1 minute read

Z er ikasi dut?

Next Article
2 Besarkatu bakea

2 Besarkatu bakea

1 Irakurri, eta idatzi koadernoan.

a) Hiru zenbaki hauen lehenbiziko bost multiploak: 6 12 100 b) Hiru zenbaki hauen zatitzaile guztiak: 10 20 50 a) Zenbaki hauek zergatik ez dira 10en multiploak? 7 3 4 9 b) Zenbaki hauek zergatik ez dira 10en zatitzaileak? 33 15 20 100

2 Pentsatu eta erantzun, eragiketarik egin gabe.

3 Kalkulatu multzo bakoitzeko bi zenbakien multiplo komun txikiena.

4 eta 7 6 eta 9

4 Kalkulatu multzo bakoitzeko bi zenbakien zatitzaile komun handiena. 10 eta 15 8 eta 16 a) m.k.t. (5, 10) eta z.k.h. (5, 10) b) m.k.t. (2, 12) eta z.k.h. (2, 12)

5 Kalkulurik egin gabe! Pentsatu eta erantzun.

6 Zatigarritasun-irizpideak erabiliz, erabaki zenbaki hauek zatigarriak diren 2z, 3z, 4z, 5ez, 9z edo 10ez.

12

900 150 123 40

7 Kopiatu zenbaki hauek eta osatu unitateen zifra, 3z zatigarriak izan daitezen. 2_ 13_ 28_ 104_

8 Idatzi zenbaki hauetatik zein diren lehenak eta zein diren konposatuak. Azaldu zergatik. 3 12 31 35 17 20

9 Minutu bakarrean! 100eko taula erabiliz, seinalatu ikusten dituzun zenbaki lehenak.

Deskargatu taula, hemen: anayaharitza.es a) Egin ditzake txanpon kopuru bereko 2 pakete? b) Eta 3 pakete? Eta 4? c) Egin ditzake 5 edo 10 pakete? d) Erantzuna baiezkoa denean, esan zenbat txanpon izango dituen pakete bakoitzak.

10 Sarak 80 € ditu, 2 € -ko txanponetan.

11 Ane lasterka egitera joaten da 2 egunean behin, eta Naroa, berriz, 5 egunean behin. Astelehen honetan topo egin badute, asteko zer egunetan egingo dute topo berriro?

12 Laukizuzen formako bizkotxo bat 24 cm luze da, eta forma bereko beste bat, 30 cm luze. Pellok zati berdinetan ebaki nahi ditu. Zenbat modutan ebaki ditzake? Zer modu aukeratuko zenuke zuk?

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

Erantzuna badakizu

Laguntza behar izan baduzu

Erantzuna jakin ez baduzu

This article is from: