga eta meditazioari buruzko saiakerak izan ziren. Ni yoga irakaslea nintzen, orain dagoeneko ez, eta horri buruz idazten nuen. Gero narrazio laburrak edo ipuinak ere argitaratu ditut, poema bilduma bat eta eleberri bat. Duela hiru urte argitaratu nuen azkenekoa eta Gipuzkoan kokatutako istorio bat da. Momentu horretan denbora gehiago nuen. Antzerki esperimental bat ere idatzi nuen. Orain ideia pila bat ditut buruan eta idazten jarraitzea espero dut; haurrak eskolan hasten direnean goizak libre izango ditut eta gehiago idaztea espero dut. Beste eleberri bat idaztea gustatuko litzaidake. Aurreko urtean haurrendako ipuin bat kaleratu nuen: La corriente mágica. Genero guztiak landu izan ditut. Orain arte gaztelaniaz izan dira, baina euskaraz haurrendako ipuin bat idazteko ideia daukat. Nire asmoa da aurten edo hurrengo urtean kaleratzea.

Zer da zuretzat idaztea edo sortzea?

Zer esan dizu jendeak?

Gertukoek badakite nolakoa naizen eta ez die hainbeste harritu poema bilduma hau kaleratu izanak. Gaur egun poesia ez da hainbeste saltzen, ez du asko mugitzen; baina nitxo fidel bat dauka. Nik uste poesia gehiago mugitu behar dela. Nafarroako idazleen elkarteko kidea naiz eta duela gutxi irakurketa bat egin genuen Iruñean. Eleberri asko ditugu eta arrakasta duten idazleak nobelistak dira. Poesia zaila dela bezala ulertzen da, hitz bereziak izango dituela, abstraktua eta bohemioa bezala ikusten da. Baina nire poemak oso errazak eta apalak dira. Bertso librea da, eta irakurtzeko erraza. Narrazio bat. Nire aitatasuna poesiaren bitartez kontatuta. Sare sozialetan ere mugitzen zara, ezta?

Gauetik, gauean zehar esnatzera, gero gosariak, lanera joatea, siesta, erosketak egitea, afariak... Egunerokotasuna islatzen dute. Hori da. Narrazio bat bezala da. Badago hari bat, ez dira poema soilak. Hari bat daukate. Nire asmoa zen adieraztea eta nire esperientzia konpartitzea, baina unibertsalak dira. Aita eta ama guztiok badaukagu, modu batera edo bestera, esperientzia oso antzekoak. Irakurri dutenak identifikatuta sentitu dira. Zerbait oso unibertsala da. Hau nire bigarren poema bilduma da, gehienbat eleberriak, narrazioak eta saiakerak idatzi izan ditut. Behar batetik sortu da?

Bai. Poesia orain da modu egokiena sentitzen dudana esateko. Idazten jarraitzen duzu?

Bai. Beste poema bilduma bat daukat zirriborroan. Hori esklusiboki idatzi dut haurra sies-

Betidanik izan dut behar hori. Barruan dudana adierazteko edo idazteko behar bat da. Niretzat idaztea terapia bat da, bizimodu bat, eta zerbait oinarrizkoa. Argitaratu edo ez, arrakasta izan edo ez; adierazteko eta idazteko sentimendu hori daukat. Gainera, ideia pila bat ditut. Koadernotxo batean ideiak apuntatzen ditut, eta 30 bat ideia ditut itxoiten.

Eta nola sortu zen liburu hau argitaratzeko ideia?

Poemak pixkanaka idazten joan nintzen eta hogei bat nituenean argitaratzeko aukera ematen zuela pentsatu nuen; potentziala zuela. Gaia unibertsala da. Zirriborroa jarraian idatzi nuen, baina fintzeko denbora tarte bat behar izan nuen, eta argitaletxeak bilatzen hasi nintzen. Gaur egun zaila da liburu asko idazten direlako. Bost edo sei argitaletxetara bidali nuen eta honek erantzun zidan; Valentziakoa da. Zenbat denboran idatzi duzu? Hiru edo lau hilabeteetan. Baina barruan duela lau urte inguru sortu zen zerbait, eta idazteko momentua iritsi zenean dena jarraian atera zen.

Bai. Hamar urte daramatzat Youtuben bideoak igotzen. Hasiera batean yogaren eta meditazioaren inguruan hitz egiten nuen, eta duela lau urte aldatu nuen eta dagoeneko ez dut hori lantzen. Orain literaturari eta kulturari buruz hitz egiten dut. Filologia eta literatura hispanikoa ikastean ari naiz UNEDen; ia hamar urte daramatzat ikasten, pixkanaka ari naiz, eta lantzen ditudan liburuak ez dira oso ohikoak, hortik datoz. Dena gustatzen zaidalako egiten dut, gustuagatik; nik nire lana daukat eta gustura nago, eta hau egiten dut gustatzen zaidalako. Jarraitzea espero dut. Edonork irakur eta uler dezake.

"Betidanik izan dut idazteko behar hori; barruan dudana adierazteko beharra"

"Narrazio bat bezala da; badago hari bat, ez dira poema soilak, gai unibertsala da"

"Poemak idazten joan nintzen, eta hogei bat nituenean, potentziala zuela ikusi nuen"

Aimar Rollan idazlea 'Versos contra el reloj' liburuarekin.
"Asmoa da kintoei erakustea, eta ea kintotan dantzatzera animatzen diren"

4

Dantza eta mutikoak, bateragarriak dira?

Jakina. Oso kirolzalea naiz. Futbola eta dantza egin izan ditut. Oso desberdinak dirudite, baina egin daiteke. Orain ez nabil futbolean, baina duela bi urtera arte bi kiroletan ibili izan naiz.

5

Bateragarriak dira dantza pausoak futboleko driblinekin?

Dantzarekin lor dezakezun malgutasun hori futbolean erabil dezakezu, beste edonor iritsiko ez den baloi bat hartzeko, esaterako. Bestetik, futbolean agian hankak kargatzen zaizkizu eta gero dantzan hanka ezin altxa. Baina, bai, bateragarriak dira.

6 Noiz eraman zenuten zortzikoa

Iturmendiko plazara?

dantzatzen dugunok dantzariak gara. Gure asmoa da heldu den urtean kintoei zortzikoa erakustea, eta ea kintotan dantzatzera animatzen diren.

8 Noiz dantzatu zenuten estreinakoz plazan?

Duela lau urteko festetan dantzatu nuen. Maiatzaren batean dantzatzen dugu, baina festetan dantzatzeko dantza batzuk gordetzen ditugu. Zortzikoa festetarako gorde genuen, jende gehiagok ikusteko aukera izan zezan. Ea hemendik aurrera kintotan ere dantzatzen den. Astearte ihotean ere dantzatu nuen. Ahal dugun egun guztietan dantzatzen dugu, ahalik eta jende gehien ikus dezan eta ea dantza ikastera animatzen den.

s an Miguel ospakizunak dituzte i turmendin larunbatean. Herriko zortzikoa

20:00etan dantzatuko dute

Alfredo Alvaro Igoa itUrMENDi

1 Iturmendin dantza egunak?

Aspalditik. Maiatzaren batean beti dantzatu izan dugu Maiatza jaso ondoren. Eta Mikel Doneako festetan ere urtero dantzatzeko ohitura dugu.

2 Dantzarako zaletasuna, nondik?

Asko aspaldi hasi ginen. Altsasuko dantzari taldeko batzuk

Iturmendin irakasten hasi ziren duela asko, duela 15 urte inguru. Hasieran ume guztiok eman genuen izena. Ondoren batzuk jarraitu dugu. 5 eta 25 urte arteko haur eta gazteak daude Iturmendiko dantza taldean.

3

Zenbat urterekin hasi zinen dantza taldean?

7 edo 8 urterekin, nire bi arreba helduak hasi zirelako. 12

BAZKIDETU

Hilabetean euro baten truke

(Errenta aitorpeneko itzulketa kontuan izanda)

urte izan arte egon nintzen. 12 urterekin Altsasun ikasten hasi nintzen eta hango taldean hasi nintzen. Baina orain Iturmendiko eta Altsasuko taldeetan nabil. Iturmendin irakasleak beti altsasuarrak izan direnez, ikasten ditugun dantzek erlazio handia dute. Batzuetan pausoren batekin nahas naiteke, baina erraztasun gisa ikusten dut.

Bagenekien zortziko bat zegoela, duela hainbat hamarkada gizonek bakarrik dantzatzen zutena. Bakaikun antzeko zortziko bat dantzatzen zela bagenekien, nahiz eta doinua pixka bat aldatu. Informatzen hasi ginen duela lauzpabost urte. Hasieran bakaikuar batzuei galdetu genien. Altsasuko txistulariekin ere hizketan ibili ginen. Nahiz eta herri osoari deialdia egin, azkenean dantza taldekoak haiekin elkartzera animatu ginen. Ernestok Bakaikuko zortzikoa erakutsi zigun. Horrela berreskuratu genuen. Ondoren askotan saiatu gara gainerako iturmendiarrei erakusten, baina oso zaila da animatzea, horretan gabiltza. Zortzikoaren ondorengo fandangoa edo arin-arina errazago dantzatzen dute.

7

Zortzikoaren ardura gazteen bizkar dago?

Gazte dantzarien bizkar. Azken 4 urtetan denei erakusten saiatu gara. Baina, azkenean, plazan

Izena

Abizenak

NA/IFZ

Helbidea

Herria

Telefono zenbakia

Emaila

Bankuko kontu korronte zenbakia: ES

9 Zeinek jotzen ditu doinuak? Txistulariak eta atabalariak. Hasierako bi urtetan Altsasuko txistulariekin entseatu genuen. Iturmendiar askok txistua jotzen dakite eta festetan laguntzera etorri izan dira.

10 Festen aurretik, entseguak egingo dituzue?

Ea entseatzera etortzen animatzen diren. Baina entsegu gehien ilbeltzean eginen ditugu, kinto ospakizunen aurretik. Festetarako jendea animatzea oso zaila dela ikusi dugu. Zortzikoaren ondorengoak errazago dantzatzen dute.

11

Iturmendiarrendako zer da zortzikoa?

Asko maite dugun ohitura bat da. Eskerrak berreskuratu genuen. Betidanik dantzatu eta hurrengo belaunaldiei erakutsi izan zaion zerbait da. Berreskuratu ondoren ahalegindu beharko gara orain ohitura hori zabaltzen eta mantentzen.

Iturmendiarrek zortzikoa herri ihoteetan dantzatu zuten atzenekoz. ARTXIBOA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook