Laguntzen du
0005. zkia.
doakoa
2019ko urtarrila
gadgetWorld
digitalWorld
gameWorld
appWorld
startupWorld
2019an, mugikor tolesgarriak
Chromecast, dena telebistan
Submersed, euskal arrakasta
Breaking Barriers, ezgaituak kontuan
Hemper, motxila jasangarriak
Bilbo, bideo-jokoaren hiriburu Joan den abenduaren 7tik 10era, Bilboko BEC (Bilbao Exhibition Centre) mundu osoko milaka bideo-jokozaleren bilgune izan zen, Fun & Serious Game jaialdia zela eta. Egun horietan, bertan izan ziren elkarren ondoan sortzaile handiak, garatzaileak, gidoilariak, ekoizleak, indie giroko abenturazale txikiak, inbertsoreak eta enpresa multinazional eta lokalak.
Hitzaldiak, laborategiak, negozio-bilerak, demoak eta adituekin eginiko topaketak antolatu ziren, besteak beste, F&S jaialdian. Esate baterako, GIF ekintza aipa daiteke, hots, networking, hazkunde eta berrikuntzarako aukera paregabea, non industriako eragile guztiak bildu ziren. Eta ez da ahaztu behar jaialdiko zonalderik ludikoena, 15.000 metro koadroz osatua, jokoetara, demoetara eta e-Sportetako txapelketetara zuzendua.
Titanium Sariak ere banatu ziren Guggenheim Museoan. Fumito Ueda, Jade Raymond eta Brenda Romero izan dira aurtengo irabazleak. Bideo-jokoei ohorezko Titaniumak eman zitzaizkien, eta, horien artean, 'Submersed' izenekoak urteko euskal bideo-jokorik oneraren saria jaso zuen. eWorld Aldizkariko ale honetan, baduzue horren berri.