Ziordiarra, ia hutsik egin gabe, herriko igerilekuan egoten da egunero
Alfredo Alvaro Igoa
Igeriketaren eta igerilekuaren zale da Patxi Perkaz Goikoetxea ziordiarra. "Igerilekuak mustu zirenean uste dut 16 urte nituela, beraz, duela 51 bat urte izanen zen. Ordutik ez dut uda bat bera ere hutsik egin. Ezta emazteak ere".
Hala ere, igerian ibaian ikasi zuen ziordiarrak: "La Raiz deitzen genion putzutxo bat zegoen eta hara botatzen ginen. Bi metroko zabalera izanen zituen, eta ez genuen hondoa jotzen. Argi ibili beharra zegoen. Txakurren moduan igeri egiten justu-justu iristen ginen beste aldera. Han ikasi nuen igerian". Azaldu zuenez, ondoren Eginoko presak egin zituzten. "Hara asko joaten ginen, karramarroak, amuarrainak eta beste arrantzatzen genituen. Egun osoa
urpean ematen nuen. Jateko ez nituen nahi, baina amuarrainak harrapatzea gustatzen zitzaidan. Eguna ederki pasatzen genuen han".
Ziordiarrak azaldu duenez, ibai ertzean granjak eraiki zituzten. "Ibaira joaten zinen eta hura nahikoa zikin egoten zen. Uste dut granjetako hondakinak ibaira botatzen zituztela". Horregatik, eta Ziordian igerilekua egin zutelako, Perkazek ibaian bainatzeari utzi zion.
Ziordian igerilekuak zabaldu ondoren igeri egiten ikasteko
ikastaroak antolatu izan dituzte, baina Perkazek ez du inoiz izenik eman. "Ibiliaren ibiliaz dakit igerian". Normalean, bular igeriketa edo crawl estilotan mugitzen da uretan ziordiarra. "Igerian ibilita, ni askoz hobeto sentitzen naiz. Gainera, herrian. Jendea ezagutzen duzu. Elkar agurtzea eta hitz egitea, hori niretako garrantzitsuena da".
Egonaldia
Ziordiko igerileku saioak garagarriletik agorrilaren akaberara arte irauten du. Perkaz ige-
rilekuaren esparruan 13:00etatik 16:00etara egoten da. Eta tarteka uretara doa. "Beroa sentitzen dudanean, edo nahi dudanean, uretan sartu eta bost edo hamar minutu egoten naiz. Atera eta tabernako terrazara etortzen naiz. Lagunekin hizketan egon eta, atzera ere, uretan sartzen naiz. Sartu-atera, hala ibiltzen naiz", esan du ziordiarrak. "Batzuetan igerilekuan bazkaltzen dugu emazteak eta biok".
Azaldu duenez, bera egoten den tartean igerilekuko esparruan ziordiarrak egoten dira.
Batzuk eguzkia hartzen egoten dira, tabernako terrazan edaten besteak. Jaioberriekin joaten diren amak ere badaudela azaldu du. "Gainera, lehen etortzen ez ziren kuadrillako bi aurten etortzen hasi dira. Horrela, askoz hobe".
Igerilekuan sartzeak badu "zeremonia" bat aurretik: arropa kendu, bainujantzia jantzi, dutxatik pasa igerilekuan sartzeko... Ziordian ez da txanoa jartzea beharrezkoa. Baina esparruan bainujantzia jantzita egoten denez, batzuetan zuzenean sartzen da igerilekuan. Bera igerilekuan dagoen bitartean bainua hartzen edo igerian "jende gutxi" egoten dela azaldu du Perkazek. "Askotan emaztea eta biok bakarrik egoten gara", jakinarazi du. Gaineratu duenez, "jendea igerilekura etortzen ez delako erabat harrituta nago. Ongi daudenak eta gustatzen zaiena ez etortzea... Ezin dut ulertu! Ez dakit ez etortzeko zein arrazoi duten. Behin eta berriz esaten diet igerilekura etortzeko, aprobetxatzeko. Igerilekua udako gauzarik onena da. Bai freskatzeko, bai osasunagatik, bai lagunekin egoteko. Primerako igerilekua da Ziordikoa". Gaineratu duenez, "gazteak arratsaldean egoten dira. Batzuk Iturmenditik ere etortzen dira". Igerileku sasoian ia-ia egunero han izaten da Perkaz. Salbuespen egunak dira euria egiten duenean, sanferminetako egunen bat edo bestelako arrazoiak.
"Igerilekua udako gauzarik onena da: freskatzeko, osasunagatik eta lagunekin egoteko"
ZIORDIA
PATXI PERKAZ GOIKOETXEA
Erkuden Ruiz Barroso
"Zaletasun asko ditut, baina gehien gustatzen zaidana txoriekin erlazionatutakoak dira: kabi kutxak egin, intsektuendako hotelak... Naturarekin erlazionatutako guztia". Kanpoan bizi den arren, Felipe Bernardo Moro askotan etortzen da Olaztira, eta etortzen den bakoitzean Olazti Natura taldean parte hartzen du. Hegaztiendako eta saguzarrendako kabi kutxak egiten dituzte, ibaia garbitu... "Horrelako gauzak. Txikitan min handia egin genuen karabinekin, eta orain egindakoa ordaindu behar dugu".
Bernardok "betidanik" izan du naturarekiko zaletasuna: "Baina heltzen zaren heinean konturatzen zara nola aldatu den txarrerako ingurugiroa", beraz, zerbait emateko beharretik zaletu zen naturarekiko gauzak egitera. Olazti Naturarekin, hain zuzen, duela bost urte inguru hasi ziren, pandemia garaian: "Etxean geunden eta naturan pentsatzeko momentua zela ikusi genuen".
Naturarekiko ekintza planak egiten dituzte, eta zaletasun honekin "baliagarria" sentitzen direla azaldu du Bernardok: "Ikusten duzu natura eta ingurugiroa txarrerako aldatzen ari dela, eta kabi kutxa bat egiten duzunean eta okupatzen dela ikusten duzunean, asebetetzen zara". Taldean "handia" da, "Whatsappeko taldean ia 50 pertsona gaude". Gehienak Olaztikoak dira, baina Altsasuko jendea ere badago.
Eginbeharraren arabera jende gehiago edo gutxiago egoten dela azaldu du Bernardok: "Batzuetan pare bat pertsona joaten gara, adibidez saguzarrendako kutxa bat jartzera; nahikoa da. Beste
"Zaletasun honekin baliagarria sentitzen zara; asebetetzen du"
Olazti Naturako kideak naturarekin erlazionatutako gauzak egiten ditu udan
batzuetan jende asko biltzen da; udalak saguzarrak ikusteko txango bat babestu zuen, eta 60 bat pertsona bildu ginen". Duela pare bat urte ibaia garbitzeko auzolana egin zuten, eta egun batzuetan pertsona bakarra egoten zela esan du, Miguel Angel Aldaz, eta beste batzuetan zortzi pertsona inguru.
Olazti Naturaren lana ez da udara mugatzen, urtean zehar ere gauzak egiten dituzte. "Orain
udan denbora gehiago dugunez, lan gehiago egiten ditugu". Esaterako, hontzendako sei kutxa egingo dituzte aurten, eta urtean zehar lokalizazioak bilatu eta jartzen joango dira. "Anarkikoa da, baina bide jakin bat jarraitzen dugu".
Birziklapena
Kabiak eta kutxak egiteko material guztiak birziklatutakoak dira: taulak, egurrak, dagoeneko erabiltzen ez diren plastikoak... "Orain gaztandegiak taula pila bat eman dizkigu, eta horrek denbora aurrezten du ez ditugulako paleak desegin behar". Hontzendako kabiak motorren estaldurarekin egin dituzte, "dagoeneko kutxa egina datorrela". Taldeko kide baten bajeraren atean biltzen dira lanak egitera: "Victorrena, igeltseroa da, eta tresneri guztia dauka. Mahaiak kanpora ateratzen ditugu eta hor aritzen gara". Bestetik, kabi kutxak eta bestelako kabiak Ziorditik Bakaikura jartzen dituzte, "transformadore zaharretan edo ganadu nabeetan". Orain zati garrantzitsu bat datorrela esan du: "Behatzea eta jarraipena". Hortaz, lehenengo kutxak jarri dituzte eta orain kutxak okupatu diren edo ez ikusi behar dute, "unibertsitateekin harremanetan jarriko gara ere ikertu nahi duten galdetzeko".
Natura gustatzen zaion jende guztiak parte har dezake Olazti Naturan; taldea irekia da, eta are gehiago, "edozeinek egin ditzake ekarpenak; esaterako, kutxak jartzeko toki bat ikusi dutela".
"Txikitan naturan min handia egin genuen, eta orain egindakoa ordaindu behar dugu"
FELIPE BERNARDO MORO
Erkuden Ruiz Barroso
"Beste batzuen artean, nire zaletasuna urpekaritza da". Asteburuetan edo "ahal denean", itsasoaren egoeraren araberakoa delako, badoa Josu Rubio Mendiluze urpekaritza egitera. Hondarribia eta Getaria dira tokirik gogokoenak, gertuenak eta "ezagunenak" direlako: "Lasaitasuna ematen dizu ezagutzen duzulako; itsasoaren barruan oso erraz galtzen zara, basoan bezala. Igo zaitezke non zauden ikustera, baina hori ere oso arriskutsua da". Horregatik, Gipuzkoako bi herrietan "lasai" egoten da altsasuarra. Beste toki askotan egon da eta gustuko ditu, Mediterraneoan, esaterako, lekurik hoberena estatu mailan Gironako Medas Irlak direla
Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden ruiz Barroso kultura@guaixe.eus
"Urpekaritza edo esnorkel egin gabe, itsasoaren erdia baino gehiago galtzen ari zara"
itsasoaren egoera begiratu, eta baldintzak egokiak badira, urpekaritza egitera joaten da altsasuarra
esan du: "Horretarako prestatuta dago, erreserba bat dago...".
Kantauri itsasoa, Mediterraneoa... Eta orain Kanarietako uharteetara joateko bidaiak egiten ari dira zaletasuna elkarbanatzen duten Sakanako urpekari talde batek: "Urte batzuk daramatzagu, hemengo talde bat, Irurtzun, Lakuntza eta Olaztikoren bat, lau elkartzen gara, eta Kanarietako uharteak banan banan egiten ari
Maketatzailea: iune trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: laura Olmos aristorena gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema lakuntza lopez admin@guaixe.eus
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 altsasu 948 564 275
Lege gordailua: Na-633/1995 Tirada: 3.200
Inprimategia: Zeroa Multimedia
GUaiXEk ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
gara". Maldivak izaten dituzte jomugan urpekariak, "baina azkenean dirutza ordaindu behar duzu, gertu duguna ikusi gabe?
Nola da posible?".
Kuban, 1992. urtean, zaletu zen Rubio urpekaritzara. "Lehenengo ibili nintzen itsasoan esnorkel egiten; ikastaro bat egiteko esan ziguten, eta harrigarria zen; itsasoaren hondoa primeran ikusten zen". Ikastaro pirata bat egin zuten, eta itzuli zirenean Hondarribira joan zi-
ren egunean oso egoera desberdinarekin topatu ziren: "Ez zen ezer ikusten!". Iruñeko talde batekin eta olaztiar batzuekin hasi zen Hondarribira joaten, "hemen ingurunea gertukoena zen". Garai horretan itsasoaren egoera ezin zutela aurretik jakin esan du altsasuarrak, "orduan joaten ginen eta nola zegoen ikusten genuen". Mediterraneoa ezagutu zuenean "gloria" zela iruditu zitzaion.
Gutxi gora behera ordu eta laurden egoten dira itsasoaren azpian, "botilaren iraupena eta balore batzuk hartu behar dira kontuan". Denbora horretan ez dela ezer entzuten azaldu du Rubiok, "bakarrik uraren bor-borra entzuten duzu, lasaitasuna ematen du; flotatzen zaude".
Urpekaritza egiteko beti kide batekin egin behar da: "Batek
bestea zaintzen du. Bestela, ezin da. Zerbait gertatzen bada laguntza behar duzu". Botila, txalekoa, neoprenoa, erreguladorea eta betaurrekoak behar dira urpekaritza egiteko. "Normalean botilak alokatzen ditut; asko okupatzen dute eta hori dena eraman behar badugu...". Neoprenoaren kasuan ere mota askotakoak daudela azaldu du Rubiok: "Udan ez da asko behar, baina badira negurako lodiagoak direnak eta lehorrak ere direnak; horiek oso garestiak dira".
"Semeari gomendatu nion eta nirekin egin zuen eta oso ongi ari zen, bi edo hiru aldiz jaitsi ginen. Erreserba batean geundela aprobetxatu nahi nuen eta bi jarraian egiteko esan nion, lehenengoa oso ongi joan zen baina bigarrenean zorabiatu zen". Txalupan joaten direnean zorabiatzea "normala" dela esan du, itsasertzetik hori ez da gertatzen. Jende askori gomendatu izan dio urpekaritza egitea: "Oporretara itsasoa duen toki batera joaten bazara, eta gutxienez esnorkel egin gabe itzultzen bazara, denbora eta dirua galtzea iruditzen zait". Itsasoaren erdia baino gehiago galtzea dela uste du: "Beste zati guztia dago ikusteko".
"Dirutza ordaindu behar duzu, gertu duguna ikusi gabe? Nola da posible?"
ALTSASU
JOSU RUBIO MENDILUZE
laGUNtZailEaK
JUAN ANDRES ARISTIZABAL MORI
"Pagoak
ilberrian bota behar dira, egurra txuria ateratzen da"
txuloko etxeko urdindarrak etxerako egur loteak egiten pasatzen du uda
men jendeak
Alfredo Alvaro Igoa
Juan Andres Aristizabal Mori egurketaria izan zen, eta egun, 95 urterekin, egur loteak egiten segitzen du. Urdiaingo loteak zazpi eta zortzi tona bitartekoak dira. Aristizabalek esan duenez, "lehendabizi zuhaitzak bota egiten ditut, eta basoan hilabete uzten ditut. Nolabait zuhaitza hostoekin dagoen, hostoek izerdi dena kentzen diote eta enborra lehortzen dute. Izerdia bukatzean hostoa tabakoa bezala jartzen da. Eta egurra lehor-lehorra eta txuri-txuria gelditzen da". Urdindarrak zehaztu duenez, "pagoak ilberrian bota behar dira, egurra txuria ateratzen da. Ilondoan botatzen bada, egurra gorria da eta pisu gehiago du, ez da lehortzen".
Adierazi duenez, "hemengo jendeari ez zaio haritza gustatzen. Haritza pagoarekin nahasita ona da: pagoarekin sua egin eta brasa dagoenean haritza bota. Haritzak gehiago irauten du".
Ziurtatu duenez, "haritza lehortzeko hiru urte behar ditu. He-
ezin du hiru urte itxaron, askok ez dute lekurik". Nabarmendu duenez, "sutarako onena pagoa da: sua egiteko erraza eta ke gutxi botatzen du. Tximinia ez da zikintzen". Baina, gaineratu duenez, pagoa nolanahi botaz gero, ondoren ez da ongi erreko. "Egurrak behar du haizea hartzea eta ez bustitzea. Ongi lehortu gabe sotoetan-eta sartzen baduzu, lizundu egiten da. Asko bustiz gero belzten da, eta urak indarra kentzen dio".
Basotik etxera
Hostoa erabat gorrituta dagoenean enborrak moztu eta etxera eramaten ditu Aristizabalek, traktorearen atzeko aldean jarritako kaxoian. "Bi lagun baleude, bai, gurdian. Baina bakarrik paliza handia da gurdia. Metro bat gora bota behar da egurra. Eta paleta jartzen baduzu, ongi. Baina pago artean, basoan ibiltzeko, txarki".
Basoko lana bakarrik egiten du. Lan horiek egiteko motozerra, aizkora, kablea eta kabrestantea eramaten ditu berarekin. "Gaur aurrerapen gehiago daude, erraz egiten da lana". Baina zuhaitzak botatzea arriskutsua denez, orain kaskoarekin ibiltzen da.
Hiru traktore bidaiarekin etxe ondoko lan eremua betetzen du. Traktoreari jarritako pistoi batekin pago zatiak lehertzen hasten da. "Eta lehertu ahala gurdira botatzen dut egurra. Eta gurdia bete ondoren, baratzeko bazter horietan lehortzen jartzen dut. Eta negurako, barrura". Pistoirako bi aho zorrotz ditu, Aristizabalek berak asmatu eta egindakoak. Batek enborrak erditik lehertzen ditu. Besteak, hirutan. Azken hori egur txeheagoa egiteko erabiltzen du. Aristizabalek aitortu duenez, "netako gutxi egiten dut. Nik, beharbada, lau urteko egurra dut, soberan". Besteen egur loteak egiten aritzen da. "Baina bakoitzak duen suaren arabera mozten dut egurra, batzuendako 30 cm-koa, besteak 40". Egur loteez aparte, urtero kamioikada bat egur ekar-
tzen du, 32 tona. "Hura jendearendako egiten dut, saltzeko". Urdindarra beti pentsatzen dabil, "lana errazago egiteko. Beti esaten dute gauean pentsatzen dena hobeto ateratzen dela. Goiza hobea da gauza denetarako". Hala, esaterako, enbor zatiak pistoira banan-banan igotzen ibili beharrean, traktoreari plataforma bat egin dio eta han hainbat enbor zati jartzen ditu eta horiek gerriaren altuerara igota, egurra lehertzen eroso ibiltzen da.
Urdindarrak esan duenez, "aurten basorako ikaragarri ondo dago, lehor. Baratzea ere eramaten dut, baina baratzerako txarra, dena ureztatu behar, txarra. Badugu hilabete pasa bero eta euririk egin gabe". Goizean goiz basora joaten da, lanera, eta eguerdirako etxean dago. Arratsaldean atsedena hartzen du. Lanean gehiegi nekatuz gero, "gauean kalanbreak" izaten dituela jakinarazi du. Horregatik, "lanari neurria hartu behar zaio".
URDIAIN
OLAZTI
LARUNBATA 1
10:30 Juniorren III. Txirrindularitza Saria: 100 kilometroko lasterketa, altamira hirutan igo beharko dute; Burunda txirrindularitza taldeak antolatuta.
ALTSASU
OSTIRALA 21
19:30 Joxe Mendizabal musikariaren kontzertua, Udako programazioaren barruan, Foru plazan.
OSTIRALA 28
19:30 Buffalo River Band taldearen rock, blues, soul eta country musikaren kontzertua, Udako programazioaren barruan, Foru plazan.
LARUNBATA 29
19:00 Fins el Cel zirku ikuskizuna, Spinish Circo konpainiarena, 25. Ezin zailago Nafarroako Zirku jaialdiaren barruan, Foru plazan.
OSTIRALA 4
20:00 Hogei Berriro taldearen kontzertua, Nafarroako Gobernuaren Kultur programaren barruan, Foru plazan.
16:00 Mus eta briska txapelketak, Aitziber Elkartean eta Kaluxan.
17:30 Pala eta pilota partiduak.
20:00-22:00 Bada Giro.
22:00 Elkartasun afaria.
00:30-03:30 Bada Giro.
LARUNBATA 15
11:00 Meza eta auzatea, Aitzibergo baselizan.
14:00 Bazkariak, Urriztiko zelaietan.
20:00-22:00 Trikiteens.
22:00 Afariak, herriko plazan (mahaiak eta bankuak eskuragarri egongo dira). 00:00-03:00 Trikiteens.
ITURMENDI
LARUNBATA 15
AITZAGA EGUNA
10:30 Meza, Aitzaga ermitan. Ondoren, hamaiketakoa.
LIZARRAGA
LARUNBATA 22
ARLEZE EGUNA
10:00 Gosaria, Arrangarten. 11:00 Arlezera martxa. 14:30 Herri bazkaria. 17:00 Erronda herrian txarangarekin. 21:00 Afaria. 21:30 Dantzaldia.
18:00 Errolda. 00:30-04:30 DJ Boletus Rumberosekin musika.
LARUNBATA 15
10:30 Bigantxak eta poniak. 13:15 Meza nagusia. 14:00 Luntxa Fanfarropeterekin. 20:00 Txingones de la Rencleren kontzertua. 22:00 Su artifizialak. 00:30-04:30 Jaian Jai eta Djrekin musika.
IGANDEA 16
11:00-14:00 Puzgarriak eta punteria jolasak. 18:00 Aizkorak. 20:00 Txistorra, sardina eta txokolate jatea.
DORRAO
FESTAK
OSTIRALA 14
12:00 Txupinazoa eta zapi banaketa. 12:15 Auzatea. 14:00 Kalejira Fanfarrapoterekin. 14:30 Herri bazkaria.
*Agendan agertzen den informazioa orientagarria da eta aldaketak egon daitezke.
La Cigarra txarangak alaitu zituen Olatzagutiko festak.
Festei hasiera eman zien txupinazoa piztu zuena Enara Perez Barrenetxea izan zen.
Erkuden Ruiz Barroso
Marraztea, landareak begiratzea eta menditik ibiltzea dira Irantzu Garcia Agirreren zaletasunak, "eta zizak daudenean, zizak bilatzea eta begiratzea". Betidanik izan duen joera da, "ez dut inondik jaso, horrela bat-batean agertu zela. Familiatik; beti ibili gara basoan, mendian eta naturan".
Mendira joatea eta ingurua behatzeak "lasai eta pozik bizitzeko aukera" ematen dio zaletasunak iturmendiarrari: "Baita gauza asko ikasteko aukera
"Ni neu eraikitzeko modu bat da; nire burua ezagutzeko modu bat"
Mendira joan, gelditu eta inguruan dagoena behatzea gustatzen zaio; dena dela, edozein tokitan zer ikusi dagoela esan du
ere, ni neu eraikitzeko modu bat da, nire burua eta pertsona ezagutzeko modu bat". Gehienetan bakarrik egiten duen zaletasuna da, "jendeak normalean ez dituelako zaletasun hauek egiten"; bestela, norbait animatzen bada, ongi etorria da: "Gauzak irakasteko bada, primeran jendea etortzen bada". Bestela, bakarrik joatea nahiago du, gehienbat gauzak "deskubritzera" joaten denean.
Elkarrekin
"Zaletasunak elkarrekin doaz, uztartzen ditut". Mendira joaten bada, helburu zehatza badu, eta zerbait bilatzera joaten bada, ez du marrazkirik egiten. "Baina ikastera eta gauzak deskubritzera joaten naizenean, helburu zehatzik gabe, koadernotxo bat, arkatza edo boligrafoa eraman ohi ditut eta aurkitutakoa marrazten dut".
Oporretara edo bidaiak egiten dituenean ere "beti" eramaten du koadernotxo txiki bat, "eta hor apuntatzen eta marrazten ditut aurkitu ditudan landareak, paisaiak marrazten ditut...". Zirriborroak egiten ditu, eta etxean dagoenean ikusi duenarekin "marrazki hobeak" egiten ditu. Urtean zehar eginte duen zaletasuna da, "gainera, zizen arloan orain udan oso gutxi egoten da, eta bereziki aurten, dena oso lehorra dagoelako". Zizen zaletasuna batez ere udazkenean egiten du, eta udaberrian ere tartetxo bat egoten da, "baina egia esan urte osoan egoten da gauzak egiteko eta landareak begiratzeko aukera; edozein gauza behatu daiteke, egia esan". Urtaroa ez dela muga aipatu du. Edozein menditara joaten den arren, normalean Iturmenditik gertu ibiltzen da Garcia: "Urbasa, Aralar... Baina Nafarroako edozein mendi izan daiteke". Natura beha-
tzeko materialei dagokionez, oinarrizko liburu batzuk izatea ondo etortzen dela esan du: "Gaur egun jendeak agian ez ditu liburuak hainbeste erabiltzen eta aplikazioak nahiago ditu;; baina liburuak beharrezkoak dira edozein momentutan kontsultatzeko". Bestetik, laban edo aitzur txiki bat eramatea gomendatzen du, eta etxera eramateko bada, poltsak edo saskiak eramatea ere aholkatu du. "Badago jendea argazkiak egiten dituena, baina horretarako zaletasuna izan behar duzu eta argazkiak ondo egiten jakin". "Gustatuko litzaidakeena baino gutxiago egiten dut". Lanagatik etxera iristean agian mendira joateko "gogorik gabe" egoten dela esan du Garciak: "Baina baratzean ere gauzak ikus daitezke, baita etxeko lorontzietan ere modu basatietan ateratzen diren gauzak behatzea gustatzen zait; ea zer den ateratzen dena eta abar". Edozein tokitan eta edozein momentutan behatzeko aukera dagoela esan du: "Kaleetan agertzen diren belar eta gauza arraroak izan daitezke ere". Bestela, mendira astean behin joaten saiatzen da, "baina beti ezin da".
"Jakinmina" duten pertsonei gomendatzen die behatzeko zaletasuna: "Ez da bakarrik mendira joatea eta landareak edo animaliak gustatzea; begirada pixka bat landu nahi duten pertsona horiei gomedatuko nieke. Mendira joan daitezela, baina ez gelditzeko bakarrik ibilbidearekin. Gelditu, eta hor lurrean dagoena behatzea; azterketa hor egitea".
"Ikastera eta gauzak deskubritzera joaten naizenean, koadernotxo bat eraman ohi dut"
IRANTZU GARCIA AGIRRE
"Mendian horren gustura sentitzen naiz... mundu guztiari gomendatzen diot"
Kontxi Etxeberria solis mendizalea da eta mendian bere saltsan dagoela aitortu du
Alfredo Alvaro Igoa eta Maider Betelu Ganboa
Kontxi Etxeberria Solis aurpegi oso ezaguna da, Bakaikuko aurreko denda kudeatzen zuelako. Ogia, elikagaiak eta pixka bat denetatik saltzeaz gain, bere denda bakaikuarrendako topagunea zen, zerbitzu bikaina. Kontxi jubilatuta eta denda itxita, berehala Bakaikuarrok herri kooperatibak sortutako dendak hartu zuen Kontxiren dendaren lekukoa, eta Kontxi bere zaletasunean murgildu zen buru belarri: mendia.
"Mendizalea naiz, oso gustuko dut mendira joatea. Duela urte mordoa hasi nintzen mendira irteerak egiten Sakanako Mendizaleekin. Azkeneko urteetan Barañaingo Lagunak mendi taldeko bazkide naiz ere bai, eta eurekin igandero ateratzen gara; irailetik ekainera bitartean igandero irteerak egiten ditugu, Euskal Herrian eta baita inguruko mendietan ere. Udan gehienbat Pirinioetara joaten gara: Huescara, Nafarroako Pirinioetara... mendi handiagoetan aritzen gara".
Udan bere zaletasunaz gustura disfrutatzen du. "Denda itxi nuenetik orain oso libre nago eta edozein momentuan eta urtaroan joan naiteke mendira, baina uda oso ona da edozein tokira joateko". Mendi irteeratan "primeran"
pasatzen du. Jende berria eta toki berriak ezagutzeko aukera ematen diote irteerek. Astean zehar asteburuko hitzordua zehazten du Lagunak taldekoekin. Mendian bere saltsan dago. "Mendian horren gustura sen-
titzen naiz.... Gailurrera igo eta bertatik paisaia ikusi, mendiak, ingurunea, herriak... gozamena da. Santa Marinatik Iturmendi ikusi dezakezu, Bakaiku, Urdiain... oso pozgarria da. Ni oso ondo sentitzen naiz mendian, oso gustura".
Etxean dagoenean Santa Marinara sarritan igotzen da, "entrenamendu gisa, igo eta buelta. Bidean beti norbaitekin egiten duzu topo, jende asko ibiltzen da mendian". Kasu horietan bakarrik joaten da, baina Pirinioetara eta bestelako irteeretara, beti taldean, "ni bezalako mendizaleekin".
Urrutiko mendietan ere egona da. Maiatzean zortzi mendizalez osatutako taldean joan zen Perura, tartean Kontxi zela. "Trekking-ean aritu ginen sei egunetan, eta gero turismoa egin genuen, Peru oso polita delako; merezi du. Oso gustura egon ginen, bai trekkingean eta turismoan ere bai. Zortea izan genuen, dena oso ongi atera zitzaigulako".
Mendi irteera gehiago egitea gustatuko litzaioke, mendi gehiago ezagutu, baina bestelako faktoreek eragina dute. "Arazoa da urteak gora doazela, eta, gainera, azkenaldian meniskoarekin bueltaka nabil, nahiko ukituta daukat. Dena den, orain arte egin dudanarekin oso pozik nago, eta ikusiko dugu hemendik aurrera nola egingo dudan. Ni mendira joateko beti prest nago, gustura joaten bainaiz, baina fisikoki nola nagoen ikusi beharra dut. Hori ere oso garrantzitsua da".
Makilak bidaide
Ez da berdina Santa Marinara igotzea edo Pirinioetara joatea. Hortaz, beharrezko mendi materialak ezberdin izan beharko
du. "Santa Marinara joatea niretako paseo bat da, baina Pirinioetara joatea gogorragoa da. Udan normalean ez dira behar izaten, baina batzuetan tokatzen da kranpoiak erabili behar izatea, eta halako materiala izan beharko da, negukoa. Dena den, elur asko dagoenean niri ez zait mendira joatea gustatzen, arriskutsua delako. Baina batzuetan material horiek behar izaten dira, horrela da mendia". Mendiko makilak dira ezinbestekoa duen beste materiala. "Hasieratik hasi nintzen mendiko makilekin eta orain are gehiago ibiltzen naiz, belauna ukituta dudalako. Makilekin askoz ere seguruago sentitzen naiz. Ez ditut inoiz ahazten! Jaisteko eta igotzeko lagungarriak dira, ondo etortzen zaizkit".
"Jende guztiari" gomendatuko lioke mendiarekin zaletzea. "Ni berandu xamar hasi nintzen; hobe da gazte-gaztetatik hastea, fisikoki ongi zaudelako eta gero eta hobeki ariko zarelako. Bakaikun ikusten ari naiz jendea oso gaztea hasten ari dela mendian, pozgarria da. Mendira joatea oso ona da, osasunagatik, bai fisikoa, bai psikologikoa, eta sozialki. Hemendik aurrera berdin jarraitzea gustatuko litzaidake, saiatuko naiz, baina sekula ez dakizu fisikoki nola egongo zaren hemendik aurrera. Egunez egun ikusiko dugu".
"Udan gehienbat Pirinioetara joaten gara: mendi handiagoetan aritzen gara"
ALTSASU
ARATZ, IRAIA, IZADI, KATIXA ETA OSIÑE
"Erraldoirik gabeko festak ez ditut imajinatzen"
etxarriarrek erraldoiak dituzte eta konpartsako kide ere badira
eta gainontzekoak gurasoek. Osiñerena etorri zen gero. Aratzen erraldoia zanpantzar bat da, Iraiarena dantzaria, Izadirena Mari, Katixarena Mari Domingi eta Osiñerena Gartxot. "Handiekin entseatzen hasi eta orain denak batera ateratzen gara", argitu du Katixak.
Festetan
Alfredo Alvaro Igoa Boskote etxarriarra erraldoien zalea da. Osiñe: "txikia nintzela gure familiakoak konpartsan ibiltzen ziren eta beti ikusten egoten ginen. Horregatik gustatzen zaizkit". Katixari erraldoiak dantzan ikustea oso polita iruditzen zaio, "soineko horiek nola mugitzen diren ikustea asko gustatzen zait. Izadi: "gure amak erraldoia dantzatzen zuen eta, horregatik, txikitatik erraldoiak gustatzen zaizkigu". Iraiak
berretsi du. Erraldoiak dantzatzen dituelako gustatzen zaizkio Aratzi. Pandemia garaian Etxarri Aranazko erraldoi konpartsak erraldoi txikiak nola egin azaltzen zuten bideoak zabaldu zituen bere Youtubeko kanalean. Izadik azaldu duenez, "lehenengo hasi ginen Iraiaren erraldoia egiten. Osiñeren erraldoia handitu behar zuenean, niri beste erraldoi bat
egin zidaten. Eta, azkenean, Aratzi beste bat egin zioten". Etxekoek hiru erraldoi dituzte, "baina udaletxean gordetzen ditugu", argitu du Izadik. Erraldoia amaren laguntzaz egin zuela azaldu du Aratzek. "Josi amiñak, egitura aittunek", jarraitu du Iraiak.
Katixak argitu duenez, pandemian etxean erraldoia egiten hasi ziren: jantzia amonak egin zuen, egitura aitak eta burua
Boskotea erraldoi konpartsarekin batera Etxarriko festetan kalejiran ateratzen da. Aratz eta Iraia Etxarriko festetan bakarrik ateratzen dira, kalejiran lagunek laguntzen diete, baina beraiek dantzatzen dituzte erraldoiak. Izadi festetan oso gustura ibiltzen da. Argitu dutenez, "indarrak hartzeko, lehenengo konpartsako guztiok gosaldu egiten dugu". Katixari erraldoi konpartsarekin ibiltzeak poztasuna ematen dio: "gainera edozeinek ez du erraldoi bat. Eta nik badaukat". Katixak eta Osiñek buelta osoa laguntzarik gabe egiten dute, "eta buelta nahikoa handia da", nabarmendu du Katixak. "Nekatuta baina pozik ailegatzen gara", argitu du Osiñek. Igerilekuan eta Ataunen ere dantzatu dituzte erraldoiak. Erraldoiak dantzatzen ikastea ez dela asko kosta jakinarazi du Aratzek. Iraiak esan duenez, "dantza berak dira, eta badakizkigu. Noizean behin dantza berriren bat egiten dugu. Baina denak antzekoak dira". Katixak
jakinarazi duenez, "txikiak denak batera entseatzen hasi ginen joan den urtean, dantzak hobeki jakiteko. Eta handiekin ere bai". Neguko "etenaren" ondoren martxa hartzea kostatzen zaiela aitortu dute. Hala ere, neguan "bilerak egiten ditugu eta dantza berriak asmatu. Erraldoirik gabe erraldoien dantzak dantzatzen ditugu", argitu du Katixak. Beroaldiak ez du lagundu entsegu asko egiten. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera egiten dituzte entseguak plazako zabalgunean. "Jendea ikustera etortzen da", jakinarazi du Iraiak. Osiñeri gehien gustatzen zaion dantzak Leten etxea izena du. Katixari dantza berria, Gwendal, eta kilikiena gustatzen zaizkio. Izadiren gogokoak zeta eta kilikiena dira. Iraiari eta Aratzi kilikiena. Bestalde, Iruñera, Arbizura eta Altsasura erraldoiak ikustera joan izan direla jakinarazi du Izadik. Katixak "jende guztiari" erraldoi konpartsan sartzea gomendatu dio: "hasieran zaila da, pisu handia duelako. Baina ohitzen joaten zara eta, ondoren, oso polita da. Gainera, erraldoirik gabeko festak ez ditut imajinatzen". Etxarriko festetan larunbatean eta igandean aterako da boskotea.
"Handiekin entseatzen hasi eta orain denak batera ateratzen gara"
ETXARRI ARANATZ
ETXARRI ARANATZ
FESTAK
OSTIRALA 31
INUTILLAN EGUNA, EGAK ANTOLATUTA
12:00 Etxajua eta auzatea, Mikel Arregi plazan. EGak antolatuta.
12:30 Mikel Arregiri omenaldia. EGak antolatuta.
13:00 Trikipoteoa, plazan. EGak antolatuta.
15:00 Bazkaria, plazan. EGak antolatuta.
Ondoren, Bingoa. EGak antolatuta.
17:00 Etxarri Aranazko Festetako V. Mus Txapelketa. Mus taldeak antolatuta Udalaren laguntzarekin.
19:00 Gautxori elektrotxaranga. EGak antolatuta.
21:30 Ekitaldia, gaztetxean. EGak antolatuta.
23:00 Kontzertuak eta DJ, gaztetxean: Kumbialari, Bulkada eta DJ Mortx (sarrera: 6 euro). EGak antolatuta.
LARUNBATA 1
ETXIA! EGUNA
11:30 2025ean jaiotako haurrei zapi banaketa.
12:00 Festa hasierako suziria: Etxarri Aranazko erraldoi eta buruhandien konpartsarekin, gaiteroekin eta Eztanda txarangarekin kalejira.
13:00 Eztanda txarangarekin kontzertua, plazan.
15:00 Herri bazkaria, Festa Batzordeak antolatuta, plazan.
18:00 XXXI. Play Back txapelketa, plazan. sariak: koreografia onenari 100 euro; euskal abesti onenari 100 euro; parte hartzen duen talde bakoitzari 25 euro.
19:30 Salbea, Andra Mari ermitan. Etxarri aranazko abesbatzak eta Parrokiako abesbatzak kantaturik, Elizak antolatuta.
20:30 Auzatea. Hartzabal, Etxeazpi, larrañeta eta Karrikestu elkarteen eskutik.
20:00-22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.
22:00 Zezensuzkoa.
22:15 Albina Stardust eta Divina Komediarekin disko pintxada. Festa Batzordeak antolatuta.
19:00 Elektrokutau elektrotxaranga. EGak antolatuta. 20:30 Goxua'n Salsa taldearen kontzertua.
22:00 Zezensuzkoa.
22:15 Tocan2La Pollaren kontzertua. Festa Batzordeak antolatuta.
23:00 Kontzertuak eta Djak, gaztetxean: Broken-Pick, Arakil Rebels, DJ Crocs eta DJ Mortx. EGak antolatuta.
23:45 Joselu Anayak taldearekin dantzaldia.
"Eta gazteen ondoan, gaztetu amiñe!"
Alfredo Alvaro igoa
Lizarragako Erdozian etxean hartu gaitu Boni Luis Erdoziak. "Urteak aurrera doaz!" esan digu. Agorrilaren aurreneko astean 101 urte beteko ditu. "Asko dira. Lasterkan pasa dira. Jaungoikoak berak ikusiko du aurrera segi behar dudan, edo atzera. Nik beti aurrera segitzeko borondatea eta ilusioa dut".
lizerratarra bizi den inguruan bada zerbait, berak bezala 100 urte hartu dituztenak egon baitira
Egin dituen bero zakarrekin etxean "amiñe oso ongi" dagoela esan du. Ziurtatu duenez, "ez naiz aspertzen. Ahal dudana egin, hizketatu eta zerbait egin". Arratsaldean,
"orduren bat-edo egoten gara, edo gehiago. Kontu-konta, gezurrak edo egiak, segi aurrera", azaldu du. Zehaztu duenez, "lehengo kontuak esaten egoten gara: nola ginen, nola hazi ginen. Nolabait halabait bizi izan gara. Orain arte lan eta lan ibili gara. Eta orain ongi gaudela, orain hil egin behar". Oraingo kontuez ere aritzen direla gaineratu du, "denetarik esaten dugu". Lizerratar zaharrena da Boni. Hizketatzera elkartzen direnak bera baino gazteagoak dira, "eta gazteen ondoan, gaztetu amiñe! Oso ongi, Jesus!!!" Aldamenak kalean elkartzen diren tokiari Parlamentua hots egiten diote Erdozian etxean.
Hizketaldiak bukatzean etxera joan eta afaltzekoa da Boni. Ez da kalean afaltzearen aldekoa, "sekula ez dut kanpoan afaldu, ez dakit gustatzen. Etxean nahiago dut". Erdozian etxea plazan bertan dago, "baina festetan eta Arleze Egunean ez naiz ateratzen. Amiña hau ez da inora ere joaten. Etxean bezain ongi ez da egoten beste inon ere".
Gehiago
freskatzean, kalera ateratzen da Boni. Plazara ez, Azi Iturri kaleak Teleibiderekin bat egiten duen tokirantz jotzen du. "Hor elkartzen gara kuadrilla bat, zazpi edo zortzi lagun". Gaineratu duenez,
Bonik esan duenez, "orain ez dut ezer egiten. Erretiratu naiz, zahartu naiz eta. Bista joan zait. Eta bista joanez gero ez da ikusten. Lanak egiteko gogoa bai, baina ezin egin, zahartu naiz ere. Orain jai daukat". Beraz, etxeko lanak ez ditu egiten. Hori bai, alubiak urbeltzea bezalako lanak egiten ditu. "Ematen dizkidatenak bikortzen ditut". Bikortutako alubiak edo babak etxean jateko izaten dira.
Irakurtzen defenditzen da, "baina ez dut ikusten eta ez dut ulertzen". Duela gutxira arte kartetan asko aritutakoa da Boni, baina utzi dio, "zahartu gara eta!"
Lanean zortzi urterekin hasi zela jakinarazi du, beraz, eskolara gutxitan joan zen. Beheko basora bidali zuten etxekoek, zerbitzatzera. Handik gurdiak Lizarragarantz abiatzen ziren, "eta nik eskapo egiten nuen! Amak bueltatzeko esan eta bueltatu nintzen. Eta ni Lizarragara begira, gurdia noiz abiatuko zain, ni eskapatzeko". Esan duenez, "orain ongi bizi naiz, baina nire bizitza tristea izan da, tristea!" Ama gazte hil zitzaion eta "beti lanean, besterik ez dut egin". Etxean lan egin ondoren, Iruñean, Donostian eta Urritzolan zerbitzatzen aritu zen. "Urritzolan nahiko lan egiten soroan. Han ibiltzen nintzen, kontentu. Nire bizitza horrela joan da. Orain kontentu nago, besteek egiten baitituzte lanak! Hala bizi daiteke".
Esan duenez, nobioetan "tratu gutxi" izan zuen senarrarekin. Leiho azpira joaten zitzaiola eta hitz gutxi batzuk esaten zizkiola azaldu du. "Sei seme-alaba, dozena bat iloba eta bederatzi birbiloba ditut. Amiñak denetarik du". Agorrilaren hasieran urteak eginen ditu, "ez dakit etxekoak gonbidatuko ditudan. Modua baldin badut... Baina familian hainbeste izanda, ez gara etxean kabituko". Mendea bete zuelako, familia guztiak parte hartu zuen joan zen urtean plazan egindako ospakizunean, baita lizerratarrek ere. Esan duenez, "jende askorekin egotea ohituta dago". Eta "pixka bat kasu eginda, amiña
"Ez naiz inora ere joaten. Etxean bezain ongi ez da egoten beste inon ere"
UDAKODENBORA-PASAK
Zerua Larra Bideak
q _________ batenkonkorra
uretanagertuzaizu, badakizu
segikaduzula w _________, noranahi,noraordea?
Barkatuduzunak ezzaitubarkatukogaur
zure e _________ zamaz, zezuoinazez
r zara.
Horregatik t _________ maitatzenbaduzu zergatikez y utzi?
q Balea,Elefante,Oilo
w sagua,mamua,umea
e beldurren,egien,zalantzen
r erortzen,osatzen,hegatzen
t hodeia,eguzkia,zerua
y lurra,zorua,egurra
Dermioen letra zopa
SILABA-KA
Aurkitu hiru hitzak osatzeko falta den silaba
EUSKARA
Egin puzzlea beheko piezekin eta osatu esaera zaharra
Horizontalak
3. Urbasan agertutako hezurduraren animalia mota. 5. Arbizu senidetuta dagoen Palestinako herria
6. Sufredun urak dituen Olaztiko iturria
8. Guaixe irratiak Karrape eta Aralar irratiekin batera egiten duen saioa.
9. Garilaren 10ean argitaratutako Guaixe bereziaren zenbakia.
11. Bakaikun gauza zaharrak biltzea gustatzen zaienak.
13. ... txarangako kideekin egin zen maiatzeko Hitz eta Putz.
16. Goñiko ..., Irurtzungo erraldoia.
21. Agorrilaren 12an Sakanan ikusi ahal izango den gertaera astronomikoa
22. Zure ... zaintzeko' Nerea Baldaren eleberri berria
23. Olatz ..., argazkiko Nafarroako Ultra Trail Txapelduna.
24. Japonieraz Sakana hitzaren esannahia
25. ... Mbacke Lok 'Yakaar Cartogra a de la esperanza' liburuaren idazlea
Bertikalak
1. Arkeologoak lanean dauden harrobia.
2. San ..., Altsasuko jolasparkean erreplika egin duten baleontzia.
4. Amaia ..., Guaixeren sortzailea eta lehen diseinatzailea
7. Sakanako zeruan egiten den kirola
10. Berreskuratu nahi duten Urbasako frontoia.
12. Urbasan Eskizatik Bardoizarako bidean mila urte baino gehiago dituen zuhaitza
14. Igor ..., giroko etapa irabazi zuen uhartearra.
15. Urdiaingo festetan izandako kontzertua.
17. ... Leitza, argazkiko Nafarroako Bertsolari Txikien txapelduna
18. 1194ean Antso Azkarrak foruak eman zizkion herria
19. ... Calleiras, Global Sumud Flotillan parte hartu zuen argazkiko sakandarra.
20. Garikoitz ..., argazkiko pilotua.
LOTU ESANAHI BEREKO HITZAK 7 DESBERDINTASUNAK
1. Epats
2. Ganbaatxo
3. Inbuluzkekan
4. Lagotz
5. Aldemen
6. Matxite
7. Irruti
8. Amimoro
9. Bei
10. Geitz
11. Ixtorra
12. Aleinddu
13. Erkan-erkan
14. Daldako
15. Miliketu
16. Azukure
17. Jendu
18. Guatze
19. Amajunteko
20. Erlamin
___ Ohe
___ Iratzea ___ Bai ___ Ahalegindu ___ Dardara ___ Miazkatu
___ Amabesoetako
___ Korrokada
___ Azukre
Liztor Ganbara Kendu
Bizilagun
Tximeleta
Itzulipurdika
Armiarma
Txandaka Lasto Urruti Gaixotasun
TXIKIENEN TXOKOA
MAIALEN NUÑEZ FLORES
"Argi
neukan udan lan egin nahi nuela"
argi zeukan udan lan egin nahi zuela, eta beste
gazteekin batera, uda arbizuko Kanpinean lan egiten pasako du
Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso Besteak disfrutatzen eta oporrak pasatzen ari diren bitartean, bada jendea ongi pasatzeko lanean ari dena. Besteak beste, tabernetako zerbitzariak, eta Maialen Nuñez Florez aurten Arbizuko Kanpineko tabernan zerbitzari da. "Uda hau aprobetxatu dut Arbizuko Kanpinean lan egiteko". Martxoan hasi zen asteburutan lan egiten, "baina orain udako ordutegiarekin ordu dezente gehiago sartzen ditut". Sakanako gazte talde bat elkartu dira kanpinean lanean. Behin uda amaituta lan egiteko aukera izango lukeela aipatu du arbizuarrak, "baina momentuz nire helburua da uda bukaturik lana uztea, diru pixka bat irabazteko, eta diru horrekin gidabaimena ateratzea helburu bat da". Gazteak oporrak alde batera utzi, eta "argi" zeukan
udan lan egin nahi zuela, "eta banekien Arbizuko Kanpinak gazteak hartzen zituela tabernan lan egiteko". Dudarik ez zuen izan eta bertan lan egiteko idatzi zien, "gainera ezagunak dauzkat aurretik bertan lan egin dutenak, eta hari buruz ongi hitz egin zidaten. Aukera ona izan zen kanpinean lan egitea". Martxoan hasi zenez, udako sasoirako ikasten egon zen, udan "martxa" gehiago dagoelako.
Gazteak
"Egia da ordu dezente sartzen ditudala lanean, baina azkenean udan munduko denborarik gehiena dugunez ezer ez egiteko, eta lan egitera joateak entretenimendua ematen dit ere". Are gehiago, gaineratu du arbizuarrak, gazte talde bat elkartu da kanpinean, "eta ongi pasatzen dugu ere".
Uda pasatzeko beste modu bat da lanean aritzea. "Sakanako gazteei gomendatuko nien denbora librea daukagulako". Bestetik, Arbizuko Kanpineko tratua "oso ona" dela esan du: "Eta dirua irabaztea nahi baldin baduzu leku on bat da lan egiteko".
"Gazte talde bat elkartu gara kanpinean, eta ongi pasatzen dugu ere"
"Ezagunak dauzkat aurretik bertan lan egin dutenak, eta ongi hitz egin zidaten"
ARBIZU
FESTAK
ARBIZU
LARUNBATA 22
SANDINDEI EGUNA
12:30 Aatea, plazan. 14:30 Herri bazkari autogestionatua.
18:00-20:00 Dantzaldia.
LAKUNTZA
LARUNBATA 1
16:00 Eskolen mailako Lakuntzako Txirrindularitza lasterketa: ginkanak eta lasterketak, plazan eta Larraineko pistan. aralar txirrindularitza taldeak antolatuta.
OSTIRALA 14
18:00 Itaia Sakanaren Herriko festak: jai eredua eta indarkeria matxista hitzaldia, Biltokin.
13:00 Bertso saioa, plazan: Eneko Lazkoz, Alaia Martin eta Ekhiñe Zapiain.
13:00 Auzatea Lagun Artearen eskutik.
13:00 Auzatea. Gure Nahiaren eskutik.
14:30 Arroz Txapelketarako aurkezpena eta sariketa.
16:30-18:30 Puzgarriak.
20:00 Auzatea eta Buruhandiak.
20:00-22:00 Trikiteens erromeria, plazan.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00-03:00 Trikiteens erromeria, plazan.
ASTEARTEAN 25 AITTUN-AMIÑEN EGUNA
12:00 Meza.
13:00 Auzatea gurasoen eskutik.
13:30 Play Back txapelketa, plazan.
14:30 Aittun Amiñendako bazkaria. Bazkalostean, bingoa. 17:00 III. Lakuntzako Sari Nagusia, kadeteen mailako txirrindularitza proba.
20:00 Auzatea eta Buruhandiak.
14:30 Kantu bazkaria Kuxkuxturekin, plazan. 20:00 Auzatea eta Buruhandiak. 20:00 Olloki taldea, plazan. 22:00 Zezensuzkoa. 00:00-03:00 Eztitan erromeria, plazan.
OSTEGUNA 27
GAZTE EGUNA
12:30 Berpiztu dantza moderno taldearen emanaldia, plazan. 13:00 Auzatea Biltokiren eskutik eta trikipoteoa, plazan. 15:00 Gazte bazkaria, plazan. Bazkalostean, Piropo Txapelketa eta Bingoa.
18:00 Elektrokutau Elektrotxaranga.
20:00 Buruhandiak eta auzatea. 22:00 Zezensuzkoa.
23:00 Kontzertuak, plazan: Ganibet, Kumbialari eta TCBB The Church Back Boys. Ondoren, DJ Larreta, Biltokin.
Abuztuaren 31an egonen gara bueltan.
UHARTE ARAKIL
IGANDEA 9
SAN DONATO EGUNA
11:00 Meza, Beriaingo San Donato ermitan. Ondoren, Uharte Arakilgo udalak eskainitako gosaria eta Olloko Udalak eskeinitako pastak eta kafea.
IGANDEA 30
ARTZAI EGUNA 58. URTEURRENA
10:00 Irekiera ekitaldia eta epaimahairen osaketa.
10:30-13:30 Nafarroako ardi latxen erakusketa eta esne gordinaren 41. lehiaketa.
10:30-13:30 Latxa arrazako aziendaren estatuko 21. lehiaketa.
10:30-14:30 Jose Mari Ustarroz Nafarroako ardi latxen esne gordinarekin egindako 45. gazte lehiaketa.
20:00 Hitz tanta taldearen kontzertua, Udako ekitaldiak programaren barruan, Pikuxar plazan.
IGANDEA 30
19:30 Festa party Xabier Artiedaren ikuskizunaren emanaldia, Udako ekitaldiak programaren barruan, Pikuxar plazan.
*Agendan agertzen den informazioa orientagarria da eta aldaketak egon daitezke.
LAKUNTZAKO KAKORRATZ TALDEA
"Kakorratzak engantxatzen du; talde terapia da, deskonektatzeko ezin hobea"
lakuntzako kakorratz taldekoek euren zaletasunarekin
izugarri gozatzen dute, udan ere bai
LAKUNTZA
Maider Betelu Ganboa
Kakorratz lanak, crochet-ak edo amiñek esaten zuten bezala "gantxillue"-k batu ditu lakuntzar hauek. "Crochet-eko neskak, oso ongi geratzen da" dio Edurnek, irribarrez.
Guztia kakorratz ikastaroarekin hasi zen, duela hiru urte. Nuria dute irakasle. "Duela 12 urte inguru etorri nintzen Etxarri Aranatzera bizitzera. Logroñokoa naiz, eta bertan hasi nintzen kakorratze lanetan. Artileak edo lanak saltzen dituzten denda batera sartu, eta kakorratz lanetan hasi nintzen, zaletasun
Gehienek ikastaroan ikasi zuten kakorratza egiten. "Inesek ez zekien gantxilloa egiten, ezer ere ez, eta orain biloba guztiak jantzita ditu!" dio Nuriak. "Ni tapete tipiko horietaz gogoratzen nintzen, eta gantxilloa gorroto nuen. Baina behin Maren ikusi nuen txano polit batekin eta Gaizkanek berak egin zuela esan zidan. Jasonek esan zidan: kakorratza egitea pasada bat da, lasaitzeko momentu bat da. Eta animatu nintzen. Gogoan dut Nuriari esan niola: 17:00etatik 20:00etara gantxilloa egiten? Ni ez naiz horrenbeste egongo. Eta hori eta gehiago!" kontatzen du Edurnek. Ikastaroan taldeka aritzen dira, eta etxean bakarka. "Kakorratzak izugarri engantxatzen du. Ikastaroan kamiseta edo dena delakoa hasten badugu, etxean segitzen dugu" dio Elenak. "Horregatik esaten diet bi kakorratz lan izan ditzatela, bata pentsatu beharrekoa, ikastaroan egiteko eta zalantzak elkarrekin argitzeko, eta errazagoa dena, etxean telebista aurrean lasai egitekoa" gomendatu du Nuriak.
hutsarengatik. Club del Tejedor delakoan hasi nintzen. Kakorratz lanak egitearen aitzakiarekin, lagun taldea elkartzen ginen eta oso gustura pasatzen genuen". Etxarri Aranatzera etorrita, ideia hori zuen buruan. "Jendea atera eta sozializatzeko zerbait egin behar nuela erabaki nuen. Zergatik ez diet gantxilloa egiten irakasten? Eta horrela hasi zen dena" du gogoan. Etxarri Aranatzen eta Lakuntzan ematen ditu klaseak. Lakuntzan duela hiru urte, jubilatuetan, eta aurten Agurainen hasi da.
Lakuntzan adin eta izaera askotariko taldea bildu da kakorratzaren inguruan. Gehienbat emakumeak dira. "Hilabete batez mutil gazte bat etorri zen, eta berehala ikasi zuen, oso azkar" kontatzen du Inesek. Taldea zer den ongi laburbildu du Maria Jesusek. "Etxetik atera eta jendearekin elkarlanean tarte batean gustura egotea da kontua; eta, bitartean, gantxilloa egiten dugu".
Terapia entretenigarria Kakorratza ikastea nahiko erraza dela uste dute. "Hastea da, jartzea" uste du Edurnek. "Lehendabizi kateak edo kadenetak egiten ikasten da, gantxilloaren maneiua ikasteko. Soilik lau puntu daude: puntu baxua, kadeneta, puntu erdi-altua eta puntu altua. Lau puntu horiek dira, eta gero horiekin jolastu, bariazioak egin" azaldu du irakasleak. Materialak eguneratu dira. "Lehen betiko metalezko orratzak ziren, eta orain horiez gain koloretako plastikozkoak daude, ergonomikoak direnak, meharragoak, potoloagoak... denetatik. Eta gero, artilea edo lana. Uda aldera, finagoa edo kotoizkoa, eta negu aldera potoloagoa, artilezkoa. Material berriak erabiltzen ditugu ere:errafia, soka...". Guztiak ados daude: kakorratzak asko engantxatzen du, izugarri. "Bai kakorratzak eta baita kakorratzak dakarren guztiak: elkartzea, eta gantxilloa egiten gustu-
ra egotea. Egun batzuetan barre egiten dugu eta beste batzuetan negar. Hau erabateko terapia da, talde terapia. Oso ongi dator deskonektatzeko" dio Maria Jesusek. Edurnek gaineratzen duenez, "finean, egunerokoaz gelditzea da. Gelditzen zara, eta egunerokoa albo batera uzten duzu, horrek dakarren guztiarekin. Primeran dago".
Urte osoan aritzen dira. "Berez, ikastaroa irailean hasi eta maiatzean despeditzen da, baina gure kabuz ia astero jubilatuetan geratzen gara".
Kartera txikiak, nezeserrak, txalak, poltsatxoak... eta halako gauza errezetatik hasita, produktu landuagoetara pasatzen dira: txanoak, poltsak, top-ak, soinekoak, zapiak, patukoak, txaketak, gerriko antzekoak, bandanak... Nuriak ekartzen dizkie patroiak eta modeloak. "Hasieran lan zuzenak egiten hasten gara, eta gero zirkuluan lan egiten ikasten dugu" dio Nuriak. Gainera, orain crochet-a modan dago. "Dendetakoak eta etxekoak alderatuta, nolako aldea!" uste du irakasleak. "Orain eskariak ditugu; bilobekin txandaka aritzen naiz" dio Inesek, irribarrez. "Kakorratza oso eskertua da. Ezer jakin gabe hasi, eta berehala gauzak sortzen dituzu" Edurnek. Idoiak ikusmen arazoak ditu, baina ukimenarekin moldatzen da kakorratz lanak egiteko. "Ezin naiz patroi zaileko gauzak egiten hasi, lan uniformeak egiten ditut. "Txano super polita" bukatu berri duela kontatu du Inesek. Kakorratza egitea "mundu guztiari" gomendatzen diote, eta "ateak guztiz irekita" dituztela nabarmendu dute, "genero eta agin guztietako jendeari. Denak ongietorriak dira". Gainera, harreman politak sortzen direla kontatu dute. Lakuntza, Arruazu, Dorrao, Irañeta, Ihabar... toki askotatik biltzen dira ikastaroan, astelehenetako eta ostegunetako taldeak gehituta, 15-20 pertsona. Ikastaroa hasi bitartean, Whatsapp taldean jartzen dute hitzordua: "norbait etorriko da gaur?" Eta plana, egina.
"Etxetik atera, jendearekin
gustura bildu, eta bitartean gantxilloa egiten dugu"
MILAGROS, JESUS MARI ETA AITOR
"Kale Haundiko jardinean gustura
egotea, hori da gure
zaletasuna"
Maider Betelu Ganboa
Iruñeko egongela Gaztelu Plaza bada, Arruazukoa Kale Haundiko jardina da. Inguruetako etxeetako arruazuarrek euren aulki, besaulki, mahai eta bestelako trasteak atera, eta udako zaletasun nagusiena bertan patxada ederrean egotea izaten da. Batzuek irakurtzen, besteak lasai hitz egiten, kartetara edo partxisera jokatzen, josten eta, bateon bat, lokuluxkaren bat egiten. Paradisu txiki bat da, kanpotarrei atentzioa ematen diena.
Metxiñenekoak izaten dira euren etxe parean eta jardinean toki handiena hartzen dutenak, familia handia baitira. Milagros eta Jesus Mari Ganboa anaia-arrebek eta Aitor Kanpion Ganboa ilobak diotenez, Kale Haundiko jardina deitzen diote zuhaitzez inguratutako plazatxo honi. Jesus Marik oso argi du: "udan zein den gure zaletasuna? Itzala". Eta itzal bikaina eskaintzen die jardinak.
Lehengo plaza hura
Lehen ez zuen gaurko itxura. "Txikiak ginela ezberdina zen, ez zegoen jardinik ez belarrik. Lurra, lohia zen. Gaur egungo zuhaitzak plataneroak dira, baina lehen akaziak zeuden" gogoan du Milagrosek. Jesus Marik kontatu duenez, "etxe bakoitzak bere atariaren parean egur epaitzak izaten zituen, plazatxoan. Erdian jartzen ziren egur tontorrak, eta trontzarekin aritzen ginen, di-da. Ume guztiak gora eta behera aritzen ziren. Jendea freskora ateratzen zen". Ema -
Metxiñarenako Milagros eta Jesus Mari Ganboak eta aitor Kanpionek arruazun bizitza kalean egiten dutela azaldu dute
kumeak, nonbait, ez horrenbeste. "Hoberenean, gauean pixka bat. Baina arratsaldean kalean egon, sekula ere ez" dio Milagrosek. Padrerenako Juana Ganboak oso ongi oroitzen ditu egur epaitzak. "Dena den, gure etxe parean beti norbait egoten zen". Bestelako garaiak ziren. "Oiloak kalean aske ibiltzen ziren; etxe bakoitzak kolore bateko zinta jartzen zien, gero gauean biltzeko" oroitzen du Milagrosek. "1953. urteko argazki batean hala ikusten da. Metxiñeneko atean agian 20 haur ageri ziren. Etxe horrek imana du" egiten du irribarre Aitorrek. Herriko etxe txikienetakoa da, baina jendetsuena. Urteek aurrera egin, eta plazatxoak egun duen itxura hartu zuen. "60. hamarkadan izango zen, 1965 aldera. Duela 60 urte pasatxo" dio Jesus Marik. Ordutik, etxe bakoitzekoak bere atari parean jartzen dira jardinean: Metxiñarenakoak, Portarenakoak, Padrerenakoak, Martxorenakoak, Miltorenakoak, Juanmentzarenakoak, Txuriarenakoak... eta inguru-
"Kalean bizi gara. Kalera atera, eta, azkenean, beti ateratzen da norbait" ait O r K a NP i ON G a NBO a
koak. Aulkiak hara eta hona mugitu, eta azkenean talde handiak sortzen dira, giro ederra. "Padrerenako Joxe Mari bizi zenean bere etxe pareko bankuan eseri eta hara hurbiltzen zitzaizkion Tomas Argiñarenakoa, Pello Barbarenakoa, Jesus Mari Metxiñarenakoa, Alfredo Txuriarenakoa... Padrerenako fakultatea zen hori. Izan ere, Arruazuko unibertsitateak bi fakultate zituen: Padrerenako bankua, eta Borda Txikiko Cristobalekin markesinan biltzen zen taldea, Borda Txikiko fakultatea" egiten du txantxa Aitorrek.
Bizitza kalean
Metxiñarenakoak eguraldi ona hasteko irrikaz egoten dira bizia kalean egiten hasteko. "Askoz ere erosoago gaude kalean etxean baino" argi du Milagrosek. "Uda bukatzean urtero ateratzen ditugu kontuak: zenbat egunez egon gara gauean kalean afaltzen? Aurten, dagoeneko marka guztiak apurtu ditugu" kontatu du Jesus Marik. Arruazuarrak oso gustura egoten dira jardinean, itzalpean. Bakoitzak bere zaletasuna garatzen du. Lourdesek irakurri, Padrerenakoak eta lagunak musera, briskara eta partxisera jokatu, haurrak iturriko herriko keinuan urarekin jolastu, jostunek josi, eta gainontzeko guztiak patxada ederrean egon. Eta afari-meriendak egin.
Kanpotarrei atentzioa ematen die, egongela handi bat baitirudi. "Burundesako txofer batek esaten du bere jubilazioan Arruazun bizi nahiko lukeela, hobe ez dela biziko" irribarre egiten du Milagrosek. "Etxeko atetik ateratzen zarenean jada kalean zaude. Arruazun kalean bizi gara, inolako apururik gabe. Ez duzu inorekin geratu behar, ez duzu inora joan behar... kalera atera, eta, azkenean, beti ateratzen da norbait" dio Aitorrek. Kale Haundiko plaza luxua da. Primerako egongela naturala, nahi duenarendako irekia, eta gomendagarria, bizitza bertan egiten delako. Gainera, Arruazu biziberritzen ari da; jende berria etorri da herrira bizitzera. "12 urtetik beherako 19 haur daude Arruazun. Hori asko da" aipatu du Aitorrek. Denak ongietorriak dira jardinean.
ARRUAZU
"Gustura nago, baratzerik gabe ni ez naiz inor"
Eskuak, aitzur txiki bat eta denbora, besterik ez du behar baratze eder bat izateko
Alfredo Alvaro Igoa
Ezohiko baratza du Tomas Navarro Lizasoainek: bankaletan edo 60 bat cm-ko altueran ditu baratzeko sailak. "Lehen urtean lan egin behar izan nuen, baina orain abantaila handia da. Lasai ibil naiteke eta ez dut erraietako minik. Aitzur txiki bat beste tresnarik ez dut erabiltzen. Beharbada lurrean landatuta baino hiru aldiz gehiago ematen du baratzeak". Ekologikoan lantzen du baratzea, ez ongarri ez intsektizida kimikorik. "Horrela nabilenetik ia ez dut gaixotasunik".
Jubilatu aurretik erretiroan zer egin zezakeen pentsatzen hasi zen, eta baratzea hartzea erabaki zuen. Lanean zela hasi zen baratzean, zerotik. "Hasieran denak landatzen zuten bezala landatzen nuen, lurrean. Jendeak irakasten zidan noiz landatu". Ondoren etorri zen altueran landatzeko ideia. Ikastaroak egin zituen eta altueran lanean jarraitzea erabaki zuen.
Orain leka pixka bat landatuko du eta agorrilaren erdialdean berriro. Horrela uzta luzatzen du. "Lur honetan gehien ematen duena zainzuria da", ziurtatu du. Martxo akaberatik garagarrilaren hasierara arte hartzen ditu.
Errotazioa egiten du: sail batean landatutako barazkia hurrengo urtean beste sail batean landatzen du. Landareen inguruan hazten diren belarrak ez ditu kentzen. "Ureztatzean itzala egiten dute eta hezetasuna mantentzen laguntzen dute. Horrela gutxiago ureztatzen da". Eta helburu berarekin altuerako sail guztietako lurra xehatutako pago orbelarekin edo agotzarekin estalita ditu. Baina materia organiko horrek hurrengo urtean lurra ongarrituko du. Gainera, lastailean edo azaroan konposta botatzen du sailetan. "Horrela lurra udaberrirako ongarrituta dago. Kontuan izan behar da ez dela landarea elikatu behar, lurra baizik. Landarea jakintsua da eta hartuko du behar duena".
Negutegia ere hasieran jarri zuen. Udan itzala emateko "manta" moduko bat jarri du, "landareak erre ez daitezen". Neguan, berriz, "manta termikoa" jartzen du eta horrek negutegian lauzpabost gradu igotzen ditu.
Lanketaz
Baratzera egunero joatekoa da Navarro, "baita elurretan ere". Beroak kalte egin die baratzeko landareei: "loretu dira, baina lorea erori zaie". Eta haiek gabe, fruiturik ez. "Orain tomate landareak berpizten saiatzen ari naiz, sikiera udazkenean eman dezaten". Negutegian dituen tomateak, urte normal batean, garagarrila hasieran hartzen hasi eta ia abenduraino egoten da. Gauza bera lekekin. Letxugak urte guztian ditu.
"Kontuan izan behar da ez dela landarea elikatu behar, lurra baizik"
Ziurtatu duenez, "nik lehendabiziko platerekoa ez dut sekula erosten, urte guztian barazkiak baititut". Lur gozoa duenez, eskuz pixka bat baztertu eta berehala gelditzen dira patatak agerian. "Landatutakoaren berri liburu batean jasotzen dut: non zer jarri dudan. Eta gaizki ateratzen dena, zuzendu behar. Ongi ateratzen dena, aurrera segi". Baratzea ureztatzeko Navarrok ibaiko ura hartzen du, horretarako baimena baitu. Baratzean bakarrik ibiltzen da ubertearra. Hala ere, baratzeko aldamenekoekin hizketatzen da Navarro.
Baratzeak Navarrori "poztasun izugarria" ematen dio. "Gustura" dago, "baratzerik gabe ni ez naiz inor". Ziurtatu duenez, "niretako bizi osoa izan da. Emaztea 16 urtez oso gaizki egon zen eta azaroan hil zen. Baratzeari esker emaztearena eraman ahal izan nuen. Ihesbidea izan da. Bizpahiru ordu etortzen nintzen. Guztia ahazten zitzaidan, eta etxera emaztearekin egoteko eta gauzak egiteko gogoz bueltatzen nintzen".
Navarrok "guztioi" gomendatuko liguke baratzea izatea. "Hori bai, txikiarekin hasi eta, pitteka, gogoa eta ilusioa piztearekin batera, handitzen joan dadila".
TOMAS NAVARRO LIZASOAIN
UHARTE ARAKIL
"Jendearekin bildu, bazkariren bat prestatu, dantzatu... ni beti prest"
Juan angel Beraza Gastesiren zaletasuna kalera ateratzea eta sozializatzea da; bazkariak antolatu, dantzatu eta ahalik eta hoberenen pasatu
badute, ongi kozinatzen duenaren seinale.
Irañetako festa edo bestelako bazkari herrikoietan, beti laguntzeko prest. "Jendea etorri eta, Juan Angel, hau eta beste prestatuko dugu egun horretarako? Noski! Floren anaia, ni neu eta hurbiltzen dena, hor aritzen gara".
Maider Betelu Ganboa
Juan Angel Beraza Gastesi irintarrak oso argi du: "Gehien gustatzen zaidana kalean bilduta egotea da". Kalean bilduta egotea? "Bai, kalean oso ongi bilduta egotea (kar-kar)". Kisuskila ogibidez, jubilatuta dago eta bere zaletasunaz gehiago disfrutatzeko aukera du orain. "Ateratzea eta jendearekin biltzea, bai Irañetan eta baita Sakanako inguruko herrietan ere. Sozializatzea, finean. Eta horri lotuta, bazkari, merienda edo afariren bat egin behar bada edo dena delakoa antolatu, ni beti prest".
Sakanako txoko askotan aski ezaguna da Juan Angel Beraza. Juan Angel, eta bere irribarrea. Bera irribarrez ikustea nahikoa da edonor animatzeko. Irribarre gozoa, eta pertsona hobea. Sozializatu eta kozinatzeaz gaindi, Irurtzungo abesbatzako kidea da, edozein ekitaldi aurrera ateratzeko prestu egoten da, eta Sakanako herrietako festetan ikus dakioke bere beste zaletasun handiaz gozatzen: dantzatzea. "Anai-arreba guztiei gustatzen zaigu dantzatzea. Irañetako batek sarritan esaten digu: "hauek? Etxeko giltzak lurrera erori eta dagoeneko dantzan hasten dira! (kar-kar). Amak ere gustuko omen zuen dantzatzea. "95 urte zituela festetan plazan dantzatzen zuen". Baina, hala ere, uste du berazatarren aldetik datorkiela gehiago zaletasun hori. "Uharte
Iruñeko berazatarrak ere oso animatuak dira, eta irintarrak, zer esanik ez".
Irañetan Txapel Azpi elkartea da sozializatzeko gune nagusia. "Eguerdian vermouth-a hartzera biltzen gara elkartean. Neguan asteburuetan, baina udan sarriago ateratzen gara. Udan kalean bizitza gehiago dago, eta elkartean ere". Sei-hamar lagun elkartzen dira, konpainia ederrean. Herri txikia izaki, 80 urtekoa eta 18koa elkarrekin egon daitezke taldean. "Gurekin bildu nahi duenak ateak zabalik dauzka. Edozein da ongietorria. Edonor elkartera sartu eta gu zerbait dastatzen ari bagara, gonbidatzen dugu. Gustura egoten gara. Bizitza honek daraman abiadurarekin... ez da gehiago behar. Konpainian, beti hobe".
Herrietako festak
Mila Etxarri emaztearekin eta lagunekin Sakanako festetako ohikoetakoak izaten dira. Berarendako Irañetako festak dira onenak, "argi eta garbi". Etxarri Aranatz eta Bakaiku oso gustuko ditu, eta gainontzekoetara joaten dira ere bai, gustura. "Gaur egun non dantzatzen den? Inon. Asko jaitsi da. Irañetan dantza-
Jendearekin erlazionatzea sanoa da, estresaren kontra ezin hobea"
tzen dugu. Berazatarrak elkartuz gero, taldetxo bat gara dantzan, eta gure plaza txikia denez, giroa sortzen da. Zergatik jaitsi den? Ez dakit ba. Guk valsak, tangoak, mexikanak... denetatik dantzatzen dugu, eta suelto ere bai, jotak eta beste, baina gazteek ez dute bikoteetan dantzatzen ikasi. Suelto dantzatzen dute, polka, kalejira, jotak... halakoak".
Juan Angel sukaldari
Juan Angelek ez du bere burua sukaldari ontzat. "Sukaldari ona ez, baina asko gustatzen zait". Ez du espezialitaterik. "Denare-
kin animatzen naiz: Hori bai, kantitate handitan kozinatzen dut. Nahiago dut 60 pertsonarendako paella bat prestatzea hirurendako baino". Autodidakta da, eta saltseatzea gustuko du. "Interneten begiratuta eta handik eta hemendik galdetuta... hala prestatzen ditut prestatu beharrekoak". Internet ez zegoenean, "pixka bat galdetu, eta inprobisatu, eta nire albiziora". Ihoteetan herritarrendako ardikia prestatzen du, eta festetan hamaiketakoa, 35 pertsona ingururendako baba txikiak txerri buztana eta paparrarekin, eta paellen lehiaketarako paella. "Festetan agian 15 paella prestatzen dira txapelketarako. Ez dut inoiz irabazi, baina ez da nire obsesioa, inondik inora". Edozer gauza prestatzeko prest dago, "beldurrik gabe. Hori bai, prestatzeko garaian urduri jartzen naiz, ea ongi aterako ote zaidan". Beti berarengana jotzen
Etxean gordetzen du beharrezko azpiegitura guztia: hiru paellera, eltze handiak, suak, sukaldeko tresneria, platerak eta ontziteria. "Gureak dira, berazatarren bandarena. Urtero berazatarrek eta gastesitarrek bazkaria egiten genuenez, beharrezko azpiegitura prestatu eta erosi genuen. Nik gordetzen dut. Asko gara. Irañetako bordan egindako berazatarren azken bazkarian 90 inguru bildu ginen, Gabonetan berazatarrak amaren etxean biltzen gara...".
Sozializatzeak bizia ematen dio Juan Angeli, "zalantzarik gabe. Irañetan elkartean biltzen gara, baina Lakuntzara, Etxarri Aranatzera, Altsasura... joatea gustatzen zaigu. Jendearekin erlazionatzea sanoa da, eta oso gomendagarria, estresaren kontra ezin hobea. Beste herrietakoekin eta gazteekin biltzeko aukera ederra da. Izan ere, soilik gure adinekoekin biltzen bagara espiral itxi batean sartu, eta, azkenean, soilik oinazeez eta gaixotasunez hitz egiten bukatzen dugu. Oinazeak etxean utzi, eta beste edozertaz hitz egitea, hori bakarrik, sanoa da".
IRAÑETA
JUAN ANGEL BERAZA GASTESI
IHABAR
OSTIRALA 21
22:00 La mansión de los horrores, Ihabarko Antzerki Taldearen antzezlanaren emanaldia, plazan.
IGANDEA 23
22:00 La mansión de los horrores, Ihabarko Antzerki Taldearen antzezlanaren emanaldia, Ion Barbarinek zuzenduta, plazan.
FESTAK
OSTIRALA 28
19:00 Txupinazoa Ihabarko fanfarrearekin.
20:00 Txep taldearen kontzertua.
22:00 Herri afaria.
00:30 Biziraun erromeria.
04:30 Ingurutxoa eta tapia gainean jota.
05:00 Txapela jaurtiketa.
LARUNBATA 29
12:45 Ingurutxo txikia.
13:00 Orritz dantza taldearen emanaldia.
13:00 Otamena.
14:30 Kaldereteak.
18:30-21:30 Elektrokelarekin kalejira.
00:00-04:00 Trikiteens.
IGANDEA 30
13:00 El Gran Ritxarson. 13:00 Otamena.
14:30 Ingurutxoa.
17:00 Mus txapelketa.
18:00 Sakanako Harri Jasotzaile eskolako erakustaldia.
20:00-22:30 Sisklata ikuskizuna.
22:30 Parrillada.
22:30 Zezensuzkoa.
23:00 De improviso ikuskizuna.
ASTELEHENA 1
12:00 Haurrendako jolasak.
13:00 Otamena.
14:30 Paella jatea eta bingoa. 16:00 Puzgarriak.
18:00 Txokolate jatea eta betiko jolasak.
20:00-23:00 DJ Asier Apestegia eta jolas sorpresak! 22:30 Parrillada.
SATRUSTEGI
FESTAK
OSTIRALA 14
13:00 Kalderete txapelketa, Pala del Riok girotuta.
11:30 Pilota txapelketa. 14:30 Herri bazkari autogestionatua. 17:00 Gyinkana. 19:00 Txupinazoa. 19:15 2025 eta 2026 jaiotakoei zapia ematea. 19:30 Herri jokoak. 19:30- 21:30 DJ. 22:00 Herri afaria. 23:30-05:00 DJ.
LARUNBATA 1
11:30 Hamaiketakoa akordeoiekin. 11:00-14:00 Puzgarriak eta apar festa (oharra: txozna eta iturriaren arteko kotxeak kendu).
18:00 Txokolate jatea. 19:00 Zirku ikuskizuna. 20:00 Hiru saskiratzeen txapelketa.
20:00-21:30 DJ. 21:30 Bingoa. 22:00 Zezensuzkoa eta su artifizialak (oharra: tenperatura altuen alertarik ez badago).
22:30 Herri afaria. 23:30-05:00 DJa.
IGANDEA 2
11:20 Hamaiketakoa txikiekin eta herritarren argazkia, plazan. 12:30 Herritarren arteko herri kirolak.
18:00 Pilota jaialdia. 20:15 Los Chingones de la Recle mexikarrak.
21:30 Bingoa eta zozketak. 22:00 Zezensuzkoa eta su artifizialak (oharra: tenperatura altuen alertarik ez badago).
ASTELEHENA 3
11:00 Hamaiketakoa. 12:30 Ping pong txapelketa. 14:30 Herri bazkaria. 16:30 Mus eta briska txapelketa. Oharra: bikotetako bat etxarrendarra izan behar da.
Arakilgo egunean udalak ongi etorria eman zien joan zen urtean jaiotako umeei.
IRURTZUN
Erkuden Ruiz Barroso "Txikitatik egon naiz gurasoekin mendira joaten. Irurtzungo Ergako Trinitatera egunero ez, baina ia-ia astero igotzen ginen". Mikel Recalde Cuadradok txikitako zaletasuna mantentzen du gaur egun ere, eta astean behin mendira joaten da, gehiagotan ez denean. Urtean zehar joaten bada ere, udan "hobe" dela esan du: "Egunak luzeagoak dira, eta hobe da". Izan ere, Nafarroatik atera eta mendi altuenetara joateko aukera ere dauka udan, Pirinioak kasu. Trinitatera igotzea dagoeneko esfortzua ez dela esan du irurtzundarrak: "Gustukoa dut". Astero behin igotzen saiatzen da, eta Trinitatera ez bada, Nafarroako beste gailurren bat igotzera joaten da. "Urtean zehar Nafarroan egiten ditut ibilbideak eta rutatxoak, baina udan Pirinioetara eta edozein lekura joan naiteke". Asteburuak ere baliatzen ditu beste mendi batzuk bisitatzeko.
Erronka Mendira joateko zaletasuna zuenez, eta astero joaten zenez, "esan nuen: zergatik ez ditut bideoa egiten? Jendeak ikusiko ditu eta horrela ibilbideak erakutsi ditzaket ere". Hortaz, sareetan profila ireki zuen (@miikelrecalde) eta egindako ibilbideak erakusten ditu. Erronka bat ere du martxan: Nafarroako 522 gailurrak igotzea. Dagoeneko hogeigarrenaren tontorraren bideoa igo du. Astero mendira joaten dela eta astero igotzen duela bideoa esan du irurutzundarrak.
"Alaitasuna eta askatasuna" sentitzen du Recaldek mendian. "Mendian ez dago ia inor, bakarrik zaude; ez dago kotxerik, jenderik, isiltasuna dago...". Libre sentitzen da. Normalean bakarrik joaten da, eta beste batzuetan neskalagunarekin egiten ditu ibilbideak, "lagunekin gutxitan, egia esan".
Mendira joateko oinarrizkoena eramaten du irurtzundarrak: "nik normalean motxila, ur kan-
MIKEL RECALDE CUADRADO
"Mendian libre sentitzen naiz"
txikitatik mendira joaten da irurtzundarra, eta orain sareetan erakusten du
tinplora, bokata, fruitu lehorrak eta janari pixka bat eramaten dut". Mendirako oinetako, praka eta kamiseta "onak" janzten ditu ere. Sareetarako bideoak grabatzeko telefonoa, mikrofono txiki bat eta tripode bat eramaten ditu ere. Nafarroa osoko menditan ibiltzen den arren, badu mendi gogoko bat: "Irurtzunen, Trinitatea". Hortik ibiltzen da gehienbat. "Pertsona guztiei gomendatuko nioke. Batez ere zerbait egin nahi badute, etxean denbora luzez pasatzen badute eta mugitu nahi badute. Ez da beharrezkoa mendi altu bat igotzea". Sareetan erakusten dituen ibilbideak, hain zuzen, adin eta egoera guztiendako direla gaineratu du. "Gogoa behar da". Bestela, materialari dagokionez ere ez dela asko behar gaineratu du.
"Esan nuen: zergatik ez ditut bideoa egiten? Horrela ibilbideak erakutsi ditzaket ere"
M i KE l r EC al DE CU a D ra DO UTZITAKOA
UTZITAKOA
"Askotan pentsatzen dut mendiak ze ote duen horrenbeste betetzeko"
Eneida Carreño Mundiñano eta
Erkuden Ruiz Barroso
"Udan mendira joatea eta txirrindulan ibiltzea dut gogoko".
Udan zehar, lana dela eta, astean zehar arratsalde erditik aurrera mendira joateko ohitura du, eta asteburuetan goizetan egitea gogoko duela esan du Hiriberrin bizi den Anne Azkona Unanuak. "Egunero paseatzeko ohitura izan dut, gutxienez 30 minutuz, txakurrarekin". Mendi altuagoak edo txirrindula irteerak, aldiz, "astean bitan gutxi gora behera", egiten ditu. "Hainbat egunetako mendi trabesia lagunekin adostutako udako aste batean zehar izaten dira". Beraz, bakarrik
Mendira joatea terapia bat dela esan du Hiriberrin bizi den gazteak; txirrindulan ibiltzea ere gogoko du
edo lagunekin joaten da mendira Azkona, eta "bi moduetan izugarri disfrutatzen dut". "Etxekoak" betidanik mendi irteerak egitea gustuko izan duten arren, Azkonak aitortu duenez, berari txikitan ez zitzaion "asko" gustatzen: "Urteekin gehiago baloratu dut mendiz inguratutako herri batean bizitzea". Orain, zaletasun ho-
nek bakea ematen diola esan du: "Eguna mugitua izan badut, lanetik deskonektatzen laguntzen dit".
Mendiz inguratuta bizitzeak urte osoan zehar mendi irteerak egiteko aukera ematen diola azaldu du Azkonak: "Zoragarria da urtaro desberdinetan mendiak hartzen dituen kolore, lore eta abarren aldaketak ikustea". Trinitatea,
Gaztelu, Aralar eta Beriain mendietan ibiltzen da gehienbat orokorrean. Kanpora joaten denean Aizkorri eta Txindoki bezalako mendietara joaten da, eta udako oporretan, lagunekin, hainbat egunetako mendi edo txirrindula martxak egiteko ohitura dauka ere, "Euskal Herritik, Pirinioetatik, Asturiasetik...".
Mendira joateko zapatilla batzuk besterik ez ditu behar: "Korrika eta bakarrik banoa, musika jartzeko ohitura izaten dut". Aldiz, paseoan edo lagunekin joaten denean naturak eskainitako soinuak entzuten dituzte edota hitz egiten doaz. Pirinioetako trabesietarako material gehiago behar da: "Motxi-
la, esterilla, lo zakua, akanpatzeko denda, kanpin gasa...". "Askotan pentsatzen dut mendiak ze ote duen horrenbeste betetzeko eta hain ongi sentiarazteko". Berarendako "terapia" bat dela esan du, "eta, beraz, edonori gomendatuko nioke". Mota askotako mendiak daudenez, egun bakoitzean energiaren araberako mendi buelta ematea ahalbidetzen duela gaineratu du.
"Urteekin gehiago baloratu dut mendiz inguratutako herri batean bizitzea"
ARAKIL
ANNE AZKONA UNANUA
Marisa Gonzalez Salgado
Kantu bat izan zintugun alaia, esker onekoa, zintzoa, bizipozez jantzia biziminez jaioa ... zure barren barrenetik.
Erkudengo Ama Abesbatzako kideak
Gorka Echarri Soto
X.urteurrena
Jada 10 urte izarretara begira. Beti gure bihotzetan. Asko maite zaitugu