ISDIN MEDIO Cuento EUSK

Page 1

Ipuina

ITZAL HIRIA

ERDI MAILA
ESKOLA-KANPAINA FOTOBABESERAKO

- Itzal Hirira goaz!- Tomasek, Ainhoak eta Helenak oihu egiten zuten ohe gainean pozaren pozez saltoka zeuden bitartean.

Gurasoek oporretara nora joan hautatzeko aukera eman zieten. Hasieran ez ziren ados jartzen. Tomasek kirol asko praktikatu ahal izateko leku batera joan nahi zuen, Ainhoak itsasoan bainatzearekin amets egiten zuen eta Helenak, berriz, txoko sorgindua irudikatzen zuen.

Azkenean, lekua ausaz aukeratzea erabaki zuten.

Tomasek plano handi bat zabaldu zuen ohe gainean eta Helenari begiak tapatu zizkion. Helenari hatza

planotik zehar mugitzeko eskatu zion, Ainhoak eta berak hamarrera arte zenbatzen zuten bitartean. Eta, hamarrera iristean, Helenaren hatz erakusleak zera

adierazi zuen: Itzal Hiria.

Helena zoriontsu zegoen Itzal Hiria leku magikoa

zirudielako. Eta baita Ainhoa eta Tomas ere: inguruan

hainbat hondartza, mendi eta baso zeuden.

Eguerdian Itzal Hirira iritsi ziren bidaia luze baten ondoren. Herria zoragarria zen eta biztanleak oso jatorrak eta abegikorrak. Baina oso bitxia zen zerbait zegoen… Denek aterkia zeramaten.. Eta egun hori, hain zuzen ere, guztiz eguzkitsua zen eta ez zegoen hodeirik zeruan. Neska-mutilek ere aterkia zeramaten, kolore guztietakoak, marrazkidunak, marradunak, topodunak, etab.

- Kaixo, ni Pedro naiz. Nola deitzen zarete? - ile hori-horia eta larruazal argia zuen mutil batek galdetu zien.

Tomasek, Ainhoak eta Helenak euren buruak aurkeztu zituzten.

-Gurekin jolastu nahi al duzue?

Tomasek, Ainhoak eta Helenak baietz esan zuten, berehala lagunak egiteagatik pozaren pozez.

P

Lehendabizi futbolean jokatu zuten, baina aterkiek traba egiten zieten: pilota desbideratzen zuten, haurrek talka egitea eragiten zuten, atezainak ezin zuen pilota bi eskuez gelditu…

Ondoren, saskibaloian jokatu zuten. Aterkiak oraindik traba gehiago egiten zuen! Baloia saskian sartzea eta beste jokalariari esku bakar batez pasatzea oraindik ere zailagoa zen. Eta imajinatu dezakezue zer gertatu zen boleibolean edo tenisean jokatzen saiatu zirenean…

Ainhoak lasterketetan jokatzea proposatu zuen. Aukera ona zirudien ez zelako pilotarik erabili behar, hankak besterik ez. Baina Nikolas eta Oliviaren aterkiak (lehenengoak zindoazen)

trabatu ziren eta denek lurrean bukatu zuten.

Hasieran, Tomasi, Ainhoari eta Helenari oso

dibertigarria iruditu zitzaien neska-mutil

guztiak aterkiarekin jolastu izana, baina oraingoan ez zitzaien batere gustatzen.

- Eta aterki gabe jolasten bazarete? - galdetu zuen Helenak.

- Ez!- Erantzun zuten denek batera.

Tomasek, Ainhoak eta Helenak elkarri begiratu zioten harrituta. Eta baita herriko neska-mutil guztiek ere. Nolatan galdetzen zuten hori?

- Eguzkiko izpiek berriz erreko gaituzte!Pablok esan zuen beldurrez.

- Egun osoa aterkiarekin ematen duzue eguzkitik

babesteko? - oihu egin zuen Tomasek.

Orain dena ulertzen zuten.

A

Tomasek, Ainhoak eta Helenak lagunei eskatu

zieten haurrak eta helduak herriko plazan biltzea. Denak zain zeuden…

Hiru anaia-arreba eskolan ikasitakoa azaltzen hasi ziren.

Helenak kontatu zien Eguzkia bizitzarako oso garrantzitsua dela energia ematen digulako argi eta bero moduan eta landareei hazten eta oxigeno sortzen laguntzen dielako. Eta gainera, gure osasunerako oso mesedegarria da pozik

jarri arazten gaituelako eta hezurrak eta hortzak sendotzen dizkigulako.

Lagun berriak ez ziruditen oso konbentzituta. Bazekiten Eguzkia ere oso arriskutsua izan zitekeela. Interneten informazioa bilatu ondoren, jakin zuten izpietako batzuek, ultramoreak izenekoak (UVA eta UVB), larruazala kaltetu zezaketela.

- Arrazoi duzue, - esan zien Tomasek- baina konponbide bat egon badago: eguzki babesa.

- Eguzki babesa? - galdetu zuten batzuek.

- Eguzki babesleak UVA eta UVB izpien efektu kaltegarriez prebenitzen du eta horrela, larruazala babestuago dago- argitu zien Tomasek.- Nik eguzki babesa jarri nuen eta berdin erre nintzen- esan zuen Pedrok.

- Zein babes faktore erabili zenuen? - galdetu zuen Ainhoak.

- Zure larruazala argia bada, zeurea bezalakoa, eta ile horia, gorria bada edo begi argiak eta oreztak badituzu, zure larruazala sentikorragoa da eta horregatik babes faktore altuagoa erabili behar duzu.

Albertoren aurpegian irribarre bat agertu zen, pentsatu baitzuen, larruazala oso ilun zuenez, ez zuela eguzki izpien beldur egon behar, baina berehala oker zegoela konturatu zen.

- Aitzitik, - jarraitu zuen Ainhoak azaltzenzure larruazala ilunagoa bada, ez da hain sentikorra, baina, kontuz! erre zaitezke ere eguzkitan denbora luze ematen baduzu.

- Nik 50 babes faktorea erabili nuen, oso altua da, eta erre nintzen - esan zuen Tinak.

- Eta zenbatetan jarri zenuen babesa?- galdetu zuen Helenak- Izan ere, behin aplikatuta, ez zaitu egun osorako babestuko. Behin eta berriro aplikatu behar da.

Tinak behin bakarrik jarri zuen, Pedro, Jorge, Eva etab bezala.

- Niri sudurra erre zitzaidan elurretara behin joan nintzenean- esan zuen Irenek.

- Sudurra, ezpainak eta oinak oso atal sentikorrak dira eta horregatik, ondo babestu behar dira- gogora ekarri zuen Tomasek. Eta bereziki kontuz ibili behar gara elurretan, uretan, hondarretan edo belarretan gaudenean, eguzkiko izpiek azal horietan errebotatzen dutelako eta kalte handiago eragin dezake.

- Eta mendian- erantsi zuen Helenak- eguzki izpiak biziagoak dira.

Hurrengo goizean, Itzal Hiriko neska-mutilek sorpresa batekin egin zuten

topo. Tomasek, Ainhoak eta Helenak oso olinpiada bereziak prestatu zituzten, Eguzki Hiriko Olinpiadak, hain zuzen ere.

Parte hartzeko, oso garrantzitsuak ziren bi gauza besterik ez zen egin

behar: eguzki babesa jarri etxetik atera baino ordu erdi lehenago, eta behin eta berriro aplikatu; hori bai, ezinbesteko ekipoa alde batera utzi gabe: txanoa eta eguzkitako betaurrekoak, hain zuzen ere.

A! Eta ez ahaztu planeta ere zaintzea! Hustutakoan, ontziak birziklatzeko edukiontzira joan behar du.

EGUZKI HIRIKO OLINPIADAK

Eguna lehiaketan eman zuten, eguerdiko

12:00etatik arratsaldeko 16:00etara arte izan ezik, orduan eguzki izpiak biziagoak direlako.

7 3

Arratsaldez, lainotu egin zenez, norbaitek esan zuen ez zela eguzki babesa berriz jarri behar. Zorionez, Tomasek entzun zion eta lainotuta egon arren eguzkitik babestu behar dela ere azaldu zien.

Helenak kontatu zien larruazalak memoria

duela. Eta ez baldin bazuten eguzki babesik erabiltzen, denborarekin, larruazala zahartuko

zitzaiela, zimurrekin eta orbanekin.

A

Bere larruazalak ziur ez zuela egun hori gogoratuko, ondo babestu baitzuten. Eguzki Hiriko neska-mutilek, berriz (herriari izena aldatzea erabaki baitzuten) betirako gogoratuko zuten. Egun zoragarria izan zen!

EGUZKI HIRIKO

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.