Laguntzen du
0014. zkia.
doakoa
2020ko iraila
gadgetWorld
digitalWorld
gameWorld
healthWorld
startupWorld
Esnatu kafe-usainarekin
Sukarraz abisatzeko maskarak
Fun&Serious, abenduan
Erditze seguruagoak
Kirol-biolentzia desagerrarazten
Normaltasun berriko lan-eszenatokia Lan-merkatua eraldatu egin da. Profesional askoz konplexuagoak behar dira, funtsezko gaitasun digitalak dituztenak. Lan-eszenatoki berria iragartzeko goiz da, baina adituek diote Covid-19ak lan-automatizazioa abiaraziko duela eta merkatua bi bloke handitan zatituko dela: funtsezko langileak eta aditu digitalak. Pandemiak prestakuntza gutxi eskatzen duten lanpostuen eskaera areagotu du, berro-
geialdiak balioan jarri dituenak eta, hala ere, kontratu eta soldata prekarioak dituztenak. Arazo horri aurre egiteko, ezinbestekoa da lan-itxaropen hobeak dituen sektorera bideratutako prestakuntzaren aldeko apustua egitea. Teknologia etorkizunik handieneko esparrurik erakargarrienetako bat da. Azelerazio digitalak lanbide digital berriak sortu ditu, perspektiba egonkorragoak di-
tuzten postuak, soldata altuagoak eta enpresek jada eskatzen dituztenak. Besteak beste, Digital/Data Analyst, eCommerce Manager, Blockchain teknologia eta errealitate birtualeko profesionalak, Salesforce eta zibersegurtasuneko adituak... Baina, batez ere, "itzultzaile digitalen" profilak eskatuko dira: negozioaren erantzukizuna duten pertsonak.