Esku Argi prozesuaren bitartez hainbat gaien inguruan eztabaida eta hausnarketa sakontzen jarraitu nahi izan dugu: pobrezia, gizarte bazterketa, gizarte desberdinkeriak eta hauek sortzen dituzten egiturazko zergatiak, globalak eta bertakoak. Garrantzitsua da egiturazko zergati horiek eztabaidatzea eta barneratzea, proposamen eta estrategia berritzaileak bilatzeko helburuarekin, Tokiko Giza Garapenaren dimentsio guztiak landuz eta ikuspegi komunitarioa eta inklusibo batetik. Horrez gain, Bizkaiko eta Hegoaldeko lankidetzako eragileek TGG gaian duten eskarmentuan eta ezagutza akumulatuan euskarrituz.