Laguntzen du
0021. zk.
Doakoa
2021eko azaroa
gadgetWorld
appWorld
digitalWorld
gameWorld
startupWorld
Xiaomiren bizikleta, merke-merke
Google Maps ez kutsatzailea
Ray-Ban, betaurreko adimendunak
Probe: garatu zure bideo-jokoa
Trak, errehabilitazio digitala
Blockchainen ekarpena osasunari LH Euskadik antolatuta, urriaren 15ean eta 16an FOL2021 ospatu zen Donostian, LPO eta Lanbide Heziketako EIE irakasleentzako biltzarra. Eduardo Aginako eta Rafael Balparda, Andra Mari LHII (Galdakao) eta San José de Calasanz Lanbide Ikastetxeko (Santurtzi) irakasleek, 'Blockchain Lab 4.0 Osasun Digitala' aurkezpena egin zuten. Adierazi zutenez, "gizarteak eta bereziki osasun sistemak konpondu behar dituzten erronketako bat herritarren osasun-informazioa bermatzea da eta, aldi
berean, osasun-informazio fidagarria, egiazkoa eta ustelgaitza izatea". Eduardo Aginakok Blockchain teknologia zer den eta osasunaren barruan zer egin duten azaldu zuen. "Blockchain delakoa teknologia disruptibo bat da, informatikak ordenagailuekin edo Interneten etorri etorrerarekin bizi izan zuen eraldatzearekin aldera daitekeena”. Hirugarrena da, jarraituko duela uste dugu eta egiten duena fidagarritasuna eskaintzea da, horrekin ezin baitugu tranparik egin. Hemendik aurrera, teknologia honekin
ezingo da ez titulu baten nota ez titulua bera faltsutu. Eta hori Lanbide Heziketan sartu nahi dugu”. Rafael Balpardaren esanetan, berriz, Blockchain "LHko ikasleek dagozkien lanetan erabili beharko duten metodologia-teknika berria bat da. Gure kasuan, Osasunean. Teknologia hau guztia probatzen ari da, hala nola mota guztietako erabiltzaileren, pazienteren, kontsumitzaileren eta abarren datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna, eta lan-sistemak ere aldatu ditu".