Skip to main content

1001_GUAIXE

Page 1


BIDEPOZA

Sakanako Triatloia larunbatean jokatuko da, Dantzalekun

Sakanako Mankomunitatetik azaldu dutenez, kategoria guztiak kontuan hartuta 74 triatletek eman dute izena, tartean 32 sakandarrek / 12

Urdalur uharkako larrialdi planeko lanak egiteko milioi bat euro erabili ditu Ebroko Ur Konfederazioak / 6 AZPIEGITURAK

Sakanako herri kirolariak ikusgarri aritu dira San Fermin

Herri Kirol Jaialdietako txapelketetan / 10 HERRI KIROLAK

'Afonia' deitzen da aurtengo Etxepare Sariko irabazlea; doluaren inguruko ipuina da / 15

TRIATLOIA

MUGIKORTASUNA

Pedalei eraginez aurpegian airea sentitzeko eskubidearen alde eginez

a dinekoen eta gaixo daudenen bizi kalitatea hobetzeaz aparte, trizikloak gidatzen dituztenekin belaunaldien arteko lotura sortzen da. Horiek dira 'Bizikletaz, adinik ez' proiektuaren helburuak

Alfredo Alvaro Igoa OlatZaGUtia

Ahaztu txikitako hiru gurpileko ibilgailua, haurrendako dena. Hau helduendako da. Hiru gurpil ditu eta horregatik du triziklo izena ere. Bizikletetan bezala, pertsonen propultsioaren eraginez mugitzen da. Hona ekarriko ditugun trizikloek bi gurpil aurrean dituzte eta hirugarrena atzean. Aurreko bi gurpilen aurrean aulki bat dago eta bi pertsona eser daitezke bertan. Haien atzean dagoen gainontzeko guztia bizikleta bat bezalakoa da: eskuleku zabal bat, pedalak, katea, abiadura aldagailua eta aulkia. Horren gainean esertzen da gidaria eta bere pedal kolpeekin aurrera egiten du trizikloak. "Guztiek bateria bat dute. Triziklo handiak dira eta bi pertsona eraman daitezke. Pisu handia da bakar-bakarrik pedalekin mugitzeko, esaterako, aldapa gora batean". Estibaliz Diaz Diaz de Espada halako trizikloen gidaria da.

Diazek azaldu duenez, trizikloak gidatzea "oso erraza da. Baina trizikloak erabiltzeko ikastaro bat egin behar duzu, nola mugitu jakiteko". Gidariaz aparte bi pertsona doazenez tri-

zikloan segurtasun neurriak jakitea ezinbestekoa da. Ikasi beharrekoa ikasita, gidari boluntarioa izateko aukera dago. "Oso gustura ibiltzen naiz. Berezia eta polita da", esan du Diazek. Halako trizikloetan eramaten dituzten pertsonak dira adinekoak, gaixo daudenak, desgaitasuna edo mugikortasun arazoak dituztenak.

Trizikloak Urbasan

Corellako Biciclistas taldeak Urbasara irteera antolatu zuen eta 52 pertsona etorri ziren autobusean maiatzaren 17an. Gainera, furgoneta batean bi yayacleta edo triziklo ekarri zituzten. Haiekin bat egin zuten Olatzagutitik joandako seik: Diaz, Iban, bere gurasoak eta Josu anaia eta Manoli. guztiek Ubabako aparkalekuan bat egin zuten. Erriberatik ekarritako trizikloei esker Manolik eta Josuk Ameskoako Limitazioak mendian barna trizikloetan ibiltzeko aukera izan zuten. Abereak ere bidera atera zitzaizkien sei kmko ibilbidean. Manolik ELA gaitza du. "Bizikleta asko gustatzen zaio, baina orain ezin da ibili", azaldu du Diazek. Josuk,

"Triziklo handiak dira, eta bi pertsona. Pisu handia da bakarrik pedalekin mugitzeko"

berriz, bizikleta istripu baten ondoren Toledoko ospitale berezian errehabilitazioa egiten hilabete asko eman ditu. "Pixkanaka hobera egiten ari da, ibiltzen da, baina bizikleta ezin du hartu. Urbasakoa biendako opari izugarria izan zen", azaldu du Diazek. "Biak esperientzia errepikatzeko gogoz daude", gaineratu du. Udaz aparte, udaberrian edo udazkenean ere trizikloak erabil daitezkeela azaldu du gidariak. "Arropa gehiago edo manta bat jarri behar dute bidaiariek uda-

"Gidatzea oso erraza da. Baina erabiltzeko ikastaroa egin behar duzu, nola mugitu jakiteko"

"Urbasakoa biendako opari izugarria izan zen. Biak errepikatzeko gogoz daude"

Corellatik ekarritako trizikloan Limitazioko bidean barna ibiltzen. UTZITAKOA

berriko edo udazkeneko egun batzuetan".

Onurak

Trizikloan joaten diren pertsonen animoa eta bizi kalitatea hobetu egiten dela esan du Diazek. "Gidari eta erabiltzaileen artean hartu-emana, elkarbizitza, izaten da. Helduei asko gustatzen zaie haizea eta abiadura sentitzea eta leku berriak ikustea. Batzuk ezin dira mugitu edo ia-ia ezin dira ibili eta haiendako oso berezia da. Gainera, bizikleta batetik dena desberdin ikusten da. Egia esan terapeutikoa da", laburbildu du.

Trizikloan joaten direnak ez dira isilik joaten, elkarrizketak eta loturak sortzen dira bidaiarien eta haien eta gidarien artean. Harreman berriak. Batzuetan baita trizikloa pasatzen ikusten duten herritarrekin ere, trizikloak jakin-mina pizten baitu. "Trizikloan doazen batzuk abesten hasten dira. Hitz egiten joaten dira besteak. Batzuek ia-ia ezin dute hitzik egin. Denetarik dago. Baina gidari eta bidaiarien arteko interakzio horiek dira gauzarik politenak". Diazek azaldu duenez, "beti bezala, ematen

dugunean jasotzen dugu". Eta gidariek ere jasotzen dute berea, istorioak partekatzea edo pedalkadak emateagatik pertsonak zoriontsu egitea besteak beste. Parte hartzea eta gizarte kohesioa dira triziklo ibilbideek sustatzen dituzten balioetako batzuk.

Bizikleteroak

Diaz erakunde bateko kidea da: Gasteizko Bizikleteroak Elkarteak, Gasteizko Hiri Txirrindulariak. Elkarteak Arabako hiriburuan bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzen du. Horrekin batera, bizikleta erabiltzaileen interesak eta eskaerak defendatzen ditu. Horretarako, hitzaldiak, proiekzioak, ibilaldiak eta kontzientzia hartzeko ekitaldiak antolatzen dituzte. bizikleteroak.org webgunean jaso daiteke taldearen jardunaren berri.

"Gidari eta bidaiarien arteko interakzio horiek

dira gauzarik politenak"

COP 31 Bike Ride Sakanatik pasako da

Nazio Batuen Erakundearen Klima Aldaketari buruzko Konferentzia, Antalyan (Turkia) egingo da. COP31 Bike Ride herritarren ekimen bat da Belendik, Brasildik abiatu zena aipatu topaketara iristeko. Bere helburua da, batetik, garraioaren CO2 emisioak murrizteko bizikletaren eta mugikortasun aktiboaren ahalmen izugarria ikustaraztea. Eta, bestetik, bizikleta bidezko desplazamenduak tokiko, nazioko eta nazioarteko politika klimatikoetan funtsezko lekua izan dezaten eskatzea, baita Nazio Batuen klima aldaketari buruzko negoziazioetan ere. Tropelak konferentziara hamar proposamen eramanen ditu. Hasteko, 2030erako bidegorrien oinarrizko egitura sarea osatzea, batez ere hiriarteko konektibitatearekin eta eguneroko joanetorrietarako multimodala. Horrekin batera, proposatuko dute ibilgailuen zirkulazioa gutxitzea, abiadura eta bolumena mugatuz. Txirrindularitzaren garapenaren bultzatzaile izan daitezkeen arlo guztiak hartuko dituzten 2030era arteko plan espezifikoak diseinatzea da beste proposamen bat. Horretarako finantzaketa egoki eta espezifikoarekin eta txirrindularien elkarteak barne hartzen dituzten ezarpen-berrikuspenak eskatzen dituzte. Laugarren proposamena da bizikletendako eta oinezkoendako eremu esklusiboak nabarmen handitzea 2030era arte, batez ere ikastetxetatik, garraio publikoko zentroetatik, tokiko dendetatik eta berdeguneetatik gertu.

Aldi berean, proposatu dute bizikletak (zama-bizikletak barne) biltegiratzeko edukiera egokia orokortzea garraio zentroetan, merkataritza guneetan, ikastetxeetan, bulegoetan eta etxeetan 2030era arte. Horiez aparte, urtero adin guztiendako txirrindularitza ekitaldi masibo bat antolatzea eta bizikletaren etxeak sortzea proposatu dute.

Diazek esan duenez, "Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin lan handia egin genuen trizikloak hona ekartzeko". Gaineratu duenez, "trizikloak udalarenak dira eta adinduen egoitzetan dituzte. Boluntarioek noiz duten posible jakinarazten dute, esaterako: astelehenetan halako ordutatik holako ordutara. Zerrendan dauden boluntarioei egoitza batera joateko eta pertsona bat edo pare bat paseatzera ateratzeko esaten diete". Ordu pasa egoten dira Gasteizen edo hiriburuko eraztun berdean barna trizikloan. Bidaiariak bizi ziren tokiak bisitatu, aspaldi egon gabeko tokietara joan edo hirigintza eraldaketak ezagutzeko aukera ematen dute triziklo ibilbideek. Beste hiri batzuetan ekitaldietara joateko garraiobidea da trizikloa.

Proiektua

Trizikloena nazioarteko mugimendu bat da Adinik Gabeko Txirrindularitza izena duena. Ole Kassowek Kopenhagenen (Danimarka) sortu zuen 2012an eta gaur egun 52 herrialdetan dago.

COP31 Bike Riden antolatzaileen iritziz ezinbestekoa da prestakuntza eta informazioa. "Batez ere 12 urtetik beherakoak eta emakumeak prestatzea, bizikleta hobeto erabiltzeko eta ahalduntzeko". Bizikletaren abantaila ekonomikoak sustatzea eskatu dute, "auto baten kostua urtean hamar aldiz handiagoa baita". Gainera, txirrindularitzari lotutako sektore ekonomikoa garatzea eskatu dute, horretarako beharrezko pizgarri edo zerga dirulaguntzak emanda (zerbitzuak, industria, leasing, sharing...).

Paketeen banaketa enpresek "azken miliako" entregetarako zamalanetako bizikleten logistika garatzea proposatu dute. Azkenik, proposatu dute neurketa eta jarraipen adierazleak modu oso erregularrean ezartzea eta partekatzea.

Euskal Herrian Ibilbidean zehar estandarte handi batean mugikortasun iraunkorraren aldeko tokiko konpromisoak bilduko dituzte eta bizikletak pertsonen egunerokotasuna nola hobetzen duen eta hiri bizigarriagoak eraikitzen laguntzen duen erakusten duten istorioak partekatzen ari dira.

Euskal Herrian, Bilbo eta Hendaia artean ari da etapak egiten. Bilbotik asteazkenean, garilaren 15ean, abiatu zen eta Hendaiara asteartean, garilaren 21ean iritsiko da. Iruñea eta Andoain arteko bidea eginen dute igandean, garilaren 19an. Plazaolako bide berdean barna eginen dute ibilbidea, beraz, Aizkorbe eta Irurtzundik pasako dira. Bide berdeak, bidegorriak eta EuroVelo 1 (Atlantikoko kostaldea) eta EuroVelo 3 (Erromesen ibilbidea) ibilbideen zenbait zatitan barna ibiliko dira txirrindulari parte hartzaileak.

"Halako proiektuak martxan jartzeko boluntarioak eta gogoa behar dira. Elkarte edo fundazio bat egoten da normalean. Baina trizikloa duten egoitzak ere badaude". Horretaz aparte, "trizikloak erosteko dirulaguntza publiko edo pribatuak ere behar

dira, ibilgailu garestiak baitira", azaldu du Diazek. Gaineratu duenez, "Pixkanaka zabaldu zen, eta orain Donostian, Gasteizen, Corellan edo Iruñean dago. Baina Sakanan ez. Eta hori nahi genuke: halako trizikloak Sakanan ikustea. Merezi du".

Maskota ere trizikloan eraman zuten. UTZITAKOA
Trizikloetatik natura eta azienda ikusteko aukera izan zuten. UTZITAKOA
Artaldea bidean. UTZITAKOA

Kontraesanen artean

Futbola asko gustatzen zait. Bai Lagun Artearen partida bat igande batean ikustea edo ligako partida bat etxeko telebistan ikustea. Txikitatik amarekin partekatzen dudan zaletasuna da, eta beti izan da elkarrekin pasatzen genituen une txiki horien parte.

Horregatik, 2022an Qatarreko Munduko Txapelketa amaitu zenean eta azpiegiturak eraikitzen ari zirela 7.000 langile migratzaile inguru hil zirela jakin nuenean, neure buruari esan nion ez nuela Mundiala berriro ikusiko. Beste alde batera ez begiratzeko nire modua zen.

Hala ere, egunen batean partida bat jartzeko gogoa izan dut. Edo ama partida bat ikusten ari zela, berarekin eseri nahi izan dut. Eta orduan galdera hau etorri zait burura: etengabe zigortu behar al dugu geure burua moralki perfektua dena egiteko gai ez izateagatik?

Ez dut uste. Baina, era berean, uste dut tarte handia dagoela perfekziora ez iristearen eta horretan saiatzeari uztearen artean.

Gure kontraesanak axolagabekeriarako aitzakia ez

bihurtzea da kontua

Inditexen inoiz ez erostea, plastikorik ez erabiltzea edo hegazkinez berriro ez bidaiatzea erabaki nezake. Ziurrenik ez dut lortuko. Baina horrek ez du eragozten supermerkatura poltsa berrerabilgarriak eramatea, dutxako ura berotzen den bitartean ur hotza gordetzea landareak ureztatzeko edo kontzientzia handiagoz kontsumitzen saiatzea.

Kontua ez da akatsik ez izatea. Gure kontraesanak axolagabekeriarako aitzakia ez bihurtzea da kontua. Inork ez du mundua bere kabuz konponduko. Baina gauza guztiei uko egiteak ere ez. Eta agian mundu hobe baten eta okerrago baten arteko aldea, aldaketa txiki horietan dago.

GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora.

Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, Na zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 altsasu / gutunak@guaixe.eus

Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus

Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436

Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Laura Olmos Aristorena gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus

OBJEKTIBOTIK

Udan, baina hostorik gabe

Lakuntzako Mikel Arregi kalean dauden bi zuhaitz hauek udaberrian "hostoz beteta, polit-politak" egoten zirela diote bizilagunek. "Itzal ederra" ematen zutela. Bizitzen ari garen infernuko uda honetarako, ezin hobea. Aurten, baina, ez hostorik ez itzalik. Nonbait, produkturen bat, azido edo halakoren bota omen zieten. Hori da susmoa. Zertarako, baina? Zuhaitzak hil eta beste edozertarako tokia egiteko? Auto gehiago aparkatzeko, agian? Hostoek molestatzen dutelako? Edo kaltea egitearen plazer hutsagatik? Edonola ere, basatikeria galanta.

ERREDAKZIOAREN OHARRA

Datorren astean, uztailak 24 izanen da gutunak argitaratzeko azken Guaixe astekaria. Uztailaren 31koa Udako berezia izanen da eta ez da gutunik argitaratuko, baina eskelak eta zorion agurrak jartzeko aukera izanen da. Ondoren, oporretara goaz abuztuaren 31ra arte. Irailaren 4ean argitaratuko da ikasturteko lehen Guaixe astekaria.

Zuzentzailea: Patxi Flores Lazkoz

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275

Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200

Inprimategia: Zeroa Multimedia

GUAIXEk ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

LAGUNTZAILEAK
komunikazio taldea

IRURTZUN

"Entzun dadila euskara, ozen eta harrotasunez"

BLANKA ILUNDAIN TXUPINAZO JAURTITZAILEA

Erkuden Ruiz Barroso IRURTZUN Irurtzundarrek txupinazoa botatzeko aukeratu zuten aurten, besteak beste, euskaragatik egindako lanagatik

Urduri, hunkituta, harrituta eta oso eskertuta zegoela esan zuen Blanka Ilundainek Irurtzungo festetako txupinazoa piztu aurretik. "Jende askok esan dit: zorionak, merezi duzu!".

Ezin sinistu zegoen, eta momentua iritsi arte ez zuela sinistuko aitortu zuen. "Baietza eman nuen momentutik sekula ez nuke pentsatuko izendatuko nindutenik, gutxiago ere aukeratu".

Nola jaso zenituen proposamenak?

Guztia Itziar Matxain Irurtzungo Kultura koordinatzaileak esan zidan. Lehenengo aldia da bozketa bidez egiten dela, eta hautatua izan nintzela. Zur eta lur gelditu nintzen, benetan. Lehenengoa, noski, sorpresa hutsa izan zen, eta bigarrena ziur nengoen ez ni nintzela aterako. Pertsona bakar bat talde baten aurrean, horrelakoetan taldea ateratzen da. Gainera, pena eman zidan Antzerki Tailerragatik; 25 urte bete dituzte eta bertan Txeli dago, hasieratik dagoena, eta ilusio handia zeukan. Gero ere Pakita eta Pello egon ziren taldea, eta hil ziren, eta beraiekin gogoratu nintzen. Zer esan duzu?

Bi ideia oso argi ditut; euskaraz eta gaztelaniaz. Lehenengo eta behin eskerrak eman niri aukera emateagatik eta nire eskuetan jartzeagatik txupinazoaren jaurtiketa. Nik suziria hiru ataletan irudikatzen dut: txinparta, Atakondoan euskal eskola publikoaren hastapenak; keak uzten duen lorratzak irudikatzen du herriko kolektiboak, herriari kohesioa eta nortasuna ematen diotelako: gizarte, kultura, kirol taldeak, elkarteak, baita antzerki tailerra ere, noski, eta eztanda euskara entzun dadila kalean, festetan, agurretan, abestietan... Ozen eta harrotasunez!

Bizitza euskarari lotuta izan duzu. Zein izan da zure ibilbidea? Irakaslea izan naiz. Gazte-gaztea etorri nintzen hona. Momentu horretan euskarazko hiru gela zeuden bakarrik. Hiru neska gazte etorri ginen, Margari, Mari

Jose eta ni. Eskolatik kanpo ere

Aizpean egon nintzen eta orain Mintzakiden. 30 bat urte daramatzat Olentzerori ongietorria ematen, itzulpenak egiten... Beti euskararen inguruan; hori izan da nire bizitza, lana eta ardura. Baina normaltasunez egin dut. Irakaslea zarenean transmititu nahi duzu; ezer berezirik ez dut egin. Lana ahalik eta hoberen egin, eta herrian txertatu. Jubilatu nintzenean duela zortzi urte 24 gela zeuden euskaraz. Ez da nire lana bakarrik izan; eskola komunitatearen lana izan da. Oso harro nago. Gure ikasle asko, unibertsitatera joan dira eta irakasle dira.Ez da niregatik bakarrik, baina bai esaten didatela: irakasle izan nahi dut, zu bezala!

Normalean non ikusten duzu txupinazoa?

Ni beti joaten naiz txupinazora. Beti interesatzen zait nork

jaurtitzen duen. Berehala hasten dira erraldoiak eta dantzariak herrian barna txarangarekin. Umeak txikiak zirenean kalez kale joaten ginen. Urte askoz egon naiz txoznan zerbitzatzen. Niretako txupinazoaren eguna polita da. Gero

"Suziria hiru ataletan irudikatzen

dut: Atakondoa; herriko kolektiboa eta euskara"

"Niretako txupinazoaren eguna polita da; festetan ere egunero ateratzen naiz"

IRURTZUN

FESTAK

OSTIRALA 17

10:00 Dianak. 11:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa. 13:00 Kalderete lehiaketan izena emateko epea itxi. 14:00 Kalderete lehiaketaren epaia.

14:30 Kaldereteak. Oharrak: antolatzaileek ogia, ardoa, mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte; horretarako izena eman behar da; plazako karpa ere izena eman dutenendako erreserbatuko da. Parte hartzaileei 10:00etatik aurrera mahaiak eta aulkiak jarri eta kentzen laguntzeko eskatzen zaie.

17:30 Burrunba Elektrotxarangarekin bazkalostea, kalejira eta kale animazioa.

17:30-19:30 Zirku tailerra Levelibular taldearekin (adin guztietarako, 6 urtetik beherakoak heldu batekin lagunduta), Gernika plazan. 18:00 Afizionatuen Eskuzko Pilota Jaialdia.

19:00 Karaokea, Barazkigunek antolatuta, Barazkigunen.

20:00 Oihan Vega Djarekin gaztefesta.

22:00 Larrain dantza. 22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.

Iratxon afari handia egiten dugu. Aurten desberdina da. Udaletxera nirekin lankide ohiak etorri dira, lagunak direnak, senarra Andosillakoa da eta bertako kuadrilla etorri da, Astraingoa naiz eta bertatik familia etorri da ere... Gero hotelera zizka-mizka jatera gonbidatu ditut. Balkoian nirekin semea, Gorka Inda Pakitaren semea eta nire lehenengo taldeko ikaslea, Lujan Mintzakide programan dagoena, oraingo ikasle bat eta garai hartako irakasle bat egon dira. Oso hunkigarria. Festetarako zer plan? 68 urte ditut eta egunero ateratzen naiz, eta egunero dantzatzen dut Larrain dantza. Jende asko biltzen da. Egunero Iratxora afaltzera joaten gara, plazan dagoena ikusten dugu... Orain egunez gehiago ateratzen gara, gauerdira arte.

23:45 Steampunk sua eta pirotekniako ikuskizuna, eskolako patioan hasi eta plazan amaitu.

00:00 Kontzertuak, Barazkigunek antolatuta, Barazkigunen: Zerbitzuz kanpo, Ganibet eta DJ Abertxandals.

01:00 Oihan Vega Djarekin diskofesta.

Blanka Ilundain irurtzundarrak piztu du festetako txupinazoa. UTZITAKOA

Sakandarrak, ikusgarri

San Fermin Herri Kirol Jaialdietan maila ezin hobea eman dute gureek

Maider Betelu Ganboa SAKANA

San Fermin Herri Kirol Jaialdietan maila ikusgarrian aritu dira sakandarrak. Ezin pozikago dago Sakanako Harri Jasotze Eskolako arduradun Jon Irañeta. "Balorazioa ezin hobea da. Nafarroako Gizonen Harri Jasotze Txapelketan aritu ziren zazpi jasotzaileetatik lau eskolakoak ziren, Hodei Amezkua txapelduna barne. Eta emakumezkoen txapelketan lehiatu ziren seietatik bost eskolakoak ziren, Ane Zestau txapelduna tartean. Oso pozik gaude".

Gizonezkoetan, Hodei Amezkua Nafarroako txapeldunak 6387,5 kg jaso zituen, bere taldekide Unai Urkiolaren aurretik (4762,5kg). Alberto Maestre laugarren izan zen (3000 kg), Diego Iriarte bosgarren (3625 kg), Josetxo Urrutia seigarren (3425 kg) eta Alex Fernandez zazpigarren (2087,5 kg).

Emakumezkoen Nafarroako I. Harri Jasotze Txapelketako txapelduna Ane Zestau izan zen (3.875 kg), Alba Zubiria (3687,5 kg) eta Naiara Urkixo (2437,5 kg) taldekideen aurretik. Amaia

Orrio laugarrenak 2.250 kg altxatu zituen, eta Maitane Zabalza seigarrenak 1.937,5 kg. Sakanako eskolakoen erakustaldia apartekoa izan zen.

Txingak, ingudea eta beste Nafarroako Emakumeen Txinga Txapelketa Txantreako June Etxeberriak irabazi zuen (14 plaza eta 1/4), Maika Iraizoz zenoztarraren (12 plaza eta 1,35 m) aurretik. Beatriz Goñi irurtzundarrak 12 plaza eta 1,35 m egin zituen 9 kg-ko txingekin, hirugarrena.

Maider Betelu Ganboa ALTSASU Mitxelena-Mazkiaran herri kirolarien sagari beste partaide bat gehitu zaio, etxeko txikiena, Harri. Berriki aizkolari lanetan ikusi dugu altsasuarra, Oier anaiaren alboan, baina Bixente aitaren zaletasuna badu ere, sega, eta ez hori bakarrik: mutilen Almitza Gazteen XVII. Sega Ligako sailkapena irabazi du. Segalaria eta txapelduna. Hori da hori denboraldia ongi hastea! Bai, nahiko ongi, egia esan. Liga irabaztea, eta denbora onak eginez... Pozik nago.

Betidanik gustatu izan zaizkizu sega eta aizkora, edo aita segalari ezaguna izateak eta anaia segan eta aizkoran fin aritzeak eragina izan du?

Txikitatik segan ibiltzen nintzen, eta bestelako gauzetan ere bai. Berez gustukoak ditut, baina pentsatzen dut inguruak ere eragina izango zuela. Sega edo aizkora, zein izan zen lehena?

Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketan, gizonetan Josetxo Urrutia gailendu zen, 18 kg-ko ingudea minutu eta erdian 82 aldiz altxatuta. Aitor Oiarbide etxarriarra hirugarren sailkatu zen (77 altxaldi). Emakumezkoetan, Maika Ariztegi dugu txapelduna, 9 kg-ko ingudeari 91 altxaldi eginda. Nerea Arguelles hirugarren izan zen (80 altxaldi).

Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketan lehen bostek lortu zuten finalerako txartela. Eñaut Oiarbide sailkatzear izan zen, baina aizkorakada batengatik kanpoan geratu zen (6:23). Ioan Goikoetxea hamargarren izan zen (8:38) eta Harri Mitxelena hamalaugarren (13:09). Azkenik, Andra Mari ikastolak herri kirol proba konbinatuen erakustaldian parte hartu zuen, eta Mikel Lasartek motozerrakoan.

Lehena sega izan zen. Sei-zazpi urterekin hasi nintzen, baina gero utzi behar izan nuen. Urteetara anaia aizkoran hasi zen, eta ni iaz animatu nintzen. Urte bat baino gutxiago daramat aizkoran pixka bat serioago entrenatzen. Leitzan aritzen naiz, saralegitarrekin, anaia bezala. Zein kategorian lehiatzen zara? 16 urte ditut, urrian 17 betetzeko. Segan 18 urtez azpiko mailan nago, 14-18 urte bitartekoan, eta aizkoran, berez, ni ez nago adin tarte konkretu baten barruan. Esaterako, Nafarroako 3. mailako aizkora txapelketan nahi duenak ematen du izena, ez dago adin mugarik.

SEGA

Almitza Gazteen XVII. Sega Ligan zenbat probek puntuatzen zuten? Aurten bi egunetako probak izan dira. Bat Nafarroan, Beramendi-Basaburuan, ekainaren 13an, eta bestea Gipuzkoan, Bidania-Goiatzen, uztailaren 5ean. Gazteen mailan egin beharreko lana 5x7 metroko saila bat moztea zen, hau da, 35 m2ko azalerako belarra moztea. Zein da zure estrategia? Suabe hasi eta gero erritmoa azkartu, hasieran indartsu hasi eta gero mantsotzen joan, ala beti erritmo berean aritu? Beti erritmo berdina mantentzen saiatzen naiz, baina gehienetan hasieran pixka bat azkarrago hasten naiz, eta bukaera aldera pixka bat gehiago estutzen saiatzen naiz, ahal dena.

Nerea Arguelles, ingudearekin. JON URRIZA
Sakanako Harri Jasotze Eskolakoek txapelketa bikaina egin dute. SAKANAKO ESKOLA
Aitor Oiarbide, Nafarroako Gizonen Ingude Txapelketan hirugarren. JON URRIZA
HERRI KIROLAK
Beatriz Goñi, Nafarroako Txinga Txapelketan hirugarren, eskuinean. HERRI KIROL FEDERAZIOA
Ane Zestau, txapelduna. IBAN AGUINAGA

"Almitzako

Gazteen Sega Liga irabaztea, eta denbora onekin...

pozik nago"

HARRI MITXELENA MAZKIARAN

sEGalaria / aiZKOlaria

Gazteen s ega l iga irabazteaz gain, Nafarroako 3. mailako a izkora t xapelketan mustu da altsasuarra

Segan zer da zailena?

Zailena txukun moztea da, moztu gabeko belarrik ez uztea. Halakoak nahiko zigortzen dira. Belarra mozterakoan izan beharreko postura eta egin beharreko mugimendu hori lortzea ez da erraza izango. Bakoitzaren sega mozte estiloa lortzea kostako da.

Bai. Sega gehienbat teknika da. Heldulekuaren arabera, gehiago makurtu behar zara, ala ez.

Aitarekin ikasi zenuen, Bixente Mitxelena segalari handiarekin?

Bai, aitarekin ikasi nuen. Orain gehiago gurekin aritzen da, en-

trenamenduak direla eta beste; aurten ez da lehiara atera. Aurten etsairik amorratuena beroa izaten ari da. Sega ligako bi proba horiek jokatzerakoan hala izan zen?

Bero dezente egin zuen, bai. Horrek nahikotxo zaildu egiten du, gehiago nekatzen zarelako. Aurten zure lehendabiziko aldia zen sega txapelketa horretan?

Ez, aurreko urteetan aritu izan naiz. Duela bi urte txapelketa irabazi nuen, baina orduan ez zen 18 urtez azpiko kategoria. Kategoria hau iaz sortu zen, Europako Txapelketetako mai-

2027ko abuztu erdialdetik aurrera jokatuko da, Italiako iparraldean. Polita izango litzateke Europakoan aritzea, esperientzia ederra. Austria, Suitza eta herrialde horiek dira selekziorik indartsuenak, nahiko ongi aritzen dira. Euskal Herriko selekzioa, antzera. Iaz emakumeen txapelketa irabazi genuen. Denboraldia despeditu al duzu? Bai, printzipioz bukatu dut.

AIZKORA

lara egokitzeko. Aurretik ez dakit nola markatzen zen; haurren maila, halakoren bat izango zen.

Aurten, 18 urtez azpiko Gazteen mutilen sega txapelketa irabazi duzu (120 puntu), Xuban Gartziaren (117 puntu) eta Aner Zunzunegiren (117 puntu) aurretik. Irabaztea espero al zenuen?

Alde batetik bai, arerioak bi urte gazteago direlako eta adin hauetan diferentzia nahikoa delako, baina pozik, denbora onak egin nituelako.

Europako Sega Txapelketa datorren urtean jokatuko da, bi urtez behin izaten delako. Almitzak Europako Txapelketetarako selekzioa aurkezten du. Bertan sartzeko itxaropena al duzu?

Bai. Normalean kategoria bakoitzeko bi onenak hautatzen dituzte hara joateko, eta aukera badut. Hortxe egon naitekeela uste dut.

Oier anaia ikusgarri ari da aizkoran. Berriki Izar Berriak Binakako Txapelketa irabazi zuen Jakes "Izeta V"-arein bikotea osatuta. Hain zuzen ere biek bikotea osatu zuten Urdiaingo festetako erakustaldian, Joan Goikoetxearen eta Jon Erdoziaren kontra. Zu gaztetxoenen erakustaldian aritu zinen, Eneas Irigoienekin eta Urko Zufiaurrerekin. Anaia oso ongi ari da. Urdiaingo erakustaldian gustura aritu nintzen; hurrengo egunean Sega Ligako azken proba nuen jokoan. Sanferminetan jokatutako Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketan hamabost aizkolari lehiatu zineten, tartean zu zeu, Eñaut Oiarbide eta Joan Goikoetxea. Tamalez, ez zineten lehen bost postuetan sailkatu, abuztuaren 15eko Arantzako finala jokatu ahal izateko. Nola ikusi zenuen zure burua?

Bi kanaerdiko ziren, eta nire lehendabiziko proba garrantzitsua zen. Beno, nire burua ez nuen oso-oso ongi ikusi. Zergatik? Oraindik asko duzulako ikasteko? Beroagatik gaizki pasatu zenuelako? Egurrengatik? Azkenean, pixka bat dena. Oraindik denbora gutxi entrenatua naiz, bero handia egiten zuen eta eta luze egin zitzaidan. Zure burua probatzeko plaza polita zen: Iruñea, sanferminetan. Bai. Jende aurrean aizkoran aritzen ohitzera joan nintzen.

Eñaut Oiarbide bosgarren postuan sartzeko zorian egon zen, baina kanpo geratu zen. Valverde, Goldarazena, Benito, Erice eta X. Mitxelena finalerako sailkatzea espero zenuen?

Egia esan, ez nuen ideia askorik, ez baititut askotan mozten ikusi. Kanporaketan egongo zen maila nolakoa izango zen ez nekien oso ongi. Aurten beste txapelketaren bat duzu begiz jota?

Printzipioz aurten ez dut txapelketa gehiagorik egingo. Erakustaldiren bat, aldiz, baietz pentsatzen dut.

Zenbatetik behin entrenatzen duzu?

Astean gutxienez bitan, astearteetan eta ostegunetan, Leitzan. Larunbatetan eta igandeetan, batzuetan, tarteka. Udan antzeko martxa daramagu, urte guztian berdintsu. Saralegitarrak irakasle onak dira, gustura aritzen naiz. Behar dena estutzen digute, pixka bat.

Zu horren sasoitsu ikusteaz asko pozten gara. Gurasoek, zuen atzetik nahiko lan, ezta? (kar-kar) (Kar-kar) Bai, gure atzetik dabiltza pixka bat, gu probetara eta entrenamenduetara eramaten eta beste.

"Segan zailena txukun moztea da, moztu gabeko belarrik ez uztea"

"Sanferminetara jende aurrean aizkoran aritzen ohitzera joan nintzen"

Harri Mitxelena Mazkiaran altsasuarra, Almitza Gazteen XVII. Sega Ligako podiumaren gorenean. ALMITZA ELKARTEA
SEGA
Harri Mitxelena sega lanean, alboan Bixente Mitxelena aita duela. ALMITZA ELKARTEA

TRIATLOIA

Sakanako Triatloiak 74 triatleta espero ditu

bihar Dantzalekun, 32 sakandar tartean

XX i V. s akanako triatloia a ltsasuko igerilekuetan jokatuko da bihar, larunbata

Maider Betelu Ganboa altsasU Sakanako Mankomunitateak XXIV. Sakanako Triatloia antolatu du bihar, larunbata, Sakanako Triatloi Taldearen, Altsasuko Udalaren eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Nafarroako Kirol Jokoen (NKJ) mailan. Iaz bezala aurten Altsasuko Dantzalekuko igerilekuek hartuko dute proba. Txirrindularitza atzeko basoaren inguruan eta atletismoa Dantzalekuko atletismo pistan gauzatuko dira. Guztira 74 triatletek eman dute izena, horietatik 32, sakandarrak.

Ordutegia

Larunbatean 10:00etan abiatuko da juniorren eta kadeteen proba. Aurretik materialaren kontrola pasa beharko dute, 9:35etik aurrera. 250 m igeri (hamar luze), 5550 m bizikletan (zirkuituari hiru buelta) eta 1600 m korrika (Dantzalekuko pistari lau buelta) osatu beharko dituzte.

Haurren mailako proba 11:05ean hasiko da. Zortzi luze, 5550 m bizikletan (hiru buelta) eta 1200 m korrika (pistari hiru buelta) egin beharko dituzte.

Kimuek 12:00etan ekingo diote probari. Zortzi luze, 4000 m bizikletan (bi buelta) eta 800 m korrika (pistari bi buelta) izango dituzte aurretik.

Azkenak benjaminak izango dira, 12:40ean. Lau luze), 2000 m bizikletan (buelta bat) eta 400 m korrika (pistari itzuli bat) osatu beharko dituzte.

Zabaleta, Iruñean txapeldunorde

P.Etxeberria-Zabaletak eta Laso-Iztuetak San Fermin Binakako torneoan final borrokatu eta ikusgarria jokatu zuten Labrit betetzen zuten 1000 zaleen aurrean. Urdinak aurreratu ziren, baina bost akats egin eta gero gorriek buelta eman zioten partidari, 19-22 irabaziz eta torneo preziatua eskuratuz.

Triatloi campusean, gustura

Sakanako Mankomunitateak Arbizun antolatutako Triatloi Campusean aritu diren neska-mutikoek igeriketa, txirrindularitza eta korrika uztartu dituzte, Maalen Beraza monitorearekin. Bihar Sakanako Triatloian ariko dira gehienak.

IRRISTAKETA

Eraldatuz, Le Mans-eko txapelduna

Uztailaren 11tik 22ra Le Mans-eko 24 irristaketa orduak jokatu ziren. Beroagatik 14 ordutara mugatu zuten proba. Eraldatuz Euskal Irristaketako irristalariak bertan aritu ziren, tartean David Gonzalo irristalari uharte arakildarra. Sei irristalariz osatutako taldeen modalitatean lehiatu ziren, eta euskaldunak irabazleak izan ziren. Kilometroetan bigarrenak sailkatu ziren, 10 irristalariz osatutako talde baten atzetik.

AUTOMOBILISMOA

Mikel Mazkiaran, Borjako gorenean

Igandean Borjako Hiria Igoera jokatu zen Zaragozan, bero itogarria zela. 40 pilotu zeuden izena emanda, Sakana Motorsporteko Mikel Mazkiaran (Seat JTR S600) altsasuarra tartean. Carlos Archilesek (Norma M20F) irabazi zuen igoera. Mazkiaran ederki aritu zen: turismoetan lehena izan zen, lehen klasean lehena eta scratch-sailkapen orokorrean laugarrena.

Txirrindularitza proba Dantzaleku inguruko paraje zoragarrietan egingo da.
ERALDATUZ EUSKAL IRRISTAKETA TALDEA
IÑAKI PORTO
PILOTA

11 GALDERA

"Bizitzan behin gertatzen zaizkizun

gauza horietako bat da"

ARACELI SERGIO AGUILERA EriZaiNa

i ruñeko s an Fermin festetako txupinazoa larrialdi zerbitzuak piztea erabaki zuten iruindarrek, eta txupinazoa bota zuen erizainak sustrai sakandarrak ditu

1 Sakanako sustraiak dituzu, ezta?

Ama Andaluziatik egunak zituela iritsi zen Altsasura. Aita ez zen Olaztin jaio, baina gaztetatik bizi izan zen bertan. Orain ez noa hainbeste; gaztetxo nintzela aiton-amonekin udak pasatzera joaten nintzen. Bertako lagunak ditut eta San Pedro egunean Altsasun egon ginen beraiekin.

2

Nola izan zen Iruñeko sanferminetako txupinazoa botatzea? Oso hunkigarria izan zen. Balkoira ateratzean ikusten dena oso harrigarria da. Telebistan ikusita neukan eta gazte nintzela plazan egon izan naiz, baina balkoira ateratzea eta hori guztia ikustea izugarria da. Bizitzan behin gertatzen zaizkizun gauza horietako bat da. Oso polita izan zen, egun oso berezia.

3

Noizbait txupinazoa botatzea irudikatu al zenuen?

Inoiz ez. Nola pentsatu behar duzu hori? Eta bat-batean ikusten duzu zure zerbitzua hautatu dutela eta zuk ordezkatu behar duzula! Sorpresa asko izan ziren.

4

Nolakoak izan ziren atera aurretiko minutu horiek?

Atera aurretik hiru ordu laurden inguru areto batean egon ginen lasai egoteko. Momentua iristean gizon batek esan zuen: ja! Eta balkoiko ateak ireki zituzten eta orduan plaza ikusi genuen. Momentu hori bai dela: wow

5

Urduri jarri zinen?

Nerbioak aurretik zetozen. Hor zeuden. Egia esan, aurreko gauean lokartzea kostatu zitzaidan. 4:00ak aldera esnatu nintzen eta ezin izan nintzen lokartu.

6

Nola izan zen hautaketa?

Nire kidea, Clint Jean Louis, zerbitzu bateko burua da eta buru guztien artean bera aukeratu zuten. Gero langileen artean beste pertsona bat aukeratu behar zuten, eta hainbat pertsonak eman genuen izena. Lehenengo bozketa batean hamaika pertsona atera ginen, hortik beste bost eta horretan ni atera nintzen, hurrengoarekin oso bozka gutxiengatik. Ez nuen espero. San Martin Doktorea zentroan langile asko direla eta nik uste nuen zentro horretatik aterako zela. Baina ni atera nintzen.

7 Zer moduz joan dira sanferminak?

Aita zaintzen ari naiz, eta lana ere egin dut. Egunak eta egunak daude; egun batzuk festa, beste

BAZKIDETU

Hilabetean euro baten truke

(Errenta aitorpeneko itzulketa kontuan izanda)

batzuk lana eta beste batzuk zaintza. Pixka bat denetarik.

8

Eta bizitzan zehar nola bizi izan dituzu?

Gaztea zarenean beste modu batean bizi dituzu; parranda gehiago. Ondoren, parranda eta festa handia ere bai, lagunekin eta abarrekin, baina gehiago da bazkariak, arratsaldeetan... Gauez ez gara hainbeste ateratzen. Azken urteetan egunez, lanarekin eta gurasoen zainketarekin tartekatuz. Sanferminak bizitzeko denbora dago beti.

9

Bertan lan egin izan duzu?

Nik Tafallan lan egiten dut eta Iruñean entzierroetan lan egin izan dut. Bertan lan egiten dutenek topera lan egiten dute; txandetan errefortzuak egiten dira. San Martin Doktorea zentroko larrialdietan, ospitale kanpokoak direnak, hirigunean dagoenez jende asko-asko artatzen dute eta errefortzu handia egiten dute. Periferian beste bat dago eta bertan ere jende asko hartzen dute. Hiru anbulantzia daude, Tafallan ditugunen antzekoak; bi 24 ordukoak eta bestea 12 ordukoa. Gero oinarrizkoagoak direnak ere badaude. Tafallan gure ordutegiarekin jarraitzen dugu, eta errefortzua behar badute, deitzen gaituzte.

Entzierroetarako bai elkarren artean banatzen ditugula.

10 Zer suposatzen du larrialdi zerbitzurako txupinazoa botatzeak?

Alaitasun handiarekin hartu genuen. Gure lanaren errekonozimendua da, ongi datorrena. Herritarrek bozkatzea errekonozimendu oso handia da. Sanferminetakoa oso lan zaila izaten da; badirudi berez hor dagoela, baina antolakuntza lan asko dago. Gauza asko pasatzen dira.

Hirian horren jendetza handia batzen denean, gauza asko pasatzen dira: beroa, alkohola, sustantziak, liskarrak, erorketak, kolpeak, baita eraso sexistak ere.

11

Laster erretiratuko zara... Nire azken sanferminak lan egiten izan dira, bai. Abuztuaren amaieran jubilatuko naiz. Ongi daramat, 63 urte eta erdi ditut, eta 42 urte lanean pasa ondoren, erabakia hartu nuen eta erabakiarekin pozik nago.

Helbidea

Herria

Telefono zenbakia

Emaila

Bankuko kontu korronte zenbakia: ES

Erkuden Ruiz Barroso altsasU
Clint Jean Louis eta Araceli Sergio Iruñeko udaletxearen balkoian. UTZITAKOA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook