Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

77. zenbakia. 2013ko urriaren 25a

GOI B ERRI

Bi norabideko hartu emanak Goierrin adimen urritasuna dutenekin lan egiten dute hainbat erakundek eta norbanakok 6-7

Beasaingo Txolartean munduko dantza ikastaroa egiten, adimen urritasuna dutenek eta boluntarioak. MIRIAM LUKI

Maria Dolores Aranburu 3 Iritzia 4-5 Urretxuko Mineralogia eta Palentologia Astea 8-9 Ylenia Morales 10 Zegama 1923 12 Goimenen elkarlana Iparraldearekin 13


GOIBERRI

3

KATE MOTZEAn

GOIBERRI

Maria Dolores Aranburu Zaldibiako Beti Gazte Elkarteko idazkaria

«Euskaldunok noizbaiten eta gairen batean ados jartzea dut amets» Janire Arrondo Zaldibia Beasaingo Indar lantegian 44 urte egin ditu Maria Dolores Aranburuk (Zaldibia, 1950). «Herri bizia» nahi duela-eta, Zaldibiako Beti Gazte Elkarteko idazkari lanetan dabil egun.

Janari bat.

Gorroto duzuna.

Natillak, amak egiten zituen bezalakoak, labean tostaturiko arraultza zuringo arrotuarekin.

Goierriko txoko bat.

Faltsukeria, gezurra...

Oporretako leku bat.

Arkakako Osin Berde txokoa. Berdetasuna, freskotasuna, lasaitasuna... Ur hotsak estres guztia botarazten du.

Zaletasun bat.

Leku lasai bat, Peñiscola.

Herriko alkate bazina...

Etxe inguruko lorategia zaintzea, bidaiatzea...

Amets bat.

Nolako herria nahi dugun definituko nuke. Ez nuke onartuko etxebizitzarik eraikitzea, zaharrak berrituko nituzte.

Liburu bat.

Edari bat. Berdejo ardo txuri bat.

Euskaldunok noizbaiten eta gairen batean ados jartzea.

Ken Folletenak, Toti Martinez de Lezearenak... Orain zain dut Karmele Jaioren Ez naiz ni.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Musika talde bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Benito Lertxundi eta Ainhoa Arteta ditut gustuko.

Familiak maitatzen nauela sentitzea.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Bigarren haurdunaldian, bixkiak nituela esan zidatenekoa.

«Ez nuke onartuko Zaldibian etxe gehiago eraikitzea, zaharrak berrituko nituzke»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Zaldibian biziko ez bazina... Ez dut pentsatu ere egin nahi jaiotetxe-baserrian izango ez naizenik. Aukeratu behar banu, Donostiara joko nuke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Itxaro Mendizabal Amundarain Ttiklik elkargunea

Hiru gehiago eta nahiko aurrak txikitxikitatik hasten dira beraien gurasoek edo zaintzaileek dituzten jateko ohiturak barneratzen. Honek dakartzan inplikazioak ulertzeko gai izan gabe ere. Gai garrantzitsua da, haurtzaroan barneratzen baitira komunitateak dituen jateko ohiturak. Hau honela izanda, hainbat janarietarako gustua edo errefusa familia testuingurutik datorrela garbi dago. Kasu askotan helduen jokaera presio, xantaia, manipulazio, konparaketa, sari edo zigorretan oinarrituta egongo da. Haurrak hobeto elikatuko dira atmosfera emozional positiboetan. Elikagai batzuk mugatzeak, beraienganako desioa handituko du eta jatera bultzatuz berriz, beraienganako interesa gutxitu. Gai honekin jarraituz, badaude hainbat datu gurasoek edo hezitzaileek gure haurrak «berezko autoregulazio seinale»etatik harago jatera behartzen ditugula esaten dutenak, hau

H

da, beraien beharretatik harago. Just three more bites (Hiru gehiago eta nahiko) izeneko ikerketa baten bidez jakin izan dugu (2007), maila sozioekonomiko desberdinetako 142 familiatik %85ek beraien umeek gehiago jan zezaten ahalegina egin zutela. Hemendik %38ak behar baino edo bakarrik egonda jango lukeena baino gehiago jan zuela ondorioztatu zen. Eta orokorrean %83k beraien gosearen gainetik jan zutela. Datu kezkagarriak dira, haur gizentasun tasak kontutan izanda. Hilabete bateko haurtxo batek, hartzen dituen kaloria guztietatik %25a erabiltzen du hazteko; normala da, urte betean duen pisua hirukoiztuko baitu. Baina haur honek urte bete duenean, kalorien %3a bakarrik erabiliko du horretarako. %3a nahikoa izango du bere hazkundea motelagoa baita hemendik aurrera eta, beraz, posible da bere jateko gogoa ere txikitzea. Honek gurasoak eta zaintzaileak galduta senti-

tzera eramaten ditu. Ehuneko hori (%3), pubertaroan bakarrik haziko da (%1) eta garai hori pasatakoan berriro jaitsiko da. Haur askok 18-24 hilabete aldera janariarekiko exijentzia maila handitzen dute. Une horretan EUFICek (European Food Information Council) dioen bezala «borroka luze bat» hasi ohi da zaintzaile askorentzako. Frutak jaten zituzten haurrak, elikagai horiek errefusatzen hasiko dira, adibidez. Beste batzuk «neofobia» (elikagai berriak errefusatzea) garatuko dute. Azken hau bereziki

Jateko garaia atsegina egin; haurrak jaten ez badu, ez dadila gaizki sentitu.

estresagarria den egoera izaten da, zaintzaileek modu batera edo bestera haurra dieta osasuntsu bat eramatera bultzatu nahi dutelako. Askotan, intentzioa ona izan arren, bidea ez da izaten egokiena. Normalean ematen diren jokaerak: haurrari jan dezan errepikatzea eta haurrei elikagai mota batzuetarako bidea moztea. Jokaera horiek, ordea, nahi ez diren emaitza batzuk ekar ditzakete:gain-elikadura, nazka eta debekatutako elikagaietarako gehiegizko interesa. Proposamena, beraz, haurrak hartzen dituzten kaloriak «auto-erregulatzen» uztea da; batez ere fruta eta barazkiak emanez. Indarra erabiltzea ekiditea, eta haurrek goserik ez badute platera bukatu gabe uztea posible izatea. Haurrek ez dute beti kantitate berdina jaten, beraz posible da egun batetik bestera beraien gosea aldatzea. Hainbat aholku: jateko garaia atsegina egin; haurrak jaten ez badu, ez dadila gaizki sentitu; haurra osasuntsu diren elikagaien aurrean jarri (frutak eta barazkiak, adibidez); ez eman amore; ez mugatu elikagai batzuetarako bidea; ez behartu ezer jatera; neofobia erabat normala da, eta ez erabili energia askoko janariak sari gisa eta berdura edo frutak zigor bezala.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Mineralogia eta paleontologia Mineralogiaren eta paleontologiaren erdigune bihurtuko da aurten berriz ere Urretxu, Urrelur museoak antolatutako astearekin.

Hego haizea ere bertan dek eta ez zekiat ero haizea ere gertu samar ez ote dabilen. Joan den astean gertatu dek. Gertukoa dudan pertsona bat joan dek edukiontzi marroian bere poltsa botatzera, eta hartan ari dela non entzuten duen: «Hori utzi Ordiziko udaletxe atarin, hantxe, ttaaak!». Keinu eta guzti. Eta laguna hitzik gabe. Komentariotik uler zitekek atez atekoaren aurkako protesta gisa egiten zuela bere proposamena. Bosgarrenaren aldeko imajina litekeen zabor-gudaria bosgarren hori bera erabiltzen ari denari kontu-eske. Are gehiago, bistakoa zirudik Ordiziko udaletxe atarian poltsa uzteko prest dagoenak ez duela dagokion edukiontzian poltsa uzteko asmorik eta bosgarrenaren aldekoa baino atez atekoaren aurkakoa duela jarrera. Horixe ba; horraino iritsi gaituk. Zaborrari zakarra ere esaten ziotek eta halakoa ari dek izaten urria. Herrira, makroepaiketak, LOMCE... Zenbat aldiz bete behar diagu Bilbo gaitz guztiak toki beretik datozela ohartzeko? Hiru goierritar epaibidean diren honetan Leire Lopez berriro herrian izatea bezalako pox txikiak geratzen zaizkiguk, gaitzerdi. Gainera ez zirudik haize-aldaketa handirik datorrenik: Urkulluk berak ere

2020an jarri dik gutxieneko epea (zertarako ez dik argi esan oraindik). Agian, eta agian esaten diat, Madrilen 2024 arte gutxienez olinpiadarik izango ez denez, ez zaiok egokia iruditzen inork data horren aurretik «I am Basque!» podiumean esatea. Hitzik gabe geratu zen lagunak ere horixe erantzun behar zioan: «I am Basque!». Hori bai, Urkulluk baino goxoago, eta, batipat, konbentzituago.

Aitor Sarriegi

bat eta

2020koa zertarako den ez al dakik? Ortuzar hor ari duk ba independentzia akatsa dela esanez… Amorratuta ibili nauk ni ere 2020ko kontu horrekin. Bazirudik, Izagirreren bideoari New Yorkeko Euskal etxean betoa jartzeaz gain, Urkullu gutxienez 2020. urtera arte zer egingo ez duen esatera joan dela haraino. Bere kanpainaren ardatz huan erabakitze eskubide hura, data jarri eta ozen zabaldutakoa: 2015. Orain arte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egon diren legealdi guztietan agindu ditek, behin izan ezik, eta ez ditek sekula galdeketarik aurrera eraman, baina oraingoan bai, oraingoan egingo zutelakoan jaso zitiztean bozka mordoa. Gogoratzen dizkiat hauteskunde gaueko gora euskadi askatuta!dun tweet jeltzaleak, eta Egibar soinua jotzen. Baina uste diat ez duela guk nahi dugun doinurik jotzen, beste erritmo batean egin nahi duela dantza: joan den astean PP Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako paktu fiskaleko akordiora gehitu, eta ttaak! –Ordizin utzi behar omen zen zaborra bezela– hor non azaldu den 2015etik

bat Iñaki Apalategi

2020rako atzerapena, beste askotan bezala, kasualitatez. Lehendakari izanda egiten ari ez dena «agian lehendakari izango den» garairako utziz. Bideoei betoa jarri, galdeketak atzeratu… baina paktu fiskalak aurrera, eta segi dezatela goierritarrek Madrila joaten. Gora Euskadi bazkatuta, euskaldunak nazkatuta.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Enbor beretik Goierrin adimen urritasuna dutenekin lanean ari diren elkarteez zein erakundeez gain, egunerokotasuna eta gertutasuna oinarri duten hartu eman espontaneo ugari dago; hartu eman horietan laguntzak bi norabide ditu. Miriam Luki Goierri Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak dio Xabier Leteren poemak. Enbor beretik sortuak dira adimen urritasuna dutenak eta letra larriz idatzitako gizarteak ezberdina baztertzeko joera badu ere, egunerokotasunetik eta gertutasunetik elikatzen den gizartean bestelako hartu emanak sortzen dira. Erakundeak zein elkarteak aspaldi ari dira Goierrin bazterketaren aurpegi ezberdinei aurre egiten. Orain gutxi Atzegik Guztiok dugu gure papera, aurkitu zurea! kanpaina aurkeztu

du. Kanpaina haragi hezurrezko pertsonen istorioetan oinarritu dute. Adimen urritasuna dutenek emateko dutena nabarmendu dute. Zumarragako Urola eskubaloi taldean adimen urritasuna duen Joseba Azpiazuk egiten duen lana da istorio horietako baten haria. Legazpin, Maiatza tabernan lanean ari den Joel Hernandezen istorioa beste bat da. Beasaingo Txolartean orain bederatzi urte dabilen Maitane Arandia administrariaren istorioak osatzen du lerro hauetako kontakizun bilduma.

Joseba Azpiazuk down sindromea dauka, eta Gureak lantegian egiten du lan, Legazpin. Lana amaitzeaz batera etxera joaten da, Urola eskubaloi taldeko txandala soinean jarri eta Zumarragako Ispilla kiroldegira joateko astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan.

Kantxan zein terrazan Eskubaloi taldearekin duen harremana era espontaneoan sortu zen, «inolako intentziorik gabe», dio Urolako Jexux Mari Garraldak. Asteburuetan taldeek etxean jokatzen dutenean

markagailua gobernatzen du. Kantxan jartzen duten propaganda ipintzea eta kentzea ere bere arduren artean dago. Kanpora badoaz beraiekin joaten da delegatu gisa. Azpiazuk Urolan «ondo sentitzen» dela dio, eta Urolakoentzat «beste taldekide bat da». Garralda harritu egin zen Atzegiko kanpainari aurpegia jartzeko eskaera egin ziotenean. «Hain da harreman naturala, ez dugula ezer berezirik egiten ari garenaren sentipena. Josebak bere aisialdian lagundu egiten digu eta guk berari la-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

guntzen diogu, ez dago besterik». Joel Hernandezek down sindromea dauka, eta bere amak kontatu duenez, alabarekin egin zuen bezalaxe, semeak lan egiteko adina izan zuenean Maiatzako Julian Alonsori Joel laguntzaile gisa hartzeko proposamena egin zion. Bi urte dira uda partean Maiatzan lan egiten duela; terraza ipini eta kendu egiten du. Bere eginkizun nagusia hori den arren, gauza gehiago ere egiten du. Julian Alonsok datorren udan «erantzukizun gehiago» emango diola dio: «Erosketak egitera bidaliko dugu estankora edota fruta-dendara». Lanean «oso pozik» dagoela dio Hernandezek: «Lagun on asko egin ditut, eta jendeari laguntzea gustatzen zait». Maiatzako ugazabak Hernandezen amaren proposamenari baiezkoa ematerakoan, ez zuela bi aldiz pentsatu dio. Zuzeneko tratuak, gainera, sorpresak ekarri dizkio: «Eguneroko hartu emanak asko erakutsi dit. Zu

edo ni bezalakoak dira. Zaren bezalakoa izan zaitezke Joelekin, ez daukazu zertan aldatu beharrik. Askotan beraiekin hitz egiteko ahotsa ere aldatzeko gai gara eta umeei moduan hitz egiten diegu. Hori zatarra da».

Ezkerrean Beasaingo Txolartean munduko dantza ikastaroa egiten, adimen urritasuna dutenek eta boluntarioak elkarrekin dantzan ari dira. Eskuinean Joel Hernandez legazpiarra Maiatzako terraza jartzen. M. L

Atzegiko boluntarioa Maitane Arandiak Beasaingo Txolartean boluntario lanak egiten ditu. Adimen urritasuna dutenekin bere denbora librearen zati handi bat igarotzen du. Institutuan hitzaldi bat entzun eta gero joan zen Txolartera lehenengoz, eta, ordutik, bederatzi urte pasa dira jada. «Txolartekoek transmititzen dizutena ez dago hitzekin azaltzerik. Sentimenduak askoz ere presenteago daude, harremanak benetakoak dira», dio Arandiak. Esperientzia ez daukala saltzeko onartuta, « gauza txikiei garrantzia handia» ematen dietela dio, «hona etorrita konturatzen zara benetan inportantea zer den». Bi talde egin dituzte aurten Beasaingo Txolartean. Helduak

«Josebak guri laguntzen digu eta guk berari laguntzen diogu, besterik ez da» Jexux Mari Garralda Urola eskubaloi taldea

«Zaren bezalakoa izan zaitezke Joelekin, ez daukazu zertan aldatu beharrik» Julian Alonso Maiatza taberna

eta gaztetxoak banatu dituzte. «Geroz eta integratuago daude, gero eta autonomoagoak dira eta gaztetxoek beren kuadrilla osatzea nahiko genuke. Askotan guk hartzen ditugu erabakiak, baina guri gustatuko litzaiguke beraiek erabakitzea zer egin nahi duten». Arandiaren hitzetan, «asko geratzen da beren egoera guztiz normalizatzeko, baina, zalantzarik gabe, duela 30 urte baino autonomia gehiago dute adimen urritasuna duten gazteek». Adimen urritasuna dutenekin zuzeneko hartu emana duten guztiek hitz bera erabili dute: beldurra. Arandiak adibide bat eman du: «Askotan, kalean, jendea hurbiltzen zaigu. Egiten dugun lanagatik zoriontzen gaituzte, baina beraiei ez diete tutik ere esaten». Urrats horri garrantzia handia eman dio Arandiak: «Ulertzen dut berriak zein ezezagunak beldurra sortzen duela, baina behin probatuz gero, ez dago beldurrarentzat tokirik, benetakoak diren harremanak sortzen dira».


08 GOIBERRI

ERROPORTAJEA

Urretxu, harrien herria Urrelur museoko jakintza kalera aterako dute hastera doan Mineralogia eta Paleontologia Astearen baitan. Miriam Luki Urretxu Urretxuko Urrelur museoa ez da museo handia, Aizpuruenea kultur etxean bertan du egoitza, eta ez dago langilerik museoa zaintzeko. Azken urteotako museo handien eta ikusgarrien eredutik oso urrun dago Urretxukoa, eta akaso, hori da bere arrakastaren sekretua. 1987an museoa ireki zutenetik Urretxu mineralekin, fosilekin eta harribitxiekin lotu da; horrenbestez, herria ama lurrean errotu da eta harriek gordetzen duten memoria gogora ekarri dute. Museoaren genesiak abizen bat itsatsita dakar, Aguado familiarena, hain zuzen. Javier Aguado Goñi Urrelur museoko kidea eta aholkularia da egun. Aitaren bildumak osatzeko zaletasunetik abiatuta, museo bat sortzeko nahikoa baliabide izan zituztenera artekoak kontatu ditu. «Aitak denetariko bildumak egiten zituen. Mineraleak gogoko zituen, eta Gabirian zuen fundizioa saldu zuenean euskal hiriburuetako merkatu txikietara joaten hasi zen». Merkatu horietatik Marokoraino iritsi zen Nicasio Aguado, Ceutan (Espainia) zuen Pedro Azkoiti lagunaren bitartez. «Mineraleekiko hasierako zaletasuna pasioa bihurtu zen Marokon. Harriak ekartzen hasi zen, trukeak egiten eta bilduma bat

osatzen. Aitarena bilduma egile baten istorioa da». Bildumako funtsak kaxatan gorde baino erakustera animatu zuen semeak. Denborak eta espazioak bat egiten duten istant horietako bat bidelagun izan zuten; aro demokratikoa zabaldu zen Euskal Herrian eta Aizpuru-enea etxea kultur etxe bihurtu zuen Urretxuko Udalak. Tokia zuten eta bilduma zegoen; hori da Urrelur museoaren ernamuina. Hasieran, Aguado familiak Urretxuko herriari doako lagapen bat egin zion. Gerora, bilduma udalari saldu zioten eta egun Urrelur museoan dauden funtsak Urretxuko herriarenak dira. Miren Castillo Urretxuko teknikariak salerosketaren agiriak berreskuratu ditu, eta urtetan Urretxuk bildumaren jabetza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin partekatzen zuela uste izan badute ere, agirien arabera, aldundiak diru laguntza eman zigun, «baina jabetza osoa Urretxurena da». Eta Urrelur museoak gordetzen duena ez da edonolako ondarea. Castilloren arabera, Urrelur «ez da museo birtuala, gurean kuartzoa azaltzeko hamaika kuartzo ditugu. Espazioa ez daukagu soberan, baina kalitateari zein kantitateari erreparatuta, ondarea ez daukagu saltzeko».

Hasieratik argi izan zuten, hala ere, mineralek, fosilek eta harribitxiek osatutako bilduma ez zutela geldirik utziko. «Museora datorrena, behin ikusi eta gero ez da itzuliko. Guk horren kontra egiteko estrategia bat marraztu genuen hasiera hasieratik», dio Castillok.

Jakintza bizirik Museoa martxan jarri zuten urtean bertan antolatu zuten lehenengo Mineralogia eta Paleontologia Astea. Castilloren hitzetan, «museoa etengabean berritzeko aitzakia» izan da hori. Denborarekin aitzakia baino gehiago ere bihurtu da, publikoaren aldetik erantzun itzela jaso baitute». Aguadok astearen eta museoaren beste ezaugarri nabarmen bat erantsi du, mineralen, fosilen eta

«Euskal Herriko mugetatik harago erreferentzialak bihurtu gara dagoeneko» Javier Aguado Goñi

Urrelur museoaren laguna

«Espazioa ez daukagu soberan, baina museoko ondarea ez daukagu saltzeko» Miren Castillo

Urretxuko kultur teknikaria


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

Miren Castillo Urretxuko kultur teknikaria eta Javier Aguado Goñi Urrelur museoko laguna eta aholkularia Urretxuko museoan. MIRIAM LUKI harribitxien munduan «Euskal Herriko mugetatik harago erreferentzialak» bihurtu direla. «Mineraologia astean parte hartzeko kilometro asko eta asko egiten dituztenak badira». Urrelur museoaren jardunaren ardatz nagusia harriei buruzko jakintza jendarteratzea da. Alde batetik, gizakiak naturarekin duen lotura aldarrikatu dute 80ko hamarkada hasieratik. Bestalde, ingurugiroarekiko errespetua bultzatu dute ekintza guztietan. Azkenik, harrietatik datorren memoria, eta historia bera jakitera ematea bere jardunaren zutabea da.

Astearen nondik norakoa Hiru ardatz horiek belaunaldiz belaunaldi transmititu dituzte Urretxuko eta Zumarragako gaztetxoen artean. «Astearen baitan egiten ditugun jolasen harira, ume bakar bat ere ez dago pirita zer den ez dakiena», dio Castillok. Urriak azkena ematen duen astean hasiko da aurtengo Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Astea. Atzera begiratzeko aukera emango dute Amalur erakusketaren bidez, Aguadoren hitzetan, «erakusketa hau Urretxun baino ezingo da ikusi. Pieza apartak bilduko ditugu erakundeen zein bilduma pribatuen laguntzarekin». Urrea naturan bertan sortzen den bezala ikusteko aukera emango dute erakusketa monografikoa batean. Udaletxeko ataria Kretazeo aroko dinosauroen bizileku bihurtuko dute eta Ederrena frontoia munduko mineralen, fosilen eta harribitxien bilduma zaleen topaleku bilakatuko da. Astearen baitan ekintza gehiago ere badago harriek esateko dutena publiko osoari aditzera emateko.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤWebgunerako argazkiak Vicente Calderon zelaian egin zizkigutenÂť Ylenia Morales futbolari ordiziarra Madrilera joan da ikastera eta Atletico de Madril B taldean jokatzen ari da. Asier Zaldua Ordizia Ylenia Moralesek (Ordizia, 1995) Ordizia eta Hernani taldeetan jokatu du. Madrilera joan behar zen ikastera eta Hernaniko nesken taldeko arduradunak Atletico de Madril taldekoekin harremanetan jarri zuen. Bigarren taldearekin ari da jokatzen.

Nolatan hasi zinen futbolean? Umetan zaletu nintzen. Altamiran bizi nintzen eta lagunekin zelaira joaten nintzen jolastera. Eskola kirolean ere futbolean jokatu nuen eta ondoren Ordizia taldean hasi nintzen. 4. DBHn Hernanira joan nintzen, Ordiziak nire adinekoen talderik atera ez zuelako.

Egun Madrilen bizi zara. Fisioterapia ikasi nahi nuen eta Bilbon nota oso altua eskatzen dute. Hori dela eta, Alcorcongo unibertsitatera etorri naiz. Hernaniko nesken taldeko koordinatzaileak Atletico de Madril taldekoarekin hitz egin zuen eta probak egin zizkidaten. CLUB ATLETICO DE MADRID

Babeslea

Zer moduz Atleticon? Bigarren taldean nago, eta maila oso altua da. Taldekide asko umetatik daude talde honetan. Ez dut jokatzeko presarik, nire helburua ikastea baita.

Lehen taldeetako jokalariekin harremanik ba al duzu? Majadahondan entrenatzen

dugu, eurek bezala, eta batzuetan lehen taldeko neskekin entrenatzen dugu. Sekulako maila dute. Mutilek ere bertan entrenatzen dute, baina gutxiagotan ikusten ditugu. Batzuek eurekin argazkiak egin dituzte, baina nik oraindik ez.

Vicente Calderon zelaian egon al zara? Oraindik ez naiz partidarik ikustera joan, baina webgunerako argazkiak bertan egin zizkiguten. Profesionalen pare sentitu nintzen. Izan ere, talde handia da eta txikiek baino diru gehiago inbertitzen du halako gauzetan.

Madrilen gustura bizi al zara? Madrileko bizimodua ondo dago, baina Ordiziakoaren oso ezberdina da. Era guztietako pertsonak bizi dira hemen. Herri txikietan denok elkar ezagutzen dugu, baina hemen ez. Batzuetan mesedegarria da. Hori bai, familia, lagunak eta janaria faltan sumatzen ditut. Bestalde, El Retiro parkea asko gustatzen zait.

Gero eta neska gehiago zabiltzate goi mailako futbolean. Neskak kirola egitera animatu nahi ditut eta gizarteari eta erakundeei nesken kirola babesteko eskatu. Taldeko kirolak pertsona bezala hazteko oso onak dira.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Janire Arrondo Zegama Zegamako Ezpaleo baserriaren atarian egindako argazkia da hau. Ezohiko argazkia da, familia xumeek ez baitzuten argazkirik egiteko baliabiderik izaten. Pascual Marin argazkilari nafarrak berak edo bere Casa MarĂ­n bulegoko argazkilariren batek egindakoa da, aurrez prestatu gabea. Diotenez, emakume baserritarrarekin eta bere semealabekin topo egin zuen Zegamara bidean, eta argazkirako jarri zituen; gizona ez da familia berekoa, baina, bera ere kamera aurrean jarri zedin eskatu zioten. Argazkia 1923 urtean egindakoa da. Orduan Zegamak 1990 biztanle inguru zituen. Arropagatik antzematen da familia xumea zela irudikoa, mutikoak oinetakorik ere ez du. Gizonak, hala ere, poltsikoko erlojua darama. Emakumeak zapi zuria du buruan, ezkondua zen seinale. Emakume ezkongabeak zapirik gabe ibil zitezkeen; alargunek, berriz, zapi beltza eramaten zuten.

Kutxa Fototekan dago gordeta gaur egun Pascual Marinen (Tutera, 1893 - Donostia, 1959) argazkia. PASCUAL MARIN

Kamera aurrean, dotore


GOIBERRI 13

PUBLIERREPORTAJEA

Goierri eta Iparraldea elkartuta Nekazaritzaren alde elkarlanean ari dira Goierriko eta Ipar Euskal Herriko hainbat erakunde eta eragile. Loinaz Agirre Zaldibia 2012. urtean Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren gonbita jaso zuen Goimenek(Goierriko landa garapenareko erakundea), elkarren arteko harremana sendotu eta elkarlanean aritzeko. Nekazaritzaren eta landa garapenaren arloan «zer ikasia eta zer erakutsia» badagoela ikusita, gonbita onartu eta Euskadi-Akitania programaren barruan, Lurra eta Hiria proiektua sortu dute Goimenek, Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak, Euskal Herriko Laborarien Ganbarak eta Bizi On Slow Food elkarteak. Diru laguntza jaso du proiektuak: «Aitzakia polita da batak bestearen berri izan eta elkar gehiago ezagutzeko. Guk esku artean dugun ezagutza zabaldu eta ditugun azpiegiturak eskaini genizkien», dio Manex Aranburu, Goimeneko teknikariak. «Elkarrekin komuneko puntu asko ditugu gainera: kultura, identitatea... Antzeko errealitatea bizi dugu; lotura asko ditugu». Harreman horre-

tatik sortu zen Lurra eta Hiria proiektua. Dagoeneko hainbat jardunaldi egin dituzte Baionan (Lapurdi) eta Barkoxen (Zuberoa). Goimenek «hitzaldietan parte aktiboa» izan duela dio Aranburuk. «Bertako produktuak gizarteratzea, merkaturaketa bide berriak irekitzea... jorratu ditugu». Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira sortutako telefono aplikazio berria, Kixkurre marka, Goizane eta Bertatik Bertara proiektuak dira, besteak beste, Goimenek elkarbanatu dituen proiektuak. Elkarlan horretatik, Kixkurgunetik Goierriko produktuak Parisko azoka batera eraman zituzten eta oso harrera ona izan zutela gogoratu dute.

Aspalditik lanean Aranburuk adierazi duenez, oso aberatsa izan da hartu-emana. «30 bat urteko ibilbidea dute dagoeneko. Identitatea barneratuago daukate, adibidez». Horretaz gain, «oso ondo daude antolatuta. Idoki, ogiaren prozesu osoa.... Urrats txikiak

Urki Salaberria eta Manex Aranburu Barkoxeko jardunaldietan. GOIBERRI

eginez, etenik gabeko ibilbidea egin dute eta frutuak ikusten ari dira». Elkarlanaren bidean eskarmentu handiagoa daukatela dio Aranburuk. «Hastapenak gogorrak izaten dira baina merezi du. Sinetsi egin behar dugu. Nekazaritzak gizarte eragin handia du, uste duguna baino gehiago, eta onurazkoa orain artean, elkarrizketa zuzenagoa beharko genuke herritar eta nekazarien artean. Azoketan eman ohi zena Garai batean beste eszenategi batera pasa behar da». Elkarlan horretan

Iparraldeko eta Hegoaldeko nekazarien artean urrats eraginkorrak egin daitezkeela uste dute Goimenen. «Eskualde mailan garatzen ditugun hainbat proiektuk ez dauka eskualdeko mugarik. Egiten dugun lana nekazaritzaren eta landa garapenaren onurarako da». Euskal Herriko produktuak elkartuko eta bilduko dituen marka propio bat saltzeaz hitz egin dute. «Marka bakar bat erabiltzeko aukeraz eztabaidatu dugu». Iparraldean erabiltzen duten Eusko txanpona ere esperientzia interesgarria iruditu zaie.

Miarritzera txangoa

«Aitzakia polita da batak bestearen berri izan eta elkar gehiago ezagutzeko» Manex Aranburu

Goimeneko teknikaria

Goimenetik harago, Goierriko hainbat alkate, teknikari eta ikastetxe ere ari dira Iparraldeko eragileekin harremanetan. Joan zen urriaren 18an, adibidez, Beasaingo Andramendi Ikastolako hainbat ikasle eta irakasle Miarritzera (Lapurdi) joan ziren Euskal Herriko Laborarien Ganbarak antolatutako Lurrama azokara.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik galtzagorri.org

Sarean ikusia

Book Trailer lehiaketa Irakurri, sakatu REC eta parte hartu! Lema hori jarri diote Galtzagorri Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duten Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketari. Gipuzkoako 12 eta 16 urte arteko gaztetxo guztiek parte har dezakete bertan, bideo bat grabatu eta Youtuben zintzilikatuta. Duela 13 urte antolatu zuen Galtzagorri elkarteak Liburu Gaztea Saria, gaztetxoen artean irakurzaletasuna zabaltzeko asmoarekin. 2012an, lehiaketari berritu bat eman eta Book Trailer lehia antolatu zuten; se-

kulako arrakasta izan zuen deialdiak, 180 lan jaso baitzituzten. Aurten, dagoeneko 20 ikastetxek eta 1.650 ikaslek baino gehiagok eman dute izena. Lehiaketaren oinarriak eta baldintzak, Galtzagorrien webgunean kontsulta daitezke.

Klik

Euskalbarren GHK-ak webgune motor berria berria aurkeztu du Denbora asko motor berarekin egin eta gero, Euskalbarren arduradunek ÂŤkapotaren azpian zegoena berritzekoÂť garaia zela erabaki dute. Nabigatzaileetarako tresna barraren 4.0 bertsioak, hainbat berrikuntza darkartza. Besteak beste, Euskaltermen hiztegiak, frantsesa-euskara hiztegia, Elhuyarren web korpusak eta Berria egunkariaren estilo liburua sartu dituzte. euskalbar.eu

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) webgune berria aurkeztu du: GHKinfo.com. Software librea erabili dute, eta mugikorretarako egokitua dago.

Windowsen 8.1 bertsioa eskura Windows 8 sistema eragilearen lehen eguneraketa, 8.1 bertsioa, eskuragarri dagoela jakinarazi du Microsoftek. 37 hizkuntzatan zabalduko dute.


martxan

en marcha


GoiBerri 77. zenbakia  

Goierrin adimen urritasuna dutenekin lanean aritzen diren elkarte eta erakundeez gain, egunerokotasunean harreman espontaneoak ere sortzen d...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you