Azaroaren 10ean Emaús Gizarte Fundazioak jardunaldi-tailer bat garatu zuen erakunde honek azken bi urte hauetan garatu duen prozasuaren plantamenduetan eta proposamenetan sakontzeko asmoz, eta baita hau guztiaren berri gizartearekon konpartitzeko. Prozesu honek merkataritza eta kontsumo eredu justuak eta eraldatzaileen inguruko proposamen bat osatzea izan du helburu nagusia, aldi berean, proposamen hau osatzen eta bideratzen duen tresna praktiko bat eratuz, proposamen hau errealitatera hurbiltzeko nahian.
Hortaz, jardunaldi honetan bi urtetako prozesuan garatu diren bi publikazioen aurkezpena egin zen (Merkataritza eta kontsumo eredu justuak eta eraldatzaileak tokiko eta global eremuan ikerketa eta baita Eraldabide tresna ere) eta, aldi berean, tailer batean proposamen hauek errealitatera hurbiltzeko erak landu genituen.
Jardunaldi-tailer hau Cristina Enea Fundazioaren laguntzaz ospatu zen, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketari esker.