eWorld aldizkaria - DIGITAL GENERATION Nº 0018

Page 1

Laguntzen du

0018. zkia.

Doakoa

2021ko apirila

gadgetWorld

appWorld

gameWorld

trainingWorld

startupWorld

Ur botila adimendunak

Wonbo AI, selfieak kantari

Jokodun egongela mahaiak

Soldatak gora arlo digitalean

Unigow, ikasleentzako aholkularitza

Blockchainen erabilera ugariak Blockchain hitza entzutean edo irakurtzean kriptomoneten kontzeptua datorkizu burura ziurrenik, teknologia berri hau moneta birtualean oinarritua baitago. Baina bloke-katearen aplikazioak hain dira berriak eta ezberdinak, ezen gai horretan prestatua egoteak ate profesional eta negozio aukera ugari irekitzen baitituen. Gure erronka blockchain zuen artean ezagun egitea da, izan ere pix-

kanaka-pixkanaka teknologia hau gero eta presenteago baitago eguneroko bizitzan. Kontratu adimendunak, hornikuntza-katearen jarraipena, finantza-zerbitzu eraginkorragoak, online hauteskundeak... Bere erabilerak asko dira. Horregatik, bloke-katea menperatzeak abantaila handia ekarriko dio erabiltzaileari. Horrez gain, sektore askotan modu onuragarrian erabiltzen hasia den teknologia

da dagoeneko: sektore juridikoa, osasuna, energia edo finantza sektorea, esaterako... Garapena handia eta nahasgarria izan arren, 2021. urtean blockchainen aurrerapen nabarmena ikusiko dugu. Are gehiago, teknologia hau erabiltzen duten enpresei eskainiko dizkion abantailak ezagutuko ditugu ere. eWorld Aldizkariko ale honetan aditu batzuek kontu honi buruz duten ikuspegia ezagutuko dugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.