Hirigintza arloko zinegotzi arduradunari
BIDEGORRIEN INGURUAN Alde batetik, eskertzekoa da, EH Bilduk eskatu zuen moduan, txirringek eta motorreko ibilgailuek partekatzen duten hainbat esparrutan jarritako seinalitika. Orain gure kezka dugu txirringek eta ibiltariek partekatutako esparru batzuetan. Zehazki, Oilarretxe kalean egindako lanen barruan, zegoen bidegorria kendu eta diseinu berri bat egin da, zeinetan txirringen eta ibiltarien arteko tarte partekatuak ezartzen dira espaloian. Horren aurrean kezka batzuk agertu zaizkigu: 1. DGT-k iragarri duen araudi berriak, zeinetan txirringek espaloietan ibiltzea debekatuko den, eragina ahal du diseinu berri horretan? 2. Seinalitika hobetuko da? Egun espaloian jarri diren marrazkiak ia ikustezinak dira, eta nekez nabaritzen dira ez bada ibiltzen doanarentzat eta fijatzen bada. Badago gehiago nabarmentzeko asmorik? 3. Hemen ere seinale bertikalak –besteak beste abiadurari buruzkoakeskertuko genituzke, kontan izanda, dagoeneko istripuak gertatu direla (ibiltariak/txirrindulariak harrapatzea bereziki) zonalde horretan. Era berean, ez legoke txarto adieraztea, zebrabideetatik txirringak ezin direla pasa eta egitekotan autoek daukatela lehentasuna, eta ez txirrindulariak. Gure ustez, gaur egungo diseinuak nahasketara eramaten du eta.
Arantza Gutierrez Paz
1
getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus// Getxokoehbildu@gmail.com