Jendarte Zerbitzuetako zinegotzi arduradunari: Pasa den maiatzean, hauteskunde kanpainan geundela, Portuko Monjek eta Sortarazik kudeatzen zuten udal aterpea itxi zela jakin izan genuen erabiltzaile baten salaketaren bidez. Orduan galdetu genuen horren inguruan eta erantzuna izan zen programa pilotu baten barruko ekintza izan zela aterpearena, programa hori amaitzean, eta zerbitzua ere bertan behera geratu zela. Beraz, hemen honakoa galdetu nahi dugu: a) Udal aterpea edo gutxienez etxerik gabekoentzako ohe-zerbitzu hori noiz ireki eta zein programaren barruan. b) Era berean jakin nahi dugu, zenbat pertsonek erabili duten, zein egoeratan eta zein zerbitzu eskaini zaizkien. c) Programa hori bertan behera geratu bada, ea berriz martxan jartzeko asmoa dagoen. d) Bertan behera geratu ez bada, jakin nahiko genuke zein den egoera gaur egun. e) Beste aldetik, jakin nahi dugu ea Aterpea itxi eta gero, etxerik gabekoen egoeraren jarraipena egin den Mila esker
Arantza Paz Gutierrez Bildu Getxo Udal Taldearen Bozeramailea
getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus// Getxokoehbildu@gmail.com