Eguzki eklipse osoa izanen da agorrilaren 12an / 2
Festak bete-betean
Bakaikun Santiago festak eta Olaztin Santa Ana festak ospatuko dituzte igandera arte; bihar Arakilgo eguna izanen da / 6-9
'Hasi berriz' diskoa kaleratu du Ane
Martija musikariak; hamaika abestiz osatuta dago / 15
Etxarri Aranazko
1977ko alkateen ituna gogorarazteko
ekitaldia eginen da 2027an / 4
Lakuntzako Zelai
Berriko lanak mustuko dira bihar; Lagun
Arteako hamar taldeak
aurkeztuko dira / 12-13
MUSIKA
FUTBOLA
FESTAK
ASTRONOMIA
"Eguzkia estaltzeko baldintza asko behar dira"
JUAN JESUS PALOMINO MATEO astrONOMia ZalEa
Eguzki eklipse osoa izanen da agorrilaren 12an. Eguzkia, i largia eta l urra lerrokatuko dira
Alfredo Alvaro Igoa EtXarri araNatZ
Lerrokatze horren ondorioz Ilargiak Lurrean itzala eginen du toki batzuetan, eta beste batzuetan ilundu eginen da. Hori 20:28 aldera gertatuko da. Eguzkia jada oso baxu egongo da (7° inguru), mendebal-ipar-mendebaldera begiratu beharko da, Aizkorri alderantz.
Ohikoak izaten dira eklipseak?
Eklipse partziala egotea errazagoa da. Baina eklipse osoak egotea zailagoa da, ezohikoa da, eguzkia erabat estaltzeko baldintza asko egon behar dute.
Ikusteko, babesa behar da?
Gomendagarriena homologatuta dauden betaurrekoak jartzea da. Eklipseak segundo batzuk iraunen du. Baina eklipse partzial batekin hasten da, eguzkian, pitteka, gero eta orban handiagoa izanen da, eta, ondoren, gero txikiago. Ia bi ordu iraunen du. Interesgarria da guztia ikustea. Astronomia zaleendako zer suposatzen du eklipse oso batek?
Ziurrenik ez dut gehiago ikusiko. Bestela, bat egonen den toki batera joan beharko nuke. Non ikusiko duzu eklipsea?
Betaurrekoak erosi ditut. Mendira igoko naiz eta familiarekin arratsaldea pasako dut han. Handik ikusiko dugu. Eta gauean ozar izarrak edo izar euria ikustera. Horiek begi hutsez. Jakina, lainoak badaude, akabo. Horregatik, egun batzuk lehenago eguraldi iragarpena begiratu beharko da eta horren arabera erabaki. Eguraldiak lagunduko ez balu, Erriberara joko genuke, eklipsea ikusten dugula ziurtatzeko. Orain arte izan dugun udarekin, egun hori lainotzea besterik ez da falta!
Astronomiarekin nola zaletu zinen? Alabagatik. Olentzerori teleskopioa eskatu zion, eta ekarri. Ondoren Interneten teleskopioak
begiratzen jarraitu nuen, baita haiekin ikus ditzakezun gauzei buruzko informazioa jasotzen hasi ere. Horrela hasi nintzen eta orain bi teleskopio ditut. Duela lau urte ez zenuen ideiarik astronomiaz?
Hala da. Mendia gustatzen zait eta Pirinioetan gauez ikusten dituzun izarrekin liluratuta gelditzen zara. Deigarria da. Eta orain bi teleskopio. Lehenik eskukoa hartu nuen. Demagun Ilargia ikusten ari garela teleskopio horrekin. Lurraren errotazioagatik Ilargia teleskopioaren ikuseremutik ateratzen da. Eskuzkoetan posizioa etengabe zuzentzen egon behar duzu. Ilargia moduko objektuak ikusteko, ez du inporta, erraza da jarraitzea. Baina nebulosa arinagoak dira eta ikusten zailagoak dira, eta pixka bat nekagarria da haiek ja-
rraitze eta etengabe zuzentzen egon beharra. Eta handipenak jarri nahi badituzu, are zailagoa da, ikuseremutik gehiago ateratzen baita. Zaila da. Bigarren teleskopioa automatikoa da. Ikusi nahi duzuna esaten diozu, koordenatu batzuk sartzen dizkiozu, esaterako, Orionen nebulosa, eta zuzenean apuntatzen zaitu hara, eta denbora guztian hari jarraitzen dio. Hau da, ikusten ari zaren objektua ikuseremuan duzu beti. Izugarrizko aldea da. Eskuzkoa asko gustatzen zait gauzak zure kabuz bilatu behar dituzulako zerorrek. Batzuetan berehala opatzen duzu ikusi nahi duzuna, eta beste batzuetan gehiago kostatzen da. Zeri erreparatzen diozu?
Galaxiak, nebulosak eta izarrak ikus daitezke. Izarrak oso garbi ikus daitezke. Badira bikoitzak diren izarrak, nahiz eta bakarra
balitz bezala ikusi. Esaterako, Ipar izarra izar bikoitza da, bata bestearen ondoan dago. Sistema bitarra da. Halakoak daude bata txuria dena eta bestea urdina, esaterako. Izar kumuluak daude ere, hau da, izar kontzentrazioak. Halakoak ikusteko teleskopioa behar da.
Nola ikasten da zerua begiratzen?
Irakurtzen, eta informatzen. Ni autodidakta naiz, baina, ziurrenik, ikastaroak izanen dira. Mugikorrerako aplikazioak eta planisferioak, zeruko mapak, daude. Konstelazioak ezagutu
"Unibertsoaren neurrigabetasuna ezin dugu imajinatu. Horrek erakartzen nau"
beharra duzu, eta bakoitzean zer ikus dezakezun jakin behar duzu. Konstelazioetatik abiatuta abiatzen behaketa. Automatikoak berak bakarrik egiten du. Bestalde, planetariora bisitak ikasteko ere balio dute. Duten kupulan dokumentalen bat eman ondoren eguneko zeruaren simulazioa proiektatzen dute. Eta esatariak ikus daitezkeen izarrei buruzko azalpenak ematen ditu. Gauean zeruari begira bazeunde bezala da. Ea planetarioa aurki zabaltzen duten. Zeruan mitologia ugari dago. Hala da. Nik erabiltzen dudan aplikazioak izarrak edo izarrak marrazkiarekin erakusten ditu konstelazioak. Izar bakoitzaren kokapena azaltzen du. Sakana zerua behatzeko, zer? Nik batzuetan ezin dut eta, bestela, lainotuta dago. Bizpahiru hilabete eman ditzakezu zerua behatu gabe. Izugarria. Gaueko zeruan mugitu egiten da urtean zehar. Beraz, urtean zehar ez dituzu gauza berak ikusten. Esaterako, Oriongo nebulosa neguan ikus daiteke. Astronomia erakargarria, zergatik? Pentsatze hutsa zein handia den dena eta zein txikiak garen. Esaterako, kalkulatu dutenez, unibertsoan dagoen izar kopurua mundu guztiko hondartzetan dauden hondar aleak baino gehiago dira. Unibertsoaren neurrigabetasuna ezin dugu ezta imajinatu ere egin. Horrek erakartzen nau. Eta nola sortu da? Dugun ezjakintasun hori. Oso aurreratuta gaude, baina betidanik ikusi izan diren gauzen inguruan ez dakigu ezer. Hasi nahi duenak, zer? Ongi informatzea, zer nahi duen jakitea. Laguntza eska diezaiola norbaiti edo elkarteren bati. Haien behaketak zaletzeko modua izan daiteke.
Juan Jesus Palomino Mateo bere bi teleskopioak aldeetan dituela. Ezkerretan eskuzkoa eta eskuinean automatikoa.
Zorionak eta agur
JAVIER CASTEIG BARANDIARAN
Aurreko astean, etxera bueltan, ohi bezala buzoian begiratu nuen ea zerbait zegoen, eta asteko Guaixeren alea aurkitu nuen.
Jada etxean, lehenengo ezustea, 1000. zenbakia, ikaragarria!
Eta, are gehiago, tamaina. Honek nire haurtzarora eraman ninduen non egunkariek antzeko tamaina zeukaten. Mahai gainean egunkaria jarrita, nik, eserita, ezin nuen irakurri begien bistarekin iristen ez nintzelako eta zutik egin behar nuen edo, gogoratzen naiz, lurrean etzanda, erosoago egoteko. Orain pentsatzen dut, udan eginen nuela, bestela, neguan ea nor ausartzen zen lurrean denbora luzez egotera prentsa irakurtzeko.
Ondoren, Guaixeren alearen mamiari erreparatu nion, baita jabetu kazeta honek Sakana egiteko eragiten duen ekarpenari ere.
Gaur egun, ez dakit beste ezerk Guaixek baino gehiago aportatzen duen Sakana egituratzeko eta sakandar sentiarazteko bere asteroko ekarpenarekin. Ostiralero elkarren berri jasotzen dugu, guztion kultur agendak partekatzen ditu, kirol emanaldien berri eman, talde ezberdinen ekintzen berri eman, deialdiak jakitera eman… Eta, gainera, dena gure hizkuntzan. Behar dugun guztia jasotzen dugu, eta hau, jada, 1000 aldiz egina. Eta heldu diren beste 1000 bila. Honengatik, hasieratik eta orain arte, hau guztia posible egin eta egiten duten guztiok zoriondu nahi ditut, bultzatzaileak, laguntzaileak, langileak, bazkideak. Baita hemendik aurrerako ibilbidean inplikatuko diren guztiak ere. Eta hau ere bideragarria da erabiltzaileak edo irakurleak, kasu honetan, gaudelako.
Ez dakit beste ezerk Guaixek baino gehiago aportatzen
duen Sakana egituratzeko
Hau sasoiko azken kolaborazioa da oporrak baino lehenago, eta honelakoetan, agurtu eta horrelakoak egiten ditugu. Nik, oraingo honetan, berriki hildako lankide ohi bat agurtu nahi dut. Urte luzez eman genuen elkarrekin institutuan, bakoitza bere ikuspuntuarekin eta egiteko erarekin, hamaika eztabaida izana dugu, gutxitan adostasunera iristeko, baina arrasto luze eta sakona utzi zenuen Sakanako belaunaldi askorengan. Beti kanpoko probarako edota selektibitaterako ikasleak nola prestatuko pentsatzen… Eta ostiralero Guaixe hartu ea ikasle ohiren baten berri agertzen zen. Baina erretiroa hartu eta gutxira hil zinen. Lurrak goxo har zaitzala, Mari. Eta agian, honetan ere, ez zinen bat etorriko nirekin. "Goxo? Zertarako?" esan zenezakeen. Honetarako ere balio du Guaixek, hau hemen adierazten edo, agian, beste inon ez.
Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Laura Olmos Aristorena gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus
Zuzentzailea: Maite Iparragirre Astitz
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275
Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Inprimategia: Zeroa Multimedia
GUAIXEk ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
ZETAK , moldeak apurtzen
IRATI PELLEJERO MARIN BAZTERRETIK
Oraingoan etxeko pertsona edo talde bati buruz idaztea gustatuko litzaidake. Etxekoa da, baina gaur egun Euskal Herriko pertsona famatuenetariko bat da Pello Reparaz, ZETAK taldearen ahotsa eta burua.
Urte askoan Euskal musikan estilismoak protagonismo oso gutxi izan du. Abestiak, letrak eta zuzenekoa ziren garrantzitsuenak, estilismoak ez zuen interesik pizten eta gizonetan gutxiago oraindik. Horregatik da hain interesgarria Pellok Bilbon eman zuen azken kontzertuan eskainitako proposamena, irudia lengoaia artistikoaren parte ere izan daitekeela erakutsi baitu. Janzkera zaindua, ausarta eta estereotipo maskulino tradizionalenetatik urrundu
da, eta horrek beste dimentsio bat ematen dio.
Kontua ez da modu batera edo bestera janztea, baizik eta azalaraztea arropak ere komunikatzen duela, artista bat askatasun estetiko osoz igo ahal izatea eszenatoki batera, gizon batengandik espero denagatik mugatuta sentitu gabe, gizartea ere aldatzen dela erakusten du. Gure herriko bizilaguna izanik, nolabaiteko poza ematen du hain hurbileko norbaitek irudi maskulinoaren ikuspegi irekiago eta sortzaileagoa normalizatzen lagundu izana. Bere adibideak gazte asko animatu ditzake naturaltasunez adieraztera, etiketei beldurrik izan gabe eta nortasuna norberak daraman arroparen arabera neurtzen ez dela.
Agian beste leku batzuetan honek jada ez du harritzen, baina euskal musikaren esparruan pauso garrantzitsua da. Ez estilismoa guztiaren erdigune bihurtu behar delako, baizik eta kalitate musikalarekin ezin hobeto bizi daitekeelako, proiektu artistiko bat aberastu dezakeelako eta aniztasuna, askatasuna eta benekotasuna bezalako balioak transmititu ditzakeelako.
ZETAKek euskal musikaren soinua berritzen jakin du, baina baita bere irudia berritzen ere. Eta horrek errekonozimendua merezi du. Izan ere, artea ere bideak irekitzean eta sormenak arau zurrunez ulertzen ez duela erakustean datza. Artista batek moldeak hausten dituenean errespetuz, naturaltasunez eta nortasunez, ez du bere irudia bakarrik aldatzen: belaunaldi oso baten begirada zabaltzen laguntzen du.
Arakilgo Eguna
Santiago Eguna jai ez zenez, aurreko igandean ospatu zuten Arakilgo Eguna. Aralarko aingeruaren irudia Egiarretako Maistraren etxera iritsi zen eta egiarretarrek eta arakildarrek hura gurtzeko aukera izan zuten. Itxasperriko ermitan meza izan zen eguerdian. Ondoren, herri kirol erakustaldia. Auzatea akordeoilariak girotu zuen. Festak Etxarrenen jarraitu zuen. Bazkari ondoko mus txapelketa Egiarretako Migel Erbitik eta Fermin Izkietak irabazi zuten.
LAGUNTZAILEAK
DUELA 25
SAKANERRIA
ERAKUNDE EKITALDIA
Burujabetza eskaerak 180 alkate elkartu
zituen Bergaran
Heldu den urtea Etxarri a ranatzek hartuko dio lekukoa
Alfredo Alvaro Igoa saKaNa Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Bergarako Alkate Mugimenduaren 50. urteurrena oroitzeko, Bergaran Euskal Herri osoko 180 bat herritako alkate, zinegotzi eta herri erakundeetako ordezkariak bildu ziren igandean, garilaren 19an. Sakanako ordezkariak izan ziren
Oihana Olaberria Jaka, Arakilgo alkatea, Txomin Uharte Baleztena, Uharte Arakilgo alkatea, Maria Saez de Albeniz Bregaña, Etxarri Aranazko alkatea, Javier Ollo Martinez eta Jokin Zelaia Oiarbide Altsasuko alkatea eta zinegotzia hurrenez hurren, Joseba Vizuete Askargorta Olatzagutiko alkatea eta Unai Hualde Iglesias, Nafarroako Parlamentuko presidentea.
Bergarako ekitaldian autogobernua berritzeko eta erabakitzeko konpromisoa berretsi zuten EAJko eta EH Bilduko ordezkariek. Horrekin batera, euskal lurraldeen eskubide historikoak aldarrikatu zituzten, eta hitzeman zuten "subiranotasun eremuak gaur egunera eta etorkizunera proiektatzen" segituko dutela.
ri, erakunde propioei eta herri batek bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubideari” buruz hausnartzeko aukera direla.
Gaineratu zuenez, autogobernua "herritarren ongizatea eta askatasuna bermatzeko tresna da". Euskal autogobernua indartzea eta eguneratzea defendatu zuen, herritarren borondate demokratikoan oinarrituta.
Hurrena Etxarri Aranatzen Saez de Albenizek jakinarazi duenez, Etxarri Aranatzen ekitaldia antolatuko dute 2027an. "Alkateen ituna sinatzeko elkartu ziren eta hori gogoraraziko dugu". Aurreratu duenez, "ez da Bergarakoaren moduko ekitaldia izanen, xumeagoa baizik. Erakunde ekitaldi bat".
MUGIKORTASUNA
Sakandarren mugikortasun ohiturak ezagutu nahi dituzte
saKaNa
Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendoza Larrañagak alkate ohiei aitortu zien herri eskubideen alde egiteko "katebegi sendoa" izan zirela momentu konplexu oso batean. Mendozak esan zuenez, herri erakundeen egitekoa da "indartzea" eta "euskal lurraldeen autogobernua zabaltzea”. Horretarako, ezinbestekotzat jo zuen memoria historikoa gorde, zaindu eta belaunaldi berriei transmititzea.
Bergarako alkate Gorka Artola Alberdik, berriz, esan zuen bi urteurrenak “autogobernua-
Zuhatzuko gizarte egoitzako lanak aurrera doaz
Alfredo Alvaro Igoa ZUHatZU
San Martin kalearen 14. zenbakidun etxean langileak aurrera eta atzera ari dira azken hilabeteetan. Eraikinaren beheko solairua elkarte bihurtzeko lanak dira egiten ari direnak. Solairuak 79,60 m2-ko azalera du eta bertan sukaldea, barra-gunea, komunak, egongela eta jangela izanen dira. Lorategira ematen duten leihoak
handitu dituzte eta zierreko fatxadan leiho bakarra egon beharrean hiru daude orain. Gainera, lorategirako sarbidea egokitu da. Leiho guztiak berrituko dira.
Herrian halako ekipamendu baten "premia handia" dago. Zuhatzuk ez baitu gaur egun tabernarik ez eta gizarte topaketarako beste espazio publiko-
Autogobernua berritzeko eta erabakitzeko konpromisoa berretsi zuten
rik ere, eta horrek mugatu egiten ditu jarduerak partekatzeko, bilerak egiteko edo kultura eta auzo izaerako ekimenak garatzeko aukerak. Gizarte egoitza eginez, kontzejuak herriari toki irisgarri, ireki eta funtzio anitzetakoa emanen dio, herriaren bilgune nagusia izan dadin. Zentroak zuhatzuarrei aukera emanen die topaketak, kultura jarduerak, tailerrak, ospakizunak eta bestelakoak antolatzeko, parte hartzea sustatzeko eta herrian bizi diren pertsonen arteko loturak sendotzeko.
Etxarri Aranatzek alkateen mugimenduaren erakunde ekitaldia hartu zuen 1977ko ilbeltzaren 16an. Udalak alkateen asanblada deitu zuen egun hartarako. Barne Ministro Rodolfo Martin Villak ekitaldia debekatu zuen eta Guardia Civilak eta Polizia Armatuak kontrolak jarri zituzten Etxarri Aranatzera zeramaten errepideetan. Horrek hainbat alkateri eta makina bat herritarri hitzordura iristea galarazi zien. Hala ere, Etxarri Aranazko Udalak ezohiko bilkura egin egin zuen eta Amnistia , Foruak eta Elebitasuna lelopean 176 udalen babesa jaso zuen adierazpena onartu zuen. Honako aldarrikapenak egin zituzten: foru eskubideak berreskuratzea, amnistia, euskararen koofizialtasuna, ikurrinaren legalizazioa, alderdi politikoen legalizazioa eta Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako estatutu bat. Lehen aldiz ikurrina ofizialki udaletxean jarri zuten, nahiz eta legez kanpo egon.
Europar Batasuneko zazpi eskualde, tartean Sakana, mugikortasun iraunkorreko Iconic proiektuan parte hartzen ari dira. Besteak beste, Sakanako Mugikortasun Plana ekarriko du Iconic proiektuak, hau da, sakandarrak ibarrean nola mugitzen garen erakutsiko du. Horretarako, sakandarrek laguntza behar dute. Gure eguneroko joan-etorriak eta mugikortasun ohiturak ezagutzeko, Sakanako Garapen Agentziak (SGA) Internet bidezko galdetegia zabaldu du, labur.eus/7qjijmlv. Galdetegia anonimoa da. Hainbat galderaren bidez, SGAko kideek jakin nahi dute sakandarrek lanera, ikastetxera, erosketak egitera, osasun etxeetara edo mediku kontsultetara, baita eguneroko beste joan-etorri batzuk ere nola egiten dituzten. SGAko arduradunek azaldu dutenez, erantzunak "Sakanako mugikortasun iraunkorreko estrategia diseinatzen lagunduko dute, ibarreko biztanleen benetako beharretara egokituta". Horregatik, SGAko kideek sakandarrak galdetegia erantzutera eta hura ezagunen artean zabaltzera gonbidatu dituzte. Planak diagnostikoaz aparte helburuak eta ekintza plana ditu. Beraz, politika publikoetatik aldaketa edota irtenbideak nola sustatu edo bermatu daitezkeen aztertuko dute. Nafarroako Gobernua proiektuan dago, herri arteko mugikortasun eskumena berea delako.
Lanak Nuevas Reformas Integrales Navarra enpresa egiten ari da eta haien truke 98.290,92 euro (BEZ barne) jasoko ditu. Obra finantzatzeko Zuhatzuko Kontzejuak Cederna-Garalur elkartearen 60.000 euroko dirulaguntza jaso du. Diru hori LEADER-PEPAC 2023-2027ren Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategia gauzatzeko laguntzetatik heldu dena. Laguntza horiek Europar Batasunaren eta Nafarroako Gobernuaren FEADER funtsekin finantzatzen dira. Festetarako zabaldu nahi lukete.
Jokin Zelaia eta Javier Ollo Altsasuko zinegotzia eta alkatea atzean. GOIENA
Arakilgo alkate Oihana Olaberria Jaka ekitaldiari hasiera eman zion kalejiran. GOIENA
HERRI LANAK
Festen hasiera berezia
Etxajuaren ondoren Bakaikuko kintoek zortzikoa dantzatzen dute, plazan
Erkuden Ruiz Barroso BAKAIKU
Uztailaren 22ko 13:00etan hasi ziren Bakaikuko festak, eta etxajuaren ondoren, herriko aurtengo kintoak izan ziren protagonistak. "Zortzikoa plazan dantzatzen dugu", esan zuen Luna Lopez Lizarragak festen aurretik. Tradizioa noiztik egiten den ez dakite, baina Elene Andueza Zelaiak "txikitatik" ezagutzen duela gaine -
ratu zuen. Plazan zortzikoa dantzatzeko aurretik prestatu dira, "arratsalde batzuetan geratzen ari gara prestatzeko eta egunean bertan ongi ateratzeko".
Herriko festetan eta beste herriko festetan egiten den dantza da zortzikoa, eta horregatik kintoek "ikusita" dutela esan dute. Burundako beste herrietan Santa Agedan 2026ko Bakaikuko kintoak txupinazoaren egunean.
BAKAIKU
Txupinazoaren ondoren auzatea izan zen Bakaikuko festetan.
dantzatzen dute kintoek zortzikoa, "eta guk festetan". Herri bakoitzak ere zortzikoa dantzatzeko "bere modua" duela esan dute Bakaikuko kintoek, "normalean nahiko antzekoak dira, baina badira pauso batzuk desberdinak direnak", gaineratu du Lopezek. Altsasukoarekin alderatuz, azaldu du Anduezak, Bakaikukoan ez dute "atzeraka joatearena" egiten. Lau kintok dantzatu zuten zortzikoa herriko festen hasieran, banaka, eta plazara iristean urdurirtasuna hasiko zela aitortu zuen Anduezak.
Berezia
Aurtengo festen hasierako txupinazoa berezia izan da, beraz, Andueza, Lopez eta Bakaikuko kintoendako: "Bai, bai. Egunik hoberena!". Txupinazoaren ondoren lagunekin bazkaltzera joan ziren, eta ondoren festetako egitarauarekin jarraitu zuten. Festak "gogo handiarekin" eta asko disfrutatzea espero zuten. Lopez: "Aurreko urtean oso ongi pasa genuen, bada, aurten hobeto". Aurreko urtean kinto txiki zirela, "primeran pasa" bazuten, aurten "hobeto" pasako dutela gaineratu zuen Anduezak.
Bada kintoen festetako egitarauan gorriz markatutako egun bat: Aizti eguna. Gaur, ostirala, izango da, eta Bakaikuko Gazte Asanbladak antolatuta, Aiztin bazkalduko dute "eta gero herritik barna joaten gara musikarekin eta giro sortuz; oso dibertigarria da", azaldu du Lopezek.
Bakaikuko kintoek herriko festetara "eta ongi pasatzera" gonbidatu dituzte sakandarrak.
FESTAK
OSTIRALA 24
12:30 Puzgarriak, eskoletako belardietan.
13:30 Auzatea Bakaikuko jubilatuen eskutik.
13:30 Jaian Jai emanaldia, plazan.
13:30 Japoniar bonbak eta buruhandiak.
15:00 Bazkaria, Aiztin. BGAk antolatuta.
17:00-20:00 Puzgarriak, eskoletako belardietan.
17:00 Gazte olinpiadak. BGAk antolatuta.
18:00 Pilota partiduak, Iturrarte frontoian. Umeak: Eki Leiza – Yuma Saez de Vicuña / Ireber Flores – Mikel Zabalza; kimuak: Peru Mauduit – Unax Miranda / Hodei Loidi – Jon Zabalo; haurrak: Iker Loidi – Ekain Elizaldli / Iraitz Andiarena eta Egoi Zabaleta.
Bordados Txantxagorri Olaztik, besteak beste, festetako zapi eta blusa asko brodatu ditu
Erkuden Ruiz Barroso OLATZAGUTIA
Bada herriko festa gehienetan, guztietan ez esateagatik, janzten den elementu bat: zapia. Olaztiko festetan, esaterako, suziriak eztanda egin ondoren zapi gorria janzten dute lepoan. Gainera, blusak daramatzate, eta hauek ere kuadrillaka izenen bat edo irudiren bat brodatuta daramate. Duela bi urte zapiak, blusak eta bestelako ehunak brodatzen hasi zen Belen Gomez altsasuar-olaztiarra eta Bordados Txantxangorri Olazti zuen izena. Festen aurretiko asteetan zapien azken enkarguak bukatzen aritu zen.
"Betidanik brodatu izan dut, baina niretako". Bordados Txantxagorrirekin hasi aurretik senarraren harategian lan egiten zuen Gomezek, "aurten jubilatu zen eta aurretik harategia itxi genuen. Nik aurretik ere pentsatu nuen zerbait egin behar nuela, ez nintzela etxean geldirik geldituko". Zerbait egin behar zuela argi zeukan jostunak, eta duela zenbait urte buruan zituen joste makinak begiratzen hasi zen. "Horrela hasi nintzen ho-
netan pentsatzen". Iruñera makinak ezagutzera joan zen eta Bilboko BECen egiten den arte kreatiboen azokara ere joan zen, "argi izan nuen makina hori nahi nuela".
Autodidakta
Gomezek erabiltzen dituen joste makinak suitzakoak dira, alde batetik, ordenagailu programa batean irudiak daude eta irudi hori makinera eramaten da makinak brodatu dezan. Programaren "barruan" 1500 bat marrazki ditu, "baina bertan erabiltzeko bakarra ere bai". Teknikoarekin hitz egiten komentatu zion ea marrazki propioak egiteko aukera izango zuen, "margotzea eta marraztea gustatzen zaidalako", eta teknikoak baietz esan zion, programak berez aukera ematen zuela, "baina ez zituela azalpenik, eta nik nire kabuz egin beharko nituela". Programak barruan zituen marrazkiak nola moldatu azaltzen zuen bakarrik, "irudiak sortzeko ez zegoen ezer; Youtuben ere begiratu nuen...".
hurrengo orrian du segida »
BAKAIKU
« aurreko orritik dator
Joste makinarekin lehenengo urratsak emateko, beraz, doako bertsioa deskargatu zuen, "eta ingelesez zegoen!", azaldu du Gomezek barrezka. "Hiru aste osorik pasa nituen, arratsalde osoa gauerdira arte, programarekin bueltaka, eta ez nuen ezer lortu". Azken astean emotikono bat egitea lortu zuen, brodatzea ere lortu zuen, eta programa erosi zuen. "Hortik tiratzen joan nintzen". Programa erosterakoan gaztelaniazko bertsioa zegoen,
"baina nik ingelesez ikasi nituen aukerak".
Otsailean joste makina erosi zuen eta brodatu zuen lehenengo gauza auzokide baten festetako kuadrilletako blusa brodatzea izan zen, emotikono batekin, hain zuzen. "Beldurrez zeuden, ea ongi aterako zen galdetzen zidan". Egindako proba eta irudi guztien adibidea gordeta dauzka. Izan ere, azaldu duenez, ehunaren arabera brodatua ere alda daiteke, eta aurretik probak egiten ditu.
Lan handiena irudia sortzea da; kapaka sortu behar da irudia, irudi hori kapaka banatu behar da, eta bakoitzean puntadaren tamaina eta angulua kontuan izan behar dira. "Pertsonalizatutako lan asko egiten dut, kintoen zintak, zapiak abizenen armarriekin...". Asko ezin dira berriz erabili, edo oso gutxi molda daitezke. Dena dela, badaezpada disko gogor batean denak gordetzen ditu ere. "Pertsonalizatutako irudi bat ordenagailuko ordu asko dira; 20 bat inguru". Behin irudia eginda eta makinara pasatzen denean ere adi egon behar da, "jendeak uste du makinak egiten duela dena, baina haria ez apurtzea, ez nahastea eta abar ez gertatzeko adi egon behar zara". Esaterako, Olaztiko armarria duen zapia egitekoak ordu bat edo ordu eta erdi irau-
FESTAK
OSTIRALA 24
12:00 Hamabietako, San Migel plazan.
12:00-14:00 Haur parkea, Memoriaren parkean (euriarekin, kiroldegian).
13:00 Eusko Orleans emanaldia, San Migel plazan.
14:30 Haurrendako bazkaria. 15:30-18:30 Haur parkea, memoriaren parkean.
18:30 Pilota Olazti Gazteak: Larraza – Rodriguez / U. Camuel – El Mazini; Mazquiaran – Camuel I / Marañon – Jaka; Araña – Azkona; Arguelles – Azkona; Lau eta erdi: Gurmindo – Larrarte.
20:00 Banaketa, San Migel plazan.
20:00-22:00 Enziska2, San Migel plazan.
ten du, hari eskainitako atentzioaren arabera. Aurreko urteetan nahiko zapi egin zituela esan du Gomezek: "Esango nuke herri osoak baduela berea".
Txantxangorri
"Aitak ez du hau ezagutu. Amak, bai, baina aita justu hil zen landa etxea mustu nuen egunean".
Bordados Txantxangorri ez ezik, Gomezek Imaz landa etxea ere dauka herrian, eta zoritxarrez lehenengo bezeroak aitaren hiletaren egunean iritsi zirela esan du. "Pena ematen dit gauza hauek egiten ditudala ez ikusteak".
Aitak txantxangorriei lepogorria deitzen ziela esan du Gomezek, "eta nik ere lepogorri deitzen diet, baina horrela deitzen banion jendeak galdetuko zuen". Horregatik Txantxangorri deitzea erabaki zuen.
21:00 Japoniar bonbak, kultur etxean.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00-03:30 Tributo Barricada, Platero y tu, San Migel plazan.
LARUNBATA 25
09:00 Plater tiroa, Koskobilo harrobian.
12:00 Hamabietakoa, San Migel plazan.
12:00 Aranzadi Zientzia Elkartea, Memoriaren parkean.
13:00 Mariachi a Toda Madre, San Migel plazan.
14:30 Kalderete txapelketa, Memoriaren parkean.
17:30 Herri Kirolak, Memoriaren parkean.
20:00 Banaketa, San Migel plazan.
20:00-22:00 Eztitan.
Belen Gomez zapi bat Olaztiko armarriarekin brodatzen.
21:00 Japoniar bonbak, kultur etxean.
22:00 Zezensuzkoa.
23:00 Tio Teronen Semeak, frontoian.
23:00 La Mala Pekora eta Josetxu Piperrak, futbol pistan.
01:00 Remember fest, Clinker jatetxean: Ana Bea, Morti, Buli, Bombi eta Dzergy.
IGANDEA 26
11:30 Erraldoi, buruhandien eta gaitarien kalejira.
12:00 Hamabietako, San Migel plazan.
13:00 Estampa Navarra, San Migel plazan.
14:30 Herri bazkaria, Memoriaren parkean.
18:00 Txaranga, Memoriaren parkean.
20:00 Banaketa, San Migel plazan.
20:00-22:00 Heuk Esan! Erromeria, San Migel plaza.
20:00-22:00 Olaztiko Euskal Dantza Taldearen emanaldia.
21:00 Japoniar bonbak, kultur etxean.
22:00 Zezensuzkoa.
23:30 Deabru Beltzak, herritik zehar.
00:30-02:30 Seittun Erromeria, San Migel plazan.
ARAKIL
ARAKIL
EGUNA
LARUNBATA 25
10:00 Dianak, Arakilgo herrietan barna.
12:00 Omenaldia 2025eko jaio berriei, Itxasperri ermitan. 12:30 Zurezko eskulturak motozerrarekin, Itxasperri ermitan.
14:30 Herri bazkaria, Etxeberrin.
17:00 Mus, briska eta partxis txapelketak; haur jolasak, eta kontzertuak: Sandro Trouve eta Iluntze Akustikoak, Etxeberrin.
ETXARREN
FESTAK
OSTIRALA 31
11:30 Pilota txapelketa. 14:30 Autogestionatutako herri bazkaria. 17:00 Gynkana. 19:00 Txupinazoa. 19:15 2025 eta 2026 urteetan jaiotakoei zapia ematea. 19:30 Herri jokoak eta DJ. 22:00 Herri afaria. 23:30-05:00 DJ.
Etxajua pizterakoan gertukoak ondoan izan zituen Blanka Ilundain Etxeberriak.
Erraldoi konpartsa aurreneko eta atzeneko egunetan egon zen kalean.
Garazik eta Araitzek eskorga kronoigoeran parte hartu zuten. PIKUXAR
ARTXIBOA
ARTXIBOA
GANBAZELAIA
AGENDA
EMaGUZUE ZUEN EKitalDiEN BErri astEartEKO 13:00aK BaiNO lEHEN: Tel.: 948 56 42 75 / 661 523 245 / kultura@guaixe.eus
Uztailaren 31ko Guaixe astekaria Udako berezia izanen da eta ez da gutunik ez iragarki laburrik argitaratuko, baina eskelak eta zorion agurrak jartzeko aukera izanen da. Ondoren, oporretara goaz abuztuaren 31ra arte. Irailaren 4ean argitaratuko da ikasturteko lehen Guaixe astekaria.
E s KE la
Alberto Biurrun Lasheras
Zure borrokarako indarrak, gure artean egongo dira beti. agur eta ohore lagun!
Maider Aguirre Santano
i.urteurrena
ahazten ez dena ez da sekula hilko.
Beti gukin
Agirretarrak
IRAGARKI SAILKATUAK
OHARRAK
Odol emateak Irurtzunen: Abuztuaren 3an, 16:45etik 21:00etara, Osasun etxean.
Odol emateak Altsasun: Abuztuaren 5ean eta 6ean 17:00etatik 21:00etara eta 7an 9:30tik 13:15era, Gure etxean.
Etxarri Aranazko festetako haurren harrera: Erroldatuta ez dauden haurrek zapia jaso nahi badute udaletxean izena eman behar dute, bost euro ordainduta.
Lakuntzako festetako haurren harrera: 2025ean jaio eta Lakuntzan erroldatuta ez dauden haurrek zapia jaso nahi badute udaletxean izena eman behar dute garilaren 31a baino lehen.
Etxarri Aranazko festetan Playback lehiaketan izena ematea zabalik: Parte hartzen duten talde guztiendako saria egonen da. Animatu!
Sakanako Mankomunitatearen Ur Zerbitzuaren abisuak telefonoan jaso daitezke: Irurtzun, Lakun-
tza, Arbizu, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiako bizilagunendako. Whatsapp zerrendan alta emateko Mankomunitatean galdetu.
Venezuelara bidaltzeko mugikorrak: Altsasuko Haritza tabernan funtzionatzen duten mugikorrak jasotzen dira, lurrikararen ondorioz, horien beharra duten Venezuelako biztanleei bidaltzeko.
Josu Zabala Salegi 'Basajaun'-en heriotza argitzeko ekimena: Egia Ilunpetik Argira ikerketa babesteko ekarpen ekonomikoa kontu korronte honetan egin dezakezu ES04 3035 0116 92 1160027007.
Unanuko kontsultategira joateko txanda eskatu dezakete dorrobarrek. Kontsumitzaileei arreta emateko Altsasuko udal bulegoa: Asteartetan, 012 zerbitzuan hitzordua hartuta. Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartea, Iratxe.
Etxarri Aranazko Abesbatza Txikiak zure ahotsa behar du: 6 – 15 urte bitarteko haurrez osatuta dago abesbatza eta kide berrien bila dabil. Interesa duenak harremanetan jar dadila corotxikis@gmail. com helbidera idatziz. Informazio gehiago www. coraldetxarriaranaz.com web orrian.
Su hartu zuen Arberoa ikastola laguntzeko kanpaina: Kalte material izugarriak izan zituzten sutearen ondorioz eta bertako familiek sostengu kanpaina martxan jarri dute, on-line denda honetan: arberoadenda. wixsite.com/ikastola, diru ekarpenak egiteko kontu zenbaki honetan: FR76 1005 7195 2500 0202 0160 520 edota materia-
la eman nahi duenak haiekin harremanetan jar daiteke arberoakoikastola@gmail.com
Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak:
Establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei zuzendutako dirulaguntzak dira. Diruz lagunduko dira errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa. Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari %50 ordainduko zaio, gehienez 500 euro emanen zaizkio. Euskaraz eta erdaraz idatzita daudenei %25a, gehienez 250 euro. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n amaitzen da. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian.
Aralarko Santutegiko museoan bisita gidatuak egiteko aukera: Aralarko Santutegiko museoa ikusi eta bisita egiteko ordutegiak asteartetik larunbatera 11:00etan, 12:00etan, 16:00etan eta 17:00etan. Igandeetan 10:30ean, 11:30ean, 13:30ean, 16:00etan eta 17:00etan.
ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus
Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.
Pertsona bakoitzak 3 euro ordaindu behar ditu. Arbizuko Utzubar Ekogunean konposta eskuragarri: Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak gogorarazi du, nahi duen guztiak urte guztian zehar konposta eskuragarri duela bertan. Informazio gehiago nahi duenak info.hondakinak@sakana-mank.eus e-postara idatz dezala edo 900 730 450 telefonora hots egin dezala. Emakumeen bilgunearen zabalpen zerrenda martxan: Altsasuko Udaleko Emakumeen Bilguneak Whatsapp aplikazioko zabalpen-zerrenda bat sortuko du, Berdintasun Zerbitzutik antolatzen ditugun ekitaldi eta jardueren berri emateko. Zabalpen-zerrendan parte hartu nahi baduzu, bidali iezaguzu Whatsapp-eko mezu bat zure izen-abizenekin eta zerrendan parte hartu nahi duzula adieraziz telefono honetara: 628 32 85 93 iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus
E s KE la
Zelai Berri, are berriagoa
Bihar mustuko da l akuntzako belar artifizialeko futbol zelai berria. Elkarlanean egindako proiektua da: l akuntzako Udalak, Nafarroako Gobernuak eta s akana Group kooperatibak sustatu dute, eta l agun a rteak auzolana egin du
Maider Betelu Ganboa laKUNtZa Uztailak 25, larunbata. Goizeko 11:00ak. Lakuntzako Udalak eta Lagun Artea Kirol Elkarteak gonbidapen berezia egin diete lakuntzarrei. Egun handia da, Zelai Berri futbol zelai artifizial berria eta zelaian egin diren bestelako lanak mustuko direlako. Azken ukituak egiten harrapatu ditugu Lagun Artea Kirol Elkarteko presidente Javier Hernandez eta idazkari Ainhoa Etxarri. Euren semeak futbolean hasi zirenean sartu ziren juntan. "Hala hasi ginen, hala segitzen dugu eta hala segituko dugu" dio Javier Hernandezek. Nahiz eta aurten semeak ezin izango duen jokatu, presidente jarraitzen du. "Javier Andueza bezalako beteranoak ikusita, klubean horrenbeste urte daramatzatenak eta hainbeste lan egin dutenak... aurrera segitzen dugu".
Belar artifiziala, beharra Poza eta ilusioa dira sentimendu nagusiak. Kostatu da, baina zelai berritua prest dago. "Denbora asko generaman belar artifizialeko zelaiaren esperoan, eta iritsi da, hemen dugu" dio Hernandezek. "Belar artifizialeko zelaia beharrezkoa zen, guztiz. Batetik, urtetik urtera geroz eta fitxa gehiago ditugu, futbolari eta talde gehiago. Erregional taldeak eta zenbaitetan, jubenilak izan ezik, gainontzeko talde guztiek Itxesaldezko hareazko zelaian jokatzen zuten. Orain, guztiek Zelai Berrin entrenatu eta jokatuko dute". Bestalde, segurtasunagatik. "Itxesaldera joateko errepidea gurutzatu behar da, eta horrek arrisku handia dakar" nabarmendu du. "Errepidea gurutzatzen den eremuan argiak edo fokuak jarri izan dira, baina arriskuak hor jarrai-
Mustutzea Belar artifiziala jartzeaz gain, futbol 7 zelai txikia prestatu dute, eta beste makina bat hobetze lan egin dira (13. orrian zehaztuta daude guztiak). Biharko mustutzean erakutsiko dituzte. "Atetik sartu eta berehala argazki erakusketa egongo da. Adur Kanporen ideia izan da. Miguel Angel Aretarekin argazki zaharrak biltzen aritu da, eta beste berriagoak ere badaude". Ate berrian Javier Andueza izena ageri da. "Zelai Berri Javier Andueza" izena hartu du Zelai Berrik, Javierrek egindako lana eskertzeko". Hasieran, Oihane Uribeetxeberria alkateak eta Javier Hernandez Lagun Arteako presidenteak hartuko dute hitza, proiektuaren berri emateko. Segidan, Elai Alai taldeko dantzariek aurreskua dantzatuko dute. Lagun Artearen ereserkiaren txanda izango da ondoren. "Bere garaian Anabel Arraizak eta herriko musikariek sortu zuten ereserkiaren eguneraketa eta moldaketa egin du Iñigo Aldunatek. Ozarki txarangak ereserkia joko du, eta Lakuntzako abesbatzak abestu. Bestalde, herriko musika taldeetan jotzen duten musikariek ereserkiaren interpretazio bat egin dute rock doinuekin, eta bertsio hori entzungo dugu ere" azaldu du Ainhoa Etxarrik. Lagun Artea herriko taldeekin harremanetan jarri da, "mustutze ekitaldian herri guztia partaide
tzen zuen" gaineratu du Ainhoa Etxarrik. Azkenik, belar naturaleko zelaiak sekulako lana zuelako. "Javier Andueza "Bullik", Egoitz Arraizak eta bestek ordu pila sartu izan dituzte zelaia behar bezala zaintzen. Egoitzek Jesus bere aita zenaren lekukoa hartu zuen mantenu lanetan. Orain lan horiek askoz ere arinagoak izango dira". Lakuntzako Udalak herri galdeketa egin zuen futbol zelaia berritzeko lanak egin ala ez erabakitzeko. "Herritarren gehiengoak aldeko boza eman zuen eta babes hori oso garrantzitsua izan zen udalarendako eta guretako. Baita Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, eta Sakana Group kooperatibaren ekarpena. Oso eskertuta gaude" dio Etxarrik. "Igerilekuekin eta frontoiarekin batera, kirol gune ederra geratu da txoko honetan".
izatea" bilatu dutelako, "herri guztiaren festa" izan dadin.
Hamar taldeen aurkezpena 2026/2027 denboraldiko taldeen aurkezpena egingo da segidan. Aurten 10 talde izango dira, iaz baino bat gehiago, 300 futbolaritik gora: benjaminen bi talde, kimuen beste bi, infantilen bi talde, kadeteena, jubenilena, erregional taldea eta Osasuna Genuine Ligako talde inklusiboa. "Jende askok deitu du aurten Lagun Artean jokatzeko. Tamalez, nesken taldea ateratzea ez da posible izan" azaldu du Etxarrik. Erregional taldeak entrenatzaile berria duela, hori izango da aldaketetako bat. Aitor Goikoetxeak futbol koordinatzaile lanetan jarraituko du, eta klubeko zazpi entrenatzailek entrenatzaile titulua atera dutela nabarmendu dute. "Nafarroako Futbol Federaziotik hala eskatzen dute, eta guk ere nahiago dugu entrenatzaileak trebatuta egotea" azaldu du presidenteak. Denboraldi berriari begira, ilusioa antzematen da. "Talde erregionalak ilusio handia du. Hiriburuetako bestelako taldeetan zeuden zenbait jokalari itzuli dira, eta taldea indartu da. Jokalariek harreman oso ona dute, eta zelaian nabaritzen da". Aurkezpenaren ondoren Lagun Artea erregionalak Lagun Arteako beteranoen kontra futbol partida jokatuko du, eta bestelako sorpresaren bat egongo da. Bukatzeko, auzatea.
'tenpluari', agur
Itxesalde zelaia itxiko da. 80. hamarkadan eta 1997tik gaur egunera arte, 40 urte inguru martxan egon da. "Xarma berezia du, izugarri disfrutatu dugu bertan. Gure tenplua zen, eta alde horretatik pena ere ematen digu. Oroitzapen handiak ditugu".
Lagun Artea Kirol Elkarteko Javier Hernandez presidentea eta Ainhoa Etxarri idazkaria, berritutako Zelai Berrin.
FUTBOLA
Herritarrak mustutze festara gonbidatu ditu udalak
Zelai Berriko lanak bukatuta, kontentu dago Lakuntzako Udala. "Eraberritze honi esker, urrats garrantzitsua eman da udalerriko kirol azpiegiturak hobetzeko bidean, herritarren eskura kirola egiteko espazio seguru, moderno eta kalitatezkoa jarriz, etorkizuneko beharrei erantzuteko prestatua" azaldu du Oihane Uribetxeeberria
Garmendia alkateak.
Proiektuaren helburu nagusia Zelai Berri egokitzea zen, "Lakuntzako eta inguruko haur eta gazteek kirol jarduera seguru, inklusibo eta kalitatezkoa garatzeko. Era berean, Lagun Artea Kirol Elkartearen jarduerari jarraipena eman nahi zitzaion, eta etorkizuneko garapena bermatu".
Lanek segurtasun arazo bati irtenbidea eman diote. "Futbol jarduera guztia Zelai Berrin biltzeak Itxesalde zelaia ixtea ahalbidetuko du. Ondorioz, Itxesaldera joateko NA-2410 errepidea gurutzatu beharrak zekarren arriskua desagertuko da, eta irisgarritasuna hobetuko da". Halaber, futbol zelaiaren mantentze lanak asko erraztuko dira, eta igerilekuek, Sakana frontoiak eta Zelai Berri berrituak kirol gune ederra osatuko dute.
Argazkiak, ereserkia, taldeen aurkezpena, futbol partida... eta sorpresaren bat izango da bihar
Inbertsioa eta lanak
Obren azken inbertsioa 482,637,38 eurokoa izan da, "aurreikusitakoa baino %5 handiago, beste hainbat hobekuntza egin direlako: ate berriak jarri, Zelai Berri eta Sakana pilotalekuaren artean futbol 7 zelaia egin, hormatxo berriak jaso eta zelaiaren inguruko zenbait gune hormigoiztatu". Obra zibila Construcciones Irumendi enpresak gauzatu du (166.643,15 euro), Eskala Ingeniaritza enpresaren zuzendaritza teknikopean (25.095,50 euro), eta belar artifiziala jartzeko lanak FieldTurf enpresa kataluniarrak (290.898,73 euro) egin ditu. Azken belaunaldiko belar artifizialeko sistema du: dentsitate handiko polietilenozko zuntzez osatua, artozko betegarri
"Zelai artifiziala beharrezkoa zen. Elkarlanean iritsi da, hemen dugu"
J aV i E r HE r N a NDEZ
organikoarekin eta silizeharearekin.
Obra elkarlanaren fruitua da. "Proiektu hau erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzari esker gauzatu ahal izan da. Bereziki azpimarratzekoa da Sakana Group kooberatibak egindako 145.000 euroko ekarpena, baita Nafarroako Gobernuko Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak emandako 160.000 euroko dirulaguntza ere. Lakuntzako Udalaren ekarpena 154.652,65 eurokoa izan da" zehaztu du alkateak.
Elkarlanaren emaitza
Udalak Lagun Artea klubaren ekarpena eskertu du. "Auzolanaren eta baliabide propioen bidez, eta herritar
"Mustutzean herri guztia partaide izatea nahi dugu, herriaren festa izatea"
ai NHO a E t X arri
askoren laguntzaz, hainbat hobekuntza gauzatu ditu: argiteria LED teknologiara egokitzea, hegoaldeko harmaila enkofratu eta hormigoiztatzea, perimetroko hesiak berritzea, Sakana pilotalekuaren inguruan babes-sareak jartzea eta instalazio osoa hobetzen lagundu duten bestelako lan osagarriak egitea".
Lakuntzako Udalaren iritziz, "proiektu hau amaitzeak mugarri garrantzitsua dakar Lakuntzako eta Sakanako kirolarendako, zelai berriak urte osoan zehar futbol jarduera baldintza ezin hobeetan garatzeko aukera emango duelako, erabiltzaileen segurtasuna handituko du eta egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat kirol azpiegitura moderno, irisgarri eta kalitatezkoa".
Horregatik, Udalak larunbatean mustutze ekitaldi ofizialera gonbidatu ditu lakuntzar guztiak, kirol azpiegitura berriaren irekiera ospatzeko. Era berean, "eskerrik beroenak" eman nahi dizkiete proiektu hau posible egin duten pertsona, erakunde, enpresa eta boluntario guztiei, "guztien elkarlanari esker, etorkizuneko belaunaldien zerbitzura egongo den kirol azpiegitura berria izango duelako".
"Proiektua mugarria da. Erakundeei, Kooperatibari eta boluntarioei, eskerrak"
O i H a NE U ri BEE t XEBE rria
Sakana Igeriketa, denboraldi ederra
Getaria-Zarautz Zeharkaldian ederki arituz despeditu du denboraldia Sakana taldeak.
Nahia Imaz, Iruñerriko podiumean
Sakandarrak ikusgarri aritu ziren Nafarroako proban. Nahia Imaz, bigarren nafarra.
Juniorrak, Iruñerriko Itzuliaren bila
Gure txirrindulariek gaur despedituko dute XXXX. Iruñerriko Itzulia, podiuma amets.
Zelai berrituak itxura ikusgarria du. Mustutzean taldeen aurkezpena egingo da.
LABURREAN
TRIATLOIA
Sakanan triatleta bikainak ditugu
Dantzalekuko igerilekuetan eta eguraldia lagun jokatu zen s akanako
Mankomunitateak antolatutako s akanako triatloia, Nafarroako Kirol
Jokoetarako baliagarria zena. s akandarrek ilusio handiz hartu zuten parte
PILOTA
Merezitako aitortza Ongayri
Irurtzungo festetan omenaldi ederra jaso zuen Alberto Ongay Terek. Irurtzun klubean trebatuta, 2008tik 2013ra Asperekin profesional izan zen eta ondoren Irurtzunera itzuli eta amateur onenekin aritu da. 2014an Munduko buruz buruko txapelduna izan zen Mexikon. Agurra gertu, abuztuaren 14an Satrustegiko festetan ariko da.
Maider Betelu Ganboa altsasU Sakanako Mankomunitateak larunbatean Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan antolatutako NKJetako XXIV. Sakanako Triatloian giro sanoa eta ezin hobea izan zen. Guztira 74 triatletek emana zuten izena, eta horietatik 32 sakandarrak ziren, gehienak Sakanako Triatloi Campusean aritu zirenak. Campuseko monitoreekin azken beroketak egin, eta gustura aritu ziren. Igeriketa proben ondoren, txirrindularitza tartea igerilekuen atzealdeko parajeetan egin zen, eta korrikakoa Dantzalekuko pistetan. Triatleten senitarteko eta lagunek dibertimendu ederra izan zuten eremu batetik bestera igarotzen, triatletak animatzea ezinbestekoa baitzen. Juniorrek, kadeteek, haurrek, kimuek eta benjaminek, guztiek dena eman zuten eta ederki pasatzeaz gain, emaitza ederrak lortu zituzten. Sakana taldeko triatleta laranjak oso aurrean ikusi genituen. Bukaeran, saririk onena: Dantzalekuko tabernakoek prestatutako hamaiketako ederra.
* Sailkapena: www.guaixe.eus
UTZITAKOA
Sakanako taldeko triatletak, Sakana Triatloian lan ona egiteko prest. UTZITAKOA
Lagunen animoarekin, askoz hobeki. Bizikleta utzi, eta atletismo pistara.
Txirrindularitzarako prestatutako zirkuitua maldan gora despeditzen zen.
Igeriketa tartearekin hasi ziren proba guztiak. Ura ona zegoela zioten triatletek. Trantsizio gunetik ateratzen.
EtXEBErri
Ane Martijak bere lehenengo diskoa kaleratu du: Hasi berriz. Hamaika abestiz ostatutako diskoa da, eta ekainean, Irurtzunen, aurkezpen kontzertua eman zuen; giro polita sortu zela esan zuen abeslariak ARALAR IRRATIAn egindako elkarrizketan: "Hasieran pixka bat beldur nintzen konturatu nintzelako gauza eta ekitaldi asko zeudela bai Iruñean bai Irurtzunen, baina azkenean jendea hurbildu zen eta oso pozik atera nintzen". Diskoarekin ere "oso pozik" dago. "Hainbat alditan aipatu dut, baina niretako txikitako amets bat da disko fisikoa edukitzea nire eskuetan. Oso-oso pozik nago". Harrera ona izan du, "gertukoek esan dutenagatik, eta ni horrekin gelditzen naiz".
Iraila, Bat-batean eta Inorena abestiak kaleratu ditu urtean zehar Martijak, zetorrenaren aurrerapen gisa. Abesti horietan musika estilo aldaketa izan dela ikusten du: "Iraila izan zen honen hasiera, horretan ikusi genuen argi eta garbi estiloa aldatzen zela. Soinuen instrumentazio prozesu luzea izan zen, eta Leirerekin batera estudioan sartu nintzen sinteak eta horrelako gauzak zer ziren ikastera eta esperimentatzera". Estilo aldaketa nabaria den arren, beste abesti batzuetan gitarrak presentzia duela azaldu du musikariak, "nire esentzia ez da joan".
Esanahia
Hamaika abestik osatzen dute Hasi berriz diskoa: Iraila, Hortxe da, Bat-batean, Mundua zain, Maitatzeko beldur, Inorena, Galduta , Poeta lotsatia , Gaurko oparia, Mozkorturik dantzan eta
Txikitako ametsa egi bihurtuz
a ne Martija abeslari etxeberriarrak 'Hasi berriz' lehenengo diskoa kaleratu du.
Hamaika abestiz osatutako dago, eta betiko estiloa doinu berriekin uztartzen
ditu. i rurtzunen aurkezpen kontzertua eman zuen, eta data berriak ixten ari dira
Hasi berriz. "Abestiek aldaketak jasaten dituzte; agian nik idazten ditudanean zentzu bat daukate, eta publiko egitean eta jendeak entzutean zentzu hori aldatzen da. Hamaika mila gauza egon daitezke abesti baten atzean". Martijak azaldu duenez, sare sozialak ez ditu oso ongi kontrolatzen, baina ane.martija
Instagram kontuan, besteak beste, argazkien bidezko abestien laburpena egin zuen.
Diskoa Aberin estudioan grabatu du eta Iñakiren eta Leireren laguntza izan du; gehienbat Leirerekin lan egin duela azaldu du Martijak. "Prozesu oso luzea izan da; urte eta erdi edo gehiago daramatzat disko hau sortzen. Gauza pila bat ikasi ditut soinuari dagokionez eta baita beste arlori buruz ere, esate baterako, pazientzia eduki
behar dela eta gauzak poliki egin behar direla". Prozesu luzea izan arren, polita eta aberatsa izan dela gaineratu du abeslariak. Hasi berriz deitzen da diskoa eta diskoari izena ematen dion abestia azkena da: "Nahita jarrita dago. Abesti horrek hasiera eman zion diskoari izena eman ziolako, baina idatzitako eta konposatutako azkena izan zen, eta kontraste hori ematea gustatzen zitzaidan". Diskoak orain arteko musika bidean egindako aldaketa bat markatzen duela azaldu du Martijak, "orduan da hasi berri bat eta horri buruz hitz egiten du". Zoritxarrez edo zorionez, gaineratu du, bizitzan hasi berriak agertzen dira "eta horiek probestu behar ditugu".
Zoriontasuna "gauza sinple eta txikietan" dagoela esan du abeslariak, eta hori Hortxe da kantan islatu du, eta Mundua zain abestian gertuko pertsona batek bizi zuen esperientzia txar batetik sortutako abestia da, "buelta emateko aukera badagoela". Abestietan mezu positiboak ematea gustatzen zaiola azaldu du Martijak. "Momentu batean idatzitako kanta bat da, orain agian ez dut horrela pentsatzen edo sakonegia iruditzen zait". Maitatzeko beldur abestiaren kasua da, eta Inorena abestiarekin ere "bitxia" dela azaldu zuen: "Biak aldi berean konposatu nituen".
Dagoeneko kontzertuen datak ixten ari dira, eta sare sozialen bidez jakinaraziko ditu.
"Abestiek aldaketak jasaten dituzte; idaztean zentzu bat daukate, eta publiko egitean beste bat"
Ane Martija Irurtzunen egindako Hasi berriz diskoaren aurkezpen kontzertua. @ANE.MARTIJA
MUSIKA
11 GALDERA
"Transpyrenees egitea niretako erronka pertsonal
handia izan da"
AITOR HERNAIZ ORMAETXEA tXirriNDUlaria
s uhiltzailea ogibidez, txirrindularitza du zaletasun lakuntzarrak. transpyrenees transiberica Ultracycling proba gogorrean Pirinioak gurutzatu berri ditu
daiteke eta B edo C planak martxan jarri beharko dira.
1 Transpyrenees ultran 1128 km gurutzatzen dira Pirinioetan barna, Kantauritik Mediterraneora. 34 portu eta 26.000 m desnibel +. Zenbakiak ikaragarriak dira. Bai, hala da. Aurretik Pirinioak zeharkatuta banituen, lagunekin, beste martxa batean, distantzia motzagoak eginez eta ez horrenbesteko desnibel metatuarekin. Baina proba hau beste gauza bat da, ahalik eta biderik zailena eta gogorrena bilatzen delako. Ongi prestatu beharra zegoen, eta niretako erronka pertsonal handia izan da.
2 Asistentziarik gabeko proba da; ibilbidea jasota, norberak antolatu behar du nola egin. Proba hauek orain modan jartzen ari dira, baina, berez, txirrindularitzaren hastapenetako proba haietara jotzea bilatzen dute. Tourreko hasierako etapak 300400 kilometrotakoak ziren, eta txirrindulariek autoerregulatu beharra zuten. Hemen, berdin. Ibilbidearen track-a astebete lehenago ematen dizute, eta non lo egin, non elikatu... dena zure kontu. Geldialdiak ibilbidean dauden supermerkatuen arabera planteatu ditzakezu, baina bidean beti daude kontrolatu ezin diren aldagaiak; A plana pikutara joan
3
Plangintzak norberaren erronkaren araberakoak izango dira. Jakina. Proba bukatzea zen nire erronka. Bost egun eta erdian bukatu nuen, baina badaude hiru egunetan bukatu zutenak. Horiek ez dakit hiru egun horietan guztira 6 ordu lo egingo ote zuten, eta ziurrenik ibilbidean nonahi etzan, ordu pare bat lo egin eta martxa! Nire lehenengo aldia zenez, ez nekien gorputzak nola erantzungo zuen eta nahiago nuen ostatuetan lo egitea, atseden hartzeko. Gutxienez egunero 6 ordu lo egitea. Hala ere, egunero 12-14 bizikleta ordu ateratzen zitzaizkidan, 5000 m+.
4
Zer eguraldi izan duzue?
Pirinioetan izan daitezkeen eguraldi mota guztietatik pasa ginen. Pasaiatik ekainaren 28an atera ginen, iparra sartuta zegoela. Beraz, lainoa eta langarra izan genituen. Iratira iritsi eta sekulako ekaitza; inoiz bizi izan dudan ekaitzarik potenteena. Haran bailarako Vielha-ra sartuta, aldiz, eguzkia ateratzen hasi eta beroa iritsi zen, baina ikaragarrizko beroa, itogarria.
5
Kataluniako Llançara bitartean, 34 portu ezagun bezain gogor:
BAZKIDETU Izan giltzarri!
Hilabetean euro baten truke
(Errenta aitorpeneko itzulketa kontuan izanda)
Jaizkibel, Izpegi, Larraine, Aubisque, Col de Tentes, Tourmalet, Peyresourde, Col de la Bonaigua, Col de la Brousse...
Proban sartuta zaudenean, entxufatuta zaude, eta erronka pedalei ematea da; ia ez duzu besterik ikusten. Aurretik mendate gehienak ezagutzen nituen, ederrak dira. Aubisque hirutan igo dut, baina hiruretan lainopean. Oso polita omen da, baina ez dut ikusi. Kataluniako portuak ere oso politak dira, Mediterraneo kutsuarekin; paisaia berezia.
6
Batekin geratu beharko bazina... Col de Tentes (2208 m), agian. Tourmalet azpiko Luz Saint Sauveur-etik abiatuta heltzen da bertara, eta probako punturik garaiena zen. Gailurra eginda, aurrez aurre Taillon mendiaren (3144 m) ipar aurpegia ikusten da, sekulako ikuspegia.
7 Transpyrenees bakarrik edo lagunekin egin duzu? Bakarrik, ez nuen inor konbentzitu. Baina han egonda, jendea ezagutu eta probak zure maila bereko pertsonekin jartzen zaitu. Azken bizpahiru egunak pertsona berberekin kointziditu nuen, Errenteriako Mikelekin, esaterako. Bakoitza bere erritmora gindoazen, baina mezuak bidaltzen genizkion elkarri,
iturri bat edo denda bat non zegoen abisatzeko. Halako lotura bat egin genuen, oso ongi.
8 Sakandarren bat al zegoen?
Euskaldun dezente geunden, baina nik behintzat ez nuen sakandarrik ikusi.
9
Estropezuren bat izan zenuen?
Col de Tentes "portu laguna" zen, hau da, ibilbidetik kanpo zegoen; hau da, hura igo, jaitsi eta berriz ibilbidera bueltatuz, aurrera jarraitzen zenuen. Horregatik, mendatea igotzerakoan poltsak nonbaiten uzteko aukera genuen. Nireak zuhaitz baten azpian ezkutatu nituen, baina portutik jaisterakoan ez zeuden. Neguko arropa, kargagailua eta hipotiroidismorako botika nituen bertan. Kreditu txartela atera eta udako estraren zati majo bat gastatu behar izan nuen.
10
1128 km, 34 portu, 26000m+... ez al da gehiegizkoa?
Pasada bat da, noski. Bukatu ondoren, hurrengo zazpi-zortzi egunetan nire gorputzak jana eta loa eskatzen zuen. Ez nuen besterik egiten. Gorputza kexatu egiten da. Ez dut uste osasuntsua denik edo mediku batek gomendatuko lukeenik. Eta Kataluniako bero haiekin... Eguerdian 37 gradutara geunden. Izotz poltsa handia erosi eta izotzak maillot eta culotte barruan eta motxilan sartu nituen, gorputza hozteko. Gorputzaren tenperatura jaitsita, ondoren askoz hobeki aritu nintzen.
11
Erronka lortuta, pozik? Bai, orain hasi naiz lortutakoa dastatzen. Lehendabiziko egunetan gazi-gozoa zen dena, baina egun batzuk pasatuta pentsatzen dut: "han pasatutakoak ez ziren makalak izan!" Nolanahi ere, uste dut halako proben harra sartu zaidala; noizbehinka halako erronkaren bati aurre egitea ez litzateke gaizki egongo.