Skip to main content

Txiki otaegi ok

Page 1

TXIKI-OTAEGI / SAN NIKOLAS PLAZA HERRITARREN ERABILERA ETA PARTE HARTZERAKO ESPAZIO PUBLIKO BEZALA BERMA DADIN: KIOSKOA ORAIN Getxo Antzoki eta Musika Eskolaren lanekin batera, Algortako erdigunea den eta, historikoki, herri-bizitzaren bihotza izan den plazan eta inguruetan aldaketa nabarmenak egiteko aprobetxatu du Gobernu Taldeak. Balorazio estetiko-teknikoez aparte eta horiek ere Gobernu Taldearen (eta ez herritarren nahiaren) ildo politikoaren arabera egin direla pentsatuta, hainbat auzokide kexu dira aldaketekin plazak galdu duen izaera publikoaz. Alde batetik, herritarren parte hartzearen sinbolo eta herri ondare materialeko elementu zen musika kioskoa desagerrarazi nahi izan da obrarekin. Aipatu kioskoa, bere kokapen ezberdinetan, sari banaketa, bertso saio, musika emanaldi, jaien barruko ekitaldi zein beste ehunaka ekintzetarako erabilia izan da. Horrez gain, umeen jolasgune zein gazte eta ez hain gazteen aterpe ere bazen, inguruko tabernen doako terraza izatearekin batera. Bere ordez gaur egun, elkarri bizkarra ematen dioten bankuak dira plazan aurkitzen ditugun elementu bakarrak. Bestalde, tabernetako terrazen gaur egungo kokapenak zein plazaren antolakuntza fisiko berriak (inguruan ez dago eserleku bezala erabili daitekeen hormarik, bankuak eta zuhaitzak erdigunean kokatuta daude...), jolas librea zein plazan erabilera publikoa (elkarteen ekitaldiak, kontzertuak etab.) zaildu du. Aipatutako aldaketa guztiak plaza erabilera publiko eta askerako elementu bezala baliogabetzeko estrategiaren barruan kokatzen dugu; Getxo Antzokiaren inguruko obrarekin ikusi dugun bezala, Algortako auzoan herri kulturaren eta herri bizitzaren bihotz den plazari nortasuna kendu eta "pribatizatu" nahi dute nolabait. Horregatik, ondoko eskaerak egiten dizkiogu Osoko Bilkurari onartuak izan daitezen: 1. Txiki Otaegi - San Nikolas plazako musika kioskoa berrezartzeko, kokapen egokienaren azterketa egin dadila eta obra proiektuaren egokitzapena egin dadila, lehenbailehen musika kioskoa berrezartzeko. 2. Gobernu Taldeak terrazen ordenantzaren berrazterketa atzeratu duela ikusita, plazaren inguruko ostalaritza establezimenduekin bilera egin dadila, terrazen proiektu bateratua adostu dezaten, plazaren erabilera publiko eta librea eta ostalaritza establezimenduen terrazen elkarbizitza egokia izan ditzaten. Maitane Nerekan Umaran

getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus// Getxokoehbildu@gmail.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Txiki otaegi ok by EH Bildu Getxo - Issuu