LIBURUTEGIEN ARDURADUNEN LAN-POLTSA BAT SORTZEKO DEIALDIRAKO OINARRIAK. A2 TALDEKOAK, ETA GETXOKO KULTUR ETXEKO ERAKUNDE AUTONOMORAKO ARIKO DIRA. MEREZIMENDULEHIAKETA BIDEZ EGINGO DA Lehenengoa.— Deialdiaren xedea Deialdi honen xedea da liburutegien arduradunen lan-poltsa bat sortzea. A2 taldekoa izango dira, eta lanpostuaren titularraren erretiro aurreratu eta partziala ordezkatzeko izango dira, errelebo-kontratuarekin, eta bai lanpostu horretan aldi baterako sor litekeen beste edozein betetze premiari erantzuteko ere. Errelebo-kontratuarekin erretiro partziala arautzen duen legeriak jasotakoa beteta egingo da kontratatzea. Errelebo-kontratua formalizatzeko unean, hautatutako langileak langabezian egon beharko du. Errelebolariaren lanaldia %75ekoa izango da. Egiten den izendatzeak errelebo-kontraturako legez ezarrita dagoen iraupena izango du. Dena den, beste arrazoi jakin batzuengatik egiten diren izendatzeen kasuan, izendatzeari eutsiko zaio hori eragin duen premiak bere horretan dirauen bitartean eta, edozein kasutan, ezin izango da luzatu lanpostuaren behin betiko betetzetik harago, dagokion arauzko prozeduraren bidez edo hura kentzearen bidez, hala egitea badagokio.
Bigarrena.— Eginkizunak Oinarrizko eginkizunak: Getxoko Kultur Etxeko Liburutegien Zerbitzua planifikatzea, antolatzea, zuzentzea eta gainbegiratzea, haren jardun esparruan. Kultur Etxeko kudeatzailetzako kideei laguntza eta aholkularitza ematea, liburutegien garapena eta zerbitzua hobetzeko. Zereginak: Kultur Etxeko Liburutegien Zerbitzua planifikatu, zuzendu, antolatu eta gainbegiratzea, kudeatzailetzako kideen ikuskatzearen pean. Kudeatzailetzako kideei aholkularitza eta laguntza ematea, haren jardun esparruan txostenak eta planak eginda. Langileen arloko buruekin lankidetzan aritzea, liburutegietako langileen oporrak, baimenak, prestakuntza ikastaroak koordinatzeko. Liburutegien ordezkaritza egitea kanpoko edo barneko erakundeen aurrean. Liburutegietako funtsak kontserbatzeko, antolatzeko eta zerbitzuan jartzeko zereginak diseinatu, koordinatu, planifikatu eta gainbegiratzea. Xahutzeak edo garbitzeak egiteko irizpideak eta prozedurak zehaztea, eta haiek egitea gainbegiratzea. Irakurketa sustatzeko eta liburutegiak hedatzeko jarduerak planifikatu eta antolatzea. Tokiko Bilduma kudeatu, planifikatu eta horri eustea. Eskaintzen diren zerbitzu guztien funtzionamenduari eta jarduerei buruzko informazioa ematea erabiltzaileei.