ESKOLA-KANPAINA

Ana eta Daniel oso hunkituta daude.
Euren lehenengo eskola krosean parte hartuko dute gelako neska-mutil gehiagorekin batera.
Adi, prest, ja!!
Daniel: Oso ondo, Ana!
Ana lehenengoenetariko postuetan doa, baina badirudi zerbaitek kezkatzen
diola…Ondoan korrika doan umearen larruazala izango ote da? Zergatik dauka gorria?
Daniel: Ana! Nora zoaz?
Ana: Zatoz! Lagundu! Ana lasterketatik atera da! Zergatik egin du?
Ana: Ikusi duzu nire ondoan korrika egiten zuen mutilak larruazala gorria zuela?
Daniel: Goazen! Azkar!
Daniel: Hemen dago!
Ana eta Danielen motxilan eguzkitik babesteko denetarik dago: Kamiseta, txapela, eguzkitako betaurrekoak, kantinplora urarekin eta… eguzkiko krema!
Anak eta Danielek hain azkar
egiten dute korri ezen lehenengo doan umea harrapatzear dauden.
Ohhhh! Ia lortu dute. Martin lehenengoa iritsi da.
Ana eta Daniel: Zorionak!
Martin: Irabazten zindoazen. Zergatik atera zara lasterketatik?
Ana: Ikusi dut eguzkiko krema behar zenuela.
Martin: Eguzkiko krema? Zertarako?
Ana: Irakasleak azaldu zigun gure larruazala eguzkiko izpietatik babestu behar dugula eguzkiko kremarekin.
Daniel: Guk etxetik atera baino lehen jarri dugu.
Ana, Daniel eta Martin: Kirola egiten duzunean, babestu larruazala eguzki
babesarekin!
Eta ez ahaztu ontzi hutsa birziklatzeko edukiontzira botatzea! Planeta ere zaindu behar dugu!
Gaur Martinek kros bat baino askoz gehiago irabazi du. Bi lagun berri egin ditu eta larruazala eguzkiko
izpietatik nola babestu ikasi du.