eWorld aldizkaria - DIGITAL GENERATION nº 0011

Page 1

Laguntzen du

0011. zkia.

doakoa

2020ko urtarrila

gadgetWorld

appWorld

digitalWorld

gameWorld

startupWorld

Ballie, pilota etxe-zaintzailea

Azken hamarkadako 'app' jaitsienak

Emerid, ez galtzeko sistema aurreratua

Odyssey, jokorako monitore berria

Sheedo, hazidun papera

IV. Industria Iraultza hemen da

IV. Industria Iraultzaren atarian gaude. Batzuek mesfidati hartuko dute aro berri hau; beste batzuek, berriz, gogoz eta itxaropenarekin, euren aurrean mundu berri bat irekitzen dela usteko baitute. Garai berri honen aurrean, badago, adituen arabera, amankomunean izan beharko genukeen sentimendu bat: konfiantza. Ikertzaileek diote konfiantzak eginkizun garrantzitsua bat betetzen duela demokraziaren osasunean. Are gehiago, "orientazio po-

litikoaren" funtsezko osagaitzat jotzen dute, prozesu politikoan sartzeko borondate gisa. Historikoki demokrazia egonkorrak izan direnez, ikerketek demokraziaren eta konfiantzaren arteko lotura erakusten dute, eta lotura hori bizitzaren gogobetetzearekin lotuta dago. Hala eta guztiz ere, munduko biztanleen konfiantza-maila beherantz doa. Inkesten arabera, herrialdeen ia erdietan uste dute orain dela 50 urte baino okerrago daudela. Gazteak

ere oso kezkatuta omen daude egungo politikaren egoeraz. 2018ko Deloitte Millennial Inkestak erakutsi zuenez 'milenialek' eta Z belaunaldikoek uste dute buruzagi politikoek eragin negatiboagoa dutela positiboa baino. Horrekin guztiarekin, argi dago garai nahasi eta korapilatsua dela egungoa, eta kritikoki pentsatu eta modu proaktiboan aritu behar dela. Horretaz eta kontu gehiagoz arituko gara 2020ko lehen eWorld Aldizkari honetan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.