Laguntzen du
0020. zk.
Doakoa
2021eko iraila
gadgetWorld
digitalWorld
gameWorld
healthWorld
startupWorld
Tesla Bot, robot humanoidea
Apple kargatu haririk gabe
Switch-eko joko onenak
Fitbit Charge 5, osasunaz haraindi
Gomutak: buruko gaixotasunak linean
Blockchain: geratzeko iritsi da Blockchain teknologia batez ere kriptodibisekin duen erlazioagatik da ezaguna. Baina beste eremu batzuetan ere badu bere eragina. Esate baterako, erregistroen mantentze-lanetan, laneko fluxuen automatizazioan edo tokenizazioan aplikatzeko aparteko ahalmena du. Blockchain teknologiaren osagai sekretua eta diferentziala eragiketen deszentralizazioa da. Normalean burutzen diren ia jarduera guztietan, bitartekarien figurak esku hartzen du. Bitartekariek transakzio eta eragiketak
balioztatzen dituzte: dirua, hornidura-kateetako kontsumo-ondasunen mugimenduak, erregistroak eta ziurtagiriak, etab. Zentralizazioak eragiketa eta transakzioetan estalkiak sortzen ditu, dagokien baliozkotze txanda itxaron behar baitute. Blockchain-ekin, kudeatu beharreko transakzioetan eta erregistroetan parte hartzen duten algoritmoak zehaztu ondoren, ez da bitartekaririk behar eta beste prozesuak errazten dira, hala nola, eragiketen ikuskaritza edo zereginen automatizazioa, bitartekari baten fi-
gura eskatzen zutenak. Kontratu adimendunak, esaterako (Blockchain aplikazioen adibideetako bat), automatikoki sortzen eta sinatzen dira, prozesuetan definitutako baldintzak bitarteko erakunde batek egiaztatu beharrik izan gabe betetzen baitira. Horregatik guztiagatik eta arrazoi gehiagorengatik, Blockchain gure artean geratzeko heldu da eta eWorld aldizkari honetan horretaz jardungo gara, mundu digitalarekin harremana duten albiste gehiagoren artean. Goza dezazuela!