2023ko Jardueren Memoria

Page 1

GAUTENA

Gipuzkoako Autismo Elkartea
>
2023ko Jardueren Memoria

> AURKIBIDEA

2 | 2023ko Jardueren Memoria 2023
2023ko Jardueren Memoria | 3 3 1. AURKEZPENA 4 2. GURE ERAKUNDEA 6 3. PROGRAMEN ETA ZERBITZUEN ZORROAREN ANTOLAKETA 7 3.1. HAUR ETA GAZTEEN ARLOA 8 3.1.1. DIAGNOSTIKOA ETA ESKUHARTZEA 8 3.1.2. HEZKUNTZA 12 3.1.3. GIZARTEAN PROGRAMA 15 3.2. HELDUAROAREN ARLOA 16 3.2.1. EGUNEKO ARRETA 16 3.2.2. AZPEITIKO BALIABIDEA 19 3.2.3. ETXEBIZITZA 22 3.2.4. DIAGNOSTIKOA ETA ESKUHARTZEA 25 3.3. FAMILIEN ETA GIZARTEAREN ARLOA 26 3.3.1. FAMILIENTZAKO LAGUNTZA ETA ELKARTE EKINTZA 26 4. 2023KO EKINTZAK 30 4.1. EKINTZA SOLIDARIOAK 36 5. URTEKO KONTUAK 38 5.1. EMAITZEN KONTUA 38 5.2. EGOERAREN BALANTZEA 39 6. FINANTZATZAILEAK 40

> AURKEZPENA

Lagun agurgarriak,

AEN duten pertsonen eta haien familien alde etengabe borrokatzeko beharrak zehazten du Gautenaren historia, eta 2023. urtea ez da salbuespena izan. Erronkei aurre egitea ohiko zeregina da gure erakundean, eta, oraingo honetan, zailtasun ekonomikoek estutu egiten dute. Ahalegin gehigarria egitera behartzen gaituzte nazioarteko testuinguru zailak –horren barruan, inflazioaren inpaktu negatiboek– eta administrazio publikoak finantzatzen ez dituen zerbitzuak ematearen ondoriozko metatutako defizitek.

Hala ere, ziur gaude erronkak berriro gaindituko ditugula, 1978. urteko lehen familiek bezala; izan ere, gai izan ziren ezerezetik abiatuta AEN duten senideentzat bizi-errealitate berriak sortzeko, non eskubide eta aukera gehiago dituzten. Horregatik, gaur aurkezten ari garen memoria honek aurten izandako lorpen ugariak azpimarratuko ditu.

Izan ere, nabarmentzekoa da ekitaldi honetan abiarazi ahal izan dugula Donostialdean Arreta Goiztiarreko Zerbitzua. Zerbitzu horretan, lehen urtean bakarrik, zero eta sei urte bitarteko 100 adingaberi eman diegu laguntza, esku-hartze espezializatu batekin. Familiak funtsezko balioa hartzen du horretan. Jokabide-laguntza positiboko programa

martxan da hezkuntza-zerbitzuetan, eguneko zentroan eta etxebizitzan, eta nabarmentzekoa da finkatu egin dela. Programa horri esker eta berezko sistematikari eta gure talde profesionalentzako prestakuntza-lan handiari esker, zorroztasuna, irizpidea eta ezagutza aplika ditzakegu gure pertsonen deserregulazio-egoeren prebentzioan eta kudeaketan.

Harrotasun handiz nabarmendu nahi dugu, halaber, 2023an Gautena izan dela tratu txarraren prebentzioan eta tratu duinaren sustapenean Protedis ziurtagiria lortu duen estatu mailako lehen erakundea. Harro gaude, Policlínica Gipuzkoa Fundazioaren eta Joaquín Fuentes doktorearen eta bere taldearen eskutik, nazioarteko lehen zentro errekrutatzailea izan garelako doitasunezko medikuntzaren esparruan, markatzaile genetiko eta biologikoak oinarri hartuta, autismoari buruz egin den ikerketa berritzaile batean.

Elkarte-komunitateaz harro sentitzen gara, halaber, Urdinduz ekimenak Azpeitian izan zuen arrakasta gogoratzean. Marea Urdinak urdinez margotu zuen eskualdea, eta erakutsi zuen familien indarra eta profesionalen konpromisoa direla, gaur egun ere,

4 | 2023ko Jardueren Memoria

hastapenetan izan ziren bezala, gure proiektu inklusiboaren benetako motorra.

Familien indarra eta profesionalen konpromisoa

dira, gaur egun ere, hastapenetan izan ziren bezala, gure proiektu inklusiboaren benetako motorra.

Proiektu horretan, administrazioek eta gizarteak, oro har, funtsezko erantzukizuna dute. Administrazioari eskatzen diogu, zailtasunak zailtasun, eutsi diezaiola ikuspegi humanista eta ausart horri, bere garaian Gipuzkoa AEN duten pertsonentzako politika eta laguntza berritzaileak diseinatzeko lankidetza publikosozialeko eredu bilakatu zuenari. Gizarteari, berriz, AEN duten pertsonen inklusioaren aldeko gure eguneroko ibilbidearekin bat egin dezala, guztiontzat aberasgarria den aniztasunera irekiz. Asko baita guztion artean lortu duguna, eta are gehiago lor dezakeguna.

Mila esker gutioi.

Batzar Orokorra

Batzar Orokorra

Presidentea

Patxi Agirre Arrizabalaga

Presidente ordea

Blanca Aranguren Achótegui

Idazkaria

Francisco Javier García Pérez

Diruzaina

Marcos Pablo Curto

Batzordekideak:

Juan Carlos Etxepeteleku Mindegia

Gema Aramburu Lasquibar

Karmele Sarasola Aguirregomezcorta

José Arrizabalaga Lasa

M. José Isturiz Aguinaga

Susana López Arzac

José Conejo Alonso

Alberto Sáenz de Buruaga Yurramendi

Julia de Pablo Troitiño

Beatriz Alesanco Oses

2023ko Jardueren Memoria | 5

> GURE ERAKUNDEA

Artatutako pertsonak Profesionalak

Programak/zerbitzuak eta onuradunak

HAUR ETA GAZTEEN ARLOA HELDUAROARI ESKAINITAKO ARLOA

Diagnostikoa eta eskuhartzea

Goiztiarra

Gizartean programa

Diagnostikoa eta eskuhartzea

FAMILIEN ETA KOMUNITATEAREN ARLOA

Aisialdia eta Denbora Librea

Atseden programa

Azpeitiko baliabidea

Eguneko arreta

Datu ekonomikoak

Guztizko diru-sarrera

Ekitaldiaren emaitza

14.310.485€
-376.207€
Etxebizitza 252 218 Emakume 76%
69 Gizon 24% 287 253 20% 1.003 80% 1.256 92 147 97 715
Hezkuntza
Datu orokorrak
59
109
52
20 Arreta
104 6 | 2023ko Jardueren Memoria Emakume Gizon

HAUR ETA

GAZTEEN

ARLOA

HELDUARORI

ESKAINITAKO

ARLOA

FAMILIEN ETA

KOMUNITATEAREN

ARLOA

Programen eta zerbitzuen zorroaren antolaketa

Gautena elkartearen zerbitzuak eta programak hiru arlo handitan biltzen dira, elkarren artean lotuta daudenak. Aipatu arloek

AEN dituzten pertsonek eta haien familiek beren bizi-zikloko etapetan behar dituzten laguntzei erantzuten diete.

Haur eta Gazteen arloan adingabeen prozesu diagnostikoa egiten dugu, ondoren esku-hartze psikopedagogikoa eskaintzeko, diziplina anitzeko lanketarekin.

Hezkuntzaren eremuan, ikasgela egonkorren sare zabal bat kudeatzen dugu. Eremu sozialean, gazteentzako trebetasun sozialen programak ditugu martxan Gipuzkoako zenbait tokitan.

Helduaroari eskainitako arloan etxebizitza-zerbitzuak eta eguneko zentroak kudeatzen ditugu behar handiagoak dituzten pertsonentzat. Halaber, orientazioa eskaintzen dugu hezkuntzaren edo lanaren eremuan, beste erakunde batzuekin lankidetzan arituz beharrezkoa denean. Azkenik, diagnostiko eta esku-hartze klinikoko zerbitzu bat dugu helduentzat.

Familien eta Komunitatearen arloak familiei laguntzeko, elkarteak dinamizatzeko, adingabeen eta helduen aisialdiko, eta ingurunean sentsibilizazio- eta prestakuntzaekintzen bidez eragina izateko programa eta jarduera guztiak biltzen ditu.

> > > 2023ko Jardueren Memoria | 7

> HAUR ETA GAZTEEN ARLOA

Diagnostikoa

eta eskuhartzea

Aurten, 170 adingabe berri artatu ditugu gure zerbitzuan, Gautenarekin lehen harremana izan dutenak eta Osasun Zerbitzuak bideratu dituenak. Kasu berrien etorrerak gora egin du berriz ere aurreko urtearekin alderatuta.

Horren ondorioz, familia berrientzat nahi baino luzeagoa izan da itxaron-denbora, eta talde klinikoak ahalegin handia egin behar izan du egungo beharrei erantzun ahal izateko.

Aurten, guztira, 715 adingabe artatu dira; hau da, iaz baino gehiago, 666 izan baitziren. Horietatik gehiengoak mutilak izan dira, 588 zehazki.

Eskuhartzeko modalitateak

Lehenengo urratsa haurraren autismoaren diagnostikoa baieztatu edo ezeztatuko duen ebaluazio espezializatua egitea da. Ebaluazio hori egiteko pertsonaren portaeraereduak aztertzen dira eta ingurunearekin erlazionatzeko duen modua behatzen da.

AENaren diagnostikoa baieztatzen bada, funtsezkoa da autismoa duten haurren eta haien familien garapena, bizi-kalitatea eta ongizate emozionala hobetuko duten zerbitzu espezializatuak lehenbailehen izatea.

Pertsonaren adinaren, udalerriaren eta une horretan dituen laguntza-premien arabera, esku-hartze mota desberdinak baloratzen dira:

• Arreta Goiztiarreko zerbitzua

• Bakarkako psikoterapia-saioak

• Taldeko terapiak

• Gizarte trebetasunen tailerrak (Gizartean)

8 | 2023ko Jardueren Memoria

Familian zentratutako eskuhartzea oinarri duen lan-ildoari eusten zaio, non profesionalak lanhelburu batzuk ezartzen dituen eta familiak lan hori egiten duen. Familia-ingurunea prozesu terapeutikoaren parte aktibo eta beharrezkoa dira.

• 6 URTETIK BEHERAKOEI ZUZENDUTAKO

ESKUHARTZEA

Donostialdeko sei urtetik beherako adingabeen eskuhartzea intentsibo da eta erakundearen egoitzan egiten da, eta adingabeen premietara egokituta dago, garapen ebolutiboaren eta familien arabera.

• 6 URTETIK GORAKOEI ZUZENDUTAKO

ESKUHARTZEA

Bestalde, sei urtetik gorakoetan esku-hartzeak formatu desberdinak ditu. Horietako asko taldekoak dira eta modu kolektiboan lan egiten da, haurren estrategia sozialak eta autonomia garatzea sustatzeko. Era berean, guraso-taldeak egiten dira, esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko eta prestakuntzasaioak egiteko.

715 artatutako pertsona

127 Neska 82% 18%

Sei urtetik gorakoekin, banakako eskuhartzeak egoera berezietarako dira, eta, oro har, noizean behin egiten dira, saio-kopuru mugatu batekin. Familia-ingurunea prozesu terapeutikoaren parte aktibo eta beharrezkoa dira.

Batzuetan, eskuhartzea ikastetxean egin daiteke, betiere adingabearen eta haren familiaren beharrak kontuan hartuta.

2023ko Jardueren Memoria | 9
588 Mutil

Diagnostikoa eta eskuhartzea > HAUR ETA GAZTEEN ARLOA

Jasotako prestakuntzak

Emakumeak eta autismoa

Lenguaje NaturalAsistido

Norberaren burua zaindu besteak zaintzeko

Prestatzailea

Maria Merino (Psikologoa eta Psikopedagogoa)

Irati Iriarte (Gautenako logopeda)

Ángels Ponce (Familia-terapian aditua)

Neuropsikologia eta neurogarapenaren nahasmenduak Hospital Sant Joan de Déu Barcelona

Diagnósticos Diferenciales y Comorbilidades

Emandako prestakuntzak

AENaren ezagutza eskolan

Autismoari buruzko modulua (8h)

Kasuen modulua (9h)

Koordinazioa

Prestakuntza sionalekin, hala nola Familiei Laguntzeko Zerbitzuarekin.

Gure artatuei emandako erantzun integralaren barruan, koordinazio estua izan dugu gure zerbitzuekin, batez ere hezkuntza-zerbitzuarekin, eta, astero, koordinazio-bilerak egin ditugu gure gela egonkorrekin.

Era berean, koordinazioak egiten ditugu gure gainerako zerbitzuekin eta artatutako pertsonen esku-hartzean inplikatutako profe-

Irma Isasa (Psikiatra y talde klinikoko arduraduna)

Lekua / Zentroa

Kristau Eskola

Mondragon Unibertsitateko Entzumen eta Hizkuntza Masterra

Arreta Goiztiarreko Master propioa EHUn

Kanpoko koordinazioei dagokienez, modu arin eta etengabean egiten dira, Osakidetzako bai Neuropediatriako Zerbitzuekin, bai Haur eta Gazteen Psikiatriarekin. Gure artatuen ikastetxeekin ere koordinazio arina eta erregu-larra mantentzen dugu.

10 | 2023ko Jardueren Memoria

Praktiketako ikasleak

Estatuko unibertsitateak asko eskatzen ari dira masterreko zein graduko praktikak egitea.

Berriro ere, eta aurreko urteetan bezala, ez gara gai jasotzen ditugun eskaera guztiei erantzuteko, baina gure zerbitzuak pizten duen interesa eskertzen dugu.

Familia berriei harrera eta prestakuntza

Aurreko urteetan bezala, gure zerbitzuak sartu berriak diren familiei harrera egiteko eta prestakuntza emateko programan parte hartu du.

Autismoaren ezaugarri nagusiak azaldu dira eta esku-hartze motak aurkeztu dira. Programa hori bi aldiz egin da 2023an.

Arreta Goiztiarreko programa

2023ko martxoan martxan jarri da Azkarate

Enean Arreta Goiztiarreko zerbitzua AEN diagnostikoa duten eta Donostialdekoak diren 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako.

Esan bezala, Arreta Goiztiarra 0-6 urteko haurrei, beren familiei eta inguruneari zuzendutako eskuhartzeen multzoa da. Eskuhartze horien helburua da garapenean nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten haurren premia iragankor edo iraunkorrei ahalik eta azkarren eta modu integralenean erantzutea,

osasun-, hezkuntza- eta gizarte-arloetako diziplinarteko ikuspegi batetik.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuko da zerbitzua, eta AEN diagnostikoa egin ondoren sartzen da zerbitzura.

Gaur egun, 104 haur dira programa honen onuradun Donostialdean. Arreta Goiztiarreko programak psikoterapia, logopedia eta gizartelaneko zerbitzuak eskaintzen ditu eta familiekin egindako lanean arreta berezia jartzen du.

2023ko Jardueren Memoria | 11

> HAUR ETA GAZTEEN ARLOA

Hezkuntza

Urtea gogotsu hasi dugu, gure ikasle guztien premia indibidualetan oinarritutako ikuspegi inklusiboa hartuta.

Familiekin eta profesional talde desberdinekin lankidetzan egiten dugu lan, gure ikasleei behar duten laguntza pertsonalizatua emateko.

21 gela egonkor

Koordinazioa

Geletako profesional-taldearekin lankidetzan jarraitzen dugu, bilera telematikoen bidez, eta ikastetxeetara bisitan joateko aukerak ere bilatzen ditugu, gure ikasleen egunerokotasuna zuzenean eta xehetasunez ulertzeko, eta hezkuntza-laguntza eraginkorragoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko dugun gaitasuna indartzeko.

Nolanahi ere, ikastetxeak sakabanatuta daude geografikoki, eta erronka bat da hori aurrez aurreko esku-hartze arina egin ahal izateko. Nabarmentzekoa da eguneroko komunikazio estua dugula ikasgelekin, bitarteko irisgarrien bidez, ahalik eta erantzun azkarrena emateko.

Grebaren eragina

Urte amaiera honetan, erronkak izan ditugu ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Gizarte Ekimeneko Zentroetan deitutako greben ondorioz.

Eragin nabarmena izan baitute hezkuntzaingurunean. Hori horrela, kudeaketak arreta handia eta egokitzeko prestasuna eskatu dizkigu denoi. Etenaldi horiek erronkak sortu dituzte familia-plangintzan eta -antolaketan, eta doikuntzak egin behar izan dira eguneroko errutinan.

Eskerrak eman nahi dizkiegu familiei egoera zail hori ulertzeagatik, eta laguntzeagatik.

12 | 2023ko Jardueren Memoria
97
93
Ikasle
Profesional

Prestakuntzak

Aurten, erakundeak indartu egin du autismoan eta hezkuntza-erantzunean oinarritutako prestakuntza espezializatuak eskaintzeko konpromiso sendoa. Hainbat profesionaltalderi zuzendutako hezkuntza-programak diseinatu ditugu, arlo jakin horretan dituzten

trebetasunak eta ezagutzak indartzeko.

Ekimenak etengabeko prestakuntzarekin eta inklusioarekin dugun konpromisoa islatzen du, AEN duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatean eragin positiboa izan nahi baitugu.

Profesionalek prestakuntza bat jasotzen dute Jesús García zerbitzuko

psikologoaren eskutik intentsitate baxuko estrategia erreaktiboei buruz.

Estrategia horiek ikuspegi mailakatu eta egokitzaile batean oinarritzen dira, pertsona bakoitzaren beharrizan indibidualei erantzun nahi diena, laguntza- eta segurtasun-giroa sustatuz.

HEZKUNTZA LAGUNTZAKO ESPEZIALISTEI ETA HEZKUNTZAPREMIA BEREZIETAKO AHOLKULARIEI PRESTAKUNTZA

Apnabi Autismo Bizkaiarekin lankidetzan, ekainean bi online prestakuntza-saio eskaini genituen irakaskuntza publikoko sareko Hezkuntza Laguntzako espezialistei zuzenduta. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ikastaro honek 1.000 profesional inguru hartu zituen. Helburua zen espezialistek eskuhartzeko estrategiak

izatea, eskoletan AEN duten ikasleen beharrei behar bezala erantzuteko.

Irailean aurrez aurreko beste prestakuntza bat eskaini dugu Berritzegune Nagusian, oraingoan Hezkuntza-Premia Berezietako aholkulariei zuzenduta.

2023ko Jardueren Memoria | 13

> HAUR ETA GAZTEEN ARLOA

Hezkuntza

Praktiketako ikasleak

Praktikak egiten ari diren ikasle asko hartu ditugu gure ikasgeletan, eta hezkuntzaren arloan esperientzia aberasgarria eta praktikoa eskaini diegu.

Lankidetza horrek bi alderdiei ekarri dizkie onurak, eta ikasleek trebetasun eta ezagutza

Txango eta jarduera esanguratsuak

Hainbat irteera egin ahal izan ditugu, guztiak koordinatuta eta ikastetxeen eskutik, hezkuntza-eremuan inklusioa sustatzeko eskainitako aukerak aprobetxatuz.

Gure gela egonkor batzuen eskolatik kanpoko jarduerak.

praktikoak eskuratu ahal izan dituzte, ikasgelan ikasten laguntzen duten bitartean.

Garrantzitsua da aipatzea ikastetxe eta unibertsitateren eskaera oso-oso handia izan dela ikasturte honetan. Hainbat ikasgelak praktiketako hainbat ikasle hartzeko aukera izan dute.

Gainera, jarduera horiei esker, esperientzia eta irteera oso atseginekin amaitu ahal izan dute ikasturtea ikasleek.

Hainbat ikasgelatan, jarduera esanguratsuak egin ditugu ikastetxeko ikasleekin eta irakasleekin, gure ikasleekiko eta haien izaerarekiko inklusioa eta sentsibilizazioa sustatzeko.

Ekimen horien helburua da hezkuntza-giro ulerkorragoa eta errespetuzkoagoa sortzea, ikasle guztiak baloratuak eta lagunduak senti daitezen. Ikastetxe asko urdinez jantzi ditugu, eta gure arrastoa utzi dugu horietako bakoitzean!

14 | 2023ko Jardueren Memoria

URDINDUZ

Sentsibilizazio ekimenak geletan

GIZARTEAN

Gizarte Trebetasunen tailerrak

12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako gizarte-trebetasunak entrenatzeko programaGIZARTEAN- gero eta sendoago dago.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak programa finantzatu du zati batean, eta 59 partaide izan ditu 20222023 ikasturtean. Gero eta herri gehiagotan garatzen da programa: Eibarren, Arrasaten, Zumarragan, Zarautzen, Irunen, Errenterian eta Donostian.

Gizarte-trebetasunen programaren helburuetako bat irakaskuntzak testuinguru natural batean gauzatzea da. Gizarteak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzea funtsezkoa da tailerretan ikasitako herramintak finkatzeko. Horregatik, eskolatik kanpoko talde-jarduerak oso garrantzitsuak dira programan.

UDALEKUEN BIDEOA

2023ko Jardueren Memoria | 15

> HELDUAROARI ESKAINITAKO ARLOA

Eguneko arreta

Artatzen ditugun pertsonek gure elkartetik kanpoko espazio eta baliabide komunitarioak erabili dituzte 2023an zehar ere zenbait jarduera egiteko, besteak beste, enplegu zentro berezietakoak (GUREAK eta Ekogunea), Aranzadi Zientzia Elkartekoak, hipika jardueretan erabilitakoak eta Kukai konpainiaren eskutik egindako dantza saioetan erabilitakoak. Aipatutako adibideek gure elkarteak espazio komunitarioak erabiltzeko duen konpromisoa islatu nahi dute.

6

147 artatutako pertsona

Eguneko unitate eta zentro

40

Profesional

48 Praktiketako ikasle

Lortutako emaitza onei esker, aurrerapen handiak egin ditugu jokabidearen nahasmenduak bezalako funtsezko gai batean.

Jokabide Laguntza Positiboa (ACP)

Jokabide Laguntza Positiboko (ACP) profesionalek osatzen duten taldeko kideen arteko elkarlana sendotzeko, sistematizatzeko eta berresteko ere balio izan du 2023ak. Proiektua 2021ean jarri zen martxan, eta, ordutik igarotako bi urteetan, jokabidearen

nahasmenduekin lotutako gaietan jardun profesionala indartu, gidatu eta orientatu du eguneko arretako zentroetan eta unitateetan. Lortutako emaitza onei esker, aurrerapen handiak egin ditugu jokabidearen nahasmenduak bezalako funtsezko gai batean.

16 | 2023ko Jardueren Memoria

Prestakuntza

Gure elkarteak, etorkizuneko profesionalen prestakuntzarekin duen konpromiso irmoari jarraiki, urtean zehar berrogeita zortzi pertsona hartu ditu eguneko arretako zentroetan eta unitateetan.

Zerbitzuan askotariko ikasleek egin dituzte praktikak, prestakuntza oso heterogeneo eta zabaleko ikasleak hartu baititugu, arreta soziosanitarioko prestakuntza-zikloak egin dituztenetatik unibertsitate-graduak egin dituztenetaraino.

esker, artatzen ditugun pertsonen beharrei modu indibidualizatuagoan eta luzaroago erantzuteko gai izan ginen.

Bada, aurten proiektua sendotu egin da, eta, gainera, beste prestakuntza-zentro batzuekin lanean ere hasi gara, praktiken formatu berria are gehiago hedatzeko. Uste osoa dugu horrela ikasleen prestakuntzan modu eraginkorragoan laguntzen dugula.

Erakundeak urtean zehar praktiketako berrogeita zortzi ikasle hartu ditu eguneko arretarako zentroetan eta unitateetan.

Iaz hasi genuen prestakuntza-proiektu bati esker, ikasleen praktikak egiteko formatu berri bat jarri genuen martxan, eta, horri

Azkenik, azpimarratu behar da artatzen ditugun pertsonak zenbait prestakuntzazentrotan izan direla tailerrak egiten bertako ikasleen laguntzarekin; besteak beste, sukaldaritza-tailerrak edo informatikatailerrak egin dituzte.

Horrez gain, ekimenotan parte hartu duten gure elkarteko pertsonetako batzuek beren testigantzak eman dituzte ikastetxeotan, beren bizipenak azalduz eta etorkizunean praktiketan parte hartuko duten ikasleei helaraziz artatzen dituzten pertsonengandik zer espero eta zer nahi duten.

2023ko Jardueren Memoria | 17

> HELDUAROARI ESKAINITAKO ARLOA

Eguneko arreta

Ate irekien jardunaldia

Maiatzaren 24an informazio-jardunaldi bat egin genuen Artolamendiko eguneko zentroan, eguneko arreta-zentroen funtzionamendua, bertan egiten diren jarduerak eta ezartzen den programa azaltzeko. Jardunaldian zehar, hezkuntza-etapa amaitzen ari diren ikasleen familientzako orientazio-prozesuari ere heldu genion. Jardunaldian parte hartu zuten familiek balorazio positiboa egin dute.

Zahartzea

+

2023an lantalde bat osatu dugu eguneko zentroetako eta etxebizitzetako profesionalekin, behar espezifiko horiek aztertzeko, bai eta aurreikusteko epe laburrean eta ertainean zenbat pertsona izango diren laguntzon beharrean. Lantaldeak zerbitzua hobetzeko proposamenak egitea ere badu xede.

Aztertzen ari garen arloan esperientzia duten zenbait erakunderekin eta profesionalekin elkarlan egitasmoak martxan jarri ditugu, ezagutza espezifikoak jasotzeko eta zabaltzeko:

• EHUko (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea): Inbentario edo galdetegi bat lantzen ari gara, zahartzaroarekin lotutako laguntza espezifikoak behar dituzten pertsonak identifikatzen laguntzeko.

• APNABI: Zahartze prozesuak modu pertsonalizatuan identifikatzeko tresnak partekatzeko egitasmo bat jarri dugu martxan.

• CASER: Zaharren zaintzarekin lotutako gaitasunak eskuratzeko egitasmo bat jarri dugu martxan.

18 | 2023ko Jardueren Memoria
Ikasturte amaierako jarduera Kukai Dantza konpainiarekin batera Errenterian. Musika tailerra Euskadiko Orkestraren egoitzan. Hipika-jarduera.

Azpeitiko baliabidea

2023. urtean zehar, gure zerbitzua finkatzeko ahalegina egin dugu, lantaldeak urtean zehar sortutako plaza berrietara egokituz.

Hasieran, 2021ean, 14 plaza genituen etxebizitza zerbitzuan eta 14 plaza eguneko zentroan.

2023an, 14 plazak mantendu ditugu etxebizitza zerbitzuan, eta 20 plazara zabaldu dugu eguneko zentroko arreta. Igoera horren ondorioz, laguntza ematen duten profesionalen kopuruak ere gora egin du.

19 Profesional

Eguneko zentroan Etxebizitzan

20 Eguneko zentroan Plaza kopurua 14 Etxebizitzan

Hori lortzeko, ezinbestekoa izan da familien eta profesionalen arteko elkarlana eta harremana sustatzea, baita helburu amankomun bat partekatzea ere: pertsona bakoitzaren biziproiektua garatzea, bizi-kalitatea hobetzeko.

Familiek eta profesionalek helburua amankomun bat partekatzen dugu: pertsona bakoitzaren bizi-proiektua garatzea, bizi-kalitatea hobetzeko.

Pertsona, familia eta profesionalentzako egokitzapen-aldia igaro ondoren, konpetentzia- eta laguntza-programen lehen emaitza positiboak ikusten hasi gara.

2023ko Jardueren Memoria | 19

> Azpeitiko baliabidea

HELDUAROARI ESKAINITAKO ARLOA

URDINDUZ ekimena Azpeitian

Apirilaren 2an, pertsona askoren guztion lanaren ondoren, URDINDUZ ekimena ospatu zen Azpeitan. URDINDUZ gizartea autismoaren inguruan sentsibilizatzeko ibilaldi solidarioa da.

Ekitaldi hau arrakastatsua izan zen gure zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen, arreta zuzenean dauden profesionalen, Familientzako Laguntza zerbitzuko taldearen eta Izarraitzen

ahaleginari esker. Aparteko aipamena merezi du Marea Urdina elkarteak, haiekin lankidetzan aritzea zoragarria izan da.

Egun garrantzitsua izan zen autismoa duten pertsonei laguntzeko, eta gure lana ikusarazten lagundu zuen, Azpeitian zerbitzua ireki genuenetik bi urte bete ez genituen arren.

URDINDUZen ospakizuna Azpeitian oso garrantzitsua izan zen gure zerbitzuarentzat. Gure lana ikusarazten lagundu zuen.

Izarraitzekin lankidetza

Izarraitzekin ditugun lan-sareak sendotu ditugu, banakako proiektuetan oinarrituz eta elkarlana areagotuz, horren adibide dira, alaber: Gizarteratze Goi Mailako Zikloko ikasleei urtero ematen diegun hitzaldia eta gure zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen eta Izarraitzeko ikasleen arteko harremanak sustatzeko jarduerak.

Gure zerbitzuetan praktikak eskatzen dituzten ikasleen

kopurua handitu da, eta, horrela, etorkizuneko profesionalak modu eraginkorragoan hautatu ahal izan dira.

20 | 2023ko Jardueren Memoria

Jarduerak

Aisialdiko jarduerak, hala nola, dantza, musika eta yoga, ohiko ordutegitik kanpo mantendu ditugu eguneko zentroan eta ekintza hauek komunitatera zabaldu ditugu, alderantzizko integrazioa sustatuz. Aurten, aniztasun funtzionala duten eta Gautenarekin harremanik ez duten sei pertsonak parte hartu dute jarduera horietan.

• URETAKO JARDUERAK

Zurriola Surf Eskolarekin elkarlanean, “GUZTION

OLATUAK” programa abiatu genuen, AEN duten pertsonei surfa ingurune seguru batean egiteko aukera eskaintzen diena. Igerilekuko saioekin hasi ginen, eta gero itsasoan jarraitu genuen.

Jarduera hori beste etxebizitza zerbitzu batzuetako pertsonekin partekatu zen, zerbitzuen arteko harremanak sustatuz.

Helburu berarekin, lau piragua saio antolatu genituen ekaina eta uztaila bitartean, Gipuzkoako Piragua Federazioarekin.

• “ITAIPÚ. LOS PIGMENTOS DE LA TIERRA” ERAKUSKETA

Abenduan, ik109rekin egindako lankidetzari esker, “Itaipú. Lurraren pigmentuak” Azpeitiko Eguneko Zentrora ekarri dugu. Errealitate birtualeko esperientzia horretaz gozatu ahal izan dute zerbitzuko pertsonek eta profesionalek, baita, gure zentrora (Marea Urdina, Fundación Goyeneche, San Martin Egoitza, Atzegi, Izarraitz) joateko aukera izan duten inguruko beste erakunde batzuetako pertsonek ere.

2023ko Jardueren Memoria | 21
Surf ikastaroa Donostiako Zurriola Surf Eskolarekin.

> HELDUAROARI ESKAINITAKO ARLOA

Etxebizitza

Gure zerbitzuari esleitutako plaza kopurua mantendu dugu aurten, baita etxebizitza bakoitza urtean zehar irekita egon den egun kopurua ere. Familiek gero eta premia handiagoa dute oporraldietan etxebizitzaplazak erabiltzeko.

Errealitate horri erantzuten saiatzen gara, plazak familiekin elkarlanean banatuz; hala, familiekin adosten da erabiltzaileek zer egunetan erabili behar duten zerbitzua eta zer egun igaro behar dituzten familiekin etxean.

Izaera iraunkorra ez duten etxebizitzen kasuan, egun kopurua areagotuko dugu.

Mantenimendua

Instalazioak egoera onean mantentzea eta berritzea lehentasunezko jarduera-ildoa da etxebizitza zerbitzuaren kalitatea bermatzeko. Instalazioetan sarri egin behar dira lanak, bai egoera onean mantentzeko bai kalteak konpontzeko.

92 artatutako pertsona

38 Praktiketako ikasle

Plaza kopurua egonkor mantendu bada ere, elkarteko zenbait familia Gipuzkoako Foru Aldundiko itxaron-zerrendan daudela ikusita, plaza-kopurua nola areagotu planifikatzen jarraitzen dugu. 7

Aurten mantentze-lanez arduratzen den lantaldea indartu dugu, pertsona berri bat kontratatuz, lanaldi osoko dedikazioarekin. Egindako lan nabarmenenak hauek dira:

• Urnieta: bi etxeak ia osorik margotu dira.

• Goizalde: ur-ihesak eta hezetasunak konpondu dira.

• Oriamendi: banantzeko ateak jarri dira beheko solairuan eta lehen solairuan. Lehenengo solairuko sabaiak ere konpondu dira.

22 | 2023ko Jardueren Memoria
Etxebizitza 79 Profesional

Osasuna zaintzea

Etxebizitzetan protokolo eta jarraipen pertsonalizatuak ezartzeko ahaleginari eusten diogu, hau da, pertsona bakoitzak behar dituen zainketak izan ditzan eskura eta jaso ditzan, bai maila prebentiboan bai helduaroan zehar jaso beharreko zainketa espezifikoei dagokienez. Osasunaren arloan ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko lan egitea da xedea, bizikalitate ona izateko eta ahalik eta baldintza onenetan zahartzeko funtsezko zutabeetako bat baita.

Guztira 1.394 kontsulta egin dira

Gure artean gero eta gehiago

dira zahartzen ari diren pertsonak, eta, beraz, laguntza espezifikoak behar dituzte beren bizi-zikloko etapa horri aurre egiteko.

Inbertitutako denboraren eta eskainitako laguntza indibidualizatuaren alderdirik esanguratsuenen argazki erreal bat egiteko, urteko daturik garrantzitsuenak bildu ditugu.

Badakigu artatzen ditugun pertsonen artean ohi baino arinago agertzen direla zahartzeseinaleak. Horregatik, eta beren bizizikloaren etapa honetan dauden pertsonen behar espezifikoak aztertzeko, lantalde bat eratu da 2023an eguneko zentroetako eta etxebizitzetako profesionalekin.

2023ko Jardueren Memoria | 23

> HELDUAROARI ESKAINITAKO ARLOA

Etzebizitza

Jarduerak

Erakundea

Gipuzkoako Piraguismo Federazioa

Zurriola Surf Eskola

Atzegi

Real Sociedad

Uztaileko larunbatetan itsasoan piraguan ibiltzeko aukera.

Apirileko eta maiatzeko larunbatetan surfean aritzeko aukera, igerilekuan zein itsasoan.

Hilero larunbat batean mendi-ibilaldia. Futbol entrenamenduak. Margolaritzarekin lotutako jarduera astero.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako futbol-lehiaketa (Liga Genuine).

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa Mantentze-jarduera bat astero.

Musikanaiz

Talde-jarduera etxebizitzetan eta bakarkako saioak beraien musika-eskolan.

Laguntza-programak garatzeko finantzaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiak bigarren urtez MECI

- Matriz Evaluadora de Conducta Inadaptada proiektuaren zati bat finantzatu du Berrikuntza Sozialeko Proiektuetarako dirulaguntzen deialdian. Proiektu honek tresna berri baten bidez jasotako datuen analisian oinarritutako jokabide-laguntza positiboko programak eraginkortasunez aplikatzea bilatzen du.

Bestalde, Fundación ONCEri esker, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako proiektuak

finantzatzeko deialdi orokorraren, Gautenako bi proiektu finantzatu ditu: erakundeko hainbat etxebizitzen mantenua eta berritzea, eta martxoan egindako Autismoari buruzko Hitzaldi Zikloa.

Bestalde, Kutxa Fundazioak laguntza eskuzabala eman du ibilgailu egokitu bat erosteko. Gure zerbitzuen erabiltzaileek gizarteko baliabideak erabili eta bestelako joan-etorriak egin ahal izateko erabiltzen dugu ibilgailua.

24 | 2023ko Jardueren Memoria
Jarduera

Diagnostikoa eta eskuhartzea

Helduen diagnostiko-zerbitzuak 57 pertsona artatu ditu aurtengo ekitaldian, 34 emakumeak eta 23 gizonak; ondorioz, lehen aldiz hautsi da gizonen prebalentzia arlo honetan. Artatutakoen batez besteko adina 38 urtekoa izan da: gazteenak 18 urte zituen, eta, zaharrenak, 66 urte. Gizonen artean batez besteko adina 42 urtekoa izan da, eta, emakumeen artean, berriz, 35 urtekoa. Datu horiek guztiek agerian uzten dute emakume gazteen artean behar baino gutxiago diagnostikatzen dela autismoa.

109 artatutako pertsona

57 Diagnostiko

34 Emakume 23

Lehen aldiz hautsi da gizonen prebalentzia helduen diagnostikoan. Datuek agerian uzten dute emakume gazteen artean behar baino gutxiago diagnostikatzen dela autismoa.

Errealitate horri erantzuteko, lehen aldiz sortu da autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten emakumeei laguntzeko talde bat, beste emakume batzuekin bizipenak, esperientziak eta kezkak partekatzeko aukera izan dezaten. Era berean, hainbat erakunderen eta unibertsitateren ekimenetan parte hartzen ari gara, emakume gazteen baheketa- eta diagnostiko-tresnak hobetzeko.

Lan klinikoa terapia-kontsulten bidez garatzen da, indibidualak zein taldekakoak, eta, gainera, pertsonaren ingurunearekin ere koordinatzen da.

Azpimarragarria da hezkuntza-zentroekin (lanbide-heziketa eta unibertsitatea) nahiz lan-munduarekin (Gureak eta beste enpresa batzuk) egiten den jarraipena.

2023ko Jardueren Memoria | 25
Gizonezko 60% 40%

> FAMILIEN ETA KOMUNITATEAREN ARLOA

Familientzako

Laguntza eta Elkarte Ekintzak

URDINDUZ

2023ko apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko Egunean, Azpeitia urdinez jantzi zen autismoa duten pertsonei eta haien familiei elkartasuna adierazteko. Hala ere, sentsibilizazio-jarduerak egun horretatik harago joan ziren. Aurreko astean zehar ekintza ugari antolatu ziren; hala

ESERLEKU URDINA itzuli da

Dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako zinema saioak itzuli dira 2023an, zehazki, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Giza Eskubideen Zinemaldiaren programazioaren parte gisa. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ere egin da zinema egokituko saio bat.

Argi ahula

Bolumen baxua

nola, familien hitzaldi bat, pintxo-pote urdina, maitasuna eta jendearen aurreiritziak aztergai dituen ‘Sexberdinak’ antzezlana Azkoitian, igeriketa egokituko jardunaldia, magia ikuskizuna eta bertso saioa. Inklusioaren aldeko mural erraldoi bat ere margotu zen herrian.

2023 Azpeitia

Bestalde, zinema saio arruntek autismoren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonei eragin diezaieketen zentzumengainkargaren jakitun, Errenteriako Niessen zinemak ESERLEKU URDINA programaren barruko saioak eskaini ditu hilero urte osoan zehar.

Trailerrik gabe Mugitzeko askatasuna

FAMILIAK
26 | 2023ko Jardueren Memoria

Debagoienako familien indarra erakusgai

Arrasateko Kulturateko Areto Nagusia jendez beteta autismoari buruzko hitzaldian.

Debagoieneko hainbat familiari autismoa ezagutarazteko eta nahasmenduaren inguruko kontzientziazioa areagotzeko hitzaldiak antolatzeko laguntza eskaini diegu.

Hitzaldiotan autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek, senitartekoek eta erakundeetako eta ikastetxeetako profesionalek hartu dute parte. Etorkizun hurbilean jarduera gehiago antolatuko dira eskualdean helburu berarekin.

Mowiz Truck kamioien aparkalekura bisita

FAMILIAK

Eguberri festa lagun artean

Abenduaren 23an hainbat familia bildu ziren elkartearen egoitzan Gabonak ospatzeko. Jatekoa eta edatekoa eduki genuen, haurrek puzgarrietan gozatu ahal izan zuten eta Gabonetako saski baten zozketa ere egin zen. Urtea agurtzeko modu polita!

Gabonetan Gautenako egoitzan bildutako familiak.

Gautenako familiak eta Guitrans eta Mowiz Truck aparkalekuko ordezkariak kamioien aparkalekuan.

Kamioiek autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsona askoren interesa pizten dutela jakinik, Gautenak Astigarragako Mowiz Truck Garraio Zentroa bisitatzeko gonbidapena jaso zuen.

Bada, aparkalekuko arduradunekin eta Guitrans Gipuzkoako garraiolarien elkartearekin lankidetzan, Gautenako hainbat familiak goiz polit bat igaro ahal izan zuten «erraldoi gurpildunen» artean.

2023ko Jardueren Memoria | 27

Familientzako Laguntza eta Elkarte Ekintzak

Borondatezko lana gizarte-aldaketako eragile gisa

Beste behin ere, Tolosako Inmakulada Lanbide

Ikastolak (TILI) antolatutako Boluntarioen

Azokan parte hartu dugu aurten ere, autismoaren errealitatea eta Gautenaren lana gazteei ezagutarazteko.

Aisialdia eta Denbora Librea

Eskolaz kanpoko programak igerilekuko jarduerekin (astegunetan) eta aisia-taldeekin (larunbat eta igandeetan) osatzen dira.

Bestalde, udako programen barruan daude uztaileko udaleku irekiak eta abuztuko kanpamentuak. Azkenik, «Atseden» programak asteburuko hogeita hamar egonaldi ditu ikasturtean zehar.

2023ko Jardueren Memoria

Eskolaz kanpoko jarduerak

28 | Memoria anual 2022
105 Partaide
34
147 Partaide
76 Profesional
Profesional
Udarako programak
52 Partaide Atseden programa 9 Profesional
> FAMILIEN ETA KOMUNITATEAREN ARLOA
Maialen Arrastia, aisialdiko koordinatzailea, boluntarioen talde batekin. Udaleku irekietako talde batzuen argazkiak.

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Eguneko zentroetako helduak

Gautenako eguneko zentroetako helduekin antolatutako sentsibilizazio ekimena Emakumearen Nazioarteko Egunean.

Gautenak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa argia da. Hain zuzen ere, abian da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren (2024-2027) egitea.

2023an entitateko profesional guztiei zuzendutako prestakuntzarekin jarraitu dugu, oraingoan "Berdintasunaren irudipena" lelopean. Sentsibilizazio ekintzei dagokionez, Gautenako ikasleek eta helduek Berdintasunbatzordeak Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira proposatutako ekimenean parte hartu dute.

Bigarren urtez, helduek kartoizko kaxetan letra moreak marraztuz "Berdintasuna eraikitzen" leloa osatu dute. Geletako ikasleek, berriz, lelo berdina osatu dute baina letra erraldoiak marraztuz, gela bakoitzak berea.

Bai profesionalen, baita zerbitzuko erabiltzeen erantzuna nabarmentzekoa da.

2023ko Jardueren Memoria | 29

2023KO EKINTZAK

Ciclo de Conferencias sobre Autismo

Urtero bezala, 1994. urtetik, Autismoari buruzko

Hitzaldien Zikloa antolatu dugu Donostiako Kursaal Auditorioan.

Neurodiversidad: una nueva mirada sobre el autismo (José Ramón Alonso)

Mindfulness para cuidar y cuidarse (Àngels Ponce)

Donostiako Enpresen Lasterketan parte hartzen dugu

Gautenako profesionalak Donostiako Enpresen Lasterketan.

Gautenako langileen bi taldek Donostiako Enpresen Lasterketan hartu zuten parte.

Lasterketa horrek adiskidetasuna sustatzen du, eta lotura afektiboak sortzen ditu enpresa eta/edo elkarte bereko kideen artean. Lasterketak alderdi solidarioa ere badu. Horren erakusle, aurten, inskripzio bakoitzeko 4 euro gure elkartera bideratu ziren. Lasterketa hasi aurretik antolatzaileek 2.592 euroko txeke bat eman ziguten.

arduradunek txekea

> 30 | 2023ko Jardueren Memoria
José Ramón Alonso neurodibertsitateari buruzko hitzaldian. La mujer en el autismo (María Merino) 1.HITZALDIA 2. HITZALDIA 3. HITZALDIA Antolakuntzako ematen diete Gautenako presidente ordea den Blanca Arangureni.

«Nire botoak balio du» jardunaldian parte

hartu genuen Udal eta Batzar Nagusietarako

2023ko hauteskundeen aurretik

FEVAS Plena Inclusión Euskadi

erakundeak topaketa bat antolatu zuen maiatzean

Gipuzkoako hirugarren

sektoreko erakundeen eta

ahaldun nagusi izateko hautagaien artean, laster

egitekoak ziren Udal eta Batzar

Nagusietarako hauteskundeen harira. Aspace, Atzegi,

Goyeneche Fundazioa, Gertuan

Fundazioa eta Uliazpi elkarteekin batera parte hartu genuen eztabaidan.

Elkarte horietako kideek hainbat

galdera egin zizkieten kezka eragiten dieten gaien inguruan

Eider Mendoza (EAJ), Jose Ignacio Asensio (PSE), Mikel

Lezama (PP), Miren Echeveste (Elkarrekin Podemos) eta Eli Elduaien (EH Bildu) hautagaiei.

Ekimen honen bidez, mugimendu asoziatiboak aurrera egin nahi du bere burua ordezkatzeko bidean, eta aurrerapausoak eman nahi ditu

Unai Erviti, Gautenatik, beste erakundeetako kideekin eta hautagaiekin batera.

kolektiboko kideen herritartasun osoan eta gizarteratzean.

Gautenak Donostiako hipodromoko lasterketa bat babestu du aurten ere

Gautenak Donostiako hipodromoko lasterketa bat babestu

du aurten ere. Iaz hasitako bideari jarraipena emanez, Gautenak zaldi lasterketa bat babestu du aurten ere Donostiako hipodromoan, bien arteko elkarlanaren erakusle.

Gure elkarteko presidente Patxi Agirrek Nestor Basterretxea eskultoreak Gautenarentzat

gure 25. urteurrenean egindako artelanaren erreplika bat eman zion irabazleari.

Azken urteotan ohiko bihurtu den bezala, Donostiako hipodromoak doako gonbidapenak eman dizkigu aurten ere, udako denboraldian zaldi lasterketetara joateko.

2023ko Jardueren Memoria | 31
Patxi Agirre, Gautenako presidentea, saria ematen irabazleari.

2023KO EKINTZAK

Autismo Europaren Batzar Orokorrean eta Administrazio Kontseiluan izan gara Stockholmon

Beste gai batzuen artean, AENari arreta emateko duela gutxi Suedian ezarri diren jarraibide nazionalak aurkeztu ziren, autismoa duten nesken eta emakumeen errealitatea eta diagnostikoan oraindik dagoen genero-joeraren gaia jorratu zen, autismoaren komunitatearen lehentasunak

aztertu ziren 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeei begira eta Autismo Europa Autismoaren Munduko Egunaren kanpaina birformulatzeko egiten ari den kontsulta-prozesuari buruz ere hitz egin zen. Autismo Europaren 40. urteurrena ospatzeko aprobetxatu zen

topaketa, eta bertan izan ziren erakundeko hiru presidente ohi.

Bazkideen Batzar

Orokorra

Elkartearen Kudeaketa Plana

eta 2022ko finantza-egoera betetzea onartu zen, 2023ko eduki nagusiak azaldu ziren, hurrengo urterako aurrekontuak aurkeztu ziren eta Zuzendaritza Batzordea berretsi zen.

AteneAsp

ekimeneko antzerki taldeek beren antzezlanak aurkeztu dituzte

Gautena elkarteko bi antzerki taldeek beren obrak aurkeztu zituzten ekainean Donostiako Lugaritz kultur etxean.

«Hitzik gabe» obra mutua da, non komunikazioa batez ere bisuala den, mintzamenaren ordezko diren komunikatzeko bideei balioa emanda.

«Metaverso» obrak, berriz, aniztasuna nagusi den mundu paralelo bat aurkezten du. Goian: “Hitzik gabe” Behean: “Metaverso”

Antzezlan honek ustekabeko amaiera komikoa du.

> 32 | 2023ko Jardueren Memoria
Autismo Europako entitateetako ordezkariak. 2023ko Batzar Orokorra.

Gautena bere zerbitzuetan tratu duina ematen dela bermatzen duen

PROTEDIS kalitate-ziurtagiria lortu duen lehendabiziko erakundea da

Desgaitasun intelektuala duten pertsonak artatzeko zentroetan tratu txarren aurreko jarduketa- eta prebentzio-planeko eredua ezartzeagatik proposatutako kalitate aurreratuko lehen ziurtagiria ematen.

FEVAS Plena Inclusión Euskadi federazioak, desgaitasuna

duten pertsonen babeserako PROTEDIS zerbitzuak egindako «Tratu txarren aurreko jarduketa- eta prebentzioplana» abian jartzeko aukera eskaini zien 2018an bertako erakundeei. Bada, ziurtapen aldi luze baten ondoren, 2023ko martxoan, PROTEDISek aldeko txosten bat egin zuen Gautenak eskaintzen dituen zerbitzuetan tratu duina ematen duela

ziurtatzeko hasitako egiaztapenprozeduraren gainean. Zehazki, Gautenak eskaintzen dituen

Eguneko Arretako eta Etxebizitzako, Hezkuntzako eta Familien Laguntzako zerbitzuetan eta programetan tratu txarren aurrean jarduteko estandarrak betetzen dituelako. Horrenbestez, Gautena bilakatu da aipatu kalitate-ziurtagiria lortu duen lehendabiziko erakundea.

Gautenako familiek FEVAS Plena Inclusión Euskadi

federazioak

antolatutako «Nahi dugun hezkuntza» topaketan parte hartu dute

«Nahi dugun hezkuntza» ekimena FEVAS Plena Inclusión Euskadi federazioak antolatutako familien topaketa bat da. Bertan parte hartu zuten familiek, hezkuntza-sistema hobetzeko zenbait auzi jarri zituzten mahai gainean.

Topaketan Gautenako hainbat familiak parte hartu zuten, Aspace Gipuzkoa, Aspace

Bizkaia, Apnabi eta Gorabide elkarteetako familiekin batera.

Topaketan antolatutako lantaldeetatik ateratako ondorioetako batzuk honako hauek izan ziren: koordinazio, plangintza eta komunikazio handiagoa beharda; irakasleek prestakuntza gehiago jaso behar dute; irisgarritasun unibertsala bermatu behar da; eta hezkuntza-ibilbideak

erabiltzaileak lan-mundura heldu arte indarrean jarraitzea bermatu behar da.

Gautenako familiak «Nahi dugun hezkuntza» topaketan.

2023ko Jardueren Memoria | 33

> 2023KO EKINTZAK

FEVAS elkarte-mugimenduaren ordezkari gisa hartu dugu parte

Zainketei buruzko Kongresuan

Ekitaldi honek zaintza-eredu parekideago, publikoago eta komunitarioago baterantz aurrera egitea du helburu eta

Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin lankidetza handiagoa lortzearen garrantzia nabarmentzen du.

Bere ekarpenean, Amaia Lopeteguik desgaitsun desberdinak dituzten pertsonak ordezkatzen dituzten elkarteek Gizarte Zerbitzuen Sistemari egiten dioten funtsezko ekarpena azpimarratu du. Adimen- edo garapendesgaitasuna duten pertsonek

Elkartearen egoitza den Azkarate-Enea

eraikina birgaitzeko lanak amaitu dira

Azkarate-Enea eraikina birgaitzeko obren laugarren eta azken fasea fatxada zaharberritzea izan da, eta, behin lanak amaituta, nabarmen hobetu du itxura. Urbanizazioari dagokionez, zoladura berria jarri da eta aparkatzeko plazak markatu dira; horrez gain, kanpoko horma birgaitu da, bizikletak uzteko leku bat atondu

da eta sarrerako atea berritu da. Gautenak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren laguntza jaso du lanak egiteko. Izan ere, hirugarren sektore sozialeko erakundeen egoitzetan inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdiaren eskutik, birgaitze proiektuaren zati handi bat finantzatu du.

eta haien familiek erakundeek eskaintzen dituzten programak, zerbitzuak eta laguntzak diseinatzean eta gauzatzean duten protagonismoa aintzatetsi du baita ere.

Horregatik, kalitatezko politika eta zerbitzu publikoak, egonkorrak eta pertsonalizatuak garatu behar dira.

Amaia Lopetegui, Gautenako zuzendaria, Zainketei burzuko Kongresuan.
34 | 2023ko Jardueren Memoria
Gautenako egoitza den Azkarate-Enea eraikina zaharberrituta.

Gautenak 25 urte bete dituzten profesionalen

lana aitortu du

Gautenako hainbat profesionalek 25 urte baino gehiagoan egindako lana aitortzeko ekitaldia.

Hainbat profesionalek 25 urte baino gehiago daramatzate autismoa duten pertsonekin eta haien familiekin lanean Gautenan.

Erakundeak bere lana aitortu eta eskertu nahi izan zuen

Artolamendiko eguneko zentroan antolatutako ekitaldi batean. Bertan, Zuzendaritza Batzordeko kideek eta Gautenako zuzendariak Nestor Basterretxea eskultoreak Gautenarentzat egindako eskulturaren erreplika bat eman zieten.

EUSKARA Gautenan

Webgunea bi hizkuntzatan

Arreta zerbitzua euskaraz

Sare sozialetan publikazioak

Ertzaintzako agente izango direnei prestakuntzak aurrera jarraitzen du

Bigarren urtez, adimen- edo garapendesgaitasuna duten pertsonen errealitateari buruzko prestakuntza eman diegu Euskal Poliziaren agente izango diren 484 pertsonei.

Oraingoan Apdema eta Futubide elkarteekin batera egin dugu, FEVAS - Plena Inclusión Euskadik koordinatutako prestakuntza-ziklo baten barnean.

Formakuntzan agenteek pertsona hauei arreta hobetzeko orientabideak jaso dituzte.

Euskarazko bertsioa lehenengoz informazio-buletinetan

Harreman instituzionalak

Euskarazko hedabideetan presentzia

2023ko Jardueren Memoria | 35

2023KO EKINTZAK

Ekintza solidarioak

Errege-opil solidarioa

Donostiako Zelai Txiki jatetxeak Gautenari eman zion ehun errege-opilen salmentatik bildutako dirua.

3.600€ guztira!

Eroskiko «Zentimo solidarioak»

Gautenak 6.436,33 euro jaso ditu

Eroskiren «Zentimo solidarioak» programaren eskutik apirilean jasotako 60.770 dohaintzei esker. Ekarpen solidario horiek erosketa txartelarekin ordaintzeko unean egiten dituzte bezeroek.

Dirua GIZARTEAN trebetasun sozialen entrenamenduprogramaren zati bat finantzatzeko erabili da.

Jaunartze solidarioa

Aipamen berezia egin nahi diogu Harri Berri Oleta ikastetxeko ikasle bati. Han dago gure gela egonkorretako bat. Inklusioarekiko duen konpromiso sakonaren erakusgarri da bere jaunartzeko oparietako batzuk gelan dohaintzan emateko hartu duen erabakia.

Bere jokaera enpatiaren eta solidaritatearen adibide da, eta gutako bakoitzak besteen bizitzan aldaketa esanguratsua eragin dezakeela erakusten du.

Gure aintzatespena adierazten diogu familiari hain balio zintzoak irakasteagatik eta besteen premiekiko sentsibilitate hori sustatzeagatik. Mila esker bihotzez!

Herri Ametsa Talaia Mendi Krosa

Herri Ametsa ikastolak Herri Ametsa Talaia mendi krosa antolatu zuen urtarrilean. Izen-emateak utzitako etekinen zati bat gure elkartera bideratu ziren. 2020-2021 ikasturtean lehen hezkuntzako gela egonkor bat ireki genuen ikastolan.

> 36 | 2023ko Jardueren Memoria

Aranzadi Elkartearen dohaintza

Gure eskerrik beroena adierazi nahi diogu

Aranzadi Elkarteari, ez soilik egin digun dohaintza eskuzabalagatik, baizik eta bien arteko urte luzeko elkarlanagatik. Izan ere, elkarlan horri esker, Gautenako eguneko arreta-zerbitzuko helduek zenbait jarduera funtzional garatu ahal izan dituzte ingurune normalizatu batean.

Zalantzarik gabe, horrelako elkarlanek guztiok gure lekua izango dugun gizarte hobe baten eraikuntzan aurrera egiteko balio dute.

Ciclismo solidario en Eibar

Ekimen honen bultzatzaileak BHI EIBAR Institutuko 15 ikasle dira. Ekimenaren helburua ikasleon motibazioa indartzea da, protagonista sentitzen diren proiektu batean parte hartzeko aukera eskainiz. Jardueraren helburua ahalik eta jende gehien inplikatzea izan da, zertarako eta kalean jarritako zortzi bizikletatan kilometroak egiteko.

Rural Kutxak euro bateko dohaintza egin du egindako kilometro bakoitzeko, eta, hala, guztira 835 euro bildu ahal izan dira. Diru hori Gautenara bideratu da oso-osorik.

Lasterketa Solidarioa Legorretan

Irailean Legorretan Gautenaren aldeko lasterketa solidario bat ospatu zen, Pikuk Kirol Elkarteak antolatua. Gure elkarteko familia batzuk parte hartu zuten.

Egun bat lehenago, AEN duten bi umeren amek hitzaldi bat eskaini zuten herriko udaletxean, beraien errealitatea erakusteko eta nahasmendu horren inguruan kontzientziatzeko.

Spyro Software enpresaren dohaintza

Spyro Software enpresak 700 euro eman dizkio Gautenari bere bezeroek egindako asebetetze-inkestengatik. Laguntza hau “Izan gaitezen bidelagun” kanpainaren barruan sartzen da. Kanpaina honen helburua da sentsibilizazio-, prestakuntza-, orientazio- eta ikerketa-arloetan egiten dugun jarduera finantzatzea.

2023ko Jardueren Memoria | 37

URTEKO KONTUAK

Emaitzen kontua

2023 2022

1. Berezko ihardueraren erakundearen sarrerak

2. Jardueraren bestelako sarrerak 2.206 3.519

3. Pertsonal-gastuak

4. Ustiapeneko bestelako gastuak

5. Ibilgetuaren amortizazioa

6. Ekitaldiko emaitzari egotzitako kapital diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak

7. Bestelako emaitzak

8. Gastu finantzarioak

9. Balioaren narriadura, bajak, eta aktibo eta pasibo finantzarioak inorenganatzea

B) ERAGIKETA FINANTZARIOEN SOBERAKINA

> 38 | 2023ko Jardueren Memoria
13.902.984 12.994.954
-10.864.948 -10.004.568
-3.453.831 -3.227.994
-347.600 -336.145
326.305 324.116
78.990 58.521
USTIAPENEKO SOBERAKINA -355.894 -187.597
A)
-15.223 -11.282
-5.090
-20.313 -11.282
AURREKO SOBERAKINA -376.207 -198.879 EKITALDIKO SOBERAKINA -376.207€ -198.879€
C) ZERGA
2023ko abenduaren 31n itxitako ekitaldia

Egoeraren balantzea

V. Epe luzeko finantza-inbertsioak

III. Erabiltzaileak eta berezko iharduerako zordunak

IV. Zordun komertzialak eta kobratzeko bestelako kontuak

V.

VI.

VII.

2023ko Jardueren Memoria | 39 AKTIBOA 2023 2022 A) AKTIBO EZ-KORRONTEA 5.430.120 5.385.362 I. Ibilgetu ukiezina 1.635.613 1.595.842
Ibilgetu materiala 3.685.689 3.580.682
III.
108.818 208.838 B) AKTIBO KORRONTEA 1.804.852 1.596.358
140.142 157.015
1.369.184 972.389
laburreko
29.495 29.495
Epe
finantza inbertsioak
laburreko periodifikatzeak 17.098 15.065
Epe
Eskudirua
bestelako aktibo likido baliokideak 248.933 422.394 AKTIBOA GUZTIRA 7.234.972€ 6.981.720€
eta
ONDARE GARBIA ETA PASIBOA 2023 2022 A) ONDARE GARBIA 4.934.434 5.019.362 A-1) Fondo propioak -296.119 80.089 I. Sorrerako zuzkidura/Fondo sozial 278.967 278.968 III. Aurreoko Ekitaldiko soberakina -198.879 IV. Ekitaldiko soberakina -376.207 -198.879 A-2) Balio-aldaketen doikuntzak -6.367 A-3) Hartutako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak 5.230.553 4.945.640 B) PASIBO EZ-KORRONTEA 147.655 118.983 I. Epe luzeko hornidurak 147.655 118.983 C) PASIBO KORRONTEA 2.152.883 1.843.376
Epe laburreko hornidurak 4.434 18.822
Epe laburreko zorrak 200.000 V. Hartzekodun komertzialak eta ordaintzeko bestelako kontuak 1.788.942 1.716.248
Epe laburreko periodifikatzeak 159.507 108.306 ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA 7.234.972€ 6.981.720€
II.
III.
VI.

FINANTZATZAILEAK

Administrazioa

Udalak

ANDOAINGO UDALA

ELGOIBARKO UDALA

ASTIGARRAGAKO UDALA

ERRENTERIAKO UDALA

IRUNGO UDALA LEZOKO UDALA

TOLOSAKO UDALA

URRETXUKO UDALA

AZKOITIKO UDALA

ESKORIATZAKO UDALA

ARRASATEKO UDALA

USURBILKO UDALA

AZPEITIKO UDALA

HERNANIKO UDALA

BERGARAKO UDALA EIBARKO UDALA

HONDARRIBIAKO UDALA

OÑATIKO UDALA PASAIAKO UDALA

ZARAUZKO UDALA

ZUMAIAKO UDALA

IBARRAKO UDALA

DONOSTIAKO UDALA

ZUMARRAGAKO UDALA

> 40 | 2023ko Jardueren Memoria

Enpresen dohaintzak

Emaile partikularrak

Eskerrik beroenak urte honetan lagundu diguten emaile partikular guztiei. Beraien laguntzek gure jarduerari eusten lagun digu sentsibilizazio, familientzako laguntza zerbitzuko, prestakuntza eta ikerketa arloetan.

2023ko Jardueren Memoria | 41
GAUTENA Gipuzkoako Autismo Elkartea EGOITZA SOZIALA Francisco López Alen, 4 20009 - Donostia-San Sebastián Tel: 943 21 53 44 / 717 795 144 info@gautena.org www.gautena.org Gautena @gautenagipuzkoa @gautena 2023 AUKERAK SORTZEN

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.