Publikazio hau Emaús Gizarte Fundazioak deitu dugun “merkataritza eta kontsumo eredu justuak eta eraldatzaileak” inplementatzeko eta bultzatzeko aurrera eramandako prozesuaren barnean kokatzen da. Plataforma honetan eskuragarri daude bai ikerketa bat, bai ikerketa hau osatzen duen tresna praktiko bat, non zentzu honetan egindako lana eta proposamenak jasotzen diren.
Prozesu honen oinarria izandako ikerketan zehaztutako printzipio artikulatzaileetako bat genero ekitatea da, hori dela eta, prozesu batek duen momentu ezberdinetan genero ikuspegia nola integratzen duten ebaluatzeko modu bat eskuratu nahi diegu ekimen sozioekonomikoei (aktibitate edo proiektu baten diseinuetatik, honen emaitzetara, prozesu osoa kontuan hartzen. Hortaz, honen bidez Emaús Gizarte Fundazioak Mugarik Gaberekin batera sortutako publikazio berria aurkeztu nahi dizuegu: Fem_Check, egiaztatze feminista zerrenda bat, erabilera eskuliburuarekin aurkeztu nahi dugu.