Alkate Jaunari 2015ko Uztaileko Lehendakaritza komisioko gai-ordenan herritarron parte-hartzea arautuko duen ordenantza eztabaidatzeko prozesua irekitzeko proposamenari buruzko puntua sar dadila eskatzen dugu: 1) Euskal Herria Bilduk, parte-hartze ordenantza eztabaidatzeko prozesua irekitzeko proposamenak jasotzeko hemendik irailera artean epe bat zabaltzeko, zeinetan alderdi guztiok gure ekarpenak egin ditzagun, eztabaida parte-hartzaile bat antola dezagun,, zeinak ordenantzaren idazketarekin amaituko duen.
2) Hori dela eta, gure ordenantzaren zirriborroa bidaltzen dizuegu eztabaidaren hasierapuntu gisa.
Zure erantzunaren zain, mila esker.
Arantza Paz Gutierrez Bildu Getxo Udal Taldearen Bozeramailea
getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus// Getxokoehbildu@gmail.com