Issuu on Google+

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

94. zenbakia. 2014ko martxoaren 7a

Xabier Mendiguren Idazlea

ÂŤAntzerkia ez da nobeletatik etorritako zerbaitÂť 6-7

Erkuden Mendizabal 3 Iritzia 4-5 Lilatoia 8-9 Lucia Otaegi 10 BertsoaZUztartuz 12 Errezeta: Zeraingo Ostatua 13

GOI B ERRI William Shakespeareren Hamlet lana antzerkirako egokitu du Xabier Mendiguren Elizegik. MIKEL ALBISU


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Erkuden Mendizabal Diseinatzaile grafikoa

«Espaloietan txakur gorotzak aurkitzea gorroto dut» Mikel Albisu Itsasondo Itsasondon bizi da Erkuden Mendizabal (Arriaran, Beasain, 1980), Arte Ederretan Lizentziatua da, eta Tandem komunikazio eta diseinu grafikoa enpresako kide da. «Egiten duguna gustukoa izateak askatasuna ematen digu, gure lanetan nabari da eta aurrera jarraitzeko indarra ematen digu».

Zer behar du logotipo on batek?

Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Janari bat. Nire bikoteak prestatzen didan edozein plater.

Edari bat. Familiakoek etxean egiten duten sagardoa.

Kolore bat.

Amets bat.

Txuria.

Askatasuna. Beharrezkoa baita sortzeko, eta sormenak libre sentiarazten gaitu.

Oporretarako bada, edozein.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Zaletasun bat.

Urriaren 27-a.

Yoga.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Pelikula bat.

New Yorkera bidaia.

Bat esateko, La vida es bella.

Gorroto duzuna.

Liburu bat.

Espaloietan txakur gorotzak aurkitzea!

«Askatasuna beharrezkoa da sortzeko, eta sormenak libre sentiarazten gaitu» Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Gustavo Santaolallaren De Ushuahia A La Quiaca.

Oporretarako leku bat.

Momentu eta egoera bakoitzak berea du.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,

U2.

Abesti bat.

Tandemen zerbitzuak kontratatzea, je,je,je...

Letra tipo bat.

MIKEL ALBISU

Eguneroko prentsa.

Musika talde bat.

Goierriko txoko bat. Zerain ingurua.

Herriko alkate bazina... Ia ia tokatu zait, je, je, je...

Itsasondon biziko ez bazina... Munduaren beste puntan, Australian edo Zeelanda Berrian.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea: 

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Bihar eta beti aueko 23:45. Betazalei eutsi ezinik dago, baina ez dirudi besoetan duen txikia lotarako dagoenik. Begi beltz handiak zabal-zabal eginda dauzka bularretik esnea dzanga-dzanga edaten duen bitartean. «Noizko hartuko du loak?», dio berekiko. Pilak non dituen jakingo balu, berehala kenduko lizkioke. «Alkalinak ditu, seguru!». Alaba zaharrena 22:00etatik dauka lo, baina txikitxoak nahiago du esna egon, nonbait. Larritzen hasita dago, biharamunean txosten garrantzitsu bat aurkeztu behar baitu lantokian, eta argi erakutsi nahi die bulegoko ur handiko arrainei etxetik ere ederki asko lan egin dezakeela. Hogei minutu ingurura geratu da mutikoa ziplo. «Bazen garaia...». Kontu handiz sehaskan utzi du, eta irrikaz begiratu dio alboko ohe handiari. Gustura etzango litzateke han, baina txostena amaitu behar du. Ordenagailu aurrean jarri, eta kafe kikarari hurrupa txikiak egiten dizkion bitartean, jo eta su hasi

G

da teklak astintzen. Hirurak pasatxo itzali du. Hankak arrastaka eta tximak nahastuta, oheraino iritsi da. Etzan orduko, aldiz: «Amaaaaaa! Mamuak daude! Beldur naiz!». June da, lehenengo lo sakonetik esnatu berritan oihuka. «Grrrrr....». Ezinean iritsi da alabaren logelara. «Amatxo, egingo duzu lo nirekin?». Beheko ohea atera, eta luze etzan du gorputz nekatua. Alaba hitz eta pitz hasi zaio, mamuek halako eta herensugeek holako egiten dutela. Haren hitz aspertua amaitu aurretik hasi da, ordea, zurrungaka. Negar hotsak esnatu du: txikia, oraingoan. Hura ere lasaitu beharko du, ba! 6 hilabete betetzera doa, eta titi eske ari zaio gizajoa. Ordulariak goizeko 04:30 direla salatu dio. Eta oraindik apenas deskantsatu duen. Hartu Oier eta bere ohean sartu du. Pentsatu du bertan emango diola titia, eta hartara, haurra lo geratzen denean ez duela mugitu beharko. Izan ere, toki handia dauka ohean; senarrak ez baitu ia inoiz lorik egiten etxean. Enpresa gizona da, eta harantz eta honantz ematen du urte osoa. «Bi asterako Txi-

«Bihar da Emakumeen Nazioarteko Eguna. Bihar eta beti»»

nara noa, bihotza. Europan negozio batzuk itxi behar ditut, maitea. Pare bat egun baino ez dira izango». Arrosarioa bezala entzuten ditu beti senarraren hitzak, asper-asper eginda. 05:00ak pasatxo izango dira ametsen munduan murgildu denerako. Eta 07:00etan jo dio iratzargailuak; hark ez baitu barkatzen. Non dagoen jakin ezinik esnatu du zarata ozenak, eta hasi du beste egun bat: dutxatu, gosaldu, garbigailua martxan jarri, eta presaka, June esnatzera. Hari gosaria eman bitartean, Oier esnatu, titia eman eta jantzi. Oheak egin eta etxea txukundu. Biekin korrika ikastolara. June han utzi eta erosketak egitera. Zuzenean etxera. Bazkaria prestatzen duen bitartean, hankarekin Oierrenen kulunkaulkia astintzen du. Telefonoak jo, eta senarra bestaldean: «Moldatzen naiz, bai! Zu lasai gizona!», erantzun dio, etsipenez. Eguerdian, segi berriz Juneren bila. Bazkaldu, harrikoa egin eta behar beste fardel aldatu. Bazkalostean, zaharrena ikastolan utzi, eta txikia orgatxoan lo duela, txostena aurkeztera abiatu da bulegora. Urduri dago. Urduri eta akituta. Bihar da Emakumeen Nazioarteko Eguna. Bihar eta beti.

Txinpartak Emakumeak landa ingurunean

14 7

Legazpi-Gabiria rallysprinta igandean

Eskolarteko bertsolari txapelketa

Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan, Emakumeak landa ingurunean. Lehengo eta oraingo ikuspegiak II. Jardunaldia izango da igandean, hilak 9, Ezkioko Igartubeiti baserrian. Egun osoko egitaraua antolatu dute.

kilometro Beasainen. Bealak taldeak herri krosa antolatu du iganderako, hilak 9, 11:00etan hasita. Beasain erdigunean, 7 eta 14 kilometro lasterketak izango dira. Datorren larunbatean, hilak 15, berriz, Arriarango mendi duatloi antolatu dute.

Igandean, hilak 9, XVI. Gabiriako rallysprinta jokatuko da. Aurtengo berrikuntza nagusi bat izango da gainera: auto gidariak Gabiriatik abiatu beharrean, Legazpitik abiatuko baitira, 15:00etan hasita. Sari banaketa Euskal Herria plazan egingo dute, 19:30ean.

Gaur hasi eta ekainaren 21era arte bitartean jokatuko da Eskolarteko bertsolari txapelketa. Goierriko bertsolariek parte hartuko dute bertan. Goierrin, gainera, bi saio jokatuko dira: martxoaren 21ean Zumarragan eta martxoaren 28an Lazkaon.

eta


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Xabier Mendiguren Shakespearek orain 400 urte inguru idatzitako Hamlet antzezlana Xabier Mendiguren beasaindarrak egokitu du.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan aipamenez gainezka egongo gara ziurrenik, argitaratu eta argitaratuko diren guztiak irakurri, entzun eta ikusi ezinda. Ez nuke nahi betekada horretan parte izaterik, baina emakumeak garen aldetik ez dugu zertan aipatu gabe geratu behar, ez Tere? Izan ere, instituzioek eta politikoek ondo aprobetxatuko baitute pankarta atera eta argazkia eta adierazpenak egiteko aukera, gero eta gutxiago jasaten dudan zuzentasun politikoarekin. Eta zein den goxoa berdintasunaren gaia horretarako‌ Berdintasun legeen ondorioz botere politikoek berdintasunerako egitura sarea osatzen joan dira. Estruktura horien itzalean lortu ahal izan diren emaitzen onura ezin daiteke ukatu, noski, hori ez litzateke bidezkoa, eta badira arlo horretan seriotasunez eta zintzotasunez ari direnak. Baina txanponaren bestaldean, kontzientziak isilarazteko instrumentuak sortu dira, parekidetasun sail fantasmak, berdintasunaren belo faltsuaren gordelekuak, titulua besterik ez duten kargu izendapen antzuak. Dena den, utz dezadan inora eramango ez nauen ezkorta-

sun hau, egungo egoera ezin baitugu duela mende erdikoarekin konparatu. Zuk eta nik, eta gutako askok, emakume, ama eta hezitzaile garen aldetik, badugu biharko gizon eta emakumerengan berdintasun eta erantzukidetasunaren kontzientzia suspertzen eta elikatzen lan interesgarria etxeko gazteenekin ere, eta hori bai benetako erronka polita!

Idoia Luzuriaga

bat eta

Benetan dela erronka! Baina ezertan hasi aurretik, guk geuk geure buruan sinistu egin behar dugu, emakume izan eta sentitu, eta besteek gugatik esaten dizkiguten eta esaten dituzten guztiak alboratu. Ni emakume naiz eta kitto. Hortik abiatu behar gara, mezu positiboarekin, eta ez dugu inguruan etengabe jaurtitzen dituzten mezu eta diskurtso ezkorrak entzun ere egin behar. Nahikoa da, aspertuta gaude gure desberdintasunaz, gure desabantailaz, gure beldurrez, gure menpekotasunaz‌ besteek ezarritako desberdintasunak, beldurrak, desabantailak, menketosaunak‌ direlako, eta guk gehienetan isil-isilik sinistu ditugunak. Eta zuk diozun bezala Idoia, etxetik hasi behar dugu. Emakume bakoitzak etxean dauka erronka. Etxekoa konpondu lehenengo, eta gero atera dadila kalera (ez dut honekin esan nahi kalean ezer egin behar ez denik, ojo!). Norberak badu nahiko lan buruan ezarri dizkioten estereotipo eta ideia zahartuak eta atzeratuak onartu eta aldatzen. Has gaitezen

bat

Tere Madinabeitia

horrekin, eta gero joango gara poliki-poliki inguruak eta ingurukoak matxinatzen. Geure buruan konfidantza izanda bakarrik lortuko dugu hainbeste aldarrikatzen den berdintasun hori, ezin gara geratu besteek berdintasun horren alde egiten dutenaren zain. Guk egin behar dugu iraultza!


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

MIKEL ALBISU

Xabier Mendiguren Idazlea

«Kalabera, Hamlet eta Ofelia daude, baina gauza gehiago ere bai»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Miriam Luki Beasain Gaur gauean Zumarragan eta gaur zortzi Beasainen Hamlet antzezlana taularatuko dute Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu taldeek. William Shakespearek orain 400 urte inguru idatzitako antzezlana Xabier Mendigurenek (Beasain, 1964) egokitu du. Idazle emankorra da Mendiguren, gazte-gaztetatik aritua. Egun, editore ere bada. Genero ugari landu ditu, hala haurrentzako nola helduentzako narratiba eta antzerkia ere bai. Antzerkia, halere, luzaroan alboratuta izan eta gero, azken urteotan heldu dio berriz.

Zein da antzerkira, ikusle bezala, lotzen zaituen lehenengo oroitzapena? Txikitan antzerkia ikusi izanaren oroitzapenik ez dut. Aitzitik, ikusi nuen lehenengoak liluratu egin ninduen. Garai hartako UBI ikasturtean –egungo batxilergoko azkena– Donostiako Antzoki Zaharrera eraman gintuzten. Antzoki hartan Federico Garcia Lorcaren Doña Rosita la soltera antzezlana ikusi genuen, Nuria Espertek jokatzen duen rol nagusia... Miragarria iruditu zitzaidan. Antzerkiak telebistan ikusiak nituen, baina guztiz ezberdina da aurrez aurre edo telebistan ikustea.

Orduan sartu al zitzaizun antzerkiaz gehiago jakiteko harra? Bai. Antzerkira maiz joaten hasi nintzen eta antzerkiari buruz gehiago irakurtzen nahiz antzerki gehiago irakurtzen. Zaletu, eta idazten hasi nintzenean ipuinak, nobelak eta antzerkia ere idazten hasi nintzen.

Nolakoak ziren hasierako antzezlan haiek? Bi ildo nagusi zituzten. Antzerki herrikoia idazten nuen, zeina ulertzeko erraza eta mezuetan soziala izan ahal bazen ere, nolabaiteko kutsu komikoa ere izan zezakeen. Bestalde, antzerki esperimentalago bat ere landu nuen. Egiten nituen irakurketekin zerikusia zuten,

abangoardiako mugimenduek liluratu egin ninduten.

Antzezlanak idazteari utzi zenion, halere. Zergatik? Antzerki idazle bezala lehiaketatan parte hartu nuen, eta hainbat irabazi ere bai. Baina irakurlerik ez zegoela konturatu nintzen, lanak oharkabean igarotzen zirela. Lehen, eta orain ere, argitaletxeek ez dituzte publikatzen irakurlerik ez dagoelako. Sorgin gurpil bat da.

Hasierako antzezlan haiek taularatu al ziren? Antzerki herrikoi haiek errepresentatu ziren; antzerki talde amateurrek jokatu zituzten. Niretzat esperientzia gazi-gozoa izan zen; nire lan bat taula gainean ikusteak poza ematen zidan arren, ikusten nuenak ez ninduen gehiegi betetzen. Irakurle urritasunari gehituta, antzerkiak idazteari utzi nion.

baita kritikaren aldetik ere. Taldekoak gustura geratu ziren, eta Publikoari gorroto antzezlana estreinatu aurretik, elkarrekin beste lan bat egingo genuela adostu genuen.

Beste lan hori ‘Hamlet’ izan da. Bai. Hamlet obra klasikoa da, aspaldi idatzitakoa delako eta irakurketa berriak onartzen dituelako; gaurkotu daitekeelako, alegia. Antzezlanak lantzen dituen gaiei begiratu baino ez dago: traizioa, justizia, injustizia, maitasuna, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak, adiskidetasuna...

Dena dela, ez da ohiko ‘Hamlet’ bat. Asko hitz egin genuen nolako Hamlet izango zenari buruz. Hamlet izango zela bai, baina Hamlet berezia izango zela era-

Orain urte gutxira arte... Bai, orain urte gutxi antzerkiarekin nire bigarren harreman aldia hasi zen. Ander Lipusek deitu zidan aspaldi idatzitako obra bat antzeztu nahi zuela esateko. Publikoari gorroto taula gainera eraman nahi zuen, 80ko hamarkada erdian idatzitakoa da. 21 urte izango nituen idatzi nuenean, eta beste hainbeste geldi egon da. Bere garaian publikatu, saria jaso eta bere bidea egin zuen, baina gordeta geratu zen. Lipusek proposamena egin zidanetik, proiektua abiarazi genuenera tarte zabala igaro zen; izan ere, gauzak mantso egin genituen.

Antzezlana paperetik taulara eramateko prozesuan parte hartu al zenuen? Bai. Zuzendariarekin eta aktoreekin eztabaida luzeak izan nituen. Testua irakurtzeko denbora hartu genuen eta zenbait pasarte berridatzi nituen. Horrekin, obra muntatzen hasi ziren. Noizean behin entseguetara joaten nintzen, eta beraiek inprobisazioetan landutakoa jasotzen nuen testura eramateko. Antzezlanak harrera ona izan zuen ikuslei dagokienez,

«Nuria Espert Lorcaren lan batean ikusi nuen, eta miragarria iruditu zitzaidan» «‘Hamlet’ klasikoa da aspaldi idatzitakoa delako eta gaurkotu daitekeelako» «Gure ‘Hamlet’ berezia izango zela erabaki genuen, zertan publikoak aurkituko du» «Antzerkia ez da nobeletatik etorritako zerbait, askoz ere zaharragoa da»

baki genuen. Berezia zertan den publikoak aurkitu beharko du. Kalabera, Hamlet eta Ofelia badaude, baina gauza gehiago dago. Ikuste hutsarekin disfrutatzekoa da, eta ikusi eta gero zer pentsatu ematen du. Ahozko hizkuntzaz gain, begiekin ikusten den beste hizkuntza bat ere badago; ikusgarria da, zazpi aktore daude taula gainean. Ez dut gehiago kontatuko, antzezlana ikusi egin behar da.

Etxeko bakardadean idazten den antzezlan batek zein bide egiten du taula gaineraino? Gazte garaian etxeko bakardadean sortzen nuen; on edo txar, nahi nuena egiten nuen. Azkenaldian ez dut paperarentzat idatzi, aktoreentzat baizik. Ezberdina izan da hainbat alderditan. Buruan aktorea daukazu, zer eta nola esan behar duen, ahoskatzeko idazten duzu, ahots goran esateko. Gainera, talde lana ere izan da. Nola eta zer idatzi adostuta dago aldez aurretik. Ideiak elkarlanean lantzen dira, taldean sortutako burutazioekin. Dialektika bat izan da, aldaketak edotarikoak izan zitezkeen testuan. Niri lan gehiago eskatu dit askotan idatzi behar izan baitut, baina prozesua ederra izan da, asko ikasi dut eta emaitza hobea izan da.

Eta behin antzokiko eserlekuan zaudela, zer sentitu duzu? Asko disfrutatu dut. Eserlekutik iruditu izan zait nire testuek izan zezaketen iradokitzeko gaitasuna biderkatzen zela.

Zer dauka antzerkiak irakurle gutxirekin, ikusle masiborik gabe mendeetan bizirauteko? Antzerkia irakurtzeko ohitura asko ez dago. Agian, hori da irakurketa motz geratzen delako, osatzeko taula behar duelako nonbait. Antzerkia ez da nobeletatik etorritako zerbait, askoz ere zaharragoa da. Oinarriak gizaki izaten hasi ginen hartako lehenengo dantzetan eta erritualetan daude; erritualizazio horiekin du harremanik sakonena. Eta bizirik iraun du, eta bizirik iraungo du.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Korrika(li)lariak Etzi, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, 25. Lilatoia egingo dute Donostian, eta emakumeek bost kilometroko ibilbidea beteko dute; nabarmena izango da goierritarren parte hartzea, batik bat ordiziarrena eta legazpiarrena Miriam Luki Goierri Bihar Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta etzi Donostian 25. urtez Lilatoia korrituko dute 3.000 emakume inguruk. Batzuek taldean korrika egitearen plazeragatik egingo dute korri, beste batzuen motibazioa emakumeen aukera berdintasunaren aldarria izango da eta askoren pausoetan biak uztartuko dira. Iaz Legazpitik 80 emakume inguru joan zen Lilatoira eta ordiziarrak ere talde gisa joan ziren. Aurten ere, Donostiako kaleak beteko dituzte lilaz jantzitako korrikalariek.

Proba motza da, 5 kilometroko korrikaldia. Etziko lasterketan ez da gizonezkoentzat tokirik izango, deialdia emakumeentzat baita soilik. Irteera 11:00etan izango da Bulebarrean, eta beroketak ordu erdi lehenago hasiko dira. Lasterketa patinetan ere egin ahal izango da. Etzi goierritarrek ez dute kale egingo. Iaz legazpiarrek saria jaso zuten parte hartu zuen talderik handiena osatu zutelako; 80 legazpiar inguruk parte hartu zuen. Mila Elorza etzi lasterketara joango diren legazpia-

rren izenak jaso ditu. «Lasterketa popularra da eta denontzako tokia dago, korrika egin gabe azkar ibiltzen direnentzat ere bai».

Aldarria baino, aitzakia Legazpiko taldea aerobic gelatik atera zen. «Orain lauzpabost urte bospasei lagun joaten ginen. Gero ahoz ahokoari esker zabaldu egin zen, eta iaz marka guztiak apurtu genituen». Aurreko urteko arrakastaren ondoren, «emakumeak konturatu dira Lilatoia oso gutxi entrenatuta ere egin daitekee-

la». Baliteke aurten hainbeste legazpiar ez joatea, «emakume gutxiagok eman du izena. Astirik gabe dabiltzala, gutxi entrenatu dutela, ez direla animatuko eta horrelakoak esan dizkigute». Edozein kasutan, 40 bat korrikalari legazpiar Donostian izango dira etzi. Elorzaren hitzetan, «Lilatoia aldarria baino gehiago, kirola egiteko aitzakia bat da». Taldean korrika egiteari ere garrantzia berezia eman dio, «errazagoa da taldean entrenatzea. Hala ere, okerrena da taldeko batek huts egiten badu beste


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Ezkerrean iazko Lilatoian parte hartu zuten Legazpiko korrikalariak. Goian Ordiziako emakume korrikalari taldea Plaza Nagusian euskararen aldeko aldarria egiten. HITZA

guztiak atzera botatzen direla errenkadan». Ordizian orain bi urte berdintasun sailak deitutako bilera batek 40 emakume bildu zituen. Deialdia taldean korrika egiteko prest zegoen emakume taldea osatzeko zen. Edurne Saezek Goierriko Hitza-ren bitartez izan zuen bileraren berri. «Hainbeste elkartu ginen ezen bi talde osatu zituztela», dio Saezek. «Bilera hartan adin ezberdineko emakumeak ikusi nituen. Ni sekula korrika egin gabe nengoen, baina jakin-min ikaragarria neukan». Inoiz korrika egin gabe korrika egiten hasterik bazegoen galdetu zuen Saezek bileran, eta baiezko borobila jaso zuen entrenatzailearen aldetik. Izan ere, taldeak entrenadorea dauka eta ez daukate saltzeko; «hauspoa ematen digu», dio. Elkarrekin korrika egiteko emakume taldea sortu zuten. Dagoeneko bi urte pasa dira ordutik, eta taldea are indartuago dago egun. Mari Jose Jauregi ere taldeko kidea da, eta esan

duenez «aurretik kirol asko egindakoa nintzen arren, berriz ekitea gogor-gogorra egin zitzaidan».

«Tarte sakratua» Saezek zein Jauregik seme-alabak koskortuta dituzte jada, eta orain korrika egiteko denbora dutela diote. Astearte eta ostegun arratsaldetan ordu eta erdi gordetzen dute taldean korrika egiteko, «etxekoek badakite guretzat tarte hori sakratua dela», dio Saezek Jauregik baiesten duen bitartean. Taldean haur txikiak dituztenak ere badira, izan ere taldekideen profila oso bestelakoa da; adibidez, nagusienak 57 urte ditu eta gazteenak 26. 2012ko udaberrian elkartu zirenean Lilatoia egiteko asmoak bultzada eman zien eta hurrengo urteko Lilatoira joan aurretik Ordiziako San Silbestrean atera ziren; horretarako abendu hartako igande guztietan entrenatu zuten. Orduz geroztik, motibazioa hazi baino ez da egin. «Ez dugu

«Lilatoia, aldarria baino gehiago, kirola egiteko aitzakia da niretzat» Mila Elorza

Korrikalari legazpiarra

«Etxekoek badakite guretzat korrika egiteko asteko tarteak sakratuak direla» Edurne Saez

Korrikalari ordiziarra

kale egiten, eguraldi onarekin zein txarrarekin korrika egiten dugu», azaldu du Saezek eta Jauregik gehitu du, «lanetik atera eta korrika egitera noa, elurpean edo euripean ia denak elkartzen gara. Entrenatzaileak barre egiten digu, eta gurea kezkatzeko modukoa dela esaten digu». Taldekideak nor bere erritmora doaz; egun 20 inguru dira. Jauregiren arabera, «gurea ez da lehia, atzean geratu denari lagundu egiten diogu, eta inor bakarrik joan ez dadin saiatzen gara». Korrika egiten dutenetik fisikoki eta moralki «hobeto» sentitzen direla diote. Saezen hitzetan, «korrika egitea gogorra da, baina ondorengo poztasuna itzela da. Hasieran sufritu egiten duzu, gero gozatu». Etziko Lilatoian egongo dira, izan ere, Saezen iritziko, «lasterketa hunkigarria da». Korrika egiteko zapatila pare bat baino ez da behar, eta taldean korrika egiteko bidaideak baino ez. Lilatoian parte hartzeko gogoarekin nahikoa da.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

«Nire ametsa musikari profesionala izatea eta orkestra baten jotzea da» Lucia Otaegik bakarlari gisa joko du Zumarragako bandak egingo duen ‘Emakume begiradak’ kontzertuan.

ASIER ZALDUA

Asier Zaldua Urretxu Lucia Otaegik (Zumarraga, 1992) bizitza erdia darama dagoeneko Zumarragako bandan. Musikenen ikasten ari da eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoan, Euskal Herriko Gazte Orkestran eta Granadako Orkestran jo du.

Zein da zure konpositore kuttuna?

Familian musika zaleak al dira? Amaren familian musika zaleak dira, baina ez maila honetan. Osabak txistua jotzen du.

Hasieran zeharkako txirula jo nahi nuen, baina klarinetea entzun bezain laster, iritziz aldatu nuen.

Zein ikasketa egin dituzu?

Zein orkestratan jo duzu?

Secundino Esnaola musika eskolan hasi nintzen eta 15 urterekin Donostiako Erdi Mailako Kontserbatoriora joan nintzen. Aurten gradua bukatzen ari naiz Musikenen.

Azken bi urteetan, noizean behin, Euskadiko Orkestra Sinfonikotik deitzen didate. Euskal Herriko Gazte Orkestran ere jotzen dut. Eta Granadako Orkestrarekin jo nuen.

Musikari profesionala izan nahi duzu, beraz.

Granadakoarekin? Nolatan?

Hemendik urte batzuetara nire lanbidea izatea nahi dut, baina zaila da. Oraingoz, ikasten jarraitu behar dut. Datorren ikasturtean musika interpretazio masterra egiteko asmoa dut.

Zein da zure ametsa? Orkestra batean jotzea.

Babeslea

Aukeran, zein orkestratan jotzea gustatuko litzaizuke? Egun, orkestra ingelesak gustatzen zaizkit bereziki. Oso gustu berezia dutela iruditzen zait. Gainera, musika tradizio handia dute eta Ingalaterrako irakasleak ditut.

Hori ere, boladaren arabera. Bat aukeratzekotan, Brahms.

Eta gustuko obra? Brahms beraren Klarinete boskotea. Beti oso argi izan al duzu klarinetea jo nahi zenuela?

Nire irakasle bat klarinete bakarlaria da Granadako Orkestran eta bera ordezkatzeko eskatu zidan. Granadako auditorioan jo nuen.

Zenbat urte daramazu Zumarragako bandan? 11 urterekin hasi nintzen. Bizitza erdia daramat, beraz. Geroz eta gutxiago etortzen naiz, baina ahal dudan guztietan jotzen dut bandarekin.

Igandean emakumeek sortutako piezak jo behar dituzue. Kontzertua berezia eta polita izango da. Jendeak asko gozatuko du, ziur.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Hitzaren logotipo lehiaketa Urrian 10 urte beteko ditu Goierriko Hitzak, eta urteurreneko ekitaldien artean, logotipo lehiaketa antolatu du. Erredakzioa Goierri Urriararen 5ean hamar urte beteko dira Goierriko Hitza-ren lehenengo zenbakia Goierriko etxeetara iritsi zela. Harrezkeroztik hamaika albiste eta kontu kontatu eta zabaldu ditu Hitzak, euskararen normalizazioan urratsak eginez. Hamargarren urteurreneko ospakizunen barruan, lehenengo ekintza, logotipo lehiaketa antolatzea izan da, antolatuko diren ekintzen irudia izango dena. Logotipoak10 urte, 11 kontu leloa eraman beharko du, derrigorrean. Lanak programa bektorial batekin egin beharko dira (Illustrator, Freehand...,) 300 ppp-ko gutxieneko bereizmenarekin, eta zuri-beltzean eta koloretan erabiltzeko moduan.

Sariak Goierrin jaio eta bizi direnek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Lanak aurkezteko epea martxoaren 16an amaituko da. Saridunaren ize-

na eta 10.urteurrenerako aukeratutako irudia martxoaren 25eko Goierriko Hitza-ren alean jakinaraziko dira. Irabazleak bi lagunentzako asteburu baterako egonaldia irabaziko du, Zumaiako (Gipuzkoa) Santa Klara nekazal etxean. Horrez gain, Olasagasti etxeko kontserba kaxa bat, Goierriko Hitza-ren material sorta bat eta urtebeterako harpidetza bat ere jasoko ditu. Parte hartzaile guztien artean Goierriko Hitzaren materiala ere zozkatuko da: sudaderak, motxilak, aterkiak, liburuak... Lan irabazlea Goierriko Hedabideak-eko lan taldeak aukeratuko du. Logo irabazlearen jabetza eskubidea Goierriko Hitza-ren esku geratuko da, eta irudia erabiltzeko askatasun guztia izango du. Lehiaketa horretan parte hartzeak aurrez adierazitako baldintza guztiak onartzen direla adieraziko du, eta baita epaimahaiaren behin betiko erabakia ere.

Baldintzak Eskualdean jaio edo bizi direnek har dezakete parte lehiaketan. leloa. 10 urte, 11 kontu. euskarria. Nahi den euskarri artistikoa erabili ahalko da, lanak originalak eta saritugabeak izan beharko dira. Koloretan eta txuribeltzean erabiltzeko moduan, programa bektorial batean eginda egon behar dute, 300 ppp-ko gutxieneko bereizmenarekin. epea. Martxoaren 16ra arte. lanak eta informazioa. goierrilogoa@hotmail.com.


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Bertsoa eta irudia uztartuz BertsoaZUztartuz ikus-entzunezkoak Martxon Bertsoa lehiaketaren hamaika urteko historia bildu du. Josune Zarandona Urretxu Eli Agirre azpeitiarra eta Maialen Torres urretxuarra Martxoan Bertsoa taldekako bertsolari lehiaketa herrikoiaren hamaika urteko historia biltzen duen ikus-entzunezkoaren egileak dira. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dute biek eta «ikasturte amaierako proiektu gisa» sortutako ideia dela esan du Torresek. BertsoaZUztartuz jarri diote izena. «Proiekturako biok gustuko genuen gai bat aukeratzea erabaki genuen», kontatu du Agirrek. Hala hasi ziren bertsolaritzarekin zerikusia duen gairen baten bila, Torresek Martxoan Bertsoaz hitz egin zuen arte. Aitortu dutenez, lanik zailena hasierako ideiari gorputza ematea izan da: «Ideia bera

erabaki genuen arte buelta asko eman genituen», diote. Torresek azaldutakoaren arabera, ikus-entzunezkoak «hiru osagai nagusi» ditu. Batetik elkarrizketak, «Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolako Gorka Azkarate, Gorka Ojanguren eta Maialen Akizurekin»izan dira. Bestetik, aurretik eginda zeuden grabazio zaharrak eta amaitzeko, iazko txapelketako irudiak. «Kanporaketa guztiak grabatu genituen», gogoratu du Agirrek.

Lana ‘otamotz.com’-en Ikus-entzunezkoa metafora batekin alderatu dute, «hasierako hazia ereinda hazten doan zuhaitz» batenarekin, alegia. Metafora bera ikus-entzunezkoan txertatzeko «Ane Zaldua

Agirrek eta Torresek iazko Martxon Bertsoa lehiaketako kanporaketa guztiak grabatu zituzten. JOSUNE ZARANDONA

Zailena hasierako ideiari gorputza eman eta kanporaketak grabatzea izan da

urretxuarrak marrazkiak egin zizkigun», esan du Torresek. Iaz aurkeztu zuten proiektua, eta «bederatzi bat» atera zutela diote harro. Gerora, zenbait moldaketa egin dizkiote lanari, aurtengo txapelketarekin batera lana Urretxun eta Zumarragan estreinatzeko. BertsoaZUztartuz otamotz.com web gunean ikusi daiteke.


GOIBERRI 13

ERREZETA

Txipiroiak foiez beteta Lehenik, txipiroiak garbitu, gorputza eta muturrak banatuz. Tipulin erdi bat eta baratzuriak xehetu eta zartagi batean goxatzen jarri. Hauek prest daudenean, txipiroi muturrak gehitu aurrez zatiturik, eta sutan eduki eginak daudela ikusi arte.

Sutatik atera eta epeltzen utzi. Foiea ere zatitxotan egin, eta aurreko nahasketari gehitu ondoren gatz puntua eman. Nahastearekin txipiroien gorputzak bete. Beste aldetik, patata xafletan ebaki, tipula juliana fin ba-

tean egin, eta biak labeko bandeja batetan jarri. Gatz puntua eman, zilar paperarekin ondo tapatu eta labean egin 180ยบtan, 30 minutu inguru. Txipiroiak plantxan edo zartagi batetan egin, eta patatekin lagunduta mahairatu.

Urki Balerdi

Zeraingo Ostatua

Osagaiak 5 txipiroi foie gras fresko zati eder bat 2 tipulin 2 baratzuri ale patata bat


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik beta.berria.info

Sarean ikusia

Han eta hemen

Har ezazu beta eta ezagutu beta bertsioa

Errezetak mugikorrean

Hiztegi Batua telefonoan

Arroza, oilaskoa, aza, pasta... prestatu nahi eta errezetarik eskura ez daukazula? Sukaldean.com webgunea arakatzea izan daiteke irtenbideetako bat. Telefono mugikorrerako ere egokitutako aplikazioa da. sukaldean.com

Euskaltzaindiaren webguneko atalik erabilienak telefono mugikorrean eskura izateko webgunea moldatu du Euskaltzaindiak. Besteak beste, Hiztegi Batua, Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskal Onomastikaren Datutegia kontsultatu ahal izango dira telefonoan. Webgune osoa ere ikusteko aukera ematen da. Akademiaren Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak batzordearen aduraduna den Andoni Sagarnak esan duenez, «Euskaltzaindiak garbi dauka gaur egun gizartearekiko harremanetarako ezinbestekoa dela informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea. Azken urteetan informazio teknologien erabiltzaileek noiznahi eta nonahi edukiak eskura izatea eskatzen dute gero eta gehiago». www.euskaltzaindia.net idatzi beharko da Euskaltzaindiaren webgunea sakelakoan ikusteko.

ERRIA egunkariak Interneten duen berria.info ataria berritu egin du, eta webgune berrituaren beta bertsioa martxan dago: beta.berria.info. Aldaketa «berritze prozesu sakon baten mugarri garrantzitsua» izan da, BERRIA-ko irakurleen laguntzari esker garatu dutena. Eta hala izaten jarraituko du, Har ezazu beta leloaren azpian, tarte bat hartu eta bertsio berrituari begiratu bat emateko deia egin baitu egunkariak. Izan ere, proba bertsio bat da, «osatu gabea», irakurleen «iradokizunekin osatu eta hobetu» nahi dutena. Hala, berria.info/Wordpress/berriaberritzen bloga sortu dute irakurleen iritziak eta proposamenak jasotzeko. Beta bertsioaren funtzionamendua aztertzen duten bitartean, denbora batez, BERRIAk

B

Ospakizun herrikoiak bi webgune izango ditu martxan: orain arteko berria.info eta beta bertsioa. Orain artekoan ohiko osagaiak aurkitu ahalko dira eta beta bertsioan azal berria eta albisteak irakurtzeko era berria. Facebook eta Twitter sare sozialetan ere ireki dute kontu bana. Twitterreko traola #Berriaberritzen da.

Ikastolen Elkartearen eta Labayruren arteko urteetako elkarlanetik sortu da urtesasoiak.com webgunea. Euskal Herriko ohitura eta tradizio herrikoien bilgune izateko sortu dute. Azkue Fundazioaren, Etxepare Institutuaren eta Bizkaiko Aldundiaren laguntza izan dute. Lau hizkuntzatan dago erabilgarri: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.

euskaltzaindia.com



GoiBerri 94. zenbakia