
1 minute read
l Zegama Murgizelai parkea
Murgizelaiparkea
IkerZubeldia (Bertsolaria)
Advertisement
«Herritarrontzat bilgunea da, elkartu eta egun pasa joateko tokia»
Aizkorri-Aratz parke naturalaren magalean egonda, paraje eta ikuspegi ederrak ditu Zegamak. Baina urrutira joan gabe, herrigunetik gertu bada txoko bat, herritarrentzat oso berezia dena: Murgizelai parkea. Arrietaldea auzoan dago, eta oineznahizkotxezjoandaitekebertara.Merendalekua du, mahaiekin, parrillekin eta komun publikoekin. Familian nahiz lagun artean,egunpasajoanetaotorduederrakegiteko aprobetxatzen dute askok.
Iker Zubeldia bertsolari zegamarrak ere huraxe aukeratu du bere txoko kuttunetako bat.
«Gaztaroko bilgunea» hura izaten zutela azaldu du, eta «ondorengo belaunaldiek ere, eskolatik joanda edo asteburuetan» aprobetxatzendutela. «Herritarrentzakojuntatzeko leku politta» dela dio, «otorduak eta egun pasak egiteko» toki aproposa. Gainera, herritarrei komunetako giltza uzten die udalak, eta hartara, zerbitzu guztiak dituzte bertan.
ArkaitzApalategi
Txukun mantentzea, denon ardura
Egun belarrez eta zuhaitzez inguratutako toki ederra bada ere, bestelako historia du atzean Murgizelaik. Zubeldiak azaldu duenez,
«herriko eskonbrera» izan zen, eta «egoera negargarrian» egon zen. Gerora, ordea, estali eta txukundu egin zuten, egun duen itxura hartzeko. Hala ere, oraindik izaten dute kezka, bertan sortzen den zikinkeria dela-eta. «Kanpoko jendea ere joaten da, eta herritarrok ere, haien aitzakian, ez dugu askotan behar adina zaintzen» . Hura txukun mantentzea denen ardura dela dio.