Issuu on Google+

Urriaren 3an, asteazkena, 19:00etan. Bertso-eskola. Lizarran Lizarrako Gareanek eta Bertso-eskolek elkarrekin antolatutako bertso ikastaroan izena emateko azken eguna. 19:00etan bilera eginen da eta bertan adostuko bertso-klaseetarako ordutegirik egokiena.

Urriaren 6an, larunbata, 18:22an. Bertso-poteoa musikarekin. Lizarran Kalejira: bertso-poteoa musikarekin, Santiago enparantzatik Gaztetxeraino. Gaztetxearen 10. uteurrenaren egitarauaren baitan. Info+: http://lizarrakogaztetxea.wordpress.com

lizarbeibar.wordpress.com eta twitterra @lizarbeibar


Urriaren 6 eta 13an, larunbata, 13:00etan. Gareanen irratsaioa Lizarrako Punto Radion

Urriaren 8an, astelehena. Euskaltegietako matrikulazio epea luzatuta. Info+: Lizarran, 948 552 406 eta 607 613 837, lizarra@gmail.com. Garesen 609 999 072 eta 948 274 160, gares@gmail.com. Klaseak osatzeko azken ikasleen bila, animatu!

Urriaren 12an, ostirala, 11:30ean. Bisita gidatua Karlismoaren Museoan. Lizarran Tronurik gabeko erregeak: erregegai karlistak 1833tik 1936ra. Erakusketa honetan, ehun urtean Espainiako tronua eskuratu nahi izan zuten erregegai karlisten biografiak erakusten dira. Haien bizialdia eta haien familienak ezagutarazten zaizkigu, haien bizitza pribatuko alderdi batzuk zehaztuta, hobeki ulertu ahal izan ditzagun.

Urriaren 1etik 26ra. Mintzakiden izen ematea Izarbeibarren eta Lizarran Izarbeibar eta Lizarraldeko Mintzakiden izena emateko epea zabaldu da eta urrian zehar aukera dago Garesko zein Lizarrako Udaletako Euskara Zerbitzuetan eta euskaltegietan izena emateko.

lizarbeibar.wordpress.com eta twitterra @lizarbeibar


Lizarraldea eta Izarbeibarra