GEOGRAFIA ETA HISTORIA

Page 1

DBH • BATXILERGOA

Geografia eta Historia Geografia eta Historia Mundu Garaikidearen Historia

hazi eta hezi

bat eginik



DBH BATXILERGOA

hazi eta hezi

bat eginik

IKASKUNTZA ZENTZUDUNA Curriculumaren edukietan zorrotz sakontzea eta sormena sustatzea (ikaskuntzaren arloko testuinguru eta erronka berriei aurre egiteko) beharrezkoa da xxi. mendeko hezkuntzan. Izan ere, funtsezkoa da ikaskuntza sakona, diziplinartekoa eta esanguratsua lortzeko, ikaskuntza zentzudunerako bidean. Gure proiektuak hausnartzeko eta bat egiteko ariketen aldeko apustua egiten du, pentsamendu-aniztasuna eta ezagueren ulermen sakona sustatzearen aldeko apustua; hain zuzen ere, pentsamendu kritikoaren aldeko apustua egiten du. Gaitasunen eremuko zereginari, bestalde, hurbileko eta benetako lanen bidez egiten dio aurre, ikastea gizartearekin lotzen duten eta gizartearekin bat egitea ahalbidetzen duten erronka errazen bidez. Pertsonaren ezaugarriak garatzeko diseinatu diren ariketak ere eskaintzen ditu; ezaugarri horiek, besteak beste, ekimenerako funtsezkoak diren norberaren buruarekiko konfiantza, helburuak lortzeko motibazioa edo porrotaren aurreko iraunkortasuna dira. Hezkuntza inklusiboaren alde jokatzen du; ikasleen beharren aniztasunari erantzungo dion hezkuntzaren alde, hain zuzen ere. Lankidetzan ikastea bideratzeko moduak eskaintzen ditu, eta baliabideak eskaintzen ditu informazio digitala eta ikus-entzunezkoa erabiltzeko eta informazio horretara hurbiltzeko. Ebaluaziorako tresnen multzo zabala eta aberatsa ere eskaintzen du. Hezkuntzaren eremuko asmo sakon horiek guztiak, alde batetik, familiei eskaini nahi dizkiegu; halaber, irakasleei ere laguntza eskaini nahi diegu zeregin horretan, gure baliabideen eta heziketarako proposamenen bidez.


Ekimena Ekintzaile izan nahi dugu gure ingurua aldatzeko.

Lankidetzan ikasi

Gure proiektuak ikasleen ekimena sustatzen du.

Elkarlanean eramaten ditugu aurrera eginkizunak. Metodologia didaktiko oso eraginkorra da, eta liburuetako hainbat ariketa, zeregin eta erronkatarako proposatzen da.

Familia Ikasteko laguntzailerik onena. Eskolan ikasten duguna familiekin partekatzen dugu, semealabekin batera parte har dezaten ikaskuntzan.

Zorroztasuna Zorroztasunez eta sormenez ikasi eta lan egiten dugu. Edukiak zorroztasun zientifikoz garatzen dira; proposatzen diren ariketak eta lanak, gainera, motibagarriak dira eta ikastea errazten dute, ikasleen ikerketaren eta parte-hartzearen bidez.

PROIEKTUAREN

GAKOAK

Gure proiektuak ikaskuntza burutsua eta pentsamendu kritikoa bultzatzen ditu. Proiektu koherentea da ikasleen garapenaren ezaugarriekin. Gainera, egokia da gure autonomia-erkidegoko curriculuma garatzeko; izan ere, bat dator curriculum horren helburuekin, ebaluazio-irizpideekin eta ikasketa-adierazleekin.

Pentsamendu kritikoa

Aberastasuna

Pentsamendu-aniztasuna sustatzen dugu.

Askotariko ariketa, lan eta proiektu motibagarrien bidez ikasten dugu.

Liburuetan proposatzen diren ariketa eta lanak denetarikoak dira, eta era askotako helburu eta erronkak planteatzen dituzte, pentsamendu sakon eta dibergentearen erabilera eta estrategiak garatzeko.

Era askotako ariketa, lan eta proiektuak eskaintzen dira, bai ikasleen liburuetan, bai irakasleen materialetan; horrela, irakasleek baliabide ugari dute proiektua ikasgelako beharrizanetara egokitzeko.


Ebaluazioa Ebaluatzeko denetariko tresna eta baliabide berritzaileak eskaintzen ditugu. • • • •

Portfolioa. Gaitasunak ebaluatzeko tresnen eranskina: errubrikak, jomugak... Hasierako ebaluazioa. Kanpoko ebaluaziorako probak: monografia didaktikoa eta tresna informatikoa. • Errubriken diseinua. • Ebaluazio-proba idatziak. • Edukien ebaluaziorako proben sorgailua.

IKTak IKTak erabiltzen ditugu gure munduarekin konektatzeko. Gure proiektuak paperean eta euskarri digitalean eskaintzen ditu edukiak. Liburu digitala du irakasgai bakoitzean, ikasgelan erabiltzeko, eta webgune bat irakasle, ikasle eta familiek erabiltzeko: www.anayaharitza.es.

Gaitasunak Erronkak ditugu eta gure gaitasunak praktikara eramanez egiten diegu aurre. Ikaskuntza osoa eta uztartua eta gaitasunen garapena bultzatzen ditugu, ikasleak gizartean ondo molda daitezen.

Diziplinartekotasuna Ikasten duguna lotu eta aplikatu egiten dugu. Ikaskuntza globala sustatzen dugu, irakasgai guztietako edukiak lotzea bultzatzen duten proposamenen bidez.

Irakasleen prestakuntza Irakasleei beren lanean laguntzen diegu. Prestakuntzako programa espezifikoen, monografia didaktikoen eta metodologia-estrategiei buruzko koadernoen bidez, irakasleei berrikuntzen berri izaten eta egunean egoten laguntzen diegu.

Parte hartzea Gure ikasgeletan ikasle guztiak hartzen ditugu aintzat. Ikasteko zenbait estilo eta erritmorekin eta hainbat adimenekin lan egiteko proposamenak egiten ditugu, berdintasuna eta parte-hartzea sustatzeko.


DBH GEOGRAFIA ETA HISTORIA IKASLEENTZAKO MATERIALA LIBURUAK Maila bakoitzerako, liburuak curriculum-garapenera egokitutako ariketak eta edukiak ditu; horien bidez, oinarrizko gaitasun guztiak landu, eta ikasketa-adierazleak lor daitezke. Materialak proposamen asko ditu pentsamendu kritikoa, lankidetzako ikaskuntza eta ekimena garatzeko.

PROIEKTU DIGITALA Liburu digitalak Inprimaturiko liburuaren bertsio digitala, askotariko baliabide osagarriz aberastuta.

Ikasleen eta familien webgunea

www.anayaharitza.es webgunean, ikasleek hezkuntzako eta kultura-aisialdiko baliabidez beteriko gunea aurkituko dute.

IRAKASLEENTZAKO MATERIALA PROPOSAMEN DIDAKTIKOA Maila bakoitzerako bat; ikaslearen liburuko orrialde bakoitzaren ustiapen didaktikoa eskaintzen dute: • Metodologia-iradokizunak. • Inklusioa eta aniztasuna kontuan hartzen dituzten lanak. • Ariketen soluzioak, eta lankidetzako ikaskuntza, ekimena, pentsamendu kritikoa eta abar lantzeko orientazioak.

4

Materialak, gainera, irakasleentzako baliabideak ditu (eskuragarri webgunean): • Gaitasunen ebaluazioa eduki multzo bakoitzean. • Inklusioa eta aniztasuna kontuan hartzen dituzten ariketen soluzioak.

PROIEKTU DIGITALA Liburu digitalak Ikaslearen liburuko orrialdeak ageri dira, askotariko baliabidez aberastuta; gainera, irakaslearen beraren baliabideak ere baditu.

Irakasleen webgunea www.anayaharitza.es Baliabidez beteriko gunea, edukiak zure ikasleen beharretara egokitzeko.


1 Honelakoa da ikaslearen liburua

Egin proba Ikasleen oinarrizko gaitasunak arakatzeko hasierako proba.

2 Unitatearen hasiera • Unitateko edukien aurkezpena. • Printzipio historikoak edo geografikoak lantzeko eta aurretiazko ideiak hautemateko proposamena.

3 Edukien garapena • Testu eta irudi bidezko azalpen oso egituratua. • Egin aurrera gaitasunetan atalak ezaguerak finkatu, eta gaitasunak eta trebetasunak garatzeko aukera ematen du.

4 5 Teknikak Geografiaren eta historiaren arloko trebetasunak garatzen ditu. Programaturiko lanek ekimena sustatzen dute.

Txosten grafikoa Historiaren eta geografiaren alderdi garrantzitsuak lantzen ditu.

6 Egiaztatu zer ikasi duzun Hainbat maila kognitibotan sailkaturiko atazak.

Egiaztatu zeure gaitasunak Ikasleek oinarrizko gaitasunetan zer aurreratu duten identifikatzeko atala.

7 Eranskina Hiztegia dauka, eta, edukien arabera, artearen arloko hitzen ikus-hiztegia edota datu-basea ere bai.

5


BATXILERGOA MUNDU GARAIKIDEAREN HISTORIA IKASLEENTZAKO MATERIALA PROIEKTU DIGITALA

LIBURUAK Anaya-Haritzak hezkuntza-administrazioek gaur egun ezartzen dituzten xedapenak jaso ditu proiektu honetan. Liburuak hamazazpi unitate didaktikotan egituratzen ditu Batxilergoko lehen mailarako curriculum-edukiak.

Liburu digitalak Inprimaturiko liburuaren bertsio digitala, askotariko baliabide osagarriz aberastuta

Ikasleen eta familien webgunea www.anayaharitza.es webgunean, ikasleek hezkuntzako eta kultura-aisialdiko baliabidez beteriko gunea aurkituko dute.

IRAKASLEENTZAKO MATERIALA IRAKASLEAREN LIBURUA

PROIEKTU DIGITALA

Irakaslearen liburuan, unitate bakoitzaren programazioa dago, baita Mundu Garaikidearen Historiako proiektua osatzen duten material inprimatuei eta digitalei buruzko informazio asko ere.

Irakasleen webgunea www.anayaharitza.es Baliabidez beteriko gunea, edukiak zure ikasleen beharretara egokitzeko

Soluzioak webgunean eskuragarri

6


1 Unitatearen hasiera

Honelakoa da ikaslearen liburua

• T estu labur batek gaia aurkeztu, eta eduki berriak lehengoekin lotzen ditu. • Ardatz kronologiko batek politikan, gizartean eta kulturan izandako gertaera nagusiak biltzen ditu.

2 Historiako edukiak Funtsezko kontzeptuak nabarmenduta eta argi azalduta; irudi, mapa eta eskema asko; informazio osagarri oso erabilgarria.

3 Laburpena, baliabideak, ebaluazioa untsezko edukiak dituen F eskema; ikus-entzunezko baliabideak, bibliografikoak eta Internetekoak, eta ebaluazio-ariketak.

4 Historia-lantegia Ikerketa historikoa egiteko oinarrizko tekniken azalpena; adibide ebatziak eta ariketa aplikagarriak egiteko proposamenak.

5 Egin lan dokumentuekin nitateko atalei buruzko U dokumentu-iturriak. Errazago aztertzeko eta testuinguru historikoari lotzeko iradokizunak edo galderak dituzte.

7


PROIEKTU DIGITALA Gure proiektu digitala tresna didaktiko eraginkorra da irakaslearen lana errazteko, ezaguerak finkatzeko eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua motibatzeko.

LIBURU DIGITALA Deskribapena

Sarbidea

Gure liburu digitalek bi bertsio dituzte: ikaslearena eta irakaslearena.

Gure liburu digitalak online daude eta deskargatu egin daitezke, konexio onik ez dagoenean erabili ahal izateko.

• Ikaslearen bertsioan, ikasliburuko orrialde guztiak ageri dira, era askotako baliabide osagarriz aberastuta. Bertsio hori DBHko eta Batxilergoko irakasgai guztietarako dago. • Irakaslearen bertsioak eduki bera eskaintzen du, baina irakaslearen beraren baliabideak ere baditu; adibidez, proposamen didaktikoa eta inprimatzeko baliabideak. Liburu hori DBHko irakasgai guztietarako dago.

Online eskuratzeko, Anaya-Haritzaren webgunetik sartu behar da (irakaslearen edo ikaslearen eremu pribatutik). Bestela, lizentzia erabil daiteke, ikastetxeko ikaskuntza-plataforma birtualetik. Lizentzia hori erabiliz, gure liburu digitalak bisore batean deskarga daitezke, Interneterako konexiorik gabe landu ahal izateko. Bisoreak bertsioak ditu PCrako (Windows, Linux, Mac), tabletetarako (Android, IOS) eta Chromebook gailuetarako.

www.anayaharitza.es WEBGUNEA www.anayaharitza.es webguneko eremu pertsonala. Gure ikasliburuen erabiltzaileek baino ezin dute erabili; gune bat eskaintzen du irakasleentzat, eta beste bat ikasleentzat eta familientzat: Irakaslearen webgunea: horren bidez, irakasleek ikasleen beharretara egokitu ahal izango dituzte edukiak, baliabide gehigarriak erabiliz; halaber, alderdi didaktiko garrantzitsuak indartzeko aukera izango dute. Horretarako, hau guztia eskaintzen dugu: • Liburu digitala. • Programazioa. • Deskargatzeko baliabideak. • Diziplinarteko baliabideak: kanpoko ebaluazioko probak. Ikaslearen eta familiaren webgunea: baliabidez, teknikaz eta ariketaz beteriko gunea eskaintzen du, ikasitako edukiak finkatzeko. Atal batean, irakurketa-gomendioak eta kultura-aisialdiari buruzko beste informazio interesgarri batzuk ematen dira familientzat. • Liburu digitala. • Bideoak. • Ariketa interaktiboak. • Deskargatzeko dokumentuak, etab.

8

www.anayaharitza.es

Gure liburu digitalak PCren eta MACen sistema eragile guztiekin dira bateragarriak. Liburuak iPad-era edo Android tabletetara jaisteko app-ak, berriz, haien aplikazioak saltzen dituzten dendetan daude eskuragarri.




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.