Laguntzen du
0004. zkia.
doakoa
2018ko iraila
gadgetWorld
gameWorld
digitalWorld
appWorld
startupWorld
Etxeko Wifi arazoak konpontzeko irtenbidea
Holfraine, arrakasta bizkorreko jokoa
Galaxy Note 9, 2018ko gailurik onena
Pribatutasunarekin eta Internet gabe hitz egin
Orkli, garapenaren ikur
Donostia, smart city izatear Donostia Lighthouse Replicate (H2020) proiektu europarraren koordinatzaile izango da, Donostiako Sustapenaren bitartez. Bere xedea da Gipuzkoako hiriburua hiri iraunkor baten eredu bilakatzea eraginkortasun energetiko, mugikortasun iraunkor eta IKT/Azpiegituren eremuan. Honela, teknologia berritzaileen zabalkuntza areagotzen da, hiritarren bizi-kalitatea hobetuz. Ekimen honetan Donostiak 38 bazkide izango ditu, Donostiak bai eta 29 milioiko aurrekontua ere.
Hiriaren modelo sozio-ekonomikoaren eraldatzea da helburua, berriki sortutako sektoreen garapena sustatuz. Donostia Smart City hiriak bilatzen duen lerro estrategikoa da iraunkortasuna sustatzea gizarte, ekonomia eta ingurumena arloetan. Hori dela eta, Donostiako Sustapenak Smart Donostia / San Sebastiรกn Plana burutu du, non 200 eragile inguruk parte hartuko baituten. Era berean, Ekintza Plan bat zehaztu da 2016-2020 aldirako. Horren bitzar-
tez, hiriak bere garapeneko proiektuak modu eraginkorrean eta planifikatuan gauzatuko ditu, ikuspuntu integratzaile eta Smart batetik. Halaber, SmartKalea proiektua nabarmen daiteke, proiektu aitzindaria, zeinak hiriko kale bakar batean eraginkortasun iraunkorreko irtenbide ezberdinak biltzen baitituen. Hauek, maila txikiko, koordinazio eta integrazioa eskatuko dute eta esperientzia pilotu bezala balioko du Donostiako beste inguruetara hedatzeko.