Laguntzen du
0017. zkia.
doakoa
2021ko urtarrila
gadgetWorld
digitalWorld
gameWorld
trainingWorld
startupWorld
Pantaila bilgarriak datoz
Bainuontzi adimendunetan garbitu
Ring Fit Adventure: joko eta kirola
Sortzear dauden lanpostuak
Erasmus Play, etxe-bilatzailea
Blockchaineko komertzialak behar dira Iritsi da 4.0 industrian hazteko merkataritzara jauzia emateko unea. Horretarako, ordea, blockchaineko komertzialak behar dira proiektuak ezartzeko, izan ere Euskal Herriko blockchaineko garatzaileek industria-proiektu pilotu arrakastatsuak burutu dituzte. Baina ekintzaileek seguru inbertitu nahi dute. Beraz, teknologia ulertzen duten blockchaineko komertzialak premiazkoak dira honen abantailak azaltzeko eta bere
ROI inplementazioaren datuak (inbertsioaren itzulera operatiboa) eskaintzeko. Enpresek hainbat proiektu azaldu zituzten Alastriako Euskal Herriko ekosistema-topaketan. Horietako bat Euskate da. Euskate proiektuak (SPRIk eta CEDETIk finantzatua) blockchainek Euskal Herriko industriak koordinatzeko duen aplikazioa progatu du. IZERTIS, AFM, Royde, Gashor, Dominion, Ibermática, Grupo Ionsolar Aer eta Tecnaliak partzuergoa osatu zuten
proiektuari aurre egiteko. Emaitza Blockchain plataforma bat da, zeinak Fabrikazio Aurreratuko produktu eta zerbitzu berriak prototipatu eta balioztatu edo lehendik dauden horiek hobetuko baitituen. Beste adibide bat ServiceChain da, CDTIk finantzatuta. Partzuergo batek zuzendu zuen unibertsitate, Tecnalia, Ibermática, Innova, Experis, Mgtel, Soltel, Bettergy eta Wellnes Telecomekin batera, besteak beste.