Laguntzen du
0010. zkia.
doakoa
2019ko abendua
gadgetWorld
appWorld
digitalWorld
healthWorld
startupWorld
iPhone 11 Pro, jada eskuragai
Tik Tok, postuak igotzen
XXI. mendeko paketeria
Bastoi adimentsua ezgaitasun bisualerako
Maitane Alonso, Euskaditik mundura
Basque Industry 4.0 ekitaldia egin da Joan den azaroaren 20an eta 21ean, Bilboko BECen, "Basque Industry 4.0-The Meeting Point" jaialdiaren seigarren edizioa egin zen. Oraingoan, hainbat herrialdetako ia 3.000 industria-enpresak, zentro teknologikok eta ekintzailek parte hartu zuten. 100 aditu inguruk hitzaldiak eman zituzten eta eragile, enpresa eta startupen 170 stand izan ziren ikusgai.
Honako hauek izan ziren ekitaldiaren xede eta ildo nagusiak: 4.0 Industria gizartearen zerbitzura jartzea, Basque Cybersecurity Day ekitaldia egitea, erakusketa-eremua handitzea eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal par-tzuergo teknologikoari, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboei nahiz Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupei protagonismo handiagoa ematea.
“Basque Industry 4.0-The Meeting Point� topaketak gogoeta egiteko aukera eman zien 4.0 Industriako eragileei, hots, erakunde publikoei, enpresei, klusterrei, zentro teknologikoei eta unibertsitateei. Gainera, 4.0 Industriaren garapena gizartearen zerbitzura jartzera eta inpaktu sozial positiboa lortzera bideratu nahi izan zen.