ISDIN INFANTIL Guía Profe EUSK

Page 1

Irakaslearen gida praktikoa

HAUR MAILA
Pedagogo talde batek eduki didaktiko hauek osatu ditu, Bartzelonako Sant Joan de Déu Ama Umeentzako Ospitaleko Asunción Vicente dermatologo doktoreak berrikusita. ESKOLA-KANPAINA FOTOBABESERAKO

Aurkezpena

ISDINen eguzki kaltearen eta larruazala minbiziaren prebentzioarekiko konpromisoa gain hartu dugu.

Izpi ultramoreen eraginpean egotea eta adin goiztiarretako erredurak etorkizunean larruazaleko minbizia garatzeko arrisku faktore garrantzitsuak dira. Horregatik, txikienei eguzkitik nola babestu irakastea estrategia eraginkorrenetariko bat bihurtu da.

Fotobabeseko eskola kanpainaren helburua eguzkitik behar bezala babestearen garrantziaz sentsibilizatzea da. Horrela, eskolekin bat egin dugu, ikasleak eta gurasoak eguzkiarekiko behar bezalako babesaren eraginkortasunez kontzientziatzeko.

1995ean sortuta, Fotobabeseko Eskola Kanpaina Espainiako kontzientziazio kanpaina garrantzitsuenetariko bat bihurtu da.

Helburu didaktikoak

Honako hauek dira etapa honetarako helburu orokorrak:

- Eguzkiak Lurrean bizitzeko dituen onura nagusiak aurkeztea.

- Haurrei, babes egokirik gabe, eguzkiaren eraginpean egotearen ondorioen berri ematea.

- Fotobabes arduratsuaren jarrera eta ohitura osasuntsu nagusiak ezartzea.

- Jasangarritasunari eta birziklatzeari buruzko kontzientzia sortzea.

Gaitasunak

Proiektu honetan ingurumen, gizarte eta kultura ezagutzaren arloak landuko ditugu.

ARLOKO BEREZKO GAITASUNAK

Elkarrekin bizitzeko eta munduan bizitzeko gaitasuna bereganatzeak, besteak beste, honako hau berekin dakar:

• Ezagutza zientifikoa erabiltzea, ingurumen arloko arazoekin, osasunaren kontserbazioarekin edo objektu teknologikoen erabilerarekin lotutako gertuko egoerak ulertzeko, era horretan, ezagutza horretatik abiatuta, erabaki koherenteak hartu ahal izateko.

Arloak oinarrizko gaitasunei egindako ekarpena:

Gaitasun komunikatiboak

· Ideiak adieraztea eta informazioak modu eraginkorrean eta ulergarrian antolatzea, gune, gertakari, arazoak eta fenomeno geografiko, historiko, sozialak, naturalak eta teknologikoei buruz.

· Ideiak eta informazioa ahoz, idatziz, irudiekin eta IKTen bidez komunikatzea, informatzeko, konbentzitzeko eta elkarrizketan aritzeko.

· Arloko datu garrantzitsuak identifikatzea komunikazio bide desberdinak erabiltzen dituzten eta askotariko jatorriak dituzten testuetan.

Gaitasun metodologikoak

· Ikerketaren xede izan daitezkeen galderak egitea.

· Lana antolatzeko trebetasunak erabiltzea.

· Informazioa biltzeko eta tratatzeko trebetasunak erabiltzea.

· Pentsamendu kritikoa eta sortzailea erabiltzea informazioa aztertzeko, arazoak ebazteko eta erabakiak hartzeko.

Gaitasun pertsonalak

· Ezagutzak eta trebetasunak testuinguru familiarretan eta ingurukoetan aplikatzea.

· Banakako zein proiektu kolektiboak diseinatzea eta aplikatzea, modu erantzulean eta sortzailean.

HAUR MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida praktikoa 2

Ingurumen naturaleko edukiak

Ingurumen naturaleko edukiak hainbat diziplina zientifikoetatik datoz, besteak beste; biologia, fisika, geologia, kimika eta teknologia. Ezagutza horiei esker, Lehen Hezkuntzako ikasleek mundu naturalaren fenomenoei eta gizakien jardueraren efektuei buruzko galderak egiteko gai izan behar dute, eta baita ere behaketak kontuan hartzen dituzten eta euren jarduera bideratzen duten azalpen arrazionalak egiteko gai.

Zientziek eta teknologiak etapa honetako ikasleei honako hauek eraikitzeko aukera eman behar diete:

· Honako hauei buruzko ezagutzak:

Izaki bizidunak: euren berezko ezaugarriak eta horien artean eta ingurumenarekin nola erlazionatzen diren. Era horretan, ulertu ahal izango da bere dibertsitatea eta habitat desberdinak kontserbatzeko premia eta euren osasun propioa eta osasun kolektiboa mantentzea ahalbideratzen duten bizimoduak garatzeko pertsonen beharra.

· Zientzia edo teknologia motako arazoei erantzunak edo konponbideak bilatzeko trebetasunak eta estrategiak, galderen edo ikertu daitezkeen hipotesien planteamendu batetik aurrera; horiei erantzuteko prozesuak taldean diseinatu; datuak bildu eta antolatu; irregulartasunak identifikatu eta ondorioak atera lortutako probak abiapuntu hartuta; ereduak edo prototipoak eraiki eta burututako prozesua eta lortutako emaitzak deskribatu eta justifikatu (ahoz, grafikoki eta idatziz).

Laburbilduz, Lehen Hezkuntzan bereganatu behar diren ezagutza zientifikoek eta teknologikoek ikasleei, sozialki garrantzitsuak diren inguruko arazoetarako edo auzietarako erantzunak bilatzatzeari aurre egiten hasteko aukera eman behar diete, euren jarduerei zentzua eman ahal izateko. Era berean, txikiek hasi behar dute gertakariak argitzen dituzten azalpen arrazionalak topatzeak eta prozedura eta jarrera zientifikoak aplikatzearen erabilerak ematen duen plazerra estimatzen.

Oinarrizko gaitasunen ekarpena

· Lengoaia desberdinak erabiltzea arloko edukiak modu pertsonalean eta sortzailean adierazteko eta komunikatzeko, kode desberdinen bidez adierazitako datuak aukeratzea eta interpretatzea (linguistikoak, numerikoak eta grafikoak) eta ikaskuntza prozesuari berari buruz gogoeta egitea.

· Gizakiaren gorputza ezagutzetik eratorritako osasun eta higiene pertsonaleko ohituren arabera jardutea, eta banakako desberdintasunak kritikoki onartzea eta errespetatzea (adina, generoa, ezaugarri fisikoak eta nortasuna).

· Talde lanean aktiboki parte hartzea; jarrera erantzulea hartzea, solidarioa, kooperatiboa eta elkarrizketarako irekia; norberaren iritziak argumentatzea eta gainontzekoekin kontrastatzea; funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak errespetatzea.

· Hizkuntza ezagutza eraikitzeko eta besteekin partekatzeko erreminta gisa erabiltzea, beti ere arloko berezko gaitasunen garapena abiapuntu hartuta (deskripzioa, azalpena, justifikazioa, interpretazioa eta argudiaketa).

· Gure inguruan identifikatzen diren gertakari eta arazoetarako azalpen arrazionalak aurkitzeak dakarren plazerra estimatzea eta prozedura eta jarrera zientifikoak aplikatzearen erabilpena baloratzea.

Edukiak

PERTSONAK ETA OSASUNA

· Higiene, atseden, ariketa fisiko eta askotariko elikagai orekatuak hartzearen ohiturak bizitza osasuntsurako identifikatzea eta justifikatzea. Behar bezalako garapen pertsonalari eta osasun garapenari on egiten ez dieten mezuak eta praktikak identifikatzea.

Ebaluazio irizpideak:

· Higiene, elikadura, ariketa fisiko eta mantentzea gomendagarria den atsedenaldiari dagozkien hainbat ohituren praktika positiboki baloratzea eta, aldi berean, osasunari kalte egiten dioten jarduerak bereiztea.

Konexioak beste arloekin:

· Ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko mezuak ulertzea eta sortzea.

· Osasun eta higiene ohiturak aplikatzea.

HAUR MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida praktikoa 3

Material didaktikoa

Haur mailarako sortutako materiala «gure lehenengo krosa» izenburudun ipuinetik abiatuta landuko da. Haren xedea da txikiak motibatzea eta haurraren zainketa ohituren artean fotobabesaren garrantzia nabarmentzea, baita jasangarritasuneko irizpideak txertatzea ere birziklatzeko aholkuak gehituz.

Haur etapan, ipuinen erabilera bizitza ohitura osasungarriak bereganatzeko eta eguneroko errutinak ikasteko modurik hoberena da. Era berean, irakurmenaren garapena sustatu egiten da, ikasleek irakurketa estrategiak ikasten baitituzte, eta horrek euren ikaskuntza eboluzioa bideratzen du.

Ipuina gelan lantzeko hainbat fitxekin osatzen da. Fitxa horiek, modu atseginean eta ikasleak, dagoeneko, egiten ohituta dauden atazen bidez, fotobabes arduratsua lortzeko mezu nagusiak aurkezten dituzte: eguzkia (onurak eta arriskuak) eta ohitura osasuntsuak.

Jarduera horiek abian jartzeko, gida didaktiko hau duzue, non beharrezko jarraibideak eta iradokizunak aurkituko dituzuen. Bestalde, ikasleek ikertzailearen koadernoa erabilgarri dute, non jarduera guztiak burutzeko beharrezko atazak aurkituko dituzten (PDF formatuan deskargatu daiteke www.isdinsunlab.com web gunean).

Fotobabeseko adituen diploma

Jarduera guztiak amaitu ondoren, zera proposatu nahi dugu: ikasle bakoitzak fotobabeseko adituaren diploma etxera eramatea. Horrekin, familiek parte hartzea lortu nahi dugu, hartara, etorkizunean ohitura osasuntsuekin jarraitzeko konpromisoa gain hartu dezakete.

Diploma etxean ondo ikusten den leku batean zintzilikatzea proposatu zaie (hozkailua, ate nagusia, etab.). Diploma honako web guneko atal pribatuan aurkitzen da: www.isdinsunlab.com

PROGRAMA BURUTZEKO ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK

Jarduerak Haur Hezkuntzako 3. mailan eta Lehen Hezkuntzako 1. mailan lantzeko planteatu dira. Bi mailek ipuinaren baliabidea partekatzen dute. Hortik abiatuta, maila bakoitzerako bi jarduera planteatuko dira, bat paperean lantzeko eta beste bat, berriz, arbel digitalean edo ukipenpantailan lantzeko.

TENPORALIZAZIOA

Aurreikusi da maila bakoitzeko jarduerak berrogei minutu inguruko bi saiotan garatzea.

IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK ETA MATERIALAREN GARAPENA

Ipuina irakurri ondoren, kontakizunari buruzko galderak egin ahal izango dituzue, ikasleek ondo ulertu duten egiaztatzeaz gain, zuzen memorizatzeko eta ulertzeko gai izan diren alderdiak ezagutu ahal izateko.

Jarduera honekin ikasleek memoria lantzea eta ahalik eta informazio gehien gordetzeko gai izatea lortu nahi da. Ikasleek, kanpoko jarduera bat garatuko dutenean eta eguzkiarekin harremanetan egongo direnean, fotobabesteko zer behar duten ondorioztatzeko gai izan beharko dute.

HEZKUNTZA MATERIALA HAUR HEZKUNTZAKO 3. MAILA

1.Fitxa - Txangora goaz!

Fitxa honetan, ikasleek ondo fotobabestuta egoteko behar duten elementu bana moztu (txapela, kamiseta, eguzkiko betaurrekoak, fotobabesleak eta kantinplorak) eta pertsonaien edo motxilen gainean itsatsi beharko dituzte. Aurretik, elementu horiek hainbat objekturen multzo batetik aukeratu dira, baina horiek guztiek ez dute eguzkitik babesteko balio.

Une ezin hobea da, kanpoko jarduera bat burutzen ari direnean (hondartzan, igerilekuan, eskola baserriko txangoan, etab.) eta eguzkiaren eraginpean daudenean, larruazala zaintzeari buruz zer ikasi duten ezagutzeko.

HAUR MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida praktikoa 4

2. Fitxa - Ohitura osasuntsuak

Fitxa honetan eguzkiaren eraginpean daudenean adierazten ditugun jarrera egokiak eta desegokiak konparatzen dira. Aurkeztutako lau jarreretatik, ikasleek zuzenak eta osasuntsuak diren biak eta arriskutsuak diren beste biak bereizteko gai izan beharko dute.

Jarrera zuzenak dituzten binetak:

• Mutil batek fotobabeslea jarri du etxean eta atean zehar hondartza ikusten da. Eguzkiko betaurrekoak, txapela eta kamiseta damaratzan ume bat bere zain dago surf taula bat eskuan daramala.

• Neska batek fotobabeslea jarri du etxean eta atean zehar mendia ikusten da. Eguzkiko betaurrekoak, txapela eta kamiseta daramatzan ume bat dago.

3. Fitxa - Zer ikasi dugu?

Fitxa hau autoebaluazio txiki bat da. Ikasleek hura garatu behar dute zenbat ikasi duten jakiteko eta hura guztia gogoratzeko. Fitxan bi zutabe agertzen dira: lehenengoan pozik dagoen eguzki bat aurkituko dugu, eguzkiaren onurak adieraziz eta baita haserre dagoen eguzki bat ere, arriskuak adieraziz; bigarrenean, honako objektu hauek agertzen dira: eguzkiko betaurrekoak, fotobabeslea, txapela, egarriak dagoen haur bat eta larruazala erreta duen esku bat.

Jarduera bi zutabeetako objektuak lotzean datza: pozik dagoen eguzkia onurekin eta haserre dagoena, berriz, arriskuekin.

Jarrera arriskutsuak dituzten binetak:

• Mutil bat hondartzan jolasten ari da inolako babesik gabe, eguzkia punturik gorenean dagoenean. Bestalde, zaharrago den mutil bat eguzkia hartzen ari da babesik gabe. Biek azala gorrituta dute erretzen ari direlako.

• Babesik gabeko neska bat mendian ibiltzen ari da tirantedun kamiseta batekin, erretzen ari da eta egarriak dago.

Online jarduera – Hondartzan

Jarduera hau arbel digitalean edo ukipen-pantailan landuko da.

Jarduera honen bidez, ikasleen logika suspertu nahi da, istorio bat osatzen duten lau bineta ordenatuz. Honela, ikasleak identifikatu ahal izango du, hondartza egun batean, eguzkiarekiko adierazitako bi jarrera desberdinen ondorioak.

Gelan nahastuta dauden lau bineta erakusgai jarriko dira eta ikasleek identifikatu eta 1etik 4ra artean orden kronologikoan zenbatu beharko dituzte.

Honako hau da bineten segida zuzena:

1. Mutila liburu bat irakurtzen ari da eta neska etxean fotobabesa jartzen ari da.

Jarduera hori amaitu ondoren, ikasleei azaldu behar zaie eguzkia noiz den arriskutsuagoa.

2. Hondartzara joateko motxila prestatzen ari dira eta neskak eramango dituen objektu guztiak ikus daitezke.

HAUR MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida praktikoa 5

3. Neskak fotobabesa berriz eman du eta mutila, bitartean, uretan jolasten ari da (gorritzen hasi da).

4. Hondarrean jolasten ari dira. Neskak eguzkiko betaurrekoak eta txapela daramatza eta mutila (ez du eguzkiarekiko inolako babesik hartu) oso garri dago, gaizki aurkitzen da eta ezin da jolastu.

Irudiak ordenatu ondoren, lehendabizi, neskaren istorioa kontatu dezakegu, eta ondoren, mutilarena. Jardueran, euren jarrera desberdinak ikusi eta seinalatu ditzakegu eta, horrenbestez, ondorio desberdinez jabetu gaitezke.

HEZKUNTZA MATERIALA LEHEN HEZKUNTZAKO 1. MAILA

1. Fitxa - Irten bizitzara

Eguzkiak, onura ugari ekartzeaz gain, arrisku asko dakartza berarekin. Ikasleek horiek guztiak ezagutu ahal izango dituzte labirinto honekin. Fitxa honetan adierazitako eguzkiaren lau onurek honako hau argitzea dute helburu:

• Eguzkiak hezurrak eta hortzak indartzen laguntzen du (eskeleto batek eta hortz osasuntsuak erakusten dituen aho batek irudikatuta).

• Landareei hazten laguntzen die.

• Gure larruazala edertzen du eta ongizate sentsazioa areagotzen du (irribarretsu dauden ume batzuek irudikatuta).

• Eguzkitik ez babesteak larruazala erretzea (erreta dagoen esku bat erakusgai) edo deshidratazioa eragin dezake (egarriak dagoen ume batek irudikatuta). Horrez gain, landareek ez badute eguzkiaren argia jasotzen, hazteari utziko diote.

Fitxa amaitu ondoren, ikasleekin komentatu ahal izango da, eguzkiak onura ugari baldin baditu ere, arriskuak ere badituela. Ondoren, ikasleek nahi adina ideia ekarri beharko dituzte eguzkiaren eraginpean egotearen ondorio negatiboen adibideak gehitzeko.

HAUR MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida praktikoa 6
Inicio
1 3 2 4

2. Fitxa - Geure burua beti zaindu

Fitxa hau osatzean, errepasatuko ditugu geure buruak fotobabesteko eta hidratatzeko beharrezko elementuak, horretarako premia dagoen eguneroko egoera desberdinetan. Fitxa honek barne hartzen dituen bost bineta bakoitzerako, irudian adierazten ez den elementu fotobabeslea aukeratu beharko da, bineta bakoitzeko beheko aldean proposatzen diren hainbat elementuen artean.

Garrantzitsua da, fitxa amaitu eta gero, elementu fotobabesleak eta fotobabestea beharrezkoa den lekuak laburbiltzea. Ikasleei irakatsi behar diegu guztiz fotobabesteko honako elementu hauek erabili behar ditugula fotobabesle egokia, begiak zaintzeko betaurrekoak, intsolazioak saihesteko txapela, kamiseta eta kantinplora bat, beti behar bezala hidratatzeko.

3. Fitxa - Zer ikasi dugu?

Fitxa hau ikasleek egin beharreko autoebaluazio txiki bat da, zenbat ikasi duten ezagutu eta gogoratu ahal izateko. Fitxan, honako objektu hauek agertuko dira:

- Eguzkiaren onurak irudikatzen dituen pozik dagoen eguzki bat, hezur indartsuak, pozik dauden bi ume, landare osasuntsu bat.

- Arriskuak irudikatzen dituen haserre dagoen eguzki bat, egarriak dagoen mutil bat, larruazala erreta duen esku bat, ihartuta dagoen landare bat.

- Eguzkiko betaurreko batzuk, fotobabesle bat, txapel bat, kamiseta bat, ur kantinplora bat. Jarduera honako honetan datza: eguzkiaren onurak identifikatzea eta berde koloreko multzo batean taldekatzea, eguzkiaren arriskuak identifikatzea eta gorri koloreko multzo batean taldekatzea eta kanpoko jarduera bat garatu behar denean motxilan eraman behar diren objektuak identifikatzea eta urdin koloreko multzo batean taldekatzea.

HAUR MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida praktikoa 7
11:11

Online jarduera – Mendian

Jarduera hau arbel digitalean edo ukipen-pantailan landuko da.

Jarduera honen bidez, ikasleen logika suspertu nahi da, istorio bat osatzen duten bost bineta antolatuz. Era horretan, ikasleak identifikatu ahal izango ditu, mendian igarotako egun batean, eguzkiarekiko adierazitako jarduera desberdinen ondorioak.

Gelan bost bineta nahastuta erakusgai jarriko dira eta ikasleek identifikatu eta 1etik 5era arteko orden kronologikoan zenbatu beharko dituzte.

Honako hau da bineten segida zuzena:

1. Mutila jostailu batekin jolasten ari da eta neska fotobabeslea jartzen ari da etxean.

2. Mendira joateko motxila prestatu dute eta neskak eramango dituen objektu guztiak ikus daitezke.

3. Neskak fotobabeslea aplikatu du berriz, eta mutila laku baten ondoan jolasten ari da (gorritzen hasi da).

4. Mendian jolasten ari dira. Neskak eguzkiko betaurrekoak eta txapela daramatza eta mutilak, berriz, ez du eguzkiarekiko inolako babesik hartu, oso gorri dago, gaizki aurkitzen da eta ezin da jolastu.

5. Etxera iritsi ondoren, neska lasai asko jolastu daiteke, mutila, berriz, minduta dago eta aftersun aplikatu behar diote.

Irudiak ordenatu ondoren, lehendabizi neskaren istorioa eta ondoren mutilarena kontatu dezakegu. Jardueran, euren jarreren desberdintasunak ikusi eta seinalatu ditzakegu eta, horrenbestez, baita ondorio desberdinak ere.

Ontziak birziklatzea

Eguzkitik behar bezala babesten ikastea bezain garrantzitsua da fotobabeseko ontzi hutsak arduraz kudeatzeko beharraz ohartzea.

Proiektuak jasangarritasuneko irizpideak gehitzen ditu, birziklapenaren erantzukizuna txertatuz. Gogorarazi ikasleei behar bezala birziklatzeak ingurumenarekiko eragina murrizten eta hondakinak baliabide berri bihurtzen laguntzen duela.

Ebaluazioa

Honako taulak ikasleak, proiektuaren helburuen arabera, ebaluatzeko erremintak eskaintzen ditu. Emandako adierazleei esker, helburuen lorpen maila baloratu ahal izango duzue.

HAUR MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida praktikoa 8
1 3 5 2 4

Helburuak Lurrean bizitzeko eguzkiaren onura nagusiak aurkeztea.

Adierazleak Ikasleak eguzkiaren onura eta arrisku nagusiak identifikatzen daki

Haurrei, babes egokirik gabe, eguzkiaren eraginpean egotearen ondorioen berri ematea

Ikasleak ulertzen eta identifikatzen ditu, babes egokirik gabe, eguzkiaren babespean egotearen arriskuak

Fotobabes arduratsuaren jarrera eta ohitura osasuntsu nagusiak ezartzea.

Ikasleak ulertzen eta identifikatzen ditu fotobabes arduratsu baterako ohitura eta jarrerak.

HAUR MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida praktikoa 9
Ikaslea Asko Nahiko Gutxi Batere Asko Nahiko Gutxi Batere Asko Nahiko Gutxi Batere

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.